2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia

Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna susta­tze­ko programaren dirulagun­tzen oinarri aldaketa eta 2019. urteko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2019ko mar­txo­aren 20an:

2015-2019 Kudeaketako Plan Estrategikoak, zeina sortua baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernu ekin­tza­ren lidergorako tresna nagusi gisa; alde batetik, gobernan­tza-meka­nis­moak ezar­tzen ditu Plana ezar­tze­ko behar den eraginkortasuna berma­tze­ko, eta, bestetik, lehentasunezko ezaugarri gisa nabarmen­tzen du politika publikoen eta Lurraldeko helburu kolektiboen arteko lerrokadura. Eraldaketa ekonomiko eta sozialerako palanka bat da, baliagarria izango dena Gipuzkoako lehiakortasunean eta garapen jasangarrian etapa berri baterantz bidera­tze­ko, «ibilbide orri» estrategiko baten bidez, zeinak legealdiko lehentasunak gida­tzen, egitura­tzen eta lerroka­tzen baititu; halaber, lehentasun horien bete­tze-maila eta Gipuzkoan duten eragina ebalua­tze­az gain, ezarritako helburuekiko desbidera­tze­ak aztertuko ditu.

Plan Estrategikoan jasotako ekimenetako bat Etorkizuna Eraikiz da, zeina planteatuta baitago eredu bat bezala, erronka sozialak eta ekonomikoak detekta­tze­ko, diseina­tze­ko eta esperimenta­tze­ko, gaur, Gipuzkoako gizartean, halako erronkei aurre egingo baitiete erakundeek, enpresek, elkarteek, uniber­tsi­ta­teek, eta lurralde hau osa­tzen duten guztiek. Adostuko den etorkizun horri esker, Gipuzkoa izan dadin Europako lekurik one­na bizi­tze­ko, lan egiteko eta elkarrekin bizi­tze­ko.

Etorkizuna Eraikiz, beraz, pen­tsa­tuta dago Lurraldeko eragileekin elkarlanean hausnar­tze­ko prozesu gisa eta Gipuzkoako gizarte osoaren etorkizuneko proiektu garran­tzi­tsuen bidezko esperimentazio aktiboko ariketa gisa. Proiektu horien artean, 4.0 Industriaren bul­tza­da dago, non zibersegurtasuna bihur­tzen den lehen mailako elementu baldin­tza­tzaile. Izan ere, Gipuzkoa da lurralde bat non industriaren pisua erabakigarria den, ikuspuntu ekonomikotik nahiz sozialetik eta kulturaletik begiratuta, eta beraren bilakaera elementu erabakigarri bihur­tzen da garapen sozioekonomikoan. Gipuzkoako industriak egitura ekonomikoan bete­tzen duen rol protagonistaren arrazoiak dira, alde batetik, barne produktu gordinari (BPGd) % 28ko ekarpena egiten diola, egitura kon­tso­lidatuekin konfiguratuta dagoela, eta garapeneko nahiz aberastasuneko rol traktorea duela, eta bestetik, Gipuzkoak industriaren alde egiten duen apustu estrategikoa.           

Egia da, orobat, Gipuzkoako industriaren maila teknologikoa oso nabarmena dela, eta lurralde gailen bat dela alderdi horretan. Horregatik, beharrezkoa da bat etor­tze­a elkarrekin industria-errealitate finkatu bat, eta teknologia-sar­tze bat, dagoeneko abian dena eta segur aski bere presen­tzi­a handituko duena. Halako industria baten ezaugarri nagusietako bat da, hain zuzen ere, fabrikazio ekipoen eta era guztietako sareen arteko konexioa; horren eraginez, fun­tse­zko aldaketa bat gertatu da ekoizteko eran eta barneko balio katea egitura­tze­ko eran. Integrazio prozesu bat gertatu da operazio teknologien (OT – Operation Technology) eta informazio teknologien artean (IT – Information Technology) prozesu horiek guztiak barneko eta kanpoko konexioetan oinarri­tzen baitira. Beraz, ezinbestean sakondu beharra dago segurtasun teknikoan eta erakunde segurtasunean, ahalik eta modurik onenean kudeatuz prozesu horiek enpresan orokorki izan behar dituzten inplikazioak.

