3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ARRASATEKO UDALA

2019 urterako Udalak ezarritako Diru lagun­tza Programen Deialdia.

Alkate­tza-Lehendakari­tza honek, adi­tze­ra ematen du, Tokiko Go­bernu Ba­tza­rrak, 2019ko mar­txo­aren 28ko bilkuran, honako hau onartu zuela:

1.  2019. urtean norgehiagoka erregimenean dirulagun­tzak emateko programa desberdinen deialdiaren oinarriak onar­tzea.

2.  Oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udale­txe­ko Iragarki Taulan argitara­tzea.

Iragarki honen bidez, aipatu deialdiaren oinarri guztien argitarapena egiten da.

Arrasate, 2019ko mar­txo­aren 29a.—Maria Ubarre­txe­na Cid, alkatea.              (2074)

Arrasateko udalak 2019. Urterako ezarri dituen dirulagun­tza programen deialdi irekia.  

ZIOEN AZALPENA

Arrasateko Udalak dirulagun­tzak eta lagun­tzak ematea jaso­tzen du 2019ko urtealdirako onartutako udal aurrekontuetan. Lagun­tza horien bidez, udal intereseko­tzat jo­tzen diren alor eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek egiten dituzten askotariko ekin­tzak babestu nahi dira, dela erakunde publikoek landu ez dituzten ekimenak direlako dela erakunde horiek lan­tzen dituzten ekin­tzen osagarriak direlako.              

Eman beharreko dirulagun­tzen bidez, Udalak zenbait alorretan esku har­tzen lagundu nahi die elkarte eta entitate horiei; esaterako, kirola eta kultura susta­tzen, irakaskun­tzan kalitatea hobe­tzen, euskararen erabilera bul­tza­tzen, udal kudeaketan herritarren parte har­tze aktiboa susta­tzen, borondatezko lana susta­tzen, garatu gabeko herrialdeetan lankide­tza proiektu solidarioak egiten, hirugarren adinekoak beren interesen kudeaketan dinamizatu eta inplika­tzen, kohesio soziala susta­tzen eta hobe­tzen, ekonomikoki gaizki dabil­tzan taldeei lagun­tzen, emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna bul­tza­tzeko ekin­tzak egiten, bai eta gazte elkartegin­tza, iraunkortasuna, ingurumen hezkun­tza eta ingurumen kon­tzi­en­tziazioa eta enplegu sorkun­tza bul­tza­tzen ere.

Horregatik guztiagatik, Arrasateko Udalak, bere aurrekontu baliabideen esparruan, lehia askeko deialdi irekia egiten du, proiektuetarako lagun­tzak eta dirulagun­tzak emateko, 2019ko urtealdian egitekoak.

Deialdi honek hainbat dirulagun­tza jaso­tzen ditu agiri bakar batean, dirulagun­tzak hartuko dituzten elkarte eta entitateei araudi erreferen­tzi­a bakarra emateko eta, aldi berean, espedienteak izapide­tze­an egin beharreko kudeaketa administratiboak samur­tze­ko. 25 programa jaso­tzen dira beste horrenbeste eranskinetan. Programa horietan, hain zuzen, Udal sail hauek beren eskumenen eremuan ematen dituzten lagun­tzak sar­tzen dira:             

— Kultura.

— Euskara.

— Hezkun­tza.

— Gizarte Ongizatea.

— Berdintasuna.

— Gazteria.

— Ingurumena.

— Kirola.

— Hirigin­tza.

— Enplegu.

Deialdi honetan hauek ezar­tzen dira:

1.  Oinarri orokorrak, dirulagun­tzak ematea arau­tzen duen Udal Ordenan­tzan ezarritakoaren arabera –Udalba­tza­rrak 2004ko uztailaren 26an behin betiko onartua–, eta Dirulagun­tzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera. Oinarri horietan zehazten dira, hain zuzen, deialdi guztienak diren xedapen orokorrak, eskabidea egiteko jarraitu beharreko prozedura, onuradunak, eska­tzai­leei eska­tzen zaizkien baldin­tzak, aurkezteko epeak, lagun­tzak jaso­tze­ko zenbateko globala, eman beharreko zenbatekoa, dirulagun­tza zertarako den justifika­tzea, dirulagun­tzak ordain­tze­a eta abar.

2.  Oinarri espezifikoak, sail edo erakunde autonomo ba­koi­tzak bere eskumeneko alorretan ezar­tzen dituenak, non lagun­tza programa bakoi­tza­ren berezitasunak zehazten diren, hala nola dirulagun­tza esleitu eta bana­tze­ko irizpideak, aurrerakinak emateko aukera, aurkeztu beharreko agiriak eta abar.    

OINARRI OROKORRAK

I.  XEDEA

1. artikulua.

Oinarri hauek 2019. urterako dirulagun­tzak eta lagun­tzak emateko prozedura orokorra arau­tzen dute; horren kudeaketa Arrasateko Udalari dagokio.

2. artikulua.

Deialdi hau Tokiko Gobernu Ba­tza­rraren 2019ko mar­txo­aren 28ko akordioaren bidez onartu da, Ogasuna, Diruzain­tza eta Ondare Ba­tzor­dearen proposamenez, ba­tzor­de informa­tza­ileek eztabaidatu eta txos­tena egin eta gero.    

Oinarriok behar bezala zabaldu eta iragar daitezen, oso-osorik argitaratuko ditu Udalak bai Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean bai udale­txe­ko iragarkien taula orokorrean. Gainera, halaxe eska­tzen duten interesdunek kopia bat izango dute eskura kasuan kasuko udal sail eta departamentuetan.       

3. artikulua.

Dirulagun­tza hauek emateko eta Udalaren eta onuradunen arteko harreman juridikoa zehazteko, oinarri hauek eta dirulagun­tza ematean indarrean dauden gainerako arauak bete beharko dira.

Ez bada oinarri espezifikoek berariaz beste erregulazio mota bat ezar­tzen dutela, oinarri orokor hauetako xedapenak eta baldin­tzak aplikatuko zaizkie udalaren lagun­tza edo dirulagun­tza programa guztiei, baita ere, norgahiagoka ez diren beste erregimen ba­tzu­etan (izendunak, hi­tzar­menekoak eta zuzenekoak) emandako dirulagun­tzei.         

Oinarriotan xedatuta ez dagoen guztian honako hauek aplikatuko dira: Arrasateko Udalaren dirulagun­tzak ematea arau­tzen duen Ordenan­tza, Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorra eta gai honi aplikatu dakizkiokeen indarreko arauak.       

II.  ONURADUNAK

4. artikulua.

Lagun­tza jaso ahal izango dute, nagusiki, egoi­tza eta jardute eremua Arrasaten daukaten per­tso­nek eta elkarte nahiz entitateek, eta, salbuespen gisa, Udalaren iri­tziz interesgarriak diren jarduerak edo proiektuak egiten dituzten entitateek, nahiz eta egoi­tza eta jardute eremua Arrasaten ez izan.  

Elkarteek edo entitateek Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan edo bestelako erregistro publikoetan izena eman­da egon beharko dute, eta identifikazio fiskaleko kodea eduki beharko dute.

Salbuespen gisa, eta dirulagun­tza eskabideak 2.000 eurotik beherakoak izanez gero, onuradunak honako hauek izan daitezke: per­tso­na fisikoen edo juridikoen taldeak (publikoak nahiz pribatuak), ondasun erkidegoak eta lagun­tza edo udal dirulagun­tza eskura dezaketen proiektuak edo jarduerak egin nahi dituzten bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nahiz eta nortasun juridikorik ez izan.   

III.  ESKAERAK ETA AURKEZTEKO EPEA

5. artikulua.

Aurkezten diren lagun­tza eskabideak Udalak egindako eskabide ereduaren arabera ida­tzi­ko dira. Eskabide eredua oinarri arauotan dator eranskin gisara eta interesa duten guztiek eskuragarri izango dute bai BAZen (Biztanleen­tza­ko Arreta Zerbi­tzua) bai dirulagun­tzen izapide administratiboaren ardura duten udal sail eta bulegoetan (besteak beste, Gazteen Informazio Bulegoa, Emakume Txo­koa, Musakolako kiroldegia), bai eta udalaren web orrian ere (www.arrasate.eus).               

Elkarte edo entitate eska­tzai­learen ordezkariak edo arduradunak aurreko paragrafoan aipatutako eskaera eredua bete beharko du.

6. artikulua.

Oro har –beste epe ba­tzuk jarrita dituzten lagun­tza programen salbuespenarekin– hilabete (1) bateko epean aurkeztu behar dira eskabideak, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita.       

IV.  ZER AGIRI AURKEZTU

7. artikulua.

Eskabidearekin batera eska­tzai­leak beheko agiri hauek aurkeztuko ditu nahitaez; horrek ez du esan nahi, ordea, lagun­tza programa bakoi­tza­ren oinarri arau espezifikoetan eskatutako dokumentazioa eta eska­tzai­leak interesgarri­tzat jo di­tza­keen beste agiri ba­tzuk ere aurkeztu beharko ez direnik:

a)  Entitate eska­tzai­learen ordezkariaren edo eran­tzu­learen NANaren fotokopia.

b)  Hala badagokio, entitatearen Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia (IFK).

c)  Memoria, elkarte edo entitatearen jarduera orokorrarena nahiz diruz lagun­tze­a nahi duen proiektu, jarduera edo programarena. Bertan adieraziko da zer helburu lortu nahi diren proiektu, jarduera edo programa horrekin, eta, eska­tzai­learen iri­tziz, zergatik merezi duen Udalaren lagun­tza edo dirulagun­tza jaso­tzea.               

d)  Gastuen eta sarreren aurrekontua, bai entitate edo elkartearen jarduera orokorrarena (jarduera guztiak) bai diruz lagundu nahi diren proiektu, jarduera edo programa espezifikoena.

e)  Zinpeko adierazpena. Hala badagokio, bertan adieraziko da tartean beste diru sarrerarik dagoen (kuotak, material salmentak, fakturazioak, beste erakunde ba­tzu­en dirulagun­tzak eta abar) eta beste sail, erakunde eta abarrei dirulagun­tza­rik eskatu zaien.

f)  Eskabidearen aurreko urteari dagozkion gastuen eta diru sarreren likidazio erreala edo aurreikusitakoa (noiz egin duen kontuan izanik), bai entitatearen jarduera orokorrari buruzkoa bai dirulagun­tza xede duen proiektu, jarduera edo programa espezifikoari buruzkoa, baldin eta jarduera horiek aurreko urtean egin badira.

Aurreko urteko dirulagun­tzak justifika­tze­an agiri horiek Udalari edo Erakunde Autonomoari entregatu bazaizkio, ez dago dokumentazio hori zertan aurkeztu. 

g)  Gizarte Seguran­tza­rekin, Arrasateko Udalarekin eta haren erakunde autonomoekin eta Foru Ogasunarekin (edo Estatuko Ogasunarekin, hala badagokio) zerga betebeharrak bete­tzen direla egiazta­tzen duten agiriak.

Gizarte Seguran­tza­ren ziurtagiriari dagokionez, kotizazioa egitea eska­tzen duen lan harremanik ez duten entitateen kasuan, egunean egotearen egiaztagiria barik entitatearen ordezkariaren zinpeko adierazpena egin dezake eska­tzai­leak, adieraziz lan harremanik ez dagoela, beraz, ezta kotiza­tze­ko obligaziorik ere. Edozelan ere, zinpeko adierazpen hori bat etorri behar da gastuen eta diru sarreren egiturarekin eta dirulagun­tza eska­tze­ko nahiz dirulagun­tza zertarako den justifika­tze­ko aurkeztutako gainerako agiriekin.     


Dirulagun­tza eskaerak 3.000 eurotik beherakoak direnean, artikulu honetako c) eta d) hizkietan eskatutako agiriek soilik diruz lagunduko den proiektu edo jarduerari buruzkoak izan beharko dute. 

Halaber, dirulagun­tza eskaerak 3.000 eurotik beherakoak izanez gero, artikulu honetako g) puntuan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharrean, interesdunaren edo entitatearen ordezkariaren zinpeko adierazpena aurkeztu ahal izango du eska­tzai­leak, zerga obligazioak bete­tzen dituela adierazteko.    

8. artikulua.

Eskaerak edo harekin batera doan nahitaezko dokumentazioak aka­tsen bat duenean edo osatu barik dagoenean, 10 eguneko epea izango dute interesdunek an­tze­mandako aka­tsak zuzen­tze­ko, Udalak egindako errekerimendua jakinarazi eta hurrengo egunetik zenba­tzen hasita.     

Emandako epea aka­tsak zuzendu barik igaro­tzen bada, dirulagun­tza eskaera ez da onartuko, eta beste izapiderik gabe ar­txi­batu egingo du prozedura.

9. artikulua.

Eskaera inprimakiak behar bezala bete eta hemen aurkeztu ahal izango dira: BAZen (Biztanleen­tza­ko Arreta Zerbi­tzua), Udale­txe­ko Erregistro Orokorrean edo Musakolako kiroldegiko bulegoetan (kirol arloko dirulagun­tze­tarako). Hauek dira zerbi­tzu horietako jendearen­tza­ko orduak

*  BAZ.

— Astelehenetik egubakoi­tze­ra arte: 8:30 -19:00.

— Zapatua:  goizez, 9:00 - 13:00.

Abuztuaren 1etik 31ra bitartean:

— Astelehenetik egubakoi­tze­ra arte: 8:30 - 14:00.

— Zapatuan: itxi­ta.

Eskaera inprimakiaren ale bat eska­tzai­learen esku geratuko da eta beste alea Sarrera Erregistroan bertan; hortik bidaliko dute gero dagokion sailera, izapidetu dezaten.   

V.  ERABAKIA

10. artikulua.

Lagun­tza programaren arabera, dagokion administrazio unitateak edo udal arloak izapidetuko du aurkeztutako eskabidea; beraz, horiek arduratuko dira, beren eskumenen eremuan, proiektuak aztertu eta ebalua­tze­az.              

11. artikulua.

Proiektuek administrazio unitate edo udal arlo bati baino gehiagori eraginez gero, ikuspegi orokor batetik aztertuko dira, tartean dauden sailek batera sinatutako agiri edo txo­sten baten bidez.

12. artikulua.

Zerbi­tzu teknikoek txos­tena egin eta gero, gai horretan eskumena duen ba­tzor­deburuak, diktamena egin aurretik, eta hala badagokio, akordio proposamena egingo dio organo eskudunari, onar dezan.            

Erabakia har­tze­ko organo eskuduna izango da Tokiko Gobernu Ba­tza­rra,»gizartetik deserro­tze eta bazter­tze arriskuan dauden per­tso­nen senideei lagun­tze­ko programa» izan ezik, zeina onar­tze­a dagokion Gizarte Ongizateko zinego­tzi ordezkariari.

13. artikulua.

Lagun­tza edo dirulagun­tza emateko edo ez emateko erabakia arrazoitu egin beharko da, eta, edozelan ere, erabakia deialdiaren oinarri arauetan jasotako irizpide objektiboen arabera hartu dela egiaztatu beharko da. 

Eska­tzai­leari jakinaraziko zaion erabakian, berariaz agertuko dira xedea, dirulagun­tza jasoko duen/duten eska­tzai­leen zerrenda, zenbat emago zaien, nola ordainduko zaien, nola justifikatu behar duten eta baita oinarri arau orokor hauetan, dagozkion oinarri espezifikoetan edo dirulagun­tza ematen den unean indarrean dauden arauetan eska­tzen diren gainerako baldil­tzak eta betebeharrak ere. Halaber, berariaz adieraziko da onartu ez diren edo ukatu diren eskabideen zerrenda. 

Era berean, horren aurka jarri daitezkeen errekur­tso­ak azalduko dira udal erabakian, bai eta zein organo judizialetan aurkeztu behar diren eta horiek jar­tze­ko epea ere; horrek ez du esan nahi, ordea, interesdunek komenigarri­tzat jo­tzen duten beste edozein errekur­tso ere jarri ahal izango ez dutenik.

Orobat, dirulagun­tzak emateko akordioetan 30 egun naturaleko epea emango zaie onuradunei, onartu dutela adierazi dezaten. Horretarako emandako epean besterik adierazten ez badute, ulertuko da inplizituki onartu dutela.        


Eragin horietarako, desadostasunik egon ez dadin diru­la­gun­tzen egoki­tze­en artean justifikatu eta likida­tzen direnean, desfaseak egoteagatik proiektuaren exekuzioan (25. artikuluan erregulatuak) hasieran eskatutakoari buruz, ikusita Udalak esleitutako dirulagun­tza eta diruz lagunditako proiektuan jasotako gainerako finan­tza­bideen eboluzioa, lagun­tza har­tzen duen entitateak ikusiko balu aldaketa esangura­tsu­ak egin behar dituela, aurkeztutako proiektuarekiko, gorabehera hori adierazi beharko da dirulagun­tza onar­tze­ko tramite horren testuinguruan. Hori guztia, alde batera utzi barik obligazioa dagoela Udalari jakinarazteko edozein aldaketa egiten denean, diruz lagundutako proiektua exekuta­tze­ari dagokionez, arautua dagoena oinarri-arau hauetako 15. artikuluan, diruz lagundutako jarduera egin bitartean, eta beti frogagiriak aurkeztu baino lehen.             


14. artikulua.

Erabakiak hartu eta jakinarazteko gehieneko epea 2 hilekoa izango da, deialdi honetan eskabideak aurkezteko adierazten den epea buka­tzen denetik zenba­tzen hasita. Artikulu honetan xedatutako epeari dagokionez, abuztua baliogabeko hilabete­tzat hartuko da. Epe hori berariazko erabakirik eman gabe igaro­tzen bada, eskabidea ez dela onartu ulertuko da.            

Helbide elektronikoa emanez gero, horren bidez egindako izapideek Administrazio Prozeduraren Legean jasota dauden ondorioak izango dituzte, jakinarazpenak egiteko prozedurari dagokionez. Nolanahi ere, kontuan izango da gerta litekeela dirulagun­tza eskatu duen entitateari ego­tzi ez dakiokeen aka­tsen bat egotea. Hala dela egiaztatuz gero, Udalak zuzendu eta bermatu beharko luke legez eska daitezkeen izapideak behar den moduan bete dituela.               

Emandako dirulagun­tza guztien publizitatea egingo du Udalak, Dirulagun­tze­i buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan xeda­tzen denez.

VI.  ONURADUNEN OBLIGAZIOAK

15. artikulua.

Dirulagun­tza emanez gero, oinarri-arau espezifikoetan jasotakoez gain, hauek ere entitate onuradunaren betebeharrak dira:

a)  Helburua bete­tzea, proiektua exekuta­tzea, jarduera egitea edo dirulagun­tza emateko zio den jokabideari eustea.     

b)  Dirulagun­tza eman duen organoari honako hauek justifika­tzea: betebeharrak eta baldin­tzak bete izana, ekin­tza gauzatu izana eta dirulagun­tza jaso edo erabil­tze­aren helburua bete izana.

c)  Dirulagun­tza ematen duen organoak eta eskudun­tza izendaturik duten estatuko nahiz erkidegoko kontrol organoek egin di­tza­keten egiazta­tze jardunak eta finan­tza kontrolak onar­tzea; bai eta aurreko jardunak buru­tze­ko errekeritutako informazioa ematea ere.          

d)  Dirulagun­tza eman duen organoari jakinaraztea diruz lagundutako ekin­tzak finan­tza­tzen dituzten beste dirulagun­tza, lagun­tza, diru sarrera edo bitarteko ba­tzuk lortu izana. Jakinarazpena, horien berri izan eta berehala egin beharko da, eta, edozelan ere, fondoei emandako erabilpena justifikatu baino lehen.

e)  Gizarte Seguran­tza­rekin, Arrasateko Udalarekin eta haren erakunde autonomoekin, foru ogasunekin eta Estatuko ogasunekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin zerga obligazioak bete­tzen dituela egiazta­tzea.    

f)  Merkatari­tza legeek eta onuradunari kasuan kasuan aplika dakizkiokeen arloko legeek eska­tzen duten bezala eduki­tze­a kontablilitate liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak. Gainera, indarrean dagoen araudiak edo deialdi honek hala eskatuz gero, agiri horiek behar bezala ikuskaturik egon beharko dute. Beharrekoa izango da, baita ere, dirulagun­tzak arau­tzen dituzten oinarrietan eska­tzen diren kontabilitateko egoera orriak eta erregistro bereziak eduki­tzea, egiaztatu eta kontrola­tze­ko ahalmenak behar bezala erabil­tzen direla berma­tze aldera.

g)  Jasotako fondoak zertan erabili diren egiazta­tze­ko dokumentuak gorde­tzea, bai eta dokumentu elektronikoak ere, egiazta­tze eta kontrol jardunak burutu daitezen.      

h)  Neurriak har­tze­a diruz lagundutako ekin­tzen berri emateko. Neurriotan adierazi beharko da Arrasateko Udalak edo haren erakunde autonomoek diruz lagundu dutela. Gainera, baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

— Diruz lagunduko diren jarduerei buruzko publizitatea edota erabiliko diren kartel, ohar eta abarrak euskaraz edo, gu­txi­enez, ele bitan ida­tzi beharko dira. Ele bitan ida­tzi­tako testuetan bereziki nabarmendu beharko da euskarazko zatia.   

Orobat, ahoz edo bozgorailu bidez emango diren azalpenak euskaraz emango dira eta, ele bitan eman behar izanez gero, euskaraz emango dira lehenengo.

— Jarduera, proiektu edo programarekin lotutako iragarki eta komunikazioetan ez da erabiliko ez hizkera ez irudi sexistarik.       

Diruz lagunduko diren jarduerei buruzko publizitateren bat jarri behar izanez gero, hori guztia egin beharko da «Kale garbiketako udal ordenan­tza»k xedatutakoaren arabera.

i)  Jasotako fondoak itzu­ltzea, dirulagun­tzak eman eta kudea­tze­a arau­tzen dituen Udal Ordenan­tza­ren 20. artikuluan jaso­tzen diren kasuetan.

j)  Diruz lagundutako jarduera gara­tze­ko behar beste baimen lor­tzea, eta baimenon xedapenak bete­tzea.      

k)  Jardueraren garapenari buruzko informazioa ematea, Udalaren eta erakunde autonomoaren aldetik jarraipena egin edo lagun­tze­ko.

l)  Dirulagun­tza emateko kontuan hartu den edozein gorabehera aldatuz gero, dirulagun­tza eman duen organoari jakinaraztea.

m)  Adingabekoak parte har­tzen duten ihardueretan, entitate onuradunak parte har­tzen duten langile eta bestelako bolondresen Sexu Delitugileen Erregistro Nagusiko ziurtagiri negatiboak lortu beharko ditu.

Udalak edozein momentutan eskatu diezaieke entitate onuradunei kreditatu dezaten obligazio hauek bete­tzen dituztela. 

VII.  ESKAERAK BALORA­TZE­KO IRIZPIDEAK

16. artikulua.

Lagun­tza programa bakoi­tza­ren oinarri-arau espezifikoetan jaso­tzen direnak izango dira, zeinak oinarri-arau hauen eranskin moduan ager­tzen diren.

Hala ere, ain­tzat hartuko dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna susta­tzen duten proiektuak, neurriak, ekimenak, jarduerak etab. kontuan har­tzen dituzten proiektuak.

VIII.  DIRUZ LAGUN­TZE­KO GASTU KON­TZE­PTUAK

17. artikulua.

1.  Diruz lagun­tze­ko gastu­tzat joko dira diruz lagundutako ekin­tza­ren edo proiektuaren izaerari eran­tzu­teaz gain, dirulagun­tzak arau­tze­ko oinarriek ezarritako epean egiten direnak.              

Denbora imputazioko irizpideari dagokionez, dirulagun­tzak emateko deialdia arau­tze­ko arau espezifikoek besterik xeda­tzen ez badute, ulertuko da gastuak (faktura sor­tze­a eta fakturaren eguna) egiteko epea, oro har, urte naturala buka­tzen denean, hau da, abenduaren 31n, bukatuko dela; edo, noizean behingo ekin­tzen eta ekin­tza berezien kasuan, dagokion udal akordioan zehazten den justifikazio epea bukatu baino lehen.     

Halaber, gastu bat diruz lagun­tze­ko, Diru-lagun­tze­i buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan xedatutakoa bete behar da, bai azpikontrata­tze­ko eskatutako baldin­tzak bai legezko testu beraren 31. artikuluan ezarritakoa.            

2.  Diruz lagundu daitezkeen gastu kon­tze­ptuei dagokienez, bestelakorik adierazi ezean programa espezifiko bakoi­tza­ren oinarri-arauetan, gastu mota ba­tzu­etarako ondorengo mugak ezar­tzen dira:

— Taldearen, elkartearen edo erakundearen beraren administrazio, antolaketa kostuak edo kanpoko aholkulari­tza­ren gastuak ez dira diruz lagungarriak izango, salbu-eta, zeregin horien zailtasuna dela tarteko, kanpoko aholkulari­tza kontrata­tze­a edo zeregin horiek egiteko norbere per­tso­nal administratiboa kontrata­tze­a beharrezko­tzat jo­tzen denean.

Dena den, salbuespen gisa, gastu kon­tze­ptu hori diruz lagundu ahal izango da, baina horretarako, onuradunak behar bezala eskatu eta justifikatu beharko du beharra duela. Edozein kasutan, gastu kon­tze­ptu horrek ezin izango du gainditu elkartearen %10aren kopurua elkartearen gastu guztiei buruz.             

— Ez dira onartuko Gastuen oharrak eta beste dokumentu ba­tzuk, bete­tzen ez badituzte arauzko baldin­tzak legezko balioko faktura edo egiaztagiri kon­tsi­dera­tzeko.

Salbuespen izaeraz, zerbi­tzu­ak edo lanak ematen badituzte, noizbehinka, faktura egiteko egoeran ez dauden per­tso­na ba­tzu­ek, baina legez eskatu dakizkien baldin­tzak beteta (BEZa, autonomoetan alta ematea, JEZ, eta abar), fakturaren ordez onartuko da har­tzai­leak jaso izanaren agiri bat aurkeztea, zeinetan jasoko diren izen-abizenak, nortasun agiria (NA), urte osoan kobratutako zenbatekoa guztira ez bada 750 euro baino handiagoa, eta gastu ohar edo gastu agiri guztiak batuta, faktura kon­tsi­dera­tzeko eskatu daitezkeen baldin­tzak bete­tzen ez dituztenak, ez badira entitatearen gastu guztien %15 baino gehiago.     

— Oro har, ez dira onartuko bazkari, afari kosturik, hotel edo ostalari­tza­ko zerbi­tzu­en kosturik, salbu modu nabarian (eta egoki justifikaturik) aurretik identifikatu izan direnak hasieran aurkeztutako proiektuan. Edozelan ere, horiek gorde beharko dute behar den propor­tzi­onaltasuna egindako gastuaren artean eta lortu nahi duten helburuaren artean, zenbatekoa izan barik entitatearen gastu guztien %15 baino handiagoa, Udalak dirulagun­tza emateko unean berariaz baimendutako salbuespenak izan ezik.   

— Ez dira onartuko dirulagun­tza izan dezaketen gastu moduan: kilometraje gastuak, ibilgailuen­tza­ko erregai gastuak, telefonia zerbi­tzu­etako gastu partikularrak, eta abar. Kon­tze­ptu horiek jaso daitezke atal bakar batean, «justifika­tzen zailak diren gastuak» izenekoan, zeinak ez duen beharko agiriz justifika­tzea, eta kasu batean ere ez da izango entitatearen gastu guztien %10 baino handiagoa, Udalak dirulagun­tza emateko unean berariaz baimendutako salbuespenak izan ezik.          

IX.  EMAN BEHARREKO DIRULAGUN­TZEN GEHIENEKO ZENBATEKOA ETA DIRU KOPURU HORREN IZAERA

18. artikulua.

Udalak 2019ko ekitaldirako onartu dituzten aurrekontu kopuruen arabera eta ba­tzor­de informa­tza­ileek programa desberdinetarako esleitutakoaren arabera, deialdi honetan jasotako lagun­tze­tarako gehieneko diru-kopurua 888.724,00 € da (gerora gehitu edo handitu egin daiteke kopuru hori).            

Deialdi honen oinarri-arauetan zehazten da zer diru kopuru esleitu zaion programa bakoi­tza­ri, bai eta handitu daitekeen edo ez.

Edozelan ere, oro har, eta oinarri-arau espezifikoetan kontrakorik xedatu ezean, aurrekontu kopuru horrek muga izaera izango du eta ezin izango da handitu ekitaldian bertan.    

X.  ALDI BEREAN BESTE LAGUN­TZA BA­TZUK JASO­TZE­KO AUKERA ETA FINAN­TZA­KETA MUGAK

19. artikulua.

Oro har, eta lagun­tza programa bakoi­tza­ren oinarri-arauek kontrakorik xedatu ezean, onartu egiten da udal dirulagun­tza eta beste finan­tza­bide ba­tzuk aldi berean eta batera eskura­tze­ko aukera. Finan­tza­bide horiek izan daitezke bai beste administrazio ba­tzu­etatik, partikularretatik eta abarretik jasotako dirulagun­tzak, bai garatu nahi den proiektu edo jarduera finan­tza­tzeko ezarritako ekarpenak edo kuotak.     

20. artikulua.

Dirulagun­tza honetaz gainera beste finan­tza­bide ba­tzuk lortuz gero, eta oinarri-arau espezifikoek bestelakorik ezarri ezean, finan­tza­keta muga egindako gastuaren %100 izango da, hau da, Udalaren dirulagun­tza­rekin ezin izango da, inondik ere, gainfinan­tza­ketarik egon.

Horri dagokionez, eta dirulagun­tzak emateko udal akordioetan, berariaz, bestelako doi­tze edo erregularizazio sistemarik ez bada adierazten, udalak, dirulagun­tza­ren bukaerako ordainketa edo likidazioa egiterakoan, gainfinan­tza­ketarik gertatu ez dadin, zuzendu egingo du ordaindu beharreko kopurua, benetan izandako gastuen eta diru sarreren arabera, eta, hala badagokio, gerta daiteke ordaindutako aurrerakinaren zati bat edo aurrerakin osoa itzu­li behar izatea onuradunak.           

Edozelan ere, doi­tze hori egiteko, kontuan hartuko da hau guztia:

— Egoten bada gasturen bat onartu ez dena dirulagun­tza moduan, eta aldi berean izan badu diru sarreraren bat gastu horiekin zuzenean zerikusia duena, gainfinan­tza­ketaren zenbatekoa kalkulatu eta gero, diru sarrera gu­txi­tu egingo da.

— Udalaz gaindiko proiektuak izanez gero, hainbat udaleko finan­tza­turik, denboran errepikatu eta finkatutakoak, gainfinan­tza­ketaren egoki­tze­ak eska­tzen badu inplikatutako administrazio guztien akordioa, hura atze­ratu ahal izango da hurrengo ekitaldira arte.

— Erabili ahal izango da aurreko ekitaldietan izandako galerak konpen­tsa­tzeko, betiere proiektuak berdinak edo an­tze­koak badira eta galera horiek bere garaian behar bezala jaso eta justifikatu baziren Udalean.

XI.  MODUA ETA EPEAK DIRULAGUN­TZA ORDAIN­TZE­KO. AURRERAKINAK IZATEKO AUKERA

21. artikulua.

Dirulagun­tza zertarako eman zen eta helburu hori bete izana justifikatu eta gero ordainduko du Udalak dirulagun­tza. Horretarako, aurrekontuan jasotako eta organo eskudunek onartutako kopuruak eta por­tzen­tajeak hartuko ditu erreferen­tzi­atzat. Dirulagun­tza entitate titular eska­tzai­leari ordainduko zaio, eskabide ereduan hark emandako datuen arabera. 

22. artikulua.

Dirulagun­tza ordain­tze­ko, kontuan hartuko dira diruz lagundutako jardueraren edo programaren ezaugarriak eta finan­tza beharrak.

Oro har, konturako aurrerakinez ordain­tze­ko aukera onar­tzen da, eta oinarri arau espezifikoetan beste kopururik adierazten ez bada, ordainketak honela egingo dira:            

— Onartutako kopuruaren %60, justifikatu beharreko aurrerakin gisara, onuradunak dirulagun­tza onartutakoan eta gehienez ere hilabeteko epean, akordioa har­tzen den egunetik zenba­tzen hasita.

— Gainerako %40, organo eskudunak dirulagun­tza­ren likidazioa onartutakoan, hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazio eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero.

