URRETXUKO UDALA
Urretxuko Udalak 2019
urterako ezarri dituen dirulaguntza programak arautzen dituzten
oinarri-arauak.
Urretxuko Udalak,
bere aurrekontu baliabideen baitan eta Dirulaguntzen Plan Estrategikoa kontuan
harturik, 2019ko ekitaldian zehar garatuko diren egitasmoetarako laguntzei
dagokien lehia librerako deialdi publikoa egiten du.
Deialdi honek
hainbat dirulaguntza lerro biltzen ditu dokumentu bakarrean, hainbat
eranskinetan jasoak, ondorengo udal sail hauek beren jarduketa esparruan ematen
diren laguntzak sartzen direlarik bertan:
— Sustapen
soziokulturalerako saila.
* Euskera.
* Hezkuntza.
* Jaiak.
* Kultura.
* Kirolak.
— Gizarte Zerbitzuak.
— Ekintzailetza
eta enpresa-lehiakortasuna sustapena.
Deialdi honetan
hauek ezartzen dira:
1. Oinarri-arau orokorrak. Dirulaguntzak
ematea arautzeko Udal Ordenantza Orokorra eta Dirulaguntzen azaoaren 17ko
38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoari jarraiki, Oinarri-arau orokorrek ondokoak
finkatzen dituzte: Deialdi guztienak diren xedapen orokorrak, eskabidea
egiteko jarraitu beharreko prozedura, onuradunak, eskatzaileei eskatzen
zaizkien baldintzak, aurkezteko epeak, laguntzak jasotzeko den zenbateko
globala, ematea, dirulaguntzaren norakoa frogatzea, dirulaguntzak ordaintzea
eta abar.
2. Oinarri-arau espezifikoak, sail bakoitzak
ezartzen dituena, haren eskumeneko eremuetan; horietan zehazten dira laguntza
programa bakoitzaren berezitasunak, besteak beste, dirulaguntza esleitu eta
banatzeko irizpideak, aurrerakinak emateko aukera, aurkeztu beharreko agiriak
eta abar.
OINARRI-ARAU
OROKORRAK
I. XEDEA
1. artikulua.
Oinarri-arau hauek
arautzen dute 2019ko urterako diru-laguntzak eta laguntzak emateko prozedura
orokorra; horren kudeaketa Urretxuko Udalari dagokio.
2. artikulua.
Genero
berdintasunaren arloko betebeharrak:
Diru-laguntzaren
baten onuradun diren pertsona eta entitate guztiek, diru-laguntza lerroa eta
emateko prozedura edozein dela ere, honako hauek bete beharko dituzte:
a) Erabilera ez sexista egin beharra diruz lagundutako programa,
proiektu edo jarduerak sustatzeko elementu gisa prestatzen diren kartel,
testu eta agirietan agertzen diren edukietan, hizkeran nahiz irudietan.
b) Diruz lagundutako programa, proiektu eta jardueretan genero
ikuspegia txertatzea.
c) Sexu arrazoiengatik, zuzenean edo zeharka, bazterketa ekarriko
duen programa, proiektu edo jarduerarik ez sortzea.
3. artikulua.
Ezingo dira
diru-laguntza deialdi honetara aurkeztu, diru-laguntzak edo laguntza
publikoak eskuratzeko aukera santzio penal edo administratiboaren bidez
galduta dutenak eta santzio horren ebazpenak ezarriko duen epean. Halaber,
ezingo dira deialdi honetara aurkeztu, horretarako gaitasunik ez duela esanez
legezko debekuan sartuta daudenak. Debeku horietan barne izango da sexuagatiko
diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, beti ere, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren Azken Xedapenean
jasotakoari jarraiki.
— Genero edo/eta
sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten proiektuak edo berdintasunaren
oinarriak errespetatzen ez dituztenak.
— Emakumeen eta
gizonezkoen arteko aukera berdintasunerako printzipioaren aurkako helburuak,
sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo
estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
— Sexu
arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamenduan bazterketa egiten duten
elkarteak.
4. artikulua.
Oinarri-arauok eta
dirulaguntza ematean indarrean dauden gainerako arauek arautuko dute dirulaguntza
hauek ematea eta Udalaren eta onuradunen arteko harreman juridikoa.
Oinarri-arau
espezifikoek berariaz beste erregulazio mota bat ezartzen ez badute behintzat,
oinarri-arau orokor hauetan ezarritako xedapenak eta baldintzak aplikatuko
zaizkie Udalak onartutako laguntza edo dirulaguntza programa guztiei.
Oinarri-arauotan
agertzen ez den guztian honakoak aplikatuko dira: Urretxuko Udalaren
Dirulaguntzak arautzeko Ordenantza Orokorra, Dirulaguntzen 38/2003 Lege
Orokorra eta indarrean dauden gainerako arauak, gai honi aplikatzekoak.
II. ONURADUNAK
5. artikulua.
Laguntza jaso ahal
izango dute, batez ere, Urretxun egoitza eta jardun eremua daukaten pertsonek
eta berdintasun printzipioak bermatzen dituzten elkarteek edo entitateek,
eta, salbuespenez, nahiz eta egoitza eta jardun eremua Urretxun ez izan, Urretxuko
biztanleentzako programak garatzen dituzte edota Udalak interesgarritzat jotzen
dituen ekintzak edo proiektuak garatzen dituzten beste entitate batzuk.
Elkarteak edo
entitateak izena emanda egongo dira Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan
edo beste erregistro publiko batzuetan, eta identifikazio fiskaleko kodearen
jabe izango dira.
III. ESKABIDEAK
ETA AURKEZTEKO EPEA
6. artikulua.
Aurkezten diren
laguntza eskabideak, Udalak egindako eta oinarri-arauotan eranskin gisa
datorren eskabide ereduaren arabera aurkeztuko dira. Eskabidea interesdun
guztiei emango zaie, udaletxean nahiz dirulaguntzen tramite
administratiboaren ardura duten udaleko sail eta bulegoetan. Modu berean,
Udalaren web orrian aurkitu ahal izan dezakete interesdunek aipatu
eskabide-orria.
Aipatutako
eskabideak, Urretxuko Udaleko Erregistro Orokorran aurkeztuko dira, 9:00etatik
14:00etarako ordutegian eta astelehenetik ostiralera.
Aipatu eskabide
eredu hori elkarte edo entitate eskatzailearen pertsona ordezkariak edo
erantzuleak beteko du.
7. artikulua.
Oro har, eta beste
epe batzuk jarrita dituzten laguntza programak izan ezik, eskabideak 30
laneguneko epean aurkeztu behar dira, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hurrengo egunetik kontatzen hasita.
IV. EKARRI BEHARREKO AGIRIAK
8. artikulua.
Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira nahitaez, laguntza
programa bakoitzaren oinarri-arau espezifikoetan eskatzen den
dokumentazioaren kalterik gabe eta eskatzaileak interesgarritzat jo ditzakeen
beste agiri batzuen kalterik gabe:
a) Entitate eskatzailearen pertsona ordezkariaren edo erantzulearen
Nortasun Agiriaren fotokopia.
b) Hala badagokio, entitatearen IFKren kopia.
c) Memoria, elkarte edo entitatearen jarduera orokorrarena nahiz
diruz lagundu nahi duten proiektu, jarduera edo programarena. Aipatu memorian
honakoak adieraziko dituzte: Zer helburu lortu nahi duten proiektu, jarduera
edo programa horrekin, hauek burutzeko epeak eta aurreikusitako datak,
metodologia, zein herritarrei zuzentzen diren, bai eta zergatik, eskatzailearen
iritziz, uste duen merezi duela udalaren laguntza edo dirulaguntza.
d) Gastuen eta sarreren aurrekontua, entitate edo elkartearen
jarduera orokorrarena (ekintza guztiak) nahiz dirulaguntza eskatzen deneko
proiektu, jarduera edo programa espezifikoena.
e) Zinpeko adierazpena, non-eta, hala badagokio, agertuko den beste
diru sarrera batzuk daudela (kuotak, material salmentak, fakturazioak, beste
erakunde batzuen dirulaguntzak eta abar) eta/edo beste sail, erakunde eta
abarretan dirulaguntza eskatu duela.
f) Eskabidearen aurreko urteari dagozkion gastu eta diru sarreren
likidazio erreala edo balioetsia (noiz egin den kontuan izanik), entitatearen
jarduera orokorrari buruz nahiz dirulaguntza xede duen proiektu, jarduera edo
programa espezifikoari buruz, baldin eta jarduera horiek iaz egin badira.
Ez dago zertan
aurkeztu agiri horiek Udalari entregatu bazaizkio, iazko dirulaguntzen
justifikazioa egitean.
g) Egiaztatzea zerga obligazioak betetzen dituela Gizarte Segurantzarekin,
Urretxuko Udalarekin eta Foru Ogasunarekin (edo Estatuko Ogasunarekin hala
badagokio).
h) Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko
aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela
esanez legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. Debeku horietan
barne izango da sexuagakiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, beti
ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen
seigarren Azken Xedapenean jasotakoari jarraiki jasandako debekuak.
9. artikulua.
Behar bezala
betetako eskabide inprimakiak Udaletxeko Erregistro Orokorrean entregatuko
dira, jendearentzako orduetan.
V. ERABAKIA
10. artikulua.
Aurkeztutako
eskabidea izapidetzea egokituko zaie, laguntza programen arabera,
administrazio unitateei edo udal arloei, eta horiek arduratuko dira eskumenen
eremuari dagozkion proiektuak aztertzen eta ebaluatzen.
11. artikulua.
Administrazio
unitate edo udal arlo bati baino gehiagori eraginez gero proiektuek, aztertu
egingo dira eta haien txosten global bat egin, inplikaturik dauden sailek
batera sinatutako agiri edo txosten baten bidez.
12. artikulua.
Zerbitzu teknikoek
txostena egin eta gero, gaiaren eskumeneko batzorde informatzaileak,
akordio proposamena egingo dio Tokiko Gobernu Batzarrari, onarpena egin
dezan.
13. artikulua.
Erabakiak eman eta
jakinarazteko gehieneko epea 2 hilekoa izango da, deialdian adierazten den
eskabideak aurkezteko epea bukatuko den egunetik kontatzen hasita. Artikulu
honetan xedatutako epeari dagokionez, abuztua baliogabeko hilabetetzat hartuko
da. Epe hori igarotakoan, berariazko erabakirik eman gabe, eskabidea ez dela
onartu ulertuko da.
Emandako dirulaguntza
guztien publizitatea egingo du Udalak, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003
Lege Orokorraren 18. artikuluan aurreikusitakoaren eran.
VI. ESKABIDEAK
BALORATZEKO IRIZPIDEAK
14. artikulua.
Laguntza programa
bakoitzaren oinarri-arau espezifikoetan jasotzen direnak izango dira,
oinarri-arau hauen eranskin moduan agertzen dira.
VII. EMAN
BEHARREKO DIRULAGUNTZEN GEHIENEKO ZENBATEKOA ETA DIRU KOPURU HORREN IZAERA
15. artikulua.
Deialdi honetako
oinarri-arauetan programa bakoitzari eskainiko zaion diru-kopurua zehazten
da, bai eta handitu daitekeen edo ez.
Nolanahi ere, oro
har, eta oinarri-arau espezifikoetan kontrakorik xedatu ezean, aurrekontu
kopuru hori mugatua izango da eta ezin izango da urtealdian bertan handitu.
VIII. ALDI
BEREAN BESTE LAGUNTZA BATZUK JASOTZEKO AUKERA ETA FINANTZAKETA MUGAK
16. artikulua.
Oro har, eta laguntza
programa bakoitzaren oinarri-arauek kontrakorik xedatu ezean, udal dirulaguntza
aldi berean eta batera agertzeko aukera onartzen da, nahiz beste
Administrazio batzuetatik, partikularretatik eta abarretik datozen dirulaguntzen
bidez diru sarrerak izan, nahiz garatu nahi den proiektua edo jarduera finantzatzeko
ezarri diren diru-ekarpenak edo kuotak izan.
17. artikulua.
Beste finantzabide
batzuekin batera lortuz gero, eta oinarri-arau espezifikoek beste erregulazio
bat ezarri ezean, finantza muga ezartzen da izandako gastuaren % 100ean, hau da, ezin da inoiz gainfinantzaketarik izan Udalaren
dirulaguntzarekin.
Horri buruz, eta
dirulaguntzak emateko udal akordioetan berariaz beste doitze edo erregularizatze
sistema bat adierazten ez bada, dirulaguntzaren bukaerako ordainketan edo
likidazioan, Udalak egin beharrekoak benetan izandako gastuak eta diru sarrerak
ikusi eta gero, ordaindu beharreko kopurua zuzenduko da, gainfinantzaketa
hori izan ez dadin, eta itzuli egingo zaio edo itzuli egin beharko du, hala
badagokio, ordaindutako aurrerakinaren zati bat edo aurrerakin osoa, hala behar
izanez gero.
IX. DIRULAGUNTZA
ORDAINTZEKO ERA ETA EPEAK. AURRERAKINEN AUKERA
18. artikulua.
Dirulaguntza jaso
ahal izateko dirulaguntzaren helburua bete izana frogatu beharko da,
horretarako organo eskudunek aurkeztu zen aurrekontuari buruz onartutako
kopuruak eta portzentajeak hartuko dira erreferentzia gisa, eta entitate
titular eskatzaileari ordainduko zaio, aurkeztutako eskabide ereduan hark
emandako datuen arabera.
19. artikulua.
Dirulaguntza ordaintzeko,
kontuan hartuko dira jardueratik edo diruz lagundutako programatik
ondorioztatutako ezaugarriak eta finantza beharrak.
Oro har, konturako
aurrerakinez ordaintzeko aukera onartzen da, eta oinarri-arau espezifikoetan
beste kopuru batzuk adierazten ez badira, honela ordainduko da diru-laguntza:
— onartu den
kopuruaren % 75,
justifikatu beharreko aurrerakin gisara, onuradunak emandako dirulaguntza
onartu eta gero eta gehienez ere hil bateko epean, akordioa hartuko den
egunetik kontatzen hasita.
— gainerako % 25, organo eskudunak dirulaguntzaren likidazioa onartu eta gero,
hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazioa eta
justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero.
Aurkeztutako
likidazioa hasieran aurkeztu ziren gastuen aurrekontua baino txikiagoa izanez
gero, gutxitu egingo da dirulaguntza, oinarri-arau espezifikoek beste
erregulazio bat xedatu ezean, benetan burutu den portzentaje mailara.
X. DIRULAGUNTZAREN
NORAKOA FROGATZEKO
EPEAK ETA ERAK
20. artikulua.
Dirulaguntza
programek beste egunik ezarri ezean, epe hauek ezartzen dira, oro har,
diru-laguntzen justifikazioa aurkezteko:
Jatorrizko agirien
euskarriekin aurkeztu behar direnak, 2020ko urtarrilaren 20a baino lehen.
Salbuespenez, urteko
azken bihilekoan garatu beharreko jarduera edo programen kasuan, dagozkion
frogagiriak 2020 urteko urtarrilaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira. Dena
den, kasu horretan, dirulaguntza xede diren eta burutu diren jardueren azalpen
memoriari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da 2020ko urtarrilaren 20a
baino lehen, lortutako emaitzen balorazio batekin batera.
Dirulaguntzen
justifikazioari buruzko dokumentazioa epe barruan aurkeztu ezean, beste
tramiterik gabe, likidatzeko dagoen dirulaguntza kopurua kobratzeko
eskubidea galduko da. Halaber, Udaleko dagokion administrazio unitateak
espedientea hasiko du ofizioz, ordainduta dauden aurrerakinak itzuli daitezen.
XI. OBLIGAZIOAK
EZ BETETZEA.
ITZULKETA KASUAK ETA PROZEDURA
21. artikulua.
Beste erabakirik
ezean, ez betetzea konsideratuko da, hasiera baten dirulaguntza emateko
onartu diren jarduera edo programen % 50etik
behera bakarrik egiten bada, diruz lagundutako jarduera edo programa bete ez
dela ulertuko da.
22. artikulua.
Itzultzeko
prozedura pertsona fisikoen edo juridikoen kontra zuzenduko da, edo nortasun
juridikoa ez daukaten pertsona fisiko edo juridikoen taldeetako kideen
kontra, dirulaguntzaren eskatzaile edo onuradun agertzen direnak.
Dirulaguntza (gehi
berandutzako interesak) itzuleko obligazioaren ondorioz sortuko den erantzukizun
solidarioa, edo subsidiarioa, erabakitzeko, azaroaren 17ko Dirulaguntzen
38/2003 Lege Orokorraren 40. artikuluan xedatutakoari lotuko zaio.
XII. BERMEAK
23. artikulua.
Oinarri-arau
espezifikoek edo dirulaguntza emateko akordio zehatzek besterik xedatu ezean,
emandako laguntzengatik ez da Udalaren aldeko beharrezko bermeak exijitzea
jotzen.
XIII. OINARRIEN
INTERPRETAZIOA ETA BALIABIDEAK
24. artikulua.
Oinarri-arau hauek
interpretatzeari buruz sortu daitezkeen zalantzak deialdi hau onartzeko
organo eskuduna den Tokiko Gobernu Batzordeak erabakiko ditu. Hala badagokio,
Programaren arabera dagokion batzorde informatzailearen txostena aztertu
eta gero hartuko du erabaki hori.
25. artikulua.
Oinarri hauek onartzeko
erabakiak administrazio-bideak ahitzen ditu eta erabaki horren aurka
administrazioarekiko auzierrekurtsoa aurkeztu aurretik, nahi izanez gero,
berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hilabeteko epean Donostian egoitza duen Administrazioarekiko Auzitarako
Epaitegian. Bestetik, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri
ahal izango da Epaitegi beraren aurrean, oinarriak argitaratu eta bi hilabeteko
epean.
Eta hori, bidezkotzat
jotzen den beste edozein egintzaren edo errekurtsoren kalterik gabe.
OINARRI ESPEZIFIKOAK
SUSTAPEN
SOZOKULTURALA
Urretxuko tabernetan
euskarazko antzezpenak, musika ikuskizunak edo beste edozein kultura
adierazpen egiteko diru-laguntzak emateko oinarriak.
1. Xedea.
Deialdi honen Xedea
tabernetan euskaraz egiten diren aisialdiko jardueren eskaintza bermatzea da,
beti ere berdintasun printzipioak bermatzen dituzten horiek, programatutako
jarduera horietatik ondorioztatutako kostuen zati bat diruz lagunduz.
Puntualki eta
ebaluazio tekniko baten ondoren, eremu publikoetan egindako ekimenak onartuko
dira.
Ekimenak diru-laguntza
jaso ahal izateko nahitaez Udalaren baimena izan beharko du.
2. Erakunde edo/eta pertsona onuradunak.
Honako hauek
aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara:
— Urretxuko
taberna guztiak.
— Beren jarduerak
Urretxuko tabernetan antolatzen dituzten pertsona edo erakunde guztiak.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Eskabideak,
ordezkari edo pertsona arduradunek aurkeztu beharko dituzte Udalak
prestatutako eredu ofizialean.
Deialdi hau
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu eta biharamunetik hasita eta 2019ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal
izango dira.
Diru-laguntzaren
justifikazioa 2020ko urtarrilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko da.
4. Aurkeztu beharreko agiriak.
Eskariak, Urretxuko
Udalak 2019 urterako ezarri dituen diru-laguntza programak arautzen dituzten
oinarri-arauetan azaltzen den 6. artikuluko dokumentazioarekin batera aurkeztu
beharko dira.
Eskabideak osatu
gabe dauden kasuetan, 10 eguneko epea izango dute eskatzaileek antzemandako
gabezia zuzentzeko eta, epe hori igaro ondoren eskabidea osatu ez bada,
eskabidea artxibatu egingo da, izapide gehiago egin gabe.
Diruz lagundutako
jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material
inprimatua,...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta
Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik.
Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela
adierazi beharko da.
5. Eskaerak izapidetzeko administrazio
unitate eskuduna.
Eskaerak Sustapen
Soziokulturaleko sailak izapidetuko ditu.
6. Eskabideak balioesteko irizpideak.
Diru-laguntzak jasotzeko
ondoko irizpide hauek balioetsiko dira (30 puntu gehienez):
a) Jardueraren kalitatea.
b) Udaleko kultura-eragileen kontratazioa.
c) Genero berdintasuna sustatzeko jarrera.
d) Horrez gain, datei eta ordutegiei dagokienez, nahitaezkoa izango
da udalaren kultura jarduerara egokitzea.
7. Aurrekontua
eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
Programa honen xede
diren diru-laguntzetara zuzendutako diru kopurua 2.500 eurokoa da, eta
dagokion kontu sailaren kontura finantzatuko da.
Emandako diru-laguntzaren
zenbatekoa egindako kultura ekitaldiaren kostuaren % 75 izango da, eta gehienez ere 450 euro zuzenduko dira jarduera
bakoitzerako.
8. Justifikazioa eta ordaintzeko modua eta
epeak.
Diru-laguntzak 2
zatitan ordainduko dira.
— Erabakiaren
jakinarazpenarekin batera % 75
ordainduko da.
— Beste % 25a ordainduko da, honako dokumentazioa aurkeztu ondoren:
* Jardueraren
memoria txostena.
* Gastuen
balantzea, faktura eta agiriekin.
* Dokumentazio
grafikoa, kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak.
Aipatutako memoria
hori aurkezten ez bada, onartutako diru-laguntza galdu egingo da automatikoki.
Justifikazioaren
dokumentazioa 2020ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da.
Film laburrak,
bideoklipak eta/edo audio grabaketak egiteko dirulaguntzak emateko oinarriak.
1. Xedea.
Deialdi honen Xedea
honako hau da: film laburren, bideoklipen eta/edo audio grabaketen garapen eta
ekoizpen prozesuek berekin dakarten sormenezko adierazpena sustatzeko laguntzak
ematea, jarduera horretatik ondorioztatutako kostuen zati bat diruz lagunduz,
beti ere berdintasun printzipioak bermatzen badituzte.
2. Erakunde edo/eta pertsona onuradunak.
Honako hauek
aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara:
— Urretxun bizi
diren pertsonak, gizabanako gisa.
— Film labur bat
eta/edo bideoklip bat egiteko bildu ohi diren edo une jakin batean biltzen
diren taldeak. Urretxuko udalerrian egoitza duten pertsonek osatu behar
dituzte taldeak, taldeko kide guztiei dagokienez % 50eko edo hortik gorako ehunekoan.
Egoitzari
dagokionez, biztanleen udal erroldako datuak hartuko dira kontuan.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Eskabideak ordezkari
edo pertsona arduradunak aurkeztu ditu Udalak prestatutako eredu ofizialean.
Eskaerak, deialdi
hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu eta biharamunetik hasita, 2019ko urtarrilaren 31 arte aurkeztu ahal
izango dira.
Justifikazioaren
dokumentazioa 2020ko urtarrilaren 31a baino lehenago aurkeztu beharko da.
4. Aurkeztu beharreko agiriak.
Eskariak, Urretxuko
Udalak 2019 urterako ezarri dituen diru-laguntza programak arautzen dituzten
oinarri-arauetan azaltzen den 6 artikuluko dokumentazioarekin batera aurkeztu
beharko dira.
Eskabideak osatu
gabe dauden kasuetan, 10 eguneko epea izango dute eskatzaileek antzemandako
gabezia zuzentzeko eta, epe hori igaro ondoren eskabidea osatu ez bada,
eskabidea artxibatu egingo da, izapide gehiago egin gabe.
Diruz lagundutako
jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material
inprimatua,...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta
Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik.
Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela
adierazi beharko da.
5. Eskaerak izapidetzeko administrazio
unitate eskuduna.
Eskaerak Sustapen
Soziokulturaleko sailak izapidetuko ditu.
6. Eskabideak balioesteko irizpideak.
Dirulaguntzak jasotzeko
ondoko irizpide hauek balioetsiko dira (40 puntu gehienez):
aProiektuaren
kalitatea, sormena eta orijinaltasuna.
b) Urretxuko kultura balioak garatzeko egiten duen ekarpena.
c) Euskararen erabilera sustatzeko jarrera.
d) Genero berdintasuna sustatzeko jarrera.
7. Aurrekontua eta dirulaguntzaren
zenbatekoa.
Programa honen xede
diren dirulaguntzetara zuzendutako diru kopurua 1.800 eurokoa da, eta
dagokion kontu sailaren kontura finantzatuko da.
Emandako dirulaguntzaren
zenbatekoa film laburraren, bideokliparen eta musika grabaketaren kostuaren % 75 izango da, eta gehienez ere:
a) 600 euro zuzenduko dira film laburrar, edo bideokliparen proiektu
bakoitzerako.
b) 250 € zuzenduko dira 1 eta 6 piezen arteko audio grabaketa
proiektu bakoitzerako.
c) 600 € zuzenduko dira 7pieza edo gehiagoko audio grabaketa proiektu
bakoitzerako.