Beste alde batetik, zibersegurtasun industrialaren sektorea hazkunde esponen­tzi­aleko fase batean dago, bai negozio zifretan bai in­tzi­denteetan, eta, gainera, tokiko enpresen posizionamendua nabarmena den sektore bat da. Lanabes hori, bada, gil­tza­rria da Gipuzkoako industriaren lehiakortasunean; beraz, jarduketa deliberatuei ekin beharra dago, zertarako eta sektore industrialak zibersegurtasun arloan duen posizionamendua hobe­tze­ko, enpresa txi­kiena nahiz handiena. Zibersegurtasunak presente egon behar du produkzio prozesu osoan, eta horretarako, garran­tzi­tsu­a da katebegirik ahulenak identifika­tzea, eta segurtasuna hobe­tzen duten esku-har­tze­ei ekitea.       

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Ore­kako Departamentuak, 2018 ekitaldiko programari balorazio positiboa eman ondoren, Gipuzkoako industria enpresetan zibersegurtasuna susta­tze­ko programaren deialdi berri bat sustatu du.

Era berean, eta aurreko ekitaldian abian jarri zen programaren lehenengo deialdian ateratako esperien­tzi­aren ondorioz, aldaketa operatiboak sartu dira an­tze­mandako beharrei hobeto egoki­tze­ko eta eran­tzu­teko.            

Dirulagun­tza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.           

Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kon­tsei­luak

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Alda­tze­a Diputatuen Kon­tsei­luak 2018ko uztailaren 10ean onartu zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2018ko uztailaren 17an, 137 zk.) Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna susta­tze­ko programaren diru lagun­tzen oinarri arau­tzai­leak, erabaki honen I. eranskinean jaso­tzen den moduan. 

Bigarren.  Onar­tze­a aipatutako diru lagun­tzen 2019ko deialdia, erabaki honekin batera II. eranskin gisa doana.

Hirugarren.  Baimen­tze­a 400.000,00 euroko gastu bat, 2019ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko, jarduketa-eremu eta partida hauen artean banatuta:

a)  Berrehun eta hogeita bost mila euro (225.000,00 €), Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna indar­tze­ko proiektuak finan­tza­tze­arren (II. eranskina):

1 0410.100.470.00.30 2019: 168.750,00.

5 0410.100.470.00.30 2020: 56.250,00.

b)  Ehun mila euro (100.000,00 €), Gipuzkoako enpresen­tza­ko zibersegurtasuneko ikerketa eta garapena bul­tza­tzeko proiektuak finan­tza­tze­arren (III. eranskina):

1 0410.100.745.00.07 2019: 24.900,00.

1 0410.100.770.00.04 2019: 24.900,00.

1 0410.100.781.00.05 2019: 25.200,00.

5 0410.100.745.00.07 2020: 8.300,00.

5 0410.100.770.00.04 2020: 8.300,00.

5 0410.100.781.00.05 2020: 8.400,00.

c)  Hirurogeita hamabost mila euro (75.000,00 €), zibersegurtasuneko sen­tsi­bilizazioa eta trebakun­tza susta­tze­ko proiektuak finan­tza­tze­arren (IV. eranskina):

1 0410.100.445.00.06 2019: 18.750,00.

1 0410.100.470.00.31 2019: 18.750,00.

1 0410.100.481.00.21 2019: 18.750,00.

5 0410.100.445.00.06 2020: 6.250,00.

5 0410.100.470.00.31 2020: 6.250,00.

5 0410.100.481.00.21 2020: 6.250,00.

Aurreko zerrendaren arabera, lehentasun hurrenkera bat dago diru lagun­tzen lerroen artean, eta, beraz, xede horietarako batera bideratutako gastu baimendua ez bada agortu, sobra­tzen diren kopuruak lehentasuna duten lagun­tzak osa­tze­ko erabili ahalko dira.

Aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onartutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, deialdi berri bat egin gabe.

Nolanahi ere, diru lagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­okoak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita eta proiektuetan nagusi den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko gerta­tzen diren aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerari egoki­tze­arren.

Horrekin lotuta, eskumen espresua ematen zaio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari, murriztu edo handitu dezan goian aipatutako aurrekontu egoki­tza­penen ondorioz hasieran baimendutako gastua, horren zenbatekoa alde batera utzi­ta.       