Aurkeztutako likidazioa hasierako gastu aurrekontua baino txi­kiagoa bada, oinarri-arau espezifikoek beste arauketarik xedatu ezean, dirulagun­tza gu­txi­tu egingo da koefiziente zuzen­tza­ile bat aplikatuz. Koefiziente hori, benetan erabilitako kopuruaren por­tzen­tajea izango da, hasieran eskatu eta onartutako kopuruarekiko.

XII.  EPEAK ETA MODUAK DIRULAGUN­TZA
ZERTARAKO DEN JUSTIFIKA­TZE­KO

23. artikulua.

Dirulagun­tzen onuradunek nahitaez justifikatu beharko dute jasotako dirua dirulagun­tza ematearen oinarrian zegoen helbururako erabili dutela.          

2.  Lagun­tza programa bakoi­tza­ren oinarri-arau espezifikoek beste agiri gehigarri ba­tzuk ezarri badi­tza­kete ere, lortutako dirulagun­tza justifika­tze­ko agiri hauek aurkeztu behar dira:      

a.  Udalaren dirulagun­tzak 30.000 eurotik gorakoak direnean, finan­tza egoerak (egoeraren balan­tze­a eta galera-irabazien kontua) aurkeztu behar dira. Kontu agiri horiek dagokion erregistro ofizialean izena behar bezala emanda daukan enpresa eskudun batek ikuskaturik egon behar dute, eta bertan gastuak eta diru sarrerak aipatu behar dira, bai erakundearen jarduera globalarenak bai diruz lagundutako jarduera edo jarduera berezi(ar)enak.

Udalak ikusten badu ezinezkoa dela diruz lagundutako jarduerari edo jarduera espezifikoei buruzko finan­tza egoera ikuskatuak aurkeztea, edo zalan­tza­zko balioa dutela irizten badio, aurrez Udalak horretarako baimena eman eta gero, posible izango da dokumentazio horren ordez dagokion deskargu ekonomikoa egitea, baldin eta ondo adierazten badira benetan sortu diren gastuak eta diru sarrerak, eta baita horiek egozteko erabili diren irizpideak ere.       

Halaber, diruz lagundutako jardueren azalpen memoria aurkeztu beharko da, eta, horrekin batera, baita lortutako emai­tzen balorazioa ere.

b.  Udalaren dirulagun­tza 30.000 eurotik beherakoa denean, onuradunek bi aukera hauetako bat erabili ahal izango dute justifikazioa egiteko:           

b.1.  23. artikulu honetako 2.a hizkian deskriba­tzen den dokumentazioa, hau da, ikuskatutako finan­tza egoerak eta egindako jardueren azalpen memoria.

b.2.  Entitatearen jarduera globalaren nahiz diruz lagundutako jardueraren edo jardueren memoria. Bertan jasoko dira egondako gastu eta diru sarrerak, diruz lagundutako jarduera egitearen ondoriozko gastuen fakturekin batera, eta baita egindako jardueretan lortutako emai­tzen balorazioa ere.     

Memoriek, betiere, egindako jardueren gaineko azalpenez gain eta haiei buruzko balorazioaz gain, dokumentazio grafikoa eduki behar dute (kartelak, programak, publizitatea, etab.) eta, egonez gero, baita ikus-en­tzu­nezkoa ere (bideoak, argazkiak, etab.).

c.  Oinarri-arau espezifikoek beste erregulazio bat ezar­tzen ez badute, mekanismo sinplifikatu bat ezarri da dirulagun­tzak justifika­tze­ko, 3.000 euro baino zenbateko txi­kiagoa duenean, zeina justifikatu daitekeen laginketa tekniken bidez, ezen entitateak aurkeztu ahal izango dituen diruz lagundutako jardueraren edo jardueren memoria eta diru kontuen balan­tze­a (gastuen eta diru sarreren zerrenda, udalak hartarako egindako inprimaki estandarizatuan), biak behar bezala sinaturik entitatearen ordezkariak.

Gastuen zerrenda horretatik egiaztatuko da, lagina batera aukeratu eta gero udal kontu-har­tzai­leak eta dirulagun­tza kudea­tzen duen sailak, eskatu daitekeen gu­txi­enezko izaerarekin, deklaratutako gastuen zenbateko osoaren %20 baino handiagoko gastu por­tzen­taje bat. Halaber, justifikazioaren testuinguruan sortutako gorabeheretan, fal­tsu­tze­agatik, zehaztasun faltagatik edo zuzentasun faltagatik deklaratutako gastu zerrendari buruz, penalizazioren bat izango da, bai ekitaldiko dirulagun­tza­ren likidazioan, bai hurrengo bi ekitaldietan lagun­tzak jaso­tze­ko eskubidean (zigor prozedura izapidetu ondoren, Dirulagun­tzen38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan adierazitakoaren arabera).       

Udalaz gaindiko eremuko proiektuak egiten dituzten onuradunek, baldin eta dirulagun­tza ez bada 3.000 euro baino handiagoa eta, aldi berean, emandako udal lagun­tza ez bada diruz lagundutako jardueraren aurrekontu osoaren %5 baino handiagoa, aurkeztu ahal izango dute ekitaldian egindako jarduera globaleko memoria, eta horri gehituko zaio lagun­tza jaso duen ekin­tza­ren proiektu espezifikoaren memoria, azken horren informazio ekonomikoarekin batera (gastuen eta diru sarreren zerrenda, balan­tze­a eta galera-irabazien kontua).

24. artikulua.

Dirulagun­tza programek beste egun ba­tzuk ezarri ezean, ondorengo epe hauek ezar­tzen dira, oro har, dirulagun­tzen justifikazioa aurkezteko:              

Agirien euskarriekin (fakturak, etab.) aurkeztu behar direnak: 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen.

Salbuespen gisa, urteko azken bihilekoan egin beharreko jarduera edo programen kasuan, 2020. urteko urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira dagozkion frogagiriak.           

Ikuskatutako finan­tza egoerekin aurkeztu behar direnak: 2020ko maia­tza­ren 31 baino lehen.

Dena den, kasu honetan, burututako jardueren azalpen memoriari buruzko dokumentazioa aurkeztu behar da 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen, lortutako emai­tzen balorazioarekin batera.             

Dirulagun­tzak justifika­tze­ari buruz dokumentazioa aurkeztu ezean epe barruan, horrek ekarriko du, beste izapiderik egin barik, eskubidea gal­tze­a likida­tze­ke dagoen dirulagun­tza­ren diru kopurua kobra­tze­ko, baita ere, dagokion udal sailak ofizioz hastea espediente bat, zeinak egiaztatuko duen dirulagun­tza­ko jarduera egin den edo ez (osorik edo zati batean), eta, hala badagokio, egokia den edo ez itzu­ltze­a ordainduta dauden aurrerakinak, osorik edo zati bat.     

Halaber, errekerituz gero argibideak aurkeztutako justifikazioari buruz edo lagun­tza kudea­tzen duen sailaren txo­sten teknikoak, ebakua­tze­ari buruzkoa, detekta­tzen baditu aka­tsak egoki­tze edo desbideraketa esangura­tsu­a dutenak hasieran emandako lagun­tza­ren artean eta haren bukaerako likidazio proposamenaren artean, lagun­tza kudea­tzen duen sailak entitate onuradunei emango die, udal erabakia hartu baino lehenago, 7 egun naturaleko epe bat, akats horiek konpon­tze­ko edo bidezko­tzat jo­tzen diren argibideak edo justifikazioak aurkezteko. Hori guztia, kontuan izanik errekur­tso bideak daudela eta jarri daitezkeela udal erabakien edo akordioen aurka.    


XIII.  OBLIGAZIOAK EZ BETE­TZEA.
ITZU­LKETA KASUAK ETA PROZEDURA

25. artikulua.

1.  Dirulagun­tzen 38/2003 Legearen 36. artikuluan xedatutakoez gain, dirulagun­tza emateko erabakiaren deuseztasun nahiz deuseztagarritasun kasuetan, bidezkoa izango da jasotako dirua itzu­laraztea eta berandu­tza interesa (dirulagun­tza edo lagun­tza ordaindu den unetik aurrerakoa) eska­tzea, ondorengo egoeraren bat gertatuz gero:    

a.  Jasotako fondoak zertarako erabili diren justifika­tze­ko obligazioa ez bete­tzea, edo behar beste ez justifika­tzea, ezarritako eran eta epeetan.

b.  Dirulagun­tza, horretarako eskatutako baldin­tzak fal­tsu­tuz edo dirulagun­tza jaso­tze­a galaraziko zuketen baldin­tzak ezkutatuz eskuratu izana.

c.  Dirulagun­tza ematerakoan onuradunei ezarritako bal­din­tzak ez bete­tzea. 

d.  Dirulagun­tza emateko oinarri den xedea ez bete­tzea, osoki edo zati batean.

Horri buruz, kontuan izanik erregulazio ezberdinak daudela, oinarri-arau espezifikoen bidez, salbu entitate onuradunak berariaz eskatuta udal akordioa badago beste ildo batean, 13. artikuluaren azken paragrafoan erregulatutakoaren arabera, dirulagun­tzan hasieran onartutako jardueren edo programen %40 baino txi­kiagoa bada exekuzio maila, kon­tsi­deratuko da ez direla bete obligazioak, eta eskubidea galduko da ordain­tze­ke dagoena kobra­tze­ko, bai eta aurrerakinak itzu­ltzeko ere lehendik kobratuta badaude.         

e.  Organo eskudunen kontrol jarduerei uko egitea edo oztopoak jar­tzea.

f.  Lagun­tza edo dirulagun­tza bakoi­tza­ren oinarri espezifikoetan xedatutako gainerako kasuetan.

2.  Diru-itzu­lketak Udalak zehaztutako epeetan egin ezean, itzu­li beharreko kopuruak premiamendu bidez ordainarazi daitezke.

26. artikulua.

1.  Dirulagun­tza eman zuen organoak berak izango du eskumena jaso den zenbateko osoaren edo zati baten itzu­lketa exiji­tze­ko akordioa har­tze­ko.

2.  Dirulagun­tza itzu­ltzeko prozedura ofizioz hasiko da, lagun­tza edo dirulagun­tza ematen duen organoak hala erabakita, hura izapide­tze­ko ardura duen administrazio atalak txos­tena egin eta gero, edo bestela banakoren batek eskatuta edo salatuta.

3.  Prozedura izapide­tze­rakoan bermatu egin beharko da, beti ere, interesdunari en­tzu­teko eskubidea.

4.  Emandako dirulagun­tza osoa edo zati bat ez dela behar bezala erabili egiaztatuz gero, organo eskudunak ebazpen arrazoitua emango du, eta bertan argi adieraziko du zergatik itzu­li behar den dirua, zenbat itzu­li behar den, nola eta noizko, eta onuradunari ohartaraziko zaio dirua agindutako epean itzu­li ezean, premiamenduzko bideari ekingo zaiola.  


5.  Itzu­ltzeko prozedurari arau hauste administratibo baten ondorioz ekin bazaio, horren berri emango zaio organo eskudunari, dagokion zigor prozedurari hasiera eman diezaion.            


27. artikulua.

1.  Itzu­ltzeko prozedura, dirulagun­tza­ren eska­tzai­le edo onuradun gisa ager­tzen diren per­tso­na fisiko edo juridikoen aurka zuzenduko da, edo per­tso­na fisiko edo juridikoz osatuta dauden baina nortasun juridikorik ez duten taldeetako kideen aurka.

2.  Dirulagun­tza gehi dagozkion berandu­tza interesak itzu­ltzeko eran­tzu­kizun solidarioa edo subsidiarioa erabaki­tze­ko, Dirulagun­tze­i buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 40. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.              

XIV.  BERMEAK

28. artikulua.

Oinarri-arau espezifikoek edo dirulagun­tza emateko akordio zeha­tzek besterik xedatu ezean, ez da beharrezko­tzat jo­tzen emandako lagun­tze­ngatik Udalaren aldeko bermerik eska­tzea.       

XV.  OINARRI-ARAUEN INTERPRETAZIOA ETA ERREKUR­TSO­AK

29. artikulua.

Oinarri-arau hauek interpreta­tze­rakoan sor daitezkeen zalan­tzak Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak erabakiko ditu, bera baita deialdi hau onar­tze­ko eskumena duen organoa, dena delako Ba­tzor­de Informa­tza­ileak, hala badagokio, aldez aurretik programaren arabera txos­tena egin eta gero.

30. artikulua.

Oinarri-arau hauek onar­tze­ko akordioaren aurka, zeinak administrazio bidea amai­tzen duen, berrazter­tze­ko errekur­tso­a jarri ahal izango da nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekur­tso­aren aurretik eta hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi errekur­tso­a jarri ahal izango da zuzenean Donostiako Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, bi hileko epean. Aipatutako bi epeak, oinarri-arau hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita zenbatuko dira.

Horrek guztiak ez du esan nahi, ordea, bidezko­tzat jo­tzen den beste edozein egin­tza edo errekur­tso jarri ezingo denik.

ERANSKINAK

Eranskin hauetan, dirulagun­tzak emateko eskumena duten sailei dagozkien oinarri-arau espezifikoak jaso­tzen dira.

1. eranskina.  Kultura saila.

1.1.  Kultura entitateek egiten dituzten urteko jarduerak finan­tza­tzeko lagun­tza programa.

2. eranskina.  Euskara saila.

2.1.  Euskaltegietan euskara ikasteak dakar­tzan gastuetarako beka edo lagun­tza programa.

2.2.  Errotuluak jarri, irudi korporatiboa egin eta web orria egiteari dagokienez, enpresen eta komer­tzi­oen gastuak finan­tza­tzeko lagun­tza programa.

2.3.  Helduen euskaldun­tze eta alfabeta­tze­aren alorrean diharduten euskaltegiak eta euskara akademia pribatuak finan­tza­tzeko lagun­tza programa.

2.4.  Euskararen erabilera susta­tzen duten elkarte eta entitateen­tza­ko lagun­tza programa.

2.5.  Udako euskal uniber­tsi­tatean parte har­tzen duten herritarrei zuzendutako lagun­tza programa.

3. eranskina.  Hezkun­tza Saila.

3.1.  Irakaskun­tza arautuan irabazi asmorik gabe diharduten ikaste­txe­ek egindako jarduera eta proiektuetarako lagun­tza programa.

3.2.  Irakaskun­tza arautuan irabazi asmorik gabe diharduten ikaste­txe­etako ikasleen guraso elkarteek egindako jarduera eta proiektuetarako lagun­tza programa.               

3.3.  Irabazi asmorik gabeko elkarteek edo per­tso­na fisikoek hezkun­tza, eskola kirol edo ikaskun­tza arloetan egindako jarduera edo proiektuetarako lagun­tza programa.          

4. eranskina.  Gizarte Ongizateko saila.

4.1.  Jubilatuen elkarteen­tza­ko lagun­tza programa.        

4.2.  Garapenerako lankide­tza programak lan­tzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) dirulagun­tzak emateko programa.

4.3.  Gizarte ekin­tza­ren arloan diharduten elkarteei dirulagun­tzak emateko programa.

4.4.  Droga mendetasunen eta beste mendetasun psikologiko ba­tzu­en tratamendurako dirulagun­tzak emateko programa.

5. eranskina.  Berdintasuneko saila.

5.1.  Gizon eta emakumeen artean aukera berdintasuna susta­tzen diharduten elkarteei zuzendutako lagun­tza programa.               

6. eranskina.  Gazteria saila.

6.1.  Gazte elkarteek urteko ekin­tzak eta proiektuak egiteko dirulagun­tza programa.     

6.2.  Herriko musika taldeek grabazioak egiteko lagun­tza programa.

6.3.  Etxe­bizi­tza alokairua ordain­tze­ko dirulagun­tzak gaz­teen­tzat.

7. eranskina.  Ingurumen saila.

7.1.  Talde, elkarte eta entitateek ingurumen arloko jarduerak lan­tze­ko dirulagun­tza programa.     

8. eranskina.  Kirol saila.

8.1.  Lagun­tzen edo dirulagun­tzen programa, Arrasateko kirol elkarteen jarduera arruntak eta bereziak finan­tza­tzeko. 

9. eranskina.  Hirigin­tza.

9.1.  Igogailuak jar­tze­ko dirulagun­tzak ematea arau­tze­ko oinarriak.

10. eranskina.  Enplegu

10.1.  Enpresa berrien­tza­ko lagun­tzak ematea arau­tze­ko oinarriak.

10.2.  Ikasten ari diren arrasateko 25 urtetik gorako langabeen­tza­ko dirulagun­tzak arau­tze­ko oinarriak.       

10.3.  Tituludun berriak lan munduan sar­tze­ko Arrasateko eta debagoieneko enpresetan dirulagun­tzak arau­tze­ko oinarriak.        

10.4.  Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontrata­tze­ko lagun­tzak ematea arau­tze­ko oinarriak.           

1. ERANSKINA

KULTURA SAILA

1.1.  Oinarri espezifikoak, dirulagun­tzak emateko kul­tura elkarteei, urteko programak egin di­tza­ten.            

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea da 2019 urtean irabazi asmorik gabeko Arrasateko kultura elkarteei dirulagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea. Dirulagun­tzak bideratuko dira urteko egitaraua edo programa zehatz bat edo ba­tzuk finan­tza­tzeko.              

2.  Onuradunak.

Dirulagun­tza hauek jaso ahal izango dituzte deialdi honetan zehaztutako alorrean kultura ekin­tzak buru­tzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek, egoi­tza eta jarduteko esparrua Arrasaten dituztenak.

Erregistro publikoan inskribaturik egoteko betebeharrari dagokionean, deialdi honen oinarri orokorren 4. artikuluan eskatutako baldin­tzak bete beharko dituzte onuradunek.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:

a)  Beren izaera eta helburuak Kultura sailaren ardurapekoak diren eremuekin lotura zuzenik ez dutenak.    

b)  Bere izaera eta helburuagatik udalaren beste dirulagun­tza programa batean sar daitezkeen proiektuak edo ekin­tzak.               

3.  Eskaerak izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Eskaerak Kulturako administrazio unitateak izapidetuko ditu.

4.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Dirulagun­tza jaso­tze­ko aukera izateko, irizpide eta baremo hauen araberako puntuazioa lortu beharko dute erakundeek:               

a)  Proposatutako egitarauaren ezaugarriak: gehienez 40 puntu, alderdi hauek kontuan hartuta:

a.1.  Gara­tzen den egitarauak kultura arloari egiten dion ekarpena.

a.2.  Garatuko den egitaraua herritar guztiei zuzen­tzea, giza proiekzioa, beste entitate, hiritar eta kultura eragile ba­tzu­en inplikazio maila.

a.3.  Elkarte edo taldeek proposa­tzen dituzten proiektu edo jarduerak herriko beste talde edo elkarte ba­tzu­ekin elkarlanean burutuz gero, ekin­tza bateratu horiek balorazio gehigarri eta positiboa izango dute, sozializazio ikuspegitik.        

a.4.  Proposatutako egitarauaren ibilbidea eta erro­tzea.

b)  Entitate eska­tzai­learen ezaugarriak gehienez 40 puntu, alderdi hauek kontuan hartuta:

b.1.  Entitate eska­tzai­learen jarraitasuna eta egonkortasuna.

b.2.  Udalaren ekimenetan parte har­tzai­le aktiboa izatea.

b.3.  Entitate eska­tzai­learen eta bere giza taldeen dedikazioa.

b.4.  Elkarteak jendaurrean egin dituen eta egingo dituen ahozko nahiz ida­tzi­zko komunikazioak euskaraz ere egitea (pren­tsa­urrekoak, elkartearen aurkezpenak, programak, eta abar). Irizpide hau baliozta­tze­ko, elkarteak aurreko urteko dokumentazioa aurkeztu beharko du (esku-egitarauak, kartelak, pren­tsa oharrak eta abar).    

c)  Entitatearen finan­tza baliabideak; bere baliabideen, beste dirulagun­tzen eta aurkeztutako gastuen aurrekontuaren arteko propor­tzi­onaltasuna. Gehienez 20 puntu.

c.1.  Elkarte edo taldeei dagokienez, auto finan­tzi­aziorako ekin­tzak eta ahaleginak egiten dituztenak positiboki balioztatuko dira, bereziki ekin­tza horiek herrirako ekarpen edo ekimen berri bat eragiten dutenean. Modu positiboan balioztatuko da elkartearen inplikazioa baitakar.

Edozein kasutan, programa honetan jasotako dirulagun­tzak eskuratu ahal izateko, gu­txi­enez 50 puntu lortu beharko dituzte eska­tzai­leek.

5.  Aurrekontua.

Programa honen xede diren dirulagun­tze­tara bideratutako diru kopurua 30.000 €koa da eta finan­tza­tuko da 1.0200.481. 334.00.00 2019 Kulturako dirulagun­tzak kontu sailaren kontura.

Aipatu kopurua gehitu ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio oinarriek aurreikusten dutenaren arabera.          

6.  Justifikaziorako arauak.

6.1.  Justifikazioa egiteko lagun­tza jaso duen elkartea erabaki dezake bi modu hauetako bat

a)  Oinarri orokorrek dirulagun­tza justifika­tze­ko finka­tzen duten araubidea. Lagun­tza­ren xedea programa zehatz bat izan bada programa horri dagozkion egiaztagiriak, fakturak, aurkeztu behako dira soilik. Horiekin batera, diruz lagundutako programaren eta urteko ekin­tzen memoria, balorazioa, eta ekin­tzak sortutako gastu eta sarreren zerrenda; elkarteak urte guztian zehar izandako gastu eta sarreren zerrenda ere bai.   


b)  Laginketa sistema.Lagun­tza­ren justifikazioa egiteko sistema hau aukeratuz gero hauxe aurkeztu behar da:

b.1.  Aurrera ateratako programa edo jarduerari buruzko txo­sten xehatua. Txo­sten horrek programaren edo jardueraren balorazioa ere jasoko du.

b.2.  Jardueran izandako gastuen, fakturen, zerrenda sailkatua. Zerrendak datu hauek jaso behar ditu: har­tze­koduna, zenbatekoa, gauza­tze data, eta, hala badagokio, ordainketa data. Dirulagun­tza aurrekontu baten arabera ematen bada, zer desbiderapen izan den adierazi behar da.

Kultura sailak eta Kontu-har­tzai­leak, diru laginketako teknikak erabiliz, egoki irizten dituzten frogagiriak egiaztatuko dituzte dirulagun­tza behar bezala erabili izanaren zen­tzu­zko ebiden­tzi­ak aurki­tze­ko. Horretarako, hautatutako gastuen frogagiriak bidal­tze­ko eskatu ahal izango diote onuradunari, oinarri orokorren 23. artikuluak jasotakoari loturik.          

b.3.  Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tu duten bestelako diru-sarrera edo lagun­tzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita

6.2.  Burututako jardueraren exekuzio maila Elkarte edo dirulagun­tza­ren onuradunak erreparatu behar dio lagun­tza eskaeran jasotako aurrekontuaren eta benetan gauzatutako eta zuritutako kopuruaren arteko aldeari. Exekuzio maila %40 baino txi­kiagoa izateak lagun­tza­ren obligazioa ez dela bete kon­tsi­deratuko da oinarri orokorren 25.d artikuluaren arabera.      

7.  Klausula gehigarria

Oinarri espezifiko hauetan jaso­tzen ez diren gai guztietan oinarri orokorretan ezarritakoa izango da aplikagarria.           

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tzan eta 38/2003 Dirulagun­tzen Lege Orokorrean eta bat datozen gainerako lege arauetan ezarritakoari atxi­kiko zaio.

2. ERANSKINA

EUSKARA SAILA

2.1.  Oinarri-arauak euskaltegi-etako euskara ikasleei dirulagun­tzak emateko.

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea hauxe da: 2019. urtean euskara ikastaroren bat egingo duten arrasatearrei bekak emateko baldin­tzak arau­tzea.

2.  Onuradunak.

Oinarri hauen bidez arau­tzen diren dirulagun­tzak ikastaroa egiten duten bitartean Arrasateko udalerrian erroldaturik dauden per­tso­na fisikoek eskatu ahal izango dituzte.        

Programa honen aplikazio eremutik kanpo daude enpresa beharrei eran­tzu­teko bereziki sortu diren ikastaldeetako per­tso­na juridiko nahiz fisikoak.    

3.  Bete beharreko baldin­tzak.

1.  Baldin­tzak.

Dirulagun­tza jaso­tze­ko, baldin­tza hauek bete behar dira: 

a)  Arrasaten erroldaturik egotea gu­txi­enez ikastaroa egin bitartean.

b)  Beka lor­tze­ko, gu­txi­enez %85eko asisten­tzi­a izan behar du ikasleak.

c)  Eska­tzai­learen bizikide­tza unitatearen diru sarrerak ezin izango dira ondoko baremoan jasotakoak baino handiagoak izan. Diru sarrerok kalkula­tze­ko orduan, bizikide­tza unitateko kideen errentaren gaineko aitorpeneko oinarri zergagarria hartuko da kontuan:

Senide kopurua                                                   2019. urtea

1                                                     14.548 €

2                                                     21.820 €

3                                                     28.370 €

4                                                     34.187 €

5                                                     39.266 €

6                                                     43.640 €

7                                                     47.271 €

8 edo gehiago                                 50.189 €

d)  Ikastaroa 2018. urte barruan bukatu izana.

e)  Autoikaskun­tza programako ikasleek gu­txi­enez 165 orduko modulua egin behar dute ikasturtean. Gainerakoan, beste ikasle guztien­tzat ezarritako baldin­tzak bete behar dituzte.  

f)  Arrasatera etorri diren haur etorkinen kasuan bete beharreko baldin­tzak izango dira b)puntua eta Arrasateko ikaste­txe­ren batean ikasten ari­tzea.  

2.  Bizikide­tza unitatea.

Oinarri-arau hauen ondorioetarako, bizikide­tza unitate­tzat jo­tzen da ohiko helbidean elkarrekin bizi diren per­tso­na guztiak; horretarako, biztanleen udal erroldako datuak hartuko dira kontuan.

Gurasoekin bizi diren 27 urtetik gorako beka eska­tzai­leak, ordea, kide bakarreko bizikide­tza unitate­tzat hartuko ditu Udalak. Era beran, eska­tzai­learen etxe berean 27 urtetik gorako neba-arrebarik bizi bada, senide hori ez da hartuko bizikide­tza unitateko kide konputagarri­tzat.     

4.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera ereduarekin batera, agiri hauek aurkeztu behar ditu eska­tzai­leak:

a)  Bizikide­tza ziurtagiria. Ziurtagiri hori Arrasateko Udalak berak egin behar duenez, ofizioz egiaztatuko da. Behin dirulagun­tza eskaera aurkeztu ondoren, eska­tzai­leak datu hori egiazta­tze­ko baimena eman duela ulertuko da.      

b)  Matrikularen ordainagiria.

c)  Euskaltegiek HABEk sinatutako «ikastaldearen fi­txa» bidaliko dute, ikaslearen asisten­tzi­a jakiteko.      

d)  Bizikide­tza unitatea osa­tzen duten kide guztien errentaren gaineko aitorpenaren kopia.

e)  Gainera, lan egiten ez duen 18 urtetik gorako seniderik izanez gero:

— Ikaslea bada, ikaste­txe­aren agiria.

— Senidea langabezian badago, Lanbidek emandako agiria. Agiriak adierazi beharko du ea eska­tzai­lea euskara ikasten aritu zen aldian lanik ez zeukan senideak langabeziako subsidiorik kobratu zuen edo ez, eta, kobratu bazuen, zenbat kobratu zuen.

5.  Eskaerak aurkezteko epea

Egindako ikastaroa bukatu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dira eskaerak.

Edozelan ere, deialdi hau argitaratu aurretik bukatutako ikastaroen dirulagun­tze­i dagokie-nez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitara­tzen denetik 30 egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

6.  Izapide­tze­az ardura­tzen den adminis-trazio unitatea.

Euskara zerbi­tzu­ak izapidetuko ditu eskaerak.

7.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Eman beharreko dirulagun­tzak kalkula­tze­ko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1.  Ohiko ikastaroak.

— Bekaren zenbatekoa: eska­tzai­leak ordaindutako matrikularen prezioaren %75. Eska­tzai­lea langabea edo ikaslea izanez gero, %100.

— Araudi honen 3.1.b ataleko baldin­tzak bete­tzen dituzten beka eska­tzai­le guztiek matrikularen prezioaren %25 jasoko dute, nahiz eta beren bizikide­tza unitateak araudi honen gehieneko sarrerak gainditu.

2.  Barnetegiko ikastaroak.

Barnetegiko ikastaroen kasuan, matrikularen prezioaren erdia izango da bekaren zenbatekoa.

3.  Gainerako ikastaroetarako, Udalak hala iri­tziz gero, beste irizpide ba­tzuk erabili ahal izango ditu bekaren zenbatekoa erabaki­tze­ko, eska­tzai­leak egindako ikastaroaren ezaugarriak kontuan izanik.

8.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 8.200 €-koa da, eta «1-11-00-480-335-10-01 - Euskarako be­kak» kontu-sailaren kontura finan­tza­tuko da.      

Aurrekontuaren zenbatekoa ez bada nahikoa dirulagun­tza jaso­tze­ko eskubidea duten eskaer guztiei eran­tzu­teko, handitu egingo da kopuru hori, udal aurrekontua betearazteko oinarri-arauetan kredituak alda­tze­ko xeda­tzen diren mekanismoen bidez.

9.  Dirulagun­tzak justifika­tzea.

Oinarri-arau espezifiko hauen 4. artikuluan eska­tzen diren agirien bidez justifikatuko dira dirulagun­tzak; agiriok dirulagun­tza eskaerarekin batera aurkeztu behar dira.

10.  Ordain­tze­ko modua eta epeak.

Justifikatu ondoren, dirulagun­tza ordainketa bakar baten bidez emango da, dirulagun­tza ematea erabaki eta hilabeteko epean.

11.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Diru­lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

2.2.  Errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jar­tzen duten entitateei dirulagun­tzak emateko oinarri arauak.

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea hauxe da: 2019. urtean beren egoi­tze­tako errotuluak, irudi korporatiboa edo webgunea euskara hu­tse­an edo ele bitan jar­tzen dituzten entitateei dirulagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea.             

2.  Onuradunak.

Oinarri-arau hauen bidez arau­tzen diren dirulagun­tzak helbide fiskala Arrasaten daukaten per­tso­na fisikoek edo juridikoek eska di­tza­kete; bai eta beren jarduera ekonomikoa Arrasaten dauden lokaletan egiten dutenek ere.

Honako hauek programa honen aplikazio eremutik kanpo daude:

a)  Helburua euskara normaliza­tze­a duten entitateak, hau da, euskara elkarteak, euskaltegiak, ikastolak eta entitate publikoak.

b)  50 langiletik gorako enpresa edo entitate handiak.   

c)  Aurreko hizkian aipa­tzen diren enpresa edo entitateenak diren enpresak, haien kapital soziala %50etik gorakoa denean.

3.  Bete beharreko baldin­tzak.

Dirulagun­tza jaso­tze­ko, baldin­tza hauek bete behar dira: 

— Edozein kasutan eta kasu guztietarako:

a)  Testua euskaraz zuzen ida­tzi­ta egongo da.

b)  Dirulagun­tza jaso behar duen jarduera 2018an egindakoa izango da.

— Errotuluen eta irudi korporatiboaren kasuetan:

a)  Ez izatea per­tso­naren izen-deitura hu­tsak, kasu horretan ez baita emango ezelako dirulagun­tza­rik.          

b)  Testua euskara hu­tsez edo euskaraz eta gaztelaniaz izatea.

— Webguneen kasuetan:

a)  Helbide fiskala Arrasaten izatea.

b)  Webgunea euskaraz bakarrik edota euskaraz eta beste hizkun­tza batean/ba­tzu­etan ida­tzi­ta egotea. Webgunea hainbat hizkun­tza­tan baldin badago, euskarazko testuaren por­tzen­tajea, gu­txi­enez, gainerako hizkun­tze­naren an­tze­koa izango da.

4.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu behar ditu eska­tzai­leak:

— Edozein kasutan eta beti:

a)  Egindako gastuen fakturak.

b)  Oinarri-arau orokorretako 7. artikuluan xeda­tzen den moduan, eska­tzai­leak administrazioarekiko zerga obligazioak bete­tzen dituela egiazta­tzea. Dirulagun­tza eskaerak 3.000 eurotik beherakoak izanez gero, goian esandako dokumentazioa aurkeztu beharrean, interesdunaren edo entitatearen ordezkariaren zinpeko adierazpena aurkeztu ahal izango du eska­tzai­leak, zerga obligazioak bete­tzen dituela adierazteko.            

— Errotuluen kasuetan:

a)  Errotuluaren izena jaso­tzen duen agiria edo argazkia.               

b)  Udalak emandako lizen­tzi­a urbanistikoa. 

