3
TOKI ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA

Iragarkia

2019ko mar­txo­aren 28an Alkateak emandako dekretu baten bitartez 2019an berdintasunaren aldeko ekin­tzak eta programak gara­tze­ko elkarte eta taldeei dirulagun­tzak emateko oinarriak onartu dira eta honen bidez argitara­tzen dira:      

2019an berdintasunaren aldeko ekin­tzak eta programak gara­tze­ko elkarte eta taldeei dirulagun­tzak emateko oinarriak.

I.  XEDEA

1. artikulua.

Oinarri hauen xedea da, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko ekin­tzak edo programak egiteko, Bergarako irabazi asmorik gabeko elkarte, kolektibo edo biztanleei dirulagun­tzak ematea eta hori arau­tzea. Ekin­tza edo programa horiek 2019. urtean egin beharko dira eta honako alor hauek sustatu beharko dituzte: emakumeen ahaldun­tze eta partaide­tza, biztanleen sen­tsi­bilizazioa, balio diskrimina­tza­ileak alda­tzea, historian emakumeek egindako lana agerian jar­tzea, etab.

2. artikulua.

Deialdi hau 2019ko mar­txo­aren 28ko dekretuaren bidez onartu da.

3. artikulua.

Dirulagun­tza hauek emateko eta udalaren eta onuradunen arteko harreman juridikoa zehazteko, programa arau­tzen duten oinarriak eta dirulagun­tza ematean indarrean dauden gainerako arauak bete beharko dira.

Oinarriotan xedatuta ez dagoen guztian, honako hauek aplikatuko dira: Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorra, 887/2006 Errege Dekretua, Bergarako Udalaren Udal Aurrekontuaren Araua, eta gai honen inguruan indarrean dauden gainerako arauak.

4. artikulua.

Bergarako Udalak sei mila euro (6.000 €) bideratuko ditu deialdi honetako dirulagun­tze­tara, 1 0500.481.230.20.01 2019 (563) aurrekontu-partidaren kontura.  

Dirulagun­tza deialdi honetara aurkeztu diren eskabideak araudi honetako 15. artikuluan jasotako irizpideak kontuan izanda baloratuko dira. Eskaera bakoi­tza­ri puntuazio bat emango zaio. Ondoren, operazio matematiko hau egingo da: Deialdira bideratutako diru-kopuru osoa zatituko da eska­tzai­le guztien artean lortutako puntuazioekin. Horrela, puntu bakoi­tze­ko jasoko den diru-kopurua kalkulatuko da.              

Dirulagun­tza ez da aurkeztutako aurrekontuaren %75 baino gehiagokoa izango.

II.  ONURADUNAK

5. artikulua.

Dirulagun­tza hauen onuradun izan daitezke irabazi asmorik gabekoak diren elkarteak, betiere egoi­tza soziala Bergaran badute eta Bergarako udalerrian genero-berdintasunarekin lotutako jarduerak gauza­tzen badituzte. Halaber, onuradun izan daitezke Bergarako herritar edo kolektiboak, talde bat osa­tzen badute berdintasunarekin lotura zuzena duen ekin­tza zehatz bat antola­tze­ko.

Ezinbesteko baldin­tzak dira sexu bazterkeriazko egitateren bat egiteagatik zigor administratibo nahiz penala jaso ez izana, eta dirulagun­tzak arau­tzen dituen 38/2003 Legeak ezarritako baldin­tzak bete­tzea.

Elkarteek Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan edo bestelako erregistro publikoetan erregistratuta egon beharko dute, eta identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko dute.

Elkartea erregistroan inskriba­tze­ko eskaera egina dutenek, oraindik onarpena iri­tsi ez bazaie, eskaera-orria aurkeztu beharko dute. Kasu hauetan, lagun­tza behin-behinekoz onartuko da eta ordainketa inskripzio-prozesua amaitutakoan egingo da.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:

1.    Bergarako Udalak lehendik emandako beste dirulagun­tza­ren bat justifikatu gabe duten erakundeak.

2.    Banaketatik kanpo geldituko dira, halaber, 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, gu­txi­enez 15 puntu lor­tzen ez dituzten eskaerak.

III.  ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA

6. artikulua.

Aurkezten diren lagun­tza-eskabideak udalak prestatutako eskabide-ereduaren arabera ida­tzi­ko dira.              

