3
TOKI ADMINISTRAZIOA

OÑATIKO UDALA

Iragarkia

Oñatiko Udalak, 2018ko otsa­ilaren 28an egindako bilkuran Udal Plenoak aho batez ondorengo akordioa onartu zuen:

Oñatiko Udalak garapenaren aldeko nazioarteko lankide­tza­rako emango dituen diru lagun­tzak norgehiagoka prozedura bidez emateko oinarri arau­tzai­leak eta 2019ko deialdia.

Erabaki­tzen du

Lehenengo: Onar­tze­a jarraian ageri diren dirulagun­tza lerroen oinarri arau­tzai­le orokorrak, baita erabaki honetan jaso­tzen diren berariazko oinarriak ere.

1.  Garapen bidean dauden herrialdeetan lankide­tza-proiektuak gara­tze­ko diru lagun­tzak.

2.  Garapenerako sen­tsi­bilizazioa edo/eta hezkun­tza­ko jarduerak finan­tza­tzeko dirulagun­tzak.

3.  Larrialdiko edo/eta lagun­tza humanitarioko egitasmoak finan­tza­tzeko dirulagun­tzak.

Bigarrena: Onar­tze­a aipatutako dirulagun­tzen 2019ko deialdia.

1.  Finan­tzi­azioa:

1.1.  Garapen bidean dauden herrialdeetan lankide­tza-proiektuak gara­tze­ko dirulagun­tzak. 2019ko aurrekontu ekitaldiari dagozkion lagun­tze­tarako, guztira ehun eta hamar mila euroko (110.000,00 €) gastua baimen­tzen da, 0391.481. 231.60.01 kontu sailaren kargura.

1.2.  Garapenerako sen­tsi­bilizazioa edo/eta hezkun­tza­ko jarduerak finan­tza­tzeko diru lagun­tzak. 2019ko aurrekontu ekitaldiari dagozkion lagun­tze­tarako, guztira hiru mila euroko (3.000,00) gastua baimen­tzen da, 0391.481.231.60.01 kontu sailaren kargura.              

1.3.  Larrialdiko edo/eta lagun­tza humanitarioko egitasmoak finan­tza­tzeko diru lagun­tzak. 2019ko aurrekontu ekitaldiari dagozkion lagun­tze­tarako, guztira hamabi mila euroko (12.000,00) gastua baimen­tzen da, 0391.481.231.60.01 kontu sailaren kargura.

2.  2019 urteko eskaerak aurkezteko epea.

2.1.  Garapen bidean dauden herrialdeetan lankide­tza-proiektuak gara­tze­ko diru lagun­tzak lerroari dagokienean, 30 egun naturaleko epean, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik aurrera.        

2.2.  Garapenerako sen­tsi­bilizazioa edo/eta hezkun­tza­ko jarduerak finan­tza­tzeko dirulagun­tzak lerroari dagokionean, 2019ko abuztuaren 30a arte, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

2.3.  Larrialdiko edo/eta lagun­tza humanitarioko egitasmoak finan­tza­tzeko dirulagun­tzak lerroari dagokionean, 2019ko azaroaren 30a arte, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

Hirugarrena: Erabaki honen bidez onartutako oinarri arau­tzai­leek eragina izango dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egunetik aurrera.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari.

Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean Administrazioarekiko Auzi Errekur­tso­a aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik Berrazter­tze­ko Hautazko Errekur­tso­a aurkezteko, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.   

Guztiek jakin dezaten argitara­tzen da hori.

Oñati, 2019ko mar­txo­aren 11.—Alkatea.         (1654)

Oñatiko udalak garapenaren aldeko nazioarteko lankide­tza­rako emango dituen dirulagun­tzak norgehiagoka prozedura bidez emateko oinarri arau­tzai­leak.         

I. TITULUA

OINARRI ARAUTZAILE OROKORRAK

1. artikulua.  Xedea.

1.  Oinarri-arau hauen xedea da garapenerako lankide­tza­ko egitasmoak buru­tze­ko dirulagun­tzak emateko modua arau­tze­a beren helburuen artean garapenerako lankide­tza xede duten irabazi asmorik gabeko erakunde juridikoen bidez, hau da, GGKE, kongregazio erlijioso, fundazio eta an­tze­koen bidez.               

2.  Oinarri hauetan ondorengo lerroak aurreikusten dira:

a.  Garapen bidean dauden herrialdeetan lankide­tza-proiektuak finan­tza­tzeko dirulagun­tzak.

b.  Garapenerako sen­tsi­bilizazioa edo/eta hezkun­tza­ko jarduerak finan­tza­tzeko dirulagun­tza.

c.  Larrialdiko edo/eta lagun­tza humanitarioko egitasmoak finan­tza­tzeko dirulagun­tzak.

3.  Lerro horietako bakoi­tza­ren berariazko oinarriekin batera, guztien­tza­ko komunak diren oinarri orokorrak ezar­tzen dira.

4.  Lerro horietarako baimendutako gastua agortuko ez balitz, soberan gelditutako kopuruak beste lerroak osa­tze­ko erabili ahal izango lirateke.         

2. artikulua.  Araubide juridikoa.

1.  Dirulagun­tza hauek ematerakoan, eta onuraduna eta erakunde emai­lea elkarrekin lotuko dituen harreman juridikoa finka­tze­rakoan, oinarri hauek eta dirulagun­tzak ematen direnean indarrean diren arauak bete beharko dira: Oñatiko Udalak dirulagun­tzak emateko duen ordenan­tza arau­tzai­lea (2009ko mar­txo­aren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 54. zk.) eta 2015-2019 legealdirako Oñatiko Udalaren diru-lagun­tzen Plan Estrategikoa (176. zkia. duen 2015eko irailaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).