Laugarren.  Erabaki honen bidez onartutako oinarri arau­tzai­leek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaie­ra ematen dio. Interesdunek erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkeztu ahalko diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Hala ere, aldez aurretik, aukerako berrazter­tze­ko errekur­tso­a aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kon­tsei­luari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekur­tso­rik aurkeztu berrazter­tze­ko errekur­tso­ari espresuki eran­tzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egoki­tzat jotako beste errekur­tso oro aurkeztu ahalko da.   

Donostia, 2019ko mar­txo­aren 22a.—Alfonso Acarreta Rodriguez, Departamentuko idazkari teknikoa.          (1853)

I. ERANSKINA

2018ko uztailaren 10ean Diputatuen Kon­tsei­luak onartu zituen Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna susta­tze­ko programaren (Gipuz­koa­ko Aldizkari Ofiziala, 2018ko uztailaren 17an, 137 zk.) oinarri arau­tzai­leen aldaketa.

Lehenengo.  Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna susta­tze­ko programaren 2, 3, 5, 6, 7 eta 11 oinarri arau­tzai­le orokorrak (I. eranskina) alda­tzen dira, eta honela gera­tzen dira ida­tzi­ta:

2. oinarria.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

2.1.  Eskaerek proiektu bat soilik bil dezakete, baina horietako bakoi­tzak II., III., eta IV. eranskinetako 3. oinarrian zehaztu diren diruz lagun­tze­ko jarduketa alorretakoa izan behar du.       

Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide bitartez entitate eska­tzai­learen ordezkaria dela egiazta­tzen duen per­tso­nak sinatu behar du diru lagun­tza eskaera.

2.2.  Deialdi bakoi­tza­ren informazioa eta eskaeraren inprimakiak eskuragarri egongo dira Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren web orrian nahi duenaren­tzat.

2.3.  Eskaera orria eta dokumentazioa, nagusiki, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren honako web orri honen bitartez aurkeztuko dira: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa.              

2.4.  Dena dela, eskaera orriak eta deialdian zehazten diren gainerako agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira (https://egoi­tza.
gipuzkoa.eus).

2.5.  Deialdian finkatuko da eskaerak aurkezteko epea. 

2.6.  Eskaera egin duten erakundeak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Dokumentazioa lor­tze­a ezinezkoa den kasuetan, organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen erakundeari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta di­tza­la dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.

2.7.  Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, aka­tsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango li­tza­ioke eska­tzai­leari hu­tse­gite horiek konpon­tze­ko, eta ohartaraziko li­tza­ioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aipatutako Legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran.       

Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak proiektuak ebalua­tze­ko eta erabaki­tze­ko beharrezko­tzat jo­tzen dituen argibideak eskatuko ditu.

2.8.  Entitate eska­tzai­leak baliozko­tzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak posta elektronikoaren bidez diru lagun­tza­ren eskaeran harremanetarako per­tso­na gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.

3. oinarria.  Diru lagun­tza emateko prozedura.

3.1.  II. eranskinean zehaztutako proiektuetan elkarrekiko lehiarik gabe onartuko dira lagun­tzak, aurrekontu zuzkidura agortu arte.            

Eskaerak ebazterakoan kontuan hartuko da eskaeren jaso­tze hurrenkera eta horren arabera banatuko dira fun­tsak, baldin eta deialdian ezarritako baldin­tza guztiak bete­tzen badituzte, deialdian xedatutako aurrekontua agortu arte. Eskaeraren jaso­tze data izango da deialdiaren baldin­tza guztiak bete­tzen dituztela eta espedientea osatuta dagoela egiazta­tzen duten agiriak jaso­tzen direneko azken data.              

3.2.  III. eta IV. eranskinetan zehaztutako proiektuetan lagun­tza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

3.3.  Diru lagun­tzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio, eskudun den organoak onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.

5. oinarria.  Diru lagun­tzen gehiengo ehuneko eta zenbatekoak.

5.1.  II. eranskinean ezarritako diru lagun­tzak kostu hautagarrien %50 izango dira.

Lagungarriak izango dira 2 proiektu enpresa bakoi­tze­ko bakarrik.