Eskabide-ereduak oinarri-arau hauetan datoz eranskin gisara, eta interesa duten guztiek eskuragarri izango dituzte, bai udal bulegoetan eta baita udalaren web orrian ere (www.bergara.eus).        

Elkarte eska­tzai­learen ordezkari legalak aurreko paragrafoan aipatutako eskabide-eredua bete eta sinatu beharko du.     

Kolektiboen edo herritar-taldeen kasuan, ordezkari bat izendatu behar dute. Ordezkari horrek sinatuko du eskabide-eredua, eta bere gain hartuko du udalaren eta taldearen arteko harremana era egokian gara­tzea.

7. artikulua.

Eskaerak Udale­txe­ko B@Zean (Bergararren Arreta Zerbi­tzu­an) aurkeztu beharko dira astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:30era, 21 laneguneko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita.          

IV.  EKARRI BEHARREKO AGIRIAK

8. artikulua.

Eska­tzai­leak, eskaera egiteko orduan, I. eranskinean jasotako inprimakia erabili beharko du nahitaez (inprimakia ondo beteta eta sinatuta egon beharko da), eta eskaerarekin batera ondoren adierazten den dokumentazioa ere aurkeztu beharko du:

— Jarduera-programa (I. eranskina).

— Diru-sarrera eta gastuen aurrekontua (I. eranskina).

— Bergarako Udalarekiko, Ogasunekiko eta Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharretan egunean egotearen ziurtagiriak, baldin eta udalari konprobazioak egiteko baimena ematen ez bazaio.

— Jarduera guztietarako eska­tzen den diru-lagun­tza 3.000 euro baino txi­kiagoa denean, dokumentu horiek zinpeko aitorpen batengatik ordezkatu ahal izango dira.             

— Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ -NIF), aurreko urteetan aurkeztu ez badute.

— Eusko Jaurlari­tza­ko Elkarteen Erregistroan inskribatuta egonez gero, horren egiaztagiria eta, horretaz gain, entitatearen edo elkartearen era­tze-aktaren kopia, berorren estatutuak eta une horretan zuzendari­tza-ba­tzor­dea nor­tzuk osa­tzen duten. Dokumentazio hori udalak aurretik baldin badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute esanez udalak duen dokumentazio horrek indarrean jarrai­tzen duela.

Elkarteen Erregistroan izena-emateko eskaera eginda badago, baina oraindik gauzatu ez bada, eskaera egin izanaren ziurtagiria.

— Elkarte bezala eratu gabeko kolektibo eta herritar-taldeen kasuan, ordezkariaren identifikazio agiriaren kopia.          

— Eska­tzai­lea den per­tso­na fisikoaren edo juridikoaren zinpeko adierazpena, eskaera orria sinatuz, non azalduko den bete egiten direla Euskadiko 4/2005 Legea –Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa– eta 3/2007 Lege Orga­nikoa –Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa–; eta horretaz gain, bertan ere azaldu beharko da ez dela zigortua izan, ez administratiboki ez penalki, sexu-bazterkeriako ekin­tze­ngatik. Per­tso­na juridikoen kasuan, adierazpen hori legezko ordezkariak sinatu beharko du eta horren barruan bertako zuzendari­tza-organoak ere sartu beharko dira.

— Elkarteei dagokionez, berez elkartearen ordezkari legala lehendakaria da eta berak egin beharko lituzke eskaerak. Berak eskaerak egindakoan, ez du F0136 inprimakia aurkeztu behar. Aurkeztu behar du Elkarteen Erregistroko agiria, non azal­tzen den bera dela lehendakaria.             

Gerta daiteke lehendakariak botere notarial bat ematea beste bati. Kasu horretan botere notariala aurkeztu beharko luke.

Eskaera ez badu egiten ez lehendakariak berak edo ezta botere notariala duenak ere, lehendakariak edo botere notariala duenak baimena eman behar dio beste bati, F0136a erabilita, eta horri eran­tsi­ko li­tza­ioke aurreko puntuan aipatutako erregistroko agiriaren kopiaz gain, lehendakariaren edo botere notariala duen per­tso­naren identifikazio-agiria.

Horrelako baimenak une oro ematen ibili behar ez izateko, lehendakariak nahi badu, baimena eman dezake, adibidez udalaren aurrean edozein gestio egiteko 2019an, inprimakian hori adierazita.          

Horrela eginez gero, inprimakia eskaerarekin batera eskaneatuko da eta itzu­li egingo zaie, hurrengoan ere erabili ahal izateko.