2.  Oinarri hauetan aurreikusi ez diren gai guztietarako, Dirulagun­tze­i buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2003-11-18koa) eta Lege hori gara­tze­ko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Arautegiak diotena hartuko da kontuan.

3. artikulua.  Beste dirulagun­tza ba­tzu­ekiko bateragarritasuna.

1.  Ordenan­tza honen bidez araututako dirulagun­tzak bateragarriak izango dira helburu berarako beste erakunde publiko zein pribatuek emandakoekin; baina, ezin izango da, inola ere, gainfinan­tza­ziorik egon, hau da, beste erakunde ba­tzu­ekin batera emandako dirulagun­tza­ren zenbatekoak ezin du gainditu jardueraren kostu osoa.

4. artikulua.  Diruz lagundu daitezkeen egitasmoak.

1.  Diruz lagungarriak izango dira unean uneko OCDEren Garapenerako Lagun­tza­ko Ba­tzor­dearen Lagun­tza Har­tzai­leen Zerrendan dauden herrialdeen premiak ase­tze­ra bideratutako egitasmoak.

Nola nahi ere, aurreko kasuetatik kanpo gera­tzen den eskaerarik jasoko balitz, eta eskaeraren justifikazioa jaso eta on­tzat eman ondoren, Garapen Komunitario eta Partaide­tza­ko Ba­tzor­dearen esku geratuko li­tza­teke onarpena ematea ala ez.

2.  Diruz lagungarriak izango dira zeharkako kosteak, egitasmoari identifikatu, formulatu, jarraipena eta ebaluazioa egiteko zuzenean lotutako administrazio eta kudeaketa gastuak. Zuri­tze­ko unean, zeharkako kosteen por­tzen­tajea emandako dirulagun­tza­ren %10ekoa izango da, gehienez.              

5. artikulua.  Erakunde eska­tzai­leek bete beharreko bal­din­tzak.

1.  Dirulagun­tza jaso­tze­ko aukera izateko, honako baldin­tza hauek bete beharko ditu erakunde eska­tzai­leak:

a.  Dagokion erroldan formalki eratutako eta inskribatutako irabazi asmorik gabeko izaera juridikodun erakundea izatea baldin eta bere estatutuetan, helburuetan, eginkizunetan edo txo­stenetan berariaz adierazita badaude garapenerako lankide­tza­rekin zerikusia duten jarduerak buru­tzea; horien jarduerak oinarri hauekin bat etorriko dira.

b.  Egoi­tza nagusia edo legalki osatutako ordezkari­tza (egoi­tza soziala) Oñatiko udalerrian izango dute.

2.  Aipatutako erakundeek beste baldin­tza hauek ere bete beharko dituzte:

a.  Diruz lagundutako ekin­tzak aurrera eramateko gaitasuna eta egitura egokia izatea.

b.  Lankide­tza alorrean eskarmentu egiaztatua izatea. Honetarako, azken 3 urtean egindako jardueren memoria aurkeztuko dute.

c.  Elkartasuna eta baliabide pribatuak mobiliza­tze­ko gaitasuna izatea, eta beste erakunde ba­tzu­etatik ere dirulagun­tzak lor­tzea. Horretarako, azken 3 urteko balan­tze ekonomikoa aurkeztuko dute eta, hala egokituz gero, jasotako dirulagun­tzak eta hauen sorburu eta zenbatekoa zehaztu, sortutako baliabide propioekin batera.

d.  Tokian tokiko bestaldeko erakundea edo kidea izatea (kontrapartea).

e.  Dirulagun­tza eska­tzen den unean zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak beteta eduki­tzea.   

f.  Deialdiaren urte berean Oñatin garapenerako sen­tsi­bilizazio edo/eta hezkun­tza­ko ekin­tza­ren bat burutu izana izatea edo buru­tze­ko konpromisoa har­tzea.

g.  Zigorrik ez izatea, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epe­an, lagun­tza publikoak lor­tze­ko.     

3.  Eska­tzai­leek zehaztu egin beharko dute deialdira aurkezten dituzten ekin­tzak beste erakunde ba­tzu­ei egindako eskarietan sartu dituzten, edo beste erakunde ba­tzu­en lagun­tza hartu duten. Horrela bada, lagun­tza horien zerrenda aurkeztu beharko dute, kopuruak eta helburuak zehaztuz, dirulagun­tzak ordain­tze­ko unean bikoizketarik gerta ez dadin eta baliabideak ahalik eta ondoen bana­tze­a ahalbide­tze­arren.

4.  Herri Administrazioaren eta aurrezki erakundeen mendeko erakunde eta zerbi­tzu­en egitasmoek ez dute dirulagun­tza­rik jasoko.

6. artikulua.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.      

1.  Dirulagun­tzen urteroko deialdiak dirulagun­tzen zuzkidura ekonomikoa, eskaera bakoi­tze­ko diruz lagundu daitezkeen gehienezko kopuruak, eskaerak aurkezteko modua eta epea, eta erakunde bakoi­tze­ko aurkeztu daitekeen eskaeren gehieneko kopurua ezarriko ditu.

