3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

2019ko Kirol egitasmoak buru­tze­ko Dirulagun­tzak.       

Dirulagun­tzen Ba­tzor­de Orokorrak, 2019ko apirilaren 11n egin­dako bilkuran, ondoan zehazten den ebazpen proposamena luzatu du 2019ko kirol egitasmoak buru­tze­ko dirulagun­tze­i lotuta.

Interesatuek ebazpen proposamenari alegazioak egiteko 10 eguneko epea izango dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitara­tzen den hurrengo egunetik konta­tzen hasita.        

Usurbil, 2019ko apirilaren 11.— Xabier Arregi Iparragirre, alkatea.        (2453)

EBAZPEN PROPOSAMENA

Ikusirik.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2019ko otsa­ilaren 12an 2019ko kirol egitasmoak buru­tze­ko diru lagun­tza oinarriak argitaratu ziren eskaerak aurkezteko 20 eguneko epea emanez.             

Epea 2019ko mar­txo­ren 12an amaitu ondoren, lerro bakoi­tza­ri dagozkien eskaera hauek izan dira:

1.  Kirol-taldeen ohiko diru-lagun­tza zuzenetarako 12 eskaera jaso dira, iazkoak gehi beste elkarte berri batenaIrisasi BTT­–.

2.  Emakumeen eta gizonen berdintasun jardueretako eskaerarik ez da jaso.

3.  Kirol egokituko Ohiko jardueretarako eskaera bat jaso da.

4.  Kultur edo bestelako elkarteetatik kirol jarduerak egiteko 3 eskaera jaso dira:

Einean Guraso Eskolakoa, yoga, sabel dan­tza/hip-hop eta masaje ikastaroetarako.

— San Praixku Guraso Elkartekoa, psikomotrizitate, patin eta frontenis ikastaroetarako.

Santueneako yoga-aeroyoga eta taichi ikastaroetarako.     

Oinarrietako 6. Artikuluan zehaztutakoaren arabera kirol teknikariak, eskaerak aztertu ostean, dagokion txos­tena egin du.

Eta kontuan harturik.

Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, diru-lagun­tzak arau­tzen dituena.

Diru-lagun­tzak arau­tze­ko udal ordenan­tza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2008/07/01).

Usurbilgo Udaleko 2017-2019ko Diru-lagun­tzen Plan Estrategikoa.  

Usurbilgo udalak 2019. urterako ezarri dituen hainbat dirulagun­tza programen deialdi irekia (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2019/02/12).

Eta dena hau kontuan hartuta, Dirulagun­tzen Ba­tzor­de Orokorrak Ebazpen-Proposamen hau egiten dio Alkate - Lehendakariari:

Lehenengoa: 2019ko kirol egitasmoak gara­tze­ko diru-lagun­tza kopuru hauek onar­tzea.

1.  Kirol-taldeen ohiko diru-lagun­tza zuzenetarako.               

Proposamena:

Txi­meleta                         1.495,91

Anda­tza M                               4.484,10 €

Baxurde txi­ki                            2.194,20 €

Bazpi                                        2.781,19 €

Irisasi BTT                                    170,64 €

Beterri Sub                                  467,55 €

Usurbil FT                                 7.143,71 €

Usurbil JC                                 8.971,13 €

Makax                                      1.871,60 €

Pagazpe                                   2.607,94 €

Usurbil KE                              15.547,93 €

Zubieta PE                               2.264,11 €

                                    50.000,00 €

3.  Kirol egokituko jardueretako bata Ohikoetarako eta bestea Ez Ohikoetarako.

Ohiko ekin­tze­tarako. Proposamena:

Pagazpe Pilota Elkartea         1.689,66 €

4.  Kirol elkarte ez direnen kirol jardueretako.        

Proposamena:

Einean Guraso Elkartea             161,62 €

San Praixku Guraso Elkartea    535,35 €

Santuenea Auzo Elkartea         303,03 €

                                                  1.000,00 €

Bigarrena: Diru-lagun­tza ordain­tze­rakoan udalarekin zorra dagoen kasuetan, ez da diru-lagun­tza­rik emango.

Hirugarrena: Ebazpen proposamena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta interesatuak alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea izango du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitara­tzen den biharamunetik konta­tzen hasita.      

Laugarrena: Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.

Bosgarrena: Gastua aurrekontu-partida hauen kargura joan­go dira:    

1 4300 481 341 00 01. Kirol tadeen ohiko diru-lagun­tza zuzenak (A 299-2019).

1.4300.481.341.00.06. Kirol egokitua (A 298-2019).

1.4300.481.341.00.07. Kirol elkarte ez direnen kirol jarduerak (A 303-2019).

Seigarrena: Aipatutako epean alegaziorik ez balitz aurkezteko, ebazpen-proposamen hauek finkoak izatea.