Eskaera aurkezteak esan nahi du eska­tzai­leak edo entitate eska­tzai­leak oinarri hauetan ezarritako baldin­tzak bere horretan onar­tzen dituela.

Ez da beste dokumentazio-motarik onartuko.

Eskatutako dokumenturen bat jadanik Bergarako Udalaren esku balego, dirulagun­tza­ren eska­tzai­leak ez du dokumentu hori aurkeztu beharrik izango, betiere eskaeran adierazten bada zein egunetan aurkeztu zen eta zein organori edo zein bulegotan izan zen, eta ez badira bost urte baino gehiago igaro zegokion prozedura bukatu zenetik (eskaera-orrian adierazi beharko du).

Hala ere, dokumentua lor­tze­ko ezintasun materiala balego, organo eskudunak eska dezake erabaki-proposamena eman baino lehen dokumentua aurkezteko.               

9. artikulua.

Eskabideak edo harekin batera doan nahitaezko dokumentazioak aka­tsen bat duenean edo osatu barik dagoenean, 10 eguneko epea izango dute interesdunek an­tze­mandako aka­tsak zuzen­tze­ko, udalak egindako errekerimendua jakinarazi eta hurrengo egunetik zenba­tzen hasita. 

Emandako epea aka­tsak zuzendu barik igaro­tzen bada, diru-lagun­tza­ren eskaeran atze­ra egin duela ulertuko da, eta beste izapiderik gabe ar­txi­batu egingo da.

V.  ERABAKIA

10. artikulua.

Aurkeztutako eskaerak Udaleko Ongizate Sailak tramitatuko ditu.

11. artikulua.

Zerbi­tzu teknikoek txos­tena egin ondoren, gai horretan eskumena duen ba­tzor­deburuak, dagokion ba­tzor­deak irizpena eman ondoren –hala badagokio–, onar­tze­ko akordio-proposamena egingo dio organo eskudunari.

Alkate­tza izango da lagun­tzak edo diru-lagun­tzak emateko organo eskuduna.

12. artikulua.

Lagun­tza edo dirulagun­tza emateko edo ez emateko erabakia arrazoitu egin beharko da, eta, edozelan ere, erabakia deialdiaren oinarri-arauetan jasotako irizpide objektiboen arabera hartu dela egiaztatu beharko da.

Eska­tzai­leari jakinaraziko zaion erabakian, berariaz agertuko dira xedea, dirulagun­tza jasoko duten eska­tzai­leen zerrenda, zenbat emango zaien, nola ordainduko zaien, nola justifikatu behar duten eta baita oinarri-arau hauetan edo dirulagun­tza ematen den unean indarrean dauden arauetan eska­tzen diren gainerako baldin­tzak eta betebeharrak ere. Halaber, berariaz adieraziko da onartu ez diren edo ukatu diren eskabideen zerrenda.

Era berean, horren aurka jarri daitezkeen errekur­tso­ak azalduko dira udal erabakian, bai eta zein organo judizialetan aurkeztu behar diren eta horiek jar­tze­ko epea ere; horrek ez du esan nahi, ordea, interesdunek komenigarri­tzat jo­tzen duten beste edozein errekur­tso ere jarri ahal izango ez dutenik.      

Orobat, dirulagun­tzak emateko akordioetan 10 egun balioduneko epea emango zaie onuradunei, onartu dutela adierazi dezaten. Horretarako emandako epean besterik adierazten ez badute, ulertuko da inplizituki onartu dutela.              

13. artikulua.

Erabakiak hartu eta jakinarazteko gehieneko epea 2 hilekoa izango da, deialdi honetan eskabideak aurkezteko adierazten den epea buka­tzen denetik zenba­tzen hasita. Artikulu honetan xedatutako epeari dagokionez, abuztua hilabete baliogabe­tzat hartuko da. Epe hori berariazko erabakirik eman gabe igaro­tzen bada, eskabidea ez dela onartu ulertuko da.            

Emandako dirulagun­tza guztien publizitatea egingo du udalak, Dirulagun­tze­i buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan xeda­tzen denez.

VI.  ONURADUNEN OBLIGAZIOAK

14. artikulua.