2.  Deialdi bakoi­tze­an ezarriko dira bidezkoak diren eskera orria eta bestelako inprimakiak.

3.  Deialdi bakoi­tza­ren informazioa eta eskaerak eta zuriketa egiteko inprimaki normalizatuak Oñatiko udalaren web orrian eskuratu ahal izango dira.

4.  Dirulagun­tza eskaerak izenpetuko dituztenak eurak interesatuak izango dira, edo, eurak izan ezean, zuzenbidean balioa duen beste edozein baliabide erabilita duten ordezkapena egiazta­tzen duten per­tso­nek.

5.  Eskatutako dokumenturen bat dagoeneko Oñatiko Udalaren organoren batek bere esku edukiko balu, dirulagun­tza­ren eska­tzai­leak, aukeran, heldu ahal izango dio 39/2015 Legearen 53.1.d, 28.2 eta 28.3 ataletan ezarritakoari. Horretarako, eska­tzai­leak adierazi egin beharko du noiz eta zein sailean aurkeztuak edo emanak izan ziren dokumentuok, eta ez badira bost urte baino gehiago igaro zegokien prozedura amaitu zenetik.          

6.  Eskabide orriak edo dokumentazio lagungarriak aka­tsik izanez gero edo osatugabeak badira, interesdunei 10 eguneko epea emango zaie atze­mandako aka­tsak konpon­tze­ko. Epea igarota, horrelakorik egin ezean, eskariari uko egin zaiola ulertuko da, 39/2015 Legearen 93 eta 94 aurreikusitako moduan ebazpena eman ondoren.        

7. artikulua.  Dirulagun­tza kopurua.

1.  Ematen diren lagun­tzak ezingo dira izan ekin­tza­ren kostuaren %75 baino gehiago.

2.  Salbuespen gisa, Ba­tzor­deak ezarritako dirulagun­tza­ren muga gaindi­tze­ko proposamena egiteko ahalmena izango du, behar diren arrazoiak azalduz.

8. artikulua.  Dirulagun­tzak emateko prozedura. Izapidea.          

1.  Lagun­tza hauek elkarrekiko lehiakortasun jardunbideaz emango dira. Ondorioz, kasu bakoi­tze­an ezarritako balorazio irizpideen arabera, diruz lagundu nahi diren jardueren kalitatea eta bideragarritasuna ziurta­tze­ko moduko eskaera kopurua hautatuko da.

2.  Dirulagun­tzak emateko prozedura izapide­tze­a Garapen Komunitarioa eta Partaide­tza departamenduaren eginkizuna da, eta hari dagokio behar diren ekin­tza guztiak buru­tze­a ebazpen proposamena gauza­tze­ko beharrezkoak diren datuak zehaztu, eskuratu eta egiazta­tze­ko.   

3.  Izapide­tze fasea hasiko da eskaera bakoi­tzaz Garapen Komunitarioa eta Partaide­tza departamenduak egingo duen aurre ebaluazioaz, hau da, eska­tzai­leak dirulagun­tza­ren onuradun izaera eskura­tze­ko ezarririk dauden baldin­tza guztiak bete­tzen dituela eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta egokia dela egiazta­tzea.             

4.  Garapen Komunitarioa eta Partaide­tza Ba­tzor­deburuak bere zerbi­tzu­ari atxi­kitako teknikari bat izendatuko du dirulagun­tza mota bakoi­tze­an aurkeztutako eskaeren balorazio txos­tena egin dezan, oinarri orokor hauekin batera doazen eranskinetako berariazko oinarri arau­tzai­leetan beste administrazio organoren baten txos­tena behar dela ezar­tzen ez bada.           

5.  Eskaerak ebaluatu ondoren, Garapen Komunitarioa eta Partaide­tza Ba­tzor­deak ebazpen proposamena osatuko du, behar bezala arrazoituta, eta Alkate­tza­ri ebazpen-proposamena luzatuko dio.

6.  Alkate­tzak eskaerak aztertu ondoren eta ezarritako baldin­tzak bete­tzen direla egiaztatu eta gero, dirulagun­tza bezala emango du. Dirulagun­tza ebazpenean adieraziko da emandako dirulagun­tza­ren zenbatekoa eta zuriketari dagokion zenbateko konputagarria.

Zuriketari dagokion zenbateko konputagarria honako formularen bitartez aterako da:

Zuriketari dagokion zenbateko konputagarria = («emandako diru lagun­tza­ren zenbatekoa» X 100)/ 75.

7.  Urteroko aurrekontuan izendatutako zuzkidura osoa agortu arte emango zaizkie dirulagun­tzak eska­tzai­leei.

9. artikulua.  Erabaki­tze­ko eta jakinarazteko epea.

1.  Prozedura azter­tze­ko, ebazteko eta jakinarazteko epea lerro bakoi­tze­rako oinarri espezifikoek ezar­tzen duena izango da.

2.  Prozeduraren instrukzioa egin ondoren, eta ebazpen-proposamena ida­tzi aurre­txo­an, 39/2015 Legearen 82 artikuluan aurreikusitakoari, en­tzu­naldiaren tramitea beteko da, salbu eta soilik interesdunek emandako egin­tzak, probak eta alegazioak baino ez badira kontuan har­tzen edo ager­tzen prozeduran.

3.  Ebazpenak administrazio-bidea amai­tzen du.

4.  Interesdunei prozeduraren ebazpena jakinaraziko zaie 39/2015 Legearen 40. artikulutik 46. artikulura xedatutakoaren arabera. eta lege horrek 59. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hori guztia, Oñatiko Udalak emandako diru-lagun­tzen berri bere web orrian argitara­tze­ko aukerari uko egin gabe.      