Gehieneko diru lagun­tza, proiektuko:

II. eranskineko 3.1.1) –Egoerari buruzko diagnostikoa– oinarrietan ezarritako jardueren kasuan:

a)  ICS Ikuskari­tza teknikoa (Beste jardueren artean honako jarduera hauek sartuta egongo dira: sareko azpiegituren analisia, ICS ahulezien analisia IT/OT trafiko analisia). 9.000,00 €.        

b)  Aurkikun­tza teknikak: 15.000,00 €.

c)  Sareko azpiegituren analisia: 3.500,00 €.

d)  ICS ahulezien analisia: 3.500,00 €.

e)  IT/OT trafiko analisia: 3.500,00 €.

II. eranskineko 3.1.2) –Zibersegurtasun Plan Estrategikoa– oinarrietan ezarritako jardueren kasuan:

a)  Zibersegurtasun integraleko plana: 7.500,00 €.

b)  Plan Estrategikoaren analisia: 3.500,00 €.

c)  ICS GAP analisia: 4.500,00 €.

d)  ICS Arriskuen analisia: 3.500,00 €.

II. eranskineko 3.1.3) –Plana gauza­tzea– oinarrietan ezarritako jardueren kasuan:

a)  ICS soluzioen integrazioa: 10.000,00 €.

b)  ICS teknologien euskarri, monitorizazio eta manten­tze zerbi­tzu­ak: 10.000,00 €.

II. eranskineko 3.1.4) –Planaren hobekun­tza– oinarrietan ezarritako jardueren kasuan:

a)  ICS planaren eta/edo zibersegurtasun neurrien planaren egunera­tzea: 2.500,00 €.

b)  ICS planaren eta/edo neurrien hedapena handi­tzea: 2.500,00 €.

c)  ICS metrikak eta heldutasun adierazleak: 4.500,00 €.

5.2.    Hauek izango dira III. eranskinean ezarritako lagun­tzak:

a)  Ikerketa industrialeko proiektuetan, diruz lagun­tze­koak diren kostuen %50.

b)  Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagun­tze­koak diren kostuen %25.

Aurreko a) eta b) letretan ezarritako ehunekoak, handitu egin daitezke, %80raino, gehienez, honela, hain zuzen ere:     

%10, baldin eta eska­tzai­leak enpresa ertainak badira, eta %20, berriz, enpresa txi­kiak badira.

— %15, baldin­tza hauetakoren bat bete­tzen bada:

— Proiektuak berekin ekar­tze­a lankide­tza eraginkor bat:

— Enpresen artean, horietako bat, gu­txi­enez, ETE bat izanik, edo lankide­tza hori, gu­txi­enez, Europar Batasuneko bi estatutan gauzaturik, edota estatu batean eta EEEko Akordioko alderdi kontrata­tza­ile batean, eta ezein enpresaren kontura bakarrik ez izatea diruz lagun­tze­koak diren kostuen %70 baino gehiago.

— Enpresa baten eta ikerketako eta ezagu­tza­ren zabalkundeko erakunde baten edo ba­tzu­en artean, azkeneko horiek bereganaturik diruz lagun­tze­koak diren kostuen %10, gu­txi­enez, eta eskubidea izanik beren ikerlanaren emai­tzak argitara­tze­ko.

— Proiektuaren emai­tzak luze eta zabal heda­tzea, hainbat bitarteko erabiliz, hala nola hi­tza­ldiak, argitalpenak, irispide libreko oinarriak, eta programa informatiko doakoak edo iturri irekikoak.

5.3.  III. eranskinean ezarritako diru lagun­tzak bateragarriak izango dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk –izan Estatukoa, izan Europar Batasunekoa, izan nazioartekoa– helburu berarekin eman li­tza­keen beste suben­tzio, lagun­tza, diru sarrera edo baliabide ba­tzu­ekin; gehienez ere, Kategorien araberako Salbuespen Erregelamendu Orokorreko araudian ezarritakoraino (651/2014 zk.).

5.4.  IV. eranskinean ezarritako lagun­tzak kostu hautagarrien %100 izango dira.

5.5.  Eska­tzai­leak aurkeztutako aurrekontua edota gerora aldatutakoa erreferen­tzi­atzat hartuko da diru lagun­tza­ren behin betiko zenbatekoa kalkula­tze­rakoan.