Ez dira onartuko
kaleratzen diren kopien kostuak, formatua edozein izanda ere, kostuak
grabaketa eta ediziora mugatuko dira.
8. Justifikazio eta ordaintzeko modua eta
epeak.
Dirulaguntzak 2
zatitan ordainduko dira.
— Erabakiaren
jakinarazpenarekin batera % 75
ordainduko da.
— Beste % 25a ordainduko da, honako dokumentazioa aurkeztu ondoren:
* Jardueraren
memoria txostena.
* Gastuen
balantzea, faktura eta agiriekin.
* Dokumentazio
grafikoa, kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak.
Diruz lagundutako
jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material
inprimatua,...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta
Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik.
Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela
adierazi beharko da.
Aipatutako memoria
hori aurkezten ez bada, onartutako diru-laguntza galdu egingo da automatikoki.
Justifikazioaren
dokumentazioa 2020ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da.
Kultura elkarteei
urteko egitarauak edo/eta ekintza bereziak garatzeko dirulaguntzak emateko
oinarri espezifikoak.
1. Xedea.
Deialdi honen
helburua Urretxuko jai eta kultur ekintzak bultzatzeko programei emango
zaizkien laguntzak arautzea da. Laguntza ekonomiko hauek berdintasun printzipioak
bermatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko taldeei emango zaizkie 2019an jai
eta kultur programa eta ekintzak aurrera eramateko, betiere proiektu eta ekintza
hauek bat badatoz Sustapen Soziokulturaleko Batzordearen asmoekin.
2. Pertsona edo eta entitate onuradunak.
Honako hauek eska ditzakete
diru-laguntzak:
— Irabazi asmorik
gabeko legez eratutako erakunde eta elkartek, jarduteko esparrua Urretxun
dituztenak.
— Kultura eta aisi
mailako jarduerak garatzeko edo antolatzeko taldean nahiz banaka, nahiz
noizean behin elkartzen diren herritarrek.
Deialdi honetatik
kanpo geldituko dira:
a) Beren izaera eta helburuak Sustapen Soziokulturaleko sailaren
ardurapekoak diren eremuekin lotura zuzenik ez dutenak, esan nahi baita, funtsezko
intentzionalitatea kulturaz bestelakoa dutenak.
b) Bere izaera eta helburuagatik udalaren beste diru-laguntza
programa batean sar daitezkeen proiektuak edo ekintzak, esan nahi baita,
kultura arloko jarduerak era instrumental batez bakarrik erabiltzen direnean.
c) Genero edo/eta sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten
proiektuak edo berdintasunaren oinarriak errespetatzen ez dituztenak.
d) Emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasu-nerako printzipioaren
aurkako helburuak, sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa,
antolamendua edo estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
e) Sexu arrazoiengatik bazterkerian erori izanagatik zigor
administratiboa edo penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, eta
Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen arabera debeku
horrekin zigortuta daudenak.
f) Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legean, edo
emakumeen eta gizonezkoen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007
Lege Organikoan ezarritako obligazioak betetzen ez dituzten entitate edo
enpresak.
g) Sexu arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamen-duan
bazterketa egiten duten elkarteak.
3. Eskaerak eta aurkezteko epeak.
Eskaerak pertsona
ordezkari edo arduradunek formalizatuko dituzte Udalak prestaturiko instantzia
eredu ofiziala betez.
Diru-laguntza
eskaerak aurkezteko epea:
a) Kultur jarduerak: Eskaerak aurkezteko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den
hurrengo egunetik 30 egun naturaleko epea izango dute.
b) Jaietako jarduerak: Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 egun naturaleko epea
izango dute.
Diru-laguntzaren
justifikazioa 2020 urteko urtarrilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko da.
4. Aurkeztu beharreko agiriak.
Eskariak, Urretxuko
Udalak 2019 urterako ezarri dituen diru-laguntza programak arautzen dituzten
oinarri-arauetan azaltzen den 6 artikuluko dokumentazioarekin batera aurkeztu
beharko dira.
— Euskeraren
jarraipen fitxa.
— Berdintasunaren
jarraipen fitxa.
Gainera, lehen aldiz
egiten duten elkarteek edo euren egoeran aldaketarik izan dutenek ondorengoa
agiriak aurkeztu beharko dituzte:
— Erakunde, talde
edo elkarte eskatzailea Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan, eta
Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda dagoela adierazten duen agiria.
— Taldearen
estatutuak.
Eskariak osatu gabe
agertuz gero, 10 eguneko epea izango da hutsuneak betetzeko; epe hori igarotzen
bada eskaria osatu gabe, artxibatu egingo da, beste inolako tramiterik gabe.
Diruz lagundutako
jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material
inprimatua,...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta
Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik.
Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela
adierazi beharko da.
5. Izapidetzeaz arduratzen den
administrazio unitatea.
Eskaerak, Sustapen
Soziokulturaleko Batzordeak izapidetuko ditu.
6. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
Diru-laguntzak
ematerakoan ondorengo irizpideak kontutan hartuko dira:
a) Proposatutako egitarauaren ezaugarriak, gehienez 40 puntu, alderdi
hauek kontuan hartuta:
a.1. Garatzen
den egitarauak kultura arloari egiten dion ekarpena, eta, bereziki,
Iparragirreren figuraren, bizitzaren eta bere lanaren inguruko jarduerak
aurreikusten dituzten egitasmoak.
a.2. Garatuko
den egitaraua herritar guztiei zuzentzea eta beste entitate, hiritar eta
kultura eragile batzuen inplikazio maila.
a.3. Proposatutako
egitarauaren ibilbidea eta errotzea.
b) Entitate eskatzailearen ezaugarriak, gehienez 40 puntu, alderdi
hauek kontuan hartuta:
b.1. Entitate
eskatzailearen jarraitasuna eta egonkortasuna.
b.2. Udalaren
ekimenetan parte hartzaile izatea.
b.3. Entitate
eskatzailearen eta bere giza taldeen dedikazioa.
b.4. Euskararen
sustapena:
* Ahozko
ezagutza/erabilerari dagokionez.
— Aurkezpen eta
ekitaldi publikoak: euskara hutsean edo elebitan egin beharko dira. Bi hizkuntzak
erabili behar izanez gero, euskarari emango zaio lehentasuna.
— 18 urtetik
beherako haur eta gazteekin lan egiten duten begirale euskaldunak izateagatik
puntuatu egingo da.
— Euskaraz egiten
diren entseguak puntuatu egingo dira.
* Idatzizko
erabilerari dagokionez.
— Mezu idatziei
(kartel, iragarki, esku-programa, liburuxka) dagokienez, euskaraz edo elebitan
(euskaraz eta gaztelaniaz) idatziko dira. Beti eduki bertsuak izan ohi
dituztenak euskara hutsez, eta elebitan egiten direnen kasuan, euskarari
emango zaio lehentasuna, bai kokalekuaren aldetik (euskarazkoa erdarazkoaren
gainean) eta bai neurriaren aldetik ere.
— Baloratu egingo da
txostena euskaraz aurkeztea.
b.5. Genero
berdintasunaren sustapenaren aldeko jarrera.
— Emakumeen parte
hartze eta lidergoa bultzatzen dutenak.
— Indarkeria matxistari
aurre hartzeko ekimenak bultzatzen dituztenak.
— Genero eta
sexualitate eredu estereotipatuak zalantzan jartzen dituztenak.
— Elkartearen
Zuzendaritza Batzordearen % 40a
gutxienez emakumeak izatea.
c) Entitatearen finantza baliabideak; bere baliabideen, beste
diru-laguntzen eta aurkeztutako gastuen aurrekontuaren arteko proportzionaltasuna.
Gehienez 20 puntu.
7. Aurrekontua eta dirulaguntzaren
zenbatekoa.
Deialdi honetan
zehazten diren diru-laguntzak 110.000,00 eurokoa da eta dagokion aurrekontuko
diru-ataletik emango dira.
Aplikatu ez diren
zenbatekoak ondorengo erabakietara igorri ahal izango dira.
Aurrekontuaren
kopurua iritsiko ez balitz diru-laguntza jasotzeko eskubide duten eskabide
guztiak betetzeko, dagoen zenbatekoa, urtean egon diren eskari guztien artean
banatuko da proportzionalki, partida agortu arte.
Hala ere, aipatu
kopurua gehitu ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio oinarriek
aurreikusten dutenaren arabera.
8. Justifikazio eta ordainketa forma eta
epeak.
Diru-laguntzak 2
zatitan ordainduko dira:
— Erabakiaren
jakinarazpenarekin batera % 75
ordainduko da.
— Beste % 25a ordainduko da, honako dokumentazioa aurkeztu ondoren:
* Jardueraren
memoria txostena.
* Gastuen
balantzea, faktura eta agiriekin.
* Dokumentazio
grafikoa, kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak.
Justifikazioaren
dokumentazioa 2020ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da.
Aipatutako memoria
hori aurkezten ez bada, onartutako diru-laguntza galdu egingo da automatikoki.
Kasu berezietan eta
eskatzaileak proposamena behar bezala frogatzen badu, aurreko puntuan
aipatutako ordainketa kopuruak aldatu ahal izango ditu Sustapen
Soziokulturaleko Batzordeak.
2019ko kirol jarduera
arrunt eta apartekoetarako dirulaguntza programak arautzeko oinarri
espezifikoak.
I ERANSKINA
Kirol elkarte eta
taldeen diru laguntza arruntak.
1. Xedea.
Oinarri hauen
helburua irabazi asmorik gabeko kirol-taldeek eta klubek diru-laguntzak
zuzenean eskatzeko duten aukera eta laguntzen kontzesioa arautzea da,
haien egiturak indartzeko eta garatzeko, eta Urretxuko Udaleko Sustapen
Soziokultural Sailarekin bat datozen helburuak dituzten jarduerak egin ditzaten,
eta kirol arloan gizonezkoen eta emakumeen arteko desberdintasuna betikotuko ez
dutenak.
Diru-laguntzak
urtero banatuko dituzte, abian jarritako jarduera arrunten arabera.
2. Onuradunak.
Dirua irabazteko
asmorik gabeko kiroleko klub, erakunde eta elkarteek eskatu ahal izango dituzte
oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak. Horretarako hainbat baldintza
bete beharko dituzte, hala nola hurrenak:
a) Egoitza soziala Urretxun, edo Zumarragan izatea, udalerri bietan
euren jardunaren espezialitatea eremuan garatzen badute.
b) Era berean, onuradun izatea eskatu ahal izango dute eskualdeko
izaeraz euren jardunaren espezialitatea Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta
Ezkio-Itsasoko eremuan garatzen duten erakunde eta elkarteek.
3. Eskaerak eta aurkezteko epeak.
Ordezkariak edo pertsona
arduradunak egin beharko du eskaera, Udalak prestatutako eskaera eredu ofiziala
erabiliko du horretarako Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 egun naturaleko epea
izango du.
4. Onuradunen
obligazioak.
Diru-laguntza
emanez gero, oinarri-arau orokorretan jasotakoez gain, hauek ere entitate
onuradunaren betebeharrak izango dira:
a) Helburua betetzea, proiektua betearaztea, ekintza gauzatzea
edo diru-laguntza ematea oinarritzen duen jokabidea hartzea.
b) Diru-laguntza eman duen organoari honako hauek justifikatzea:
betebeharrak eta baldintzak bete izana, ekintza gauzatu izana eta diru-laguntza
jaso edo erabiltzearen helburua bete izana.
c) Diru-laguntza ematen duen organoak eta eskuduntza izendaturik
duten estatuko nahiz erkidegoko kontrol-organoek egin ditzaketen egiaztatze-jardunak
eta finantza-kontrolak onartzea; bai eta aurreko jardunak burutzeko
errekeritutako informazioa ematea ere.
d) Diru-laguntza eman duen organoari jakinaraztea diruz lagundutako
ekintzak finantzatzen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera
edo bitarteko batzuk lortu izana. Jakinarazpena, horien berri izan eta
berehala egin beharko da, eta, edozelan ere, fondoei emandako erabilpena
justifikatu baino lehen.
e) Halaber, Urretxuko Udalarekin egunean egotea.
f) Neurriak hartzea diruz lagundutako ekintzen berri emateko, eta
horietan adierazi beharko da Urretxuko Udalak diruz lagundu dutela.
g) Udal baldintzak bete beharko dituzte euskararen erabileraren
inguruan eta genero e berdintasunari dagokionez.
h) Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka
oroigarriak, material inprimatua,) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu
beharko da. Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza
duela adierazi beharko da.
i) Jasotako fondoak itzultzea oinarri hauetan aurreikusitako
kasuetan edota indarrean dagoen gainontzeko legediak jasotzen dituen
kasuetan.
j) Diruz lagundutako jarduera garatzeko behar beste baimen lortzea,
eta baimenon xedapenak betetzea.
k) Jardueraren garapenari buruzko informazioa ematea, Udalaren
aldetik jarraipena egin edo laguntzeko.
5. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskariekin batera
aurkeztu beharko dira Oinarri Arautzaile Orokorretako 6. artikuluan
ezarritako dokumentuak.
Gainera, jarduera
arruntei dagokienez aurkeztu beharreko dokumentazioaz aparte eta lehen aldiz
egiten dutenek edo euren egoeran aldaketarik izan dutenek ondorengoa agiriak
aurkeztu beharko dituzte:
— Eusko Jaurlaritzako
Kirol Elkarteen eta Erakundeen Erregistroan izen-emate ziurtagiriaren
fotokopia.
— Erakundearen
Estatutuak.
— Jardueraren
azalpen-memoria.
— Federatutako
kirolarien zenbakidun zerrenda; haien adina, sexua, eta bizilekua adierazi beharko
dira. Dagokion federazioak kirolari horien zerrenda eman eta hori ere gehitu
beharko da. Aipatutako zerrenda horiek sexuaren arabera banatuta aurkeztuko
dira.
— Teknikarien
zenbakidun zerrenda, federazioan indarrean dagoen lizentzia dutenena; haien
titulazioa, sexua eta bizilekua adierazi beharko dira. Klubeko entrenatzaile
atxiki gisa agertzen den federazioko lizentzia eta tituluaren fotokopia ere
gehitu beharko dira. Aipatutako zerrenda horiek sexuaren arabera banatuta
aurkeztuko dira.
— Lehian dauden
equipo/kirolarien kopurua.
— Antolatutako jolas
jarduerak, biztanleria osoari zuzenduak.
— Eskola-kiroleko
jarduerak egiteko garapen eta antolaketan laguntzea, eta kasu guztietan bat
etorri beharko dira eskola-kirolaren inguruan indarrean dagoen araudiarekin.
— Jardueraren
aurrekontu ekonomikoa izan beharko ditu:
* Denboraldiko
gastuen aurreikuspena.
* Denboraldiko
diru-sarreren aurreikuspena.
— Dagokion bankuak
edo aurrezki-kutxak emandako agiria, kontu-korrontea eskaera egin duen
entitatearena dela ziurtatzeko.
— Dagokion bankuak,
aurrezki-kutxak edo aseguru-agentziak igorritako agiria, eskaera egin duen
entitatearen izenean erantzukizun zibileko asegurua egina dagoela ziurtatzeko,
antolatzen dituen jarduerak estali ditzan.
— Zuzendaritza Batzordearen
eraketa fitxa.
— Euskeraren
jarraipen fitxa.
— Berdintasunaren
jarraipen fitxa.
Eskaeran agertzen
diren datuak, ez badira behar bezala egiaztatzen, ez dituzte aintzat hartuko
eskaera baloratzerakoan.
6. Akatsak zuzentzea eta dokumentazio
osagarria aurkeztea.
1. Eskaerak
edo horrekin batera doan dokumentazioak ez badituzte identifikazio datuak bil
tzen, aka tsen bat badute edozerbait falta bazaie, eska tzaileari eskatuko
zaio, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan ezarritakoari
jarraiki, hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio,
hori egingo ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen
42.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
2. Urretxuko
Udalak eskaera ebaluatu eta erabakia hartzeko beharrezkotzat jotzen duen
dokumentazio eta informazio osagarri oro eskatu ahal izango dio eska tzaileari.
7. Tramitazioaren ardura duen administrazioko
unitatea.
Sustapen
Soziokulturaleko Sailak tramitatuko ditu eskariak.
8. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
1. Diruz
laguntzeko gastutzat joko dira diruz lagundutako ekintzaren edo
proiektuaren izaerari erantzuteaz gain, diru-laguntzak arautzeko oinarriek
ezarritako epean egin direnak.
2. Honako
gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
— Fakturatzat edo
legezko baliodun agiritzat hartu ezin diren gastuen agiriak eta bestelako
dokumentuak.
— Banakako kirolen
kasuan, kirol-materialaren kostua edota entrenamendu eta norgehiagoketarako
tresneria, normalean, norberarenak eta norberak erabiltzekoak izaten
direlako.
— Bazkari, afari edo
ostalaritzako bestelako kostuak, diruz lagundutako ekintzan parte hartu
duten pertsonek sortutakoak izan ezik; halakoetan, egindako gastuaren eta
lortu nahi den helburuaren arteko proportzionaltasuna gorde beharko da.
3. Alderdi
hauek ere kontutan hartuko dira:
Euskararen
sustapenaren aldeko jarrera.
* Ahozko
ezagutza/ erabilerari dagokionez.
— 18 urtetik
beherako haur eta gazteekin lan egiten duten begirale/entrenatzaile
euskaldunak izateagatik puntuatu egingo da.
— Euskaraz egiten
diren entrenamenduak puntuatu egingo dira.
— Aurkezpen eta
ekitaldi publikoak: euskara hutsean edo elebitan egin beharko dira. Bi hizkuntzak
erabili behar izanez gero, euskarari emango zaio lehentasuna.
* Idatzizko
erabilerari dagokionez.
— Mezu idatziei
(kartel, iragarki, esku-programa, liburuxka) dagokienez, euskaraz edo elebitan
(euskaraz eta gaztelaniaz) idatziko dira. Beti eduki bertsuak izan ohi
dituztenak euskara hutsez, eta elebitan egiten direnen kasuan, euskarari
emango zaio lehentasuna, bai kokalekuaren aldetik (euskarazkoa erdarazkoaren
gainean) eta bai neurriaren aldetik ere.
— Baloratu egingo da
txostena euskaraz aurkeztea.
— Genero
berdintasunaren sustapenaren aldeko jarrera.
— Emakumeen parte
hartze eta lidergoa bultzatzen dutenak.
— Indarkeria matxistari
aurre hartzeko ekimenak bultzatzen dituztenak.
— Genero eta sexualitate
eredu estereotipatuak kuestionatzen dituztenak.
— Elkartearen
Zuzendaritza Batzordearen % 40a
gutxienez emakumeak izatea.
Deialdi honetatik
kanpo geldituko dira:
h) Genero edo/eta sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten
proiektuak edo berdintasunaren oinarriak errespetatzen ez dituztenak.
i) Emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasune-rako printzipioaren
aurkako helburuak, sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa,
antolamendua edo estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
j) Sexu arrazoiengatik bazterkerian erori izanagatik zigor
administratiboa edo penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, eta
Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen arabera debeku
horrekin zigortuta daudenak.
k) Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legean, edo
emakumeen eta gizonezkoen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007
Lege Organikoan ezarritako obligazioak betetzen ez dituzten entitate edo
enpresak.
l) Sexu arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamen-duan
bazterketa egiten duten elkarteak.
Jarduera arruntak
baloratzeko irizpideak eta puntuazioak agiri honen amaieran 1. eranskin gisa
jasotako taulan azaltzen dira.
Jasotako eta
egiaztatutako dokumentazioa taula horretan aplikatu, eta ateratzen diren
puntuak kontabilizatuko dira.
Atal honetako
diru-laguntzak guztira izango duten zenbatekoa hartu eta onartutako eskaera
guztiei emandako puntuekin zatitu beharko da puntuaren balorea zein izango den
zehazteko.
9. Aurrekontua.
Deialdi honetan
zehazten diren dirulaguntzak 55000,00 eurokoa da eta dagokion aurrekontuko
diru-ataletik emango dira.
Aplikatzen ez diren
kopuruak geroagoko beste erabaki batzuetara igaro ahal izango dira.
Aurrekontuko
zenbatekoa ez bada iristen dirulaguntzarako eskubidea duten eskari guztiak
estaltzeko, aurrekontuan jasotako kopurua proportzioan banatuko da urtean
aurkeztutako eskari guztien artean, hain zuzen kontusaila agortzen den arte.
Kopuru hori handitu
ahal izango da, Udal Aurrekontuaren Exekuzio Oinarrietan aurreikusitakoarekin
bat betiere.
10. Ordaintzeko eta justifikatzeko modua
eta epeak.
Dirulaguntzak bi
epetan ordainduko dira, klub, elkarte, talde edo pertsona fisiko
interesatuari erabakia jakinaraztearekin batera, emandako dirulaguntzaren % 80 ordainduko da.
Beste % 20ko organo eskudunak diru-laguntzaren likidazioa onartutakoan,
hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazio eta
justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero. Diru-laguntza jaso duten
talde edo elkarteek Urretxuko Udalak aurkeztutako aurekontua justifikatu
beharko dute.
Programaren memoria
aurkeztu ondoren ordainduko da, beti urriaren 31 baino lehenago aurkeztuta eta
sartuko zaitu:
a) Egindako jardueraren arrunta kirol-memoria, hauexek bilduko
dituena:
a.1. Jardueraren
emaitzen memoria laburra.
a.2. Antolatutako
jolas-jarduerak, biztanleria osoari zuzenduak.
b) Memoria ekonomikoa, egindako jarduaren arrunta kostua zuritzeko,
hartuko dituena:
b.1. Jarduera
arruntaren gastuen zerrenda sailkatu bat, hartzekodunaren eta dokumentuaren
identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data, eta hala badagokio, ordainketadata
biltzen dituena.
b.2. Betetako
denboraldiko gastuen zerrenda.
b.3. Diruz
lagundutako jarduera finan tzatu duten beste diru-sarrera edo diru-lagun tzen
zerrenda xehatu bat, zenbatekoa eta beren jatorria adierazten dituena.
c) Denboraldi berriko aurrekontuaren aurreikuspena (diru-sarrerak eta
gastuak).
Eginiko eskaeretan
edo haiekin batera aurkeztutako eranskinetan akatsen bat egongo balitz,
interesatuei eskatuko zaie 10 eguneko epean aurkitutako akatsak konpon ditzatela.
Urretxuko Udalak
egiaztatuko ditu, dirulaguntzak emateko ebazpenetan erabakitako bitartekoen
bidez, egoki deritzen eta dirulaguntza behar bezala erabili dela zentzuz
agerian uzten duten frogagiriak. Horretarako, onuradunari eskatu diezaioke
hautatutako gastu frogagiriak bidaltzeko.
II ERANSKINA
Kirol jarduera bereziak
antolatzeko diru laguntzak.
1. Xedea.
Oinarri hauen
helburua klubei eta kirol-elkarteei, zein irabazi asmorik gabeko beste elkarte,
pertsona edo talde batzuei, maiz zein noizean behin elkartzen diren
kirol-jarduera bereziak (kirol-ikuskizunak, kluben urteurrenak...) antolatzeko
diru-laguntzak eskatzeko aukera eta diru-laguntza horien kontzesioa arautzea
da; betiere jarduera horiek Urretxu / Zumarraga udalerrian antolatzen baldin
badira eta interesgarritzat jotzen baldin baditu Urretxuko Udaleko Sustapen
Soziokultural Sailak, eta kirol arloan gizonezkoen eta emakumeen arteko
desberdintasuna betikotuko ez dutenak.
2. Onuradunak.
Diru-laguntza hauek
lortu ahal izango dituzte ondoko baldintzak betetzen dituzten eta beren
helburuen artean kirola sustatzea duten irabazi asmorik gabeko kirol arloko
Urretxu eta Goierri Garaiko klub, kirol federazio eta elkarte, pertsona edo
talde batzuei, maiz zein noizean behin elkartzen diren.
3. Eskaerak eta aurkezteko epeak.
Ordezkariak edo pertsona
arduradunak egin beharko du eskaera, Udalak prestatutako eskaera eredu ofiziala
erabiliko du horretarako Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 egun naturaleko epea
izango du.
4. Onuradunen
obligazioak.
