3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

2019. urtean gizarte zerbi­tzu­en arloan egitasmoak buru­tze­ko dirulagun­tzak.

Dirulagun­tzen Ba­tzor­de Orokorrak 2019ko apirilaren 11ean egindako bilkuran, segidan jaso­tzen den ebazpen-proposamena egin du 2019. urtean gizarte zerbi­tzu­en arloan egitasmoak buru­tze­ko dirulagun­tzen inguruan.           

Interesatuek, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den biharamunetik konta­tzen hasita 10 laneguneko epea dute, ebazpen-proposamen honi alegazioak aurkezteko beharrezko ikusten badute.

Usurbil, 2019ko apirilaren 11.—Xabier Arregi Iparragirre, alkatea. (2448)

EBAZPEN PROPOSAMENA

AURREKARIAK

2019ko otsa­ilaren 12an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2019. urtean Gizarte Zerbi­tzu­en arloan egitasmoak buru­tze­ko diru-lagun­tzen oinarriak argitaratu ziren, eskaerak aurkezteko hogei eguneko epea emanez, hau 2019ko mar­txo­aren 12an bukatu zelarik. 

Epea amaitu ondoren, guztira 11 elkarte izan dira dirulagun­tza eskaera aurkeztu dutenak.

ETA KONTUTAN HARTURIK

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulagun­tzak arau­tzen dituena.

— Dirulagun­tzak arau­tze­ko udal ordenan­tza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008-07-01).

— Usurbilgo Udaleko 2017-2019ko Dirulagun­tzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2017-07-18).

— 2019an Gizarte Zerbi­tzu­en Arloan egitasmoak gara­tze­ko dirulagun­tza oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2019-02-12).         

Guzti hau kontutan izanik, Diru-lagun­tzen Ba­tzor­de Orokorrak ebazpen-proposamen hau luza­tzen dio Alkate-Lehendakariari:

Lehenengoa: 2019. urtean Gizarte Zerbi­tzu­en arloan egitasmoak buru­tze­ko dirulagun­tza kopuru hauek onar­tzea:

                                                                                                                                                             

  1.  ‑Acabe (Euskadiko anorexia eta bulimiaren aur- kako elkartea)                     1.497,05

  2.  ‑Adahigi (Arreta Gabeziaren Nahastea, Hiperak- tibitatearekin edo gabe)                     1.047,93

  3.  ‑Ademgi (Esklerosia anizkuna duten per­tso­nen Gipuzkoako elkartea)                           598,82

  4.  AECC (Minbiziaren aurkako elkartea)..................         591,92

                                                                                                                                                             

  5.  ‑AGI (Gipuzkoako Ikusmen urria dutenen elkar- tea)                   1.197,64

  6.  ‑Agifes (Buru eritasuna duten per­tso­nen familien elkartea)           1.147,74

  7.  ‑Alcer (Gil­tzu­rruneko gaixotasuna duten per­tso­- nen Gipuzkoako elkartea)                 1.200,00

  8.  ‑Atece (Traumatismo Kraneo-enzefalikoa eta bur- muineko kaltea duten per­tso­nen Gipuzkoako el- kartea)                 1.000,00

  9.  ‑Atze­gi (Adimen urritasuna duten eta bere fami- lien bizi kalitatea hobe­tze­ko elkartea)                 1.469,00

10.  ‑Gipuzkoako elikagaien bankua (Banco de ali- mentos de Gipuzkoa)                           750,00

11.  ‑Or­tza­dar elkartea (Adimen urritasun ertaina eta arina duten per­tso­nei zuzendua)                         1.500,00

Bigarrena: Dirulagun­tza ordain­tze­rakoan udalarekin zorra dagoen kasuetan, ez da dirulagun­tza­rik emango.

Hirugarrena: Dirulagun­tzak aurrekontu-partida honen kargura joango dira: 1.8000.481.231.03.02. (A 272-2019).     

Laugarrena: Ebazpen proposamena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta interesatuak alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea izango du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitara­tzen den biharamunetik konta­tzen hasita.     

Bosgarrena: Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.

Seigarrena: Aipatutako epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ebazpen-proposamen hau finkoa izango da.