6. oinarria.  Prozedura ordenatu eta bidera­tze­ko organo eskuduna.

6.1.  Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ak bideratuko du prozedura.

6.2.  II. eranskinean zehaztutako proiektuetan Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ak aurkeztu diren eskaerak ebaluatuko ditu eta behin betiko ebazpen proposamena egingo du. Proposamen horrek ez du ino­lako eskubiderik sortuko bertan onuradun gisa azal­tzen diren per­tso­nen edo enpresen alde.           

Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ak behin betiko ebazpen proposamena igorriko dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko Ekonomia Sustapeneko Zuzendari­tza Nagusiari.

6.3.  III. eta IV. eranskinetan zehaztutako proiektuetan aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebalua­tze­ko, ebaluazio ba­tzor­de bat eratuko da, eta horretako kide izango dira honakoak:            

— Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

— Ekonomia Sustapeneko zerbi­tzu­burua.

— Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ko teknikari bat.

— Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari teknikoa.

6.4.  Bidezko aholkulari­tza eta txo­sten teknikoak eska di­tza­ke, aurkeztu diren eskaerak modu egokian balioe­tsi ahal izateko.

7. oinarria.  Diru lagun­tza emateko ebazpena.

7.1.  II. eranskinean zehaztutako diru lagun­tze­tan Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ak behin betiko ebazpen proposamena igorriko dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko Ekonomia Sustapeneko Zuzendari­tza Nagusiari.

7.2.  III. eta IV. eranskinetan zehaztutako diru lagun­tze­tan Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren egitura organiko eta fun­tzio­nala arau­tzen duen indarrean dagoen foru dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari dagokio diru lagun­tza emateko edo, kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena ematea.

7.3.  Diru lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Edozein modutara, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko ditu emandako diru lagun­tzak, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

7.4.  Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, II. eranskinean zehaztutako diru lagun­tze­tan, behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa duen eskaerari sarrera ematen zaionetik aurrera kontatuta eta III. eta IV. eranskinetan zehaztutako diru lagun­tze­tan, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta, non eta deialdian bertan bere eragina beranduago hasiko dela aurreikusten ez den. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera eze­tsi­tzat jo­tze­ko isiltasun administratiboaz.

7.5.  Proposatutako diru lagun­tza­ren zenbatekoa, aurkeztutako eskaeran ager­tzen dena baino txi­kiagoa denean, organo eskudunak erakunde onuradunari eska diezaioke eskaera birformula­tze­ko, konpromisoak eta baldin­tzak eman dakiokeen diru lagun­tza­ra egokitu ahal izateko.

11. oinarria.  Diru lagun­tzak ordain­tzea.

11.1.  Zibersegurtasuna da arlo bat, oraindik hasiberria dena, baina etorkizun hurbilean garran­tzi estrategiko handia duena, eta ziurgabetasun eta arrisku handiak dituena.

Hori dela-eta, kontuan harturik lagun­tza-programak xede hau duela:

— Susta­tze­a hainbat proiektu eta ekimen buru­tzea, izaera esperimentalekoak, zibersegurtasunerako lehen hurbilpen bat egin dezaten enpresa txi­ki eta ertainek, hots, finan­tza-baliabide urriak dituzten enpresa txi­ki eta ertainek, zein­tzu­etan zibersegurtasuna ez baita uler­tzen lehentasunezko arlo bat bezala, ez direlako hautemangarriak eta ukigarriak inber­tsi­o horren itzu­lkinak eta irabaziak;

— Susta­tze­a zibersegurtasunaren ikerketa eta garapenean aurrera egitea, hots, epe luzerako ikuskera batekin sor­tzen den ikerketa eta garapenean, zeinari kasu gehienetan gehi­tzen bai­tza­io entitateen tipologia (irabazi asmorik gabeak), halako prozesuek berekin baitakar­tza­te gauza­tze aldi luzeak, eta horrek, beraz, zaildu egiten du finan­tza­keta-eskuragarritasuna, entitateen barruan prozesu horiek gara­tze­ko; eta.