Diru-laguntza
emanez gero, oinarri-arau orokorretan jasotakoez gain, hauek ere entitate
onuradunaren betebeharrak izango dira:
a) Helburua betetzea, proiektua betearaztea, ekintza gauzatzea
edo diru-laguntza ematea oinarritzen duen jokabidea hartzea.
b) Diru-laguntza eman duen organoari honako hauek justifikatzea:
betebeharrak eta baldintzak bete izana, ekintza gauzatu izana eta diru-laguntza
jaso edo erabiltzearen helburua bete izana.
c) Diru-laguntza ematen duen organoak eta eskuduntza izendaturik
duten estatuko nahiz erkidegoko kontrol-organoek egin ditzaketen egiaztatze-jardunak
eta finantza-kontrolak onartzea; bai eta aurreko jardunak burutzeko
errekeritutako informazioa ematea ere.
d) Diru-laguntza eman duen organoari jakinaraztea diruz lagundutako
ekintzak finantzatzen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera
edo bitarteko batzuk lortu izana. Jakinarazpena, horien berri izan eta
berehala egin beharko da, eta, edozelan ere, fondoei emandako erabilpena
justifikatu baino lehen.
e) Halaber, Urretxuko Udalarekin egunean egotea.
f) Neurriak hartzea diruz lagundutako ekintzen berri emateko, eta
horietan adierazi beharko da Urretxuko Udalak diruz lagundu dutela.
g) Udal baldintzak bete beharko dituzte euskararen erabileraren
inguruan eta genero e berdintasunari dagokionez.
h) Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka
oroigarriak, material inprimatua,...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria)
azaldu beharko da. Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren
diru-laguntza duela adierazi beharko da.
i) Jasotako fondoak itzultzea oinarri hauetan aurreikusitako
kasuetan edota indarrean dagoen gainontzeko legediak jasotzen dituen
kasuetan.
j) Diruz lagundutako jarduera garatzeko behar beste baimen lortzea,
eta baimenon xedapenak betetzea.
k) Jardueraren garapenari buruzko informazioa ematea, udalaren
aldetik jarraipena egin edo laguntzeko.
5. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskariekin batera
aurkeztu beharko dira Oinarri Arautzaile Orokorretako 6. artikuluan
ezarritako dokumentuak.
Gainera, jarduera
arruntei dagokienez aurkeztu behar dokumentazioaz aparte eta lehen aldiz egiten
dutenek edo euren egoeran aldaketarik izan dutenek ondorengoa agiriak aurkeztu
beharko dituzte:
a) Erakundearen estatutuak.
b) Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarteen Erregistroan izena emanda
dagoela adierazten duen ziurtagiria; bestela, berriz, dagokion erregistroan
izena emanda duela egiaztatuko duena.
c) Jarduera antolatzen duen arduradunaren NANaren fotokopia.
d) Jarduera antolatzen duen erakundearen IFZren fotokopia.
e) Jarduerak dituen diru-sarreren nahiz gastuen aurrekontu zehatza.
f) Diru-laguntza eskatzen duen programaren programa zehatza
(datak, tokia, parte-hartzaileak).
g) Beste sail, erakunde eta abarrei diru-laguntzak eskatu izana
adierazten duen zinpetutako dokumentua; bestela, berriz, emandako diru-laguntzak.
h) Dagokion bankuak edo aurrezki-kutxak emandako agiria,
kontu-korrontea eskaera egin duen entitatearena dela ziurtatzeko.
i) Dagokion bankuak, aurrezki-kutxak edo aseguru-agentziak
igorritako agiria, eskaera egin duen entitatearen izenean erantzukizun
zibileko asegurua egina dagoela ziurtatzeko, antolatzen dituen jarduerak
estali ditzan.
j) Urte horretan erantzukizun asegurua ordainduta dagoela ziurtatzeko
agiria.
k) Eukararen jarraipen fitxa.
Aurkeztutako
dokumentuetan arazoren bat baldin badago, interesdunek 10 eguneko epea izango
dute arazo horiek konpontzeko.
6. Tramitazioaren ardura duen administrazioko
unitatea.
Sustapen
Soziokulturaleko Sailak tramitatuko ditu eskariak.
7. Eskariak baloratzeko irizpideak.
1. Diruz laguntzeko gastutzat joko dira
diruz lagundutako ekintzaren edo proiektuaren izaerari erantzuteaz gain,
diru-laguntzak arautzeko oinarriek ezarritako epean egin direnak.
2. Honako
gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
— Fakturatzat edo
legezko baliodun agiritzat hartu ezin diren gastuen agiriak eta bestelako
dokumentuak.
— Banakako kirolen
kasuan, kirol-materialaren kostua edota entrenamendu eta norgehiagoketarako
tresneria, normalean, norberarenak eta norberak erabiltzekoak izaten
direlako.
— Bazkari, afari edo
ostalaritzako bestelako kostuak, diruz lagundutako ekintzan parte hartu
duten pertsonek sortutakoak izan ezik; halakoetan, egindako gastuaren eta
lortu nahi den helburuaren arteko proportzionaltasuna gorde beharko da.
Diru-laguntzen
zenbatekoa zehazteko, hurrengo aspektuak baloratuko dira:
a) Jarduerazergatik den interesgarria, kirolaren eta gizartearen
aldetik.
b) Eskatzailearenbaliabide ekonomikoak eta horien eta
eskatutakoaren arteko proportzioa.
c) Erakunde eskatzailearen aurrekoetan erakutsitako jarraitasuna
eta egonkortasuna.
d) Jarduera gaitutako kirol-langile teknikoek garatzea.
e) Zuzenean eragiten dien pertsona kopurua.
f) Adinekoei eta ezinduei zuzendutako jarduerak.
g) Antzeko eskaintza edo kirol-programarik eza.
h) Kirola Guztiontzat nahiz Aisialdirako Kirola ekimenetako
kirol-jarduerak nahiz jarduera fisikoak.
i) Diru-laguntzak jasoko dituzten jarduera zehatzek Urretxu
herriaren izena eta itxura ahalik eta ondoen sustatzea.
j) Federazioen eta erakundeen babesa.
k) Bi erakunde edo gehiagoko taldeek aurkeztutako programa
integratuak.
l) Urretxuko Udaleko kirol-alorreko helburuak betetzeko
interesgarritzat joko diren jarduerak.
m) Euskararen sustapenaren aldeko jarrera.
* Ahozko
ezagutza/ erabilerari dagokionez.
— 18 urtetik
beherako haur eta gazteekin lan egiten duten begirale/entrenatzaile
euskaldunak izateagatik puntuatu egingo da.
— Euskaraz egiten
diren ekintzak puntuatu egingo dira.
— Aurkezpen eta
ekitaldi publikoak: euskara hutsean edo elebitan egin beharko dira. Bi hizkuntzak
erabili behar izanez gero, euskarari emango zaio lehentasuna.
* Idatzizko
erabilerari dagokionez.
— Mezu idatziei
(kartel, iragarki, esku-programa, liburuxka) dagokienez, euskaraz edo elebitan
(euskaraz eta gaztelaniaz) idatziko dira. Beti eduki bertsuak izan ohi
dituztenak euskara hutsez, eta elebitan egiten direnen kasuan, euskarari
emango zaio lehentasuna, bai kokalekuaren aldetik (euskarazkoa erdarazkoaren
gainean) eta bai neurriaren aldetik ere.
— Baloratu egingo da
txostena euskaraz aurkeztea.
n) Kirol-kluben urteurrenak.
ñ) Gainontzeko
jarduera bereziak.
Diru-laguntzak
emateko ondoko irizpide objektiboak aplikatuko zaizkie eskari guztiei:
a) Interes sozialeko irizpideak.
a.1. Oihartzuna
komunikabideetan.
a.2. Gertaeraren
jarraikortasuna.
a.3. Gertaeraren
egun kopurua.
a.4. Ikusle
kopurua (batez bestekoa egun bakoitzeko).
a.5. Parte-hartzaile
kopurua.
a.6. Hemengo
kirola.
a.7. Ezindu
fisikoei eta psikikoei zuzendutako jarduerak.
a.8. Genero
berdintasuna sustatzeko bereziki antolatutako jarduerak.
— Emakumeen parte
hartze eta lidergoa bultzatzen dutenak.
— Indarkeria matxista
prebenitzeko ekimenak bultzatzen dituztenak.
— Genero eta
sexualitate eredu estereotipatuak kuestionatzen dituztenak.
— Elkartearen
Zuzendaritza Batzordearen % 40a
gutxienez emakumeak izatea.
Deialdi honetatik
kanpo geldituko dira:
a) Genero edo/eta sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten
proiektuak edo berdintasunaren oinarriak errespetatzen ez dituztenak.
b) Emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera berdintasune-rako printzipioaren
aurkako helburuak, sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa,
antolamendua edo estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
c) Sexu arrazoiengatik bazterkerian erori izanagatik zigor
administratiboa edo penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, eta
Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen arabera debeku
horrekin zigortuta daudenak.
d) Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 Legean, edo
emakumeen eta gizonezkoen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007
Lege Organikoan ezarritako obligazioak betetzen ez dituzten entitate edo
enpresak.
e) Sexu arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamen-duan
bazterketa egiten duten elkarteak.
8. Aurrekontua.
Deialdi honetan
zehazten diren dirulaguntzak 35.000,00 eurokoa da eta dagokion aurrekontuko
diru-ataletik emango dira.
Aplikatzen ez diren
kopuruak geroagoko beste erabaki batzuetara igaro ahal izango dira.
Aurrekontuko
zuzkidura ez bada iristen dirulaguntzarako eskubidea duten eskari guztiak
estaltzeko, aurrekontuan jasotako kopurua proportzioan banatuko da urtean
aurkeztutako eskari guztien artean, hain zuzen kontusaila agortzen den arte.
Kopuru hori handitu
ahal izango da, Udal Aurrekontuaren Exekuzio Oinarrietan aurreikusitakoarekin
bat betiere.
9. Ordaintzeko eta justifikatzeko modua
eta epeak.
Dokumentazio hau
aurkezteko epea emandako diru-laguntzaren oharra jasotako egunetik 30 egun
naturaletan amaituko da baldin eta jarduera amaituta balego; diruz lagundutako
jarduera amaitu eta 30 egun naturaletan, baldin eta jakinarazpena jasotakoan
jarduera amaitzeke balego.
Organo eskudunak
diru-laguntzaren likidazioa onartutakoan, hau da, diruz lagundutako programa
edo jardueraren dokumentazio eta justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta
gero. Diru-laguntza jaso duten talde edo elkarteek Urretxuko Udalak
aurkeztutako aurekontu osoa, faktura edo ordainagiri bidez justifikatu beharko
dute.
Emandako diru-laguntzaren
ordainketa diruz lagundutako jarduera amaitu ondoren emango da, eta aldez
aurretik ondokoak aurkeztuta:
— Diruz lagundutako
jardueraren memoria; parte-hartzearen, egunen, emaitzen, oihartzunaren eta
abarrekoen gaineko informazioa bilduko duena.
— Jardueraren
memoria ekonomikoa. Ondokoak izan beharko ditu gutxienez:
* Jardueraren
gastuen zerrenda.
* Fakturen
indizea, zein gasturenak diren adierazita.
* Aurrekontuan
guztira aurkeztutako kopurua egiaztatzeko fakturak.
* Jarduerako
diru-sarreren zerrenda.
* Jasotako
diru-sarrera guztien eta finantzaketa-iturrien indizea.
* Jasotako
diru-sarreren ziurtagiriak.
— Erakundeak
jarduera egin ahal izateko dituen laguntzen aitorpena. Era berean, beste
erakunde batzuei eginiko eskaerak adieraziko dira, nahiz eta deialdi honetan
oraindik jakin ez emango dituzten ala ez.
— Diruz laguntzea
eskatu duen jardueraren gaineko egitarauen, iragarpen-kartelen, eta bestelako
dokumentazio idatziaren nahiz grafikoaren ale bana.
Aurkeztutako
dokumentuetan arazoren bat baldin badago, interesdunek 10 eguneko epea izango
dute arazo horiek konpontzeko.
KIROL ELKARTE ETA TALDEEN DIRU-LAGUNTZA
ARRUNTAK
SUBVENCIONES ORDINARIAS PARA CLUBES Y
AGRUPACIONES DEPORTIVAS
1 ERANSKINA / ANEXO 1
KIROL KLUBAK / CLUBES DEPORTIVOS
Irizpideak / Criterios
|
Aldagaiak / Variables |
Puntuak / Puntos |
Lehiako federazio lizentzia/GKP(Gazte Kirol Plana) Licencia federativa /PDJ (Plan
Deporte Juvenil) |
|
1,2 |
Emakumeen Lehiako federazio
lizentzia /GKP Licencia femenina federativa/PDJ |
|
1,5 |
Lehiako federativa plan berezia lizentzia Licencia federativa plan especial |
|
1,5 |
Aisialdiko federazio lizentzia Licencia federativa recreativa
|
|
0,20 |
Kirol entrenatzaileen
titulazioak Titulaciones
entrenadores deportivos |
Oinarrizko
entrenatzailea Entrenador
básico |
2 |
Erdi
mailako entrenatzailea Entrenador
medio |
4 |
|
Goi
mailako entrenatzailea Entrenador
superior |
6 |
|
Entrenatzaileen
formazioa Formación
entrenadores |
Entrenatzaile ikastaroetako
asistentzia Asistencia cursos entrenadores |
1 |
Ekitaldi antolaketa Organización
acontecimientos |
Herri
maila Nivel
municipal |
0-1 |
Lurralde/Probintzia
maila Nivel
comarcal/provincial |
0-2 |
|
Autonomia
maila Nivel
Comunidad Autónoma |
0-3 |
|
Goi
maila Nivel
superior |
0-4 |
|
Eskola Kirolari Laguntza teknikoa ematea Asistencia técnica deporte
escolar |
Laguntza teknikoa Asistencia técnica |
10 |
Euskararen sustapenaren aldeko
jarrera Actitud favorable de fomento del uso del euskera |
Betetze
maila Nivel
cumplimiento |
% 0-5
gehiago 0-5 %
más |
Genero berdintasunaren sustapenaren aldeko jarrera Actitud favorable de fomento de la igualdad de
género |
Betetze
maila Nivel
cumplimiento |
% 0-5 gehiago 0,5 % más |
Irakaskuntza
arautuaren eremuan diharduten ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko
egiten dituzten eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak
emateko oinarri bereziak.
1. Xedea.
Oinarri hauen Xedea
Urretxuko eta Zumarragako udalerrietan irakaskuntza arautuaren eremuan
diharduten ikastetxeek euskararen erabilera sustatzeko gauzatzen dituzten
eskolaz kanpoko jarduerak diruz laguntzeko baldintzak arautzea da.
Era berean, honako
helburu hauek sustatuko dituzten ekintzak ere diruz lagunduko dira, baldin eta
euskaraz gauzatzen badira: belaunaldien arteko harremanak bultzatzen dituztenak,
ikastetxe desberdinen arteko ekintza bateratuak, genero indarkeriari aurrea
hartzeko zuzenduta daudenak, baloreetan hezteko ekintzak, aisialdian hezteko
ekintzak, hezkidetza, prebentzio komunitarioa, garapen iraunkorra,
herritarren parte hartzea eta irakaskuntzaren kalitatea.
Ez dira diruz
lagunduko ondoko kontzeptuak:
a) Azpiegiturako obra-gastuak, inbertsioak, ondasun higiezinak
erostea eta altzariak eta ekipamendua erostea.
b) Ikastetxearen mantentze-lan eta funtzionamendu gastuak.
c) Udaleko zerbitzuren batek finantzatutako jarduerak.
d) Ikastetxeko lanpostu-zerrendako langileen gastuak.
2. Onuradunak.
Diru-laguntza eska
dezakete Urretxun edo Zumarragan egoitza eta jarduera eremua dituzten ikastetxeek,
betiere haien jarduera bat baldin badator oinarri hauen helburuarekin.
Haur Hezkuntzako,
Lehen Hezkuntzako edota Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapak ematen
dituzten ikastetxeak izan beharko dute.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Eskaerak pertsona
ordezkari eta arduradunek formalizatu beharko dituzte, Udalak horretarako
prestatutako eskaera eredu ofiziala betez, beti ere oinarri berezi hauek
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 30 egun naturaleko epean.
4. Aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabidearekin
batera, Urretxuko Udalak 2019. urterako ezarrita dituen diru-laguntza
programak arautzen dituzten oinarri-arauetako 6. artikuluan zerrendatutako
dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Besteak beste:
a) Eskabide eredua modu egokian beteta.
b) Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo
ordezkariaren NANren fotokopia.
c) Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia konpultsatua.
d) Diruz lagundu nahi diren jardueren memoria.
e) Gastuen eta sarreren aurrekontua.
f) Zinpeko aitorpena, bestelako diru-sarrerak (kuotak, material
salmentak, fakturazioak, beste erakunde batzuen diru-laguntzak eta abar)
zehaztuz eta/edo beste sail, erakunde eta abarretan egindako diru-laguntza
eskariaren berri emanez.
g) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean
dituela egiaztatzen duten agiriak.
h) Zinpeko aitorpena, honakoa adieraziz: zigor- eta administrazioaren
arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela,
edo laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekuetan sartuta ez
dagoela. Era berean, adierazi beharko du ez dela zigortua izan sexu
arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak,
Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
i) Berdintasunaren jarraipen fitxa.
5. Akatsak zuzentzea eta dokumentazio
osagarria aurkeztea.
5.1. Eskaerak
edo horrekin batera doan dokumentazioak ez badituzte identifikazio datuak biltzen,
akatsen bat badute edo zerbait falta bazaie, eskatzaileari eskatuko zaio,
1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki,
hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio, hori egingo
ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 42.1
artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
5.2. Urretxuko
Udalak eskaera ebaluatu eta erabakia hartzeko beharrezkotzat jotzen duen
dokumentazio eta informazio osagarri oro eskatu ahal izango dio eska- tzaileari.
6. Izapidetzeaz arduratuko den administrazio
atala.
Udaleko Sustapen
Soziokulturaleko Sailak izapidetuko ditu eskabideak.
7. Bete beharreko baldintzak.
Diru-laguntza jasotzeko,
baldintza hauek bete behar dira:
a) Euskararen erabilera eta kalitatea bermatuko dira.
b) Baloreetan heztea, aisialdian heztea eta prebentzio komunitarioa
bultzatzea.
c) Genero ikuspegia txertatzea edo emakumeen eta gizonen arteko
berdintasuna sustatzea. Parekidetasun erreala gauzatzea.
d) Garapen iraunkorra eta herritarren parte hartzea sustatzea.
e) Diru-laguntza jaso behar duen ekintza 2018-2019 ikasturtean
egindakoa izango da.
Baldintza horiek
betetzeko jarraibideak:
a) Jarduera hauetan sortzen den material oro gutxienez elebitan
egongo da, beti ere euskarari lehentasuna emanda. Materialaren hartzaileak
ikasleak edo irakasleak direnean euskara hutsez egingo da; hartzailea
gurasoak direnean, gurasoen hizkuntza ezagutzaren arabera, euskara hutsez
ala elebitan; eta hartzailea talde zabal bat denean, elebitan.
b) Erabilitako materialetan ezingo da hizkera sexistarik erabili, eta
gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, ez da erabilera estereotipaturik
egingo.
c) Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka
oroigarriak, material inprimatua,...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria)
azaldu beharko da, eta Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari
kaleratu aurretik. Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren
diru-laguntza duela adierazi beharko da.
8. Baloratzeko irizpideak.
Banaketa egiteko
erabiliko den irizpidea ikasle kopurua izango da. 2018-2019 ikasturtean zehar
matrikulatutako ikasle kopurua hartuko da kontuan. Ikasleko dagokion kopurua
izango da ikastetxeek gehienez jaso dezaketena.
9. Aurrekontua eta diru-laguntzaren
zenbatekoa.
Programa honen bidez
deitutako diru-laguntzen zenbatekoa 27.705 €-koa da, eta aurrekontuan dagokion
diru-atalaren kontura finantzatuko da.
Aurrekontuaren
kopurua iritsiko ez balitz diru-laguntza jasotzeko eskubide duten eskabide
guztiak betetzeko, aurreikusitako zenbatekoa urtean aurkeztutako eskaera
guztien artean banatuko da proportzionalki, diru atala agortu arte.
Aipatutako kopurua
haunditu egin ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio oinarriek
aurreikusten dutenaren arabera.
10. Ordaintzeko era eta epeak.
Ikastetxeak
egindako eta behar bezala justifikatutako jardueren arabera, eskatzaileak
diru kopuru osoa jaso ahal izango du, beti ere deialdi honen oinarri
orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
Diru-laguntzak
ematerakoan Udalak bi ordainketa egingo ditu:
— % 60, eskaera eta aurreikuspena aurkeztutakoan.
— % 40, ikasturtea amaitu eta gauzatu diren jarduerak zuritutakoan.
Ezarritako baldintzaren
bat beteko ez balitz edo aurreikusitako jardueraren bat egingo ez balitz,
Udalak aurrerapen gisa emandako diru kopurua itzultzea eskatu ahal izango dio
eskatzaileari.
Eskaerak aurkezteko
epea bukatu ondoren, hilabeteko epearen barruan hartuko da erabakia eta horrela
jakinaraziko zaio interesatuari.
Interesatuak
jakinarazpena jaso eta hilabeteko epearen barruan jasoko dute diru-laguntza
onartutakoek.
11. Diru-laguntzak justifikatzea.
Diru-laguntzaren
erabileraren zuriketa Urretxuko Udaleko Ordenantza Orokorrean ezarritakoari
jarraiki egingo da, eta hori aurkezteko epea 2019ko urriaren 31n amaituko da.
Onuradunak zuritu
beharko du ezarritako baldintzak bete direla eta diru-laguntzaren emakidan
aurreikusitako helburuak lortu direla.
Horretarako, oinarri
berezi hauen 4. artikuluan zerrendatutako agiriez gain, honakoak aurkeztu
beharko ditu:
a) Diru-laguntzaren emakidan ezarritako baldintzak bete direla
justifikatzeko jarduera memoria bat, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak
adierazteko. Era berean, emakumeen parte hartzea bultzatzeko edo/eta
parekidetasuna sustatzeko hartu diren neurrien azalpena egingo da.
b) Memoria ekonomiko bat, egindako jardueren kostua zuritzeko,
honako hauek barne hartuko dituena:
b.1. Jardueraren
gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatu bat, hartzekodunaren eta
dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data, eta hala badagokio,
ordainketa-data biltzen dituena. Diru-laguntza aurrekontu baten arabera
ematen bada, gertatutako desbiderapenak adieraziko dira.
b.2. Aurreko
paragrafoan aipatzen den zerrendako gastuaren frogagiriak, edo pareko
froga-balioko edo administrazio-eraginkortasuneko dokumentuak, diru-laguntza
publikoaren Xedea bete izana ziurtatu ahal izateko.
b.3. Diruz
lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo diru-laguntzen
zerrenda xehatu bat, zenbatekoa eta beren jatorria adierazten dituena.
Kanpoko eta barruko
errotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz jartzen dituztenei
diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.
1. Xedea.
Deialdi honen Xedea
da 2019. urtean bere establezimenduko kanpoko nahiz barruko errotulu finkoak,
irudi korporatiboa eta web orria euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak
emateko baldintzak arautzea, beti ere genero berdintasunaren printzipioak
errespetatuz.
2. Onuradunak.
Oinarri hauen bidez
arautzen diren diru-laguntzak, bere jarduera ekonomikoa Urretxuko
udalerrian kokatuta dauden lokaletan egiten duten pertsona fisiko edo
juridikoek eskatu ahal izango dituzte.
Diru-laguntza hauen
aplikazio eremutik kanpo daude:
— Edozein kasutan
eta kasu guztietarako:
15 langiletik gorako
enpresak edo entitateak.
— Web guneen kasuan:
a) Web gune pertsonalak.
b) Edozein eratako edo mailatako irakaskuntza erakundeei lotutako
guneak.
c) Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa dutenak.
d) Alderdi politikoak eta sindikatuak.
e) Edukietara sartzeko edonolako mugakizuna jartzen dutenak edo
zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak.
f) Irudi sexistak dituzten web orriak edo berdintasun printzipioa
errespetatzen ez dutenak (emakumeen eta gizonezkoen eremu soziolaboralean).
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Eskabidea edozein
unetan aurkeztu ahal izango da, diru-laguntzaren Xedea dena egindakoan.
Nolanahi ere, urteko diru-laguntzak banatu ahal izateko, 2019ko urriaren 31
izango da urte horretako diru-laguntza eskariak aurkezteko azken eguna.
4. Aurkeztu beharreko agiriak.
Deialdi honetako
oinarri orokorretan eskatzen diren agiriez gain, hauek dira eskatzaileak
aurkeztu beharko dituen agiriak:
— Edozein kasutan
eta kasu guztietan:
a) Eskabide eredua modu egokian beteta. Eredu hori udaletxeko
bulego orokorrean eskuratu ahal izango da.
b) Egindako gastuen jatorrizko fakturak.
c) Administrazioko zerga obligazioak egunean dituela egiaztatuko duen
agiria.
— Errotuluen
kasuetan:
a) Errotuluaren izena jasotzen duen agiria edo argazkia.
b) Udalak emandako irekitze-baimena edo hori egiaztatuko duen
agiria.
