2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA

519/2019 Foru Agindua, apirilaren 16koa, Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politiko, federazio eta koalizioei dirulagun­tzak emateari buruzkoa.

Departamentuko foru diputatuak honako agindu hau eman du 2019ko apirilaren 16an:

«Araba, Bizkaia eta Gi­puz­koako Lurralde Historikoetako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko Eusko Legebil­tza­rraren mar­txo­aren 27ko 1/1987 Legeak hauteskunde-jarduerek eragindako gastuetarako lurralde historiko bakoi­tze­ko aurrekontuen kontura emango diren dirulagun­tzak arau­tzen ditu 11. artikuluan. Finan­tza­keta publiko horretan bi kon­tze­ptu sar­tzen dira:

a)  Hautatutako ba­tza­rkide bakoi­tze­ko kopuru finko bat: Eusko Legebil­tza­rrerako egin diren azken hauteskundeetan jarlekuko ezarri den dirulagun­tza­ren %40 adinakoa.       

b)  Kopuru finko bat, udal hauteskundeetan hautagai-zerrenda bakoi­tzak lortutako boto bakoi­tze­ko ezarri den diru lagun­tza­ren adinakoa, baldin eta, hautagai-zerrendako kide bat gu­txi­enez ba­tza­rkide hautatua izan bada.

11. artikuluaren a) letran xedatutakoa bete­tze­ko, kontuan hartu beharko da Ogasun eta Finan­tze­tako sailburuaren 2016ko abuztuaren 8ko Agindua, Eusko Legebil­tza­rrerako hauteskundeen ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak egunera­tze­ari buruzkoa (abuztuaren 10eko Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkaria, 151. zk.). Agindu horrek hogeita sei mila zazpiehun eta hirurogeita bat euro eta laurogeita bedera­tzi zentimoko (26.761,89 euro) dirulagun­tza ezar­tzen du 2016ko irailaren 25ean egin ziren Eusko Legebil­tza­rrerako hauteskundeetan lortutako eserleku bakoi­tze­ko. Beraz, Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetan, kon­tze­ptu honi dagokionez, dirulagun­tza hamar mila zazpiehun eta lau euro eta hirurogeita hamasei zentimokoa (10.704,76 euro) izango da hautatutako ba­tza­rkide bakoi­tze­ko.

Bestalde, 11. artikuluaren b) letran xedatutako ondorioetarako, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 193. artikuluak udal hauteskundeetako gastuetarako dirulagun­tzak kalkula­tze­ko arauak ezar­tzen ditu; eta kopuru bat finka­tzen du hautagai-zerrenda bakoi­tzak lortutako boto bakoi­tze­ko, baldin eta zerrendako kide bat, gu­txi­enez, zinego­tzi hautatu badute. 193. artikuluaren 4. zenbakian aurreikusten denez, bertan ezarritako kopuruak Ogasun Ministerioaren agindu bidez eguneratuko dira, dagozkion hauteskundeen deialdia egin eta ondorengo 5 egunen barruan. Aurreikuspen hori bete­tze aldera, apirilaren 3ko HAC/394/2019 Aginduak (apirilaren 6ko 83. zk. Estatuko Aldizkari Ofiziala) 0,54 eurotan finkatu du kon­tze­ptu hau dela eta aplikatu beharreko zenbatekoa.

Hauteskunde-gastuen finan­tza­keta publikoa nola gauzatuko den araututa dago Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 127. eta hurrengo artikuluetan. Hiru fase hauek bereizten dira:

— Lehenengoa, hauteskundeak izan aurrekoa, azken hauteskunde baliokideetan lortutako emai­tzen eta hauteskunde horiek direla eta eskuratuko dirulagun­tza­ren zenbatekoaren araberako aurrerakina; aipatu zenbatekoaren %30 gainditu gabe.         

— Bigarren fasea, hauteskundeen ondorengoa, lortutako emai­tzen araberako aurrerakin berri bat, beti ere aurretik Kontuen Auzitegiari sarrera eta gastuen kontabilitate xehatua eta dokumentatua aurkeztu badiote. Dirulagun­tza­ren %90 artekoa izan daiteke aurrerakin hau.           

— Hirugarren fasea dirulagun­tza­ren behin betiko likidazioarena da: Kontuen Auzitegiaren fiskalizazioaren ondoren egiten dena.

Halaber, Eusko Legebil­tza­rrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeak 151. artikuluan ezar­tzen dituen dirulagun­tzen aurrerakinak ematera behar­tzen du Eusko Jaurlari­tza (lege beraren 144. artikulua): Eusko Legebil­tza­rrerako azken hauteskundeetan ordezkariak lortu zituzten alderdi politiko, federazio, koalizio edo hautesle-elkarteei eta Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak aurreikusitako por­tzen­taje muga berdinekin, eman ere.