— Susta­tze­a zibersegurtasun arloko gaitasun berriak gara­tzea, irabazi asmorik gabeko entitateak sen­tsi­bilizatuz eta trebatuz tematika batean, zeina oraindik hasiberria baita, eta sustraigabea, non garapen esperimental bat behar den, eta horregatik, finan­tza­keta espres/ad hoc bat behar den, proiektuak gara­tze­ko.

Kontuan harturik, beraz, beharrezkoa dela hasiera batetik izatea finan­tza­keta bat, proiektuen garapena egingarri eta bideragarri egingo duena.

Eta kontuan harturik ezen, aurreko esperien­tzi­etan eta programetan, proiektuak maila handi batean gauzatu direla.

Aurretiazko ordainketak egin ahal izango dira, berme beharrik gabe, ezinbesteko finan­tza­keta gisa, diru lagun­tza jaso duten jarduerak aurrera eraman ahal izateko, entitate onuradunak aldez aurretik eskaturik, eta beharrizana justifikaturik. Aurrerakin horiek ordaindu ahal izango dira, baldin eta aurrekontu baliabideak badaude, eta emandako diru lagun­tza osoaren %75 gaindi­tzen ez badute, proiektua hasten denetik aurrera, eta behar bezala justifikatu beharko da hori.

Falta den kopurua proiektua amaitutakoan ordainduko da, 13. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero. 

11.2.  Halaber, diru lagun­tza­ren izaerak hala justifika­tzen duenean, ordainketa berri bat egin ahal izango da, lehen egindako ordainketarekin gehituta diru lagun­tza osoaren %85ekoa baino txi­kiagoa izan behar duena, betiere lehen aurreratutako diru kopurua behar bezala eta dokumentuz zuritu bada, baliabide nahikoa badago eta diruz lagundutako jardueren gauza­tze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat baldin badator.

11.3.  Salbuespen gisa, emandako diru lagun­tza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta moduan, horretarako banku edo finan­tza erakundearen abala aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iri­tziz nahikoa dena. Eratu beharreko abal horren zenbatekoa ordainketa aurreratuarena, diruaren legezko interesa gehituta izango da.   

Abala indargabetu egingo da diru lagun­tza­ren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko, ekonomiko eta finan­tza­rioz egiazta­tzen denean, hain justu, 13. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.

11.4.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da ino­lako ordainketarik egin erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekiko edota entitate lagun­tza­ileekiko betebeharrak bete­tzen ez dituen bitartean. Hala bada, ordaindu baino lehen aurkeztu beharreko justifikazioaren barruan, eguneratutako egiaztagiriak sartuko dira. Agiri horien ordez, berariaz baimendu ahal izango du Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua, kasu bakoi­tze­an eskumena duen administrazioak egokiak diren datuak zuzenean eman diezazkion.

11.5.  Ezingo zaie enpresei banakako lagun­tzak ordaindu lagun­tzak berreskura­tze­ko agindupean badaude, Europar Batasuneko Ba­tzor­deak diru lagun­tza legez kontrakoa dela eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela aldez aurretik erabaki ondoren, natura-hondamendi jakin ba­tzuk eragindako kalteak konpon­tze­ko lagun­tza erregimenekoak izan ezik, Europako Ba­tzor­dearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduak 4.a) apartatuan adierazten duen bezala, zeinak adierazten baitu bateragarriak direla lagun­tza kategoria jakin ba­tzuk barne merkatuarekin, Europako Batasunaren Fun­tzio­namendu Itunaren 107. eta 108 artikuluetan dioena aplikatuz.

11.6.  Ordainketa aurreratua eginez gero, erakunde onuradunak pasibo gisa adierazi beharko du jasotako aurrerakina enpresaren kontabilitatean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari itzu­li beharko dio aurrerakin horren itzu­lketa erabi­tzen duen ebazpenean horrela ezar­tzen bada.             

Bigarrena.  Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna indar­tze­ko diru lagun­tzen 3. oinarri arau­tzai­le berezia (II. eranskina) alda­tzen da eta honela gera­tzen da ida­tzi­ta:              

3. oinarria.  Diru lagun­tzen xede diren jarduerak.