Dirulagun­tza emanez gero, entitate onuradunaren betebeharrak izango dira:

a)  Helburua bete­tzea, proiektua betearaztea, ekin­tza gauza­tze­a edo dirulagun­tza ematea oinarri­tzen duen jokabidea har­tzea.

b)  Dirulagun­tza eman duen organoari honako hauek justifika­tzea: betebeharrak eta baldin­tzak bete izana, ekin­tza gauzatu izana eta dirulagun­tza jaso edo erabil­tze­aren helburua bete izana.

c)  Dirulagun­tza ematen duen organoak eta eskudun­tza izendaturik duten estatuko nahiz erkidegoko kontrol-organoek egin di­tza­keten egiazta­tze-jardunak eta finan­tza-kontrolak onar­tzea; bai eta aurreko jardunak buru­tze­ko errekeritutako informazioa ematea ere.

d)  Dirulagun­tza eman duen organoari jakinaraztea diruz lagundutako ekin­tzak finan­tza­tzen dituzten beste dirulagun­tza, lagun­tza, diru-sarrera edo bitarteko ba­tzuk lortu izana. Jakinarazpena, horien berri izan eta berehala egin beharko da, eta, edozelan ere, fondoei emandako erabilpena justifikatu baino lehen.

e)  Ogasunekiko betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan egunean egotearen ziurtagiriak. Halaber, Bergarako Udalarekin inongo motatako zorrik ez izatea eta betebehar fiskaletan, zergatan eta zergaz aparte tasetan eta prezio publikoen ordainetan egunean egotearen ziurtagiria.          

f)  Jasotako fondoak zertan erabili diren egiazta­tze­ko dokumentuak gorde­tzea, gu­txi­enez bost urtez, bai eta dokumentu elektronikoak ere, egiazta­tze eta kontrol jardunak burutu daitezen.

g)  Neurriak har­tze­a diruz lagundutako ekin­tzen berri emateko, eta horietan adierazi beharko da Bergarako Udalak diruz lagundu duela.

Ateratako eskuorri, kartel, sare sozialetan edo bestelako publizitate euskarrietan, Bergarako Udalak diruz lagundu duela adierazi beharko da. Halaber, aurkezpen edo pren­tsa­urrekoak egiten baditu, Bergarako Udalari gonbidapena egingo dio.  

Gainera, baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

— Euskararen erabileraren inguruan: Dirulagun­tza hauek jaso­tze­ko ezinbestekoa izango da, gu­txi­enez, euskara erabil­tze­a ekitaldi eta ida­tzi­zko komunikazio publikoetan: iragarki, ohar eta abar.

Ahozko komunikazioetan, bi hizkun­tzak erabiliz gero, euskarari emango zaio lehentasuna, euskarazko aurkezpena erdarazkoaren aurretik eginez.

Era berean, ida­tzi­zko komunikazio elebidunetan ere, euskarari emango zaio lehentasuna, bai kokalekuaren aldetik (euskarazkoa erdarazkoaren gainean), bai neurriaren aldetik. Testuak, hizkun­tza aldetik, zuzen ida­tzi­ak daudela egiazta­tze­ko, Euskara Zerbi­tzu­ra eraman ahalko dira. 

Antola­tzen dituzten jarduerak (ikastaro, hi­tza­ldi, entrenamendu eta era guztietako ekitaldiak...) euskaraz izatea bul­tza­tuko da, bereziki gazteei bideratuak direnean, eskolako irakaskun­tza­ren osagarri izan daitezen.

— Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruz:

1.    Bete egin beharko ditu Euskadiko 4/2005 Legea –Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa– eta 3/2007 Lege Organikoa –Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa–.

2.    Udalak markatutako irizpideak jarraitu beharko ditu elkarteak. Beraz, Jarduera, proiektu edo programarekin lotutako iragarki eta komunikazioetan ez da erabiliko ez hizkera ez irudi sexistarik, estereotipo eta rolak alde batera utziz. Era berean, ezingo da diskriminatu sexu-arrazoiengatik. Eta emakumeen presen­tzi­a eta parte har­tze­a eremu guztietan ahalbidetuko da (zuzendari­tzan, bazkideen artean, erabil­tzai­leen artean eta abarretan).

Edozein sari-mota emateko sor­tzen diren hautaketa-epaimahaietan trebakun­tza, gaitasun eta prestakun­tza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkari­tza orekatua bermatuko da. Ordezkari­tza orekatua izango da lau kide baino gehiago dituzten epaimahaietan sexu bakoi­tzak gu­txi­enez %40ko ordezkari­tza izatea.