10. artikulua.  Dirulagun­tza ken­tze­a eta itzu­ltzea.         

1.  Jarraian zerrendatuko diren kasuetan, itzu­li egin beharko dira emandako diruak; baita dirulagun­tza ordaindu zen unetik itzu­ltze­a erabaki den unea arteko berandu­tze-interesak ere.

a.  Jasotako diruari emandako erabilera, garaiz eta behar den moduan, ez justifika­tzea.

b.  Dirulagun­tza ukatu egingo da, eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada. Era berean, datuak ezkuta­tzen edo fal­tsu­tzen badira, dirulagun­tza jaso­tze­ko eskubidea galduko da.            

c.  Dirulagun­tzak ematean, onuradunei ezarritako baldin­tzak ez bete­tzea.

d.  Dirulagun­tza­ren helburua, guztiz edo zati batean, ez bete­tzea.

e.  Kontrol-erakundeei beren jardueran eragoztea edo oztopa­tzea.

2.  Kudeaketa, inspekzioa eta kontrola egiteko garaian dirulagun­tza modu desegokian jasoa edo erabilia izan delako zan­tzu­ak agertuz gero, espediente bat irekiko da horren berri emateko, eta beharrezko diren kautelazko neurriak hartuko dira.

11 artikulua.  Dirulagun­tza­ren zertarakoa alda­tzea.

1.  Dirulagun­tza jaso­tzen duten erakunde onuradunetako batek aldatu egin behar izanez gero ezinbestean dirulagun­tza­ren zertarakoa, Udal honi adierazi beharko dio gorabehera hori erregistro ofizialean aurkeztuta eta, aurreko komunikazioa egiten denetik 4 hil baino luzeagoa izango ez den epe batean, zertarako berria aurkeztu behar du, dirulagun­tza jaso­tze­ko proiektu izangaiaren formatuarekin, eta oinarri-arauetako eskakizunetara egokituko da.

2.  Proiektu moduan datorren dirulagun­tza­ren zertarako berria Garapen Komunitario eta Partaide­tza­ko Ba­tzor­de Informatiboak aztertuko du eta proposamena Alkate­tza­ri bideratu. Alkate­tzak berariaz onartu beharko du aldaketa.              

12. artikulua.  Ordainketa.

1.  Onartutako diru lagun­tzak bi zatitan ordainduko dira. Lehen ordainketa diru lagun­tza­ren zenbatekoaren %75ekoa izango da, eta dirulagun­tzak onar­tze­ko ebazpenak berak aginduko du. Bigarren ordainketa diru lagun­tza­ren %25ekoa izango da eta deialdi honetako 13. oinarri-arauan adierazitako frogagiriak aurkeztu ondoren emango zaio erakunde onuradunari.           

2.  Garapen Komunitario eta Partaide­tza Ba­tzor­deak erakunde onuradunek aurkezten duten justifikazioa aztertu ondoren, Alkate­tza­ri dirulagun­tza­ri dagokion gainerakoaren ordainketa proposamena aurkeztuko dio, edo, hala badagokio, dirulagun­tza jaso duen erakundeak itzu­li beharreko zenbatekoa proposatuko du, baldin eta diruz lagundutako jardueraren edo proiektuaren gastuen gaineko gehiegizko diru-sarrerak badaude, Alkate­tzak erabakia har dezan.               

13. artikulua.  Zuriketa.

1.  Dirulagun­tza lerroen oinarri espezifikoetan ezarriko dira diru lagun­tzen zuriketa aurkezteko modua, baita bidezkoak diren inprimaki ereduak.

2.  Deialdi bakoi­tza­ren zuriketa egiteko inprimaki normalizatuak Oñatiko udalaren web orrian eskuratu ahal izango dira.            

3.  Gastuak egiazta­tze­ko dokumentazioa justifikazio gisa onar­tze­ko, deialdiaren urteko data izan beharko du.              

4.  Ebazpenaren jakinarazpenean «zuriketarako zenbateko konputagarria» bezala adierazitako zenbatekoaren 100% zuritu beharko da gu­txi­enez diru lagun­tza bere osotasunean jaso­tze­ko.

«Zuriketarako zenbateko konputagarria» bere osotasunean zuritu ez dutenek ezingo dute bigarren ordainketa (%25ari dagokiona) eskatu, eta lehengo ordainketa itzu­ltzera ez behar­tze­ko, jasotako dirulagun­tza­ren %75 zuritu beharko dute derrigorrez.

5.  Diru lagun­tza­ri emandako erabileraren justifikazioa aurkezteko epea diru lagun­tzak emateko ebazpenean finkatuko da. Nolanahi ere, ezingo da dirulagun­tzen ekitaldiko abenduaren 31ko data gainditu.       

Erakunde onuradunak eskatuta, diru lagun­tza justifika­tze­ko epe hori luzatu ahal izango da Partaide­tza eta Garapen Komunitarioko sailak zehaztutako epean eta moduan. Luzapena eska­tzen duten entitateek ezingo dute emandako diru lagun­tza­ren bigarren ordainketa (%25ari dagokiona) eskatu.          

6.  Dirulagun­tza zuriketak izenpetuko dituztenak eurak interesatuak izango dira, edo, eurak izan ezean, zuzenbidean balioa duen beste edozein baliabide erabilita duten ordezkapena egiazta­tzen duten per­tso­nek.

