1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

DIPUTATU NAGUSIA

1/2019 Foru Dekretua, apirilaren 1ekoa, Gipuzkoako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeak dei­tze­koa.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko Eusko Legebil­tza­rraren mar­txo­aren 27ko 1/1987 Legeak 7.1. artikuluan xeda­tzen duenez, aipatu hauteskundeetarako deialdia Diputatu Nagusiak egingo du, egun eta epeak toki-hauteskundeetarako ezarritakoekin bat etorraraziz.

Aipatu legearen 7.3. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, deialdia egiteko dekretuak zehaztuko du hauteskunde-barruti bakoi­tze­an hautatu beharreko ba­tza­rkideen kopurua, hauteskunde-barruti bakoi­tze­ko biztanleriaren arabera zehaztu ere, 3. artikuluak xeda­tzen duenez. Horretarako, 2018ko urtarrilaren 1eko datuen arabera Gipuzkoako udalerri bakoi­tze­rako ofizialki onartutako biztanleria hartu da kontuan.

Horrenbestez, lege horrek diputatu nagusi honi ematen dion ahalmena erabiliz,

XEDATZEN DUT

1. artikulua.  Hauteskundeen deialdia eta data.             

Gipuzkoako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeak dei­tzen dira: 2019ko maia­tza­ren 26an egingo direnak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Ba­tzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko Eusko Legebil­tza­rraren mar­txo­aren 27ko 1/1987 Legean ezarritako eran eta baldin­tze­tan.

2. artikulua.  Hauteskunde-barruti bakoi­tze­an hautatu beharreko ba­tza­rkideen kopurua zehaztea.

Hauteskunde-barruti bakoi­tze­an hautatu beharreko ba­tza­rkideen kopurua hau izango da:

a)  «Donostialdea» barrutia: hamazazpi (17) ba­tza­rkide.               

Astigarraga, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usur­bil udalerriek osa­tzen dute barrutia.

b)  «Bidasoa-Oiar­tzun» barrutia: hamaika (11) ba­tza­rkide.           

Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Oiar­tzun eta Pasaia udalerriek osa­tzen dute barrutia.

c)  «Oria» barrutia: bedera­tzi (9) ba­tza­rkide.

Abal­tzi­sketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Al­tza­ga, Al­tzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Baliarrain, Beasain, Belaun­tza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Ezkio-Itsa­so, Gabiria, Gain­tza, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Idiazabal, Ikaztegieta, Irura, Itsa­sondo, Larraul, Lazkao, Leaburu, Legazpi, Legorreta, Lizar­tza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Orendain, Orexa, Ormaiztegi, Segura, Tolosa, Urre­txu, Villabona, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil eta Zumarraga udalerriek osa­tzen dute barrutia.      

d)  «Deba-Urola» barrutia: hamalau (14) ba­tza­rkide.    

Aia, Aizarnazabal, An­tzu­ola, Are­txa­baleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bergara, Bidania-Goiatz, Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Errezil, Eskoria­tza, Getaria, Leintz-Ga­tza­ga, Mendaro, Mutriku, Oñati, Orio, Soraluze-Placencia de las Armas, Zarautz, Zestoa eta Zumaia udalerriek osa­tzen dute barrutia.               

Amaierako xedapen bakarra.  Indarrean jar­tzea.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunean jarriko da indarrean.

Donostia, 2019ko apirilaren 1a.—Markel Olano Arrese, diputatu nagusia.      (2104)