— Adikzioen preben­tzi­oari dagokienez, dirulagun­tza hauek jaso­tze­ko ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Adikzioen 1/2016 legeak edari alkoholdunen publizitatea, sustapena, bana­tze­a eta kon­tsu­moa muga­tze­ko neurriak bete­tzea, bereziki bere jarduna adingabeei zuzendutakoa denean. Horrelako neurriak ere hartu beharko dira tabakoaren adikzioa prebeni­tze­ko.        

h)  Jasotako fondoak itzu­ltze­a oinarri hauetan aurreikusitako kasuetan edota indarrean dagoen gainon­tze­ko legediak jaso­tzen dituen kasuetan.

i)  Diruz lagundutako jarduera gara­tze­ko behar beste baimen lor­tzea, eta baimenon xedapenak bete­tzea.      

j)  Jardueraren garapenari buruzko informazioa ematea, udalaren eta erakunde autonomoaren aldetik jarraipena egin edo lagun­tze­ko.

k)  Dirulagun­tza emateko kontuan hartu den edozein gorabehera aldatuz gero, dirulagun­tza eman duen organoari jakinaraztea.

l)  Dagozkion neurriak har­tzea, dirulagun­tza-jaso­tza­ileak antola di­tza­keen jarduera edo ikastaro guztietan –betiere bertan adingabekoek parte har­tzen badute eta udalak diruz lagundu baditu– bete daitezen 1/1996 Lege Organikoak ezarritakoa –urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adingabeen Babes Juridikoari buruzkoa– eta 26/2015 Lege Organikoak ezarritako –uztailaren 28ko 26/2015, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema Alda­tzen duena–; eta horretaz gain, jarduera horiek gauzatu behar dituztenei buruz Sexu-delitugileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkezteko derrigor­tzea.

VII.  ESKABIDEAK BALORA­TZE­KO IRIZPIDEAK

15. artikulua.

Irizpide hauek erabiliko ditu Bergarako Udalak eskaerak balora­tze­ko:

— Emakumeek emakume izateagatik bizi dituzten desberdintasun egoeren inguruan herritarrak informa­tze­a eta sen­tsi­biliza­tzea. 5 puntu gehienez.

— Emakumeen ahaldun­tze­a susta­tze­a eta autoestimua indar­tzea. 5 puntu gehienez.

— Indarkeria ma­txi­sta dela eta, sen­tsi­bilizazioa, preben­tzi­oa eta esku-har­tze­a susta­tze­ko jarduerak. 5 puntu gehienez.

— Zailtasun bereziak dituzten emakumeen­tzat eta/edo diskriminazio edo bazterkeria egoeran daudenen­tzat proiektuak izatea (emakume atze­rritarrak, zain­tza­ileak, etxe­ko langileak, aniztasun fun­tzio­nala dutenak...). 5 puntu gehienez.

— Emakumeen arteko elkartasuna bul­tza­tzea. 5 puntu gehienez.

— Emakumeen parte har­tze soziala eta politikoa bul­tza­tzea. 5 puntu gehienez.

— Emakumeen elkartasuna zein parte har­tze soziala susta­tze­ko bide bat denez, Bergarako Berdintasun Kon­tsei­luan parte har­tzen duten edo aurreran­tze­an parte har­tze­ko konpromisoa har­tzen duten elkarte edo taldeei 5 puntu emango zaizkie.         

Ez zaie dirulagun­tza­rik emango honako ekin­tza edo proiektu hauei:

— Aisialdirako baino ez diren jarduera-proiektuei.

— Genero ikuspegirik gabeko proiektuei.

VIII.  DIRUZ LAGUN­TZE­KO GASTU KON­TZE­PTUAK

16. artikulua.

1.    Diruz lagun­tze­ko gastu­tzat joko dira diruz lagundutako ekin­tza­ren edo proiektuaren izaerari eran­tzu­teaz gain, dirulagun­tzak arau­tze­ko oinarriek ezarritako epean egin direnak.

Gastuak egiteko epea (faktura sor­tze­a eta fakturaren eguna), oro har, urte naturalarekin bukatuko da, hau da, abenduaren 31n.

Halaber, gastu bat diruz lagun­tze­ko, Dirulagun­tze­i buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan xedatutakoa bete behar da, bai azpikontrata­tze­ko eskatutako baldin­tzak bai legezko testu beraren 31. artikuluan ezarritakoa.            

2.    Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

— Faktura­tzat edo legezko baliodun agiri­tzat hartu ezin diren gastuen agiriak eta bestelako dokumentuak.    

