2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea, jasangarritasuna eta lankide­tza susta­tze­ko programaren dirulagun­tzen 2019. urteko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2019ko mar­txo­aren 12an:

Ekonomia, Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoaren susperraldi ekonomikoa finka­tzen lagundu nahi du. Horretarako, portaera enpresarial aurreratu eta jasangarriak sustatuko ditu eta herrialde nahiz lurralde gisa gure politika industrialak eta ekonomikoak ditugun identitate ezaugarriak indartuko ditu. Azken finean, Gipuzkoa sustatu nahi da, hau da, aberastasun jasangarria eta per­tso­nen ongizatea sor­tzen direla berma­tzen duen Gipuzkoa.

Enpresa eta enplegu gehiago eta hobeak sor­tze­ra bideratutako estrategia bat garatu nahi da, ekonomia produktiboaren alde eginda, batik bat, gure sektore estrategikoetan, aberastasuna era jasangarrian sor­tze­a indar­tzen duten portaera enpresarial eta sozialak sustatuta. Gure herrialdeko industriaren alde mugimendu sozial bat susta­tzen duen proiektu bat izango da, aberastasuna sor­tze­ko enpresa prozesuaren erdi-erdian jarriz eta gizarteari, ekonomiari eta lurraldeari egiten dion ekarpena azpimarratuz. Hori guztia eraldaketa enpresarialaren (antolamendua, kudeaketa eredua, hobeto lehia­tze­ko birdimen­tsi­ona­tzea, produktuen eta/edo zerbi­tzu­en katalogo berriak eta/edo gehigarriak) aldeko politikekin bat egingo da, hau da, bereizkun­tza, balio eran­tsi­a eta abantaila lehiakor iraunkorrak eskain­tzen dituzten politikekin. Bestela esanda, enpresak eralda­tze­ko programak jarriko dira mar­txan; hala, lehiakortasunaren kon­tze­ptuan eboluzionatuko da, enpresen arteko lankide­tza sustatuta konpeten­tzi­ak eskura di­tza­ten, eralda daitezen eta negozio ereduak suspertu di­tza­ten.

Horretarako, beharrezko­tzat jo da Gipuzkoa industrial eta lehiakor bat lor­tze­ko jarduketa ildo bat gara­tzea, enpresa txi­kia lehenesten duena: bideragarritasunean, ondorengo­tzan, pro­duktu merkatuaren estrategian, dimen­tsi­oan, hazkundean, kudeaketan, etab.; diber­tsi­fikazio eta eraldaketa produktiboen prozesuak ezagueraz sakondu eta orienta­tze­ko. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren papera prozesu horiek gauza­tze­ko baldin­tzak eta guneak ager daitezela susta­tze­a da eta, beraz, profil erraztailea eta kataliza­tza­ilea izango du.      

Bestalde, lehiakortasun jasangarriak etengabe elika­tzen diren prozesuak eta sistematikak dituzten erakundeak behar ditu, eta baita ere alderdi hauek gehi­tzen dituztenak besteak beste: aukerak identifika­tzea, horiek baliagarri bihur­tze­a ain­tzat har­tze­ko gai direnen­tzat, eta emai­tza ekonomiko eta sozialen iturri izatea, non ekonomia sor­tza­ileak fun­tse­zko zeregina baitu.      

Horregatik, enpresen eta haien ingurunean ideiak nola diseinatu, ekoiztu eta ideiak balio zein emai­tze­tara eralda­tze­ko prozesuak, erlazioak eta erabakiak era­tzen dituzten esku-har­tze­ak susta­tzen dira. Hau da, beren gaitasunek gizartearen­tzat baliagarria den proposamen bat egiten dute.

Beraz, kontua da eraldaketa lehiakortasunerantz egiteko bide gisa susta­tzea. Hainbat etapen bidez, balioa era jasangarrian sor­tze­ra bideratutako prozesua izango da eta, bertan, enpresa bakoi­tzak bere ibilbidea eraiki beharko du.

Ibilbide bat, konpromiso bat oraina ziurta­tze­ko, negozioa egoki­tze­ko eta emai­tzak hobe­tze­ko, eta enpresaren jasangarritasuna lor­tze­ko.

Ibilbide horrek hau guztia izan beharko luke kontuan:

— Estrategia enpresariala, aurrerapena eta erabaki har­tze­a ba­tzea;

— Enpresa bakoi­tzak gaitasun bereizgarri bat izatea fun­tse­zko balio proposamen batean bilaka­tze­ko baliabide kritikoak eta kide kritikoak erabilita;     

— Transmisio enpresarialek espiritu enpresariala pizten dute eta hazkunderako zein enplegurako poten­tzi­al handia eskain­tzen dute;

— Lankide­tza enpresarialaren xedea da efikazia sor­tze­a taldeen edo erakundeen gaitasunak konbinatuta;

— Ekonomia zirkularraren gaitasun eta aukera guztiak aprobe­txa­tu behar dira eta, beraz, balore kate osoan produktu, zerbi­tzu eta negozioen balioa sor­tze­ko hausnarketa egin behar da berriro ikuspegi zirkular batetik abiatuta, betiere ekosistemako eragile guztien lankide­tza­rekin;

— Ezagu­tza eta sormena hartu behar dira oinarri­tzat produktu, zerbi­tzu, antolaketa eta negozio ereduei balioa emateko unean.