II. TITULUA

GARAPEN BIDEAN DAUDEN HERRIALDEETAN LANKIDETZA-PROIEKTUAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO OINARRI-ARAU ESPEZIFIKOAK

1. artikulua.  Xedea.

1.  Oinarri espezifiko hauen xedea da Garapen bidean dauden herrialdeetan lankide­tza-proiektuak diruz lagun­tze­ko baldin­tzak arau­tzea.

2.  Garapen bidean dauden herrialdeetako herritar txi­ro­tue­nen garapen politiko, sozial eta ekonomikoa bidera­tzen duten prozesu eta proiektuak sustatuko dira.

3.  Dirulagun­tza hauek helburu duten proiektuek, nagusiki, honako ekimen hauen garapena izango dute jardunbide:

a.  Gizarte egoera ahuleneko biztanleriaren gizartera­tze aktiboa.

b.  Oro har giza, eskubideen defen­tsa, eta zehazki per­tso­na, kolektibo eta herrien eskubide zibil, politiko eta territorialen defen­tsa egitea.

c.  Eragindako biztanleen kultura eta balio etnikoak bul­tza­tu eta errespeta­tze­ko ekin­tzak, bai eta jardun eremuaren aberastasun naturala eta balio ekologikoa bul­tza­tu eta errespeta­tze­koak, ezelako kalte ekologikorik sortu barik.

d.  Oinarrizko osasuna, sexu eta ugalketari buruzkoa.

4.  Lerro hauetako bat edo gehiago bil­tzen dituzten proiektuak lehentasunezko­tzat joko dira:

a.  Genero berdintasuna. Emakumeen ahaldun­tze­a beren garapen per­tso­nal eta sozialean.

b.  Partaide­tza eta komunitatearen garapena eta sendo­tzea. Biztanleria subjektuaren partaide­tza aktiboa eta komunitatearen sendo­tzea, tokian tokiko garapen eta kudeaketarako gaitasunak sorraraziz.

2. artikulua.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

1.  Eska­tzai­le bakoi­tzak nahi adina proiektu eskaera egin di­tza­ke.

2.  Eskaerak Udale­txe­an aurkeztuko dira, segidako agiriekin batera, urteroko deialdian zehazten den epean:

— Eskaera orria, bidezko eskabide ereduari jarraiki (I. eranskina), eska­tzen duen erakundea ordezka­tze­ko lege-gaitasuna duen per­tso­nak sinatua.

— Proiektuaren identifikazio inprimakia, bidezko ereduari jarraiki (II.A. eranskina).

— Aurreikusten diren gastuen eta diru-sarreren aurrekontua, baita ere eskariaren xede diren ekin­tze­ngatik beste edozein lagun­tza zertan da­tzan adieraztea (emanda zein tramitean), bidezko ereduari jarraiki: III. eranskina.

— Aitorpen ardura­tsua, Euskal Administrazio Publikotik dirulagun­tza­ren bat jaso ondorengo betebeharrak ez bete­tze­agatik ez dela zigortua izan adieraziz, bidezko ereduari jarraiki (IV. eranskina).

— Aitorpen ardura­tsua, erakunde eska­tzai­learen eta tokian tokiko bestaldeko erakunde edo kidearen arteko lankide­tza konpromisoa adierazten duena, bidezko ereduari jarraiki (V. eranskina).

— Kongregazio erlijiosoen kasuan, erakundea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela froga­tzen duen agiria.

— Behar izanez gero, erakundeak Oñatin legalki osatutako ordezkari­tza iraunkorra duela froga­tzen duen agiria.

— Kongregazio erlijiosoen kasuan, erakunde eska­tzai­learen estatuak.

— Eskabidearen sina­tza­ilea erakundearen lehendakaria ez den kasuetan, erakundearen zuzendari­tza ba­tzor­deak nahiz zuzendari­tza organoak adostuta eskabidearen sina­tza­ilea legezko ordezkari modura baimen­tzen duen erakundearen ziurtagiria, erakundearen idazkariak sinatuta.        

— Banku kontuaren titularitatea egiazta­tzen duen agiria, eskaera egin duen erakundearen identitatearekin bat etorri behar dena.

— Gizarte Seguran­tza­rekiko eta Ogasunarekiko betebeharren ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak.

— Onuradun­tzat jo­tze­ko, egiaztatu beharko da Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldin­tzak bete izana.   

— Azken 3 urtean egindako jardueren memoria.             

— Azken 3 urteetako balan­tze ekonomikoa.

Erakunde eska­tzai­leek ez dute jadanik Oñatiko Udalaren eskuetan dauden dokumenturik aurkezteko obligaziorik izango, baina dokumentu horiek zein egunetan eta zein bulego edo organotan izan ziren entregatuak adierazi beharko dute eskaeran, betiere dokumentu horiei dagokien prozedura amaitu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira.

3. artikulua.  Hautapen eta balorazio irizpideak.

1.  Ondorengo ataletan zehazten diren irizpideak eta balorazio mugak kontuan hartutako erabakiko da zein eskaera one­tsi (gehienez 100 punturaino). Gu­txi­enez 50 puntu atera­tzen ez dituzten egitasmoak ezingo dira diruz lagundu.        

2.  Bana­tze­ko den dirua denetara lortutako puntuaketaren arabera banatuko da, punturik gehien lortu duen erakundetik hasi eta bana­tze­ko den dirua erabat bukatu arte.

3.1.  Inplikatutako alderdien gaitasunari dagokionez (gehienez 25 puntu).

— Erakunde eska­tzai­leak badu proiektua kudea­tze­ko eskarmentu eta gaitasuna (5 puntu bitarte).