— Bazkari, afari edo ostalari­tza­ko bestelako kostuak, diruz lagundutako ekin­tzan parte hartu duten per­tso­nek sortutakoak izan ezik; halakoetan, egindako gastuaren eta lortu nahi den helburuaren arteko propor­tzi­onaltasuna gorde beharko da. Dena den, eta salbuespen gisa, udalak, dagokion akordioaren bidez, gastu-kon­tze­ptu hori egiteko berariazko baimena eman ahal izango du.

IX.  ALDI BEREAN BESTE LAGUN­TZA BA­TZUK JASO­TZE­KO AUKERA ETA FINAN­TZA­KETA-MUGAK

17. artikulua.

Onartu egiten da udal dirulagun­tza eta beste finan­tza-bide ba­tzuk aldi berean eta batera eskura­tze­ko aukera. Finan­tza-bide horiek izan daitezke bai beste administrazio ba­tzu­etatik, partikularretatik edo abarretik jasotako dirulagun­tzak, bai garatu nahi den proiektu edo jarduera finan­tza­tzeko ezarritako ekarpenak edo kuotak.

18. artikulua.

Dirulagun­tza honetaz gainera beste finan­tza-bide ba­tzuk lortuz gero, finan­tza­keta-muga egindako gastuaren %100a izango da, hau da, udalaren dirulagun­tza­rekin ezin izango da inondik ere gain-finan­tza­ketarik egon, salbuespen honekin:              

Diruz lagundutako programa edo ekin­tza bat eskatutako urtean gauzatu ezin bada, urtea amaitu aurretik ida­tziz eta beharrezko justifikazioarekin luzapena eskatu ahal izango da, betiere hurrengo urtean gauzatu beharrarekin eta diru-itzu­lketarik egin beharrik gabe.

Horri dagokionez, eta dirulagun­tzak emateko udal akordioetan berariaz bestelako doi­tze edo erregularizazio sistemarik adierazten ez bada, udalak, dirulagun­tza­ren bukaerako ordainketa edo likidazioa egiterakoan, gain-finan­tza­ketarik gerta ez dadin, zuzendu egingo du ordaindu beharreko kopurua, benetan izandako gastuen eta diru-sarreren arabera, eta, hala badagokio, gerta daiteke ordaindutako aurrerakinaren zati bat edo aurrerakin osoa itzu­li behar izatea onuradunak, edo berari itzu­li behar izatea, betiere lehen aipatutako salbuespeneko baldin­tzak ez baditu bete­tzen.

X.  DIRULAGUN­TZA ORDAIN­TZE­KO MODUA ETA EPEAK. AURRERAKINAK IZATEKO AUKERA

19. artikulua.

Dirulagun­tza zertarako eman zen eta helburu hori bete izana justifikatu eta gero ordainduko du udalak diru-lagun­tza. Horretarako aurrekontuan jasotako eta organo aginpidedunak onartutako kopuruak eta ehunekoak kontuan hartuko dira. Diru-lagun­tza entitate titular eska­tzai­leari ordainduko zaio, eskabide-ereduan hark emandako datuen arabera.              

20. artikulua.

Dirulagun­tza ordain­tze­ko, kontuan hartuko dira diruz lagundutako jardueraren edo programaren ezaugarriak eta finan­tza-beharrak.

Konturako aurrerakinez ordaindu ahal izango da, eta ordainketak honela egingo dira:

— Onartutako kopuruaren %60, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, onuradunak dirulagun­tza onartutakoan eta gehienez ere hilabeteko epean, akordioa har­tzen den egunetik zenba­tzen hasita; dirulagun­tza 3.000 eurotik gorakoa bada, hi­tzar­mena sina­tzen denetik hilabete bateko epean.   

— Gainerako %40, organo eskudunak dirulagun­tza­ren likidazioa onartutakoan, hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazio eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero.

Aurkeztutako likidazioa hasierako gastu-aurrekontua baino txi­kiagoa bada, dirulagun­tza gu­txi­tu egingo da koefiziente zuzen­tza­ile bat aplikatuz. Koefiziente hori benetan erabilitako kopuruaren por­tzen­tajea izango da, hasieran eskatu eta onartutako kopuruarekiko.          

XI.  DIRULAGUN­TZA ZERTARAKO DEN JUSTIFIKA­TZE­KO
EPEAK ETA MODUAK

21. artikulua.

1.    Dirulagun­tzen onuradunek nahitaez justifikatu beharko dute jasotako dirua dirulagun­tza ematearen oinarrian zegoen helbururako erabili dutela.

