2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tze­ko Plana programaren 2019. urteko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2019ko apirilaren 2an:

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren bidez, jarraitu egin nahi du Gipuzkoako Eskulangin­tza Sektorea susta­tze­ko konpromisoa sendo­tzen; eta horrek eska­tzen du artisau sorkun­tza, ekoizpena eta banaketa bere gain har­tze­a eta susta­tzea, modu proaktiboan, bai ikuspegi tradizionalari bai gaur egungoari dagokionez.

Konpromiso horren bitartez lortu nahi da sektorea bera ahaldun­tzea; bere ikusgarritasuna indar­tzea; profesionaltasun, prestigio eta kalitateko ingurune batean koka­tzea; eta sektorearen bideragarritasun ekonomikoa eta soziala gara­tzea. Horretarako, oinarri gisa hartuko da komunitateen eta herrien kultura ondarea eta identitatea era­tzen duten ezaugarri mul­tzo­a bil­tzen duten eskulangin­tza­ko produktuen bilakaera historikoa; tradizioa eta berrikun­tza, lengoaiak eta estetikak uztartuz.

Gipuzkoan, horrek guztiak dakar estrategia bat aurrera eramatea eskulangin­tza­ren sektorearen­tzat etorkizun iraunkor bat, soziala eta ekonomikoa lor­tze­ko, sektoreko harreman eredu berrietan oinarritua. Eredu horien helmugak honako hauek izango dira: lankide­tza, antolakun­tza eta sustapena; alegia, eskulan­gin­tza­ren ikuspegi soziala, kulturala eta ekonomikoa integratuko dituztenak.

2018an lortutako emai­tzak kontuan hartuta, egoki­tzat jo­tzen dira 2016ko diru lagun­tzen oinarri arau­tzai­leak eta 2017 eta 2018ko ekitaldietako oinarrien aldaketak, oinarri horien eraginkortasuna hobe­tzen dituzten atalak bakarrik eransten dituztenak.

Diru lagun­tza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.        

Ondorioz, Gipuzkoako Eskulangin­tza­ko Kon­tsei­luak esandakoa en­tzun ondoren, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kon­tsei­luak

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Onar­tze­a Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tze­ko Plana programa izeneko dirulagun­tzen 2019ko deialdia, erabaki honen eranskinean jasota dagoena.       

Bigarren.  Deialdi hau gauza­tze­ko 441.000,00 euroko gastua baimen­tzea, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretarako kontu sail hauen kargura:        

1.0410.110.470.00.01.2019: 143.325,00 €.

5.0410.110.470.00.01.2020: 143.325,00 €.

1.0410.110.770.00.02.2019: 77.175,00 €.

5.0410.110.770.00.02.2020: 77.175,00 €.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.       

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, interesdunek aukera dute horren aurretik berrazter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko Diputatuen Kon­tsei­luari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez dezakete.      

Donostia, 2019ko apirilaren 5a.—Alfonso Acarreta Rodriguez, Departamentuko idazkari teknikoa.               (2264)

ERANSKINA

Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tze­ko plana diru lagun­tzen programaren 2019ko deialdia.

1.  Helburua.

Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tze­ko plana programaren diru lagun­tzen 2019. urteko deialdia egitea. Oinarriak Diputatuen Kon­tsei­luak 2016ko ekainaren 14an (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: 119 zk. 2016ko ekainaren 23an) eta aldaketak Diputatuen Kon­tsei­luak 2017ko apirilaren 25ean eta 2018ko mar­txo­aren 27an (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: 83 zk. 2017ko maia­tza­ren 3an eta Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: 68 zk. 2018ko apirilaren 10ean) onartu zituen.

2.  Eskaerak aurkeztea.

2.1.  Eranskin gisa jaso­tzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute I. eranskinean (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: 119 zk. 2016ko ekainaren 23an) 2. oinarrian aurreikusitako baldin­tzak bete­tzen dituzten entitateek.

2.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2019ko maia­tza­ren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.             

3.  Proiektuak hasi eta buka­tze­ko epea.

Diru lagun­tza izan dezaketen jarduerak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar izan dira eta 2020ko otsa­ilaren 29rako amaituta izan beharko dituzte.

