3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

Nekazari­tza­ko eta abel­tza­in­tzako 2019ko dirulagun­tzak. Esp. zenbakia: HZ.06/2019-0062.

2019ko apirilaren 11ean Usurbilgo Udaleko Dirulagun­tzen Ba­tzor­de Orokorrak nekazari­tza­ko eta abel­tza­in­tzako 2019ko dirulagun­tzen inguruan segidan jaso­tzen den ebazpen-proposamena egin du.

Interesatuek, iragarki hau Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den biharamunetik konta­tzen hasita 10 laneguneko epea dute, ebazpen-proposamen honi alegazioak aurkezteko beharrezko ikusten badute.

Usurbil, 2019ko apirilaren 11.— Xabier Arregi Iparragirre, alkatea.                (2456)

EBAZPEN PROPOSAMENA

«Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak 2019ko urtarrilaren 29ko bilkuran, besteren artean ingurumen arloko egitasmoak buru­tze­ko 2019ko diru-lagun­tza oinarriak onar­tze­a erabaki zuen.            

Oinarrien testu osoa, 2019ko otsa­ilaren 12an argitaratu zen Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialaren 29. zenbakian, diru-lagun­tzak aurkezteko epealdia zabalduz. Bertan, hogei laneguneko epea ematen zaie interesatuei diru-lagun­tzak jaso­tze­ko eskaerak aurkez di­tza­ten.

Hamar eskaera aurkeztu dira:

— Arkaitz Portularrume Unanue.

— Aran­txa Arrospide Iraeta.

— Basa­txe­rri.

— Joxe Mari Zabala Irureta.

— Juan Altuna Zuriarrain.

— Maria Dolores Goenaga Iribar.

— Igor Ma­txa­in Arrozpide.

— Miren Aran­tza­zu Arruti.

— Jexux Agirresarobe Arzallus eta Ai­tzi­ber Elorza.

— Alkartasuna kooperatiba.

Oinarrietako 13. artikuluan zehaztutakoaren arabera Nekazari­tza eta Ingurumen teknikariak, eskaerak aztertu ostean, dagokion txos­tena egin du.

Oinarrietako 13. artikuluan zehaztutakoaren arabera Nekazari­tza eta Ingurumen teknikariak egindako txos­tena Nekazari­tza eta Ingurumen Ba­tzor­dera eramango da. 2019ko apirilaren 8an egindako bilkuran, Nekazari­tza eta Ingurumen teknikariak egindako txos­tenaren berri eman zaio Nekazari­tza eta Ingurumen Ba­tzor­deari.

Guzti hau kontutan izanik, Diru-lagun­tzen Ba­tzor­de Orokorrak honako proposamenaren onespena proposa­tzen dio Alkate-lehendakariari:

PROPOSAMENA

Lehendabizi: Nekazari­tza eta abel­tza­in­tza arloko egitasmoak buru­tze­ko 2019an ondoko diru-lagun­tzak onar­tzea:

Taldea

Ekintza

Babestutako
aurrekontua

Diru-laguntza

Arkaitz Portularrume Unanue

Negutegia

15.512,20 €

2.000,00 €

Arantxa Arrospide Iraeta

Sagastien mantenurako motozerra, kateak eta landarak

2.981,15 €

1.490,57 €

Basatxerri

Hildako animaliak

1.811,85 €

905,93 €

Joxe Mari Zabala Irureta

Hildako animaliak

9,84 €

4,92 €

Juan Altuna Zuriarrain

Ardientzako txabola

11.000,00 €

2.000,00 €

Maria Dolores Goenaga Iribar

Ibilgailuaren mantenua eta belarra mozteko makina berria

2.538,42 €

1.269,21 €

Igor Matxain Arrozpide

Nekazal biltegia egiteko

5.633,00 €

2.000,00 €

Miren Arantzazu Arruti

Hildako animaliak

1.200,00 €

600,00 €

Jexux Agirresarobe Arzallus eta Aitziber Elorza

Oilotegiko berrikuntzak, hildako animaliak, produktuen promozioa eta makinaria berria

2.441,18 €

1.220,59 €

 

Bigarrena: Nekazari­tza eta abel­tza­in­tza arloko egitasmoak buru­tze­ko 2019an ondoko diru-lagun­tza eskaerak bazter­tzea:

Interesatua

Ekintza

Arrazoia

Alkartasuna Kooperatiba

Hainbat hitzaldi

Egitasmoa ez da garatu 2018an

 

Hirugarrena: Diru-lagun­tza ordain­tze­rakoan udalarekin zorra dagoen kasuetan, ez da diru-lagun­tza­rik emango.

Laugarrena: Nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako alorreko diru-lagun­tzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira:1-6200-481-412-00-03-2019.

Bosgarrena: Ebazpen proposamena Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta interesatuak alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea izango du Gi­puz­koako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitara­tzen den biharamunetik konta­tzen hasita.     

Seigarrena: Aipatutako epean alegaziorik ez balitz aurkeztuko, ebazpen-proposamen hauek finkoak izatea.

Zazpigarrena: Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.»