2.    Dirulagun­tza­ren justifikazioa, orokorrean, justifikazio-kontu sinplifikatuaren bidez egingo da, betiere gu­txi­enezko baldin­tzak betez gero.

Justifikazio-kontuak, orokorrean, honako dokumentazio hau jasoko du:

a)  Jarduketa-memoria bat (II. eranskina). Bertan honako hauek jaso beharko dira:

1.    Zenbat ekin­tza garatu diren.

2.    Zenbat herritarrengan heldu den dirulagun­tza (zenbatekoa sexuaren arabera bereiztuta).

3.    Zenbat per­tso­nak hartu duten parte zuzenean ekin­tze­tan (zenbatekoa sexuaren arabera bereiztuta).

4.    Zein hizkun­tza erabili den jardueren garapenean.

5.    Lortutako helburuen justifikazioa.

6.    Zein jarduketa egin diren jardun-eremu ezberdinetan emakumeen partaide­tza handiagoa izatea lortu ahal izateko.

7.    Zein jarduketa egin diren ekologia eta ingurumen aldeko balio iraunkorrak susta­tze­ko.

8.    Egin diren jarduketak edari alkoholdunen publizitatea, sustapena, bana­tze­a eta kon­tsu­moa muga­tze­ko neurriak bete dituela, bereziki bere jarduna adingabeei zuzendutakoa izan bada (esponsorretan, publizitatean edari alkoholdunik ez egotea, egiten diren ekin­tze­tan ez dala alkohol kon­tsu­moa tarteko egon, ikasturte amaieran egiten diren afari eta barretan adinez txi­kiak direnekin, adinez txi­kikoak alkoholik ez kon­tsu­mi­tzea).      

b)  Jarduerako gastuen zerrenda sailkatu bat, onuradunak edo ordezkariak sinatutakoa, eta aitor­tza­ilearen identifikazioarekin; bertan datu hauek jasoko dira:

1.    Har­tze­koduna (NAN, IFK, izen-abizenak, helbide soziala balego).

2.    Dokumentuaren identifikazioa (faktura-zenbakia...).

3.    Fakturaren edo pareko dokumentuaren zenbatekoa.

4.    Fakturaren edo pareko dokumentuaren jaulkipen-data.             

5.    Fakturaren edo pareko dokumentuaren ordainketa-data.

c)  Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tu duten beste diru-sarreren edo dirulagun­tzen xehetasun-zerrenda, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita. Bestelako dirulagun­tza­rik ez badute jaso, horrela adierazi beharko dute.

d)  Diruz lagundutako jardueraren diru-sarreren eta gastuen balan­tze bat, onuradunak edo entitateko ordezkariak sinatuta; sina­tza­ilea identifikatuta gelditu behar da (NAN eta izen-abizenez).

e)  Programatutako jarduerei buruzko dokumentazio grafikoa (kartelak, esku-programak, liburuxkak, banatutako ida­tzi­zko materiala, pren­tsa-oharrak, etab.).

f)  Dirulagun­tza aurrekontu bati lotuta eman bada, desbiderapenak zein­tzuk izan diren, halakorik egon bada.

g)  Dirulagun­tza behar bezala erabili dela arrazoi­tze­ko moduko ebiden­tzi­a izan ahal izateko, Bergarako Udalak egiaztapenak egingo ditu laginketa-tekniken bidez, hau da, eska­tzai­leek aurkeztu duten xehetasun-zerrendatik faktura bat edo ba­tzuk bidal­tze­ko eskatuko die udalak.

22. artikulua.

Aurreko artikuluan aipatutako guztia bete beharko da 2020ko urtarrilaren 31 baino lehen.

XII.  OBLIGAZIOAK EZ BETE­TZEA.
ITZU­LKETA-KASUAK ETA PROZEDURA

23. artikulua.

1.    Dirulagun­tzen 38/2003 Legearen 36. artikuluan xedatutakoez gain, dirulagun­tza emateko erabakiaren deuseztasun nahiz deuseztagarritasun kasuetan, bidezkoa izango da jasotako dirua itzu­laraztea eta berandu­tza-interesa eska­tze­a (dirulagun­tza edo lagun­tza ordaindu den unetik aurrerakoa), ondorengo egoeraren bat gertatuz gero:

a)  Jasotako fondoak zertarako erabili diren justifika­tze­ko obligazioa ez bete­tzea, edo behar beste ez justifika­tzea, ezarritako eran eta epeetan.

b)  Dirulagun­tza eskuratu izana horretarako eskatutako baldin­tzak fal­tsu­tuz, edo dirulagun­tza jaso­tze­a galaraziko zuketen baldin­tzak ezkutatuz.

c)  Dirulagun­tza ematerakoan onuradunei ezarritako baldin­tzak ez bete­tzea.

d)  Dirulagun­tza emateko oinarri den xedea ez bete­tzea, osoki edo zati batean.