— Irudi korporatiboaren kasuetan:

a)  Entitateak egin edo berritutako elementu bakoi­tza­ren ale bat.

— Webguneen kasuetan:

a)  Webgunearen helbidea.

5.  Eskaerak aurkezteko epea

2019. urtean egindako ekin­tzen eskaerak abenduaren 31 baino lehenago aurkeztu behar dira. Hala ere, dirulagun­tza­ren xede den ekin­tza azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten denean epea hilabete luzatuko da, 2020ko urtarrilaren 31ra arte. Ondorio horietarako, eta beste dokumentazio baten faltan, faktura egiteko eguna faktura emateko egunarekin bat datorrela ulertuko da.

6.  Izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Euskara zerbi­tzu­ak izapidetuko ditu eskaerak.

7.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Kon­tze­ptu eta entitate bakoi­tze­ko dirulagun­tza bat baino ez da emango. Eman beharreko dirulagun­tzak kalkula­tze­ko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

7.1.  Errotuluen kasuan.

a)  Errotulua euskara hu­tsez jar­tzen bada, dirulagun­tza kostuaren %50 izango da, eta gehienez ere 300 €-koa.           

b)  Errotulua euskaraz eta gaztelaniaz jar­tzen bada, diru­lagun­tza kostuaren %25 izango da, eta gehienez ere 150 €-koa. Edozelan ere, euskarazko testuak lehentasuna izan beharko du, kokalekuari, neurriei edota inten­tsi­tateari dagokienez.              

7.2.  Irudi korporatiboaren kasuan.

2.1.  Kon­tze­ptua:

Programa honetan xeda­tzen diren dirulagun­tzak emateko, honako hauek irudi korporatiboaren elementu­tzat joko ditu Udalak:

a)  Gutun-azalak

b)  Idazpurua daramaten orriak.

c)  Bisita txa­rtelak.

d)  Entitatea identifika­tze­ko zigilua.

e)  Albarana, fakturak

f)  Ibilgailuak errotula­tzea.

2.2.  Zenbatekoa:

a)  Irudi korporatiboa euskara hu­tsez bada, dirulagun­tza kostuaren %50 izango da, eta gehienez ere 120 €-koa.         

b)  Irudi korporatiboa euskaraz eta gaztelaniaz badago, dirulagun­tza kostuaren %25 izango da, eta gehienez ere 60 €-koa.

7.3.  Webguneen kasuetan.

a)  Web orria euskara hu­tsez eginez gero, dirulagun­tza kostuaren %50 izango da, eta gehienez ere 450 €-koa.           

b)  Web orria euskaraz eta gaztelaniaz eginez gero, edo euskaraz eta beste hizkun­tza batean, dirulagun­tza kostuaren %40 izango da, eta gehienez ere 300 €-koa.

8.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 4.000 €-koa da, eta «1-11-00-471-335-00-00 – EBPN-ko dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura finan­tza­tuko da.         

Aurrekontuaren zenbatekoa ez bada nahikoa dirulagun­tza jaso­tze­ko eskubidea duten eskaera guztiei eran­tzu­teko, handitu egingo da kopuru hori, udal aurrekontua betearazteko oinarri-arauetan kredituak alda­tze­ko xeda­tzen diren mekanismoen bidez.

9.  Dirulagun­tzak justifika­tzea.

Oinarri-arau espezifiko hauen 4. artikuluan eskatutako agirien bidez justifikatuko dira dirulagun­tzak. Agiriok dirulagun­tza eskaerarekin batera aurkeztu behar dira.

10.  Ordainketa.

Justifikatu ondoren, dirulagun­tza ordainketa bakar baten bidez emango da, dirulagun­tza ematea erabaki eta hilabeteko epean.

11.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Diru­la­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

2.3.  Arrasaten helduen euskaldun­tze-alfabeta­tzen ari diren euskaltegieei dirulagun­tzak emateko oinarri arauak.

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea hauxe da: 2019. urtean Arrasaten helduen euskaldun­tze-alfabeta­tze­an ari diren euskaltegiei dirulagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea. Diruz lagunduko diren horiek, aldizkako programak edo noizean behingo jarduerak izan daitezke.

2.  Onuradunak.

Jardute eremua Arrasaten duten entitateek eskatu ahal izango dute dirulagun­tza, baldin eta haien jarduerak deialdi honetako helburuarekin bat egiten badu.

Dagokion erregistro publikoan izena emateko betebeharrari dagokionez, onuradunek deialdi honen oinarri-arau orokorretako 4. artikuluan eskatutako baldin­tzak bete beharko dituzte.              

Honako hauek deialdi honetatik kanpo geratuko dira:      

a)  Helduen euskaldun­tze-alfabeta­tze­a xede espezifiko­tzat ez duten jarduera edo programak.

b)  Enpresen beharrei eran­tzu­teko berariaz sortutako taldeak eta zerbi­tzu­ak.

c)  Daukaten izaeragatik edo xedeagatik Udalaren beste dirulagun­tza programaren batean egokiago sar daitezkeen egitasmoak edo jarduerak.

3.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Deialdi honen oinarri-arau orokorretako 7. artikuluan eskatutako agiriez gain, agiri hauek aurkeztu behar ditu eska­tzai­leak eskaerarekin batera:           

a)  Oinarri-arau espezifiko hauen 2. artikuluan ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituzten ikasleen zerrenda, mailen eta ikastaldeen arabera ordenatuta. Talde bakoi­tza­ren ikastorduak ere adierazi beharko dira.

4.  Izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Euskara zerbi­tzu­ak izapidetuko ditu eskaerak.

5.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Eman beharreko dirulagun­tzak kalkula­tze­ko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Antolatutako jardueran edo ikastaroan emandako talde-ikastorduen kopurua.

b)  Gehienez ere 13,50 €-ko dirulagun­tza emango da orduko eta taldeko.

c)  Ez dira onartuko, diruz lagundu daitezkeen kostuetarako, %15eko por­tzen­tajea gaindi­tzen duten egitura kostuak, betiere euskara irakasteko jardueratik erator­tzen diren zuzeneko kostuekiko.

Horri dagokionez, fun­tzio­namendu gastuak (argindarra, telefonoa, zarama, bidai gastuak) zuzeneko gastu­tzat hartuko dira. Zentralizatutako zerbi­tzu­ak eta matrikulazio kanpainak, berriz, ez dira egitura gastu­tzat hartuko dira.    

d)  Emandako dirulagun­tza ez da izango jarduera lan­tze­ko aurkeztutako aurrekontu osoaren %50 baino handiagoa.

6.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 18.000 €-koa da, eta «1-11-00-471-335-00-00 - EBPNko dirulagun­tzak» kontu-sailaren kontura finan­tza­tuko da.         

Aurrekontuaren zenbatekoa ez bada nahikoa dirulagun­tza jaso­tze­ko eskubidea duten eskaera guztiei eran­tzu­teko, handitu egingo da kopuru hori, udal aurrekontua betearazteko oinarri-arauetan kredituak alda­tze­ko xeda­tzen diren mekanismoen bidez.

7.  Ordain­tze­ko modua eta epeak.

Oro har, deialdi orokorra arau­tzen duten oinarri-arauetako 22. artikuluan xedatutakoari jarraituz ordainduko da dirulagun­tza.

Edozelan ere eta salbuespen modura, dirulagun­tza osorik ere ordaindu ahal izango da, baldin eta diruz lagundu beharreko jarduera eginda badago eta, jarduera hori behar bezala justifika­tze­ko, onuradunak agiriak bidal­tzen baditu.

Jasotako dirulagun­tza likida­tze­ko orduan agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a)  Entitatearen jarduera globalaren nahiz diruz lagundutako jardueraren edo jardueren memoria. Memoria horretan, egindako jardueretan lortutako emai­tzen balorazioa jasoko da, bai eta zer gastu eta diru sarrera izan diren ere, diruz lagundutako jarduerari dagokionez.

Udalak diruz lagundutako proiektu edo jarduera espezifikoan izandako gastuen zerrenda sailkatua aurkeztuko da, datu hauek jaso behar dituena: har­tze­koduna, zenbatekoa, exekuzio eguna eta, hala badagokio, ordainketa eguna.         

Euskara zerbi­tzu­ak eta Kontu har­tzai­le­tzak, diru laginketako teknikak erabiliz, egoki irizten dituzten frogagiriak egiaztatuko dituzte dirulagun­tza behar bezala erabili izanaren zen­tzu­zko ebiden­tzi­ak aurki­tze­ko. Horretarako, hautatutako gastuen frogagiriak bidal­tze­ko eskatu ahal izango diote onuradunari.   

b)  Eusko Jaurlari­tza­ko HABE erakundeak emandako ziurtagiria, oinarri-arau espezifiko hauen 2. artikuluan ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituzten taldeek 2017-2018 ikasturtean zenbat ikastordu eman dituzten egiaztatuko duena.

8.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Diru­la­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

2.4.  Oinarriak dirulagun­tzak emateko euskararen erabilera susta­tzen duten elkarteei eta entitateei.              

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea hauxe da: irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateei dirulagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea, 2019. urtean euskararen erabilera susta­tze­ko planak antola­tze­ko. Diruz lagunduko diren horiek, aldizkako programak edo noizean behingo jarduerak izan daitezke.      

2.  Onuradunak.

Jardute eremua Arrasaten duten entitateek eskatu ahal izango dute dirulagun­tza, baldin eta haien jarduerak deialdi honetako helburuarekin bat egiten badu.               

Dagokion erregistro publikoan izena emateko betebeharrari dagokionez, onuradunek deialdi honen oinarri-arau orokorretako 4. artikuluan eskatutako baldin­tzak bete beharko dituzte.              

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira euskara normaliza­tze­a helburu ez duten programak eta jarduerak; baita daukaten izaeragatik edo xedeagatik Udalaren beste dirulagun­tza deialdiren batean egokiago sar daitezkeen programak eta jarduerak ere.

3.  Izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Euskara zerbi­tzu­ak izapidetuko ditu eskaerak.

4.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Eman beharreko dirulagun­tzak kalkula­tze­ko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposatutako egitarauaren ezaugarriak: gehienez 30 puntu, alderdi hauek kontuan hartuta:

a.1.  Landutako arloari egitarauak egiten dion ekarpena.               

a.2.  Eska­tzai­leak proposatutakoen an­tze­ko jarduerarik ez egotea.

a.3.  Landuko den egitarauak zenbat herritarri eragingo dion, giza proiekzioa, beste entitate, herritar eta kultur eragile ba­tzu­en inplikazio maila.

a.4.  Proposatutako egitarauaren ibilbidea eta erro­tzea.

b)  Entitate eska­tzai­learen ezaugarriak: gehienez 40 puntu, alderdi hauek kontuan hartuta:

b.1.  Entitate eska­tzai­learen ibilbidea.

b.2.  Entitate eska­tzai­learen jarraitutasuna eta egonkortasuna.

b.3.  Udalaren ekimenetan parte har­tzai­le aktiboa izatea.

b.4.  An­tze­ko entitaterik ez egotea.

b.5.  Entitate eska­tzai­learen dedikazioa eta daukan giza taldea.

c)  Entitatearen finan­tza baliabideak; bere baliabideen, beste dirulagun­tza ba­tzu­en eta aur-keztutako gastuen aurrekontuaren arteko pro-por­tzi­onaltasuna. Gehienez 30 puntu.

Horietaz gain, honako ezaugarri hauek lehene­tsi eta positiboki baloratuko dira:

— Elkarteak, bere jarduerak gauza­tze­ko, Udalaren ekarpena ez ezik beste finan­tza­bide ba­tzuk ere bila­tze­ko egiten dituen ahaleginak.

— Hainbat jarduera, proiektu edo ekin­tza beste elkarte edo entitate ba­tzu­ekin elkarlanean egitea, herriari benetako ekarpen aberats eta askotarikoa eginez.               

— Berdintasunaren irizpidea kontuan har­tzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bul­tza­tuz eta sustatuz, eta, bereziki, emakumeen eskubideak bermatuz.

— Belaunaldien arteko ibilbidea eta transmisioa berma­tze­a eta elkartearen biziraupena ziurta­tzea, bereziki beren lana herrian zabal­tzen eta heda­tzen dutenena (sozializazioa, jende berriaren inplikazioa...).         

— Ingurumen ikuspegia bereziki baloratuko zaie baliabide, bitarteko eta egitasmoetan berrerabilera eta birzikla­tze irizpidea kontuan har­tzen duten entitateei (kartelak, ekitaldiak).              

Edozelan ere, programa honetan jasotako dirulagun­tzak eskuratu ahal izateko, gu­txi­enez 50 puntu lortu beharko dituzte eska­tzai­leek.

Emandako dirulagun­tza ez da izango ekin­tza gara­tze­ko aurkeztutako aurrekontu osoaren %50 baino handiagoa.

5.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 66.374 €-koa da, eta «1-11-00-471-335-00-00 – EBPNko dirulagun­tzak» kontu-sailaren kontura finan­tza­tuko da.         

Aurrekontuaren zenbatekoa ez bada nahikoa dirulagun­tza jaso­tze­ko eskubidea duten eskabi-de guztiei eran­tzu­teko, handitu egingo da kopuru hori, udal aurrekontua betearazteko oinarri-arauetan kredituak alda­tze­ko xeda­tzen diren mekanismoen bidez.

6.  Ordain­tze­ko modua eta epeak

Oro har, deialdi orokorra arau­tzen duten oinarri-arauetako 22. artikuluan xedatutakoari jarraituz ordainduko da dirulagun­tza.

Edozelan ere eta salbuespen modura, dirulagun­tza osorik ere ordaindu ahal izango da, baldin eta diruz lagundu beharreko jarduera eginda badago eta, jarduera hori behar bezala justifika­tze­ko, onuradunak agiriak bidal­tzen baditu.      

Oinarri-arau hauek arau­tzen dituzten dirulagun­tzen har­tzai­leek lagun­tza­ren bigarren zatia jaso ahal izateko, eskaera bat aurkeztu beharko dute, agiri hauekin batera:     

a)  Aurrera ateratako programa edo jarduerari buruzko txo­sten xehatua. Txo­sten horrek programaren edo jardueraren balorazioa jasoko du, eta, ahal dela, dagozkion adierazleak ere bai.

b)  Jardueran izandako gastuen zerrenda sailkatua. Zerrendak datu hauek jaso behar ditu: har­tze­koduna, zenbatekoa, gauza­tze data eta, hala badagokio, ordainketa data. Dirulagun­tza aurrekontu baten arabera ematen bada, zer desbiderapen izan den adierazi behar da.

c)  Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tu duten bestelako diru sarrera edo lagun­tzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

e)  Jasotako dirulagun­tza 30.000 euro baino gu­txi­ago baldin bada, Euskara zerbi­tzu­ak eta Kontu har­tzai­le­tzak, diru laginketako teknikak erabiliz, egoki irizten dituzten frogagiriak egiaztatuko dituzte dirulagun­tza behar bezala erabili izanaren zen­tzu­zko ebiden­tzi­ak aurki­tze­ko. Horretarako, hautatutako gastuen frogagiriak bidal­tze­ko eskatu ahal izango diote onuradunari. 

7.  Klausula gehigarria

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirula­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

2.5.  Oinarri espezifikoak, dirulagun­tzak emateko udako euskal uniber­tsi­tatean parte har­tzen duten herritarrei.

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea hauxe da: 2019. urtean Udako Euskal Uniber­tsi­tateak antolatutako ikastaroetan parte har­tzen duten herritarrei bekak emateko baldin­tzak arau­tzea.

2.  Onuradunak.

Oinarri arau hauen bidez arau­tzen diren dirulagun­tzak, ikastaroa egiten duten bitartean Arrasateko udalerrian erroldaturik dauden per­tso­na fisikoek eskatu ahal izango dituzte. 

Per­tso­na juridikoak programa honen aplikazio eremutik kanpo daude.

3.  Bete beharreko baldin­tzak.

Dirulagun­tza jaso­tze­ko, baldin­tza hauek bete behar dira: 

a)  Arrasaten erroldaturik egotea, gu­txi­enez ikastaroa egin bitartean.

b)  Ikaslea izatea, eta 30 urtetik beherakoa.

4.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerarekin batera, eska­tzai­leak agiri hauek aurkeztu behar ditu:

a)  Errolda agiria.

b)  Udako Euskal Uniber­tsi­tatearen ikastaroari dagokion matrikularen ordainagiria.

c)  Eska­tzai­lea ikaslea dela egiazta­tzen duen agiria.       

d)  Ikastaroa 2019. urte barruan bukatu izanaren agiria.

e)  Oinarri-arau orokorretako 7. artikuluan xeda­tzen den moduan, eska­tzai­leak administrazioarekiko zerga obligazioak bete­tzen dituela egiazta­tzea.

5.  Eskaerak aurkezteko epea.

Egindako ikastaroa bukatu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dira eskaerak.

Edozelan ere, deialdi hau argitaratu aurretik bukatutako ikastaroen dirulagun­tze­i dagokienez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitara­tzen denetik 30 egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

6.  Izapide­tze­az ardura­tzen den saila.

Euskara zerbi­tzu­ak izapidetuko ditu eskaerak.

7.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Bekaren zenbatekoa, ikasleak ordaindutako matrikularen prezioaren erdia izango da.     

8.  Aurrekontua.

Programa honen bidez araututako dirulagun­tzen zenbatekoa 400 €-koa da, eta «1-11-00-471-335-10-01 «Euskarako bekak» kontu-sailaren kontura finan­tza­tuko da.              

Aurrekontuaren zenbatekoa ez bada nahikoa dirulagun­tza jaso­tze­ko eskubidea duten eskaera guztiei eran­tzu­teko, handitu egingo da kopuru hori, udal aurrekontua betearazteko oinarri-arauetan kredituak alda­tze­ko xeda­tzen diren mekanismoen bidez.

9.  Dirulagun­tzak justifika­tzea.

Oinarri-arau espezifiko hauen 4. artikuluan eska­tzen diren agirien bidez justifikatuko dira dirulagun­tzak. Agiriok dirulagun­tza eskaerarekin batera aurkeztu behar dira.

10.  Ordainketa.

Justifikatu ondoren, dirulagun­tza ordainketa bakar baten bidez emango da, dirulagun­tza ematea erabaki eta hilabeteko epean.

11.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez den guztian, oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio; bai eta Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta aplika­tze­koak diren gainon­tze­ko lege xedapenei ere.

3. ERANSKINA

HEZKUN­TZA SAILA

3.1.    Irakaskun­tza arautuan irabazi asmorik gabe diharduten ikaste­txe­ek egindako jarduera eta proiektuetarako dirulagun­tzak emateko oinarri arauak. 

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea hauxe da: Arrasaten irakaskun­tza arautuan diharduten irabazi asmorik gabeko ikaste­txe­ek egiten dituzten jarduerak eta proiektuak finan­tza­tzeko dirulagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea.      

Dirulagun­tza­ren xedea noizean behingo jarduera zeha­tzak eta ikasturteko jarduera programak izango dira; lehen kasuan, 2019an antolatutako jarduerak izango dira eta bigarren kasuan, berriz, 2018-2019 ikasturtean egindakoak.          

Halaber, diruz lagunduko diren jarduerak honelakoak izan beharko dira:

1)  Ikaste­txe­ek egindako hezkun­tza, kultura eta kirol arloko jarduerak; eskolako hezkun­tza proiektuak; berri­tza­ile­tzat jo­tzen den material didaktiko berezia; baita entitate publikoen finan­tzi­aziorik eduki ez arren ikuspegi sozialetik garran­tzi­tsu­tzat jo­tzen diren hezkun­tza zerbi­tzu­ak ere, aurrez Udalak aztertuta.    

2)  Eskola komunitatean euskararen erabilera susta­tze­ko jarduerak eta programak.

3)  Hezkun­tza zabal­tze­ko jarduerak edo programak, komunitatean hezkun­tza gara­tze­ko programak, eta baita garapen iraunkorrarekin, baterako hezkun­tza­rekin eta bizikide­tza­rekin lotuta ikaste­txe­ek lan­tzen dituzten eskola programak ere.

4)  Irakaskun­tza­ren kalitatea sustatu eta eskola kudeaketa hobe­tze­ko proiektuak edo programak.

5)  Curriculuma aberasteko proiektuak eta hezkun­tza berrizta­tze­ko proiektuak.

6)  Irakasleriaren prestakun­tza eta hezkun­tza berrikun­tza proiektuak.

Honako jarduera eta kon­tze­ptu hauek ez dira diruz lagunduko:

1)  Azpiegiturako obrak eta inber­tsi­oak egitea, ondasun higiezinak erostea eta ekipamendua (al­tza­riak, etxe­tresnak, argazkigin­tza, informatika) erostea.               

2)  Ikaste­txe­en manten­tze eta fun­tzio­namendu gastuak. 

3)  Irakasle titularrek jarduerak, proiektuak eta prestakun­tza ikastaroak egiteko izan di­tza­keten gastuak. Edozelan ere, diruz lagun­tze­ko modukoak izango dira bai irakasle horiek ordezka­tze­ko gastuak bai diruz lagundu daitekeen jarduera egiteko bereziki kontratatutako langileen kostua ere, betiere jardueraren kostuaren %25eko muga propor­tzi­onaleraino.       

4)  Ikasleek egindako irteera didaktikoen eta ohiko jardueren ondoriozko garraio eta egonaldi gastuak. Edozelan ere, jarduera gauza­tze­ko aurreikusitako diru sarrerak behin deskontatu ondoren, jardueraren kostu garbiaren %60raino diruz lagun­tze­a onar dezake Udalak.

5)  Ikaste­txe­aren ohiko jarduerari dagozkion material sun­tsi­korraren gastuak eta material didaktikoa erosteko gastuak, baldin eta ez badaude diruz lagundutako proiektu jakin bati lotuta edo justifikatuta, edo ikaste­txe­aren hezkun­tza zerbi­tzu iraunkorraren parte direla-eta, hortaz, horretarako berariazko finan­tza­zioa badagoela jo­tzen bada.

Honako hauek, halaber, ez dira diruz lagunduko:

— Posta komunikazio eta mezulari­tza gastuak.

— Egunkari, aldizkari eta liburuen harpide­tzak.

— Ikaste­txe­aren publizitate korporatiboaren gastuak.

— Hezkun­tza ikastaro eta prestakun­tza ikastaroetatik era­tor­tzen diren bidaia gastuak eta irakasleriaren dietak.

6)  Diruz lagundutako jarduera nahiz proiektuak lan­tze­an ikasleek egindako janari eta otarteko gastuak.     

Edozelan ere, eta jardueraren izaera kontuan hartuta, jarduera gauza­tze­ko aurreikusitako diru sarrerak behin deskontatu ondoren, jardueraren kostu garbiaren %50eraino diruz lagun­tze­a Udalak onartu dezake.

7)  Udalaren iri­tziz beste lagun­tza programa, programazio edo finan­tza lerro ba­tzu­etan hobeto egoki­tzen diren dirulagun­tzak.

2.  Onuradunak.

Irabazi asmorik gabeko ikaste­txe­ek oinarri-arau hauek arau­tzen dituzten dirulagun­tzak eskatu ahal izango dituzte, baldin­tza hauek bete­tzen badituzte:

a)  Lehen Hezkun­tza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkun­tza ematen duten ikaste­txe­ak izatea eta ikaste­txe horietan aipatutako etapetako ikasleekin dirulagun­tza eskaerari lotutako jarduerak, proiektuak eta abar lan­tzea.

b)  Ikaste­txe­ak Arrasateko udalerrian jardutea.              

c)  Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak Lehen Hezkun­tza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkun­tza­ko ikasleek egindakoak edo haien­tzat eginda izan behar dira.

Honako hauek programa honen aplikazio eremutik kanpo geratuko dira:

a)  Udal titulartasuneko 0-3 urteko zikloko haur eskolako zerbi­tzu­an dabil­tzan ikasleak eta «Haurreskolak» par­tzu­ergoko ikasleak.

b)  Haur hezkun­tza­ko ikasleak.

3.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Deialdi honen oinarri orokorren 7. artikuluan eska­tzen de­naz gain, agiri hauek aurkeztu beharko dira dirulagun­tza eska­tze­ko eredu ofizialarekin batera:               

— Dirulagun­tza­ren xede den jarduerari buruzko informazio xehatua: lortu nahi diren hezkun­tza helburuak, jarduera bakoi­tze­ko diru sarreren eta gastuen banaka­tzea, aurreikusitako parte har­tzai­le kopurua eta jarduerak egiteko datak.     

— Ikasturteko programa eta jardueretarako eskaeretan, onuradunak jarduera egiteko dauzkan baliabide eta azpiegiturak zerrendatu beharko ditu.        

— Ziurtagiri batean, zera jasoko da: ea dirulagun­tza eska­tzen den jarduerarako beste erakunde edo organismoren bati dirulagun­tza­rik eskatu zaion eta ea jarduera edo proiektu horretarako finan­tza­zio espezifikoa jaso den.

— Ikaste­txe­ak ikasturterako onartu duen kuota zerrenda.

4.  Izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Hezkun­tza­ko administrazio unitateak izapidetuko ditu eskaerak.

5.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Programa honen dirulagun­tzen zenbatekoa kalkula­tze­ko, hemen zehazten diren irizpideak aplikatuko dira:    

5.1.  Hezkun­tza etapa bakoi­tze­ko ikasleko zenbatekoa.  

Ikasleko dirulagun­tza­ren zenbatekoa kalkula­tze­ko, oro har, zatiketa egin behar da programa honetarako Udalak esleitu duen kopuru globalaren eta Arrasateko ikaste­txe­etako Lehen Hezkun­tza­ko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkun­tza­ko ikasleen kopuru osoaren artean.

5.2.  Ikaste­txe bakoi­tza­ri esleituriko gehieneko dirulagun­tza aurrez kalkula­tzea.

Ikaste­txe­ko dirulagun­tza kalkula­tze­ko, biderkatu egingo dira 5-1) atalean lortutako kopurua (dirulagun­tza­ren zenbatekoa ikasleko) eta ikaste­txe bakoi­tza­ren etapa bakoi­tze­an dagoen ikasle kopurua; horrela, ikaste­txe bakoi­tza­ren­tzako gehieneko dirulagun­tza kopurua kalkulatuko da aurrez.

5.3.  Proiektuak beren nolakotasunaren arabera aukera­tze­ko irizpideak.

Ikaste­txe bakoi­tze­ko diru kopurua –oinarri-arau espezifiko hauen 5.2 atalean kalkulatu dena– erreferen­tzi­atzat harturik, Udalak ekonomikoki baloratutako dirulagun­tza eskaerak aztertuko ditu eta diruz lagundu beharreko proiektuak, jarduerak eta elementuak aukeratuko ditu, ikaste­txe bakoi­tza­ri irizpide baremo bat eta hemen jaso­tzen den atalkako puntuazioa aplikatu ondoren:

1.  Programaren edo jardueraren oihar­tzu­na, eta udalerriaren garapenari zer ekarpen egiten dion. Gehienez 20 puntu.

— Programaren edo jardueraren hezkun­tza eta gizarte errentagarritasuna.

— Programaren edo jardueraren kultur errentagarritasuna.

2.  Ikaste­txe­aren beraren hezkun­tza proiektu globalarekiko osagarritasuna. Gehienez 20 puntu.

3.  Jarduerari esker, eskola komunitatearen eremu guztietan (fisikoak eta gizarte eragileak), euskara normaliza­tze­ko egiten den sustapena. Gehienez 15 puntu.

4.  Aurkeztutako proiektuen berrikun­tza eta kalitate pedagogiko nahiz teknologikoa. Gehienez 20 puntu.

5.  Eska­tzai­leak beste finan­tza­bide ba­tzu­etara jo­tze­ko izan duen zailtasunaren egiaztapena, eta eskatu den dirulagun­tza­ren propor­tzi­oa, entitate eska­tzai­learen berezko baliabideekiko. Gehienez 25 puntu.

Edozelan ere, programa honetan xeda­tzen diren lagun­tzak lor­tze­ko, gu­txi­enez 50 puntu lortu behar dute aurkezten diren proiektuek.

Aukeratutako proiektu bakoi­tze­tik deskontatuko dira, beren nolakotasunagatik arauditik kanpoko­tzat jo­tzen diren kon­tze­ptuez gain, finan­tza­tzeko aurreikusten diren diru sarrerak; hori izango da, hain zuzen, dirulagun­tza­ren behin betiko kopurua atera aurreko kalkulua.

5.4.    Ikaste­txe bakoi­tza­ri emango zaion azken diru kopurua kalkula­tzea.

Kontuan izanik proiektuen baremazioaren puntuazioa (5-3), haien nolakotasuna eta dirulagun­tzak emateko oinarri-arauetan jasotako irizpideak (1-6), Udalak proiektu bakoi­tze­ko proposamen bana egingo du bai por­tzen­tajeari bai diru kopuruari dagokionez, betiere kontuan hartuz oinarri espezifiko hauen 5-2 eta 5-5 artikuluetan ezar­tzen diren lagun­tza mugak.

Ikaste­txe bakoi­tza­ri emango zaion azken diru kopurua 5-2 atalean onarturiko aurretiazko gehieneko kopurua baino txi­kiagoa izan daiteke, ikaste­txe­ek aurkeztutako proiektuak aztertu eta baloratutakoan, Udalak hala proposa­tzen eta egoki ikusten badu.

Proiektu bakoi­tze­ko onarturiko kopuruen batura, ikaste­txe bakoi­tza­ri emango zaion azken zenbatekoa izango da.

5.5.  Gehieneko dirulagun­tza zenbatekoa

Oro har, dirulagun­tza­ren gehieneko zenbatekoak ez du jardueraren kostu garbiaren %75 gaindituko. Hala ere, salbuespen gisa eta planteatu den jardueraren izaera eta oihar­tzu­na kontuan izanik, Udalak berariaz baimendu ahal izango du lagun­tza­ren por­tzen­tajea handi­tzea.

5.6.  Proiektuak baloratu, baremazioa egin, hautatu, diru kopurua esleitu eta likidazioa egiteaz arduratuko den ba­tzor­dea.

Udalaren Hezkun­tza­ko informazio ba­tzor­dea arduratuko da dirulagun­tze­tarako aurkeztutako proiektuen balorazioaz, baremazioaz, hautaketaz, kopuruen esleipenaz eta baita ikaste­txe bakoi­tza­ri ematea proposatuko den azken kopuruaz ere. Horretarako araudi honetan jasotako oinarriak aplikatuko ditu. Ba­tzor­dearen ardura izango da, halaber, dirulagun­tza­ren azken kitapena proposa­tzea, ikaste­txe­ek aurkezturiko justifikazioak aztertuta.

6.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 139.700 €koa da, eta «1.0900.480.323.00.00 – Hezkun­tza­ko dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura finan­tza­tuko da.         

7.  Justifika­tze­ko epea eta moduak.

Deialdi honen oinarri-arau orokorretako 23. eta 24. artikuluetan araututakoaz gain, jardueraren garapenaren ondorioz sortutako dokumentu guztien ale bana aurkeztu beharko da; baita jardueraren bidez lortu nahi ziren helburuen bete­tze mailari buruzko balorazioa ere.    

Ikaste­txe publikoen ezaugarriak kontuan izanik, zeinak juridikoki Eusko Jaurlari­tza­renak baitira, horien­tzat ez da beharrezkoa izango oinarri-arau orokorretako 23.2.a) artikuluan eska­tzen diren finan­tza egoera ikuskatuak entrega­tzea.

Entitatearen jarduera globalaren nahiz diruz lagundutako jardueren memoria, non gastuak eta diru sarrerak adieraziko diren.

Oro har, jardueren justifikazioa ikasturtearekin lotuta egon beharko da eta diruz lagundutako jardueren jatorrizko fakturak edo udal fun­tzio­nario batek konpul­tsa­tutako fotokopiak aurkeztu beharko dira.

Jarduera edo proiektu bakoi­tza­ren diru sarrerak jatorrizko dokumentuen bidez justifikatu beharko dira; bestela, udaleko fun­tzio­nario batek konpul­tsa­tutakoak izango dira, edo zentroaren zuzendari­tzak egindako ziurtagiriak.

8.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirula­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

3.2.  Irakaskun­tza arautuan irabazi asmorik gabe diharduten ikaste­txe­etako ikasleen guraso elkarteek egindako jarduera eta proiektuetarako dirulagun­tzak emateko oinarri arauak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea hau da: Arrasateko irabazi asmorik gabeko ikaste­txe­etako ikasleen guraso elkarteek egindako jarduera eta proiektuetarako dirulagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea.           