— Irudi
korporatiboaren kasuetan:
a) Irudi korporatiboa bera (formatu digitalean edo paperean), testu
osoa agertuz.
— Web guneen
kasuetan:
a) Web gunearen
helbidea.
5. Akatsak zuzentzea eta dokumentazio
osagarria aurkeztea.
5.1. Eskaerak
edo horrekin batera doan dokumentazioak ez badituzte identifikazio datuak biltzen,
akatsen bat badute edo zerbait falta bazaie, eskatzaileari eskatuko zaio,
1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki,
hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio, hori egingo
ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 42.1
artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
5.2. Urretxuko
Udalak eskaera ebaluatu eta erabakia hartzeko beharrezkotzat jotzen duen
dokumentazio eta informazio osagarri oro eskatu ahal izango dio eska- tzaileari.
6. Izapidetzeaz arduratzen den
administrazio unitatea.
Sustapen
Soziokulturaleko Sailak bideratuko ditu eskabideak.
Diru-laguntzaren
emakida lehiakortasun-erregimenean egingo da; hortaz, kasu bakoitzean
zehaztutako irizpideak aplikatu eta diruz lagunduko diren jardueren kalitatea
eta bideragarritasuna ziurtatuko duen laguntza kopurua soilik aukeratuko da.
Eskariak aurkezteko
epea bukatu ondoren, hilabeteko epearen barruan hartuko da erabakia eta horrela
jakinaraziko zaio interesatuari.
7. Bete beharreko baldintzak.
Diru-laguntza jasotzeko
baldintza hauek bete behar dira:
— Edozein kasutan
eta kasu guztietarako:
a) Testuak zuzen idatzita egon beharko du.
b) Diru-laguntza jaso behar duen ekintza 2018ko azaroaren 1etik
2019ko urriaren 31 bitartean egindakoa izango da.
c) Erabilitako edukietan hizkuntza eta irudi ez sexistak bermatzea.
— Errotuluen eta
irudi korporatiboaren kasuetan:
a) Ez da kontuan hartuko izen berezia, baizik eta langintza mota edo
jarduera profesionalaren adierazlea.
b) Testua euskaraz edo elebietan izatea, bai errotuluen kasuan bai
irudi korporatiboan. Testu elebiduna denean, euskaraz eta gazteleraz parekoa
izan behar du (neurriz, edukiz...).
c) Irudi korporatiboaren diseinuari bakarrik emango zaio diru-laguntza
(ez zaio laguntzarik emango irudia eramango duten elementuei: poltsa,
kartazal, bisita txartel, inprimaki, e.a...).
— Web guneen kasuan:
a) Urretxun izatea helbide fiskala.
b) Web gunea euskaraz bakarrik edota euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan
egotea. Hainbat hizkuntzatan dagoenean, euskarazko testuaren portzentajea
gainerako hizkuntzen antzekoa izango da eta, lehentasunez sarreran
euskarazko hautapena egina egon beharko du.
8. Baloratzeko irizpideak eta diru-laguntzen
zenbatekoa.
Eman beharreko
diru-laguntzak kalkulatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
8.1. Errotuluen
kasuetan.
a) Euskara hutsean jarritako errotuluaren kostuaren % 50ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 300,00 €.
b) Elebietan jarritako errotuluaren kostuaren % 30ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 150,00 €.
8.2. Irudi
korporatiboaren kasuetan.
a) Euskarazko irudi korporatiboa diseinatzearen kostuaren % 50ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 300,00 €.
b) Irudi korporatibo elebiduna diseinatzearen kostuaren % 30ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere 150,00 €.
8.3. Web
guneen kasuetan.
a) Web orria euskaraz bakarrik eginez gero, kostuaren % 50ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere, 500,00 €.
b) Web orria euskaraz eta beste hizkuntzatan eginez gero, kostuaren
% 30ekoa izango da diru-laguntza, gehienez ere, 250,00 €.
9. Aurrekontua.
Programa honen bidez
deitutako diru-laguntzen zenbatekoa 1.000,00 € da, eta dagokion diru-atalaren
kontura finantzatuko da.
Aurrekontuaren
kopurua iritsiko ez balitz diru-laguntza jasotzeko eskubidea duten
eskabide guztiak betetzeko, dagoen dirua urtean egon diren eskari guztien
artean banatuko da proportzionalki, partida agortu arte.
Aipatu kopurua
gehitu ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio oinarriek aurreikusten
dutenaren arabera.
10. Ordaintzeko era eta epeak.
Udalak, 2019an
aurkeztu diren eskaera guztiak aztertu eta gero erabakiko du diru-laguntzen
banaketa.
Diru-laguntza
ordainketa bakar baten bidez emango da, justifikatu eta gero, behin diru-laguntza
ematea erabaki eta hilabeteko epean.
11. Diru-laguntzak justifikatzea.
Oinarri-arau
espezifiko hauetako 4. artikuluan eskatzen diren agirien bidez justifikatuko
dira diru-laguntzak; diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu beharreko
agiriak dira.
12. Ebazpena.
Eskariak aurkezteko
epea bukatu ondoren, hilabeteko epearen barruan hartuko da erabakia eta horrela
jakinaraziko zaio interesatuari.
13. Klausula gehigarria.
Oinarri espezifiko
hauetan jasotzen ez diren gai guztietan oinarri orokorretan ezarritakoa izango
da aplikagarria.
Halaber, diru-laguntzei
buruzko Udal Ordenantzak eta 38/2003 diru-laguntzen Lege Orokorrean eta bat
datozen gainontzeko lege arauek aginduko dute.
Barnetegietara edo
herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta UEUra edo euskararen
normaliza-zioarekin zerikusia duten bestelako uda-ikastaroetara doazen
herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.
1. Xedea.
Deialdi honen Xedea
da euskara ikastera barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara, 100
eskola ordutik gorako ikastaroetara, eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU)
antolatutako ikastaroetara edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten
bestelako uda-ikastaroetara doazen herritarrentzako bekak edo diru-laguntzak
emateko baldintzak arautzea.
2. Onuradunak.
Urretxuko
udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoek eska ditzakete oinarri
hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak.
Programa honetako
aplikazio eremutik kanpo daude pertsona juridikoak nahiz pertsona fisikoak,
enpresa beharrei erantzuteko berariaz sortutako ikas-taldekoak direnean.
Ikastaroa herritik
kanpoko euskaltegiren batean egiten bada, hori horrela egitearen arrazoiak zeintzuk
diren azaldu beharko du eskatzaileak idatziz. Kanpoan egindako ikastaro
berbera Urretxu-Zumarragako euskaltegian egiterik balego, ez da diru-laguntzarik
emango.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Eskabideak
aurkezteko epea 2019ko urriaren 31n amaituko da.
4. Aurkeztu beharreko agiriak.
Deialdi honetako
oinarri orokorretan eskatzen diren agiriez gain, eskatzaileak honako agiri
hauek aurkeztu beharko ditu:
a) Eskabide eredua modu egokian beteta.
b) Nortasun Agiriaren kopia.
c) Matrikularen ordainagiria.
d) Euskara ikasteko ikastaroei dagokienez, euskaltegiak egindako
agiria, eskatzaileak izandako asistentzia (%tan), ikastaroaren ordu
teorikoak eta ikasleak gainditutako urrats-kopurua adieraziko dituena. Gainera,
ikastaroa egin duen euskaltegian beste diru-laguntza edo bekarik jaso ez duela
justifikatu beharko du.
Bestelako
ikastaroetan, parte hartu izanaren agiria.
e) Errolda agiria.
f) Aurten egindako errenta aitorpenaren fotokopia, edo hala
badagokio, salbuetsita dagoelako agiria.
5. Akatsak zuzentzea eta dokumentazio
osagarria aurkeztea.
5.1. Eskaerak edo horrekin batera doan
dokumentazioak ez badituzte identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badute
edo zerbait falta bazaie, eskatzaileari eskatuko zaio, 1992ko azaroaren 26ko
30/1992 Legeak 71.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, hamar eguneko epean
akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio, hori egingo ez balu, eskaeran
atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 42.1 artikuluan
aurreikusitako baldintzetan.
5.2. Urretxuko Udalak eskaera ebaluatu eta
erabakia hartzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio eta informazio
osagarri oro eskatu ahal izango dio eska- tzaileari.
6. Izapidetzeaz arduratzen den
administrazio unitatea.
Sustapen
Soziokulturaleko Sailak izapidetuko ditu eskabideak.
Eskariak aurkezteko
epea bukatu ondoren, hilabeteko epearen barruan hartuko da erabakia eta horrela
jakinaraziko zaio interesatuari.
7. Bete beharreko baldintzak.
Diru-laguntza jasotzeko,
baldintza hauek bete behar dira:
a) Urretxun erroldatuta egotea, gutxienez eskatzaileak ikastaroa
hasten duenetik diru-laguntza eskatzeko epea amaitu arte.
b) Diru-laguntza lortu ahal izateko, euskara ikasten aritu den
herritarrak gutxienez % 85eko
asistentzia izan behar du. UEUren eta bestelako uda-ikastaroak direnean
ikastaroan parte-hartzea eskatuko da.
c) Deialdi honen aurreko urteko urritik laguntza ematen den urteko
iraila bitarteko ikastaro batean parte hartu izana.
d) Herritarrak Udalarekin dituen betebeharretan egunean egotea.
8.
Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Eman beharreko diru-laguntzak kalkulatzeko,
irizpide hauek hartuko dira kontuan:
Ikasle eskatzailearen diru-sarrera maila:
diru-sarrera gordinak:
— 0-24.000 € bitartean: % 50eko laguntza.
— 24.000-50.000 € bitartean: % 40ko laguntza.
— 50.000-80.000 € bitartean: % 30eko laguntza.
Ikastaro guztietan ikasketari dagokion
matrikularen prezioa hartuko da oinarritzat laguntza kalkulatzeko.
9.
Aurrekontua.
Programa honen bidez deitutako diru-laguntzen
zenbatekoa 1.500,00 € da, eta dagokion diru atalaren kontura finantzatuko da.
Aurrekontuaren kopurua iritsiko ez balitz
diru-laguntza jasotzeko eskubidea duten eskabide guztiak betetzeko, dagoen
dirua urtean egon diren eskari guztien artean banatuko da proportzionalki,
partida agortu arte.
Aipatu kopurua gehitu ahal izango da, Udal
Aurrekontuaren exekuzio oinarriek aurreikusten dutenaren arabera.
10.
Ordaintzeko era eta epeak.
Interesatuak jakinarazpena jaso eta
hilabeteko epearen barruan jasoko dute diru-laguntza onartutakoek.
11.
Diru-laguntzak justifikatzea.
Oinarri-arau espezifiko hauetako 4.
artikuluan eskatzen diren agirien bidez justifikatuko dira diru-laguntzak;
diru-laguntza eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak dira.
GIZARTE ZERBITZU SAILA
Urretxun, beraien jarduera gizarte zerbitzuen
alorrean garatuko duten elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.
1.
Xedea.
Deialdi honen Xedea da beraien jarduera
Urretxuko udalerrian garatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteei
dirulaguntzak eskuratzeko sarbidea arautzea eta dirulaguntzak ematea.
Lehentasuna izango dute ondoren pertsona-taldeei
zuzenduko zaizkien jarduerak:
— Mendekotasuna edo ezintasunaren bat duten
pertsonak.
— Gizartetik baztertuak izateko arriskua
duten pertsonak, etorkinak, gutxiengo etnikoak, etab.
— Egoera ahulean dauden emakumeak: ama
guraso bakarra.
Ondorengo jarduerek izango dute
lehentasuna:
— Mendekotasuna dute, ezintasunen bat duten
eta bereziki diskriminazio anitzeko egoerak (emakume ezinduak, ama guraso
bakarrak, emakume etorkinak edo gutxiengo etnikoko emakumeak,...) jasaten
duten pertsonei arreta eskaintzeko, integratzeko/ gizarteratzeko
eta/edo laguntzeko diren jarduerak.
— Emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzera
eta denboraz antzematera bideratutako jarduerak.
— Gizartetik baztertuak izateko egoerei
aurrea hartzeko jarduerak.
— Borondatezko lana gizarte-eremuan sustatzeko
jarduerak.
— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
sustatuko da proposatuko diren jarduera guztietan. Horrela, Urola Garaia
eskualdean emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Planaren Gizarte
zerbitzuen alorrean sartzen diren jarduerak lehenetsiko dira.
— Elkarte
desberdinen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatuko duten jarduerak.
— Kultur aniztasuna
sustatzea.
Diruz lagunduko
diren jarduerak ondoko kategoriatan banatuko dira:
a) Sentsibilizazioa.
b) Prestakuntza, informazioa eta/edo gizarteratzea.
c) Aisialdiko eta garapen pertsonalerako jarduerak.
d) Besteak.
Hondokoak ez dira
diruz lagunduko:
1. Udalak herritarrentzat oro har antolatzen
dituen jardueren antzekoak antolatuz gero, hala nola, eskulanak, euskara eta
abar. Diruz laguntzekotan, jarduera horien hartzaileak ezaugarri bereziak
dituztela eta gainerako jardueratan parte hartu ezin dutela frogatu beharko da
eta/edo landa-eremuan eskainiko diren jarduerak izango dira.
2. Elkarteko kideei bakarrik zuzendutako
jarduerak (sentsibilizazio-ekintzak, prestakuntza, informazioa eskaintzekoak
edo zabalkundekoak) eta/edo elkarte antolatzailearen lokaletan burutzen
direnak. Diruz lagunduko diren ekintzak edo jarduerak herriko leku publikoetan
eskainiko dira, hala nola, Kultur Etxean, Labeaga aretoan eta abar. Diruz
laguntzekotan, jarduera horien hartzaileak ezaugarri bereziak dituztela eta
gainerako jardueratan parte hartu ezin dutela frogatu beharko da eta/edo
landa-eremuan eskainiko diren jarduerak izango dira.
3. Proiektuak dinamizatzen dituzten elkarteen
langileen soldaten gastuak, ez eta elkarte edo entitatearen dietak. Hauek
bolondresen bidez egiten direla ulertzen da eta Urretxuko udalerriak eta
eskualdeak ez dutela langile profesionalen azpiegituraren beharrik.
2. Elkarte edo/eta pertsona onuradunak.
Urretxun edo Urola
Garaia mankomunitateko herriren batean egoitza duten elkarte eta/edo pertsonek
jaso ahal izango dute diru-laguntza; halaber, Urretxuko udalerrian garatu
beharko dituzte beraien ekintzak eta, beti ere, Gizarte Zerbitzuen alorrean.
Udalerrirako
interesgarriak direla iritzitako gizarte-jarduerek ere salbuespen-izaerako
diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, sustatzaileek gizarte-egoitza
Urola Garaiko udalerrian ez badute ere.
3. Aurkezteko debekua: erakunde onuradunak.
Ezingo dira diru-laguntza
deialdi honetara aurkeztu, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko
aukera santzio penal edo administratiboaren bidez galduta dutenak eta santzio
horren ebazpenak ezarriko duen epean. Halaber, ezingo dira deialdi honetara
aurkeztu, horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekuan sartuta
daudenak. Debeku horietan barne izango da sexuagakiko diskriminazioaren
ondorioz jasotako debekua, beti ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren Azken Xedapenean jasotakoari
jarraiki.
— Genero edo/eta
sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten proiektuak edo berdintasunaren
oinarriak errespetatzen ez dituztenak.
— Emakumeen eta
gizonezkoen arteko aukera berdintasunerako printzipioaren aurkako helburuak,
sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo
estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
— Sexu
arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamenduan bazterketa egiten duten
elkarteak.
4. Eskaerak eta aurkezteko epeak.
Eskaerak pertsona
ordezkari edo arduradunek formalizatuko dituzte Udalak prestaturiko instantzia
eredu ofiziala betez.
Eskaerak aurkezteko,
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratzen den hurrengo egunetik 30 egun naturaleko epea izango dute eta
dirulaguntzaren justifikazioa 2020ko urtarrilaren 31a baino lehen aurkeztu
beharko da.
5. Ekarri
beharreko agiriak.
Eskariak, Urretxuko
Udalak 2019 urterako ezarri dituen dirulaguntza programak arautzen dituzten
oinarri-arauetan azaltzen den 6 artikuluko dokumentazioarekin batera aurkeztu
beharko dira.
Aurreko parrafoan
esandako dokumentazioaz gain, honako hau aurkeztu beharko da:
— Urretxuko
bazkide-kopurua.
Eskariak osatu gabe
agertuz gero, 10 eguneko epea izango da hutsuneak betetzeko; epe hori igarotzen
bada eskaria osatu gabe, artxibatu egingo da, beste inolako tramiterik gabe.
Diruz lagundutako
jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material
inprimatua,...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta
Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik.
Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela
adierazi beharko da.
6. Izapidetzeaz arduratzen den
administrazio unitatea.
Eskaerak Gizarte
Zerbitzuaren administrazio unitateak izapidetuko ditu.
7. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
Oinarri hauetako
diru-laguntzak eskatuko dituzten eskatzaileei emango zaizkien zenbatekoak
kalkulatzeko, talde bakoitzarentzako ezarriko diren ondoko irizpideen
araberako baremoak zehaztuko dira. (23 punturaino).
A1) Elkarteak
frogatuta duen ibilbidea, udalerrian urte askotan lan egin eta gero (3
punturaino).
A2) Erakunde
onuradunek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen dituzten
politikak eta jarduerak garatzen eman duten ibilbidea (berdintasunaren
diagnostikoa eginda izatea, berdintasun planak, erakundearen zuzendaritza-organoetan
ordezkaritza paritarioa bermatzeko arauak izatea, egingo diren materialetan
hizkuntzaren erabilera ez-sexista izateko arauak izatea, etabar.), (3
punturaino).
A3) Aurreko
urteetan eten gabe jasotako diru-laguntzak. (3 punturaino).
A4) Tamaina
eta ordezkaritza (Urretxuko bazkide-kopuru erreala). (3 punturaino).
A5) Herrian
proposatutako jardueren antzeko besterik ez izatea. (5 punturaino).
A6) Euskararen
erabileraren sustapenaren aldeko jarrera (3 punturaino).
A7) Baztertze
arriskuan dauden pertsonen parte hartze zuzenera bideratutako ekintzak. (3
punturaino).
TAULA OSAGARRIA – 2019KO
DIRU-LAGUNTZA ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK – ELKARTEAK
A) ELKARTE ESKATZAILEAREN
EZAUGARRIAK (23 PUNTURAINO)
|
|||
A1)
Ibilbidea: Erakundea eratu zenetik Urretxun elkarteak lan egin dituen urteak
|
10 urte baino + |
8 urte baino + |
5 urte baino + |
3 |
2 |
1 |
|
A2) Elkartearen ibilbidea
berdintasun politiketan |
3 jarduera baino + |
2 jarduera |
Jarduera 1 |
3 |
2 |
1 |
|
A3) Aurreko urteetan
diru-laguntzak jaso izana |
6 urte baino + |
4 urte baino + |
2 urte baino + |
3 |
2 |
1 |
|
A4) Tamaina / Ordezkaritza:
Urretxuko bazkide-kopurua |
100 kide edo + |
50 kide edo + |
25 kide edo + |
3 |
2 |
1 |
|
A5) Herrian
proposatutakoaren antzeko ekintzak daude |
EZ |
BAI |
|
5 |
0 |
||
3 jarduera baino + |
2 jarduera |
Jarduera 1 |
|
3 |
2 |
1 |
|
A6) Euskararen erabileraren
sustapenaren aldeko jarrera |
3 jarduera baino + |
2 jarduera |
Jarduera 1 |
3 |
2 |
1 |
|
A7) Baztertze arriskuan
dauden pertsonen parte hartze zuzenera bideratutako ekintzak |
3 jarduera baino + |
2 jarduera |
Jarduera 1 |
|
3 |
2 |
1 |
8. Onartutako diru-laguntzetan murrizketak.
— Lokal publikoaren
erabilera partekatua, % 5.
— Lokal publikoaren
erabilera esklusiboa, % 15.
— Lokal publikoaren
erabilera esklusiboa eta mantenimendu gastuak Urretxuko Udalaren kargu, % 25.
9. Aurrekontua
eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
Oinarri espezifiko
hauen bidez deitutako diru-laguntzen zenbatekoa 15.500,00 eurokoa da eta
dagokion diru atalaren kontura finantzatuko da.
Aplikatu ez diren
inporteak ondorengo erabakietara igorri ahal izango dira.
Aurrekontuaren
kopurua iritsiko ez balitz dirulaguntza jasotzeko eskubide duten eskabide
guztiak betetzeko, dagoen dirua urtean egon diren eskari guztien artean
banatuko da proportzionalki, partida agortu arte.
Hala ere, aipatu
kopurua gehitu ahal izango da, Udal Aurrekontuaren exekuzio oinarriek
aurreikusten dutenaren arabera.
10. Justifikazio eta ordainketa forma eta
epeak.
Dirulaguntzak 2
zatitan ordainduko dira.
— Erabakiaren
jakinarazpenarekin batera % 75
ordainduko da.
— Beste % 25a, jardueraren urteko memoria txostena aurkeztu ondoren
ordainduko da. Hobe justifikazioa euskarri informatikoan aurkeztea Memoria
horretan gastuen eta diru sarreren balantzea –faktura eta agiriekin– eta
dokumentazio grafikoa -kartelak, liburuxkak, prentsa oharrak, etab. aurkeztuko
dira, azkeneko hori jarduera egin izanaren ziurtagiria ere izango delarik.
Aipatutako memoria hori aurkezten ez bada, onartutako dirulaguntza galdu
egingo da automatikoki.
Justifikazioaren
dokumentazioa 2020ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da.
Kasu berezietan eta
eskatzaileak proposamena behar bezala frogatzen badu, aurreko puntuan
aipatutako ordainketa kopuruak aldatu ahal izango ditu Gizarte Zerbitzu Batzordeak.
Nazioarteko lankidetzarako
dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.
1. Xedea.
Honako hau da
oinarri hauen helburua: garapenerako lankidetza-programak antolatzeko eta
burutzeko diru-laguntzak arautzea. Aipatu programak garapen bidean dauden
herrialdeetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzera bideratuko
dira eta, halaber, Urretxuko bizilagunen artean nazioarteko elkartasuna eta
genero berdintasuna bultzatzeko izango dira.
Diru-laguntza jaso
dezaketen programak ondoko taldetan banatzen dira:
— Garapen bidean
dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak burutzeko diru-laguntza.
— Bekak lankidetzan
arituko diren herritarrei.
— Gizaldeko
hondamendietarako larrialdiko laguntzak.
2. Elkarte eta/edo pertsona onuradunak.
Urretxuko Udalak
ondoko hauei eskaini ahal izango dizkie diru-laguntzak:
— Nortasun juridikoa
duten eta irabazi asmorik ez duten Gobernuz kanpoko talde eta erakundeei.
Erakunde horien jarduerak deialdi honetan jasotako helburuetara egokituko dira;
erakundeak diruz lagundutako ekintzak aurrera egiteko gai izango dira eta,
azkenik, erakundeen egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Euskal
Herrian egongo da. (Oinarri hauetako 1. artikuluaren 1 eta 3. taldeentzako).
— Adinez nagusi
diren eta legez eratutako Gobernuz kanpoko Erakunde batekin irabazi asmorik
gabe lan egingo duten Urretxuko udalerrian erroldatutako pertsonei.
Burutuko den ekintzak bat egingo du deialdi honetan jasotako helburuekin.
(Oinarri hauetako 1. artikuluaren 2. taldearentzako).
Deialdi honetatik
kanpo geratuko dira ezinbestean: Herri-Administrazioaren menpeko erakundeak eta
zerbitzuak eta aurrezki-erakundeak.
3. Aurkezteko debekua: erakunde onuradunak.
Ezingo dira
diru-laguntza deialdi honetara aurkeztu, diru-laguntzak edo laguntza
publikoak eskuratzeko aukera santzio penal edo administratiboaren bidez
galduta dutenak eta santzio horren ebazpenak ezarriko duen epean. Halaber,
ezingo dira deialdi honetara aurkeztu, horretarako gaitasunik ez duela esanez
legezko debekuan sartuta daudenak. Debeku horietan barne izango da sexuagakiko
diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, beti ere, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren Azken Xedapenean
jasotakoari jarraiki.
— Genero edo/eta
sexualitate arrazoiengatik diskriminatzen duten proiektuak edo berdintasunaren
oinarriak errespetatzen ez dituztenak.
— Emakumeen eta
gizonezkoen arteko aukera berdintasunerako printzipioaren aurkako helburuak,
sarbide sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduketa, antolamendua edo
estatutuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
— Sexu
arrazoiengatik sarbide prozesuan edo funtzionamenduan bazterketa egiten duten
elkarteak.
4. Eskaerak eta aurkezteko epeak.
Eskaerak pertsona
ordezkari edo arduradunek formalizatuko dituzte Udalak prestaturiko instantzia
eredu ofiziala betez.
