3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak 2019ko mar­txo­aren 25ean hartu zuen Akordioaren Laburpena. Elgoibarko udalerriko irabazi asmorik gabeko kultur talde eta elkarteei, 2019 urtean zehar burutuko dituzten programa eta jardueretarako dirulagun­tzak emateko deialdia. BDNS (Identif.): 446318.             

Diru-lagun­tza deia: Elgoibarko udalerrian irabazi asmorik gabeko Elgoibarko kultur talde eta elkarteei diru-lagun­tzak norgehiagoka-araubidez.           

Argitara ematen da deialdiaren laburpena diru-lagun­tze­i buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Diru-lagun­tzen Datutegi Nazionalean kon­tsu­lta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

1.  Diru-lagun­tza­ren xedea.

Diru-lagun­tze­i buruzko Lege Orokorraren 23.2 artikuluan eta diru-lagun­tza arau­tzen duten Oinarrietan xedatutakoaren arabera, Udal honek egiten du deialdia Elgoibarko irabazi asmorik gabeko Elgoibarko kultur talde eta elkarteei norgehiagoka bidez diru-lagun­tzak emateko, 2019. urterako programatutako ekin­tzak eta jarduerak burutu di­tza­ten.

2.  Diru-lagun­tza eska­tze­ko bete behar diren baldin­tzak.

Honako baldin­tza hauek bete­tzen dituzten erakunde guztiek eskatu ahal izango dituzte diru-lagun­tzak:

a)  Irabazi asmorik gabeko erakundeak eta elkarteak, egoi­tza udalerrian izanik, Eusko Jaurlari­tza­ko Elkarteen Erregistroan inskribatuta daudenak.

b)  Per­tso­na fisikoak, udalerrian erroldatuta daudenak, talde baten ordezkari partikular gisa, noizean behin antola­tzen diren eta udalerrian buru­tzen diren irabazi asmorik gabeko ekimenen­tzat.

c)  Per­tso­na fisiko edo juridikoen elkarteak nortasunik gabeko elkarte publiko edo pribatuak baldin badira, berariaz adierazi beharko da, bai eskabidean, bai emakidaren ebazpenean, taldea osa­tzen duten kide guztiek onartu beharko dituztela exekuzio-konpromisoak. Era berean, bakoi­tza­ri ezar dakiokeen diru-lagun­tza­ren zenbatekoa zehaztu beharko da, guztiak izango baitira diru-lagun­tza­ren onuradunak. Nolanahi ere, talde bakoi­tze­ko ordezkari edo apoderatu bakarra izendatu beharko da. Horrek nahikoa ahalmen izan beharko du, onuradun gisa, elkarteari dagozkion obligazioak bete ahal izateko. Ezin izango da elkartea desegin, 50 eta 68 artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro­tzen ez den bitartean.

Kasu hauetan, ordezkari edo apoderatu bakarra izendatu beharko da. Horrek nahikoa ahalmen izan beharko du, diru-lagun­tza­ren exekuzioari dagokion konpromisoa har­tze­ko, diru-lagun­tza­ren fondo guztiak erabil­tze­ko, eta onuradunari dagozkion gainerako obligazioak bete­tze­ko. Nolanahi ere, onuradunei eska­tzen zaizkien baldin­tzak eta obligazioak erakundea osa­tzen duten kide guztiei eskatu ahal izango zaizkie. Talde hauek ezin izango dira desegin, ordenan­tza honetan edo ezar daitekeen legedian aurreikusitako preskripzio-epeak igaro­tzen ez diren bitartean.

d)  Nolanahi ere, agiri bidez egiaztatu beharko da zerga betebeharrak, Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharrak eta Elgoibarko Udalarekikoak bete­tzen direla diru-lagun­tza eska­tzen den unean. Horretaz gain, aldez aurretik, Elgoibarko Udalak emandako diru-lagun­tzak justifikatu beharko dira.

3.  Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.

Zenbatekoa: 37.000 €.

4.  Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Diru-lagun­tze­tarako eskabideak eta haiei eran­tsi­tako dokumentazioa aurkezteko epea 30 egunekoa izango da, deialdi honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenba­tzen hasita; deialdia egiten duen organoari zuzenduta eta onuradunak edo hura ordezka­tzen duen per­tso­nak sinatuta egon behar dute eskabideek.     

Herritarren Arreta Zerbi­tzu­ak, aurkeztu behar dira eskabideak (Santa Ana 2).

Elgoibar, 2019ko mar­txo­aren 26a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.     (1927)