Dirulagun­tzen xedea noizean behingo jarduera zeha­tzak eta ikasturteko jarduera programak izango dira; lehen kasuan, 2019an antolatutako jarduerak izango dira; bigarrenean, berriz, 2018-2019 ikasturtean egindakoak.     

Halaber, diruz lagunduko diren jarduerak honelakoak izan beharko dira:

1)  Oro har, ikaste­txe­aren eskola programazio orokorraren jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduera programak.          

2)  Hezkun­tza, kultura eta kirol arloko jarduerak; baita entitate publikoen finan­tzi­aziorik eduki ez arren ikuspegi sozialetik garran­tzi­tsu­tzat jo­tzen diren hezkun­tza zerbi­tzu­ak ere, aurrez Udalak aztertuta.

3)  Eskola komunitatean euskararen erabilera susta­tze­ko jarduerak eta programak.

4)  Hezkun­tza zabal­tze­ko jarduerak, komunitatean hezkun­tza gara­tze­ko programak eta aisialdirako hezkun­tza programak; baita baterako hezkun­tza­rekin eta garapen iraunkorrarekin lotutakoak ere.

5)  Irakaskun­tza­ren kalitatea sustatu eta eskola kudeaketa hobe­tze­ko proiektuak.

6)  Zerbi­tzu komunitarioak sortuz, elkartearen eragin soziala handituko luketen hezkun­tza proiektuak.        

7)  Gurasoak hezteko jarduerak eta guraso eskoletarako jarduerak.

Honako jarduera eta kon­tze­ptu hauek ez dira diruz lagunduko:

1)  Azpiegiturako obrak eta inber­tsi­oak egitea, ondasun higiezinak erostea eta ekipamendua (al­tza­riak, etxe­tresnak, argazkigin­tza, informatika) erostea.               

2)  Elkarteak egindako bazkari, afari eta ostalari­tza zerbi­tzu­ei lotutako beste ba­tzu­en kostuak; diruz lagun­tze­ko modukoak izango dira, ordea, elkarteak kultur asteak, ospakizunak eta halakoak egiteko beharrezkoak diren janari, edari eta materialak, baldin eta egindako gastuaren eta lortu nahi den helburuaren arteko propor­tzi­onaltasuna egokia bada. 

3)  Elkarte horiei loturiko ikaste­txe­ei Udalaren Hezkun­tza sailak berariaz diruz lagundutako programak.    

4)  Udalaren iri­tziz beste lagun­tza programa ba­tzu­etan hobeto egoki­tzen diren jarduera eta proiektuak.

2.  Onuradunak.

Oinarri-arau espezifiko hauek arau­tzen dituzten dirulagun­tzak irabazi asmorik gabeko guraso elkarteek eskatu ahal izango dituzte, baldin­tza hauek bete­tzen badituzte:

a)  Arrasaten Haur Hezkun­tza­ko bigarren zikloa edota Lehen Hezkun­tza­ko edota Derrigorrezko Bigarren Hezkun­tza­ko edota Derrigorrezko Bigarren Hezkun­tza Ondoko etapak ematen dituzten ikaste­txe­etako ikasleen gurasoen elkarte bat izatea.            

3.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Deialdi honen oinarri orokorretako 7. artikuluan eska­tzen denaz gain, agiri hauek aurkeztu beharko dira dirulagun­tza eska­tze­ko eredu ofizialarekin batera:

— Jarduera zeha­tze­tarako eskaeretan, adierazi beharko da, batetik, aurreikuspenen arabera zenbatek parte hartuko duten, eta, bestetik, non eta noiz egingo diren jarduerok.

— Ikasturteko programa eta jardueretarako eskaeretan, onuradunak jarduera gauza­tze­ko zer baliabide eta azpiegitura dituen adierazi beharko da.        

4.  Izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Hezkun­tza­ko administrazio unitateak izapidetuko ditu eskaerak.

5.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Oinarri-arau espezifiko hauetan arau­tzen diren lagun­tzak kalkula­tze­ko, honako irizpide hauek aplikatuko dira, atal bakoi­tze­ko hemen jaso­tzen diren por­tzen­tajeekin:

a)  Lagun­tza guztiaren %20, elkarte guztien artean zati berdinetan bana­tze­ko; hortaz, kopuru berdina jasoko dute elkarte guztiek.

b)  Lagun­tza guztiaren %30, elkarte guztien artean bana­tze­ko, kontuan izanik zenbat ikasle duen ikaste­txe bakoi­tzak.

c)  Bana­tze­koa den lagun­tza­ren gainerako %50a, kontuan izanik elkarte bakoi­tzak garatu beharreko jardueren ezaugarriak; horretarako, diruz lagun­tze­ko moduko lau bloke bereizi ezarri ditu Udalak.

1.  Gurasoak hezteko jarduerak edo guraso eskoletarako jarduerak: gehienez ere 420 €-ko dirulagun­tza.     

2.  Ikasleei zuzendutako hezkun­tza programazio orokorraren osagarriak diren eta ikasleei zuzenduta dauden jarduerak, eskolaz kanpoko jarduerak eta diruz lagun­tze­koak diren jarduerak antola­tze­a (hezkun­tza, kultura, kirola, garapen iraunkorra, aisialdiko hezkun­tza, komunitatean hezkun­tza gara­tze­koak eta hezkun­tza­ren kalitatea susta­tze­koak): gehienez ere 420 €-ko dirulagun­tza.

3.  Euskaraz egindako jarduerak edo euskararen erabilera bul­tza­tzeko antolatutako jarduerak: gehienez ere 290 €-ko dirulagun­tza.

4.  Antolatutako jarduerek herrian, auzoan edo inguruko komunitatean daukaten eragina: gehienez ere 290 €-ko dirulagun­tza.

Horietaz gain, honako ezaugarri hauek lehene­tsi eta positiboki baloratuko dira:

— Elkarteak, bere jarduerak buru­tze­ko, Udalaren ekarpena ez ezik beste finan­tza­bide ba­tzuk ere bila­tze­ko egiten dituen ahaleginak.

— Hainbat jarduera, proiektu edo ekin­tza beste elkarte edo entitate ba­tzu­ekin elkarlanean egitea, herriari benetako ekarpen aberats eta askotarikoa eginez.               

— Berdintasunaren irizpidea kontuan har­tzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bul­tza­tuz eta sustatuz, eta, bereziki, emakumeen eskubideak bermatuz.

— Belaunaldien arteko ibilbidea eta transmisioa berma­tze­a eta elkartearen biziraupena ziurta­tzea, bereziki beren lana herrian zabal­tzen eta heda­tzen dutenena (sozializazioa, jende berriaren inplikazioa...).         

— Ingurumen ikuspegia bereziki baloratuko zaie baliabide, bitarteko eta egitasmoetan berrerabilera eta birzikla­tze irizpidea kontuan har­tzen duten entitateei (kartelak, ekitaldiak...).           

Atal honetan ezarritako irizpideak aplikatu ondoren geldikinen bat geratuko balitz, banatu egingo li­tza­teke elkarte guztien artean. 

6.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 6.000 €koa da, eta «1.0900.480.323.00.00 – Hezkun­tza­ko dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura finan­tza­tuko da.         

7.  Justifika­tze­ko epea eta moduak.

Deialdi honen oinarri-arau orokorretako 23. eta 24. artikuluetan araututakoaz gain, jardueraren garapenaren ondorioz sortutako dokumentu guztien ale bana aurkeztu beharko da; baita jardueraren bidez lortu nahi ziren helburuen bete­tze mailari buruzko balorazioa ere.    

Oro har, jardueren justifikazioak ikasturtearekin lotuta egon beharko du eta diruz lagundutako jarduerak jatorrizko fakturen edo udal langileren batek konpul­tsa­tutako kopien bidez justifikatu beharko dira. Noizean behingo jarduerak, berriz, dirulagun­tza ematen den urte berean gauzatu eta justifikatu beharko dira.

8.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirula­gun­­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

3.3.  Dirulagun­tzak emateko oinarri arauak, irabazi asmorik gabeko elkarteek hezkun­tza nahiz ikaskun­tza arloekin lotutako jarduera eta proiektuak egin di­tza­ten.

1.  Xedea.

Deialdi honen xedea hauxe da: irabazi asmorik gabeko elkarteek Arrasaten hezkun­tza nahiz ikaskun­tza arloekin lotuta egiten dituzten jarduera eta proiektuetarako dirulagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea.   

Dirulagun­tza­ren xedea noizean behingo jarduera zeha­tzak eta ikasturteko jarduera programak izango dira; lehen kasuan, 2019an antolatutako jarduerak izango dira eta bigarren kasuan, berriz, 2018-2019 ikasturtean egindakoak.          

Halaber, diruz lagunduko diren jarduerak honelakoak izan beharko dira:

1)  Herriko eskola komunitatean diharduten elkarteek egindako hezkun­tza jarduerak; baita entitate publikoen finan­tzi­aziorik eduki ez arren ikuspegi sozialetik garran­tzi­tsu­tzat jo­tzen diren hezkun­tza zerbi­tzu­ak ere, aurrez Udalak aztertuta.      

2)  Eskola komunitatean euskararen erabilera susta­tze­ko jarduerak eta programak.

3)  Hezkun­tza zabal­tze­ko jarduerak, komunitatean hezkun­tza gara­tze­ko programak eta aisialdirako hezkun­tza programak; baita baterako hezkun­tza­rekin eta garapen iraunkorrarekin lotutakoak ere.

4)  Irakaskun­tza­ren kalitatea sustatu eta eskola kudeaketa hobe­tze­ko proiektuak.

Honako jarduera eta kon­tze­ptu hauek ez dira diruz lagunduko:

1)  Azpiegiturako obrak eta inber­tsi­oak egitea, ondasun higiezinak erostea eta ekipamendua (al­tza­riak, etxe­tresnak, argazkigin­tza, informatika) erostea.               

2)  Ikastaroak, proiektuak eta jarduerak egiteko, irakasleek egindako bidaia eta dieta gastuak ez dira diruz lagunduko; bai ordea ikastaro edo jarduera horien matrikulazio gastuak.

3)  Ikaste­txe­aren ohiko jarduerari dagozkion material sun­tsi­korraren gastuak eta material didaktikoa erosteko gastuak, baldin eta ez badaude proiektu espezifiko bati lotuta edo justifikatuta, edo ikaste­txe­aren hezkun­tza zerbi­tzu iraunkorraren parte direla jo­tzen bada.

4)  Udalaren iri­tziz beste lagun­tza programa ba­tzu­etan hobeto egoki­tzen diren jarduerak edo proiektuak.

2.  Onuradunak.

Oinarri espezifiko hauek arau­tzen dituzten dirulagun­tzak hauexek eskatu ahal izango dituzte:

— Legez eratutako irabazi asmorik gabeko erakunde edo elkarteak, egoi­tza Arrasaten badute eta jarduerak batez ere udalerrian egiten badituzte.

Dagokion erregistro publikoan izena emateko betebeharrari dagokionez, onuradunek deialdi honen oinarri-arau orokorretako 4. artikuluan eskatutako baldin­tzak bete beharko dituzte.              

3.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Deialdi honen oinarri orokorretako 7. artikuluan eska­tzen denaz gain, agiri hauek aurkeztu beharko dira dirulagun­tza eska­tze­ko eredu ofizialarekin batera:               

— Jarduera zeha­tze­tarako eskaeretan, adierazi beharko da, batetik, aurreikuspenen arabera zenbatek parte hartuko duten, eta, bestetik, non eta noiz egingo diren jarduerok.

— Ikasturteko programa eta jardueretarako eskaeretan, onuradunak jarduera gauza­tze­ko zer baliabide eta azpiegitura dituen adierazi beharko da.        

4.  Izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Hezkun­tza­ko administrazio unitateak izapidetuko ditu eskaerak.

5.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Oinarri hauetan arau­tzen diren lagun­tzak kalkula­tze­ko, irizpide hauek aplikatuko dira, atal bakoi­tze­ko hemen jaso­tzen diren puntuazioekin:

a)  Programaren edo jardueraren oihar­tzu­na, eta udalerriaren garapenari zer ekarpen egiten dion (programaren edo jardueraren hezkun­tza, gizarte eta kultur errentagarritasuna). Gehienez ere 30 puntu.

— Talde eska­tzai­leak egiten duen antolaketa, egitura eta ekonomia ahalegina.

— Ikaste­txe­aren edo elkartearen hezkun­tza proiektu globalarekiko osagarritasuna.

— Jarduera edo programan parte hartu dutenen kopurua.

b)  Programaren zehaztasun eta errealismo maila hala edukietan nola helburuetan, aurrekontua eta jarduera edo programan parte hartu dutenen kopurua. Gehienez ere 15 puntu.           

c)  Jarduerari esker euskara susta­tzea. Gehienez ere 15 puntu.

d)  Aurkeztu den programa edo jardueraren kalitatea, originaltasuna, egokitasuna eta berrikun­tza. Gehienez ere 15 puntu.

e)  Eska­tzai­leak beste finan­tza­bide ba­tzu­etara jo­tze­ko izan duen zailtasunaren egiaztapena, eta eskatu den dirulagun­tza­ren propor­tzi­oa, entitate eska­tzai­learen berezko baliabideekiko. Gehienez ere 15 puntu.          

f)  Elkartearen ezaugarriak: iraunkortasuna, egonkortasuna, esperien­tzi­a eta bermea, beste entitate ba­tzu­ekiko lankide­tza. Gehienez ere 5 puntu.

g)  Programaren garapena eta egokitasuna neur­tzen duten adierazleak erabil­tzea, bai eta ebaluazioa egitea ere. Gehienez ere 5 puntu.

Horietaz gain, honako ezaugarri hauek lehene­tsi eta positiboki baloratuko dira:

— Elkarteek, bere jarduerak gauza­tze­ko, Udalaren ekarpena ez ezik beste finan­tza­bide ba­tzuk ere bila­tze­ko egiten dituzten ahaleginak.

— Hainbat jarduera, proiektu edo ekin­tza beste elkarte edo entitate ba­tzu­ekin elkarlanean egitea, herriari benetako ekarpen aberats eta askotarikoa eginez.               

— Berdintasunaren irizpidea kontuan har­tzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bul­tza­tuz eta sustatuz, eta, bereziki, emakumeen eskubideak bermatuz.

— Ingurumen ikuspegia bereziki baloratuko zaie baliabide, bitarteko eta egitasmoetan berrerabilera eta birzikla­tze irizpidea kontuan har­tzen duten entitateei (kartelak, ekitaldiak...).           

Edozelan ere, programa honetan jasotako dirulagun­tzak eskuratu ahal izateko, aurkeztutako proiektuek gu­txi­enez 50 puntu lortu beharko dituzte.

Hona hemen puntuen eta dirulagun­tza­ren arteko korrelazioa:

— 50 puntu: eskatutakoaren %37,5.

— 60 puntu: eskatutakoaren %45.

— 70 puntu: eskatutakoaren %52,5.

— 80 puntu: eskatutakoaren %60.

— 90 puntu: eskatutakoaren %67,5.

— 100 puntu: eskatutakoaren %75.

Dirulagun­tza, gehien jota, eskatu denaren %75 izango da.              

6.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 3.300 €koa da, eta «1.0900.480.323.00.00 – Hezkun­tza­ko dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura finan­tza­tuko da.         

Aurreko artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuz banatu beharreko lagun­tzen zenbatekoak programari esleitutako kopuru osoa gaindi­tzen badu, dagokion hainbanaketa edo proiektu bakoi­tza­ren dirulagun­tza­ren murrizketa propor­tzi­onala egingo da.               

7.  Justifika­tze­ko epea eta moduak.

Deialdi honen oinarri-arau orokorretako 23. eta 24. artikuluetan araututakoaz gain, jardueraren garapenaren ondorioz sortutako dokumentu guztien ale bana aurkeztu beharko da; baita jardueraren bidez lortu nahi ziren helburuen bete­tze mailari buruzko balorazioa ere.    

Oro har, jardueren justifikazioak ikasturtearekin lotuta egon beharko du eta diruz lagundutako jarduerak jatorrizko fakturen edo udal langileren batek konpulsatutako kopien bidez justifikatu beharko dira. Noizean behingo jarduerak, berriz, dirulagun­tza ematen den urte berean gauzatu eta justifikatu beharko dira.

8.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirula­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

4. ERANSKINA

GIZARTE ONGIZATEAREN SAILA

4.1.  Oinarriak, arauak ezar­tzen dituztenak dirulagun­tzak emateko 2019an jubilatuen elkarteei.     

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da baldin­tzak erregula­tze­a lagun­tzak emateko Arrasateko jubilatu etxe­ei, etxe horien jubilatuen etxe­etan lokalen manten­tze­a eta jarduerak susta­tze­a finan­tza­tzeko.

               

2.  Onuradunak.

Dirulagun­tzak, oinarri hauek erregula­tzen dituztenak, eskatu ahal izango dituzte Arrasateko jubilatuen eta pen­tsi­odunen elkarteek, udalarekin hi­tzar­men bat sinaturik dutenean, zeinetan erregula­tzen den dohainik laga­tze­a udal lokalak, Jubilatuen Etxe­aren jardueretarako erabiliak.

Elkarte onuradunek baldin­tzak bete beharko dituzte, deialdi honetako arau orokorretako 4. artikuluan eska­tzen direnak, erregistro publikoan izena emateko betebeharrari dagokionez.       

3.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Dirulagun­tza­ren eskaera eredu ofizialarekin batera, deialdi honen oinarri orokorretako 7. artikuluan eskatutakoaz gain, agiri hauek aurkeztu beharko dira:               

3.1.  Dirulagun­tzak lokalaren manten­tze gastuetarako.

Dirulagun­tzak lor­tze­ko, jubilatuen etxe­ak egon dauden lokalen manten­tze­a egiteko direnak, elkarte interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute, oinarri hauetan ezarritako ereduaren arabera.

Inprimaki horretan adieraziko dira manten­tze gastuak, kon­tze­ptuz kon­tze­ptu, aurreko ekitaldian sortuak, eta aurrekontu bat ere bai, kon­tze­ptu kon­tze­ptu, dirulagun­tza eska­tzen den urtekoak. Diruz lagunduko dira garbiketa eta konponketa gastuak bakarrik.

Garbiketa gastua denean, garbiketa hori eginez gero lan kontratu batez, aurkeztu beharko da Gizarte Seguran­tza­ren alta.

3.2.  Dirulagun­tzak jarduerak egiteko.

Dirulagun­tzak lor­tze­ko, jarduera egiteko direnak, deialdi honen oinarri orokorretako 7. artikuluan eskatutako agiriez gain, elkarte interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute, zeinak barne hartuko dituen aurreikusitako jarduerak adina eranskin.               

Eskaera orrian adieraziko da zer kopuru eska­tzen den, eta eranskinetan deskribapena, gastuak eta diru sarrerak, eta beste aspektu ba­tzuk, urtean egitea aurreikusitako jarduera bakoi­tza­rena.

Garbiketa gastuari dagokionez, garbiketa lan kontratu bidez egiten bada, Gizarte Seguran­tza­ren alta aurkeztu beharko da.            

Ikastaroak ematen dituzten per­tso­nek, ematen badute zerbi­tzu­a besteren kontura, lan kontratua aurkeztu beharko dute, eta egiten badute zerbi­tzu­a norbere kontura, alta aurkeztu beharko dute autonomoen erregimenean.

Aipatutako inprimakiez gain, eska­tzai­le bakoi­tzak aurkeztu beharko du ziurtagiri bat, elkartearen zuzendari­tza ba­tzor­dearen idazkariak egina, zeinetan jasoko den zenbat bazkide zegoen elkartean abenduaren 31n, dirulagun­tza eskatu aurreko urtean.

4.  Administrazio atala, izapide­tze­az ardura­tzen dena.

Eskaerak izapidetuko ditu Gizarte Zerbi­tzu­etako administrazio unitateak.

5.  Irizpideak eskaerak balora­tze­ko.

Lagun­tzak kalkula­tze­ko, oinarri espezifiko hauetan erregulatuak, irizpide hauek aplikatuko dira:

5.1.  Dirulagun­tzak lokalaren manten­tze gastuetarako.

Ikusita zenbat eskatu den lokalaren manten­tze­a egiteko, helburu horretako dirulagun­tza­ren bidez saiatuko da lor­tzen dirulagun­tza­ren xedeko kon­tze­ptu guztiak, zein­tzuk gorde beharko duten, kasu guztietan, propor­tzi­onaltasuna, eta beti izango duten aurrekontu muga bat, dirulagun­tzen programa honetarako ezarria.

— Udalak ez ditu diruz lagunduko: Telefono gastuak, informatika gastuak eta bulegoko materiala.

5.2.  Dirulagun­tzak jarduerak egiteko.

Muga denez programa honetako diru kopurutik datorrena, udalaren lagun­tza izango da faktore biren batuketa, finkoa eta aldakorra, irizpide hauen arabera:

5.2.1.  Zenbateko finkoa.

Elkarte bakoi­tzak diru kopuru finko bat jasoko du: bazkideko 2 €.

5.2.2.  Zenbateko aldakorra.

Arrasateko Udalak diruz lagunduko ditu proposatutako jarduerak, kontuan hartuta finan­tza­keta por­tzen­tajeak aplikatuko zaizkiola jardueren kostu garbi estimatuari eta ez haiek sortutako defizitari. Deialdi honetarako, udalak arau hauek aplikatuko ditu:

— Preben­tzio, kultura, gizarte eta aisialdiko jardueren begiraleei eta anima­tza­ileei dagokienez, kon­tsi­deratuko da jarduera horiek finan­tza­turik daudela elkarte eska­tzai­leak sor­tzen dituen baliabideen bidez estimatutako kostuaren %65ean gu­txi­enez, nahiz eta elkarteak lortu behar dituen diru sarrerak, izan esandako jardueran parte hartuko duten per­tso­nen ekarpenen bidez edo izan beste finan­tza iturri ba­tzu­en bidez, esandako estimazio por­tzen­tajea baino txi­kiagoak izan.          

Aplikatuko zaio %75eko dirulagun­tza­ren por­tzen­taje bat jarduera horiek egiteko aurrekontuaren kostu garbiari, edo beste modu batera esanda, gehienez ere kostu gordinaren %35ari, edo dagokion kopuruari, baldin eta diru sarrera estimatua izango balitz autofinan­tza­ketaren %65 baino handiagoa, aurreikusia aurreko paragrafoan.

— Hizlariak eta txo­stengileak: %100eko dirulagun­tza.

— Materialak ikastaroak eta jarduerak lan­tze­ko: %50eko dirulagun­tza.

— Egun bateko kultura txa­ngoak:

Autobuserako dirulagun­tza: 150,25 €.

Txa­ngo bazkaria: 2,40 € per­tso­nako (12 euroko bazkari baten %20).

— Sarrerak museo, kon­tze­rtu, erakusketa, eta abarretarako: gehienez ere dirulagun­tza 2,40 € /per­tso­nako.

— Dirulagun­tza dan­tza, jai, jaialdi, joko, txa­pelketa eta abarretarako: %50.

— Dirulagun­tza udalaren publizitatea daramaten aldizkari eta informazio liburuxketarako: %75.

— Udalak ez ditu diruz lagunduko: Eguneroko pren­tsa erostea, erizain­tza zerbi­tzua, podologia zerbi­tzua, ilea apain­tzea, TB digitaletan izena ematea, hildakoen mezak, opariak, Gabonetako otza­rak, loteria, bideoak erostea, egun batetik gorako bidaiak, omeanldi plakak eta abar.

— - Bazkariak, omenaldiak, meriendak, txo­kolatadak, txi­stor janak, lun­txak eta abar ez dira izango dirulagun­tza osoaren %20tik gora.

— Autobus gastuak ez dira izango dirulagun­tza osoaren %30etik gora.

— 2019an ezein elkartek ez du jasoko dirulagun­tza bat 10.217 euro baino handiagoa.

6.  Aurrekontua.

Deitutako lagun­tzen zenbatekoa da 38.000 euro, eta finan­tza­tuko da «1.0406.480.337.10.00 – Hirugarren adinekoen­tza­ko dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura.

Aurrekontu kopurua ez bada nahikoa eskaera guztiei eran­tzu­teko aurreko baremoaren arabera, aplikatuko da dagokion hainbatekoa, emandako guztiari dagokiona.

7.  Justifikazio epea eta modua.

7.1.  Dirulagun­tzak lokalaren manten­tze gastuetarako.

Dirulagun­tzak, emandakoak kon­tze­ptu honengatik, justifikatuko dira jatorrizko faktura edo nominak aurkeztuta 2019ko urtarrilaren 31 baino lehen.

7.2.  Dirulagun­tzak jarduerak egiteko.

Dirulagun­tzak, emanak kon­tze­ptu honengatik, justifikatuko dira deialdi honen oinarri-arau orokorretako 23. artikuluan eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, 2019ko urtarrilaren 31 baino lehen.

8.  Klausula gehigarria.

Oinarri espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez bada zerbait, aplikatuko zaio oinarri orokorretan ezarritakoa. 

Halaber, aginduko dute Dirulagun­tzen udal ordenan­tzak eta Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrak, eta bat datozen gainerako lege- arauek.

4.3.  Oinarri-arau espezifikoak, zein­tzuk arauak ezar­­tzen dituzten dirulagun­tzak emateko Gobernu Kanpoko Erakundeei (GKE), 2019an garapenerako lankide­tza programak egiten badituzte.        

1.  Xedea.

Programa honen xedea da dirulagun­tzak ematea gobernuz kanpoko erakundeei, garapenerako lankide­tza programak gauza­tze­ko, garapen bidean dauden nazioarteko biztanleen egoera sozioekonomikoak hobe­tze aldera.          


Diruz lagunduko diren programek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

— Egin daitezela gara­tze bidean dauden herrialdeetan.

— Haren helburuek bul­tza­tze­a eta susta­tze­a garapen ekonomiko-sozial orekatua edo zentra­tze­a arlo hauetan: osasuna, hezkun­tza, gizarte lagun­tza, kultura, giza eta gizarte eskubideen sustapena, demokraziaren balioen garapena, berdintasuna emakumeen eta gizonen artean, banakako eta taldekako askatasuna eta abar

— Horien onuradunak izatea herritar guztiak.

— Saihestea kultura inposizioa eta errespeta­tze­a komunitate har­tzai­learen idiosinkrasia eta haren ingurumena.

— Bul­tza­tze­a herritarren partizipazioa eta inplikazio aktiboa.

2.  Onuradunak.

Arrasateko Udalak dirulagun­tza eman ahal izango die hauei:

Gobernu Kanpoko Erakundeei, irabazi asmorik gabeak, baldin eta erakundeon jarduerek bat egiten badute deialdi honen xedearekin, eta egoi­tza Arrasaten badute edo/eta Arrasaten jarduten badute.

Berariaz kanpoan egongo dira deialdi honetatik: Administrazio publikoaren mendeko erakundeak eta zerbi­tzu­ak, eta aurrezki erakundeak.

Parte har­tzen duen GKE bakoi­tzak proiektu bakar bat aurkeztu ahal izango du.

Onuradunek baldin­tzak bete beharko dituzte, deialdi honetako arau orokorretako 4. artikuluan eska­tzen direnak, erregistro publikoan izena emateko betebeharrari dagokionez.       

3.  Zer agiri aurkeztu behar den.

Erakunde interesdunek agiri orokorrak aurkeztuko dituzte, oinarri orokor hauetako 7. artikuluan eskatuak.

Kasu guztietan, aurkeztutako proiektuen memoriak alderdi hauek jaso beharko ditu:

— Memoria labur bat garapenerako lankide­tza­ren eta sen­tsi­bilizazioaren alorrean metatutako esperien­tzi­ari buruz, non adieraziko den elkarte arduradunaren esperien­tzia, hura eska­tzai­lea bera ez bada.

Aurkeztuz gero garapenerako lankide­tza proiektu bat, adierazi beharko da memorian non eta zer eremutan garatuko den, eta zein herritarren­tzat den, eta, ahal bada, gehituko da leku zeha­tza­ren mapa bat, eta aipatuko dira baliabideak, kronograma, aurrekontu orokorra, zer zenbateko eska­tzen den eta zelan justifikatuko den.

— Adierazpena, zeinetan jasoko den konpromisoa zuzenean jar­tze­ko (egonez gero) edo hirugarren baten bidez jar­tze­ko, onartutako proiektuaren kostu osoaren eta emandako dirulagun­tza­ren artean dagoen aldea.

4.  Administrazio atala, izapide­tze­az ardura­tzen dena.

Eskaerak izapidetuko ditu Gizarte Zerbi­tzu­etako administrazio unitateak.

5.  Irizpideak eskaerak balora­tze­ko.

Lagun­tzak kalkula­tze­ko, oinarri-arau hauetan erregulatuak, irizpide hauek aplikatuko dira, atal bakoi­tzak jaso­tzen duen puntuazioarekin:

5.1.  Elkarte eska­tzai­leari dagokionez: 25 puntu arte.     

Lagun­tza hauek emateko, kontuan hartuko dira, lehen adierazitakoez gain, baldin­tza hauek:

a)  Esperien­tzi­a kontrastatua izatea lagun­tza­ren arloan eta gaitasuna izatea lor­tze­ko beste erakunde ba­tzu­en beste finan­tza­keta mota bat eta baliabide pribatuak proiekturako.

b)  Gaitasuna proiektua kudea­tze­ko, giza baliabide erabilgarriak eta harremanak beste instituzio eta erakunde ba­tzu­ekin, herrikoak zein nazioartekoak.

c)  Bazkide kopurua Arrasaten.

5.2.  Proiektuari dagokionez: Hasta 45 puntos

A)  Proiektua aurkezteari eta haren edukiari dagokionez:

— Informazioa proiektuari buruz: proiektuaren testuinguru geografikoa, politikoa eta soziala.

— Koheren­tzi­a ekin­tza­ren justifikazioaren, ezarritako helburuen, proposatutako jardueren eta beharrezko baliabideen artean.

— Egin behar den ekin­tza­ren bideragarritasun teknikoa (atal honen informazioa da ezinbestekoa proiektu produktiboak eta azpiegitura proiektuak egiteko).

— Proiektuaren iraunkortasuna epe luzeago batera, diruz lagundutako ekin­tza exekutatu eta gero.

B)  Parte har­tzai­leen gaitasunari eta haien harremanen kalitateari dagokienez:

— Herriko elkarte arduradunaren esperien­tzi­a eta gaitasuna, bai eta haren lotura herritar kalteguekin ere.

— GKE eska­tzai­learen esperien­tzia, zer gaitasun duen kudea­tzen eta jarraipena egiten.

— Herritar har­tzai­leek zer gaitasun duten aktiboki parte har­tze­an proiektua proposatu, exekutatu, jarraitu eta ebalua­tzen.              

5.3.  Proiektuaren helburu sozialei dagokienez: 20 puntu arte.

— Bul­tza­tu di­tza­tela giza eskubideak errespeta­tzen dituzten balio demokratikoak.

— Bul­tza­tu eta errespetatu di­tza­tela hango herritarren kultura eta balio etikoak, baita ere, jardun eremuko naturaren aberastasuna eta balio ekologikoak, sortu barik kalte ekologikorik.

— Egin dadila proiektuak eragindako herritarrek parte har­tzen dutela, eta bul­tza­tu dezala haien parte har­tze aktiboa.

— Jaso di­tza­tela gizartera­tze aktiboko neurriak, herritar txi­roenen artean.

5.4.  Proiektuaren identifikazioari dagokionez: 10 puntu arte.

— Aukera eman dezatela Arrasateko bizilagunek inplikatu daitezen hura egiten, lan­tzen eta ebalua­tzen.

— Ekin­tza izan dadila lehendik onartutako proiektuen jarraipena.

5.5.  Horietaz gain, lehentasuna eman eta positiboki baloratuko dira ezaugarri hauek:

— Udalaren ekapenaz gain haien jarduerak gauza­tze­ko, ahaleginak egiten dituzten elkarteak beste finan­tza­keta bide ba­tzuk bila­tze­ko.

— Egitea hainbat jarduera, proiektu edo ekin­tza, elkarlanean beste entitate edo elkarte ba­tzu­ekin, izan ere, jarduerok benetan ekarpen aberasgarria eta askotarikoa egiten diote udalerriari.

— Kontuan har­tze­a berdintasunaren irizpidea, eta bul­tza­tu eta susta­tze­a berdintasuna gizon eta emakumeen artean, bereziki, emakumeen eskubideak bermatu daitezen.

— Berma­tzen dituztenak ibilbidea eta transmisioa belaunaldien artean, eta saia­tzen direnak ziurta­tzen elkartearen biziraupena, bereziki zabal­tzen eta heda­tzen dituztenak udalerrian beren lana (sozializazioa, jende berriaren inplikazioa, eta abar).

