7
BESTE BATZUK

DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIA, SA

Lizitazioa, publizitatea duen prozedura negoziatu bi­dez, Donostiako Tranbia Konpainia SAU enpresaren 12 metrotako hiri autobusak loteka horni­tze­ko zerbi­tzu­aren kontrataziorako.

1.  Erakunde esleipenduna:

Compañía del Tranvía de San Sebastián, SA. Fernando Sasiain kalea 7, 20015 Donostia. Telefonoa: 943.000.202. Faxa: 943.000.201. Helbide elektronikoa: direccion@dbus.es.

2.  Kontratuaren xedea:

a)  Xedearen deskribapena: Kontratuaren helburua da Donostiako Tranbia Konpainia SAUren eskariz konpainiari 12 eta metroko hiri autobusak loteka horni­tzea. Loteak ondorengoak dira:

— Lote 1: diesel teknologia duten 12 metrotako autobusak.

— Lote 2: teknologia alternatiboa duten 12 metrotako autobusak, gu­txi­enez, DGTko ECO etiketarekin.

b)  Gauza­tze­ko tokia: Fernando Sasian kalea 7, 20015 Donostia.

c)  Kontratuaren iraupena: Autobus bakoi­tza entrega­tze­ko gehienezko epea 8 hilabetekoa izango da.           

Dena dela, eskariak egiteko DTK-k lau urteko epea izango du gehienez, kontratua izenpe­tzen den unetik hasita.

3.  Esleipenaren izapide­tzea, prozedura eta modua:

a)  Izapide­tzea: Ohikoa.

b)  Prozedura: Publizitatea duen prozedura negoziatua.

c)  Modua: Lehiaketa.

4.  Lizitazioren balore balioztatua:

13.370.000 euro (BEZa kanpo.).

5.  Behin betiko fidan­tza:

Behin-betikoa: eginiko eskari bako­tze­ko 5%, BEZa kanpo.            

6.  Dokumentazioa eskura­tzea:

a)  Erakundea: Donostiako Tranbia Konpainia-Compañía del Tranvía de San Sebastián, SA.

b)  Egoi­tza: Fernando Sasiain kalea 7.

c)  Udalerria eta posta kodea: 20015 Donostia.

d)  Telefonoa: 943.000.202.

e)  Web orria: https://www.dbus.eus/es/otros-servicios/ perfil-contratante/.

f)  Helbide elektronikoa: direccion@dbus.es.

7.  Kontratugilearen eskakizunak:

Baldin­tzen pleguan ezarritakoak.

8.  Parte har­tze­a eskaera aurkeztea:

a)  Parte har­tze­a eskaera aurkezteko epemuga: 2019ko maia­tzak 16a, 14:00etan.

b)  Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldin­tzen pleguan ezarritakoak.

c)  Aurkezteko tokia: Kontratugilearen egoi­tza.

9.  Eslei­tze­ko irizpideak:

Pleguko baldin­tzen araberakoak.

10.  Argitara­tze­ko gastuak esleipendunak ordaindu behar­ko ditu.

11.  Iragarkia «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizial»era bidal­tze­ko data:

2019.04.09.

Donostia, 2019ko apirilaren 9a.—Igor González, zuzendari gerentea.              (2373)