Eskaerak, talde
bakoitzarentzat onartutako epeetan aurkeztu beharko dira:
a) Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak burutzeko
diru-laguntzak eskatzeko epea, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30
egun naturaleko epea izango dute.
Ondorengo taldeek:
b) Bekak lankidetzan arituko diren herritarrei.
Eskaerak aurkezteko,
deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratzen den hurrengo egunetik urriaren 30 arteko epea izango dute.
c) Gizaldekoa hondamendietarako larrialdiko laguntzak.
Eskaerak aurkezteko,
deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratzen den hurrengo egunetik abenduaren 30 arteko epea izango dute.
5. Ekarri beharreko agiriak.
Eskariak, Urretxuko
Udalak 2019 urterako ezarri dituen dirulaguntza programak arautzen dituzten
oinarri-arauetan azaltzen den 6. artikuluko dokumentazioarekin batera aurkeztu
beharko dira. Proiektuaren fitxa (I eranskina) gehituko zaio.
Eskariak osatu gabe
agertuz gero, 10 eguneko epea izango da hutsuneak betetzeko; epe hori igarotzen
bada eskaria osatu gabe, artxibatu egingo da, beste inolako tramiterik gabe.
Diruz lagundutako
jarduera guztien publizitatean (kartelak, plaka oroigarriak, material
inprimatua,...) Urretxuko Udalaren logoa (armarria) azaldu beharko da, eta
Udalak oniritzia eman beharko dio publizitate testuari kaleratu aurretik.
Horrez gain, jarduera edo ekintza horrek Udalaren diru-laguntza duela
adierazi beharko da.
6. Izapidetzeaz arduratzen den
administrazio unitatea.
Eskaerak Gizarte
Zerbitzuaren administrazio unitateak izapidetuko ditu.
7. Eskaerak baloratzeko irizpideak.
Oinarri hauetako
diru-laguntzak eskatuko dituzten eskatzaileei emango zaizkien zenbatekoak
kalkulatzeko, talde bakoitzarentzako ezarriko diren ondoko irizpideen
araberako baremoak zehaztuko dira.
1. kategorirako (118
puntu):
1.1) Egoitza
sozialaren kokalekua.
1.1.1. Urretxu
edo/eta Urola Garaia 5 puntu.
1.1.2. Gipuzkoa
3 puntu.
1.1.3. Euskal
Herria1 puntu.
1.2) Proiektuaren
sektorean lan egonkorraren esperientzia (5 punturaino).
1.3) Proiektua
kudeatzeko gaitasuna, giza baliabide erabilgarriak (5 punturaino).
1.4) Proiekturako
beste erakundetako finantzaketa-iturriak eta baliabide pribatuak lortzeko
gaitasuna (5 punturaino).
1.5) Erakunde
onuradunen ibilbidea, euren erakundeen barruan emakumeen eta gizonen arteko
berdintasuna lortzeko helburuarekin burututako jarduerak edo bultzatutako
politikak (5 punturaino). Adibidez: erakundearen barruan emakumeen eta gizonen
egoerari buruzko diagnostikoak eta berdintasun planak izatea;
berdintasun-gainetan esku-hartze lerroak ezarrita edukitzea: erakundearen
zuzendaritza-organoetan emakume eta gizon kopuru bera izatea; sortuko den
materialean lengoaia ez-sexista erabiltzeko arauak izatea, eta abar.
1.6) Proiektua
burutzeko arrazoien, ezarritako helburuen, proposatutako ekintzen eta
beharrezko baliabideen arteko koherentzia (10 punturaino).
1.7) Diruz
lagundutako proiektua burutu ondoren, proiektuaren iraunkortasuna epe luzera
kanpoko laguntzarik gabe (10 punturaino).
1.8) Proiektuaren
onuradunak Biztanleria-sektore behartsuak edo edozein motatako diskriminazioa
jasaten dutenak diren baloratuko da: familia-zamak dituzten emakume
gurasobakarrak, abandonatutako adin txikikoak, prostituitutako pertsonak,
errefuxiatuak, kartzeletako biztanleria, Beraziki baloratuko dira egoera
horietan dauden eta diskriminazio-egoeran bizi diren emakumeekin egindako lana
(10 punturaino).
1.9) Proiektua
diseinatzean, inplementatzean eta ebaluatzean genero-ikuspegia sartzea.
Proiektuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortze aldera neurriak
sartzen diren edo, aldiz, emakumeen alde egindako jardueraren bat bakarrik sartzen
den baloratuko da (5 punturaino).
1.10) Ekintzak
osasun arlokoak, hezkuntza arlokoak eta proiektu emankorrak izatea (10
punturaino).
1.11) Proiektuaren
xede den biztanleriaren parte-hartzearekin burutzea proiektua. Oinarrizko
edo komunitateko erakundeak bultzatzea baloratuko da, daudenak sustatuz edo
berriak sortzeko jarduerak sustatuz. Puntu gehiago jasoko dituzte, emakumeen
erakundeak sortu edo erakunde mistoetan emakumeen parte-hartzea bultzatuko
duten proiektuek (10 punturaino).
1.12) Ekintza
lehendik Udal honetan onartutako proiektuen jarraipena izatea (10 punturaino).
1.13) Gizarteratzea,
giza eskubideak eta giza justizia soziala bultzatzea. Proiektuaren xede den
biztanleriaren kultura eta balore etnikoak errespetatzea eta bultzatzea
eta ekintza-eremuko natura-aberastasuna eta balore ekologikoak errespetatzea
(10 punturaino).
1.14) Proiektuan
Urretxuko bizilagunen parte-hartzea ahalbideratzen duena (10 punturaino).
1.15) Euskararen
erabilera proiektua idazterakoan eta beronen zabalkundean (5 punturaino).
1.16) Eskaera
euskarri informatikoan aurkeztu (3 punturaino).
Eskatuko den gutxieneko
puntuazioa:
Dena dela, programa
honetan aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izateko gutxienez 50 puntu
jaso beharko dituzte aurkeztutako proiektuek.
2. Taldeko diru-laguntzetarako: (Bekak
lankidetzan arituko diren herritarrei)(40 punturaino).
A) Beka eskatuko duen pertsona:
* Ez ditu
diru-sarrerarik izango eta ikaslea edo Lanbiden lanangabezi egoeran daudenen
zerrenda izena emanda egongo da (20 punturaino).
B) Parte hartuko duen lankidetza-proiektua: (20 punturaino).
— Proiektua baloratzerakoan,
1. taldeko proiektuko gizarte-helburuen gaineko irizpideen C puntuan azaldutako
irizpideak eta puntuazioak hartuko dira kontutan.
3. Taldeko diru-laguntzetarako (Gizaldeko
hondamendietarako larrialdiko laguntzak). (60 punturaino).
— Garapen-bidean
dauden herrialdeak laguntzeko eskaerek izango dute lehentasuna, haiek baitira
beti laguntzak jasotzen azkenak. (30 punturaino).
Hondamendiaren
larritasuna baloratuko da eta proiektua burutzeko arrazoien, ezarritako
helburuen, proposatutako ekintzen eta beharrezko baliabideen arteko koherentzia
(30 punturaino).
TAULA OSAGARRIA – 2019ko
DIRULAGUNTZA ESKAERAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK-GKE
|
Urretxu / Urola Garaia |
Gipuzkoa |
Euskal Herria |
1.1-Egoitzaren kokalekua
|
5 |
3 |
1 |
1.2-Proiektuaren sektorean lan egonkorraren esperientzia (ez beste
proiektu batzutan) |
7 urte baino gehiago |
5 urte baino gehiago |
Urte bete baino gehiago |
5 |
3 |
1 |
|
1.3-Proiektua kudeatzeko gaitasuna, giza baliabide erabilgarriak. |
HAUNDIA |
ERDI BIDEKOA |
TXIKIA |
5 |
3 |
1 |
|
1.4-Proiekturako beste erakundetako finantzaketa-iturriak eta
baliabide pribatuak lortzeko gaitasuna |
Aurrekontuaren % 10a baino
gutxiago eskatzen dute |
Aurrekontuaren % 50a baino
gutxiago eskatzen dute |
Aurrekontuaren % 90a baino
gehiago eskatzen dute |
5 |
3 |
1 |
|
1.5-Erakunde onuradunen ibilbidea, euren erakundeen barruan emakumeen
eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko helburuarekin burututako jarduerak
edo bultzatutako politikak: Erakundearen diagnostikoa, berdintasun planak,
erakundearen zuzendaritza organoetan emakume eta gizon kopuru bera izatea,
lengoaia ez-sexista erabiltzeko arauak. |
3 ekintza |
2 ekintza |
Ekintza 1 |
5 |
3 |
1 |
|
1.6.-Proiektua burutzeko arrazoien, ezarritako helburuen,
proposatutako ekintzen eta beharrezko baliabideen arteko koherentzia |
HAUNDIA |
ERDI BIDEKOA |
TXIKIA |
10 |
5 |
1 |
|
1.7- Diruz lagundutako proiektua burutu ondoren, proiektuaren iraunkortasuna
epe luzera kanpoko laguntzarik gabe |
HAUNDIA (5 urtetan) |
ERDI BIDEKOA (10 urtetan) |
TXIKIA (15 urtetan edo gehiago) |
10 |
5 |
1 |
|
1.8.-Proiektuaren onuradunak Biztanleria-sektore behartsuak edo
edozein motatako diskriminazioa jasaten dutenak diren baloratuko da:
gurasobakarrak, abandonatutako adin txikikoak, prostituitutako pertsonak,
errefuxiatuak, kartzeletako biztanleria… Bereziki diskriminazio egoeran bizi
diren emakumeekin egindako lana |
Emakumea+ diskriminazio anitza |
Diskriminazio anitza |
Diskriminazio sinplea |
10 |
5 |
3 |
|
1.9-Proiektua diseinatzean, inplementatzean eta ebaluatzean
genero-ikuspegia sartzea. |
Hiruretan |
Bietan |
Batetan |
5 |
3 |
1 |
|
1.10.- Ekintzak osasun arlokoak, hezkuntza arlokoak eta proiektu
emankorrak izatea |
Area zuzenak |
Zeharkakoak |
Oinarrizko azpiegiturak |
10 |
5 |
3 |
|
1.11.- Proiektuaren xede den biztanleriaren parte-hartzearekin
burutzea proiketua. Emakumeen erakundeak sortu eta erakunde mistoetan
emakuemeen parte-hartzea bultzatuko duten proiektuak puntu gehiago jasoko
dute. |
Emakumeen erakundeak |
Erakunde Komunitarioak |
Beste erakunde batzuk |
10 |
5 |
1 |
|
1.12.- Proiketuaren xede den biztanleriaren cultura eta balore
etnikoak errespetatzea eta bultzatzea eta ekintza-eremuko natura-aberastasuna
eta balore ekologikoak errespetatzea. Gizarteratzea,giza eskubideak eta giza
justicia soziala bultzatzea. |
2 GUTXIENEZ ZUZENEAN |
1 GUTXIENEZ ZUZENEAN |
BAKARREN BAT ZEHARKAKOA |
10 |
5 |
3 |
|
1.13-Ekintza lehendik Udal honetan onartutako proiektuen jarraipena
izatea |
3 urte baino gehiago |
Iaz |
Elkarte bereko beste proiektu batzuk |
10 |
5 |
2 |
|
1.14-Proiektuan Urretxuko bizilagunen parte-hartzea bilatzea |
% 50tik -100era
Taldekoa |
% 50a Banakakoa |
|
10 |
5 |
|
|
1.15) Euskararen erabilera proiektua idazterakoan
eta beronen zabalkundean |
% 100 |
% 50 |
% 25 |
5 |
3 |
1 |
|
1.16) Eskaera eta dokumentazioa euskarri
informatikoan aurkeztua |
BAI |
EZ |
|
3 |
0 |
|
8. Aurrekontua eta dirulaguntzaren
zenbatekoa.
Oinarri hauen
arabera deitutako diru-laguntzak guztira 56.546,53 eurotara iristen dira eta
dagokion diru atalaren kontura finantzatuko da. Honela banatuko da
zehaztutako diru-kopurua:
1. Garatzeko bidean dauden herrialdeetan
lankidetza-proiektuak garatzeko diru-laguntzak: guztiaren % 80.
2. Bekak herriko borondatezko
lankideei (batik bat langabetuei edo ikasleei): guztiaren % 10.
3. Gizaldeko hondamendietarako larrialdiko
laguntzak: guztiaren % 10.
Urretxuko Udalak
eskumena izango du talde bakoitzari eskainitako ehunekoa aldatzeko.
9. Justifikazio eta ordainketa forma eta
epeak.
Honela egingo da
diru-laguntzaren ordainketa:
1 eta 2 taldeentzako
diru-laguntzak:
Onartu den
kopuruaren % 90,
justifikatu beharreko aurrerakin gisara, emandako dirulaguntza onartu eta gero
onuradunak eta gehienez ere hil bateko epean, akordio hartzen den egunetik
kontatzen hasita.
Gainerako % 10, dirulaguntzaren likidazioa organo eskudunak onartu eta gero,
hau da, diruz lagundutako programa edo jardueraren dokumentazio eta
justifikazio osoa eta zuzena entregatu eta gero. Hobe justifikazioa euskarri
informatikoan aurkeztea Memoria horretan gastuen eta diru sarreren balantzea –faktura
eta agiriekin– eta dokumentazio grafikoa –kartelak, liburuxkak, prentsa
oharrak, etab.– aurkeztuko dira, azkeneko hori jarduera egin izanaren
ziurtagiria ere izango delarik. Aipatutako memoria hori aurkezten ez bada,
onartutako dirulaguntza galdu egingo da automatikoki.
Justifikazioaren
dokumentazioa 2020ko maiatzaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko da.
Kasu berezietan eta
eskatzaileak proposamena behar bezala frogatzen badu, aurreko puntuan
aipatutako ordainketa kopuruak aldatu ahal izango ditu Gizarte Zerbitzu Batzordeak.
3. taldearentzako
diru-laguntza (larrialdiko laguntzak).
Ordainketa bakarra
egingo da eta diru-laguntzaren % 100
ordainduko da; bestetik, ez da beharrezkoa diru-laguntzaren zertarakoa edo
erabilera fakturekin justifikatzea baina, horren ordez, emandako diru-laguntza
aurreikusitako helburua betetzeko erabiliko dela egiaztatuko duen ziurtagiria
aurkeztea eskatuko zaio erakundeari 2020ko maiatzaren 31a baino lehen.
Udal tasa eta prezio
publikoen ordainketarako laguntzak arautzen dituen oinarri-auaru
espezifikoak.
1. Xedea.
Oinarri-arau hauen
Xedea da Urretxuko Udalak diru baliabide urriak dituzten bizilagunei udal
tasa eta prezio publikoen ordainketarako laguntza sistema arautzea.
Laguntzak, hala
badagokio, hurrengo udal tasa eta prezio publikoen ordainketarako emango dira:
— Norberaren etxebizitzan
obretarako edo beharrezko konponketarako eskatutako obra-baimenak.
— Etxerako
ur-hornidura.
— Etxeko zabor
bilketa.
2. Pertsona onuradunak.
Eskubidea izango
dute programa honetan arautzen diren laguntzak jasotzeko, oinarri-arau
espezifiko hauetako VI atalean ezarritako baremoan jasotzen diren kopurua
gainditzen ez dituzten familia-unitate guztiek.
Zerga onuraren
subjektuak egiten duen familia unitatea eskatzaileak osatzen duen bizikidetzako
unitatea izango da, eta aurreko artikuluan zehaztutako kontzeptuetan luzatuko
diren erreziboek eskatzailearen izenean egon beharko dute.
Oinarri-arau hauen
ondorioetarako, bizikidetzako unitatetzat jotzen da ohiko helbidean
elkarrekin bizi diren pertsona guztiak; horretarako, kontuan hartuko dira
biztanleen udal erroldako datuak, eta beharrezkoa izango da eskaera aurkeztu
aurretik gutxienez sei hilabetez han bizitzen egon izana.
Salbuespen kasuak
dira % 33ko edo gehiagoko elbarritasuna duten adin txikiko kideak
dituzten familia-unitateak, % 75eko
edo gehiagoko elbarritasuna duten adin nagusiko kideak dituztenak, edo helbide
berean mendekotasuna duen kideren bat dutenak; ezaugarri horiek dituen pertsona
bakoitzarengatik kide bat gehiagori dagokion ponderazioa aplikatuko zaie.
Guraso bakarreko
familien kasuan, dituzten kideak baino bat gehiago dituztela joko da.
Gurasoak dibortziatuta
edo bananduta badaude, eskatzailearekin bizi ez dena ez da kide konputagarri
izango, nahiz eta familiaren diru-sarreretan horren ekonomia-laguntza sartu daitekeen.
Ezkontza
berriagatik edo izatezko bikotea eratzeagatik familiaren etxebizitzan bizi
den pertsona, kide konputagarritzat joko da, eta horren errenta eta ondareak
familiaren errenta eta ondareekin batera zenbatuko dira.
3. Eskabideak eta aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko,
deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratzen den hurrengo egunetik abenduaren 30 arteko epea izango dute.
4. Aurkeztu
beharreko agiriak.
Araudi honetan arautzen
diren laguntzak jaso nahi dituzten pertsonek, batetik, eskaera espezifikoa
bete eta aurkeztu behar dute udaletxean, horretarako propio emango zaien
inprimakian, eta bestetik, horrekin batera dokumentazio hauxe erantsi behar
dute:
a) Eskatzailearen eta familia-unitateko
gainontzeko pertsonen NAren fotokopia.
b) Familia-unitateko guztien aurtengo urteko
diru-sarreren egiaztagiriak: pentsioak, nominak edo beste diru-sarreren
agiriak (dagokion erakundeak eginak).
c) Eskatzailearen errolda eta bizikidetza
egiaztagiriak.
d) Familia-unitatean langabezian dauden kideen
Lanbideeko txartelaren kopia eta, hala badagokio, adinez nagusiak diren
izenean ikasten ari direnen ziurtagiria.
e) Familia-unitateko kide guztiek 2018. urtean
izandako deposito, libreta, kontu korronte, errenta aldakorreko titulu, errenta
finkoko titulu, prebisio plan edo antzekoen bataz besteko saldoei dagokien
ziurtagiriak, dagokien entitateak eginak.
f) Gipuzkoako Foru Aldundiko Fiskalitaterako eta
Finantzetarako Departamentuak luzatutako Ondasun Higiezinen agiria.
g) Gipuzkoako
Foru Aldundiko Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak luzatutako
banku kontuen titulartasunaren agiria.
Eskariak osatu gabe
agertuz gero, 10 eguneko epea izango da hutsuneak betetzeko; epe hori igarotzen
bada eskaria osatu gabe, artxibatu egingo da, beste inolako tramiterik gabe.
5. Izapidetzeaz ardurantzen den
administrazio unitatea.
Urretxuko Udaleko
Gizarte Zerbitzuek bideratuko dituzte eskabideak.
6. Ebazpena.
Gizarte langileak
eskaerak aztertu ondoren txostena egin eta gero, Gizarteko Zerbitzuetako batzorde
buruak, diktamen egin aurretik, hala badagokio, akordio proposamena egingo dio
organo eskudunari, onar dezan.
7. Eskabideak baloratzeko irizpideak.
2019ko udal tasak
ordaintzeko dirulaguntza eskubidea izateko, diru sarrera maila bat behar da
eta muga hauek ezarri dira; hortaz, bizikidetzako unitateko kideen kopuruaren
arabera, hona hemen zer dirulaguntza portzentaje egokituko zaion udal tasak
ordaintzera beharturik dagoen subjektu pasibo bakoitzari:
Diru-sarreren mugak
urteko OAAE - Ondorio askotarako errentako adierazlearen arabera kalkulatzen
dira, eta 2019an 537,84 €.
DIRUSARREREN MUGAK
KALKULATZEKO TAULA
OAAE (537,84) x 125 %
= 672
x
140 % =
753
x
145 % =
780
x
170 % =
914
x
185 % =
995
x 200
% = 1.076
x 215
% = 1.156
x 230
% = 1.237
DIRULAGUNTZAREN %
KALKULATZEKO TAULA
(Etxean bizi diren
kideen arabera eta hauen diru-sarrerak kontuan izanda HDS).
Bizikidetza unitatea: pertsona 1.
=>HDS<537,8
% 100
=>537,9
=>673
=>754
=>781
HDS = Hileko diru sarrera.
Bizikidetza unitatea: 2 pertsona.
=>HDS<672 % 100
=>673
=>754
=>781
=>915
Bizikidetza unitatea: 3 pertsona.
=>HDS<753
% 100
=>754
=>781
=>915
=>996
Bizikidetza unitatea: 4 pertsona.
=>HDS<780
% 100
=>781
=>915
=>996
=>1.077
Bizikidetza unitatea: 5 pertsona edo gehiago.
=>HDS<914
% 100
=>915
=>996
=>1.077
=>1.157
Eskatzailearen ohiko helbidekoak ez diren ondasun higiezinak izanez
gero, bai eta aurrezki libretak, kontu korronteak, eperako laminak, IPREM
soldataren 14 bider handiagoko saldoez (537,84 X 14 = 7.529,76 €), dirulaguntza
kobratzeko eskubidea galduko da.
Bestalde, etxerako hornidurari dagokionez, dirulaguntzaren gehiengoa
eguneko eta laguneko 100 litroko kontsumoa izango da, hau da 2018an Urretxun
izandako ur- kontsumoaren bataz bestekoa.
8. Aurrekontua.
Programa honen bidez
deitutako dirulaguntzen zenbatekoa 5.500,00 eurokoa da, eta dagokion diru
atalaren kontura finantziatuko da.
Laguntza jasotzeko eskubidedun eskabide
guztiak betetzera iritsiko ez balitz aurrekontu kopurua, handitu egingo da
kopuru hori, udal aurrekontua betetzeko arauetan aurreikusten diren kredituak
aldatzeko mekanismoen bidez.
9. Justifikatzeko epea eta erak.
Programa honetan
datozen laguntzak ordainduko dira, agiri hauek aurkeztu eta gero:
— Dirulaguntza
ematearen udal akordioa.
— Laguntzaren xede
den tasa onuradunak ordaindu izanaren egiaztagiria.
Frogatzeko,
gehienez ere 2 hilabeteko epea ezarri da, onuradunak dagokion tasa ordaintzen
duen egunetik kontatzen hasita, edo, hala badagokio, Udalak ezarritako
borondatezko kobratze aldia bukatzen denetik kontatzen hasita.
10. Ordaintzeko era eta epeak.
Ordainketa bakar
baten bidez emango da dirulaguntza, justifikatu eta gero, diru bilketako udal
bulegoetan, oinarri-arau espezifiko hauetako IX. artikuluan eskatzen diren
agiriak aurkezteko unean.
Gizarte-bazterkeriako
eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango
zaizkien udal diru-laguntzak arautuko dituzten oinarri bereziak.
2015-2019 legegintzaldian
Urretxuko Udalak izango duen lan-ildoetako bat ekonomia-krisiak norbanakoen
eta familien arteko gizarte-interakzioa, autonomia eta gizarte-ongizatea bultzatzea
da, sustapenean, prebentzioan, babesean eta asistentzia arloan garatuz bere
funtzioa, funtsean izaera pertsonaleko eta harremanen mailako prestazio,
programa eta zerbitzuen bidez, besteak beste krisi ekonomikoko egoerak
sortutakoak.
Norbanakoen
bazterkeria egoerak nahiz gizarte- eta lan-arloko bazterkeria egoerak arintzeko,
eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide
pertsonal, sozial edo ekonomikorik ez dutenen gizarteratzea errazteko, Urretxuko
Udalak norbanakoentzako zein familientzako udal diru-laguntza sistema bat
arautu eta zabaldu nahi du.
Gizarte Zerbitzuei
buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 6. artikuluan adierazten da herritar
guztien gizarte-ongizatea sustatzea dela Gizarte Zerbitzuen Euskal
sistemaren helburua, beste sistema eta politika publiko batzuekin
koordinatuta arituz eta haiekin lankidetzan, biztanleria guztiaren
gizarte-ongizatea lortzeko, eta funtsezko helburuetako bat hau izanik:
1. «Larrialdi-egoerek pertsonei eta familiei
eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea».
2. «Bazterkeria egoerak prebenitu eta erantzutea,
eta pertsona, familia eta taldeen gizarte-integrazioa sustatzea».
Hori dela eta,
abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 16. artikuluan Gizarte Zerbitzuen Euskal
Sistemaren berezko prestazio ekonomikotzat hartzen dira gizarte-larrialdiko,
gizarte-premiazko edo babesgabetasunezko egoerek eragindako ondorio ekonomikoak
estaltzera edo leuntzera zuzendutakoak.