— Baloratuko zaie bereziki ingurumen ikuspegia entitateei, baldin eta kontuan har­tzen badituzte berrerabilera eta birzikla­tze irizpidea (kartelak, ekitaldiak,) bitarteko, baliabide eta proiektuetan.

5.6.  Eskatu daitekeen gu­txie­neko puntuazioa:

Kasu guztietan, lagun­tzak lor­tze­ko, aurreikusiak programa honetan, aurkeztutako proiektuek eduki beharko dute gu­txi­enez 50 puntu.

6.  Aurrekontua.

Lagun­tzen zenbatekoa, deitu direnak programa honen bidez, 60.000 eurokoa da, eta finan­tza­tuko da «1.0400.481.
230.20.00-Dirulagun­tzak GKEen­tzat» kontu sailaren kontura.           

Erakunde batek gehienez ere 15.000 euro jaso ahal izango du. Halaber, emandako dirulagun­tza ez da izango erakunde bakoi­tza­ren proiektuaren %50eko kopurua baino handiagoa.      

Proiektuetarako kreditu ez baimenduaren zatia erabiliko da, hala badagokio, Euskal Fondoa entitateak aurkeztu di­tza­keen lankide­tza proiektuak finan­tza­tzeko.

Edozelan ere, ikusita zer eskaera aurkeztu diren, organo eskudunak erabakiko du kreditua osorik eman edo zati bat baino ez.

7.  Zelan justifikatu eta zer epetan.

Zelan justifikatu: aurkeztu beharko dira deialdi honetako oinarri orokorretako 23. artikuluan eska­tzen diren agiriak.     

Justifikazio epeei buruz, proiektu bakoi­tza­ren ezaugarrien arabera, dirulagun­tza ematen duen erabakiak zehaztuko du zer justifikazio epe duen proiektu bakoi­tzak. Edozelan ere, aurkeztu beharko da memoria bat proiektuaren garapenari buruz, 2019ko urtarrilaren 31 baino lehen.           

Edozelan ere, eta proiektu bakoi­tza­ren ezaugarrien arabera, erakunde eska­tzai­leak eskatu dezake justifikazio eguna handi­tze­ko, eta eskaera horri buruz udalak ezarriko ditu akordioan bertan gehieneko epeak justifika­tze­ko, eta ezingo da gainditu, ezein kasutan ere, bi urteko epea, udal akordioa har­tzen den egunetik aurrera.     

Dirulagun­tza­ren entitate onuraduna izango da arduradun bakarra Arrasateko Udalaren aurrean, diruz lagun­tzen den ekin­tza egoki gauza­tze­ari dagokionez, eta txos­tenak emango ditu ekin­tza­ren hasierari buruz.

Diruz lagundutako entitateak txo­sten oso bat aurkeztuko du egindako ekin­tza­ri buruz edo egindako obrari buruz, proiektuaren exekuzioa bukatutakoan, eta kasu guztiean dirulagun­tza emateko akordioan jarritako epe muga baino lehen.

Baldin eta, dirulagun­tza emateko akordioan jarritako epe mugara iri­tsi­ta, ez bada exekutatu proiektu osoa, zuzendu egingo da ordaindutako kopurua, itzu­li egin beharko da kopurua, udalak zehaztuko duena.

Era berean, diruz lagundutako erakundeak informazioa emango du proiektuaren garapen egoerari buruz, udalak ezar­tzen duen jarraipen planarekin bat.

Bestalde, udalak beharrezko­tzat jo­tzen badu, diruz lagundutako entitateak emango du bai dokumentazio grafikoa eta ida­tzia, berea nahiz haren langileena eta bazkideena, diruz lagundutako programari buruz, zabaldu eta sen­tsi­biliza­tzeko.

8.  Epea eta zelan ordaindu.

6.000 euroko edo hortik beherako dirulagun­tzak emateko, ordainketa bakarra egingo da, gehienez ere hil bateko epean, dirulagun­tzak ematea erabaki­tzen den egunetik aurrera.              

6.000 €tik gorako dirulagun­tzak emateko, bi ordainketa egingo dira. Lehen ordainketa, %60koa, gehienez ere hilabete batean, emateko akordioa har­tzen den egunetik aurrera.              

Bigarren ordainketa, %40koa, proiektua %100ean 2019ko urtarrilaren 31 baino lehen egin izanaren agiria justifikatu eta txos­tena egin eta gero, proiektuak justifika­tze­a ezarrita duenean 2019ko urtarrilaren 31. Proiektuek justifikazio epea izanez gero luzaturik, 2019ko urtarrilaren 31n proiektua egon behar da %40an egina.            

9.  Dirulagun­tza­ren erregularizazioa.

Ikusita benetan zer gastu eta diru sarrera izan diren, zuzendu egingo da ordaindu beharreko zenbatekoa bigarren ordainketan edo, hala badagokio, ordaindua dagoen kopuruan (itzu­­liz zehazten zenbatekoa), aldea denean, hasierako aurrekontuari eta/ edo emandako dirulagun­tza­ri buruz, %10 baino handiagoa.              

10.  Dirulagun­tza­ren zertarakoa alda­tzea.

Dirulagun­tza­ren GKE onuradunen batek ezinbestean aldatu behar izanez gero dirulagun­tza­ren zertarakoa, gorabehera hori jakinarazi beharko dio udal honi Erregistro Ofizialaren bitartez, eta aurkeztu beharko dio, aurreko jakinarazpena egiten denetik bi hileko epea gainditu barik, zertarako berria, dirulagun­tza jaso­tze­ko proiektuaren formatuarekin, eta egokituko zaie oinarri hauen eskakizunei.   

Dirulagun­tza­ren zertarako berria, osatua proiektu moduan, Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak aztertuko du, eta hark berariaz onartu beharko du.

11.  Entitate onuradunaren betebeharrak.

Entitate onuradunek, lankide­tza proiektuetako lagun­tzak jaso­tzen dituztenak, ekin­tzak egin beharko dituzte proiektua ezagu­tze­ra emateko, arrasatearrak sen­tsi­biliza­tze aldera proiektuaren helburuaren inguruan.

12.  Klausula gehigarria.

Oinarri espezifiko hauetan berariaz ez bada jaso­tzen zerbait, aplikatuko zaio deialdiaren oinarri orokorretan ezarritakoa.               

Halaber, aginduko dute Dirulagun­tzen udal ordenan­tzak eta Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrak, eta bat datozen gainerako lege mailako xedapenek.

4.4.  Oinarri espezifkoak, arauak ezar­tzen dituztenak dirulagun­tzak emateko 2019an gizarte ekin­tza­ren eremuan diharduten elkarteei.       

1.  Xedea.

Oinarri hauetan arau­tzen diren lagun­tzak emango zaizkie gizarte ekin­tza­ren arloan diharduten elkarteei, fun­tzio­namendu gastuetarako nahiz programa espezifikoak eta/edo zerbi­tzu­ak egiteko, elkartearen jardueraren xede diren taldeen­tzat.         

Lagun­tza ekonomikoek hartuko dute dirulagun­tzen forma, eta xede orokorra izango dute helburuak bete­tzen lagun­tzea, ordezka­tzen dituzten taldeei dagokienez. Diru lagun­tzek eremu espezifiko hauek hartu di­tza­kete:     

— Elkartearen ohiko jarduera manten­tzea.

— Sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza, informazio eta zabalkunde ekin­tza espezifikoak elkartearen jarduerari buruz.

— Material eta baliabide espezifikoak lan­tzea, zerikusia dutenak elkartearen jarduerarekin.

— Esku har­tze programa espezifikoak lan­tzea, elkartearen jardueraren xede diren taldeen­tzat.

— Salbuespen gisa, diruz lagundu daiteke antola­tze­a ekitaldiak eta ospakizunak, urteurrenak, iri­tziz gero horiek sustraiturik daudela Arrasaten.

2.  Onuradunak.

Dirulagun­tzak eskatu di­tza­kete, erregulatuak oinarri hauetan, legez eratuta dauden elkarteek eta izena emanda daudenak Eusko Jaurlari­tza­ko elkarteen erregistroan, jarduerak Arrasateko udalerrian egiten badituzte, edo ematen badizkiete beren zerbi­tzu­ak arrasatearrei, betiere jarduerok bat badatoz lagun­tza programa honen xedearekin.

Onuradunek baldin­tzak bete beharko dituzte, eska­tzen direnak deialdi honetako arau orokorretako 4. artikuluan, erregistro publikoan izena emateko betebeharrari dagokionez.       

Salbuespenez, eta oinarri espezifiko hauetako 1. artikuluaren azken atalaren arabera, salbue­tsi ahal izango dira, Eusko Jaurlari­tza­ko Elkarteen Erregistroan izena emateko baldin­tza exiji­tze­tik, ekitaldiak eta ospakizunak antola­tzen dituzten taldeak eta entitateak, iri­tziz gero ekitaldiok-eta sustraiturik daudela Arrasaten.

3.  Zer agiri aurkeztu behar den.

Entitate interesdunek eskaera bereizia aurkeztuko dute, dirulagun­tza eska­tzen duten proiektu edo jarduera bakoi­tza­ren­tzat (ohiko jarduera barne). Eskaerak aurkeztuko dira deialdi orokorreko inprimaki-ereduan (oinarri orokorrak).           

Oinarri orokorretako 7. artikuluan eskatutako agiriez gain, eskaerek, Gizarte Zerbi­tzu­en administrazio atalera zuzenduak, hauek eduki beharko dituzte:

— Zenbat bazkide dituen, eta bereiziko dira Arrasatekoak eta beste herri ba­tzu­etakoak.

4.  Administrazio atala, izapide­tze­az ardura­tzen dena.

Eskaerak izapidetuko ditu Gizarte Zerbi­tzu­en administrazio unitateak.

5.  Irizpideak dirulagun­tzak emateko.

5.1.  Programak/jarduerak lan­tze­ko, lotuak gizarte zerbi­tzu­ekin.

Hona hemen zer irizpide hartuko diren kontuan eskaerak balora­tzen direnean:

Programaren orientazioa (15 puntu):

— Eraginpeko per­tso­nen­tzat edo bazkideen­tzat: 5 puntu.

— Herritarren­tzat: 10 puntu.

Elkartearen fun­tzio­ak (20 puntu):

— Zer osagarritasun maila duen udalaren gizarte zerbi­tzu­en fun­tzio­ekin: 10 puntu.

— Zer kolaborazio izan duen Arrasateko Gizarte Zerbi­tzu­en sailarekin: 5 puntu.

— Zer osagarritasun maila izan duen eskain­tza publikoarekin: 5 puntu.

Ekin­tza­ren eragina (45 puntu):

Elkartea da udalerrikoa: 10 puntu.

— Zerbi­tzu­ak ematea udalerrian bertan: 15 puntu.

— Arrasaten zenbat bizilagunek parte har­tzen duten edo zen­bat diren onuradun: 10 puntu.

— Zer gaitasun duen boluntarioak mobiliza­tze­ko: 10 puntu.

Parekidetasuna emakumeen eta gizonezkoen parte har­tze­aren artean (10 puntu):

— Parekidetasuna gizon eta emakumeen artean, parte har­tzen dutenak elkartearen zuzendari­tza ba­tzor­dean: 5 puntu.

— Parekidetasuna gizon eta emakumeen artean, parte har­tzen dutenak elkartean: 5 puntu.

5.2.  Direnak elkarteen fun­tzio­namenduari eusteko.       

Kon­tze­ptu honengatik dirulagun­tza jasoko dute elkarteek, baldin eta Arrasaten badaude, eta berariaz lan egiten badute gizarte eta osasun zerbi­tzu­en eremuan.

Langile profesionalen soldata gastuak, haien fun­tzio­ak direnean elkartearen oinarrizko fun­tzio­namendu lanetarako, ez dira inoiz diruz lagunduko.

Elkarteak gehienez ere jasoko du 300 euro, baldin badago justifikatuta.          

Eskatu daitekeen gu­txie­neko puntuazioa:

Kasu guztietan, lagun­tzak lor­tze­ko, aurreikusiak programa honetan, aurkeztutako proiektuek eduki beharko dute gu­txi­enez 50 puntu.

6.  Euskararen erabilera.

Publizitatearen, kartelen, oharren eta abarren testuak, diruz lagundutako jarduerarekin lotuak, agertu beharko dira euskaraz edo elebitan, eta lehentasuna emango zaio euskarari.

7.  Aurrekontua.

Lagun­tzen zenbatekoa, deitu direnak programa honen bidez, 25.000 eurokoa da, eta finan­tza­tuko da «1.04.00.480.
231.00.00-Gizarte Ongizatearen dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura. Edozelan ere, ikusita zer eskaera aurkeztu diren, organo eskudunak erabakiko du kreditua osorik eman edo zati bat baino ez.

8.  Dirulagun­tzak justifika­tzea.

Justifikazio epea bukatuko da 2019ko urtarrilaren 31n.

9.  Klausula gehigarria.

Oinarri espezifiko hauetan berariaz ez bada jaso­tzen zerbait, aplikatuko zaio deialdiaren oinarri orokorretan ezarritakoa.               

Halaber, aginduko dute Dirulagun­tzen udal ordenan­tzak eta Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrak, eta bat datozen gainerako lege mailako xedapenek.

4.5.  Oinarri espezifikoak, erregula­tzen dutenak dirulagun­tzak ematea droga mendekotasunak zein beste mendekotasun ba­tzuk trata­tze­ko

1.  Arrazoia.

Oinarri hauen helburua da dirulagun­tzak erregula­tzea, Arrasateko Udalak ematen dizkienak drogamenpekotasun tratamenduan edo beste menpekotasunen batean dauden per­tso­nei.

Gizarte Zerbi­tzu­en 12/2008 Legeak, abenduaren 5ekoa, azal­tzen du 5. artikuluan Gizarte Zerbi­tzu­en Euskal Sistemaren helburu moduan: «per­tso­na, familia eta talde guztien gizartera­tze­aren, autonomiaren eta ongizatearen alde egitea, eta susta­tze­ko, aurreikusteko, babesteko eta lagun­tze­ko eginkizunak betez gauzatu nahi du xede hori, fun­tse­an per­tso­nei eta harremanei buruzkoak diren prestazio eta zerbi­tzu­en bidez».

Eta 14. artikuluan hau azal­tzen du prestazio ekonomikoei buruz: «Har­tzai­le dituztenen gizartera­tze­a eta lagun­tzak autonomia susta­tze­ko xedea izan behar dute prestazio ekonomikoek, eta lagungarri izan behar zaizkie gizartera­tze­ko prozesuan, edo, haien mendetasun edo babesgabetasun egoerek eragindako beharrizanei eran­tzun behar diete».

Orain arte Arrasateko araudiaren helburua zen sarbidea erraztea tratamendu zentroetara eta lagun­tzak ziren tratamenduan zeuden per­tso­nen­tzat, garraio gastuak ordain­tze­ko, tratamendu zentroetara joateagatik.        

Tratamenduan dabil­tzan zenbait erabil­tzai­lek, aipatu gastuez gain, ba­tzu­etan premia biziko gastuak izaten dituzten eta/edo gizartera­tze prozesutik bertatik datozenak, ordaindu ezin dituztenak.

Horregatik, lagun­tza honen helburua da, errazteaz gain EAEko tratamendu zentro publikoetan eta kon­tze­rtatuetan sar­tze­a lagun­tze­a aipatu gastuak ordain­tzen, tratamendu prozesuan eta gizartera­tze prozesuan.

2.  Xedea.

Mendekotasun arazoengatik tratamenduan dauden Arrasateko bizilagunei erraztea sarbidea tratamendu zentroetara, eta lagun­tze­a gastuak ordain­tzen, haien gizartera­tze prozesutik datozenak.

3.  Onuradunak.

Arrasateko bizilagunak, egiten ari direnak tratamendu programa bat Arrasatetik kanpo, EAEn tratamendu zentro publiko edo kon­tze­rtatu batean, drogamenpekotasun arazoengatik, beste menpekotasun edo arrisku jokaera ba­tzu­engatik, gazterik hasitako kon­tsu­moen ondorioz.

Edozelan ere, Gizarte Ongizatearen informazio ba­tzor­deak ahalmena du aurkeztu litezkeen kasu berezi guztiak aztertu eta erabaki­tze­ko.

4.  Lagun­tza motak.

Lagun­tzak emango dira bidaia gastuak ordain­tze­ko, tratamendura joateko, premia biziko gastuak ordain­tze­ko eta gizartera­tze prozesutik datozenak ordain­tze­ko, eska­tzai­lea tratamenduan dagoen aldian (harrera, komunitate eta gizartera­tze faseetan).

5.  Baldin­tzak.

Eska­tzai­lea erroldatuta egon beharko da Arrasaten dirulagun­tza­ren eskaera aurkezten duen unean.

Dirulagun­tzak eskatu ahal izango dira tratamenduan hilabete batean egon ostean. Emakidak atze­raeraginezko izaera izango du, tratamendua hasi zen egunean, baldin eta hilabete bateko gu­txie­neko epea gertatu bada lagun­tzen deialdiaren urtean.

6.  Onuradunen betebeharrak.

Aldaketak egonez gero tratamenduan dagoen per­tso­naren egoeran eta bizikide­tza unitateko kideen egoeran, betiere lotuta arau honetako lagun­tze­kin (tratamendua amai­tze­a edo uztea, aldaketak bizikide­tza unitatearen diru sarreretan), jakinarazi beharko zaizkie eta behar bezala egiaztatu Arrasateko Udalaren Gizarte Zerbi­tzu­ei, gehienez ere horiek gertatu eta 30 egunean.


7.  Zer agiri aurkeztu behar den.

Dirulagun­tzak jaso nahi izanez gero, araudi honetan arautuak, eskaera bat bete eta aurkeztu beharko da udalean, Gizarte Zerbi­tzu­etan, edo BAZen, hartarako emandako inprimakian, eta horri atxi­kita agiri hauek aurkeztuko dira:    


a)  Eska­tzai­learen Nortasun Agiriaren fotokopia.          

b)  Errolda­tze eta bizikide­tza agiriak.

c)  Frogagiria, tratamendu zentroak egina, non jakinaraziko den gu­txi­enez hilabete batean egon izana tratamenduan.  

d)  Agiriak, non jasoaraziko diren bizikide­tza unitatearen kide guztien urteko diru sarrerak. Araudi honetarako, bizikide­tza unitatea hauek osatuko dute:               

— Eska­tzai­leak.

— Ezkontideak edo izatezko bikoteak.

— Etxe­an bizi diren eta ekonomikoki eska­tzai­learen menpe dauden seme-alabak.

e)  Bizikide­tza unitatearen ondasun higigarriak.

f)  Beste edozein agiri, Gizarte Ongizatearen informazio ba­tzor­deak beharrezko­tzat jo­tzen duena.

Lagun­tza zehatz hauei dagokienez, eta deialdiaren oinarri orokorren salbuespen gisa, ez da beharrezkoa izango egunean egotea zerga obligazioetan administrazioarekin.               

8.  Aurkezteko epea.

Ez da ezarri eperik eskaerak aurkezteko, baina eskubidea, lagun­tza jaso­tze­ko, sortuko da eskaerak aurkezten diren egunetik aurrera.

Kasu guztietan, dirulagun­tza­ren ondorioetarako, kontuan hartuko dira deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurreko hilabeteetan sortu izan diren eskubideak, betiere eskaera aurkeztu bada 30 egun balioduneko epean, Gipuz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik aurrera.           

9.  Administrazio atala, izapide­tze­az ardura­tzen dena.

Eskaerak izapidetuko ditu Gizarte Zerbi­tzu­en administrazio unitateak.

10.  Irizpideak eskaerak balora­tze­ko.

Dirulagun­tzak kalkulatuko dira DSBEaren arabera, eta la­gun­tza­ren %100 izango da gehienez ere DSBEaren %25.    

Lagun­tza jaso­tze­ko, bizikide­tza unitatearen ondasun higigarriak izango dira gehienez hauek: Y se actualizarán anualmente en función de la RGI. Eta urtero gehituko dira DSBEaren arabera.

Ekonomikoki menpekoak diren kideak                          Gehieneko diru sarrerak urtean

1                                                                                      33.264,00 €

2                                                                                      42.714,24 €

3 edo gehiago                                                                  47.250,24 €

Lagun­tza ekonomikoa kalkula­tze­ko, datu hauek hartuko dira kontuan:

— DSBE

— Bizikide­tza unitatearen hileko diru sarrerak / kide kopurua.

— Bizikide­tza unitatearen ondasun higigarriak.

— Ez da kontuan hartuko ohiko etxe­bizi­tza. Bigarren etxe­bizi­tza­ren edo beste ondasun higiezin ba­tzu­en errendimenduak kontabilizatuko dira diru sarrera moduan.

TAULA / TABLA

 

Diru Sarrerak /
Ingresos

Dirulaguntzaren %a /
% de la ayuda económica

Dirulaguntza /
Ayuda económica (€)

DSB/RGI %175

1.127,86 €

0

0,00

DSB/RGI %130

837,84 €

25

40,28

DSB/RGI %100

644,49 €

50

80,56

DSB/RGI %100 baino gutxiago (menos que)

644,49 € baino gutxiago
(menos que)

100

161,12

* Taula eguneratuko da urteko RGIaren arabera / La tabla se actualizará según la RGI.

 

Nahiz eta bizikide­tza unitateak diru baliabideak izan, DSBE jaso­tze­ko eskubidea emango lioketenak baino handiagoak, aurre egin behar badiete zor saihestezin ba­tzu­ei, horiek eragiten baitute bizikide­tza unitate horren hileko zenbatekoa izatea DSBEren %100 baino txi­kiagoa, aurre egiteko eguneroko oinarrizko beharrei, ulertuko da ez dagoela nahiko diru baliabiderik.

Zor saihestezin­tzat jo­tzen dira enbargatutako kopuruak, ordaindu behar direnak mantenu pen­tsi­o edo konpen­tsa­zio pen­tsi­o gisa, edo beste ordainketa ba­tzuk, ordaindu ezean arriskuan jarri lezaketenak etxe­bizi­tza eduki­tzea.

11.  Aurrekontua.

Lagun­tzen zenbatekoa, deitu direnak programa honen bidez, 7.000 eurokoa da, eta finan­tza­tuko da «1.0402.480.
231.81.00-Drogamenpekotasunen sailaren dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura.

Aurrekontuaren zenbatekoa ez bada nahikoa eskaera guztiei eran­tzu­teko, eskubidea dutenak dirulagun­tza jaso­tze­ko, kopuru hori handitu egingo da kreditu aldaketen bidez, udal aurrekontuaren exekuzio arauetan jaso bezala.      

12.  Lagun­tzak pila­tzea.

Lagun­tzak, arau honetan aurreikusiak, bateragarriak izango dira beste edozein administrazio publikok eman dezakeen beste edozein lagun­tza edo dirulagun­tza­rekin, baina inoiz ere ezingo da gainditu joan-etorrien gastu guztien edo gizartera­tze prozesutik datozen gastuen kostua. 

Emandako dirulagun­tza kostu osoa baino handiagoa bada, kostutik gorakoa itzu­li egin beharko zaio udalari.

13.  Justifikazio epea eta modua.

Lagun­tza ordaindu baino lehen, onuradunek asisten­tzi­a frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, tratamendu zentroak eginak. Zeinetan, jaso beharko den eska­tzai­leak jarrai­tzen duen edo ez tratamendu programan.

14.  Zelan ordaindu eta zer epe dagoen ordain­tze­ko.

Onartuta lagun­tza ematea dena delako aldi baterako, hura ordainduko da, frogagiriak aurrez aurkeztuta hilero (hil amaitua), xedatua dagoena oinarri espezifiko hauetako 13. artikuluan; hortaz, hileko ordainketaren zenbatekoa lortuko da zatituz onartu den lagun­tza eta hilabete kopurua, dirulagun­tza ematen den aldia har­tzen duena.         

Diru kopurua sartuko da eska­tzai­learen kontuan edo tratamendua har­tzen lagun­tzen dion senidearen edo lagunaren kontuan.

15.  Klausula gehigarria.

Oinarri espezifiko hauetan berariaz ez bada jaso­tzen zerbait, aplikatuko zaio deialdiaren oinarri orokorretan ezarritakoa.               

Halaber, aginduko dute Dirulagun­tzen udal ordenan­tzak eta Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrak, eta bat datozen gainerako lege mailako xedapenek.

5. ERANSKINA

BERDINTASUNEKO SAILA

5.1.  Oinarri espezifikoak, arauak ezar­tzen dituztenak 2019ko dirulagun­tzak emateko gizonen eta emakumeen artean aukera berdintasunaren arloan diharduten elkarteei. 

1.  Xedea.

Oinarri hauetan arau­tzen diren lagun­tzak elkarteen fun­tzio­namendurako, programa espezifikoak lan­tze­ko edota elkartearen jardueraren xede diren taldeen­tza­ko zerbi­tzu­ak gauza­tze­ko emango dira.

Lagun­tza ekonomikoak dirulagun­tza gisa emango dira eta helburu orokorra hauxe izango da: helburuak bete­tzen lagun­tzea, ordezka­tzen dituzten taldeei dagokienez. Dirulagun­tzek alor espezifiko hauek har di­tza­kete:             

— Elkartearen ohiko jarduera manten­tzea.

Kon­tze­ptu honetan elkartearen administrazio eta antolaketa kostuak diruz lagunduko dira betiere diruz lagundutako proiektu eta jarduerak aurrera eramateko ezinbestekoak direnean eta adierazitako gastua eta egindako lanaren artean propor­tzi­oa manten­tzen badu.

— Gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren gaineko sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza, informazio eta zabalkun­de ekin­tza espezifikoak.

— Gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunarekin lotutako material eta baliabide espezifikoak lan­tzea.

— Elkartearen jardueraren xede diren taldeei zuzendutako esku har­tze programa espezifikoak lan­tzea.

— Salbuespen gisa, Arrasaten sustraiturik dauden ikuskizunak, ospakizunak eta urteurrenak antola­tze­a diruz lagundu daiteke.

— Diruz lagundu ahal izango da aukera berdintasunarekin lotutako prestakun­tza ikastaroetan, mintegietan eta kongresuetan parte har­tzea, baldin eta parte har­tzai­leak gizonen eta emakumeen benetako berdintasunaren alorrean Arrasaten lan egiten duten taldeak edo talde horietako per­tso­nak badira.

Kon­tze­ptu honetako dirulagun­tzak prestakun­tza ikastaroen, mintegien eta kongresuen matrikulazio zenbatekora iri­tsi ahal izango dira gehienez ere, eta muga 100 €-koa izango da per­tso­nako eta urteko.

2.  Onuradunak.

Oinarri hauek arau­tzen dituzten dirulagun­tzak Arrasateko udalerrian jarduerak egiten edota bete­tzen dituzten elkarteek eta beren zerbi­tzu­ak Arrasaten erroldatutakoei eskain­tzen dizkieten elkarteek eskatu ahal izango dituzte.

Dagokion erregistro publikoan izena emateko betebeharrari dagokionez, onuradunek deialdi honen oinarri-arau orokorretako 4. artikuluan eskatutako baldin­tzak bete beharko dituzte.              

Salbuespen gisa, eta oinarri-arau espezifiko hauetako 1. artikuluaren azken atalaren arabera, Eusko Jaurlari­tza­ko Elkarteen Erregistroan izena emateko baldin­tza­tik salbue­tsi ahal izango dira Arrasaten egiazki sustraiturik dauden ekin­tza eta ospakizunak antola­tzen dituzten taldeak eta entitateak.   

3.  Eskaerak.

Interesa duten entitateek eskaera bereizia aurkeztuko dute, dirulagun­tza eska­tzen duten proiektu edo jarduera bakoi­tze­rako (ohiko jarduera barne). Eskaerak deialdi orokorrean (Oinarri-arau orokorrak) ezarritako inprimaki-ereduan aurkeztuko dira.  

2019ko deialdiaren oinarri-arau orokorretako 7. artikuluan eskatutako dokumentazioaz gain, Emakumeen sailari bidalitako eskaeretan honako hau jaso beharko da:

— Elkarteko bazkideen kopurua, Arrasatekoak eta beste herri ba­tzu­etakoak bereiziz.

4.  Izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Berdintasuneko administrazio unitateak izapidetuko ditu eskaerak.

5.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Oinarri hauetan arau­tzen diren lagun­tzak kalkula­tze­ko, irizpide hauek aplikatuko dira, atal bakoi­tze­ko hemen jaso­tzen diren puntuazioekin:

— Elkarteak eraku­tsi­tako ibilbidea, haren bolumena, ordezkari­tza, eta egindako jarduera egoki moldatu den kolektiboaren eskarietara eta arazoetara: 25 punturaino.

— Eragina, onuradunak eta ekin­tzek xede duten eremuan –bereziki, Arrasaten– espero diren emai­tzak; programan eta jardueran sor daitezkeen intereseko gauzak: 25 punturaino.           

— Proiektuaren kalitate teknikoa (diseinua, metodologia, baliabideen antolaketa, izaera berri­tza­ilea, etab.): 25 punturaino.

— Elkartearen beraren ekarpena (giza baliabideak eta baliabide materialak) eta boluntarioen ekarpena jarduera egiteko: 15 punturaino.

— Beste finan­tza­bide ba­tzu­en presen­tzia: 10 punturaino.

Horietaz gain, honako ezaugarri hauek lehene­tsi eta positiboki baloratuko dira:

— Elkarteak, bere jarduerak buru­tze­ko, Udalaren ekarpena ez ezik beste finan­tza­bide ba­tzuk ere bila­tze­ko egiten dituen ahaleginak.

— Hainbat jarduera, proiektu edo ekin­tza beste elkarte edo entitate ba­tzu­ekin elkarlanean egitea, herriari benetako ekarpen aberats eta askotarikoa eginez.               

— Berdintasunaren irizpidea kontuan har­tzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bul­tza­tuz eta sustatuz, eta, bereziki, emakumeen eskubideak bermatuz.

— Belaunaldien arteko ibilbidea eta transmisioa berma­tze­a eta elkartearen biziraupena ziurta­tzea, bereziki beren lana herrian zabal­tzen eta heda­tzen dutenena (sozializazioa, belaunaldi berrien inplikazioa ...).    

— Ingurumen ikuspegia bereziki baloratuko zaie baliabide, bitarteko eta egitasmoetan berrerabilera eta birzikla­tze irizpidea kontuan har­tzen duten entitateei (kartelak, ekitaldiak ...).          

Eska daitekeen gu­txie­neko puntuazioa:

Edozelan ere, programa honetan jasotako dirulagun­tzak eskuratu ahal izateko, aurkeztutako proiektuek gu­txi­enez 50 puntu lortu beharko dituzte.

6.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 7.000 €-koa da, eta «1.0930.480.231.50.00- Emakumearen Kon­tsei­luaren­tza­ko dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura finan­tza­tuko da.

7.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirula­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

6. ERANSKINA

GAZTERIA SAILA

6.1.  Urteko programak egiteko gazte elkarteei zuzen­tzen zaizkien dirulagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarri espezifikoak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea hauxe da: Arrasateko udalerrian gazteen elkartegin­tza susta­tze­a helburu duten dirulagun­tzak arau­tzea.

2.  Onuradunak.

Lagun­tza hauek jaso di­tza­kete, batetik, gazteria helburu duten herriko elkarteek eta, bestetik, herriko elkarteetako gazte sailek.

Dagokion erregistro publikoan izena emateko betebeharrari dagokionez, onuradunek deialdi honen oinarri arau orokorretako 4. artikuluan eskatutako baldin­tzak bete beharko dituzte.              

3.  Aurkeztu behar den dokumentazioa.

Interesa duten entitateek, 2019ko deialdiaren oinarri arau orokorretako 7. artikuluan eskatutako dokumentazioaz gain, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

— Elkartearen helburuak, arduradunen datuak, bazkide kopurua, jarduera nagusiak.

— Elkarte berria bada, helburua jaso­tzen duen aurkezpen ida­tzia, jardute eremua, helburuak, bazkide kopurua, baliabideak eta abar.

4.  Izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Gazteriaren administrazio unitateak izapidetuko ditu eskabideak.

5.  Eskabideak balora­tze­ko irizpideak.

Oinarri hauetan arau­tzen diren lagun­tzak kalkula­tze­ko, irizpide hauek aplikatuko dira, atal bakoi­tze­ko hemen jaso­tzen diren puntuazioekin:

1.  Elkartearen proiekzio soziala, beste gizarte eta kultur entitate eta dinamiza­tza­ile ba­tzu­ekin duen inplikazio maila. Gehienez ere 25 puntu.