Ai­tzi­tik, Araba, Bizkaia eta Gi­puz­koako Lurralde Historikoetako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko mar­txo­aren 27ko 1/1987 Legeak ez ditu hauteskunde-gastuetarako dirulagun­tzen aurrerakinak aipa­tzen; eta, beraz, ez dio Gi­puz­koako Foru Aldundiari ino­lako eginbeharrik ezar­tzen hauteskundeen dei-egile den aldetik.

Hala ere, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren araubide orokorraren mende dauden zuzeneko sufragio uniber­tsa­leko hauteskunde guztietan dirulagun­tzak aurrera­tze­a arau orokorra denez, bidezkoa iruditu zaio irizpide bera aplika­tze­ari; Araba eta Bizkaiko foru aldundiek bakoi­tzak bere lurralde historikoan deitutako hauteskunde prozesuetarako ezarritako irizpide bera baita, gainera.

Horiek horrela, apirilaren 1eko 1/2019 Foru Dekretuaren bidez deitutako Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetara (datorren maia­tza­ren 26an egingo direnetara) aurkeztuko diren alderdi politiko, federazio edo koalizioei hauteskunde-gastuengatik dagozkien dirulagun­tzen aurrerakinen zenbatekoak eta horiek emateko prozedura ezar­tzen ditu foru agindu honek.

Hori dela eta, Gi­puz­koako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 40.2.f) artikuluan eta Gobernan­tza­ko eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuaren egitura organikoari eta fun­tzio­nalari buruzko urtarrilaren 31ko 7/2017 Foru Dekretuak 1.1.e) artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, foru diputatu honek

EBAZTEN DU

Lehenengo.  Hauteskunde-gastuetarako dirulagun­tzak.

1.  Araba, Bizkaia eta Gi­puz­koako Lurralde Historikoetako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko mar­txo­aren 27ko 1/1987 Legeak 11. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, apirilaren 1eko 1/2019 Foru Dekretuak deitutako Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeetara (datorren maia­tza­ren 26an egin­go direnetara) aurkezten diren alderdi politiko, federazio edo koalizioei hauteskunde-gastuetarako dirulagun­tza hauek emango dizkie Gi­puz­koako Foru Aldundiak:

a)  Hamar mila zazpiehun eta lau euro eta hirurogeita hamasei zentimo (10.704,76 euro), hautatutako ba­tza­rkide bakoi­tze­ko.

b)  Berrogeita hamalau zentimo (0,54 euro) hautagai-zerrendak lortutako boto bakoi­tze­ko, baldin eta zerrendako kide bat, gu­txi­enez, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko ba­tza­rkide hautatu badute.

2.  Hauteskunde-gastuen finan­tza­keta publikoa hiru fase hauetan egingo da: hauteskundeen aurreko aurrerakinak; hauteskundeen ondorengo aurrerakinak; eta emandako dirulagun­tzen likidazioa.

3.  Foru agindu honek aipa­tzen dituen aurrerakinak emango dira, ematekotan, bertan ezarritakoari jarraikiz eska­tzen badira.

Bigarren.  Dirulagun­tzen hauteskunde-aurreko aurrerakinak.

1.  Gi­puz­koako Foru Aldundiak hauteskunde-gastuetarako dirulagun­tzen aurrerakinak emango dizkie Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako azken hauteskundeetan (2015eko maia­tza­ren 24an egindakoetan) dirulagun­tzak eskuratu zituzten alderdi, federazio eta koalizioei –gerora dirulagun­tza horietarako eskubidea galdu ez dituztenei–.

2.  Aurreratutako zenbatekoak ez du gaindituko Gi­puz­koako Ba­tzar Nagusietarako 2015eko maia­tza­ren 24ko hauteskundeetan alderdi politiko, federazio edo koalizio horiek beraiek jasotako dirulagun­tza­ren %30a.

Hirugarren.  Hauteskundeen aurreko aurrerakinak emateko prozedura.

1.  Hauteskunde-administra­tza­ileek Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Hauteskunde Ba­tzor­dearen aurrean eskatu ahal izango dituzte aurrerakinak, 2019ko apirilaren 23tik 25era bitartean.

2.  Lurralde Historikoko Hauteskunde Ba­tzor­dearen baimena jaso ostean, Gi­puz­koako Foru Aldundiak hauteskunde-administra­tza­ileen eskura jarriko ditu dagozkien aurrerakinak 2019ko maia­tza­ren 1etik aurrera.

3.  Alderdi politiko, federazio edo koalizio bakoi­tza­ri hauteskunde-gastuengatik dagokion behin betiko dirulagun­tza­ren zenbatekoari emandako aurrerakina kenduko zaio.

Laugarren.  Dirulagun­tzen hauteskunde-ondorengo aurrerakinak.

1.  Araba, Bizkaia eta Gi­puz­koako Lurralde Historikoetako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko mar­txo­aren 27ko 1/1987 Legearen 11. artikuluan ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituzten alderdi, federazio eta koalizioei hauteskunde-gastuetarako dirulagun­tzen aurrerakinak emango dizkie Gi­puz­koako Foru Aldundiak.