«Larrialdirako laguntza»
kontzeptuaren funtsa, hain zuzen ere, une jakin batean (denbora-epea) eta
norberaren borondateaz besteko edo aparteko arrazoiak eraginda sortutako
baliabide ekonomikorik gabeko edo gutxiko egoera artatzeko premia larria
da.
Beraz, ezusteko
gertaera batek edo aldizkako prestazio ekonomikoen ondoriozko baliabide
ekonomiko urriek sortutako larrialdiko egoera ekonomikoak eta
gizarte-bazterkeriako egoerak estaltzean datza. Udalak norbanakoei eta
familiei emango dizkien diru-laguntzak premiazko gabezietara,
behar-beharrezkoen gabetasunera eta gizarte bazterkeriako egoeretara eramango
gaituzten egoerak saihesteko baliabide aringarri modura, prebentzio eta
gizarteratze helbururekin, erabiliko dira.
Udalaren diru-laguntza
bat emateko gizarte-diagnostiko bat hartu behar da oinarritzat, hau da,
larrialdi izaera duen premia-egoera, edota gizarteratzeko hitzarmen bat,
edo jarduketa bat egiteko konpromiso bat ziurtatzen duen preskripzio teknikoa,
eta betiere baliabide ekonomikoen gabeziak eragindako gizarte-bazterketako
egoeren prebentzio gisa hartuko da.
1. Helburua.
Oinarri hauen Xedea
da Urretxuko udalerrian bizi diren norbanakoei eta familiei emango zaizkien
diru-laguntzak ematea arautzea.
Zehatz esanda,
diru-laguntza hauen helburua da gizarte-bazterkeria eta larrialdi-egoerek Urretxun
bizi diren familiei sortutako beharrei aurrea hartu eta erantzutea.
Horretarako,
aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira, honako arlo
hauetan sortutako gastuak estaltzeko:
— Etxebizitza
alokatzea.
— Ko-errentamendua,
azpierrentamendua, ostatu-ematea eta apopilotza.
— Etxebizitzarako
fidantza.
— Etxebizitzaren
asegurua.
— Zorrak (etxebizitza).
— Etxebizitzaren
mantenua.
— Etxebizitzaren
mailegua.
— Formazioa.
— Formaziorako
garraioa.
— Oinarrizko
beharrei dagozkien gastuak.
— Drogomenpekotasun
arazoengatik EAEko zentro publiko edo hitzartuetan tratamendu programaren bat
egiten ari diren pertsonentzako joan-etorriko gastuak. Edo bestelako adikzio
psikologikoengatik (ludopatia, teknologia berriekiko menpekotasuna, e.a...) edo
14 eta 18 urte bitarteko nerabeen arrisku egoerengatik, familiarekin batera
Norbera Programara doazenentzako joan-etorriko gastuak.
— Espetxeetan
zigorpean edo behin-behineko espetxealdian dauden pertsonen sendikoei
sorrarazitako garraio gastuak, haiei egindako bisitak direla eta.
— Salbuespenezko
izaeraz, hemen aurreikusiak ez dauden gizarte-larrialdiko beste kontzeptu batzuen
gastuetarako ere eman ahal izango dira diru-laguntzak, udal teknikariek
baloratu ondoren.
Udalak emandako
diru-laguntzek honako ezaugarriak izango dituzte:
a) Helburu jakin eta zehatz baterako izango dira, eta beraz, helburu
horretarako baino ezingo dira erabili.
b) Laguntza horiek izaera subsidiarioa dute, eta, hala badagokio,
indarrean den legerian aurreikusten diren eta onuradunak edo haren bizikidetza-unitateko
edozein kidek nahiz, hala badagokio, etxebizitza edo bizitoki berean bizi
diren beste pertsona batzuek jaso ditzaketen eduki ekonomikoko edozein
motatako gizarte-baliabide eta prestazioren osagarriak.
c) Laguntzak ezin dira eskuz aldatu, eta, beraz, ezin izango dira:
— Obligazioen berme
gisa eskaini.
— Laguntzen
lagapena egin, ez osorik, ezta zati batean ere.
— Konpentsatu edo
deskontatu, jaso behar ez ziren prestazioak itzultzeko izan ezik.
— Atxiki edo
bahitu, aplikatzekoak diren Estatuko lege orokorretan aurreikusitako kasuetan
eta mugekin izan ezik.
— d) Diru-laguntza
izaera izango dute, eta horiek ematea Urretxuko Udalaren udal aurrekontuetan
xede horietarako kreditua jarria egoteari egongo dira baldintzatuak.
e) Gizarteratzera
eta/edo autonomia bultzatzera bideratuak daudenez, bakarka zein familia
mailan hainbat jarduera egiteko konpromisoa egiteari lotuak egongo dira.
Besteak beste, honako jarduerak zehaztuko dira:
— Drogen edo
alkoholaren menpekotasunetik ateratzeko programa terapeutiko batean parte hartzea.
— Familiako esku-hartze
programak.
— Esku-hartze
psikosozialeko programak.
— Formazio programa.
— Teknikariak pertsona
horiek gizarteratzeko egoki iritzitako edozein programa.
2. Pertsona eta familia onuradunak.
1. Oinarri
hauetan araututako laguntzen pertsona edo familia onuradunen izaera izango
dute Urretxun bizi diren pertsona eta familiek, beti ere 2008ko abenduaren
29ko osoko bilkuran onarturik, Urretxuko Udalaren Diru-laguntzak ematea arautzen
duen Udal Ordenantzaren 7. artikuluan zehaztua datorren onuradun izaera lortzea
eragotziko duten zirkunstantzietakoren batean sartuak ez baldin badaude.
Familiatzat hartuko
da «kide bat baino gehiagoz osatutako pertsona-multzoa, etxebizitza berean
bizi dena, odolkidetasunezko loturak izan ala ez, bizibide ekonomiko eta sozial
bateratuak, eta elkartzen eta lotzen dituzten afektu-sentimenduak dituena».
2. Honako baldintzak beteko dituzten pertsona
eta familiek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak:
— Gizarte
Larrialdietarako Laguntzetarako indarrean dagoen araudian zehaztuak dauden
betebeharrak bete beharko dituzte pertsona eta familiek.
— Kasu guztietan,
errodatzeari dagokionez, Urretxuko udalerrian erroldatuta egon eta bertan
benetan bizi beharko dute pertsonek, gutxienez eskaria aurkeztu baino hiru
urte lehenagotik, eta Euskal Autonomia Erkidegoan sei hilabetez.
2.1. Salbuespenak:
— Adin txikikoak
dituzten familiak, eta 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen 2018ko ekitaldian
Urretxuko Udalaren udal laguntzak jaso dituztenak.
— Salbuespenak egin
ahal izango dira gutxieneko adinaren baldintzan, baldin eta oinarrizko
gizarte zerbitzuen eta Gizarte Sustapeneko Udal Batzordearen txostenak
hala baloratzen badu.
— Erroldatze eta
bizikidetasuna. Joan-etorriko gastuetan hauek izango dira onuradunak:
a) Aske ez dauden pertsonen sendikoak edo hurbilekoak, etxe berean
bizi diren edo ez alde batera utzita, Urretxun erroldatuta daudenak.
Sendikoen kasuan, odolkidetasun eta ezkontza-ahaidetasun 2. mailara arte
izango da kontuan (gurasoak, aita-amaginarrebak, seme-alabak, suhia/erraina,
aiton-amonak, anai-arrebak, koinatu/koinata eta bilobak).
Udaleko oinarrizko
gizarte zerbitzuak bidezko deritzon moduan egiaztatu beharko da hurbileko
izaera.
b) Mendekotasuna gainditzeko programak egiten ari diren pertsonen
laguntzaileak (senide edo hurbileko), etxe berean bizi diren edo ez alde
batera utzita.
3. Eskaerak eta aurkezteko epea.
Oinarri hauek
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu eta biharamunetik hasita aurkeztu beharko dira eskaerak, 2019ko
abenduaren 31ra bitartean. Banakako diru-laguntzak eta familiarrak ordaintzeko
adina aurrekontu egon beharko du, eta epea horri lotua geratuko da.
Araudi honetan
araututako diru-laguntzak jasotzeko interesa duten pertsonek eskaera bat
bete eta aurkeztu beharko dute udaletxean, horretarako propio eskuratuko
zaien inprimakian.
Eskaera-orrian
honako hau azalduko da:
1. Laguntzaren tipología.
2. Laguntzaren kontzeptua.
3. Eskatutako zenbatekoa.
4. Familia unitatearen diru-sarreak.
5. Aitortuko datuen zinpeko aitorpena.
6. Auzkeztutako datuak egiaztatu ahal izateko
baimena ematea administrazioari.
Eskaerak osatu gabe
egonez gero, 10 eguneko epea emango da hutsunea konpontzeko, eta epe hori
igarota eskaera osatu ez bada, artxibatu egingo da beste tramiterik gabe.
4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Oinarri hauetan
araututako laguntzak jasotzeko interesa duten pertsonek eta familiek
ondorengo dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
— Nortasun
Agiria/AIZ/Pasaportea.
— Familia liburua,
balegokio.
— Errolda eta
bizikidetasun ziurtagiriak (Udalak berak sartuko ditu agiri hauek
espedientean).
— Kanpo ezaugarrien
egiaztagiria.
— Diru-sarrerak eta
ondasunak.
— Nominak, Pentsioaren
egiaztagiria.
— Langabeziako
diru-sarrerak, balegokio.
— Alokairuak,
Interesak, balegokio.
— Lanbiden izena
emana egotearen txartela, eta langabeziagatik prestaziorik ez jasotzearen
egiaztagiria, balegokio.
— Banatze-sententzia
eta hitzarmen arautzailea, balegokio.
— Errenta eta
ondasunen aitorpena (positiboa edo negatiboa).
— Urretxuko
Udalarekiko betebeharretan eguneratuta egoteari buruzko zinpeko aitorpena.
— Zerga-informazioa.
— Bankuko kontuaren
zenbakia (20 digituak)-fotokopia.
—
Errentamendu-kontratua, balegokio.
— Bankuko kontuen
mugimendua.
— Langile-bizitza,
balegokio.
— Sendagilearen
egiaztagiria, balegokio.
— Ibilgailuaren
zirkulazio baimena, balegokio.
— Minusbaliotasun
kalifikazioa, balegokio.
— Betaurrekoak, 2
aurrekontu.
— Dentista, 2
aurrekontu.
— Presoa espetxean
egoteari buruzko ziurtagiria, balegokio.
— Tratamendu
zentroak egindako justifikagiria, gutxienez 2 hilabeteko tratamendua eduki
izana jakinaraziz, laguntzailearen beharra (hala badagokio).
— Ibilgailu
partikularrean joan baldin bada, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, garraio
publikoan joan ezina eta ibilgailu partikularrean joan beste biderik ez dagoela
argudiatuz.
— Beste hainbat,
balegokio.
Aurkeztutako
prozesuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen
duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du Gizarte Zerbitzuen
sailak.
5. Eskaera kopuruaren muga.
Ez da mugatuko
familia edo pertsona bakoitzak egin ahal izango duen eskari kopurua.
Halaber,
familia-unitate edo pertsona bakoitzak diru-laguntza bat baino gehiago
eskatu ahal izango du.
6. Diru-laguntzen xede diren kontzeptuak.
Laguntza hauek
eskuratzeko, dauden laguntza publiko guztiak baliatu beharko dira aurrez.
Honakoen moduko
laguntzak sartuko dira:
1. Etxebizitza:
Etxebizitza
librearen alokairua, etxebizitza ofizialaren alokairua, etxebizitzaren
fidantza, ko-errentamendua, azpi-errentamendua, ostatu-ematea eta apopilotza.
Etxebizitzaren
mantentze-lanak, argia, gasa, jabekide elkartearen gastuak.
Etxebizitzaren
asegurua.
Etxebizitzaren
kreditua.
Aurreko kontzeptuengatik
zorpetzeak.
2. Formazioa:
Lanbide Heziketa
graduko edo Helduen Heziketa Iraunkorreko formazio ikastaroetako matrikula eta
hileroko tasa.
Aipatu berri diren
ikastaroetara, edo Lanbideko prestakuntza-ikastaroetara joateko garraioa.
Ezarpen kostua, erabilitako garraio publikorako ezarriko den ekonomikoena
izango da. Ibilgailu pribatua erabiliko balitz ere, garraio publikoaren kostua
erabiliko da.
Familiako eskuhartze
programan parte hartuko duten edo baztertze arriskuan dauden familietako adin
txikikoentzako klase partikularrak edo/eta eskolaz kanpoko jarduerak.
3. Garraio gastuak:
Ondorengo
arrazoiengatik EAEko zentro publiko edo hitzartuetan tratamendu programaren
bat egiten ari diren pertsonentzako joan-etorriko gastuak: drogomenpekotasun
arazoak, bestelako adikzio psikologikoak (ludopatia, teknologia berriekiko
menpekotasuna, e.a...) edo Izan Fundazioaren Norbera Programara doazen 14 eta
18 urte bitarteko nerabeak. Garraio gastutzat hartzen dira garraio publikoan
nahiz norberaren ibilgailuan egindakoak, Urretxuko udalerritik tratamendu
zentroraino.
Espetxeetan
zigorpean edo behin-behineko espetxealdian dauden pertsonen sendikoei
sorrarazitako garraio gastuak, haiei egindako bisitak direla eta.
4. Lehen mailako beharrak, besteak beste,
hauetarako: osasun gastuak, sendagaiak, betaurrekoak, dentista, eskolako
jangela, janaria, jantzia.
Udal laguntza hauen
xede diren kontzeptuak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
7. Tramitazioaren unitate administratibo
arduraduna.
Urretxuko Udaleko
Gizarte Zerbitzuek bideratuko dituzte eskaerak.
8. Ebazpena.
Eskaerak aztertu
ondoren, gizarte langileek txosten teknikoa egin eta gero, Gizarte Zerbitzuetako
Batzordeko lehendakariak, hala badagokio batzordeak diktamena emanda,
erabaki proposamena luzatuko dio Alkatetzari, eta organo honek izango du onartzeko
eskumena.
9. Balorazio irizpideak.
Eskaerak baloratzeko
irizpideak honako hauek izango dira:
a) Baremo ekonomikoa:
Udalaren diru-laguntzak
emateko erabiliko den baremo ekonomikoa Eusko Jaurlaritzak ekitaldi honetan
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko erabiliko duena bera izango da.
Dena dela, honako
salbuespenak egingo dira:
— Pertsona
autonomoen egoera ekonomikoari dagokionez, diru-laguntza eskaria egiten den
uneko egoera ekonomikoa hartuko da kontuan.
— Ondasun higiezin
bat baino gehiago dutenen kasuan, eta horiek bahituta badaude, ez dira
kontabilizatuko higiezin hori edo horiek, ez eta lokal bat edo bigarren garaje
bat salgai jarria badago, edo salbuespeneko beste egoera batzuk,
baloragarriak.
— Joan-etorriko
gastuen kasuan, bidaiak berak sorrarazitako gastua kengarria izango da.
b) Errendimenduak zehaztea:
Diru-sarrerak Bermatzeko
Errenta arautzen duen maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 15. artikulutik
27.era artekoetan zehaztua datorrena ezarriko da.
c) Egoera sozio-familiarra:
Dagokion teknikariak
aztertuko du, eta diagnosia, balorazioa eta gizarte-ebaluazioa egingo ditu,
txostena osatuko du eta dagokion proposamena egingo. Horretarako adierazle
hauek izango ditu kontuan: familia, etxebizitza, osasuna, ekonomikoa,
lanekoa, eskolakoa, osasunekoa, gizartekoa.
d) Erroldatze egoera:
Oinarri hauen 2.
artikuluari egiten dio aipamen.
10. aurrekontua eta finantziazioa.
1. Hala badagokio eman daitezkeen diru-laguntzak
Urretxuko Udalaren 2019ko Aurrekontu Orokorraren kargura finantzatuko dira,
65.000 euroko aurrekontua.
Aurrekontuko diru
kopuruak ezin baditu estali eskaera guztiak, baremoaren arabera minorazioa
aplikatuko da kontzeptuetarako ezarrita dauden zenbatekoetan.
2. Oinarri
hauen xede diren diru-laguntzak xede bereko beste diru laguntza, laguntza,
sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein
administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoak izan, estatukoak,
Europako Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere; betiere ez bada
dagokion jarduketaren kostua gainditzen, eta horren inguruan beste diru-laguntzak
arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.
3. Oinarri
hauetan araututako diru-laguntzen zenbatekoak, horri bakarka edota bestelako
administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatuen diru-laguntza
edota bestelako laguntzekin bateratua, ez du inola ere onuradunak aurrera
eraman beharreko jardueraren kostua gaindituko.
11. Diru-laguntzen zenbatekoa eta gastu
hautagarrien xehetasuna.
Kontzeptua / Concepto |
Zenbatekoa € urtean /
Cuantía anual € |
Etxebizitzaren
alokairua / Alquiler de vivienda |
|
a) Librea / Libre |
3.000 |
b) Ofiziala / Oficial |
1.500 |
c)
Koerrentamendua,azpierrentamendua, ostatu-ematea, apopilotza / Coarriendo,
subarriendo, pupilaje, hospedaje |
1.500 |
d) Fiantza / Fianza |
1.500 |
Hipoteca de vivienda |
3.000 |
Etxeko mantenua /
Mantenimiento de vivienda: |
|
Etxeko asegurua,
argia, gasa, jabekideak / Seguro de la vivienda, luz, gas, copropietarios |
1.110 |
Oinarrizko behar
larriak / Necesidades primarias: |
|
Osasun gatuak,
botikak, betaurrekoak, dentista, eskolako jangela, otorduak, arropak,
jatorrizkoa lurraldera itzultzea / Gastos sanitarios,
medicación,gafas,dentista,comedor escolar, comida, vestido,retorno al
país de origen |
1.110 |
Joan-etorriko gastuak
(0,29 €/km) / Gastos desplazamientos (0,29 €/km) |
450
€/bidaia/viaje |
Formazio gastuak /
Gastos formación |
500 |
Diru-laguntzen
gehieneko zenbatekoak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoetan 2019. urte
honetarako ezarria dagoen segmentazioarekin bat etorriko dira.
Dena dela, inolako
familia-unitatek ezingo du jaso, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eta udalak
Norbanakoei emandako Laguntzak batuta, urtean honako zenbatekoak baino
gehiago:
Pertsona kop. Urteko diru-kopurua
1 3.300
2 3.500
3 3.750
4
edo gehiago 4.000
Joan-etorriko
gastuetarako, urtekoa gehienez 4.050 € izango da.
12. Pertsona eta familia onuradunek dituzten
betebehar eta konpromisoak.
Pertsona eta
familia onuradunek diru-laguntza hauek onartzeak esan nahi du izaera
orokorrarekin Urretxuko Udalaren Diru-laguntzak emateko Ordenantza Arautzailean
zehaztuak datozen betebeharrak beteko direla.
Edonola ere,
onuradunak:
1. Jasotako diru-laguntza itzuli beharko du,
baldin eta laguntza edo diru-laguntza hori emateko ezarriak dauden baldintzak
betetzen ez baditu, edo gauzatu duen jardueraren kostua baino handiagoa bada
jaso duen diru-laguntza.
2. Espedientea izapidetzen ari den
departamenduak, Udalaren kontu-hartzaileak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak
edo beste organo eskudunen batek eskatutako informazioa emateko betebeharra du.
3. Hartu dituen laguntzak horiek emandako
helburuetarako erabili beharko ditu.
4. Legozkiokeen eduki ekonomikoko eskubide edo
prestazio guztiak gauzatzea, hala eskaria egin aurrekoak, nola laguntzak jasotzeko
epealdian.
5. Arauz zehaztuko den epean, prestazioak
eskuratzea ekarriko luketen betebeharrak betetzeari dagokionez sortutako
gertaeren berri eman beharko du. Astebeteko epean jakinarazi beharko du pertsona
onuradunaren ohiko bizilekuaren helbidean sortzen den edozein aldaketa.
13. Ordainketa modua eta epeak.
Onartutako
diru-laguntza ordainketa bakarrean eta modu honetan egingo da:
Diru-laguntzaren
helburua bete dela justifikatzen denean ordainduko da diru-laguntza hori.
Dena dela,
diru-laguntza emateko hitzarmen edo ebazpenean onartu ahal izango da egiaztatze
hori egin aurretik egitea ordainketak, diru-laguntzaren helburu den ekimenak
berekin lekartzakeen jarduerak burutu ahal izateko.
14. Justifikatzeko epea eta modua.
Laguntzak justifikatzeko
epeak gehienez bi hilabetekoak izango dira, diru-laguntza jasotzen denetik
kontatuta.
Oinarri hauen bidez
arautu nahi diren diru-laguntzak justifikatzeko, honako dokumentazioa
aurkeztu beharko da, oro har:
a) Merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa duten faktura edo
dokumentuak, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazio, haren
zenbateko, jaulkipen-data eta ordainketa-datarekin.
b) Alokairu-ordainketak dagokion banku-sarreraren dokumentuarekin
egiaztatu beharko dira.
c) Tratamendu zentroetara joateko garraio gastuak zentroak berak
egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira, asistentzia egunak adieraziz,
eta tratamendura doan pertsona bakarrik edo lagunduta joan den, hilero, eta
Renfen erabilitako hileko abonua aurkeztu beharko da.
d) Espetxeetara joateko garraio gastuak egindako bidaien agirien
bidez justifikatuko dira.
e) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko izan diren beste
diru-sarrera edo diru-laguntzen zerrenda zehatza, haien zenbatekoarekin eta
jatorriarekin.
Diru-laguntza
justifikatzeko ezarritako epea igaro egiten bada oinarri honetan adierazitako
agiriak aurkeztu gabe, horretarako eskumena duen organoak eskatzaileari
eskatuko dio agiri horiek aurkez ditzala 15 eguneko epean. Epe hori betetzen
denean ez baditu eskatutako agiri horiek aurkeztu, 17. klausulak aurreikusiak
dauden ondorioak sortuko dira.
Eskatzailea
behartua dago 4 urtean gordetzera diruz lagundu den jarduera burutzeak
sortu dizkion gastuen egiaztagiriak, bai eta jasotako diru-laguntza hori
zer-nola erabili den diotenak ere. Aipatutako epe hori adierazitako
justifikazioa aurkezteko ezarria dagoen epealdia amaitzen denetik hasiko da
zenbatzen aipatutako epe hori.
Oinarri honetan
zehaztutako agiriak aurkeztu ondoren, Gizarte Zerbitzuek horien egiaztatzea
egingo dute. Egiaztatze horren ondorioz aterako balitz aurrekontu zenbagarriaren
kostu justifikatua txikiagoa izan dela eman zaion diru-laguntza baino, edota
ez direla bete, osorik edo zati batean, ekimena justifikatzeko zehaztutako
baldintzak, edota hura emateko jarri ziren helburuak, egoera horren berri
emango zaio erakunde interesatuari, egindako egiaztapenarekin batera, eta 17.
klausulak aurreikusia dagoen prozedurari ekingo zaio.
15. Ebazpena aldatzea.
Laguntza ematen
duen organoak emate ebazpena ofizioz aldatu ahal izango du, aurrez
interesatuari entzunaldia eskainita eta laguntza eman aurretik, diru-laguntzak
ematerakoan kontuan izandako baldintzen aldaketak interes publikoko helburua
lortzea eragozten edo zailtzen badu, eta onuradunari ez bazaio kalte
ekonomikorik eragiten.
Dagozkion diru-laguntzak
emateko prozedura amaitu ondoren laguntzei uko egiteak gertatzen badira
onuradunen artean, soberan legokeen diru-kopuru hori banatu egin ahal izango da
aldeko kalifikazioa lortu arren zegoen aurrekontua agortu izanagatik kanpoan
geratutakoen artean. Horrelakoetan, diru horiek eskari berriei emango zaizkie.
16. Diru-laguntzak itzultzea.
Onuradunak ez baditu
oinarri hauetan eta ezargarri diren gainerako araudietan ezarritako baldintza
eta betebehar guztiak betetzen, diru-laguntza jasotzeko eskubidea, guztiz
edo zati batean, galdutzat aitortuko zaio, eta diru-laguntza osoa edo zati
bat eta dagozkion berandutza interesak itzuli beharko ditu, Urretxuko
Udalaren diru-laguntzak emateko udal ordenantzaren 17. artikuluan
xedatutakoaren arabera.
Proportzionaltasun
irizpideak erabiliko dira ez-betetzeak mailakatzeko, eta egindako jardueren
eta prozesu guztiaren eta jasotako zenbatekoaren arteko proportzioaren
arabera kalkulatuko dira.