2.  Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa (diseinua, metodologia, baliabideen antolaketa, izaera berri­tza­ilea eta abar) eta egokitasuna. Gehienez ere 25 puntu.

3.  Herrian programak edo jarduerek izan dezaketen eragina eta ekarpena gazteria, kultura eta gizarte arloetan. Gehienez ere 25 puntu.

4.  Antolaketa arloan nahiz autofinan­tzi­azioan elkarteak egindako ahalegina: Gehienez ere 15 puntu.           

5.  Euskara susta­tze­aren aldeko jarrera: Gehienez ere 10 puntu.

Horietaz gain, honako ezaugarri hauek lehene­tsi eta positiboki baloratuko dira:

— Berdintasunaren irizpidea kontuan har­tzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bul­tza­tuz eta sustatuz, eta, bereziki, emakumeen eskubideak bermatuz.

— Belaunaldien arteko ibilbidea eta transmisioa berma­tze­a eta elkartearen biziraupena ziurta­tzea, bereziki beren lana herrian zabal­tzen eta heda­tzen dutenena (sozializazioa, jende berriaren inplikazioa...).

— Ingurumen ikuspegia bereziki baloratuko zaie baliabide, bitarteko eta egitasmoetan berrerabilera eta birzikla­tze irizpidea kontuan har­tzen duten entitateei (kartelak, ekitaldiak...).           

Edozelan ere, programa honetan jasotako dirulagun­tzak eskuratu ahal izateko, aurkeztutako proiektuek gu­txi­enez 50 puntu lortu beharko dituzte.

6.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 5.500 €-koa da, eta «1.09.10.480.337.20.00 Gazteriako dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura finan­tza­tuko da.      

7.  Klausula gehigarria.

Oinarri arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirula­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

6.2.  Herriko musika taldeei grabazioak egiteko dirulagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarri arau espezifikoak.

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea hauxe da: herriko musika taldeen arte produkzioa susta­tze­a xede duten lagun­tzak emateko deialdia arau­tzea, 2018ko abendutik 2019ko azarora bitartean egindako grabazio edota edizio kostuen zati bat diruz lagun­tze­ko.               

2.  Onuradunak.

Lagun­tza hauek jaso­tze­ko, herriko musika taldeek baldin­tza hau bete beharko dute: taldekideen erdia gu­txi­enez Arrasaten erroldatuta egotea.              

3.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera eredu ofizialarekin batera, eska­tzai­leek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a)  Taldea osa­tzen duten kide guztien nortasun agirien fotokopiak.

Errolda datuak udalak egiaztatuko ditu zuzenean, ulertuko baita interesdunak horretarako baimena eman diola eskaera aurkezte hu­tsa­gatik. 

b)  Grabazioaren edota edizioaren aurrekontua.

c)  Oinarri-arau orokorretako 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazioarekiko zerga obligazioak bete­tzen direla egiazta­tzea.

4.  Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik azaroaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

5.  Izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Gazteriaren administrazio unitateak izapidetuko ditu eskaerak.

6.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Emandako dirulagun­tza­ren zenbatekoa grabazioaren edota edizioaren kostuaren erdia izango da, baina lagun­tza­ren gehieneko muga 700 €koa izango da grabazioko.

Grabatutako diskoaren karatula edita­tzen bada, testua euskaraz azaldu beharko da, bakarrik edo beste hizkun­tza batekin edo ba­tzu­ekin batera, baina euskarazko testua bereziki nabarmenduz.

Talde bakoi­tza, gehienez ere bi urtean behin aurkeztu ahal izango da lagun­tza-programa honetara.

7.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 2.000 €koa da, eta «1.09.10.480.337.20.01 Musika Taldeen Grabaketa dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura finan­tza­tuko da.

8.  Justifika­tze­ko epea eta modua.

Dirulagun­tza emateko erabakia hartutakoan, dirulagun­tza justifikatu egin beharko da grabazioari edota edizioari dagokion faktura aurkeztuz, eta diruz lagundutako grabaketaren zazpi kopia entregatuko zaizkio Udalari, gehienez ere hilabeteko epean, diruz lagundutako ekin­tza gauza­tzen denetik konta­tzen hasita.

9.  Dirulagun­tza ordain­tzea.

Dirulagun­tza ordainketa bakar baten bidez emango da, gehienez ere hilabeteko epean, aurreko artikuluan justifikazioa egiteko eska­tzen diren agiriak udale­txe­an aurkezten direnetik zenba­tzen hasita.

10.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirula­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

6.3.  Etxe­bizi­tza alokairua ordain­tze­ko dirulagun­tzak gazteen­tzat arau­tzen duten oinarri arau espezifikoak.

1.  Xedea.

Dirulagun­tza hauen xedea da Arrasateko 18-35 urte bitarteko gazteei etxe­bizi­tza alokairua ordain­tzen lagun­tzea, eman­tzi­pazio bidean lagun­tze­ko eta etxe­bizi­tza alokairua susta­tze­ko.

2.  Bete beharreko baldin­tzak.

2.1.  Alokairuaren inguruko baldin­tzak.

Alokatutako etxe­bizi­tza eska­tzai­leen ohiko egoi­tza izan behar da eta alokairu kontratuak gu­txi­enez 12 hilabeteko iraupena izan beharko du; tarte horretan, gainera, oinarri hauetan zehaztutako baldin­tza guztiak mantendu beharko dira.      

Etxe­bizi­tza alokairuaren prezioa, gehienez, hileko 600 eurokoa izango da, eranskinak barne.

Alokairutik edo diruz lagundu daitekeen kon­tze­ptutik kanpo geldituko dira garaje, komunitate eta administrazioko gastuei dagozkienak, bai eta kontribuzio edo zerga kon­tze­ptupean sor daitezkeenak ere, dagokion kontratuan berariaz sartuta egonda ere.

Alokairuko hileko kuotatik 30 euroko zenbateko finko bat kenduko da, aurreko paragrafoan deskribatutako garaje edo komunitate gastuengatik, alokairu kontratuan sartuta badaude, eta ez bada aurkezten horietako bakoi­tza­ren hileko kostuaren berariazko justifikaziorik.

2.2.  Eska­tzai­leek bete beharrekoak.

Bi modutan eskatu daitezke lagun­tzak: norbanako gisa edo bizikide­tza unitate gisa.

Bizikide­tza unitategatik ulertuko da bikote bat, kide biak adinez nagusikoak (adin txi­kikoak euren kargura izan ala ez), edo per­tso­na bakarra adin txi­kikoak bere kargura dituena.              

Bete beharreko baldin­tzak:

a)    Adina: 18 eta 35 urte bitarteko adina izatea.

b)    Errolda: Arrasaten erroldatuta egon izana azken 4 urteetan etenik gabe edo etenekin gu­txi­enez 10 urtetan.              

Gu­txi­enez bizikide­tza unitateko per­tso­na batek bete behar ditu baldin­tza biak, adina eta errolda.

c)    Etxe­bizi­tza­ren jabe­tza­rik ez izatea, ez eska­tzai­leak ezta bizikide­tza unitateko kideetatik inork ere, heren­tzi­a edo dohain­tza bidez eskuratutako etxe bizi­tzen titularkide diren kasuetan izan ezik, baldin eta titularkidetasun horren por­tzen­tajeak ez badu %50 gaindi­tzen eta etxe­bizi­tze­tako partaide­tzen balio katastrala 75.000 eurotik gorakoa ez bada.

Hala ere, lagun­tza eskatu ahal izango dute etxe­bizi­tza baten jabe %50ean baino gehiagoan diren herritarrek, baldin eta etxe­bizi­tza hori legez erabili ezin badute, egoera berezi bategatik.

d)    Alokatutako etxe­bizi­tzan bizi diren per­tso­na guztiak bertan erroldatu behar dira eta datu hau egiaztatuko da dirulagun­tza jaso baino lehen. Halaber, erroldatuta baleude jada bertan bizi ez diren per­tso­nak, etxe­bizi­tza­ren jabeak eskatu beharko du euren baja erroldan.

e)    Diru sarrerak gehienez ere ondorengoak izan ahalko dira:

— 28.000 euro gordin urtean eska­tzai­lea norbanakoa bada.

— 40.000 euro gordin urtean, eska­tzai­lea bizikide­tza unitate bat bada.

f)    Diru sarreren osaketari dagokionez, ezin izango da urtean 600 eurotik gorakoa izan kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa, amaitutako azken zerga ekitaldiari dagokiona.

g)    Etxe­bizi­tza parteka­tzen duten gazte guztiak izan daitezke onuradun, baldin eta denek sina­tzen badute alokairu kontratua eta bete­tzen badituzte gainon­tze­ko baldin­tza guztiak. Kasu honetan, eskaerak banan banan aurkeztuko dira eta alokairuaren prezioa konputatuko da kontratua sinatu duten guztien artean hainbanatuta.

h)    Lagun­tza­ren onuradun guztiek egunera izan behar dute Arrasateko Udaleko zerga, tasa eta zehapenen ordainketa. 

i)    Ezin izango da familia loturarik izan onuradunaren eta errenta­tza­ilearen artean, odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.

Edozein kasutan, onuradun­tzat jo­tze­ko, Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta 887/2006 Errege Dekretuaren 18. artikulutik 29.era bitartekoetan, eta Arrasateko Udaleko dirulagun­tzak emateko ordenan­tza arau­tzai­leetan ezarritako baldin­tzak bete izana egiaztatu beharko da.

2.3.  Etxe­bizi­tzek bete beharreko baldin­tzak.

Alokatutako etxe­bizi­tzek Arrasateko udalerrian kokatuta egon behar dute eta dagokien bizigarritasun baimena izan. Horrez gain, ondorengo baldin­tzak izan behar dituzte:          

a)    Erabil­tze­ko moduan dagoen sukaldea, elika­tze iturri elektriko edo gasezkoa duena, eta behar bezala hornitua.

b)    Du­txa edo bainuon­tzi­a duen bainugela.

c)    Erabil­tze­ko egoeran dagoen ur bero sistema, bainugelara eta sukaldera zerbi­tzu­arekin.

d)    Erabil­tze­ko egoeran dagoen 220 volt-eko instalazio elektrikoa, dagokion buletinarekin.

e)    Ur edangarriaren hornidura.

f)    Sare orokorrera isurketa duen saneamendua.

g)    Kalerako airezta­tzea.

3.  Bazter­tze­ak.

Dirulagun­tza­ren esparrutik kanpo geldituko dira ondoko egoera hauetan aurki­tzen diren etxe­bizi­tzak:

a)    Babes publikoko etxe­bizi­tzak.

b)    Bizigune programaren barruan alokatutako etxe­bizi­tzak.

c)    Logelen alokairuak.

d)    Etxe­bizi­tza gisa erabilitako lokalak.

e)    Hilean 600 euroko zenbatekoa gaindi­tzen duten alokairuko etxe­bizi­tzak.

f)    Urte bete baino iraupen txi­kiagoa duten alokairu kontra­tuak.

4.  Aurkeztu beharreko agiriak.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira lagun­tza eska­tze­ko:    

a)    Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta.        

b)    Nortasun Agiriaren edo egoi­tza txa­rtelaren fotokopia, lagun­tza eskaeran sar­tzen diren per­tso­na guztiena.

Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da adin txi­kikorik balego edo senidetasuna egiazta­tze­ko.

c)    Etxe­bizi­tza­ren alokairu kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.

d)    Bankuko kontuaren titularitatea egiazta­tzen duen agiria.

e)    Ziurtagiria, estatuan etxe­bizi­tza baten jabe ez izatearena, lagun­tza­ren onuradun guztiena, jabe­tza erregistroak igorria, lagun­tza eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.  

f)    Etxe­bizi­tza baten titularkide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:

— Heren­tzi­a kasuan, heren­tzi­aren onarpen agiria eta etxe­bizi­tza partaide­tza­ren eskritura.

— Dohain­tza kasuan, dohain­tza eskritura.

g)    Bizikide­tza unitateko kide guztien urteko diru sarreren egiaztagiriak:

— Lan-bizi­tza­ri buruzko ziurtagiria, Gizarte Seguran­tza­ko Diruzain­tza Nagusiak igorria.

— Azkeneko 12 hilabeteetako diru-sarreren frogagiriak.

— PFEZ aitor­tze­ko derrigortasuna duenak, honakoak aurkeztu beharko ditu:

— PFEZ aitorpenaren fotokopia eta horren jatorrizkoa, biak erka­tze­ko, azken zerga ekitaldiari dagokiona.

— Gainera zergapekoak ez diren prestazioak jasoko balira, prestazio horien ziurtagiria.

— PFEZ aitor­tze­ko derrigortasunik ez duenak:

— Kasu guztietan, PFEZ aitorpena aurkezteko derrigortasunik ez izatea egiazta­tzen duen ziurtagiria, Foru Ogasunak emana.

— Kasu guztietan, kapital errendimendua egiazta­tze­ko bankuko agiriak aurkeztu beharko ditu eska­tzai­leak, bera titularra den kontu guztiena.

— Besteren konturako langileen kasuan, kon­tze­ptu guztiengatik jasotako diru sarrera gordin guztiei buruzko dokumentua, ekitaldi horri buruzkoa eta enpresak edo enplegu emai­leak emandakoa.

— Pen­tsi­odunen edo bekak, prestazioak edo subsidioak jaso­tzen dituztenen kasuan (Gizarte Ongizateko lagun­tzak bar­ne), ekitaldi honetako lagun­tza horien ziurtagiria.   

h)    Administrazioarekin eta Gizarte Seguran­tza­rekin bete beharrekoetan egunera dagoela egiazta­tzea.

Gizarte Seguran­tza­ren ondoriotarako onartuko da zinpeko adierazpena, norbere konturako langileen kasuan izan ezik. 

i)    Zinpeko aitorpena, beste diru sarrera ba­tzuk (zenbatekoa adieraziz) badaudela eta/edo beste erakundeetan dirulagun­tza eskatu dutela adierazten duena. Besteak beste:

— Etxe­bizi­tza­rako Prestazio Osagarria (EPO).

— Arrasateko gizarte larrialdietako dirulagun­tzak.

Udalak egiaztatuko ditu aitorpen hauek bere esku dituen datuen bidez.

Eska­tzai­leek berariazko baimena eman beharko diete Arrasateko udalari, lagun­tzen onuradun izateko baldin­tza guztiak bete­tzen dituztela egiazta­tze­ko, Datu Per­tso­nalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 6. artikuluan ezarritakoa betez. Erroldako datuak Udalak jasoko ditu zuzenean.         


5.  Eskaerak aurkezteko epea.

Dirulagun­tza eskatu ahalko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragar­tzen den hurrengo egunetik azaroaren 30era arte.

Eskaera aurkeztuz gero deialdia Gipuzkoako Agiri Ofizialean iragar­tzen denetik bi hileKo epearen barruan, lagun­tza atze­raeraginkortasunez onartu ahalko da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, baldin eta data horretarako alokairu kontratua sinatuta bazegoen.

Bi hileko epe hori behin gaindituta, lagun­tza lortu ahalko da eskaera egiten den hilabetetik aurrera (atze­raeraginkortasunik gabe).

6.  Aka­tsak zuzen­tzea.

Eskaerak edo harekin batera doan nahitaezko dokumentazioak aka­tsen bat duenean edo osatu barik dagoenean, 10 eguneko epea izango dute interesdunek an­tze­mandako aka­tsak zuzen­tze­ko, Udalak egindako errekerimendua jakinarazi eta hurrengo egunetik zenba­tzen hasita.

Emandako epea aka­tsak zuzendu barik igaro­tzen bada, dirulagun­tza eskaera ez da onartuko, eta beste izapiderik gabe ar­txi­batu egingo da prozedura.

7.  Izapide­tze­az ardura­tzen den administrazio unitatea.

Gazteriaren administrazio unitateak izapidetuko ditu eskaerak.

8.  Dirulagun­tzen zenbatekoa.

Dirulagun­tzen zenbatekoa zehazteko kontutan hartuko dira diru sarrerak, ondoko taula honen arabera:

Eskatzailea

Diru sarrera gordinak

Alokairuaren %

Gehienezko dirulaguntza

Norbanakoa

25.000,01-28.000

20%

100 €

22.000,01-25.000

30%

150 €

20.000,01-22.000

40%

200 €

1.000-20.000

50%

250 €

Bizikidetza unitatea

35.000,01-40.000

20%

100 €

30.000,01-35.000

30%

150 €

26.000,01-30.000

40%

200 €

5.000-26.000

50%

250 €

 

Gu­txie­neko diru sarreretara iristen ez direnen eskaerak salbuespenez onartu ahalko dira.

Gehienez 12 hilabeteko epealdi baterako izango da dirulagun­tza; hurrengo urtean deialdia egiten bada, eskaera berri bat egin beharko lukete onuradunek lagun­tzak jaso­tzen jarrai­tze­ko aukera izateko.

Lagun­tza hauek, gehienez ere, jaso ahalko dira hiru urtez.

9.  Agiri justifikagarriak.

Behin dirulagun­tza onartuta, dagozkion diru kopuruak jaso­tze­ko, ondorengo egiazta­tze agiriak aurkeztu beharko dira: 

a)    Alokairuaren hileko ordainketa agiriak.    

b)    Azken ordainketa gauzatu aurretik, onuradunek aurkeztu beharko dituzte 4. klausularen «g» atalean azal­tzen diren dokumentu eguneratuak.

Lagun­tza eskatu zenetik aldaketaren bat izan bada bete beharreko baldin­tze­tan, aldaketa horri dagokion dokumentazio berria aurkeztu beharko da (Bete beharreko baldin­tzak oinarri hauetako 2. Klausularen 2.2. puntuan jasota daude). 

Aurkeztutako dokumentazio berria aztertuta:

— Kasua balitz, dirulagun­tza­ren zenbatekoa birkalkulatu egingo da.

— Jada onuradunak baldin­tzak beteko ez balitu, dirulagun­tza zuritu egingo li­tza­teke, baldin­tzak bete­tzen zituen azken hilekoaren ordainketarekin.      

10.  Dirulagun­tza­ren ordainketa.

Dirulagun­tza­ren ordainketa gauzatuko da hileroko maiztasunez, dagozkion ordainagiriak aurkeztu ondoren.

11.  Beste dirulagun­tze­kin bateragarritasuna.

Oinarri hauen arabera emandako dirulagun­tzak helburu berarekin ematen diren beste diru lagun­tze­kin bateragarri ezinak izango dira.

Salbuespen gisa, lagun­tza hauen onuradun izan ahalko dira gizarte bazterketa eta muturreko beharrak leun­tze­ko bakarkako dirulagun­tzen onuradunak eta Etxe­bizi­tza­ko Prestazio Osagarria jaso­tzen dutenak.

Bi kasuetan, alokairurako dirulagun­tza hauek izaera osagarria izango dute 8. klausularen arabera lagun daitekeen gehieneko zenbatekora iri­tsi arte.

12.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 60.000 eurokoa da, eta «1-09-10-480-152-01-01 Gazteen etxe­bizi­tza alokairuak lagun­tza programa» kontu sailaren kontura finan­tza­tuko da.

Aurrekontuaren zenbatekoa ez bada nahikoa diru eskabide guztiei eran­tzu­teko, handitu egingo da kopuru hori, udal aurrekontua betearazteko oinarri arauetan kredituak alda­tze­ko xeda­tzen diren mekanismoen bidez.

13.  Klausula gehigarria.

Oinarri arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, jarraituko zaio Arrasateko Udalaren 2019ko dirulagun­tzen deialdiaren oinarri arau orokorretan xedatutakoari.      

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirula­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

7. ERANSKINA

INGURUMEN SAILA

7.1.  Oinarriak, erregula­tzen dutenak dirulagun­tza ematea taldeei, elkarteei eta entitatei ingurumen jarduerak egiteko.

1.  Xedea.

Oinarri-arau hauen xedea da deialdia erregula­tze­a diru­lagun­tzak emateko, Arrasateko udalerriaren eremuan ingurumen izaerako jarduerak egite aldera.               

Dirulagun­tza jasoko dute, Arrasateko udalerrian 2019eko urtean taldeek edo elkarteek eta erakundeen egindako ingurumen izaerako ekin­tzek.            

2.  Onuradunak.

Lagun­tza jaso ahal izango dute, batez ere, Arrasaten egoi­tza eta jardun eremua daukaten per­tso­nek eta elkarteek edo entitateek, eta, salbuespenez, nahiz eta ez izan egoi­tza eta jardun eremua Arrasaten, Udalak interesgarri­tzat jo­tzen dituen ekin­tzak edo proiektuak gara­tzen dituzten beste entitate ba­tzuk, eta horien helburuen artean badaude ingurumenaren kon­tse­rbazioa, errekuperazioa, defen­tsa, zabal­tzea, sen­tsi­bilizazioa, babesa eta abar.

Elkarte onuradunek baldin­tzak bete beharko dituzte, deialdi honetako arau orokorretako 4. artikuluan eska­tzen direnak, erregistro publikoan izena emateko betebeharrari dagokionez.       

3.  Administrazio atala, izapide­tze­az ardura­tzen dena.

Eskaerak izapidetuko ditu Ingurumeneko administrazio unitateak.

4.  Eskaerak balora­tze­ko irizpideak.

Oinarri-arau hauetan arau­tzen diren lagun­tzak kalkula­tze­ko, izizpide hauek aplikatuko dira, atal bakoi­tzak jaso­tzen duen puntuazioarekin:

a)  Entitatearen ezagu­tzak eta esperien­tzi­a ingurumen jarduerak egiten, eta proiektuari atxi­kitako lantaldea. Gehienez ere 20 puntu arte.

b)  Proiektua zein biztanleriaren­tzat den, honi lotutako atxi­kipen formaletan neurtuta- Formazio ekin­tze­tan baloratuko da txo­stengileen gaitasuna, oinarri dokumentala, instalazioen egoki­tza­pena eta abar. Gehienez ere 14 puntu arte.       

c)  Jardueraren berritasun maila, gehienez ere 14 puntu arte.

d)  Proiektuaren garapenaren ondorioz ingurumen hobekun­tza eta baita ingurunea ezagu­tzan, (hobekun­tza adierazleen neurtuta, ahal bada). eta Udalak inplementa­tze­ko aukera, esperien­tzi­aren ondorioz, gehienez ere 14 puntu arte.      

e)  Ingurumena ezagu­tzen eta kon­tse­rba­tzen hobe­tzea, ahal bada CO2 emisioen murrizketarekin erlazionatuta, gehienez ere 14 puntu arte.

f)  Energia berriztagarrien berri jakitea - erabil­tze­a sustatu, gehienez ere 10 puntu arte.

g)  Hainbat ekosistema gizarteari ematen dioten zerbi­tzu­a eta horren balorearen ezagu­tza susta­tze­a (uraren, aireare, lurzoruaren kalitaearekin, biodiber­tsi­tatearekin erlazionatuta) eta gizakiaren esku-har­tze­aren eragina hauetako bakoi­tze­an. Gehienez jota 14 puntu arte.

Edozelan ere, programa honetan aurreikusten diren lagun­tzak lor­tze­ko, gu­txi­enez 50 puntu lortu behar dute aurkezten diren proiektuek.

Gastuak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta, argi eta garbi, eran­tzu­ten badiote diruz lagundutako jardueraren izaerari eta beharrezkoak badira helburuak lor­tze­ko. 

Per­tso­nal gastuak ezingo dira izan diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50 baino handiagoak.

5.  Justifikaziorako arauak.

Justifikazioa egiteko ez dira kontuan hartuko oinarri orokorretako 23.c artikuluan ezarritako irizpideak.

6.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 3.000 €-koa da, eta finan­tza­tuko da «1.05.10.480.172.00.00» - Ingurumen Taldeen­tza­ko dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura.   

7.  Klausula gehigarria.

Oinarri espezifiko hauetan jaso­tzen ez diren gai guztietan oinarri orokorretan ezarritakoa izango da aplikagarria.           

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tzan eta 38/ 2003 Dirulagun­tzen Lege Orokorrean eta bat datozen gainon­tze­ko lege arauetan ezarritakoari atxi­kiko zaio.

8. ERANSKINA

KIROL SAILA

8.1.  Oinarri espezifikoak, erregulatzen dutenak di­ru­­laguntzak ematea Arrasateko Kirol Taldeen jardue­ra arruntari eta bereziari.

1.  Xedea.

Oinarri-arau hauen xedea da dirulagun­tzak ematea norgehiagokan kirol taldeei.              

— Arrasateko kirol taldeei, lehiazko erregimenean, diru­la­gun­tzak ematea, kirola susta­tze­ko ohiko jarduera egiteko, kirol modalitate bakoi­tza­ren denboraldiak har­tzen duen aldiaren arabera.

— Herritar guztiei zuzendutako jolas izaerako kirol jarduera bereziak edota noizean behingoak antola­tze­ko, oinarri-arau hauetan zehaztutako aldian, baldin eta Arrasateko herrian egiten badira, edo Arrasateko kirolariek egiten badituzte, jarduera herritik kanpo eginez gero.          

2.  Onuradunak.

Oinarri espezifiko hauek arau­tzen dituzten dirulagun­tzak, bal­din­tza hauek bete­tzen dituzten kirol taldeek eskatu ahal izango dituzte:

a)  Indarrean dagoen legeriaren arabera eraturik egotea eta izena emanda izatea Eusko Jaurlari­tza­ko Kirol Elkarte eta Entitateen Erregistroan.

b)  Arrasateko Udalaren kirol klub eta elkarteen erregistroan izena emanda egotea.

c)  Identifikazio Fiskaleko Kodea izatea eta zerga obligazioetan egunean egotea.

d)  Helbide soziala eta jardute eremua Arrasaten eduki­tzea. Salbuespen gisa, Kirol Zerbi­tzu­ak interesgarri­tzat jo­tzen dituen jarduerak eta proiektuak egiten dituzten klubak ere onartuko dira, nahiz eta egoi­tza eta jardute eremua Arrasaten ez izan.

2.  Onuradunen konpromisoak.

a)  Diruz lagundutako edozein jardueraren antola­tza­ileak ida­tziz, ahoz edo irudi bidez eginiko iragarki guztietan Arrasateko Udalaren lagun­tza­ren berri eman beharko du, haren logotipoa txer­tatuz (ad.: weba, pankartak...).

b)  Jarduera aurkezteko pren­tsa­urrekoa zer egunetan, zer ordutan eta non izango den jakinarazi beharko du, eta pren­tsa­urreko horretan parte har­tze­ko gonbidapena egin.

c)  Horiez gain, kirol taldearen ohiko jarduerarako eska­tzen bada lagun­tza, aurrekoez gain, parte har­tzen duen lehiaketa ofizialetan lortutako emai­tzen berri eman beharko du.   

3.  Zer agiri aurkeztu behar den.

Deialdi honen oinarri-arau orokorretako 7. artikuluan eska­tzen diren agiriak.

Deialdiaren oinarri orokorretako 7. artikuluan xedatutakoaz gain, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

3.1.  Dirulagun­tza eska­tze­ko orria, eredu ofizialari jarraituz behar bezala beteta.

3.2.  Kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria.     

Ez da aurkeztu behar, aurreko deialdirako aurkeztu bazen eta harrezkero ez bada aldaketarik egon.

3.3.  Horiez gain, kirol taldearen ohiko jarduerarako eska­tzen bada lagun­tza kirol eranskina behar bezala beteta, honako atal hauekin:

a)  Datu orokorrak; klubaren aurkezpena eta helburuak, zuzendari­tza taldea, bazkide kopurua eta kuota, kirol atalen kopurua.

b)  Kirol modalitate bakoi­tze­ko talde kopurua uneko denboraldian; hala nola kirolari federatuen zerrenda zenbakitua, non adieraziko den:

— Kategoria.

— Adina.

— Sexua.

— Bizilekua.

Horrekin batera, dagokion Federazioak ofizialki emandako zerrenda eran­tsi beharko da.

c)  Indarrean dagoen federazio-baimena duten teknikarien zerrenda zenbakitua, non adieraziko den:

— Titulazioa.

— Sexua.

— Bizilekua.

— Bere ardurapean dagoen taldea.

Horrekin batera, hauxe eran­tsi beharko da:

— Tituluaren fotokopia.

— Federazio-baimenaren fotokopia, non, uneko denboraldian klubeko entrena­tza­ilea dela jasoko den.

d)  Indarrean dagoen federazio-baimena duten arbitroen ze­rrenda zenbakitua, non adieraziko den:

— Kategoria.

— Sexua.

— Bizilekua.

Horrekin batera, hauxe eran­tsi beharko da:

— Tituluaren fotokopia.

— Federazio-baimenaren fotokopia, non, uneko denboraldi­an klubeko epailea dela jasoko den.

e)  Herri osoaren­tzat antolatuko diren eta Arrasateko beste udal sailen dirulagun­tza­rik izango ez duten sustapeneko kirol jarduerak.

f)  Klubak Kirol Zerbi­tzu­arekin egindako edo egingo dituen kolaborazioak, izan kirol jarduerak susta­tze­koak izan instalazioak kudea­tze­koak.

g)  Ikaste­txe­ekiko lankide­tza, eskola kiroleko ekin­tzak lan­tze­ko (eran­tsi sinatutako hi­tzar­menaren kopia, balego).       

h)  Gastuen eta sarreren aurrekontua.

3.4.  Horiez gain, artikulu honetako 4. atala izan ezik, kirol taldearen jarduera gehigarrietarako eska­tzen bada lagun­tza:              

Memoria:

a)  Probaren historiala edota inplikatutako per­tso­nen kirol curriculuma.

b)  Txo­sten teknikoa, eta hor zehaztuko dira jardueraren antolaketaren xehetasunak: noiz eta non egingo den, jardueraren eremua, partehar­tzai­leak (zehaztu kategoriak edo adinak), etab.

c)  Jarduera antola­tze­az ardura­tzen den per­tso­naren edo taldearen fi­txa osoa.

d)  Txo­sten ekonomikoa, non jardueraren gastuak eta diru sarrerak zehatz-mehatz adieraziko diren.

3.6.  Ahal izanez gero, Arrasateko Udalak ofizioz eskatu ahalko ditu jarraian zehazten diren agiriak, aurrez elkarteak horretarako baimen­tzen badu:

— Eusko Jaurlari­tza­ren Erregistroan izena emanda egotearen egiaztagiria.

— Zerga obligazioetan eta Gizarte Seguran­tzan egunean ego­tearen ziurtagiriak.

4.  Eskaerak aurkezteko epea.

Dirulagun­tza eskaerak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitara­tzen denetik zenba­tzen hasita, aurreko artikuluan deskribatutako agiriekin batera.

5.  Izapide­tze­az ardura­tzen den saila.

Eskaerak tramitatuko ditu Kirol sailak.

6.  Irizpideak jarduera arrunten dirulagun­tza­ko eskaerak balora­tze­ko.

6.1.  Zer baremo aplikatu dirulagun­tza bana­tze­ko.

Programa honetarako dirulagun­tza­ren zenbatekoa zatituko da kirol taldeei esleitutako puntu guztiekin (hemen zehazten diren balorazio adierazleen arabera), eta horrela puntu bakoi­tza­ren balio ekonomikoa kalkulatuko da. Balio ekonomiko hori bider kirol taldeak lor­tzen dituen puntuak egin, eta horrek adieraziko du dirulagun­tza bakoi­tza­ren zenbatekoa.     

Hona hemen aplikatu beharreko adierazleak:

Puntuaziorako baremoa:

1.  Kirol atal bakoi­tza: 10 (aitorturiko kirol modalitatekoak).         

2.  Federazio lizen­tzi­agatik (gehienez ere 200 puntu).

2.1.  Errendimenduko kirola.

2.1.1.  Talde kirola.

— Emakumezkoak: 3.

— Gizonezkoak: 2,70.

2.1.2.  Bakarkako kirola: 3.

2.2.  Partaide­tza­ko kirola: 0,35.

Zikloturismoa, ehiza, arran­tza, mendizaletasuna, parapentea etab.

3.  Entrena­tza­ilea.

— Monitore titulugabea edo lagun­tza­ilea: 1.

— 1. maila (Euskadiko Euskal Eskola= EEE),Monitorea: 4.

— 2. maila (EEE), Eskualdekoa: 6.

— 3. maila (EEE), Nazionala -TAFYD: 8.

— Jarduera fisikoaren eta kirolaren zien­tzi­etako lizen­tzi­aduna: 10.

Entrena­tza­ilea emakumezkoa denean, dagokion puntuazioari 0,5 pt gehituko zaizkio.

4.  Epailea, arbitroa edo an­tze­koa.

— Lurraldeko kategoria: 2.

— Erkidegoko kategoria: 4.

— Estatu kategoria: 6.