— Tokian tokiko bestaldeko erakunde edo kideak ekinaren ekinez egindako ibilbidea du, bai eta proiektua burutuko den eskualdearen eta biztanleriaren ezagu­tza ere (5 puntu bitarte).

— Erakunde eska­tzai­learen eta bestaldekoaren arteko lankide­tza­ren aurrekarien existen­tzi­a (5 puntu bitarte).

— Oñatin deialdiaren urtean garapeneko sen­tsi­bilizazio edo hezkun­tza­ko ekin­tza burutua izan izana edo buru­tze­ko konpromiso izatea (5 puntu bitarte).

— Eskaera egiten duen erakundeak Oñatiko udalak diruz lagundutako beste lankide­tza proiektuetan kudeaketa ona egin izana (5 puntu bitarte).

3.2.  Proiektuaren kalitate teknikoari dagokionez (gehienez 50 puntu).

— Testuinguru eta errealitateari buruzko informazioa ematen da eta proiektuaren beharra arrazoitu: egoera politiko-ekonomiko-soziala azal­tzen da eta aurkeztutako proiektuaren egokitasuna justifika­tzen da (10 puntu bitarte).

— Proiektuaren aurrekariak:proiektuaren ideia nola jaio zen azal­tzen da eta gaur arte egindakoa adierazi (5 puntu bitarte).            

— Proiektuaren onuradunen datuak sexua eta adinaren arabera bananduta daude (5 puntu bitarte).

— Proiektuaren helburu kuantitatiboak, adierazleak eta espero diren emai­tzak defini­tzen dira (5 puntu bitarte).

— Proiektuaren justifikazioaren, planteatuko helburuen, proposatutako jardueren eta espero diren emai­tzen artean koheren­tzi­a dago (10 puntu bitarte).

— Proiektuak etorkizuneko iraunkortasuna berma­tzen du, behin kanpoko dirulagun­tza bukatu eta gero (5 puntu bitarte).

— Proiektuak badauka nahiko informazio bideragarritasun teknikoaz (atal honi buruzko informazioa ezinbestekoa da produkzio eta azpiegitura proiektuetarako) (5 puntu bitarte).          

— Proiektuaren ebaluazio edo sistematizazio bat aurreikusia dago (5 puntu bitarte).

3.3.  Horietaz gain ezaugarri hauek hobe­tsi eta positiboki baloratuko dira (gehienez 25 puntu).

— Herrialdearen Giza Garapen Indizea (GGI)baxua edo oso baxua da (2 puntu bitarte).

— Proiektu hau aurreko urteko deialdian Oñatiko udalak finan­tza­tutako beste ekin­tza baten jarraipena da (2 puntu bitarte).

— Beraien jarduerak buru­tze­ko Udalaren ekarpenaz gain, beste finan­tzi­azio bide ba­tzuk bila­tze­ko ahaleginak egin ditu erakunde eska­tzai­leak. (2 puntu bitarte).

— Hainbat jarduera, proiektu edo ekin­tza beste elkarte ba­tzu­ekin elkarlanean buru­tzen ditu erakunde eska­tzai­leak (2 puntu bitarte).

— Tokiko erakunde ordezka­tza­ile eta demokratiko batek ere parte har­tzen edo babesten du proiektua (tokian tokiko bestaldeko erakunde edo kideaz gain) (2 puntu bitarte).

— Komunitatearen parte har­tzea, indar­tze­a eta sare­tze­a bereziki zain­tzen du proiektuak (7,5 puntu bitarte):    

*  Elkar­tze­ko egiturak indar­tzen eta sareak sor­tzen lagun­tzen du proiektuak.

*  Proiektuaren egitekoaren bul­tza­tzaile zuzenak bertako kolektiboak dira.

*  Proiektuak onuradunak forma­tze­ko ekin­tzak jaso­tzen ditu, komunitateko eta antolakun­tza­ko gaitasunak indartu nahian betiere.

*  Azterketak eta hausnarketak egiteko era erabakiak har­tze­ko partaideek darabil­tza­ten erritmo eta dinamikak errespeta­tzen ditu proiektuak.

— Genero-ikuspegia benetan bere egiten duen proiektua da (7,5 puntu bitarte):

*  Erakunde eska­tzai­leak barneratuta dauka genero-ikuspegia bai barruko zein kanpo lanetan, baita bere egituran ere. 

*  Tokian tokiko bestaldeko erakunde edo kideak barneratuta dauka genero ikuspegia bai barruko zein kanpo lanetan, baita bere egituran ere.

*  Emakumeek paper protagonista dute, garapen politiko, sozial eta ekonomikoaren ekile den heinean.

4. artikulua.  Erabaki­tze­ko eta jakinarazteko epea.

1.  Eskariak ebazteko gehienez 3 hilabeteko epea egonda da, eskaria jaso­tze­ko jarritako epea amai­tzen denetik, eta ordurako esan-bidezko ebazpenik atera­tzen ez bada eze­tsi direla ulertuko da.

5. artikulua.  Diru lagun­tza­ren justifikazioa eta epea.

1.  Erakunde onuradunek ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Udalari:    

— Burututako programa edo jardueraren memoria zeha­tza: garapena eta ebaluazioa (VI. eranskina).

— Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua justifika­tze­ko, bidezko ereduari jarraiki (VI eranskina), eta hauek barne hartuko dituena:

*  Gastuen eta inber­tsi­oen zerrenda sailkatua.