Labur esanda, ibilbide horrek helburu komun bat bete­tze­ko ahaleginak egiten dituzten enpresen alde egin behar du, zehazki, beren produktu eta zerbi­tzu­en bidez, per­tso­nei balioa emateko helburua duten enpresen alde, eta, horretarako, ezinbestekoa da beste per­tso­na, talde eta entitateekin elkarlanean ari­tzea, organizazioaren barruan nahiz kanpoan. Beraz, baldin­tza egokiak sortu behar dira, gaitasun gehien duten enpresek eta per­tso­na taldeek, modu sistematikoan, helburu komunak aurki di­tza­ten beste interesatu ba­tzu­ekin elkarlanean.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, 2019ko ekitaldiko programari balorazio positiboa eman ondoren, «Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea, jasangarritasuna eta lankide­tza susta­tze­ko programa»ren deialdi berri bat sustatu du.

Dirulagun­tza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.           

Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak hala proposatuta eta aurrez eztabaidatuta, Diputatuen Kon­tsei­luak

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.    Onar­tze­a Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea, jasangarritasuna eta lankide­tza susta­tze­ko programaren dirulagun­tzen 2019. urteko deialdia, erabaki honen eranskinean jasota dagoena.

Bigarren.    2019ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 3.715.000,00 euroko gastua baimen­tzea, aurrekontu sail hauen arabera:

a)  Milioi bat bedera­tzi­ehun eta laurogeita hamar mila euro (1.990.000,00 €), Gipuzkoako enpresen lehiakortasunaren indar­tze­a susta­tze­ko proiektuak finan­tza­tzeko:

1.0410.100.470.00.23.2019: 941.400,00.

1.0410.100.481.00.17.2019: 192.600,00.

5.0410.100.470.00.23.2020: 727.600,00.

5.0410.100.481.00.17.2020: 128.400,00.

b)  Laurehun mila euro (400.000,00 €), enpresa jardueraren jarraipena susta­tze­ko proiektuak finan­tza­tzeko:               

1.0410.100.470.00.27.2019: 179.500,00.

1.0410.100.481.00.14.2019: 40.500,00.

5.0410.100.470.00.27.2020: 153.000,00.

5.0410.100.481.00.14.2020: 27.000,00.

c)  Seiehun eta berrogeita hamar mila euro (650.000,00 €), enpresen arteko lankide­tza­rako dinamikak egitura­tze­ko proiektuak finan­tza­tzeko:

1.0410.100.470.00.02.2019: 370.000,00.

5.0410.100.470.00.02.2020: 280.000,00.

d)  Hirurehun eta berrogeita hamar mila euro (350.000,00 €), ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integra­tze­ko proiektuak finan­tza­tzeko:

1.0410.100.470.00.33.2019: 87.500,00.

1.0410.100.481.00.20.2019: 87.500,00.

5.0410.100.470.00.33.2020: 87.500,00.

5.0410.100.481.00.20.2020: 87.500,00.

e)  Hirurehun eta hogeita bost mila euro (325.000,00 €), ekonomia sor­tza­ilea balioesteko proiektuak finan­tza­tzeko:

1.0410.100.470.00.04.2019: 132.500,00.

1.0410.100.481.00.06.2019: 52.500,00.

5.0410.100.470.00.04.2020: 105.000,00.

5.0410.100.481.00.06.2020: 35.000,00.

Hirugarren.    Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe.      

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdunek erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkeztu ahalko diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Hala ere, aldez aurretik, aukerako berrazter­tze­ko errekur­tso­a aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kon­tsei­luari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekur­tso­rik aurkeztu berrazter­tze­ko errekur­tso­ari espresuki eran­tzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egoki­tzat jotako beste errekur­tso oro aurkeztu ahal izango da.           

Donostia, 2019ko mar­txo­aren 15a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa.          (1728)

ERANSKINA

Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea, jasangarritasuna eta lankide­tza susta­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019ko deialdia.

1.    Helburua.

Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indar­tzea, jasangarritasuna eta lankide­tza susta­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019. urteko deialdia egitea. Oinarriak Diputatuen Kon­tsei­luak 2018ko maia­tza­ren 8an onartu zituen (2018ko maia­tza­ren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: 97 zk.).  

2.    Eskaerak aurkeztea.

1.1.  Eranskin gisa jaso­tzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute II., III., IV., V. eta VI. eranskinetako 2. oinarrian aurreikusitako baldin­tzak bete­tzen dituzten entitateek.

1.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2019ko apirilaren 30ean, goizeko 12:00etan amaituko da.             

3.    Jarduerak gauza­tze­ko epea.

Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak diru lagun­tza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan, eta 2020ko maia­tza­ren 15a baino lehen amaitu beharko dira.