5.  Herri osoaren­tzat antolatuko diren eta Arrasateko beste udal sailen dirulagun­tza­rik izango ez duten sustapeneko kirol jarduerak.           

5.1.1.  Noizean behingo jarduerak.

— Herri eremua: 20.

— Lurralde eremua: 25.

— Euskal Herri eremua: 30.

5.1.2.  Iraupen luzeko jarduerak (>2 hil): 40.

6.  Kirola susta­tze­ko ekin­tzak antola­tze­ko, Kirola Zerbi­tzu­arekin elkarlanean ari­tze­agatik: 20 (gehienez).

7.  Eskola kirolarekin kolabora­tze­agatik: 40 (gehienez).

Horietaz gain, honako ezaugarri hauek lehene­tsi eta positiboki baloratuko dira:

— Elkarteek, bere jarduerak gauza­tze­ko, Udalaren ekarpena ez ezik beste finan­tza­bide ba­tzuk ere bila­tze­ko egiten dituzten ahaleginak.

— Hainbat jarduera, proiektu edo ekin­tza beste elkarte edo entitate ba­tzu­ekin elkarlanean egitea, herriari benetako ekarpen aberats eta askotarikoa eginez.               

— Berdintasunaren irizpidea kontuan har­tzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bul­tza­tuz eta sustatuz, eta, bereziki, emakumeen eskubideak bermatuz.

— Belaunaldien arteko ibilbidea eta transmisioa berma­tze­a eta elkartearen biziraupena ziurta­tzea, bereziki beren lana herrian zabal­tzen eta heda­tzen dutenena (sozializazioa, jende berriaren inplikazioa...).         

— Ingurumen ikuspegia bereziki baloratuko zaie baliabide, bitarteko eta egitasmoetan berrerabilera eta birzikla­tze irizpidea kontuan har­tzen duten entitateei (kartelak, ekitaldiak...).           

6.2.  Zenbatekoaren muga.

Dirulagun­tzen zenbatekoa ezingo da izan, berez, talde bakoi­tzak egindako aurrekontuaren %50etik gorakoa, edo beste lagun­tza publiko ba­tzu­ekin elkartuta, ezingo da izan landu beharreko jardueraren edo programaren kostua baino handiagoa.

%50eko muga kalkula­tze­ko, gastu hauek baino ez dira kontuan hartuko:

— Lehiaketa gastuak:

1.  Arrasateko Kiroldegiko kuotak (nahitaezkoak bakarrik).          

2.  Federazioaren kuota.

3.  Federazio lizen­tzi­ak.

4.  Arbitrajeak.

5.  Lehiaketak.

— Izen- emateak.

— Joan-etorriak.

— Ostatua.

(2. eranskina: Lehiaketara joatea eta etor­tzea, edota ostatu har­tze­a justifika­tze­ko).

6.  Mediku-azterketen gastuak.

7.  Kirol materiala:

— Joka­tze­ko materiala: baloiak, pilota.

— Kirol arropa: kamisetak, maillotak.

— Txa­pelketa eta torneo gastuak.

8.  Kartelak - publizitatea.

9.  Arbitrajeak.

10.  Materiala (bolak, pilotak...).

11.  Garaikurrak.

12.  Segurtasuneko materiala (hesiak...).

— Beste gastu ba­tzuk.

13.  Monitoreen gastuak (judoa, gimnastika erritmikoa, aikidoa, karatea...).

14.  Hizlarien gastuak (mendi astean...).

15.  Kirol asegurua.

16.  Klubaren ko­txe­aren asegurua (txi­rrindulari­tza...).

17.  Klubaren lokala manten­tze­a (Arrasateko udalarena bada).

18.  Bulegoko materiala.

19.  Botikina.

Bestalde, banakako kirolarien gastuak ezin izango dira sartu baremoa egiterakoan; ezta talde gastuak ere, baldin eta talde horren barruan kirolari batek gu­txi­enez ordainsaria jaso­tzen badu.

7.  Irizpideak kirol taldearen jarduera berezirako lagun­tza eskaerak balora­tze­ko.

Oinarri hauetan arau­tzen diren lagun­tzak kalkula­tze­ko, irizpide hauek aplikatuko dira.

1.  Egin beharreko kirol jardueraren historiala eta egungo garran­tzi maila.

2.  Kirol jarduerak herrian duen eragina eta egiten duen ekarpena.

3.  Aurkeztu den proiektuaren kalitate teknikoa (diseinua, metodologia, baliabideen antolaketa, izaera berri­tza­ilea eta abar) eta egokitasuna.

4.  Elkarteak egindako ahalegina, bai antolakun­tzan bai arlo ekonomikoan. Jardueraren aurrekontuaren eta eskatutako dirulagun­tza­ren arteko propor­tzi­onaltasuna.

Horietaz gain, honako ezaugarri hauek lehene­tsi eta positiboki baloratuko dira:

— Elkarteak, bere jarduerak buru­tze­ko, Udalaren ekarpena ez ezik beste finan­tza­bide ba­tzuk ere bila­tze­ko egiten dituen ahaleginak.

— Hainbat jarduera, proiektu edo ekin­tza beste elkarte edo entitate ba­tzu­ekin elkarlanean egitea, herriari benetako ekarpen aberats eta askotarikoa eginez.               

— Berdintasunaren irizpidea kontuan har­tzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bul­tza­tuz eta sustatuz, eta, bereziki, emakumeen eskubideak bermatuz.

— Belaunaldien arteko ibilbidea eta transmisioa berma­tze­a eta elkartearen biziraupena ziurta­tzea, bereziki beren lana herrian zabal­tzen eta heda­tzen dutenena (sozializazioa, belaunaldi berrien inplikazioa...).     

— Ingurumen ikuspegia bereziki baloratuko zaie baliabide, bitarteko eta egitasmoetan berrerabilera eta birzikla­tze irizpidea kontuan har­tzen duten entitateei (kartelak, ekitaldiak...).           

8.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 100.000,00 €-koa da, eta «1-12-00-480-341-00-01– Lehiaketa bitartez - Kirol entitateen­tza­ko dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura finan­tza­tuko da, modu honetan: 

Lehenengo banaketa egin ondoren soberakinik geldi­tzen bada, bigarren buelta batean banatuko da, lehenengo bueltan jasotako por­tzen­tajearen arabera; horrek ez du esan nahi, ordea, araudi honetan jasotako gainon­tze­ko baldin­tzak bete beharko ez direnik.

Jarduera gehigarriak balora­tze­rakoan, irizpide orokorra hauxe izango da: ekin­tza­ri dagokion gastu osoaren %30 diruz lagunduko da. Edozelan ere, eta betiere Kirol Sailaren irizpideen arabera, kasu berezietan por­tzen­taje hori handitua edo txi­kitua izan daiteke.

9.  Justifika­tze­ko epea eta modua.

9.1.  iraila-ekaina bitarteko denboraldian jarduten duten elkarteek: 2019ko urriaren 31 baino lehen.

9.2.  Urte naturaleko denboraldian jarduten duten elkarteek: 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen.

Deialdiaren oinarri-arau orokorretako 23.2 artikuluan jasotako dokumentazioa aurkeztu behar da, hau da:     

a)  Kirol memoria.

b)  Izandako diru sarreren eta gastuen balan­tze orokorra.

c)  Jarduerak sortutako gastuaren frogagiriak, soilik gastu kon­putagarrien kasuan. Honako hauek frogagiri gisa onar­tzen dira:

c.1.  Jarduerari lotutako gastuen jatorrizko fakturak edo horien kopiak. Fakturetan, datu hauek agertu beharko dira:

— Klub, entitate edo elkartearen izena argi eta garbi.

— Kontratistaren edo horni­tza­ilearen izena.

— Faktura noizkoa den.

— Hornidura/zerbi­tzu­a sor­tzen duen jarduera.

— Horniduraren edo zerbi­tzu­aren deskripzioa.

Dagokion federazioari ordain­tzen zaizkion fi­txa eta kuotak, baita epaileen gastuak, haren ziurtagiri bidez zuritu ahalko dira.         

Konputagarriak ez diren gastuen kasuan, zerrendatu egingo dira, eta zein gasturi dagozkion adierazi.            

c-2.  Honako hauen ordainagiriak, fakturarik sorrarazten ez badute: arbitrajeen eta epaileen gastuenak, federazio gastuenak, eskudirutan emandako sarienak, dieta edo partaide­tza kuotengatik talde eta kirolari amateurrei egindako ordainketenak.

Ordainagiri horiek datu hauek jaso behar dituzte:

— Kirolarien izenak (izen-abizenak eta NAN) edo klubaren izena.

— Gastuaren zenbatekoa.

— Kon­tze­ptuaren deskripzioa.

— Ordainketa egiten duen entitatearen deskripzioa (dirulagun­tza­ren onuraduna) eta noiz eman den.

d)  Entitateak denboraldian izan dituen lagun­tzen eta dirulagun­tzen aitorpena.

Memorian aipatutako datuak behar den moduan egiazta­tzen ez badira, ez dira kontuan hartuko eskaera balora­tze­an. Kasu guztietan, konputagarria den gastuaren %100 zuritu beharko da.

e)  Gastuen %5a justifikatu gabe uztea onartuko da, justifika­tze­ko zailak diren gastuak kon­tze­ptupean.      

10.  Dirulagun­tza ordain­tze­a eta aurrerakinak jaso­tze­ko aukera.

Kirol Taldeen ohiko jarduerarako Dirulagun­tza bi zatitan emango da. Lehenengo zatian Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak onartutako behin-behineko dirulagun­tza­ren %60 ordainduko da, akordioa adostu eta hilabeteko gehieneko epean, beren jarduera uneko denboraldian lan­tzen duten kirol entitate eta talde guztiei.

Dirulagun­tzak emateko akordioetan 10 egun naturaleko epea emango zaie onuradunei, onartu dutela adierazi dezaten. Horretarako emandako epean besterik adierazten ez badute, ulertuko da inplizituki onartu dutela.     


Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak onartutako dirulagun­tza­ren %60 jarduera egin aurretik jaso ahal izango da, interesdunak hori eska­tzen badu eta Kirol Sailak egoki ikusten badu.


Ordainketa horrek gastuen konturako aurrerakin izaera izango du; horrek ez du esan nahi, ordea, gerora erregularizatu beharko ez denik.

Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak behin betiko dirulagun­tza ematea onartu eta gero, diru kopuruak ordaindu eta likidatu egingo dira hilabeteko epean, erabakia har­tzen denetik zenba­tzen hasita.            

Baldin eta aurkezturiko likidazioa aurretik aurkeztutako aurrekontu-gastuen azpitik badabil, itzu­li egin beharko da kobratutako dirulagun­tza­ren gehiegizko zatia, gehienez ere 60 eguneko epean, emateko erabakia jakinarazten denetik zenba­tzen hasita.

11.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirula­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

9. ERANSKINA

HIRIGIN­TZA

9.1.  Oinarriak, erregula­tzen dutenak dirulagun­tzak ematea igogailuak jar­tze­ko edo egoki­tze­ko.

1.  Xedea.

Arau hauen helburua da erregula­tze­a dirulagun­tzak ematea igogailuak jarri edo egoki­tze­ko Arrasaten hiri lurzoruan dauden bizitegi-eraikin kolektiboetan.               

2.  Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

Hona hemen diruz lagundu daitezkeen jarduketak:

— Lehendik hiri lurzoruan dauden bi solairuko edo gehiagoko bizitegi-eraikinetan igogailuak jar­tzea. Igogailua jar­tze­az aparte, diruz lagundu daitezke, baita ere, higiezinean egin beharreko egoki­tze obrak, baldin eta igogailua jar­tze­arekin zuzenki loturik badaude.   

— Egun dauden igogailuetan egoki­tze edo osa­tze lanak egitea. Soilik kasu hauetan:       

— Irisgarritasun arauek ezar­tzen dituzten baldin­tzak osoki be­te­tze­a eta egun erabilgarria den igogailua irisgarri bihur­tzea.           

— Eraikineko irisgarritasuna hobe­tze­ko, igogailua 0 kotara jaistea.

— Irisgarritasuna hobe­tze­ko helburuz 0 kotara jaistea xede duten neurri mekaniko osagarriak jar­tzea.           

Dirulagun­tza horretatik kanpo geldi­tzen dira igogailuaren kabina ordezte hu­tsa helburu duten obrak, igogailuak jar­tze­a familia bakarreko etxe­etan, bi familiako etxe­etan eta etxe atxi­kietan; baita lurzoru urbanizaezinean igogailuak jar­tze­a ere. Halaber, kanpoan geldi­tzen dira igogailua jarri behar dela aprobe­txa­tuz higiezinean egin behar diren obrak, baldin eta igogailua jar­tze­arekin loturik ez badaude.

3.  Onuradunak.

Dirulagun­tza honen onuradunak, igogailu berria jarri diren etxe­en jabeen komunitateak izango dira, obra horiei dagokien Eraikun­tza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaindu duenaren kalterik gabe.    

Horiek bakarrik aurkeztu ahal izango dute dirulagun­tza emateko eskaera, eta horretarako, komunitatearen identifikazio fiskaleko txa­rtela aurkeztu beharko dute nahitaez.

4.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Dirulagun­tza­ren gehieneko zenbatekoa hauxe izango da: Eraikun­tza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuota gisa Udalari ordaindutako zenbatekoaren %90, higiezinean igogailua jar­tze­ko obrak egiteagatik.

Hala eta guztiz ere, gehieneko kopuru hori honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:

— Igogailuak, egungo araudiaren arabera, irisgarritasun bal­din­tzak bete­tzen baditu, %90eko lagun­tza jaso ahal izango da.

— Igogailuak, egungo araudiaren arabera, erabilgarritasun irizpideak bete­tzen baditu, %75eko lagun­tza jaso ahal izango da.

— Igogailuaren kabinaren dimen­tsi­oak gu­txi­enez jarraian azal­tzen direnak badira (kabinaren sakonera: 1.00 metro; zabalera: 0,80 metro eta pasa­tze­ko zabalera ateak zabalik daudela: 0,70 metro), %50eko lagun­tza jaso ahal izango da.

— Beste kasu guztietan, %20ko dirulagun­tza jaso ahal izan­go da.

5.  Dirulagun­tza deialditik kanpo geldi­tzen diren bizitegi-eraikinak.

Hainbat urtealditako Ordenan­tza Fiskaletan xedatutakoari jarraituz igogailua jar­tze­agatik Eraikun­tza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan bere garaian zegokion hobaria (%90ekoa) lortu zuten obrak ez dira diruz lagunduko.              

6.  Dirulagun­tza lor­tze­ko eska­tzen diren baldin­tzak.

Dirulagun­tza lor­tze­ko, ezinbesteko baldin­tza izango da igogailua jar­tze­ko obrak egin izana edo emandako obra lizen­tzi­aren arabera, edo, hala badagokio, lizen­tzi­a horren osagarri diren udal akordioen arabera.           

Lizen­tzi­a baldin­tzak bete ez eta erabil­tze­ko edo abian jar­tze­ko lizen­tzi­a lortu ez duten igogailu instalazioek automatikoki galduko dute dirulagun­tza lor­tze­ko eskubidea, baita gerora egoera erregulatu eta lizen­tzi­a lor­tzen badute ere.              


Igogailua erabili edo abian jar­tze­ko lizen­tzi­a baldin­tze­kin eman bada, ez da dirulagun­tza­rik emango baldin­tza horiek bete arte.

Erabil­tze­ko edo abian jar­tze­ko lizen­tzi­a baldin­tza­tua eman izana jakinarazi eta hiru hileko epean, baldin­tzak bete­tze­ari dagokionez Udalaren oniri­tzi­a jaso ez bada, dirulagun­tza­ri ezezkoa emango zaio eta dagokion jabekideen komunitateak ez du eskubiderik izango berriro ere eska­tze­ko.       


Hiru hileko epe hori Udalak luzatu egin ahal izango du, horretarako arrazoirik izanez gero, hiru hileko azken epe bat eman­da, baldin eta interesdunaren eskaera arrazoitua bada.

7.  Epea eskaera aurkezteko.

Dirulagun­tza eska­tze­ko epea bi hilekoa izango da, igogailua erabili edo abian jar­tze­ko lizen­tzi­a ematen denetik. Epe hori, lizen­tzi­a eman izanaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasiko da zenba­tzen.              

Lizen­tzi­a baldin­tza­tuta dagoenean ere, dirulagun­tza eska­tze­ko bi hileko epea emate datatik hasiko da zenba­tzen.            

8.  Eskaera aurkeztea.

Dirulagun­tza eskaera BAZen aurkeztuko da, eta agiri hauek bilduko ditu:

1.  Eskaera, eraikineko jabekideen komunitatearen buruak sinatua.

2.  Jabekideen komunitatearen identifikazio fiskaleko txa­rtelaren kopia.

3.  Igogailua erabili edo abian jar­tze­ko lizen­tzi­aren kopia.              

4.  Eraikun­tza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuo­ta ordaindu izana egiazta­tzen duen agiriaren kopia, diruz lagunduko den igogailua jar­tze­ko obrei dagokiena.

9.  Lagun­tza eman eta ordain­tze­ko prozedura.

Lagun­tza ordainduko da behin ematea erabaki eta gero, Hirigin­tza Ba­tzor­dearen proposamenez eta Tokiko Gobernu Ba­tzor­dearen erabakiz, adierazitako agiriak aurkeztu ondoren eta Udaleko Zerbi­tzu Teknikoek oinarri-arau hauetan ezarritako baldin­tzak bete­tzen direla egiaztatu ondoren.              

10.  Aurrekontua.

Programa honen bidez deitutako dirulagun­tzen zenbatekoa 10.000 €-koa da, eta «1.05.00.780.432.00.00» – Igogailuak jar­­tze­ko dirulagun­tzak» kontu sailaren kontura. Finan­tza­tuko da.          

Aurrekontuaren zenbatekoa ez bada nahikoa dirulagun­tza jaso­tze­ko eskubidea duten eskabide guztiei eran­tzu­teko, handitu egingo da kopuru hori, udal aurrekontua betearazteko oinarri arauetan kredituak alda­tze­ko xeda­tzen diren mekanismoen bidez.

11.  Dirulagun­tza eta beste lagun­tza ba­tzuk bateragarri izatea.

Dirulagun­tza hau bateragarria izango da jarduera bera dela-eta onuradunek lor di­tza­keten beste dirulagun­tza ba­tzu­ekin.

12.  Klausula gehigarria.

Oinarri-arau espezifiko hauetan berariaz jaso­tzen ez diren gai guztietan, deialdiaren oinarri-arau orokorretan xedatutakoari jarraituko zaio.

Halaber, Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tza­ri, Dirula­gun­tzen 38/2003 Lege Orokorrari eta bat datozen gainon­tze­ko lege xedapenei jarraituko zaie.

10. ERANSKINA

ENPLEO

10.1.  Enpresa berrien­tza­ko dirulagun­tzak emateko programa arau­tzen duten oinarri-arauak.

1.  Xedea.

Deialdi hau aplikatuko zaie Arrasate herrian enplegu egonkorra sor­tzen duten enpresa ekimenei, deialdi honen oinarrietara egoki­tzen direnak.            

2.  Lagun­tzak noren­tzat diren.

Lagun­tza hauek izango dira legez eratutako enpresa be­rrien­tzat, edozein sektoretakoak, lantokia Arrasaten dutenak, 15 langile baino gu­txi­agokoak, lagun­tza programa honek ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituenak, eta enplegu egonkor bat edo gehiago sor­tzen dutela. Enplegu egonkor­tzat hartuko da enpresaren titular bati dagokiona, edota lan kontratazio mugagabeari eta egun osokoari lotutako langile bati dagokiona.        

Enpresa berri moduan ulertuko dira Arrasaten lehenengoz ezar­tzen diren jarduerak, bai enpresa sortu berriak badira, edo beste udalerri baten egondakoak eta Arrasatera egoi­tza eta lan tokia ekarri dutenak. 

Kasu hauetan ez dute aukerarik izango lagun­tzak lor­tze­ko:              

— Enpresa berria abian jarri aurreko 12 hiletan jarduera berean edo an­tze­koan, titular moduan, banaka edo sozietatean, aritu diren promotoreak edo dirulagun­tza­ren onuraduntasuna erakarri dezaketen langileak dauden kasuan, zirkunstan­tzi­a hori lan kooperatibetako bazkide moduan gertatu ezik. Enpresak eskuratu ahal izango ditu lagun­tzak gainon­tze­ko per­tso­nalagatik, araudi honen baldin­tzak betez gero.  

— Bezero bakarra duten enpresak (fakturazioaren %75 denean). Jardueraren lehen 12 hiletatik aurrera hartuko da kontuan gorabehera hori.

— Administrazioarekin daukaten kontratuen ondoriozko fakturazio orokorraren %70 edo gehiagokoa duten enpresak.

— Partizipazio publikoa duten enpresak.

— Enpresaren kapital sozialaren jabe­tza %50etik gora la­gun­tza hauek eskura­tze­ko baldin­tzak bete­tzen ez duten beste enpresa edo erakunde ba­tzu­ena denean.

— Dagoeneko, programa honen aurreko deialdiren baten bitartez dirulagun­tzak eskuratu dituzten enpresak.

3.  Erreferen­tzi­a aldia.

Programa honetan arau­tzen diren lagun­tzak lor­tze­ko, zehaztutako betebeharrak eta baldin­tzak bete egin beharko dira 2018ko uztailaren 1a eta 2019ko abenduaren 31 daten arteko epe barruan.

Ulertuko da enpresaren jarduera hasi dela enpresak IAEn alta emandako data berean.

4.  Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkeztuko dira oinarri hauek ezar­tzen duten epe barruan, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 2019ko abenduaren 31 arte.

5.  Eman beharreko lagun­tzak.

a)  Lagun­tzen izaera.

Dirulagun­tza izaera izango dute eman beharreko lagun­tzak.

b)  Berariazko baldin­tzak.

Gu­txi­enez hiru urtean mantendu behar dira lagun­tza jaso­tze­ko dauden gorabeherak, dirulagun­tza ematea erabaki­tzen den unetik konta­tzen hasita.       

c)  Zenbatekoa.

Jaso beharreko dirulagun­tza­ren kopurua, honela kalkulatuko da:

— Oinarrizko kopurua eta kopuru aldakorra batuta aterako da amaierako kopurua, eta, hala badagokio, oinarri-arau hauetan ezarritako kenkariak ezarriko zaizkio.

— Enpresa sortu berrien kasuan, enpresa batean lanpostu egonkor bat baino gehiago sor­tzen badira, 2.250 € gehituko dira bigarren eta hurrengo lanpostu bakoi­tze­ko, koefiziente zuzen­tza­ilerik eta kopuru aldakorrik aplikatu barik.           

A.  Oinarrizko kopurua: oinarrizko kopuruaren %100a, gehienez ere, 4.500 €koa izango da sortutako lanpostu bakoi­tza­rengatik. Onar­tzen den azken oinarrizko kopuruari ondoko faktoreen ponderaziotik lor­tzen den koefiziente zuzen­tza­ilea ezarriko zaio:

1.  Egindako inber­tsi­oaren bolumenaren araberakoa:

— 60.000 €tik gorakoa %100.

— 30.000 € eta 60.000 € bitartean %80.

— 12.000 € eta 30.000 € bitartean %70.

— 6.000 € eta 12.000 € bitartean %50.

— 6.000 € baino inber­tsi­o txi­kiagoa egiten duten enpresek ez dute programa honen dirulagun­tza­rik jasoko.

Inber­tsi­oen konputuan sartuko dira makinaria, ekipo, instalazio, lokalen egoki­tza­pen obrak eta softwarera bideratutakoak, eta konputu horretatik kanpo geldituko dira inber­tsi­o inmobiliarioak.

B.  Kopuru aldakorra.

Aurreko atalean ezarritakoaren arabera lortutako oinarrizko kopuruari, ondoko gehigarriak aplikatuko zaizkio:

— %15 gehituko da, diruz lagundu behar den lanpostua talde hauetako bateko per­tso­na batek har­tzen badu: emakumeak, iraupen luzeko langabeak (Lanbiden langabe daudenak 12 hiletik gora, kontratatu baino lehen) edo 45 urtetik gorakoak.             

— %20 gehituko da, diruz lagundu behar den lanpostua %33koa edo hortik gorakoa duen elbarritasun ziurtatua duen per­tso­na batek bete­tzen badu, betiere LGS baino pen­tsi­o handiagoko onuraduna ez bada.

— %15 gehituko da dirulagun­tzen den lanpostuko titularra Arrasateko Udalaren gizarte lagun­tzen onuraduna izango balitz.        

— %15 gehituko da diruz lagun­tzen den lanpostuko titularra 30 urte baino gazteagoa bada.

— %20 gehituko da enpresa onuradunaren jarduera nagusia nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako sektoreari badagokio.

— %15 gehituko da, enpresa onuradunaren jarduera nagusia merkatari­tza arloari badagokio.

Gehikun­tza por­tzen­taje horiek ezin izango dira metatu, eta kasu bat baino gehiago batera emango balira, eska­tzai­learen­tza­ko onuragarriena ezarriko da.               

C.  Kenkariak. Arrasateko Udala partaide den lagun­tza programaren batengatik enpresak jasotako dirulagun­tzak gu­txi­tuko zaizkio. Eskualdeko Garapen Agen­tzi­ako EEBko lokalen erabileraren onuradunei dirulagun­tza­ren %20 a kenduko zaie kon­tze­ptu honengatik.

D.  Lagun­tzen mugak.

Lanpostu berriak sor­tze­agatik enpresei lagun­tze­ko programa honen bidez banatuko diren dirulagun­tzen zenbatekoa deialdia onar­tze­ko unean 35.000 €-koa da, eta finan­tza­tuko da 2019ko Udal Aurrekontuko 1-06-10-480-241-20-00 «Enpresa Berriak Sor­tze­ko Lagun­tza Fondoa» partidaren kontura. Halaber, deialdian aurkeztutako eskariek diru kopuru hori gaindituko balute, Udalak erabaki ahalko du programa diruz horni­tzen duen kontu saileko zuzkidura handi­tzea.

Kasu baten ere ez da emango dirulagun­tza­rik, enpresa baten sortutako 10 lanpostu egonkor baino gehiagogatik.

Arrasateko Udalak gorde egiten du eman beharreko diru kopuruak murriztu edo deusezta­tze­ko ahalmena hauen arabera:

— Enpresak kon­tze­ptu ber­tsu­agatik jasotako beste dirulagun­tzak.

— Lanpostu berriak sor­tze­agatik enpresei lagun­tze­ko programaren araudi honetan era esplizituan jaso ez diren beste gorabehera ba­tzuk, baina Udalak, programaren koheren­tzi­a berma­tze­arren, garran­tzi­tsu­tzat jo­tzen dituenak.

Lagun­tza hau bateraezina izango da beste programa hauek ematen dituzten lagun­tze­kin:

— Arrasateko Udalaren lagun­tzak, merkatari­tza establezimenduetan erreleboa erraztekoak.

— Lanbide-Euskal Lan Zerbi­tzu­aren Ekin­tza­ileei Lagun­tze­ko Programako Enpresa Jarduera bat Sendo­tze­ko Lagun­tze­kin. Bi programetako lagun­tzak eskura­tze­ko bidea daukaten enpresek bietako bat aukeratu beharko dute.

Enpresa Berrien­tza­ko Lagun­tza programa honen eta aipatutako bi programetako edozeinen lagun­tzak eskura­tze­ko aukera edukiko luketenak, aukeratu beharko dute honen eta dagokien bietako lagun­tza horien artean.

6.  Prozedura.

Gai honi dagozkion erabakiak emateko, prozedura espezifiko moduan hauxe har­tzen da: urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, ezarritako administrazio jardunbide komuna, hemen datozen ataletan ezarritako berezitasunekin.           

a)  Hasiera.

Interesdunak egindako eskabidearekin hasiko da jardunbidea, eta eskabide hori Arrasatek Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da indarrean dagoen deialdiaren epean, eta Udaleko Alkate-Lehendakariaren izenean joango da. Aspektu hauek jasoko ditu eskabide horrek:

— Enpresa eska­tzai­learen izena.

— Harremanetarako per­tso­nen datuak.

— Dirulagun­tza­ren berariazko eskabidea, deialdia aipatuz.              

— Dirulagun­tza eska­tzen deneko lanpostuen titulardunen izenak.

b)  Eran­tsi beharreko dokumentazioa.

— Enpresa proiektuaren deskribapena.

— Inber­tsi­oen plana eta inber­tsi­o fakturen kopiak.

— Enpresaren bezeroen zerrenda eta horiei azken 12 hiletan saldutakoen egiaztagiria, hala dagokionean.      

— Dirulagun­tza eska­tzen deneko lanpostuen titulardunen NAren kopia.

— Bankuko kontuaren titulartasun agiria.

— Dirulagun­tza eska­tzen deneko lanpostuen kontratuen kopia, hala dagokionean.

— Sozietatearen eraketa eskrituraren, estatutuen eta Merkatari­tza Erregistroan izena emandako agiriaren kopiak, hala dagokionean.

— Gizarte Seguran­tza­ko erregimenean altan egotearen egiaztagiria.

— Arrasaten IEZn alta egiaztagiria.

— Jarduera ireki­tze­ko edo hasiera emateko komunikazioa, hala dagokionean.

— Jarduera lizen­tzi­a munizipala.

— Dirulagun­tza eska­tzen deneko langileen bizi­tza laboralaren ziurtagiria.

— Dirulagun­tza eska­tzen deneko langile bakoi­tza­ren adierazpen eran­tzu­lea, oraingo enpresan sartu aurreko 12 hiletan jarduera beran edo an­tze­koan, banaka edo sozietatean, titular moduan jardun ez izanari buruz.             

— Zerga obligazioetan eta Gizarte Seguran­tzan egunean egotearen ziurtagiri eguneratuak. Ordainketako egoera erregularrean egongo da, atze­rapena lortu duen enpresa eta atze­ratutako zorrari buruz agiriz kredita­tzen duena.     

— Adierazpen eran­tzu­lea, enpresak eskatu edo jaso dituen beste dirulagun­tza ba­tzu­ei buruz.

— Adierazpen eran­tzu­lea, enpresak indarrean dagoen lan legediaz kanpoko baldin­tze­tan eskulanik ez erabil­tze­aren inguruan.

— Arrasateko Udalak, beharrezko iri­tziz gero, kasu bakoi­tze­an eska lezakeen beste dokumentazio gehigarri bat.

c)  Erabakia.

— Eska­tzen den denboran eta eran eskabideak aurkeztu eta gero, Udalak jaso ahala horiek ebazten joango da, gehienez 3 hilebeteko epean eskaera aurkeztu zenetik, eta erabaki horren berri emango dio intereseko enpresari.         

d)  Hi­tzar­menak sina­tzea.

Eskaera aurkeztu eta onar­tzen diren enpresek hi­tzar­men bat sinatuko dute Udalarekin, eta horren bidez konpromiso hauek hartuko dituzte:

— Gu­txi­enez 3 urtean manten­tze­ko haien jarduera, eta Arrasateko kokapena, dirulagun­tza ematea erabaki­tzen den unetik.            

— Gu­txi­enez 3 urtean manten­tze­ko langileen plantilla, dirulagun­tza ematea erabaki­tzen den unetik.               

— Aurreko gorabeheretan aldaketarik egonez gero, Arrasateko Udalari adieraztea.

— Abal bat aurkeztea, aitortutako dirulagun­tza­ren kopuru besteko, dirulagun­tza hori jaso­tze­tik datozen obligazioak behar bezala bete daitezen berma­tze­ko.

Hi­tzar­mena sinatuko da dirulagun­tza aitor­tzen duen Udal akordioa jakinarazten denetik 30 eguneko epe barruan.         

e)  Ordain­tze­ko era.

Hi­tzar­mena sinatutakoan, 30 egun naturaleko epean ordainduko du dirulagun­tza Udalak.

f)  Espedienteen jarraipena.

Dirulagun­tza eman zeneko urtealdiaren hurrengo urtean, eta hurrengo hiru urteetan, enpresa onuradunek dokumentazio hauxe aurkeztuko diote Udalari:               

1)  Urtealdi hartako Jarduera Ekonomikoaren Gaineko Zer­ga ordaindu izanaren egiaztagiria, edo jarduera altan mantendu izan deneko egiaztagiria.

2)  Dirulagun­tza eman zeneko lanpostuen mantenuaren egiaztagiria, kotiza­tzen den Gizarte Seguran­tza­ko erregimenari dagokion eran:

— Urte horretako TC1 eta TC2, Erregimen Orokorrerako.

— Urte horretako hirugarren hiruhilekoaren osteko bizi­tza laboralaren ziurtagiria, Autonomoen Erregimenerako.

