3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak 2019ko mar­txo­aren 25ean hartu zuen Akordioaren laburpena, zeinaren bidez onartu egin bai­tzen 2019an Elgoibarko bizitegietarako eraikinen fa­txa­dak zaharberri­tze­ko obrak egiteko, norgehiagoka bidez, dirulagun­tzak emateko deialdia. BDNS (Identif.): 446337.             

Dirulagun­tze­i buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitara­tzen da. Deialdiaren testu osoa, berriz, Dirulagun­tzen Datu Base Nazionalean (http:// www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans) dago ikusgai:

Lehenengoa.  Dirulagun­tza­ren xedea.

Elgoibarko bizitegietarako eraikinen fa­txa­dak zaharberri­tze­ko obrak egitea.

Bigarrena.  Dirulagun­tza eska­tze­ko baldin­tzak.

Dirulagun­tza­ren onuradun izan ahalko dira Elgoibarko udalerriko hiri lurzoruan dauden bizitegietarako eraikinen Jabekideen Erkidegoak eta eraikinen jabe diren per­tso­na fisiko edo juridikoak, hain zuzen ere, «Elgoibarko Udalaren eta Autonomiadun Erakundeen Dirulagun­tze­i buruzko Ordenan­tza Nagusiaren» 10. artikuluan oro har ezarritakoa bete­tzen dutenak.

Hirugarrena.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Oro har, lagun­tza­ren zenbatekoa diruz lagungarria den gastuaren %25 izango da, gehienez ere, 3.000 €-ko mugarekin.

Laugarrena.  Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Epea: eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta 2019ko azaroaren 13an bukatuko da.  

Aurkezteko lekua: eskaerak Elgoibarko Udalaren «Herritarren Arreta Zerbi­tzu­an» aurkeztuko dira (Santa Ana kalea 2 – behea). Eskaera elektronikoa aurkezteko, bestalde, Udalaren webgunean dagoen herritarren atarira jo ahal izango da: https://www.elgoibar.eus.

Elgoibar, 2019ko mar­txo­aren 26a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.     (1926)