4.    Ebazpena jakinarazteko bidea.

Diru lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

5.    Finan­tza­keta.

Deialdi honen bidez emango diren diru lagun­tzen zenbateko osoa 3.715.000,00 euro da. Zenbateko hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2019ko aurrekontu orokorreko honako kontu sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:     

a)  Milioi bat bedera­tzi­ehun eta laurogeita hamar mila euro (1.990.000,00 €), Gipuzkoako enpresen lehiakortasunaren indar­tze­a susta­tze­ko proiektuak finan­tza­tzeko (II. eranskina):  

1.0410.100.470.00.23.2019: 941.400,00.

1.0410.100.481.00.17.2019: 192.600,00.

5.0410.100.470.00.23.2020: 727.600,00.

5.0410.100.481.00.17.2020: 128.400,00.

b)  Laurehun mila euro (400.000,00 €), enpresa jardueraren jarraipena susta­tze­ko proiektuak finan­tza­tzeko (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.27.2019: 179.500,00.

1.0410.100.481.00.14.2019: 40.500,00.

5.0410.100.470.00.27.2020: 153.000,00.

5.0410.100.481.00.14.2020: 27.000,00.

c)  Seiehun eta berrogeita hamar mila euro (650.000,00 €), enpresen arteko lankide­tza­rako dinamikak egitura­tze­ko proiektuak finan­tza­tzeko (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.02.2019: 370.000,00.

5.0410.100.470.00.02.2020: 280.000,00.

d)  Hirurehun eta berrogeita hamar mila euro (350.000,00 €), ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integra­tze­ko proiektuak finan­tza­tzeko (V. eranskina):

1.0410.100.470.00.33.2019: 87.500,00.

1.0410.100.481.00.20.2019: 87.500,00.

5.0410.100.470.00.33.2020: 87.500,00.

5.0410.100.481.00.20.2020: 87.500,00.

e)  Hirurehun eta hogeita bost mila euro (325.000,00 €), ekonomia sor­tza­ilea balioesteko proiektuak finan­tza­tzeko (VI. eranskina):

1.0410.100.470.00.04.2019 132.500,00.

1.0410.100.481.00.06.2019 52.500,00.

5.0410.100.470.00.04.2020 105.000,00.

5.0410.100.481.00.06.2020 35.000,00.

6.    Lehentasunak.

6.1.  Honako hauek dira 2019ko deialdian II. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren lehentasunak:           

— Enpresa txi­ki eta ertainek gara­tzen dituzten edo enpresa txi­ki eta ertainei xedatutako proiektuak, batez ere enpresa txi­kiei.

— Industria sektoreko eta/edo industriari loturiko zerbi­tzu­en sektoreko enpresen proiektuak.

— Enpresen eskain­tza diber­tsi­fika­tzen duten eta balio katean koka­tzen duten proiektuak.

— Kalitatezko enpleguari eustea eta haztea berma­tzen duten proiektuak.

— Ekonomia zirkularrarekin eta industria aurreratuarekin biozien­tzia-osasunarekin, zibersegurtasunarekin, zahar­tze­arekin, mugikortasun iraunkorrarekin eta ekonomia sor­tza­ilearekin zerikusia duten proiektuak.

6.2.  Honako hauek dira 2019ko deialdian III. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren lehentasunak:          

— Enpresa txi­ki eta ertainek gara­tzen dituzten edo enpresa txi­ki eta ertainak har­tzen dituzten proiektuak, batez ere enpresa txi­kiak.

— Industria sektoreko eta industriarekin lotutako zerbi­tzu­etako enpresen proiektuak.

— Lurralde esparru batean edo sektore batean ahalik eta eragile gehien elkar­tzen eta ordezka­tzen dituzten ekin­tzak.

— Enpresa jardueraren jarraipena ahalbidetuko duen hausnarketa estrategikoa.

— Diseinu eta esperimentazio faseetako dinamikak.

— Kalitatezko enpleguari eustea eta haztea berma­tzen duten proiektuak.

6.3.  Honakoak dira 2019ko deialdian IV. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren lehentasunak:

— Enpresa txi­ki eta ertainek garatutako planak, batez ere, enpresa txi­kiek.

— Industria sektoreko eta industriarekin lotutako zerbi­tzu­etako enpresen proiektuak.

— Zenbait sektoreren hibridazioaren emai­tza diren proiektuak.

— Ekonomia zirkularrarekin eta industria aurreratuarekin, biozien­tzia-osasunarekin, zibersegurtasunarekin, zahar­tze­arekin, mugikortasun iraunkorrarekin eta ekonomia sor­tza­ilearekin zerikusia duten proiektuak.

— Guztira 30 per­tso­na ba­tzen dituen enpresen mul­tzo­ei buruzko proiektuak.

— Enpresen arteko lankide­tza prozesu berriak.

7.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran, eranskinean dagoen ereduari jarraituz egindakoan, honako informazioa sartu behar da:

a)  Lagun­tza eska­tzen duen erakundearen datuak.

b)  Diru lagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplika­tze­ko aukera ematen duena.

c)  Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)  Aitorpen eran­tzu­lea, deialdi honen eranskin gisa ager­tzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

8.    Borondatezko itzu­lketa.

Enpresa onuradunak borondatezko itzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari 15.4 oinarri orokorrean zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.