Horri dagokionez, eta udalak berariaz besterik erabaki ezean, dirulagun­tza ematerakoan onartu ziren jarduera edo programen %50 baino gu­txi­ago gauzatu izana bete gabeko jarduera edo programa­tzat joko da.

e)  Organo eskudunen kontrol-jarduerei uko egitea edo oztopoak jar­tzea.

f)  Lagun­tza edo dirulagun­tza bakoi­tza­ren oinarri espezifikoetan xedatutako gainerako kasuetan.

2.    Diru-itzu­lketak udalak zehaztutako epeetan egin ezean, itzu­li beharreko kopuruak premiamendu bidez ordainarazi daitezke.

24. artikulua.

1.    Dirulagun­tza eman zuen organoak berak izango du eskumena jaso den zenbateko osoaren edo zati baten itzu­lketa exiji­tze­ko akordioa har­tze­ko.

2.    Dirulagun­tza itzu­ltzeko prozedura ofizioz hasiko da, lagun­tza edo dirulagun­tza ematen duen organoak hala erabakita, hura izapide­tze­ko ardura duen administrazio-atalak txos­tena egin eta gero, edo bestela banakoren batek eskatuta edo salatuta.

3.    Prozedura izapide­tze­rakoan bermatu egin beharko da, beti ere, interesdunari en­tzu­teko eskubidea.          

4.    Emandako dirulagun­tza osoa edo zati bat ez dela behar bezala erabili egiaztatuz gero, organo eskudunak ebazpen arrazoitua emango du, eta bertan argi adieraziko du zergatik itzu­li behar den dirua, zenbat itzu­li behar den, nola eta noizko, eta onuradunari ohartaraziko zaio dirua agindutako epean itzu­li ezean premiamenduzko bideari ekingo zaiola.  

5.    Itzu­ltzeko prozedurari arau-hauste administratibo baten ondorioz ekin bazaio, horren berri emango zaio organo eskudunari, dagokion zigor-prozedurari hasiera eman diezaion.         


25. artikulua.

1.    Itzu­ltzeko prozedura, dirulagun­tza­ren eska­tzai­le edo onuradun gisa ager­tzen diren per­tso­na fisiko edo juridikoen aurka zuzenduko da, edo per­tso­na fisiko edo juridikoz osatuta dauden baina nortasun juridikorik ez duten taldeetako kideen aurka.

2.    Dirulagun­tza gehi dagozkion berandu­tza-interesak itzu­ltzeko eran­tzu­kizun solidarioa edo subsidiarioa erabaki­tze­ko, Dirulagun­tze­i buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 40. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.              

XIII.  BERMEAK

26. artikulua.

Ez da beharrezko­tzat jo­tzen emandako lagun­tze­ngatik udalaren aldeko bermerik eska­tzea.

XIV.  OINARRI-ARAUEN INTERPRETAZIOA ETA ERREKUR­TSO­AK

27. artikulua.

Oinarri-arau hauek interpreta­tze­rakoan sor daitezkeen zalan­tzak Alkate­tzak erabakiko ditu, bera baita deialdi hau onar­tze­ko eskumena duen organoa, Ongizate Sailak, hala badagokio, aldez aurretik programaren arabera txos­tena egin eta gero.

28. artikulua.

Oinarri-arau hauek onar­tze­ko akordioaren aurka, zeinak administrazio bidea amai­tzen duen, berrazter­tze­ko errekur­tso­a jarri ahal izango da nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekur­tso­aren aurretik eta hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a jarri ahal izango da zuzenean Donostiako Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, bi hileko epean. Aipatutako bi epeak oinarri-arau hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita zenbatuko dira.               

Horrek guztiak ez du esan nahi, ordea, bidezko­tzat jo­tzen den beste edozein egin­tza edo errekur­tso jarri ezingo denik.

Bergara, 2019ko apirilaren 5a.—Maria Elena Lete Garcia, alkatea.  (2304)