3.1.    Diruz lagun­tze­koak diren jarduketak izango dira zibersegurtasun proiektuak gara­tze­a eremu hauetan:  

3.1.1)  Egoeraren diagnostikoa:

a)  ICS Ikuskari­tza teknikoa (Beste jardueren artean honako jarduera hauetatik bi sartuta egongo dira: sareko azpiegituren analisia, ICS ahulezien analisia IT/OT trafiko analisia).

b)  Aurkikun­tza teknikak (Beste jardueren artean honako jarduera hauek sartuta egongo dira: sareko azpiegituren analisia, ICS ahulezien analisia IT/OT trafiko analisia).

c)  Sareko azpiegituren analisia.

d)  ICS ahulezien analisia.

e)  IT/OT trafiko analisia.

Bateragarriak izango dira 3.1.1 a) eta 3.1.1 b) jarduerak bakarrik.

3.1.2)  Zibersegurtasun industrialeko plan estrategikoa:

a)  Zibersegurtasun integraleko plana (gu­txi­enez aspektu bat sartuta egongo da: Plan Estrategikoaren analisia, ICS GAP analisia, ICS Arriskuen analisia).

b)  Plan Estrategikoaren analisia.

c)  ICS GAP analisia.

d)  ICS Arriskuen analisia.

3.1.3)    Plana gauza­tzea:

a)  ICS soluzioen integrazioa.

b)  ICS teknologien euskarri, monitorizazio eta manten­tze zerbi­tzu­ak.

3.1.4)  Plana hobe­tzea:

a)  ICS planaren eta/edo zibersegurtasun neurrien egune­ra­tzea.

b)  ICS planaren eta/edo neurrien hedapena handi­tzea.

c)  ICS metrikak eta heldutasun adierazleak.

Jarduera hautagarria izateko, aurretik zibersegurtasun plan bat egon behar du.

3.2.  Aurreko apartatuan aurreikusitako jarduketak gara­tze­ko kanpoko lagun­tzak betebehar hauek bete beharko ditu:  

a)  Enpresak gu­txi­enez, 2 urteko an­tzi­natasuna teknologiaren eta zibersegurtasunaren sektorean.

b)  Kaudimen teknikoaren frogan­tza, betebehar hauetako baten edo ba­tzu­en bidez:

— Gipuzkoako egoi­tza­ra/bulegora esleitutako langileen zibersegurtasun ziurtagiria, indarrean dagoena, ziurtapen espezifiko hauetakoren batean: CISA, CISM, CISSP, GIAC Information Security Professional, CompTIA CASP, CEH.

— Aipatua ager­tze­a argitalpen espezializatuetan, zibersegurtasun zerbi­tzu­en horni­tza­ile gisa aitortutakoetan.

— ISO estandarren edizioan espezializatutako langileak eduki­tzea.

— Zibersegurtasun industrialeko proiektu espezializatuen buru izana zenbait programatan, hala nola H2020, Etorgai edo an­tze­koetan.

c)  Esperien­tzi­a zibersegurtasuneko proiektuak gauza­tze­an. Beharrezkoa da, jarraian aipa­tzen direnak bezalako hiru proiektu gu­txi­enez eginak izatea azken hiru urteotan, bi eremu hauetakoren batean:

— Zibersegurtasun diagnostikoa edo industrietako zibersegurtasun plan gidariak lan­tzea.

— Industrietan zibersegurtasun soluzioak ezar­tzea.         

Hirugarrena.    Gipuzkoako enpresen­tza­ko zibersegurtasuneko ikerketa eta garapena bul­tza­tzeko diru lagun­tzen 2. oinarri arau­tzai­le berezia (III. eranskina) alda­tzen da eta honela gera­tzen da ida­tzi­ta:

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldin­tzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira:

a)  Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatuta egonik jarduera industrial hauetan dihardutenak: erauzketakoak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, horietako ekoizpen prozesuari lotutako zerbi­tzu teknikoetakoak, eta informazioaren eta komunikazioen gizarte arlokoak. Betebehar hori egiazta­tze­ko, oinarri­tzat hartuko da enpresaren jarduera nagusiaren jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) altako epigrafea. Epigrafe onargarrien zerrenda eskuragarri dago web orri honetan: http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-lagun­tzak/proiektu-estrategikoak/zibersegurtasuna.

b)  Gipuzkoan kokatutako Zien­tzia, Teknologia eta Berri­kun­­tza­ko Euskal Sareko erakundeak.

