3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak 2019ko mar­txo­aren 25ean hartu zuen Akordioaren laburpena. Akordio horren bitartez, deialdia egiten da, norgehiagoka bidez, Elgoibarko emakumeen elkarteei dirulagun­tzak emateko; hartara, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako berariazko programak egin di­tza­ten. BDNS (Identif.): 451162.          

Argitara ematen da deialdiaren laburpena dirulagun­tze­i buruzko azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Dirula­gun­­tzen Datutegi Nazionalean kon­tsu­lta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans):

Lehenengoa.  Dirulagun­tza­ren xedea.

Beraien jarduera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna susta­tze­ko asmotan, berdintasunaren aldeko programa zeha­tzak bidera­tzen dituzten Elgoibarko emakumeen elkarteak.

Bigarrena.  Dirulagun­tza eska­tze­ko bete behar diren baldin­tzak.

Zehazki, dirulagun­tza hauek emakumeen elkarteek eska di­tza­kete, baldin eta Dirulagun­tzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean ere ez sartuta ez badaude, irabazi asmorik gabeko elkarteak badira, Elgoibarko udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna susta­tze­ko jarduerak gara­tzen edota bidera­tzen dituztela egiazta­tzen badute eta ondoko baldin­tza bete­tzen badute:

— Udalaren Berdintasun Arloak edota Elgoibarko Emakumeen Kon­tsei­luak bul­tza­tzen dituzten jardueretan lagun­tze­a edota parte har­tzea.

Hirugarrena.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Zenbatekoa: 3.000 €.

Laugarrena.  Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Dirulagun­tzak eskura­tze­ko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezka­tzen duen per­tso­nak sinatu beharko ditu; eta eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztuko da. Horretarako, hilabeteko epea izango da deialdi honen laburpena Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak HAZn (Herritarren Arreta Zerbi­tzua), Santa Ana, 2 kalean, edo telematikoki udal web orriaren bitartez aurkeztuko dira.

Elgoibar, 2019ko apirilaren 23a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.        (2659)