4.  Eskaerak erabaki­tze­ko epea eta jakinarazpena.

Diru lagun­tza emateko ala uka­tze­ko ebazpena eta horren jakinarazpena egiteko gehienezko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.  

Ebazpena bakarka eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tze­a alde batera utzi­ta, 2007ko mar­txo­aren 27ko Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak 10 eguneko epea izango du, jakinarazpenaren datatik aurrera, diru lagun­tza onar­tze­ko. Kontrakoa berariaz jakinarazten ez bada, tazituki onartu­tzat joko da.  

Onuradun izateko baldin­tza administratibo eta teknikoak bete arren, balorazio irizpideen arabera, gainerakoek baino puntuazio txi­kiagoa eskuratu eta aurrekontu kreditua agortu delako diru lagun­tza jasoko ez duten entitateak itxa­rote zerrendan geldituko dira, puntuazio handienetik txi­kienerako hurrenkeran, emandako diru lagun­tze­takoren bati uko egingo bali­tza­io.

5.  Finan­tza­keta.

Guztira deialdi honetan emango diren lagun­tzen zenbatekoa 441.000,00 eurokoa da, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorreko ondorengo kontu-sailetan banatuta dago:

1.0410.110.470.00.01.2019: 143.325,00 €.

5.0410.110.470.00.01.2020: 143.325,00 €.

1.0410.110.770.00.02.2019: 77.175,00 €.

5.0410.110.770.00.02.2020: 77.175,00 €.

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik kreditua erabilgarri deklara­tzea. 


6.  Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

6.1.  Eskaeran, eranskin gisa doan ereduaren araberakoan, informazio hau jaso beharko da:  

a)  Eska­tzai­learen datuak.  

b)  Diru lagun­tza eskaerari dagokion proiektuaren edo jarduerarenazalpen memoria.

3.1.e) oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan:

— Aurreikusitako eskulangin­tza­ko enpresa parte-har­tzai­leen kopurua.

— Aurreikusitako eskulangin­tza­ko enpresa parte-har­tzai­leen kopurua, Gipuzkoako Eskulangin­tza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorrean inskribatuta daudenena, I. atala bereizita.

— Aurreikusitako azoka-egunak.

— 3.2 oinarrian ezarritako baldin­tzak bete­tze­ko jarraituko den prozesua.

c)  Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu xehatua.

d)  Proiektua elkarte gisa gara­tzen bada, elkarte horretako entitateen lankide­tza akordioa, eran­tzu­kizunen eta jardueren banaketa ezarrita, eta aurreikusi diren kostu eta sarreren banaketa adierazita.

e)  Bildutako lagun­tzen ziurtagiria.

f)  Ardurapeko adierazpena, deialdi honetan eranskin gisa doan ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere sar­tzen dena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan ezarritakoari jarraiki, entitate onuradun izaera lor­tze­ko debekurik ez duela adierazten duena, baita emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2005eko otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legearekin eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren 2007ko abenduaren 28ko 14/2007 Legearekin zerikusia dutenak. Eta enpresak egungo urte fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» lagun­tze­i buruzkoa, horiek jaso baditu.

g)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

6.2.  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak,  aurkeztutako proiektuak ondo ebaluatu eta erabaki­tze­ko beharrezko­tzat jotako informazio oro eskatu ahal izango die eska­tzai­leei. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 68. artikuluan ezarritako hamar eguneko epean informazio hori ez bada aurkeztu, eska­tzai­leak eskaeran atze­ra egin duela ulertuko da, eta beste izapiderik gabe ar­txi­batu egingo da, aipatutako legeko 21. artikuluan ezarritakoaren araberako administrazio-ebazpenaren bidez.

7.  Borondatezko itzu­lketa.

Per­tso­na ala entitate onuradunak borondatezko itzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari 16.4 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.

8.  Eskulangin­tza enpresa berriak.

Deialdi honen ondorioetarako, 8.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hauek izango dira eskulangin­tza enpresa berriak: JEZn eta Gizarte Seguran­tzan 2018ko maia­tza­ren 18tik aurrera izena emanda daudenak.