2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019. urteko deialdia.         

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2019ko mar­txo­aren 12an.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programaren bidez, Gipuzkoako ekonomia susperraldia finka­tzen lagun­tze­a du helburu, enpresen lehiakortasuna bul­tza­tuz, enpresen jarrera lehiakorra sustatuz eta gure politika industrial eta ekonomikoaren identitate markak indartuz, herrialde eta lurralde gisa. Azken batean, aberastasun iraunkorra eta per­tso­nen ongizatea bermatuko dituen Gipuzkoa sustatu nahi da.            

Horretarako, proiektu bat garatu nahi da enpresa eta lanpostu gehiago eta hobeak sor­tze­a helburu hartuta, ekonomia produktiboaren alde eginez, bereziki, gure sektore estrategikoetan, eta aberastasun iraunkorra sor­tzen lagunduko duten enpresa- eta gizarte-jarrerak bul­tza­tuz. Proiektu horren bidez, industriaren aldeko gizarte mugimendua lortu behar dugu gure herrian, eta enpresa jarri behar dugu aberastasuna sor­tze­ko prozesuaren erdigunean, haren ekarpen sozial eta ekonomikoa nabarmenduz.

Gipuzkoaren apustu estrategikoa ekosistema ekin­tza­ile bat gara­tze­a da, zeinak politikak, fiskalitatea eta administrazioa, merkatuak, azpiegiturak, lidergoa, babes eta lagun­tza elementuak, eta ekin­tza­ile­tza­ren aldeko kultura integratuko dituen. Hori ahalbide­tze­ko, Gipuzkoako Foru Aldundiak prozesua bidera­tze­ko eginkizuna har­tzen du beregain, eta, zeregin horretan, ekin­tza­ile­tza­ren katean dauden eragile guztiak tartean sartu eta per­tso­na ekin­tza­ileak protagonista izango direla ziurtatu nahi du. Ekosistema ekin­tza­ile horrek oinarrizko bi ardatz aldarrikatu behar ditu enpresa berriak sor­tze bidean: euskal zien­tzi­a eta teknologia sarearen protagonismoa, batetik, korporazioaren barne ekin­tza­ile­tza, bestetik. Laburbilduz, eragile bakoi­tzak gune aktibo gisa definitu behar du bere burua, ekin­tza­ile­tza bul­tza­tzeko Gipuzkoako sarearen barruan.

Apustu horrek zenbait neurri eska­tzen ditu, besteak beste, babesle­tza publiko-pribatua eta administrazio publikoak berezko duen jardunbidea. Honek esku-har­tze politika desberdinak pareka­tze­a dakar (enpresen lehiakortasuna bul­tza­tzea, ekin­tza­ile­tzara bideratutako azpiegiturak eta enpresa eredu berriak susta­tzea, etab.), eta horiek kudea­tze­a eta zenbait neurri txe­rta­tze­a (lagun­tze­ko tresna finan­tza­rioak).    

Estrategia eta jarduera ildo hauek 2019 ekitaldian indartuko dira, honako hauek ikusita:

— Orain arte lortu diren emai­tzen ebaluazio positiboa,    

— EAEko Jarduera Ekin­tza­ile­tzako Erakunde arteko bigarren Plana 2017-2020 (PIE 2020). Plan honek, beste helburu ba­tzu­en artean, sustapen aurreratuari babesa ematen dion ekosistema indar­tze­a azpimarra­tzen du,

— Ekin­tza­ile­tza berri­tza­ileari eta teknologikoki aurreratuari emandako babesaren prozesu, berrantolaketa mul­tzo­a eta egituren hobekun­tza EAEan; eta,

— Ekin­tza­ile­tza lagun­tze­ko estrategia bakar batean apostu estrategikoak eta ekonomia zirkularra eta industria kreatiboa txe­rta­tzea.

Dirulagun­tza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.           

Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kon­tsei­luak

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.    Onar­tze­a enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019ko deialdia, erabaki honen eranskinean jasota dagoena. 

Bigarren.    2019. ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 1.661.715,00 euroko gastua baimen­tze­a ondoko jarduera alorretan, aurrekontuko kontu sail hauen arabera:

a)  Enpresak sor­tze­ko prozesuan enpresa proiektuei lagun­tza ematea:

1.0410.100.470.00.24.2019: 180.000,00 €.

5.0410.100.470.00.24.2020: 50.000,00 €.

b)  Enpresak sor­tze­ko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei lagun­tza ematea:

1.0410.100.470.00.26.2019: 110.000,00 €.

5.0410.100.470.00.26.2020: 160.000,00 €.

c)  Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berri­tza­ileak sor­tze­ko prozesuan lagun­tza ematea:

1.0410.100.470.00.25.2019: 221.281,00 €.

1.0410.100.770.00.07.2019: 246.965,00 €.

5.0410.100.470.00.25.2020: 201.281,00 €.

5.0410.100.770.00.07.2020: 301.921,00 €.

d)  Ekin­tza­ileen eta ekin­tza­ile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala lagun­tze­ko jarduerak:

1.0410.100.470.00.19.2019: 50.267,00 €.

1.0410.100.481.00.15.2019: 40.000,00 €.

5.0410.100.470.00.19.2020: 60.000,00 €.

5.0410.100.481.00.15.2020: 40.000,00 €.

Hirugarren.    Eskumena ematen zaio berariaz Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izateko, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, interesdunek aukera dute horren aurretik berrazter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko Diputatuen Kon­tsei­luari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez dezakete.      