*  Zerrendako gastuen fakturak edo pareko froga-balioko agiriak.

*  Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tu duten beste diru-sarrera edo dirulagun­tzak.

*  Tokian tokiko bestaldeko erakunde edo kideari diruaren transferen­tzi­a egin izanaren frogagiria edo baliokidea.

2.  Gastuak egiazta­tze­ko oinarrizko dokumentazioa faktura da. Aurkeztutako fakturak onargarriak diren ala ez zehazteko 1619/2012 Errege Dekretuak, azaroaren 30ekoak, fakturazio-betebeharrak arau­tze­ko erregelamendua onar­tzen duenak, 6.1. artikuluan fakturen edukiei buruz dioena jarraitu beharko da.

3.  Fakturek zenbakiak izango dituzte, zerrendan adierazitako zenbakiei jarraikiz.

4.  Gastuak egiazta­tze­ko dokumentazioa justifikazio gisa onar­tze­ko, deialdiaren urteko data izan beharko du.              

5.  Diru lagun­tza­ri emandako erabileraren justifikazioa aurkezteko epea diru lagun­tzak emateko ebazpenean finkatuko da. Nolanahi ere, ezingo da diru lagun­tzen ekitaldiko abenduaren 31ko data gainditu.              

6 artikulua.  Klausula gehigarria.

Oinarri espezifiko hauetan jaso­tzen ez diren gai guztietan oinarri orokorretan ezarritakoa izango da aplikagarria.           

Halaber, dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tzan eta 38/2003 Diru-lagun­tzen Lege Orokorrean eta bat datozen gainon­tze­ko lege arauetan ezarritakoari atxi­kiko zaio.

Oharra: Arestian aipatutako dirulagun­tza lerro honen I-etik VI-rako eranskinak Oñatiko Udalaren web orrian zin­tzi­likatuko dira (www.oñati.eus).

III. TITULUA

OÑATIN GARAPENERAKO SENTSIBILIZAZIOA EDO/ETA HEZKUNTZAKO JARDUERAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO OINARRI-ARAU ESPEZIFIKOAK

1. artikulua.  Xedea.

1.  Oinarri espezifiko hauen xedea da Oñatiko udalerrian garapenerako sen­tsi­bilizazioa edo/eta hezkun­tza­ko jarduerak diruz lagun­tze­ko baldin­tzak arau­tzea.

2.  Asmoa du sen­tsi­bilizazioa bul­tza­tzea, hau da, garapen bidean diren herrialdeekiko eta hango herritarrekiko elkartasuna eta kon­tzi­en­tzi­a susta­tzea, baita garapenerako lankide­tza­ren aldeko heziketa bul­tza­tze­a ere, alderdi hauek balioe­tsi­ta:             

a.  Herrialdeetako errealitateak eta desberdintasunak sorrarazten eta iraunarazten dituzten kasuak hausnar­tze­ra bideratutakoak.

b.  Topaketetarako, gogoetarako eta esperien­tzi­en alderaketarako jardunaldiak.

c.  Elkartasun eta lankide­tza arloko formazio jarduerak. 

3.  Hainbat erakunderen artean ere koordinatuan garatu beharreko jarduerak sustatuko dira, elkarteen sareko lana bidera­tze­arren.

4.  Jarduera gauza­tze­ko, diru lagun­tza eskatu duen erakundeko boluntarioek edo haren oinarri sozialak parte hartu behar dute.

5.  Erakunde eska­tzai­leren ekimeni buruzko informazio hu­tse­zko jarduerak kanpo gera­tzen dira. 

6.  Proiektuaren aurrekontua ezin da izan 3.000 €tik gorakoa.

2. artikulua.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

1.  Eska­tzai­le bakoi­tzak nahi adina proiektu eskaera egin di­tza­ke.

2.  Eskaerak Udale­txe­an aurkeztuko dira, segidako agiriekin batera, urteroko deialdian zehazten den epean:

— Eskaera orria, bidezko eskabide ereduari jarraiki (I. eranskina), eska­tzen duen erakundea ordezka­tze­ko lege-gaitasuna duen per­tso­nak sinatua.

— Proiektuaren identifikazio inprimakia, bidezko ereduari jarraiki (II.B. eranskina).

— Aurreikusten diren gastuen eta diru-sarreren aurrekontua, baita ere eskariaren xede diren ekin­tze­ngatik beste edozein lagun­tza zertan da­tzan adieraztea (emanda zein tramitean), bidezko ereduari jarraiki: II.B. eranskina.

— Aitorpen ardura­tsua, Euskal Administrazio Publikotik dirulagun­tza­ren bat jaso ondorengo betebeharrak ez bete­tze­agatik ez dela zigortua izan adieraziz, bidezko ereduari jarraiki (IV. eranskina).

— Kongregazio erlijiosoen kasuan, erakundea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela froga­tzen duen agiria.

— Behar izanez gero, erakundeak Oñatin legalki osatutako ordezkari­tza iraunkorra duela froga­tzen duen agiria.

— Kongregazio erlijiosoen kasuan, erakunde eska­tzai­learen estatuak.

— Eskabidearen sina­tza­ilea erakundearen lehendakaria ez den kasuetan, erakundearen zuzendari­tza ba­tzor­deak nahiz zuzendari­tza organoak adostuta eskabidearen sina­tza­ilea legezko ordezkari modura baimen­tzen duen erakundearen ziurtagiria, erakundearen idazkariak sinatuta.        