2.2.  mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru lagun­tza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu di­tza­keten edo diru lagun­tza jaso­tze­ko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabal­tzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoi­tza­ri aplikatu beharreko diru lagun­tza­ren zenbatekoa; horiek ere onuradun­tzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipa­tzen den aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu behar da, taldea osa­tzen duten entitate bakoi­tza­ren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osa­tzen duen entitateren batek ezin badu, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.       


Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak bete­tze­ko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordina­tzai­lea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tze­ko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkatura­tze eta finan­tza­ketan ez ari­tzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  Entitateak ez dira krisian dauden enpresak izango, natura-hondamendi jakin ba­tzuk eragindako kalteak konpon­tze­ko lagun­tza erregimenekoak izan ezik, Europako Ba­tzor­dearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduak 4.a) apartatuan adierazten duen bezala, zeinak adierazten baitu bateragarriak direla lagun­tza kategoria jakin ba­tzuk barne merkatuarekin, Europako Batasunaren Fun­tzio­namendu Itunaren 107. eta 108 artikuluetan dioena aplikatuz.

2.7.  2.3, 2.4, 2.5 eta 2.6 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eska­tzai­learen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.

II. ERANSKINA

Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna susta­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019ko deialdia.

1.    Helburua.

Gipuzkoako enpresa industrialetan zibersegurtasuna susta­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019ko deialdia egitea, 2018ko uztailaren 10ean Diputatuen Kon­tsei­luak diru lagun­tza hauek emateko onartutako oinarri arau­tzai­leen arabera (2018ko uztailaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 137 zk.) eta I. eranskinean zehaztutako aldaketen arabera.            

2.    Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta bukatuko da:

— II. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2019ko irailaren 17an, goizeko 12:00etan.

— III. eta IV. eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2019ko maia­tza­ren 13an, goizeko 12:00etan.   

3.    Jarduerak gauza­tze­ko epea.

Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak diru lagun­tza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan, eta 2020ko maia­tza­ren 13rako amaitu beharko dira.

4.    Ebazpena jakinarazteko bidea.

Diru lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

5.    Finan­tza­keta.

Deialdi honen bidez emango diren diru lagun­tzen zenbateko osoa 400.000,00 euro da. Zenbateko hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2019ko aurrekontu orokorreko honako kontu sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:     

a)  Berrehun eta hogeita bost mila (225.000,00 €), Gipuz­koako enpresetan zibersegurtasuna indar­tze­ko proiektuak finan­tza­tze­arren (II. eranskina):

1 0410.100.470.00.30 2019: 168.750,00.

5 0410.100.470.00.30 2020: 56.250,00.

b)  Ehun mila euro (100.000,00 €), Gipuzkoako enpresen­tza­ko zibersegurtasuneko ikerketa eta garapena bul­tza­tzeko proiektuak finan­tza­tze­arren (III. eranskina):

1 0410.100.745.00.07 2019: 24.900,00.

1 0410.100.770.00.04 2019: 24.900,00.

1 0410.100.781.00.05 2019: 25.200,00.

5 0410.100.745.00.07 2020: 8.300,00.

5 0410.100.770.00.04 2020: 8.300,00.

5 0410.100.781.00.05 2020: 8.400,00.

c)  Hirurogeita hamabost mila euro (75.000,00 €), zibersegurtasuneko sen­tsi­bilizazioa eta trebakun­tza susta­tze­ko proiektuak finan­tza­tze­arren (IV. eranskina):

1 0410.100.445.00.06 2019: 18.750,00.

1 0410.100.470.00.31 2019: 18.750,00.

1 0410.100.481.00.21 2019: 18.750,00.

5 0410.100.445.00.06 2020: 6.250,00.

5 0410.100.470.00.31 2020: 6.250,00.

5 0410.100.481.00.21 2020: 6.250,00.

6.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran honako informazioa sartu behar da:

a)  Lagun­tza eska­tzen duen erakundearen datuak.

b)  Diru lagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplika­tze­ko aukera ematen duena.

c)  Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)  Aitorpen eran­tzu­lea, deialdi honen eranskin gisa ager­tzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

7.    Borondatezko itzu­lketa.

Enpresa onuradunak borondatezko itzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari 15.4 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.