Emandako laguntzaren
zenbatekoa, bakarka edo bestelako administrazio publikoen edo erakunde publiko
nahiz pribatuen, estatukoen zein nazioartekoen, diru-laguntzekin edota
bestelako laguntzekin batuta, handiagoa bada onuradunak aurrera eraman
beharreko jardueraren kostua baino, itzuli egin beharko da egindako
jardueraren kostuaz gainetik eskuratutako diru kopurua.
17. Araudi aplikagarria.
Oinarri hauen xede
diren diru-laguntzei, bertan ezarritakoaz gain, Urretxuko Udalaren
diru-laguntzak emateko Udal Ordenantza ere aplikatuko zaie.
Oinarri hauetan
aurreikusia ez dagoen guztirako Diru-laguntzen gaineko 38/2001 Lege Orokorra,
azaroaren 17koa, eta hura garatzen duen Erregelamendua, 887/2006 Errege
Dekretuaren bidez onartutakoa, izango dira aplikagarri.
Urretxun
enpresa-sorkuntza sustatzeko eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko laguntzak
emateko oinarriak.
ATARIKOA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Laguntza deialdiaren definizioa.
Urretxuko Udalaren
asmoa da herriko garapen sozioekonomikoan laguntzea; horretarako, herriko
eremutik lan egiten da, hain zuzen ere 2018-2021 Urola Garaiko
Lehiakortasunaren Plan Estrategikoan jasotako markoari zabalpena ematen.
Urola Garaia
Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2018ko ekainaren 4an onartutako plan horrek
hainbat ardatz estrategiko jasotzen ditu, aldi berean lerro estrategiko
ezberdinak dituztenak; horietan guztietan badago elementu bat aipamen berezia
jasotzen duena, hau da, ekintzailetza eta jarduera berrien sorkuntza,
baita ere dauden enpresetan beharrezkoa den aldaketa egitearena, beti ere teknologia
digital berrien ezarpenari begira jarrita.
Kontestu horretan,
laguntza deialdi honek hiru helburu ditu: herriko ekintzaileei babesa
ematea; enpresa eta dendei lehiakortasuna hobetzeko babesa ematea; eta
hirugarrenik, izaera berritzailea duten eta egoitza soziala herrian finkatu
nahi duten enpresa gazteak Urretxun sustraitu daitezen indartzea.
2. artikulua. Deialdiaren helburua.
Horrenbestez,
oinarri hauen helburua da Udalak, bere eskumenen baitan, ekintzailetza eta
enpresen lehiakortasuna sustatzeko asmoz egin duen diru-laguntza deialdia
arautzea.
Programa honen bidez
hiru lerro hauetako jardueretarako laguntzak emango dira, ondorengo
aurrekontu-ekitaldietan zabaldu eta osatzeko asmoa dagoelarik:
— Jarduera ekonomiko
edo proiektu berrien sustapena: jarduera ekonomikoaren ideia landu eta enpresa
sortzeko laguntzak (ikus I. diru-laguntza lerroa).
— Ekintzaile
berriei alokairurako laguntzak, euren ibilbideko lehen urratsak errazteko,
eta horrez gain Urretxun hutsik dauden lokalen erabilera berreskuratzeko.
(Ikus II. Diru-laguntza lerroa).
— Inbertsioetarako
laguntzak (ikus III. diru-laguntza lerroa).
Atariko atal honetan
daude zehaztuta deialdi honek arautzen dituen lau diru-laguntza lerroen
oinarri orokorrak. Diru-laguntza-lerro bakoitzari dagozkion oinarri zehatzak
diru-laguntza lerro bakoitzaren atalean daude zehaztuta.
3. artikulua. Eremua.
Laguntza hauek,
orohar, Urretxuko udalerriko ekintzaile eta enpresentzat dira. Nolanahi
ere, diru-laguntza lerro bakoitzaren oinarri zehatzetan daude zehaztuta
lerro bakoitzeko onuradunak.
Diru-laguntza
deialdira aurkezten diren pertsonek eta enpresek indarrean dagoen ekonomia,
zerga eta lan arloko araubidea bete beharko dute.
4. artikulua. Diruz lagundutako jarduera eta inbertsioen
epealdia.
Diruz lagunduko dira
oinarri hauen 2. artikuluan zehaztutako jarduerak eta inbertsioak, 2019an
zehar gauzatzen direnak.
5. artikulua. Aurrekontu-kreditua.
Oinarri hauetan
aurreikusitako diru-laguntzen bidez, guztira, gehienez ere, 16.000 euro emango
dira, beti ere udal aurrekontuko 1000.471.433.00.01 2019 (36) kontu-sailetik,
garapen ekonomikorako diru-laguntza lerroa.
Laguntza lerroa / Línea de ayuda |
Zenbatekoa / Cuantía |
Enpresak
sortzeko laguntzak / Ayudas para la creación de empresas |
5.000 € |
Alokairurako
laguntzak / Ayudas para el alquiler |
5.000 € |
Inbertsioetarako
laguntzak / Ayudas para inversiones |
6.000 € |
Guztira / Total |
16.000 € |
Aurkeztutako eskaera
kopuruagatik, beharrezkoa izango balitz, zenbateko hau haunditu egin ahal
izango da, aldez aurretik aurrekontuetan kreditu aldaketa eginda.
Diru-laguntza lerro
batean aurreikusitako kredituak agortzen ez badira edo diru-laguntza ematea
onartu ondoren bertan behera geratzen bada (uko egin zaiolako edo baldintzak
bete ez direlako), soberakina beste lerroetara pasako da.
Halaber, deialdira
aurkezten diren eskabideekin diru-laguntza hauetarako kreditua agortzen ez
bada, bigarren deialdi bat egin ahal izango da. Deialdi horrek lehen deialdi
honen oinarri berberak izango ditu, eskabideak aurkezteko epeari dagozkion
oinarriak izan ezik. Bigarren deialdi hori Udalaren webgunean eta komunikabideen
bidez argitaratuko da.
6. artikulua. Deialdiaren iragarpena.
Deialdi hau eta
oinarriak argitaratu eta iragarriko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Urretxuko Udalaren webgunean:
http://www.urretxu.eus. Era berean, diru-laguntza eskabidea egiteko ereduak
eta zuriketak egiteko eranskinak Udalaren webgunean argitaratuko dira.
7. artikulua. Eskabideen balorazioa eta lehiaketa.
Oinarri hauetan
aurreikusitako diru-laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Eskabideen
balorazioa egingo da diru-laguntza lerro bakoitzaren oinarri zehatzetan
ezarritako irizpideen arabera.
Eskabideen
balorazioan berdinketarik gertatzen bada, eskabideen Sarrera Erregistroko
hurrenkera hartuko da kontuan.
8. artikulua. Eskabideak aurkeztea eta izapidetzea.
Eskaerak Urretxuko
Udalaren Erregistro Orokorrean (Iparragirre plaza 20, 20700, Urretxu) aurkeztu
behar dira edo, nahi izanez gero, bide telematikoak erabiliz (Udalaren egoitza
elektronikoan, www.urretxu.eus).
Hona hemen
eskabideak aurkezteko epeak, diru-laguntza lerroaren arabera:
Laguntza lerroa Línea de ayuda |
Aurkezteko epea Plazo presentación |
Enpresak
sortzeko laguntzak Ayudas para la creación de empresas |
GAOean argitaratu eta biharamunetik
2019-04-30ra bitartean Desde el día siguiente de la
publicación BOG hasta el 30-04-2019 |
Alokairurako
laguntzak Ayudas para el alquiler |
GAOean argitaratu eta biharamunetik
2019-04-30ra bitartean Desde el día siguiente de la
publicación BOG hasta el 30-04-2019 |
Inbertsioetarako
laguntzak Ayudas para inversiones |
GAOean argitaratu eta biharamunetik
2019-04-30ra bitartean Desde el día siguiente de la
publicación BOG hasta el 30-04-2019 |
Diru-laguntza lerro
bakoitzaren atalean dago zehaztuta aurkeztu behar diren dokumentuen zerrenda.
Nolanahi ere den, Urretxuko Udalak eta Balorazio Mahaiak beharrezko jotzen
dituzten dokumentu osagarriak eskatu ahal izango dizkiete eskatzaile nahiz
onuradunei diru-laguntzak onartu, zuritu edota ordaintzeko izapideetan.
Eskaera edo horrekin
batera aurkeztutako derrigorrezko dokumentazioak akatsen bat baldin badu edo
osatu gabea bada, hamar eguneko epea emango zaie interesdunei antzeman diren
akatsak zuzendu ahal izateko, Udalak egindako errekerimenduaren jakinarazpena
egin eta biharamunetik kontatuta. Aipatutako epea igaro eta hutsuneak zuzendu
ez baldira, diru-laguntza eskaerari uko egin zaiola ulertuko da, eta beste
tramiterik gabe artxibatu egingo da prozedura.
9. artikulua. Dokumentuak konpultsatzea.
Eskaerarekin batera
aurkeztu behar diren jatorrizko dokumentuen kopia konpultsatuak egingo dira
Urretxuko Udalaren sarrera erregistroan (Iparragirre plaza 20, 20700, Urretxu).
Horretarako, jatorrizko dokumentuarekin batera kopia aurkeztuko da.
Eskabidea bide
telematiko bitartez egiten bada, dagokion erakundeak egindako dokumentu
elektronikoak aurkeztu beharko dira.
10. artikulua. Datuak egiaztatzea.
Urretxuko Udalak,
eskatzaileak dokumenturik aurkeztu beharrik izan gabe, zuzenean egiaztatuko
ditu, dagokion administrazio publikoarekin harremanetan jarrita, ondoko datuak:
eskatzailearen errolda datuak, udaleko zerga betebeharren egoera, Gizarte
Segurantzako betebeharren egoera, jarduera ekonomikoaren alta egoera eta Foru
Ogasuneko betebeharren egoera.
Arazo edo gorabehera
teknikoengatik edo bestelakoengatik, datu horiek zuzenean egiaztatzea
ezinezkoa baldin bada, Udalak eskatzaile edo onuradunari datu horien
ziurtagiriak aurkezteko eskatuko dio.
11. artikulua. Komunikazioak.
Eskabidea osatzeko
errekerimendua, diru-laguntzak ebazteko jakinarazpena eta zuriketa eta
ordainketen inguruko komunikazioak posta elektronikoaren bidez jakinaraziko
zaizkio eskatzaile edo onuradunari (eskabidean adierazten duen posta
elektronikoko helbidera bidaliko zaizkio). Halaber, onuradunek posta
elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea osatzeko
dokumentuak nahiz zuriketak egiteko eranskin eta dokumentuak.
12. artikulua. Datuen tratamendua.
Eskaera
aurkezterakoan, eskatzaileak aitortzen du oinarri hauetan ezarritako baldintza
guztiak betetzen dituela eta oso osorik onartzen dituela. Era berean, aitortzen
dut eskaeran jasotako datu pertsonalak bere onespenarekin jaso direla.
Horrez gain, Izaera
Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan
ezarritakoa betez, eskatzaileak onartzen du deialdi honetan araututako diru-laguntza
eskaerak bete izanaren bitartez Urretxuko Udalak lortu dituen datu pertsonalak
bere titularitzapean behar bezala baimendutako fitxategietan sartzea.
Era berean, pertsona
interesdunek datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta haien aurka egiteko
eskubideak erabili ahal izango dituzte, honako helbidera idatzia bidalita:
Urretxuko Udala (Iparragirre plaza 20, 20700, Urretxu).
13. artikulua. Balorazio Batzordea, diru-laguntzen
proposamena eta ebazpena.
Balorazio Batzorde
bat eratuko da diru-laguntza eskaerak baloratu eta diru-laguntzen proposamena
egiteko.
Balorazio Batzordea
organo kolegiatua izango da eta honako kide hauek osatuko dute:
Batzordeburu:
— Urretxuko
alkatea.
Batzordekide:
— UGGASA Urola
Garaiko Garapen Agentziako Enpresen Sustapen eta Laguntzarako arduraduna.
— Urola Garaiko
Merkataritza Sustapeneko Bulegoko merkataritza teknikaria.
— Urretxuko
Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoko arduraduna.
Idazkari:
— Urretxuko
Udaleko idazkaria.
Diru-laguntzak
ebaztea, zuriketak onartzea eta ordainketak agintzea Urretxuko Udaleko
Tokiko Gobernu Batzordearen eskumena izango da.
14. artikulua. Bateraezintasunak.
Diru-laguntza lerro
bakoitzaren oinarri zehatze tan daude zehaztuta diru-laguntza hauen
bateraezintasunak.
Nolanahi ere, eta
Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean
ezarritakoa kontuan izanik, ezin izango dute diru-laguntza hauek jaso:
— Hautagaien
aukeraketa prozesuan sexu arrazoiengatik bazterkeria erabiltzen duten
elkarteak edo erakundeak.
— Gizonekiko
berdintasunean emakumeen parte hartzea galarazten edo zailtzen duten ekintzak
antolatzen dituzten elkarteak.
— Sexu
arrazoiengatik bazterkerian erori direlako zigor administratiboa edo penala
jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, aipatutako zigorrak dirauen
bitartean.
15. artikulua. Diru-laguntzak ordaintzea.
Oinarri hauetan
jasotako diru-laguntzen ordainketa eta zuriketak egingo dira diru-laguntza
lerro bakoitzaren oinarri zehatzetan zehaztutako moduan.
Diru-laguntzak
banku transferentzia bidez ordainduko dira, beti ere eskatzaileak
eskabidean adierazitako kontu zenbakian, 30 eguneko epearen barruan, ordainketa
bakoitza egitea onartzen den egunetik kontatzen hasita.
16. artikulua. Oinarriak ez betetzea.
Onuradunak oinarri
hauetan ezarritako baldintzak ez betetzeak diru-laguntza jasotzeko
eskubidea galtzea ekarriko du. Hori gertatzen bada, onuradunak jasotako
diru-laguntzaren zatia itzuli egin beharko du eta Urretxuko Udalak
eskubidea izango du dagozkion atzerapen interesak exijitzeko.
Halaber, diruz
lagundutako ekimenak (enpresa sortzea, kontratazioak, inbertsioak, lankidetza
egitasmoak) ez baditu bete eskabidean adierazi eta diru-laguntza onartu eta
emateko irizpideetan baloratutako ezaugarriak, honela jokatuko da: lehendabizi,
eskabidearen balorazioa berrikusi egingo da, diruz lagunduta burutu den
ekimenaren ezaugarriak kontuan hartuta. Ondoren, balorazio berriaren arabera
lortutako puntuazioa hartuko da kontuan diru-laguntza emateko ebazpena
berresteko edo ukatzeko. Bigarren hori gertatzen bada, onuradunak diru-laguntza
jasotzeko eskubidea galdu egingo du, jasotako diru-laguntzaren zatia itzuli
egin beharko du eta Urretxuko Udalak eskubidea izango du dagozkion atzerapen
interesak exijitzeko.
17. artikulua. Oinarrien interpretazioa.
Diru-laguntzak
kudeatzeko izapideetan sortzen diren gorabeherak interpretatu eta dagokiona
erabakitzeko eskumena Urretxuko alkateari dagokio. Nolanahi ere,
gorabeheraren izaera kontuan hartuta, Balorazio Batzordearen iritzia jaso
ahal izango da.
18. artikulua. Araudi aplikagarria.
Deialdi honetan
aurreikusi ez den orotan honako araubidea aplikatuko da: azaroaren 17ko 38/2003
Lege Orokorra, diru-laguntzei buruzkoa (azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta lege hori garatzen duen
Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua
(uztailaren 25eko Estatuko Aldizkari
Ofiziala).
19. artikulua. Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka
berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean,
deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal
izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Epea,
bi kasuetan, hasiko da kontatzen deialdi hau argitaratu eta biharamunetik
aurrera.
Diru-laguntza
emateko ebazpenaren eta zuriketak onartzeko eta ordainketak egiteko ebazpenen
aurkako berraztertzeko errekurtsoak Urretxuko Udaleko Alkatetzaren
aurrean aurkeztuko dira.
OINARRI ESPEZIFIKOAK
I DIRU-LAGUNTZA
LERROA
JARDUERA EKONOMIKO BERRIEN SUSTAPENA
20. artikulua. Xedea.
I lerro honetako
laguntzen Xedea da Urretxuko udalerriko eremuan jarduera ekonomiko berrien
sustapena (enpresak sortzea). Diru-laguntza hauek itzuli beharrik gabekoak
dira.
21. artikulua. Onuradunak.
Laguntzen
onuradunak honako baldin- tza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko nahiz
juridikoak izango dira:
— Jarduera ekonomiko
berria Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan dagokion
Erregimenean eman beharreko alta Urretxuko udalerrian egitea.
— Jarduera
Ekonomikoen gaineko Zergaren hasierako alta 2019an egitea.
— Diru-laguntza
publikoak lortzeko aukeretatik baztertuta ez egotea.
Laguntza hauek lortzerik
ez dute izango ondorengo enpresa hauek:
— Jarduera ekonomiko
berria abian jarri aurreko 24 hilabeteetan jarduera berean edo berdintsuan
titular moduan, bakarka nahiz sozietatean, jardundako sustatzaileen enpresek.
— Aurreko 18
hilabeteetan lokal berean eta jarduera berean aritu diren enpresetako lehen
mailako ahaideek, titularitate aldaketaren ondorioz sortutako enpresak
direnean. Hala ere, justifikatutako arrazoiak baldin badaude (adibidez
erretiroa, ezgaitasuna, titularraren heriotza edota ezinbesteko arrazoiak),
lehen mailako ahaideen arteko titularitate aldaketen ondorio diren jarduera
berri edo enpresek ere aukera izango dute diru-laguntza jasotzeko.
— Partaidetza
publikoa duten enpresek.
22. artikulua. Onuradunen betebeharrak.
Onuradunen
betebeharrak dira:
— Jarduera
ekonomikoari eustea gutxienez 10 hilabetez, Jarduera Ekonomikoen gaineko
Zergan alta ematen denetik hasita.
— Foru Ogasuneko,
Gizarte Segurantzako eta jarduera ekonomikoari dagokion udaleko zerga
betebeharrak egunean ordainduta edukitzea.
— Jarduera
ekonomikoa sortu bada diru-laguntzen deialdi hau argitaratu aurretik (betiere
2019-01-01etik aurrera), edo enpresa diru-laguntza hauen deialdia egin ondoren
sortu bada (betiere 2019-12-31ra arte), jarduera ekonomikoaren epe ertaineko
bideragarritasuna egiaztatzea.
— Hala behar izanez
gero, jarduerari ekiteko beharrezko diren titulazioa edo egiaztagiriak edukitzea.
23. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Diru-laguntzaren
kopurua honela kalkulatuko da: onartutako eskarentzako diru-laguntzaren
oinarria 1.000,00 eurokoa izango da. Kopuru horri gehituko zaizkio taulan agertzen
diren kopuruak, sustatzailearen eta jarduera proiektuaren ezaugarrien
arabera:
|
€ gehitu oinarriari € a sumar a la base |
Sustatzaileen
edo bazkideen erdia, gutxienez, emakumeak izatea Que al menos la mitad de las personas promotoras
o socias sean mujeres |
100 |
Sustatzaileen
edo bazkideen erdia, gutxienez, >=25 eta <45 adin tartekoa izatea Que al menos la edad de la mitad de las personas
promotoras o socias esté comprendida entre >=25 y <45 |
100 |
Sustatzaileen edo bazkideen erdia,
gutxienez, >=45 adinekoa izatea Que al menos la edad de la mitad de las personas
promotoras o socias sea >=45 año |
200 |
Sortutako jarduera ondorengoren bati
dagokiona izatea: lehen sektorekoa edo bigarren edo hirugarren sektorekoak,
beti ere 2018-2021 UGEP delakoan jasotako proiektu estrategikoekin lotuak Que la actividad creada se corresponda con alguna
de las siguientes actividades: sector primario o actividades de los sectores
secundario o terciario vinculadas a los proyectos estratégicos recogidos en
el PCUG 2018-2021 |
100 |
Sortutako jarduera herriko Hirigune
Historikoan kokatuta egotea Que la actividad creada se encuentre ubicada en el
Casco Histórico del municipio |
200 |
24. artikulua. Balorazio irizpideak.
Atal honetako
diru-laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Eskabideen balorazioa egingo da
irizpide hauen arabera:
|
Puntuak Puntos |
Sortutako
jarduera ondorengoren bati dagokiona izatea: lehen sektorekoa edo bigarren
edo hirugarren sektorekoak, beti ere 2018-2021 UGEP delakoan jasotako
proiektu estrategikoekin lotuak Que la actividad creada se corresponda con alguna
de las siguientes actividades: sector primario o actividades de los sectores
secundario o terciario vinculadas a los proyectos estratégicos recogidos en
el PCUG 2018-2021 |
10 |
Sustatzaileen
edo bazkideen erdia, gutxienez, emakumeak izatea Que al menos la mitad de las personas promotoras
o socias sean mujeres |
10 |
Sustatzaileen
edo bazkideen erdia, gutxienez, Urretxun erroldatuta izatea, gutxienez
urtebete (deialdia argitaratzen den egunetik kontatuta) Que al menos la mitad de las personas promotoras
o socias estén empadronadas en Urretxu, como mínimo 1 año (contado a partir
del día de publicación de la convocatoria) |
5 |
Proposatutako jardue-raren
bideragarritasuna justifikatzea epe ertainean Que se justifique la viabilidad a medio plazo de
la actividad propuesta |
10 |
Bideragarritasun plana
UGGASAk gainbegira-tuta egin izana, edo sustatzaileak Urola Garaiko
ekintzailetza programan parte hartu izana Que el plan de viabilidad haya sido elaborado
bajo la supervisión de UGGASA o que las personas promotoras hayan participado
en el programa de emprendimiento de Urola Garaia |
10 |
Sortutako
jarduera herriko Hirigune Historikoan kokatuta egotea Que la actividad creada se encuentre ubicada en
el Casco Histórico del municipio |
10 |
Balorazio Mahaiak
goiko taulan ezarritako puntuetan balio partzialak aplikatu ahal izango ditu,
irizpide jakin bat osorik betetzen ez bada.
Eskabideen
balorazioan berdinketarik gertatzen bada, eskabideen sarrera erregistroko
hurrenkera hartuko da kontuan.
25. artikulua. Eskabidea aurkezteko data baino lehen
sortutako jarduera ekonomikoak (betiere, 2019-01-01etik aurrera): eskabidea,
zuriketa eta ordainketak.
Ondoren daude
zehaztuta eskatzaile horiek eskabidea egiteko aurkeztu behar dituzten
dokumentuak, eta diru-laguntza jasotzeko eta zuriketak egiteko modu eta
epeak.
25.1. Atal
honetako diru-laguntzen eskabideak aurkeztu behar dira oinarri hauen 8.
artikuluan ezarritako leku, modu eta epealdian. Diru-laguntza eskatzeko
honako dokumentuak aurkeztu behar dira:
a) Eskabidea: A eranskina.
b) Eskatzailearen edo ordezkariaren NANren fotokopia konpultsatua.
c) Alta emandako jardueraren 840 ereduaren fotokopia konpultsatua.
d) Jardueraren bideragarritasuna. Diru-laguntza eskuratzeko
beharrezkoa izango da jarduera ekonomikoaren edo egitasmoaren epe ertaineko
bideragarritasuna egiaztatzea. Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu
beharko da jarduera ekonomikoaren memoria laburra (jardueraren deskribapena,
eskaintzen diren zerbitzu/produktuak, merkatua, bezeroak, hornitzaileak eta
jarduera ulertzeko interesgarri gerta litekeen bestelako informazioa) eta,
une horretako jarduera ekonomikoaren emaitza kontua, kontabilitateko plan
orokorraren arabera egina, (azalpen laburra erantsita).
25.2. Diru-laguntzen
zuriketa eta ordainketak: Diru-laguntza ematea onartzen denean % 50 ordainduko da. Horretarako, honako dokumentuak aurkeztu beharko
dira: A1 eranskina.
Gainerako % 50 ordainduko da jarduerak 10 hilabete bete ondoren (altaren
datatik kontatzen hasita), amaierako justifikazioa aurkeztu eta ontzat jotzen
denean. Amaierako justifikazioa egiteko honako dokumentuak aurkeztuko dira: A2
eranskina.
26. artikulua. Eskabidea aurkeztu ondoren sortuko diren
jarduera ekonomikoak (betiere, 2019-12-31 baino lehen): eskabidea, zuriketa eta
ordainketak.
Ondoren daude
zehaztuta eskatzaile horiek eskabidea egiteko aurkeztu behar dituzten
dokumentuak, eta diru-laguntza jasotzeko eta zuriketak egiteko modu eta
epeak.
26.1. Atal
honetako diru-laguntzen eskabideak aurkeztu behar dira oinarri hauen 8.
artikuluan ezarritako leku, modu eta epealdian. Diru-laguntza eskatzeko
honako dokumentuak aurkeztu behar dira:
a) Eskabidea: A eranskina.
b) Eskatzailearen edo ordezkariaren NANren fotokopia konpultsatua.