Donostia, 2019ko mar­txo­aren 15a.—Alfonso Acarreta Rodriguez, Departamentuko idazkari teknikoa.          (1727)

ERANSKINA

Enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019ko deialdia. 

1.    Helburua.

Enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019ko deialdia egitea. Oinarriak Diputatuen Kon­tsei­luak 2017ko ekainaren 27an onartu zituen (2017ko uztailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 127 zk.) eta Diputatuen Kon­tsei­luaren erabaki bidez aldatu zituen 2018ko apirilaren 10ean (2018ko apirilaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 74 zk.).

2.    Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta bukatuko da:

— III. (enpresak sor­tze­ko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei lagun­tza emateko dirulagun­tzak) eta V. eranskinen (ekin­tza­ileen eta ekin­tza­ile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala helburu dituzten jarduerak finan­tza­tzeko dirulagun­tzak) 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2019ko apirilaren 29an, eguerdiko 12:00etan.

— II. (Enpresak sor­tze­ko prozesuan enpresa proiektuei lagun­tza emateko dirulagun­tzak) eta IV. (oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berri­tza­ileak sor­tze­ko prozesuan lagun­tza emateko dirulagun­tzak) eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2019ko urriaren 17an, eguerdiko 12:00etan.

3.    Finan­tzi­azioa.

3.1.  Deialdi honetan eman beharreko diru lagun­tzen zenbatekoa 1.661.715,00 eurokoa izango da, eta 2019rako Gipuzkoako Lurralde Historikoak dauzkan aurrekontu-sail hauen artean banatuko da:

a)  Enpresak sor­tze­ko prozesuan enpresa proiektuei lagun­tza ematea (II. eranskina):

1.0410.100.470.00.24.2019: 180.000,00 €.

5.0410.100.470.00.24.2020: 50.000,00 €.

b)  Enpresak sor­tze­ko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei lagun­tza ematea (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.26.2019: 110.000,00 €.

5.0410.100.470.00.26.2020: 160.000,00 €.

c)  Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berri­tza­ileak sor­tze­ko prozesuan lagun­tza ematea (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.25.2019: 221.281,00 €.

1.0410.100.770.00.07.2019: 246.965,00 €.

5.0410.100.470.00.25.2020: 201.281,00 €.

5.0410.100.770.00.07.2020: 301.921,00 €.

d)  Ekin­tza­ileen eta ekin­tza­ile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala lagun­tze­ko jarduerak (V. eranskina):

1.0410.100.470.00.19.2019: 50.267,00 €.

1.0410.100.481.00.15.2019: 40.000,00 €.

5.0410.100.470.00.19.2020: 60.000,00 €.

5.0410.100.481.00.15.2020: 40.000,00 €.

3.2.  Aipatutako zenbateko osoa organo eskudunak handitu ahalko du, dirua ematea erabaki aurretik deialdi berririk egiteko beharrik gabe eta, kasuen arabera, dagokion aurrekontu-aldaketa onartu ostean.            

3.3.  Era berean, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari argi eta garbi ematen zaio eskumena programa honen aurrekontu-kredituetan zenbateko soberakinak geratuz gero baimendutako gastuak murriztea baimendu dezan, zenbatekoak departamentuaren programa honetako edo beste orotako aurrekontu-sailetara transferi­tze­ko.

4.    Jarduerak gauza­tze­ko epea.

Oro har, diruz lagundutako jarduerak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira eta ondorengo datarako amaitu:      

— II. eta III. eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2020ko apirilaren 23an.

— IV. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2020ko irailaren 30ean.

— V. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2020ko apirilaren 30ean.

5.    Ebazpena jakinaraztea.

Diru lagun­tza ematea edo uka­tze­a erabaki­tzen duen ebazpena eska­tzai­le bakoi­tza­ri bakarka jakinaraziko zaio, Gipuz­koako Aldizkari Ofizialean argitara­tze­a alde batera utzi­ta, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

6.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran, eranskinean dagoen ereduari jarraituz egindakoan, honako informazio hau sartuko da:

a)  Entitate eska­tzai­learen datuak.

b)  Diru lagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren memoria deskriptiboa, balorazio irizpideak aplika daitezen (Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ak eranskin bakoi­tze­rako ezarritako ereduen arabera).

c)  Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu zehaztua.

d)  Ardurapeko adierazpena, deialdi honetako eranskinean eran­tsi­tako ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere sar­tzen dena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, entitate onuradun izaera lor­tze­ko debekurik ez duela adierazten duena, baita emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2005eko otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legearekin eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren 2007ko abenduaren 28ko 14/2007 Legearekin zerikusia dutenak. Eta, enpresak azken hiru ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» lagun­tze­i buruzkoa, horiek jaso baditu.              

e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan egunean daudela egiaztazen duen dokumentazio eguneratua. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

f)  Lagun­tza bateragarrien ziurtagiria.

7.    Eskaerei buruzko erabakia har­tze­ko eta jakinarazteko epea.

Dirulagun­tza onar­tze­ko ala ezesteko erabakia jakinarazteko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren argitalpen egunetik hasita, II. eta IV. eranskinetan aurreikusitako diru lagun­tzen epea 2019ko abenduaren 13an (hau barne) bukatuko da.        

Erabakia eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraiki.          

8.    Borondatezko itzu­lketa.

Per­tso­na ala entitate onuradunak borondatezko itzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari 14.4 oinarri orokorrean zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.