3)  Ogasunean eta Gizarte Seguran­tzan egunean egotearen ziurtagiriak.

4)  Arrasateko Udalak, beharrezko­tzat iri­tzi­rik, kasuan kasuko eska dezakeen beste edozein dokumentazio gehigarri.

Enpresa onuradunak aipatutako dokumentazioa ekarriko dio Arrasateko Udalari hurrengo urteko apirilaren 30 baino lehen.         

g)  Gorabeherak.

Enpresa onuradunek laster baten adierazi behar diote Arrasateko Udalari,dirulagun­tza eman zeneko unean enpresa horiek bil­tzen zituzten baldin­tzak neurriren batean aldatuz gero ezer.         

h)  Bete ez direnak eta itzu­lketak.

Programa honi buruz Arrasateko Udalarekin hi­tza­rtutako obligazioaren bat bete ezean enpresa onuradunak, Arrasateko Udalak errekurritu ahal izango du emandako dirulagun­tza­ren zati bat edo osoa itzu­ltzea, dirulagun­tza hau emateko enpresak sinatutako abala exekutatuz.       

Enpresak hiru urteko permanen­tzi­a konpromisoa beteko ez balu, Udalak kon­tsi­deratuz gero zirkunstan­tzi­ak bereziki zailak izan direla enpresaren­tzat, eta hauek behar bezala dokumentatuz gero (adibidez, zirkunsta­tzi­a per­tso­nal gordinak, ezinbestean enpresa ixtera behartu dutenak...), Udalak erabaki ahalko luke, eszepzionalki, dirulagun­tza­ren itzu­lketa par­tzi­ala eska­tzea, hau da, permanen­tzi­a epea bete­tze­ko falta diren hilabeteei legokiekeen zati propor­tzi­onalarena soilik.               


Gizarte Seguran­tza­ko dagokion erregimenean alta egoera hartuko da diruz lagundutako lan postuak mantendu izanaren erreferen­tzi­atzat.

i)  Tramitazioaz arduratuko den unitate administratiboa.

Programa honi dagozkion espedienteak tramita­tze­az Enple­gu eta Garapen Ekonomikoko unitate administratiboa arduratuko da.

7.  Klausula gehigarria.

Oinarri espezifiko hauetan jaso­tzen ez diren gai guztietan aplikagarria izango da Dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tzan eta 38/2003 Dirulagun­tzen Lege Orokorrean eta bat datozen gainon­tze­ko lege arauetan ezarritakoari atxi­kiko zaio.

10.2.  2019 ekitaldirako oinarriak eta deialdia, ikasten ari diren arrasateko 25 urtetik gorako langabeen­tza­ko dirulagun­tzen programarena.             

ATARIKOA

Arrasteko Udalaren Enplegu Sailaren lan ardatz bat da, eta hala jaso­tzen da 2019ko udal aurrekontuan, udalerriko langabeak lanera­tze­ko lagungarriak izan daitezkeen neurriak susta­tzea. Ulertuta norberaren kualifikazio profesionala hobe­tze­a estrategia eraginkorra izaten dela lana lor­tze­ko, Arrasateko Udalak programa hau kaleratu du, lanik ez daukaten herritarrek, langabezia aldietan denbora eta ahalegina inbertitu dezaten beraien prestakun­tzan, eta bere bitartez dirulagun­tzak emango dizkie lanbide heziketa ikasketak burutuko dituzten Arrasaten erroldatutako 25 urtetik gorako langabeei.         



1. artikulua.  Xedea.

Oinarri hauen helburua da erregula­tze­a dirulagun­tzen sistema bat, 25 urtetik gorako Arrasaten erroldatutako langabeei zuzen­tze­koa, beraien lanera­tze­ko aukerak hobe­tze aldera arautu zein ez araututako lanbide prestakun­tza ekin­tzak burutu dezaten lagun­tze­ko.          

Dirulagun­tza izango da prestakun­tza hori egiteko behar den gastuaren zati bat ordain­tze­ko, zeinak baldin­tza hauek bete beharko dituen:

A)  Prestakun­tza ekin­tza diruz lagungarriak:

1.  Prestakun­tza ekin­tza ez arautuak, edozein maila eta ma­teriatakoak, ahalmena dutenak lanbide ziurtagiria emateko.

2.  Prestakun­tza ekin­tza arautuak, lanbide heziketakoak.

— Programa honek ez ditu babestuko hizkun­tzak ikasteko prestakun­tza ekin­tzak.

— Formakun­tza ekin­tza bakoi­tza­gatik programa honen deial­di bakarrean eskuratu ahalko da dirulagun­tza.

B)  Prestakun­tza ekin­tzak non izango diren.

— Prestakun­tza ekin­tzak emango dira Arrasaten kokatutako formazio zentroetan, edo, hura eskaini ezean udalerriko zentro batean, ikasketa horiek eskain­tzen dituen EAEn edo Nafarroan kokatutako Arrasatetik hurbilen dagoen zentroan.

C)  Prestakun­tza zentroen izaera.

Prestakun­tza ekin­tzak garatu di­tza­kete JEZn formazio entitate moduan altan dauden entitateak, izan per­tso­na fisikoak ala per­tso­na juridikoak.

2. artikulua.  Onuradunak.

Onuradun­tzat joko dira, arau hauetan erregulatutako lagun­tze­tan, ezaugarri hauek bete­tzen badituzte:            

— 25 urtetik gora izatea.

— Salbuespen moduan, ArrasateLan 2019 programa pilotoan parte hartutakoek aukera edukiko dute lagun­tza hauek eskura­tze­ko, edozein adinekoak izanda ere.

— Erroldatuta egotea Arrasaten, gu­txi­enez 2018ko urriaren 1etik aurrera.

— Erregistratuta egotea Lanbiden, langabe moduan.

— Lanbide heziketako ikasketak buru­tzen ari­tzea, bai ibilbide arautuan zein ez arautuan, beti ere oinarri hauen 1.º-A artikuluko ezaugarriak bete­tzen dituzten ikasketak badira.

— Diruz lagunduko den ikastaroko saio presen­tzi­alen %80tara joatea eta horien aprobe­txa­mendu egokia egitea. Ikaste­txe­ak emandako asisten­tzi­aren eta aprobe­txa­mendu egokiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da hau dokumenta­tze­ko.

3. artikulua.  Zelan aurkeztu eskaerak.

Lagun­tza jaso nahi izanez gero, eskaera aurkeztu behar da behar bezala beteta Arrasateko Udalaren BAZeko bulegoetan (Arano eta Garcia maisu-maistra kalea 8an), eta horretarako erabiliko dute dagokion inprimakia, eskuragarri dagoena BAZen bertan edo Arrasateko Udalaren web orrian: www.arrasate.eus.               

Dirulagun­tza­ren eskaerarekin batera, agiri hauek ekarri behar dira:

— Eska­tzai­learen NA/ANA/Pasaportea.

— Eska­tzai­learen curriculum vitaea, zeinak jasoko dituen lan esperien­tzi­a eta ibilbide akademiko osoak.

— Dirulagun­tza eska­tzen duenaren bizi­tza laboralaren agiria, Gizarte Seguran­tzak emana.

— Dirulagun­tza eska­tzen duena langabe moduan inskribatu­ta daudela adierazten duen agiria, Lanbide-Euskal Lan Zerbi­tzu­ak emana.

— Dagokion prestakun­tza ekin­tzan dirulagun­tza­ren eska­tzai­learen inskripzio frogagiria.               

— Aurrekontua prestakun­tza ekin­tza­ren kostuei buruzkoa, formazio zentroak emana, kon­tze­ptukako xehetasunekin (matrikula, hileko kuotak, material didaktikoa, babes equipo per­tso­nalak, etab).

— Eran­tzu­kizunezko adierazpena beste dirulagun­tza ba­tzu­ei buruzkoa, prestakun­tza ekin­tza berberarengatik.

— Beste dokumentu gehigarri ba­tzuk, Arrasateko Udalak, beharrezko jota, kasu bakoi­tze­an eskatu di­tza­keenak.

4. artikulua.  Zer epe dagoen eskaerak aurkezteko.

Epea, eskaerak aurkezteko, zabalik egongo da arauak argitara­tzen direnetik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2019ko abenduaren 31 arte. Bestalde, deialdi honetan ain­tzat hartuko dira 2018ko irailaren 1etik aurrera hasitako prestakun­tza ekin­tzak.

5. artikulua.  Gastuak, diruz lagundu daitezkeenak, eta dirulagun­tzen zenbatekoa.

Diruz lagun­tze­koak kon­tsi­deratuko dira:

— Prestakun­tza ekin­tza­ren beraren kostuak (matrikula, hileroko ordainketak, material didaktikoa, eta abar).

— Prestakun­tza zentrorainoko joan-etorrien kostuak.      

— Programa honek diruz lagundu dezake eska­tzai­leak ordaindutako ikasketen gastuaren %75 arte, eta, edozein kasutan, per­tso­na bakoi­tza­ri gehienez 2.000 €ko dirulagun­tza eman ahalko zaio prestakun­tza ekin­tza bakoi­tze­ko.

6. artikulua.  Erabakiak.

Arrasateko Udalaren Enplegu unitatea arduratuko da programak jaso­tzen dituen eskaerak izapide­tze­az.         

Eskaerak eba­tzi­ko dira aurkeztu ahala eta ordenan, hartarako dagoen aurrekontu kopurua agortu arte. Ebazpen hori behar bezala jakinaraziko zaio interesdunari, bai onartu bada, bai ez bada onartu ere.

Eskaerak edo harekin batera doazen nahitaezko agiriek aka­tsen bat izanez gero, edo balora­tzen bada ez dagoela osorik, interesdunari epe bat emango zaio, hamar egunekoa, Udalak egindako errekerimendua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, an­tze­mandako aka­tsak zuzen­tze­ko. Emandako epea igaro­tzen bada horiek konpondu barik, atze­ra botako da dirulagun­tza­ren eskaera, eta beste tramiterik gabe, ar­txi­batu egingo da prozedura.

7. artikulua.  Gastua justifika­tze­a eta dirulagun­tzak ordain­tzea.

Onartutako eskaerei dirulagun­tza ordainduko zaie prestakun­tza ekin­tza bukatu eta gero.

Horretarako, dirulagun­tza aitortuta daukaten eskaerei lotutako ikastaroak bukatutakoan, interesatuak aurkeztuko dio Arrasateko Udalari aipatutako ikastaroa egiteak erakarri dizkion gastuen ordainagiri hauek:

— Frogagiriak, ikastaroaren matrikula, hileroko ordainketak eta/edo, hala badagokio, material didaktikoa ordaindu izanarena, faktura bidez edo formazio zentroak emandako ziurtagiri bidez.

— Frogagiria, ikaste­txe­rainoko joan-etorrien gastuarena. Joan etorrien gastuen erreferen­tzi­atzat hartuko da kasu bakoi­tze­an ibilbide hori egiteko dagoen garraio publiko modurik merkeenaren prezioa. Horretarako, dagokion garraio publikoaren joan eta etorriko tiket bana aurkeztuko dira. Horrez gain, formazio zentroak emandako ziurtagiria aurkeztuko da, egindako kur­tso­aren egun lektibo kopurua adierazteko, derrigorrezko praktika kurrikularretako egunak ere kontuan hartuta.

— Ziurtagiria, aprobe­txa­mendu onarena eta asisten­tzi­arena, prestakun­tza zentroak emana, eska­tzai­leari buruzkoa, eta aipatuko da ikastaroaren iraupen guztizkoaren gaineko asisten­tzi­a por­tzen­tajea, eskola ordu guztiei buruz eta interesduna prestakun­tza zentrora joan den egunen kopuruari buruz.

— Egiazta­tze­a egunean dagoela ordainketetan, zerga obligazioei buruz eta Gizarte Seguran­tza­renak.

— Dirulagun­tza­ren ordain kontuaren titulartasunaren egiaztagiria.

Dirulagun­tza ordainduko da egiaztatutakoan lehengo agiriak, eta berariaz onar­tzen badu programaren administrazio unitate arduradunak. Justifikatutako gastuen konputoa eskatutako eta onartutako kopurua baino txi­kiagoa suertatuko balitz, Udalak egokituko luke dirulagun­tza­ren zenbatekoa justifikatutako gastuaren arabera. Kontrako kasuan, hau da, justifikatutakoa onartutako aurreikuspena baino altuagoa balitz, Udalak berariz onartu beharko du dirulagun­tza­ren zenbatekoa handi­tzea.             

8. artikulua.  Dirua izatea.

Programa honek 30.000 €ko diru konsignazioa dauka 2019ko Udal Aurrekontuan, «1-06-10-471-241-10-00-» Langabeen Formakun­tza­rako Lagun­tzak», kontu sailean.

Baldin diru kopuru hori agortuko balitz, Udalak erabakiko du bukatu­tzat ematen duen programa, edo handitu egingo duen hasieran jarritako kreditua.

9. artikulua.  Bateragarritasuna beste dirulagun­tza ba­tzu­ekin.

Programa honetan aurreikusitako dirulagun­tzak bateragarriak izango dira beste lagun­tza ba­tzu­ekin, erakunde publiko edo pribatuetatik datozenak eta diruz lagun­tzen badituzte kon­tze­ptu berberak, betiere ez bada gerta­tzen gainfinan­tza­ketarik; maila hori gaindituz gero, programa honen bidez eman beharreko dirulagun­tza gu­txi­tuko da gainetik pasatutako kopuruan.

10. artikulua.  Araudi erregula­tza­ilea.

Oinarriotan zerbait xedatuta ez badago, aplikatuko zaizkio Arrasateko Udalaren dirulagun­tzak emateko Ordenan­tza, Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorra eta indarrean dauden gainerako arauak, gai honi aplikatu dakizkiokeenak.             

10.3.  Lagun­tzak arrasateko tituludun berriak lan munduan sar­tze­ko herriko eta debagoieneko enpresetan.

1.  Programaren xedea.

Oinarriok erregula­tzen dute «Arrasateko tituludun berriak lan munduan sar­tze­ko herriko eta Debagoieneko enpresetan» lagun­tza programa, per­tso­na horiei sarbidea errazteko goi mailako titulazio horietan enpleguak lor­tze alde, proiektuak eginez Debagoieneko enpresen­tzat.        

Programa horren bidez udalak gura du:

— Arrasateko tituludun berriei erraztea sarbidea lan egin dezaten inguruko enpresetan, haien titulazioarekin bat datozen lanetan.

— Talenturik ez joatea, inguruko enpresetara bideratuz hemengo herriko per­tso­nen goi mailako jakin­tza, tituludun lortu berriena.

— Errentabiliza­tze­a herriko agente horiek egindako ahaleginak, goi mailako heziketari dagokionez.

Arrasateko Udalak Saiolanen lagun­tza teknikoa izango du programaren prozesu osoan, batez ere enpresan egin beharreko proiektuen egokitasuna balora­tze­ko orduan, baita ere, prozesu osoan parte har­tzen duten tituludunen tutore­tza lanean.

Tituludun berriak sar­tze­ak, proiektu horiek egiteko, ez du ekarriko ezein kasutan enpresan lehendik dauden langileak ordeztea.

2.  Programaren edukia, fun­tzio­namenduak eta faseak.

Programan parte har­tzen duten enpresek proiektuak proposatuko dituzte tituludun berriek garatu di­tza­ten, proiektu horrek behar duen denboran, fase bitan:               

1. Fasea, formakun­tza praktikokoa: Lehenik eta behin, gehienez ere 4 hilabete arte, parte har­tzen duten tituludunek lan egingo dute praktika erregimenean. Lehen fase hori igarotakoan, enpresak berak baloratuko du zer lortu duten proiektuan hauei buruz:

— Parte hartu duen tituludunak egindako lanaren ebaluazioa.

— Bideragarri den edo ez enpresa-parte hartu duen tituludunaren harremanak jarrai­tzea, bai proiektuan bertan, bai enpresak proposatutako beste zeregin ba­tzu­etan, proiektu horren lanbide kategoria berdinean.

Balorazio bi horiek positiboak izanez gero, bigarren fasea etorriko li­tza­teke.

Praktikaldian tituludunek lagun­tza ekonomiko bat jasoko dute, Arrasateko Udalaren kontura izango dena, eta enpresak haien Gizarte Seguran­tza kotizatu beharko du, praktiketako ikasleen erregimenean.

Gainera, Arrasateko Udalak prestakun­tza modulu bat emango die parte har­tzen duten tituludunei, proiektuak gara­tze­ari buruzkoa.               

2. Fasea, enpresak kontrata­tze­koa: fase honetan enpresak tituluduna kontratatuko du, proiektua hasi duena, proiektu hori egiten jarrai­tze­ko, edo lanbide kategoria bereko beste lan ba­tzuk egiteko.              

Behin formakun­tza fasea amaituta, enpresek erabili ahalko dituzte kasuen-kasuko egokiak suerta­tzen diren kontrataziorako dirulagun­tza programak, Lanbide Euskal Lan Zerbi­tzu­ko Lehen Aukera programa, edo beste ba­tzuk.

3.  Programa zelan eskuratu.

Programa hori eskura­tze­ko, interesdunak izena eman beharko du deialdian, zabalik egongo dena oinarriok Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 2019ko abenduaren 31ra arte. Jasoko dira inskripzio mota bi:               

a)  Tituludunak hartu gura dituzten enpresen inskripzioa:             

1.  Sarbide baldin­tzak.

— Enpresa legez eratuak, lan lekua dutenak Debagoieneko udalerriren batean. Lehentasuna izango dute Arrasaten kokatuta daudenak.

— Proiektu zehatz bat eduki­tzea, tituludun berrien bitartez gara­tze­ko egokia.

— Egunean egotea zerga obligazioetan eta Gizarte Seguran­tza­rekin.

2.  Zer agiri aurkeztu behar duten.

— Inskripzio inprimakia, behar bezala beterik.

— Frogagiria, JEGZn alta emanarena.

— Enpresaren legezko ordezkariaren NAren kopia.        

— Egin behar den proiektuaren deskribapena, zeinak gu­txi­e­nez informazio hau izango duen:

*  Egin behar den proiektuaren izena.

*  Proiektu horretan zer helburu lortu behar diren.

*  Sartu behar den per­tso­nak zer lan egin behar duen.

*  Praktiketako per­tso­na zer lekutan egongo den proiektua landu bitartean.

*  Zenbat denbora beharko den proiektua lan­tze­ko.       

*  Proiektuaren tutorearen izena.

*  Zer aukera dagoen tituluduna kontrata­tze­ko praktikaldia amaitutakoan.

— Egunean egotea zerga obligazioetan eta Gizarte Seguran­tza­rekin.

— Beste dokumentu gehigarri ba­tzuk, Arrasateko Udalak, beharrezkoa dela iri­tzi­ta, kasu bakoi­tze­an eskatu di­tza­keenak.

b)  Tituludunen inskripzioak, interesa izanez gero enpresa proiektuetan sar­tze­ko.

1.  Sarbide baldin­tzak.

— Erroldaturik egotea Arrasaten, gu­txi­enez 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

— Eduki­tze­a graduko titulazio bat, masterra (urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan ezarritako erregulazioaren arabera, zeinak ezar­tzen duen uniber­tsi­tateko irakaskun­tza ofizialen antolaketa), diplomatura, lizen­tzi­atura edo goi mailako lanbide heziketa edo 3. mailako profesionaltasun ziurtagiria, lehenago ikasitako goi mailako lanbide heziketa batekin lotua, zein­tzuk, atze­rrian lortu badira, homologaturik egon beharko duten, deialdi honetako eskaera aurkezten den unean.              

— Titulua, balioa duena programan parte har­tze­ko, lortu iza­na 5 urte baino lehenago, programako inskripzio egunari buruz.      

— Aurrez kontrataturik egon ez izana deialdian balioa duen titulazioaren kategoriaren eta materiaren lanpostu batean.  

— Izena emanda egotea Lanbiden langabe moduan, programan sar­tze­ko edo eta izena emateko unean.

2.  Zer agiri aurkeztu behar den.

— Inskripzio inprimakia, behar bezala beterik.

— Curriculum vitae eguneratua.

— Lan bizi­tza­ren ziurtagiria, Gizarte Seguran­tzak egina.

— NAren fotokopia.

— Programan parte har­tze­a ahalbidetuko lukeen titulu akademikoaren jabe izatea egiazta­tzen duen dokumentazioa.

— Beste dokumentu gehigarri ba­tzuk, Arrasateko Udalak, beharrezkoa dela iri­tzi­ta, kasu bakoi­tze­an eskatu di­tza­keenak.

4.  Dirua eduki­tzea.

Programa honek du 70.000 euroko kon­tsi­gnazio bat, 2019ko udal aurrekontuaren 1-06-10-480-241-30-00 «Goi mailako tituludunen proiektu praktiken dirulagun­tzak» partidan. Programa amaitu­tzat emango da, aurrekontuko diru kon­tsi­gnazioa agor­tzen denean, ez bada udalak berariaz erabaki­tzen duela kreditu hori igo­tzea.

5.  Diru kopurua eta praktiken iraunaldia.

Dirulagun­tzak emango zaizkie tituludun aukeratuei, gehienez 4 hileko praktikak egiteko. Proiekturako dedikazioa egunean 6 ordukoa izango da, lanaldi osoko baten ¾ ekoa gu­txi gora behera, praktika aldia bitartean. Dirulagun­tza­ren zuzkidura aldakorra izango da, praktika aldiaren iraupenaren arabera eta onuradunaren ikasketa mailaren arabera:

— Goi mailako lanbide heziketaren edo baliokideen titulazioetarako, LGSren %80a.

— Graduen edo baliokideen uniber­tsi­tate titulazioetarako, LGSren %100a.

— Master uniber­tsi­tate titulazioetarako, LGSren %120a.

6.  Praktiken kolaborazio eta legezta­tze protokoloak.     

Programa hau buru­tze­ko, protokolo bat sinatu beharko da udalaren, enpresaren eta tituludunaren artean. Hi­tzar­men horrek erregulatuko ditu berez praktikak, eta zehaztuko ditu proiektuaren edukia, zer lan egin behar duen gazte tituludunak, praktika aldiak zenbat iraungo duen eta zer egutegi izango duen, eta praktiken tutorea nor izango den, besteak beste, praktiken legezkotasuna dagokion erakundean, eta praktikak egingo duen per­tso­naren arrisku profesionalen estalduraren xehetasuna.

Era berean, Saiolanek proiektu bakoi­tze­rako tutore bat izendatuko du, proiektu horren zuzendari­tza eta jarraipena egiteko.

7.  Araudi erregula­tza­ilea.

Oinarriotan zerbait xedatuta ez badago, aplikatuko zaizkio Arrasateko Udalaren dirulagun­tzak emateko Ordenan­tza, Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorra eta indarrean dauden gainerako arauak, gai honi aplikatu dakizkiokeenak.             

10.4.  Dirulagun­tzak Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontrata­tze­ko.

1. oinarria.  Helburua eta aplikazio eremua.

Programa honen helburua da Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioak susta­tzea; diruz lagunduko diren lan kontratuak gu­txi­enez 6 hilabetekoak izango dira, gu­txi­enez egun 1/2ko jardunekoak, 250 langile edo gu­txi­ago dituzten Arrasateko enpresetan.

2. oinarria.  Enpresa onuradunen ezaugarriak.

Programa honen dirulagun­tzen onuradunak enpresak eta irabazi-asmorik gabeko entitateak (fundazioak, elkarteak, GKEak...), baldin eta zerga eta lan arloko betebeharrak egunean badituzte eta betekizun hauek bete­tzen badituzte:

a)  Enpresak lantokia Arrasaten eduki­tzea.

b)  Enpresak 250 langile edo gu­txi­ago eduki­tzea.

c)  Kontratatutako langabeak Arrasatekoak izatea.

3. oinarria.  Kontrata­tzen diren per­tso­nen ezaugarriak.

Enpresak dirulagun­tza eskura­tze­ko, kontrata­tzen dituen per­tso­nek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

a)  Arrasaten erroldatuta egotea, gu­txi­enez 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

b)  Kontrata­tzen dituzten unean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi­tzu­an izena emanda egon beharko dute langabe gisa, kontratua sina­tze­ko momentuan gu­txi­enez.

c)  Enpresa berean kontratatua ez izana, diruz lagundu na­hi den kontratua sinatu baino 6 hilabete lehenago gu­txi­enez.               

4. oinarria.  Kontratuen ezaugarriak.

Dirulagun­tzak eskura­tze­ko, kontratuek ezaugarri hauek beteko dituzte:

a)  Gu­txi­enez 6 hilabete iraungo dute.

b)  Gu­txi­enez egun 1/2ko lan jardunekoak izango dira.

c)  Kontratuak hasiko dira 2019an, edo Lanbideren «2019ko enplegua susta­tze­ko toki-ekin­tze­tarako dirulagun­tzen» deialdiaren erreferen­tzi­a aldian, udalaren programa hau deialdi horri atxi­kita dago, eta.

d)  Kontratuek enpresako langile kopurua gehituko dute (aurreko 6 hilabetetako plantilarekin alderatuta).

5. oinarria.  Programaren diru disponibilitatea.

Programa hau 2019ko Udal Aurrekontuko 1-06-10-471-241-00-00 «Langabeen Kontratazioarako Lagun­tzak» kontu sailaz baliatuko da. Ezarritako diru kopurua agortutakoan bukatu­tzat emango da programa, Udalak propio erabaki ezean kreditua handi­tzea.             

6. oinarria.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Dirulagun­tza 2.250 € takoa izango da, 6 hilabeteko kontratuko egun osoko jardunean, edo horren propor­tzi­oan, %50 arteko jardunetarako. Per­tso­na beragatik gehienez kontratu bat diruz lagundu ahalko da. Enpresa bakoi­tzak, prin­tzi­pioz, 3 kontratugatik jaso ahalko du deialdi honen dirulagun­tza. Kontratu gehiagogatik dirulagun­tza eska daiteke, baina eskaera horiek deialdiaren indarraldia bukatutakoan aztertuko lirateke, eta dirulagun­tza jaso ahalko lukete programa honendako Udalak ezarritako kreditua momentu horretan oraindik agortuta ez balego; kasu horretan, Udalak finkatuko luke kontratu bakoi­tze­ko dirulagun­tza­ren zenbatekoa, programaren kreditu disponibilitatearen arabera. Era berean, programa honen edizio desberdinetan zehar, enpresa bakoi­tzak gehienez 10 kontratugatik ahalko du dirulagun­tza eskuratu.   

Diruz lagunduko diren kontratuak mugagabeko iraupenekoak diren kasuetan (bai jatorriz, bai 6 hilabeteko horretan zehar horretara bihurtuta), dirulagun­tza­ren zenbatekoa %20an handituko da. Gehitutako %20 hori diruz lagundutako kontratua hasi eta 12 hilabete igarotakoan ordainduko zaio enpresari.        

Halaber, Arrasateko Udalak gorde egiten du eman beharre­ko diru kopuruak murriztu edo deusezta­tze­ko ahalmena hauen arabera:

— Enpresak kon­tze­ptu beragatik jasotako beste diru-lagun­tzak.

— Programa honen oinarrian esplizituki jaso ez diren beste gorabehera ba­tzuk, baina Udalak, programaren koheren­tzi­a berma­tze­arren, garran­tzi­tsu­tzat jo­tzen dituenak.

7. oinarria.  Dirulagun­tza eska­tze­ko modua.

Dirulagun­tzak eska­tze­ko ondoko dokumentazioa aurkeztuko du enpresak:

1.  Eskaera orria beteta.

2.  Enpresaren IEZren alta egiaztagiria.

3.  Zerga obligazioetan eta Gizarte Seguran­tzan eguneratutako ordainketen agiria, dirulagun­tza eskaera aurkezteko uneari dagokiona.

4.  Bataz besteko langile-plantilaren agiria Gizarte Segu­ran­tzak emana, diruz lagun­tze­a nahi diren kontratuak hasi aurreko 6 hileko tarteari dagokiona.

5.  Lagun­tza eska­tzen deneko lanpostuen kontratuen kopiak.

6.  Dirulagun­tza eska­tzen deneko langileen bizi­tza laboralaren ziurtagiria.

7.  Langilea, kontrata­tze­ko momentuan, langabe moduan Lanbide Euskal Lan Zerbi­tzu­an inskribatuta egotearen agiria.              

8.  Lagun­tza eska­tzen deneko lanpostuen titulardunen NAren kopia.

9.  Enpresaren ordezkariaren NA ren kopia.

10.  Lagun­tza eskuratuz gero, dirua ingresatu beharko li­tza­tekeen kontu korrontearen titularitatea egiazta­tzen duen agiria.

11.  Beste dirulagun­tze­i buruzko adierazpen eran­tzu­lea.

12.  Arrasateko Udalari beharrezkoa iri­tziz gero, kasu ba­koi­­tze­an eska lezakeen beste dokumentazio gehigarria.

Eskaerak Udaleko BAZen entregatuko dira, deialdi honen 8. oinarrian ezarritako epe barruan.

8. oinarria.  Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkeztu beharko dira Lanbideren «2019ko Enplegua susta­tze­ko toki-ekin­tze­tarako dirulagun­tzen» deialdiaren erreferen­tzi­a aldian, behin oinarri hau Arrasateko Udalak onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, beti ere 2019ko Udal Aurrekontuan duen kontu saila agortu bitartean. 



9. oinarria.  Eskaerak azter­tzea.

Programa honen espedienteak tramita­tze­az Enpleguko unitate administratiboa arduratuko da.

Eskaerak aurkeztutako ordenan aztertu eta erresolbituko ditu Udalak, programaren kreditua agortu arte.

Eskabideak edo harekin batera doan nahitaezko dokumentazioak aka­tsen bat duenean edo osatu barik dagoenean, 10 eguneko epea izango dute interesdunek an­tze­mandako aka­tsak zuzen­tze­ko, Udalak egindako errekerimendua jakinarazten duen hurrengo egunetik aurrera zenba­tzen hasita.             

Horiek zuzendu barik emandako epea igaroz gero, Udalak ez du onartuko diru-lagun­tza eskabidea, eta beste tramiterik gabe ar­txi­batu egingo du espedientea.

10. oinarria.  Ordain­tze­ko modua.

Lagun­tza­ren ordainketa lan kontratua hasi eta 6 hilabete pasatakoan gauzatuko da. Horretarako, enpresak Udalari ondoko dokumentazioa aurkeztuko dio, justifikazio gisa:     

— Soldata eta Gizarte Seguran­tza­ko ordainketen egiaztagirien kopiak.

— Zerga obligazioetan eta Gizarte Seguran­tza­ko ordainketetan egunera egotearen ziurtagiriak.

— Kontratatutako langileen bizi­tza laborala epealdiaren amaierako datan.

— Langile kopurua handitu izanaren agiria (bataz besteko langile-plantilaren agiria Gizarte Seguran­tzak emana, diruz lagun­tze­ko dauden kontratuak hasi eta hurrengo 6 hileko tarteari dagokiona).

Mugagabeko iraupeneko kontratuen kasuan, %20 gehigarria Udalak ordainduko dio enpresari kontratua hasi zenetik 12 hilabete igarotakoan, ondoko dokumentazioa aurkeztutakoan:              

— Langilearen bizi­tza laborala eguneratua.

Dokumentazio justifika­tza­ilea Udaleko Enplegu Sailak aztertuko du, hi­tza­rtutako guztia bete­tzen dela berma­tze­ko; udal sail horrek onespen txos­tena emandakoan, dirulagun­tza ordainduko dio Udalak enpresari.

11. oinarria.  Beste diru-lagun­tza ba­tzu­ekiko bateragarritasuna.

Programa honetan aurreikusitako lagun­tzak bateragarriak izango dira kon­tze­ptu beragatik diruz lagun­tze­ko erakunde publiko edo pribatuetatik jasoko diren bestelako lagun­tze­kin, beti ere gain-finan­tza­zioa gerta­tzen ez bada; kasu horretan, programa honen bidez emandako lagun­tza soberako zenbatekoan gu­txi­tuko da.

Bestalde, kontratu bererako guztira ematen den lagun­tzen zenbatekoa ez da inola ere izango soldata kostu gordinetik gorakoa. Dirulagun­tza handiagoa balitz, Arrasateko Udalaren dirulagun­tza gu­txi­tuko li­tza­teke, soldata kostu gordinaren gaindiko zatian.

12. oinarria.  Arau aplikagarria.

Oinarri-arauotan aurreikusita ez dagoen guztian, hauek aplikatuko dira: Arrasateko Udalaren dirulagun­tzak ematea arau­tzen duen Ordenan­tza, Dirulagun­tzen 38/2003 Lege Orokorra eta indarrean dauden arauak, gai honi aplikatu dakizkiokeenak.