2.  Eskualdeko hauteskunde-ba­tzor­deek egindako aldarrika­tze-aktetan jasotako datuen arabera alderdi politiko, federazio edo koalizioak lortu dituen hauteskunde-emai­tzak hartuko dira kontuan dagokion zenbatekoa kalkula­tze­ko; eta zenbateko horren %90 artekoa izango da aurreratutako kopurua, foru agindu honen bigarren atalean aipatutako aurrerakina kenduta, horrelakorik balego.

Bosgarren.  Hauteskundeen ondorengo aurrerakinak ema­teko prozedura.

1.  Hauteskundeen ondorengo aurrerakinen eskaerak hautagai-zerrenden administra­tza­ileek aurkeztu beharko dizkiote Gi­puz­koako Foru Aldundiari: bitarteko elektronikoen bidez, Foru Aldundiaren erregistro elektronikoan (https://egoi­tza.Gi­puz­koa.eus). Hala xeda­tzen du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 14.2 artikuluan.               

2.  Herri Kontuen Euskal Epaitegian hauteskunde-sarrerei eta -gastuei buruzko kontabilitate zehaztua eta dokumentatua aurkeztu izana froga­tze­ko agiria eran­tsi behar zaio aurreko zenbakian aipatu eskaerari. Herri Kontuen Euskal Epaitegian aurkeztu beharrekoa aurkezteko epea 2019ko irailaren 3tik 28ra izango da.

3.  Halaber, talde politiko horietako haute­tsi­ek ba­tza­rkide izaera osoa bereganatu dutela eta karguan benetan ari direla zalan­tza­rik gabe egiazta­tzen duen Ba­tzar Nagusien ziurtagiria aurkeztu beharko da.   

4.  Gainera, aurreratutako dirulagun­tza­ren %10ari dagokion banku-abala aurkeztu beharko da; eta aurkezten ez bada, eskaera izapidetu egingo da, baina ehuneko hori atxi­kiko da egindako kuantifikazioan.

5.  Eskaera aurkeztu eta hurrengo hogeita hamar (30) egunen barruan, Gi­puz­koako Foru Aldundiak dagozkien aurrerakinak alderdi, federazio eta koalizioen hauteskunde-administra­tza­ileen eskura jarriko ditu. Edonola ere, administra­tza­ileek jakinarazi badiote Gi­puz­koako Lurralde Historikoko Hauteskunde Ba­tzor­deari dirulagun­tzak –osorik edo zati bat– aurretiaz zehaztutako banku-erakundeei ordain­tze­ko –bankuek emandako aurrerakinak edo kredituak konpen­tsa­tze aldera–, Gi­puz­koako Foru Aldundiak jakinarazpen horretan ezarritakoaren arabera egingo du ordainketa; eta jakinarazpen hori ezin izango da baliogabetu kreditu-erakunde onuradunaren baimenik gabe.

6.  Dagokion talde politikoko kideren bat Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 6.2.b) artikuluan aurreikusi egoeran baldin badago, ezingo da aurrerakin hau eman.

Seigarren.  Hauteskunde-gastuetarako dirulagun­tzen likidazioa eta banku-abalaren itzu­lketa.

1.  Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, dagokion fiskalizazio-eginkizuna baliatuz eta txo­sten arrazoituaren bidez, hauteskunde-kontabilitateak zuzen daudela adierazi ondoren likidatuko du Gi­puz­koako Foru Aldundiak dirulagun­tzen zenbatekoa; eta, hala balegokio, aurkeztutako banku-abala itzu­liko du.            

2.  Edonola ere, alderdi, federazio edo koalizio bakoi­tza­ri hauteskunde-gastuengatik dagokion behin betiko dirulagun­tza­ri emandako aurrerakinak kenduko zaizkio.

3.  Emandako aurrerakinen zati bat itzu­li beharko da, haien zenbatekoak alderdi, federazio edo koalizio bakoi­tza­ri hauteskunde-gastuengatik dagokion behin betiko dirulagun­tza­ren zenbatekoa gaindi­tzen duenean.

Zazpigarren.  Gastua baimen­tzea.

Foru agindu honen bigarren eta hirugarren ataletan aipa­tzen diren hauteskundeen aurreko aurrerakinei aurre egiteko, berrehun eta hamazazpi mila eta hogeita lau euro eta hirurogeita hamabi zentimoko (217.024,72 euro) gastua baimen­tzen da, aurrekontuko 0310.100.481.00.01.2019 kontu sailaren kargura.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. 

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraz­ter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko foru diputatu honi, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berraz­ter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.»     

Hau guztia denen jakinaren gainean jar­tzen da.

Donostia, 2019ko apirilaren 16a.—Juan José de Pedro Alonso, Departamentuko idazkari teknikoa.              (2552)