26.2. Jarduera
ekonomikoaren edo egitasmoaren bideragarritasuna. Diru-laguntza ematea onartzen
zaien eskabideek jarduera ekonomikoaren edo egitasmoaren epe ertaineko
bideragarritasuna egiaztatu behar dute, diru-laguntza onartu ondoren.
Bideragarritasuna behar bezala egiazta zen ez badute, onartutako diru-laguntza
galdu egingo dute. Honela egiaztatuko dute bideragarritasuna:
— Diru-laguntza
onartzeko erabakia hartzen den unean jarduera dagoeneko alta emanda baldin
badago, 25.1.d) puntuan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da,
jardueraren bideragarritasuna egiaztatzeko.
— Aldiz, jardueraren
alta diru-laguntza onartu eta gero egin baldin bada, egitasmoaren
bideragarritasun-plana aurkeztu beharko da; aipatutako plana UGGASAko Enpresa
Sustapen eta Laguntza Zerbitzuak gainbegiratuta egin beharko da (sustatzaileak
beste erakunderen baten laguntzaz edo bere kabuz eginez gero bideragarritasun
plana, UGGASAKO Enpresa Sustapen eta Laguntza Zerbitzuaren onarpena jaso
beharko du). Bideragarritasun plana ontzat eman ondoren, eskatzaileak
hilabeteko epea izango du jarduerari alta emateko izapideak egin eta
egiaztagiriak Urretxuko Udalari aurkezteko. Jarduera berriari alta emango
zaio, beranduenez 2019ko abenduaren 31n.
26.3. Diru-laguntzen
zuriketa eta ordainketak. Diru-laguntza ordainduko da bi zatitan:
Diru-laguntzaren % 50 enpresaren alta ematen denean ordainduko da. Alta eman dela
egiaztatzeko, honako dokumentuak aurkeztu beharko dira:
a) A1 eranskina.
b) Foru Ogasunaren 840 egiaztagiria.
Gainerako % 50 jarduerak 10 hilabete bete ondoren ordainduko da (altaren
datatik kontatzen hasita), eta amaierako justifikazioa aurkeztu eta ontzat jotzen
denean. Amaierako justifikazioa egiteko honako dokumentuak aurkeztuko dira: A2
eranskina.
27. artikulua. Gorabeherak jakinarazteko betebeharra.
Onuradunaren
betebeharra da diruz lagundutako jardueraren (enpresa sortzearen) inguruko
gorabeherak Urretxuko Udalari jakinaraztea, gertatu eta berehala, hala nola:
diru-laguntza onartu eta bideragarritasun-plana egin ondoren jarduera
ekonomikoa ez sortzea erabakitzea; bideragarritasun plana egin eta jarduera
ekonomikoa sortzeko ezarritako epea betetzeko ezintasuna; diru-laguntzaren
zenbatekoa finkatzeko baldintzaren baten aldaketa eta abar.
28. artikulua. Bateraezintasunak.
Itzuli beharrik
gabeko diru-laguntza hau bateragarria da helburu bererako beste erakunde
publikoek emandako diru-laguntzekin.
II DIRU-LAGUNTZA LERROA
LOKALAK ALOKATZEKO LAGUNTZAK
29. artikulua. Helburua.
Laguntza hauen helburua da Urretxuko
Udalak, itzuli beharrik gabe, pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduta,
alokairua ordaintzeko sortzen diren gastuetarako diru-laguntzak arautzea,
beti ere baldintza hauek bete beharko dituztelarik:
— Izaera berritzailea izanik, jarduera
industrial, ekoizle edo zerbitzutakoak garatzen dituzten enpresa gazteetako
titularrak izatea.
— Euren egoitza soziala Urretxuko
udalerrian ezarri edo sendotu nahi dutenak.
30. artikulua. Pertsona onuradunak.
Sendotze fasean dauden eta egoitza
soziala Urretxuko udalerrian ezarri nahi duten pertsona fisiko edo
juridikoek izango dute diru-laguntza hauek jasotzeko aukera. Gehienez ere, 5
urteko antzinatasuna izan beharko dute enpresek.
Alokairurako laguntzak jasotzeko, honako
baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:
a) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eman beharreko alta
eskaerarekiko gutxienez 6 hilabete aurretik egin beharko da.
b) Enpresa gaztetzat hartuko da gehienez ere 5 urteko antzinatasuna
duena.
c) Enpresaren edo enpresa-proiektuaren bideragarritasuna justifikatu
beharko da epe ertain batean. Kanpo geratuko dira bideragarritasuna behar
bezala arrazoitzen ez duten eskaerak.
d) Enpresa-proiektuaren izaera berritzailea baloratzeko, 33
artikuluan zehaztutako irizpideak hartuko dira kontuan.
e) Hasierako plantilan, gehienez ere, hamar pertsona izan beharko
ditu enpresak.
f) Udalak alokairurako laguntza ematen duen momentutik, eta
diru-laguntza jasotzen dirauen bitartean, enpresak egunean izan beharko ditu
zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita Urretxuko Udalari
dagozkionak ere.
g) Azaroaren 17ko 38/2008 Legearen 13 artikuluko 2 eta 3 ataletan
ezarritakoaren arabera, enpresak ezingo du diru-laguntzak lortzeko debekuei
dagozkien kausetan sartuta egon.
e) Jardueran aritzeko beharrezko diren egiaztagiriak eduki beharko
ditu enpresak.
31. artikulua. Lokalaren eta jardueren baldintzak.
Ondorengo baldintzak bete beharko dituzte
lokalek eta jarduerek:
a) Diru-laguntzaren xede den lokala Urretxuko udalerrian egon
beharko du.
b) Alokatutako lokalak eta bertan egingo den jarduerak indarrean
dagoen legeria bete beharko dute, eta Udalean dagokion tramitazioa egin izana
funtzionamenduan jartzeko (udal baimena lortua edo aldez aurreko
komunikazioa).
c) Lokalean jarduera industriala, ekoizlea eta zerbitzutakoa garatu
beharko da.
d) Alokatutako lokala Urretxuko udalerrian kokatutako lokal
pribatua izan beharko du.
e) Eskualdatutako lokalak ez dira diruz lagunduko.
Ondorio hauetarako, kasu hauetakoaren bat
ematen denean ulertuko da eskualdatzea dagoela:
1.
Hiri-errentamenduei buruzko 29/1994 Legearen 32 artikuluan
aurreikusitako errentamendu kontra-tuaren lagapena ematen denean.
2. Lokalaren jabeak negozioaren eskualdatzea
egiten duenean lokalaren alokairuarekin batera. Negozio eskualdatzea dagoela
ulertuko da zerbitzu berdin guztiak edo batzuk ematen direnean, edo lehen saltzen
ziren produktu guztiak edo batzuk saltzen direnean, eta beti ere bi hilabete
baino epe motzagoa igaro denean.
3. Jardueraren titular eta lokal errentariaren
heriotza edo erretiroa ematen denean, oinordekoek jarduerari jarraipena ematen
diotenean.
4. Jardueraren eta alokairuaren elkarte
titularra desegiten denean, eta bazkide bat edo gehiagok jarraipena ematen
diotenean jarduerari.
32. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa eta gehiengo
iraupena.
Ondoren zehazten
dira alokairuaren gastuetarako emango diren gehiengo diru-laguntzak,
hilabeteko (BEZ kanpo):
— Lehen urtean: Alokairuaren kostuaren % 33,33 hartuko du Udalak, gehienez
hilean 200 euro.
— Bigarren urtean:
Alokairuaren kostuaren % 20
hartuko du Udalak, gehienez hilean 120 euro.
BEZa ez da diruz
lagunduko.
Udalak emango duen
diru-laguntza alokairua ordaintzeko izango da, gehienez ere 24 hilabetetan.
33. artikulua. Balorazio irizpideak.
Lerro honetako laguntzak
lehiaketa bidez emango dira, aurkeztutako eskaerak ondorengo irizpide hauen
arabera baloratuz:
|
Puntuak Puntos |
Sortutako jarduera
ondorengoren bati dagokiona izatea: lehen sektorekoa edo bigarren edo
hirugarren sektorekoak, beti ere 2018-2021 UGEP delakoan jasotako proiektu
estrategikoekin lotuak Que la actividad creada se corresponda con alguna
de las siguientes actividades: sector primario o actividades de los sectores
secundario o terciario vinculadas a los proyectos estratégicos recogidos en
el PCUG 2018-2021 |
5 |
Sustatzaileen edo
bazkideen erdia, gutxienez, emakumeak izatea Que al menos la mitad de las personas promotoras
o socias sean mujeres |
5 |
Sustatzaileen edo
bazkideen erdia, gutxienez, Urretxun erroldatuta izatea, gutxienez urtebete
lehenago (deialdia argitaratzen den egunetik kontatuta) Que al menos la mitad de las personas promotoras
o socias estén empadronadas en Urretxu, como mínimo 1 año antes del día de
publicación de la convocatoria |
5 |
I+G+i eta TEKNOLOGIAREKIN
LOTUTAKO MAILA: 15 .- Bere teknologiaren
garapena (7) .- Patente erregistroa,
Erabilera ereduak, markak edo diseinu industrialak (5) .- Ekipo edo tresna
zientifiko/teknologikoak (3) GRADO DE VINCULACIÓN CON I+D+i y TECNOLOGÍA: 15 .- Desarrollo de tecnología propia (7) .- Registro de patentes, modelos de utilidad,
marcas o diseños industriales (5) .- Equipos o instrumental científico/tecnológico
(3) |
15 |
ENPRESA BERRIKUNTZA ETA
BIDERAGARRI-TASUN MAILA: 30 .- Enpresak produktu,
zerbitzu edo prozesu berriak, edo bere sektoreko teknikaren egoerarekiko
alderatuta askoz hobetutakoak garatzen ditu (10) .- Proiektuaren garapen
jasangarria: jasangarrita-sun ekonomiko, sozial edo/eta ingurumen
irizpideetan oinarrituta (10) .- Talde eragilearen
ibilbidea eta CV (5) .- Inpaktu neurgarria
sortzeko posibilitatea (potentzial komertziala, internazionalizazioa…) (5) GRADO DE INNOVACION EMPRESARIAL Y VIABILIDAD: 30 .- La empresa desarrolla nuevos productos,
servicios o procesos o mejorados sustancialmente en comparación con el estado
de la técnica en su sector (10) .- Desarrollo sostenible del proyecto: en base a
criterios de sostenibilidad económica, social y/o medioambiental (10) .- Trayectoria y CV del equipo promotor (5) .- Posibilidad de generar impacto medible
(potencial comercial, internacionalización...) (5) |
30 |
ENPLEGUA SORTZEA: 5 Enpresak sortzen duen
enplegua, sortze datan, balio erantsi haundikoa da CREACIÓN DE EMPLEO: 5 El empleo que genera la empresa, a fecha de creación,
es de alto valor añadido |
5 |
Alokatzen den lokala herriko
Hirigune Historikoan egotea Que el local de que se trate este encuentre
ubicado en el Casco Histórico del municipio |
10 |
Balorazio honetan gutxienez
35 puntu lortu beharko dira.
Balorazio Mahaiak
goiko taulan ezarritako puntuetan balio partzialak aplikatu ahal izango ditu,
irizpide jakin bat osorik betetzen ez bada.
Eskabideen
balorazioan berdinketarik gertatzen bada, eskabideen sarrera erregistroko
hurrenkera hartuko da kontuan.
34. artikulua. Eskabidea, zuriketa eta ordainketak.
Ondoren daude
zehaztuta eskatzaile horiek eskabidea egiteko aurkeztu behar dituzten
dokumentuak, eta diru-laguntza jasotzeko eta zuriketak egiteko modu eta
epeak.
34.1. Atal
honetako diru-laguntzen eskabideak aurkeztu behar dira oinarri hauen 8.
artikuluan ezarritako leku, modu eta epealdian. Diru-laguntza eskatzeko
honako dokumentuak aurkeztu behar dira:
a) Eskabidea: B eranskina.
b) Eskatzailearen edo ordezkariaren NANren fotokopia konpultsatua.
c) Enpresa pertsona juridikoa baldin bada, eratze-eskrituraren
fotokopia konpultsatua (Merkatal Erregistroko inskripzioaren arabera) eta
identifikazio fiskaleko zenbakiaren kopia, enpresa ordezkatzen duen pertsonaren
aldeko notario-ahalordearen kopiarekin batera.
d) Alta emandako jardueraren 840 ereduaren fotokopia konpultsatua.
e) Jardueraren bideragarritasuna. Diru-laguntza eskuratzeko
beharrezkoa izango da jarduera ekonomikoaren edo egitasmoaren epe ertaineko
bideragarritasuna egiaztatzea. Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztu
beharko da jarduera ekonomikoaren memoria laburra (jardueraren deskribapena,
eskaintzen diren zerbitzu/produktuak, merkatua, bezeroak, hornitzaileak eta
jarduera ulertzeko interesgarri gerta litekeen bestelako informazioa) eta,
une horretako jarduera ekonomikoaren emaitza kontua, kontabilitateko plan
orokorraren arabera egina, (azalpen laburra erantsita).
f) Alokairu kontratua.
g) Enpresaren eta langileen Gizarte Segurantzako alta agiriak.
h) Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketetan enpresa
egunean dagoela egiaztatzeko agiriak.
i) Emakumezko eta Gizonezko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005
Legean ezarritakoa kontuan izanik, zinpeko eta erantzukizunpeko adierazpena
aurkeztu beharko da, ondorengo hau adieraziz:
— Hautagaien
aukeraketa prozesuan, enpresak ez du diskriminaziorik egin sexu arrazoiengatik.
— Enpresak ez du
antolatu gizonezkoekiko berdintasunean emakumeen parte hartzea galarazi edo
zaildu duen jarduerarik.
— Enpresak ez du
zigor administratiborik ezta penalik ere jaso sexu arrazoiengatik
diskriminaziorik egiteagatik.
34.2. Diru-laguntzen
zuriketa eta ordainketak:
Diru-laguntza
ematea onartzen denean, lehen urteari dagokion % 50 ordainduko da. Lehen justifikaziorako honako eranskin hau
aurkeztu beharko da: B1 eranskina.
Lehenengo urteko
gainerako % 50,
diru laguntza onartzen denetik urtebete betetzen denean, eta amaierako
justifikazioa aurkeztu eta ontzat jotzen denean ordainduko da. Lehenengo
urteko amaierako justifikazioa egiteko B2 eranskina aurkeztuko da.
Diruz lagundutako 2.
Urteko alokairua honako moduan ordainduko da:
% 50 diru laguntza onartzen denetik 18 hilabete betetzen
direnean. Ordainketarako B3 Eranskina aurkeztu beharko da.
Bigarren urteko
gainontzeko % 50
diru laguntza onartzen denetik 24 hilabete betetzen direnean, eta B4
eranskina aurkezten denean.
35. artikulua. Gorabeherak jakinarazteko betebeharra.
Onuradunaren
betebeharra da diruz lagundutako jardueraren (enpresa sortzearen) inguruko
gorabeherak Urretxuko Udalari jakinaraztea, gertatu eta berehala, hala nola:
diru-laguntza onartu eta bideragarritasun-plana egin ondoren jarduera
ekonomikoa ez sortzea erabakitzea; bideragarritasun plana egin eta jarduera
ekonomikoa sortzeko ezarritako epea betetzeko ezintasuna; diru-laguntzaren
zenbatekoa finkatzeko baldintzaren baten aldaketa eta abar.
36. artikulua. Bateraezintasunak.
Itzuli beharrik
gabeko diru-laguntza hau bateragarria da helburu bererako beste erakunde
publikoek emandako diru-laguntzekin.
III DIRU-LAGUNTZA
LERROA
INBERTSIOETARAKO LAGUNTZAK
37. artikulua. Helburua.
Itzuli beharrik
gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten
inbertsioetarako. Hau da, diruz lagunduko dira inbertsio elementu berriak
erostea eta horien finantza-errentamendua, ondasunaren merkatu-balioraino.
Inbertsiotzat hartuko dira kontabilitateko plan orokorrean inbertsioen
partidetan agertzen diren gastuak.
Inbertsioak gutxienez
3.000,00 eurokoa izan behar du (BEZ kanpo). Eskaera izan daiteke inbertsio
bakar batena edo urtean zehar egindako inbertsioen baturarena, baina,
betiere, inbertsio gai bakoitza gutxienez 3.000,00 eurokoa baldin bada
(hau da, batzen den inbertsio bakoitzaren kopuruak 3.000,00 eurokoa edo
handiagoa izan behar du).
Diru-laguntza
deialdi honetan soilik onartuko dira Urretxuko udalerrian egindako inbertsioak.
Finantza-errentamenduak
onartuko dira soilik kontratuaren amaieran ondasuna erosteko betebeharra ezartzen
bada. Kontratua diru-laguntza deialdia hau argitara eman aurretik sinatu
baldin bada eta amaieran ondasuna erosteko betebeharra zehazten ez badu,
aurkeztu ahal izango da, kontratuaren eranskin gisa, bi aldeek (finantza
erakundeak eta enpresa eskatzaileak) sinatutako konpromiso-dokumentua,
errentamendu-kontratuaren amaieran ondasuna erosteko konpromisoa ezartzen
duena.
38. artikulua. Balorazio irizpideak.
Atal honetako
diru-laguntzak lehiaketa bidez emango dira. Eskabideen balorazioa egingo da irizpide
hauen arabera:
|
Puntuak gehienez Puntuación máxima |
Inbertsioaren enpresa
hornitzailea Urretxukoa izatea Que la empresa suministradora de la inversión sea
de la Urretxu |
10 puntu/puntos |
Enpresa onuradunak, 2016.
urteaz geroztik, Mankomunitateak edo UGGASAk antolatutako ekimen bat burutu
izana, gutxienez Que la empresa beneficiaria haya participado en
al menos una actuación organizada por la Mancomunidad o UGGASA desde el año
2016 |
10 puntu/puntos |
Enpresa eskatzaileak hauetako gai edo arloren
batean ziurtagiri homologatuak edota planak landuta eta indarrean edukitzea:
ISO9001 Kalitate kudeaketa, ISO 14001 Ingurumen kudeaketa,
prebentzio-ziurtagiria (OHSAS edo ISO 45001:2018), berdintasun plana, euskara
plana, partaidetza plana Que la empresa esté en posesión de certificados
homologados o tenga en vigor planes relacionados con los siguientes aspectos:
ISO9001 Gestión de la calidad, ISO 14001 Gestión medioambiental, plan de
igualdad de género, plan de normalización del uso del euskera, plan de
participación |
10 puntu/puntos |
Enpresa eskatzaileak 10
langile edo gutxiago izatea Que la empresa solicitante tenga 10 empleados o
menos |
5 puntu/puntos |
Sortutako jarduera
ondorengoren bati dagokiona izatea: lehen sektorekoa edo bigarren edo
hirugarren sektorekoak, beti ere 2018-2021 UGEP delakoan jasotako proiektu
estrategikoekin lotuak Que la actividad creada se corresponda con alguna
de las siguientes actividades: sector primario o actividades de los sectores
secundario o terciario vinculadas a los proyectos estratégicos recogidos en
el PCUG 2018-2021 |
10 puntu/puntos |
Balorazio Mahaiak
goiko taulan ezarritako puntuetan balio partzialak aplikatu ahal izango ditu,
irizpide jakin bat osorik betetzen ez bada.
Eskabideen
balorazioan berdinketarik gertatzen bada, lehendabizi aurreko deialdietan
inbertsioetarako diru-laguntzarik lortu ez dutenei emango zaie lehentasuna;
eta ondoren, eskabideen sarrera erregistroko hurrenkera hartuko da kontuan.
39. artikulua. Diru-laguntzen onuradunak.
Diru-laguntza hauen
onuradun izan daitezke baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko
nahiz juridikoak:
— Jarduera
Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea.
— Lantokia Urretxun
edukitzea.
— Enpresa eskatzailea
2017-07-01 baino lehen sortua izatea.
— Diru-laguntzaren
xede diren inbertsioak 2019 ekitaldian egitea.
— Foru Ogasuneko,
Gizarte Segurantzako eta dagokion Udaleko zerga ordainketak egunean
ordainduta edukitzea.
— Laneko arriskuen
prebentzioko 31/1995 Legeak eta, orobat, laneko arriskuen prebentziorako
araubideak eskatzen dituen plan eta neurriak ezarrita izatea.
40. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Hona hemen
diru-laguntza-lerro honetako laguntzen ezaugarriak:
— Ematen diren laguntzek
itzuli beharrik gabeko diru-laguntza izaera izango dute.
— Diru-laguntzaren
kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren % 30, betiere, gehienez, 2.000,00 euroko mugarekin.
— Diru-laguntzaren
zenbatekoa % 5
handiagoa izango da (betiere, gehienez, 100,00 euroko gehigarria) enpresa eskatzailea
baldin bada lehen sektorekoa edo bigarren edo hirugarren sektoreko bi
jarduera-mota hauetakoren batekoa: lehen sektorekoa edo bigarren edo hirugarren
sektorekoak, beti ere 2018-2021 UGEP delakoan jasotako proiektu estrategikoekin
lotuak.
— Diru-laguntzaren zenbatekoa % 5 handiagoa izango da (betiere, gehienez, 100,00 euroko
gehigarria) inbertsioaren hornitzailea eskualdeko lantoki bat baldin bada.
Inbertsioaren hornitzaileak eskualdekoak eta kanpokoak baldin badira,
gehigarria kalkulatuko da eskualdeko hornitzaileen zenbatekoen batura oinarritzat
hartuta.
— Eskaera izan daiteke inbertsio bakar
batena edo urtean zehar egindako inbertsioen baturarena. Nolanahi ere den,
inbertsio gai bakoitzak 3.000,00 eurokoa izan behar du, gutxienez (BEZ
kanpo).
— Finantza-errentamenduen kasuan, 2019an
zehar egindako ordainketak hartuko dira inbertsioaren oinarritzat. Inbertsioen
diru-laguntzaren kalkuluetarako ez dira kontuan hartuko
errentamendu-kontratuarekin lotutako bestelako gastuak, hala nola, errentatzailearen
marjina, interesen kostuak, gastu orokorrak, aseguru-gastuak.
— Inbertsioetarako laguntza bakarra
emango da enpresa bakoitzeko.
41. artikulua. Eskabideak.
Atal honetako diru-laguntzen eskabideak
aurkeztu behar dira oinarri hauen 8. artikuluan ezarritako leku, modu eta
epealdian. Diru-laguntza eskatzeko honako dokumentuak aurkeztu behar dira:
a) Eskabidea: C eranskina.
b) IFKren fotokopia konpultsatua.
c) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egindako ziurtagiria,
agertzen duena enpresaren langile kopurua eskabidea aurkezteko hilabetean.
d) Eskatzailearen edo ordezkariaren NANren fotokopia konpultsatua.
e) IAE-JEZren alta-dokumentuaren kopia konpultsatua.
f) Eskatzaileak lehiaketan baloratzeko irizpideak betetzen
dituela egiaztatzeko ziurtagiriak, hala nola: ziurtagiriak (ingurumena,
kalitatea, prebentzioa) eta hainbat arlotako planak ezarrita daudela egiaztatzeko
dokumentuak (berdintasuna, euskararen normalizazioa, partaidetza).
42. artikulua. Zuriketak eta ordainketak.
Diru-laguntza ordainduko da ordainketa
bakarrean (% 100), diru-laguntza ematea onartu, inbertsioaren zuriketa
aurkeztu eta ontzat eman ondoren. Eskabidean adierazitako inbertsioaren
zenbatekoa eta zuriketan aurkeztutakoa bat ez baldin badatoz, zenbateko txikiena
hartuko da kontuan. Inbertsioaren zuriketa egiteko honako dokumentuak
aurkeztuko dira:
a) C1 eranskina.
b) Inbertsioaren fakturak eta ordainketen egiaztagiriak (transferentzien
egiaztagiriak edo gisa berekoak). Inbertsioaren fakturak 2019ko data izan
behar du. Urte amaieran egiten diren inbertsioen kasuan, amaierako zuriketa
aurkeztu beharko da, beranduenera, 2020ko urtarrilaren 31 baino lehen.
43. artikulua. Gorabeherak jakinarazteko betebeharra.
Onuradunaren betebeharra da diruz
lagundutako jardueraren (inbertsioaren) inguruko gorabeherak Urretxuko
Udalari jakinaraztea, gertatu eta berehala, hala nola: diruz lagundutako inbertsioa
ez egitea erabakitzea; diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko baldintzaren
baten aldaketa eta abar.
44. artikulua. Bateraezintasunak.
Diru-laguntza lerro honetako diru-laguntzak
ez dira bateragarriak inbertsioetarako bestelako diru-laguntzekin.
Urretxu, 2019ko martxoaren 20a.—Jon
Luqui Albisua, alkatea. (1976)