— Banku kontuaren titularitatea egiazta­tzen duen agiria, eskaera egin duen erakundearen identitatearekin bat etorri behar dena.

— Gizarte Seguran­tza­rekiko eta Ogasunarekiko betebeharren ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak.

— Onuradun­tzat jo­tze­ko, egiaztatu beharko da Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldin­tzak bete izana.   

— Azken 3 urtean egindako jardueren memoria.             

— Azken 3 urteetako balan­tze ekonomikoa.

Erakunde eska­tzai­leek ez dute jadanik Oñatiko Udalaren eskuetan dauden dokumenturik aurkezteko obligaziorik izango, baina dokumentu horiek zein egunetan eta zein bulego edo organotan izan ziren entregatuak adierazi beharko dute eskaeran, betiere dokumentu horiei dagokien prozedura amaitu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira.

3. artikulua.  Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.  Diruz lagun­tze­ko moduko gastuak izango dira honako zuzeneko kostu hauek:

a.  Per­tso­nal gastuak: per­tso­nal iraunkor­tzat jo­tzen da pro­iektuak irauten duen bitartean behar bezala fun­tzio­na­tze­ko be­har dena.

Kostu horien barruan egongo dira soldatak eta gastu sozialak, eta horien kopuru gordina ez da 1.500 eurotik beherakoa izango hilean, per­tso­nako, ezta 3.000 eurotik gorakoa ere, (14 lansari urtean), betiere lanaldi osoa hartuta erreferen­tzi­a gisa.

Lanaldi par­tzi­alen kasuan, dagokion kalkulu propor­tzi­onala egingo da.

Lan baldin­tza berdinak bermatuko dira emakumeen­tzat eta gizonezkoen­tzat.

b.  Kontratazioa gastuak: lan espezifikoak egiteko eta, besteak beste, diseinu, produkzio, inprimaketa, banaketa, txo­stengileei egindako ordainketa, eta itzul penengatik sortutako kostuak estal­tze­ko beharrezkoak diren zerbi­tzu­ak eta langileak sar­tzen dira hemen. Lan baldin­tzak berdinak bermatuko dira emakumeen­tzat eta gizonezkoen­tzat.

c.  Bidai eta egonaldi gastuak. Proiektuan modu aktiboan parte har­tzen duten per­tso­nen bidaia, aseguru eta ostatu gastuak.

Gastu horiek justifikatuak egon beharko dute, eta horien beharraren arrazoia azalduko da.

Garraio publiko eta jasangarriak lehene­tsi­ko dira. Ibilgailu propioa erabil­tze­a ezinbestekoa denean, gastuen ordaina 0,29 euro/km-koa izango da.

Dieta gisako justifikaziorik ez da onartuko.

d.  Material gastuak: aurreikusitako eta zuzenean proiektuari lotutako jarduerak egiteko beharrezkoak diren materialak eskura­tze­a hainbat euskarritan (bibliografikoa, ikus-en­tzu­nezkoa nahiz magnetikoa) eta baita material sun­tsi­korra ere.

e.  Proiektuan jasotako ekin­tzen antolamendu-logistikatik eratorritako gastuak: proiektua zuzenean gara­tze­ko beharrezkoak diren ondasun higigarrien nahiz higiezinen alokairuari dagozkionak. Oñatiko udalaren azpiegiturak erabil­tze­a lehene­tsi­ko da.

2.  Zuzeneko kostuen barruan proiektuaren egikari­tza­penarekin zuzenean lotutako gastuak bakarrik onartuko dira, eta ino­laz ere ez dira onartuko entitate eska­tzai­leen administrazioarekin edo fun­tzio­namendu orokorrarekin lotuak dauden gastuak.

3.  Sozialki ardura­tsu­ak diren kontratazioak lehene­tsi behar dira, eta hurbileko produktu jasangarriak, hala nola baita software eta lizen­tzi­a libreak ere.

Ez da merkatuteknia edo marketineko produkturik finan­tza­tuko (hor sar­tzen dira boligrafoak, karpetak, pendriveak, pol­tsak) ezta autore- edo egile-eskubiderik ere, nolatan ez diren proiektua egikaritu eta aurrera eramateko ezinbestekoak.

Proiektuaren harira sortutako materialak herritarren zerbi­tzu­ra jarri beharko dira, doan gainera, hasiera batean; hala ere, eta horren komenien­tzi­a justifikatu ondoren, sal­tze­ko baimena emango da, produktu horien kostaprezioan eta irabaziak proiektuan berrinberti­tze­ko baldin­tza­rekin.

Proiektuaren fun­tse­kin soilik finan­tza­tzen diren ikastaroak edo trebakun­tzak doakoak izan behako dira, hasiera batean bederen. Eta horiek kobra­tze­ko komenien­tzi­a justifika­tzen den kasuetan ere, lortutako irabaziak proiektuan berrinbertitu beharko dira.

4.  Diruz lagun­tze­ko moduko gastuak izango dira proiektuaren identifikazio, formulazio, jarraipen eta ebaluazioarekin lotutako administrazio eta kudeaketa gastuek eratutako zeharkako kostuak.

Gastu horiek ez dira dokumentu bidez justifikatu beharko, baina ezingo dute, ino­laz ere, emandako diru lagun­tza­ren %10 gainditu.

4. artikulua.  Diru lagun­tza kopurua.

1.  Hautatutako proiektuei emandako lagun­tzen zenbatekoa, gehienez, eskatutako diru lagun­tza­ren %75ekoa izango da.

2.  Garapen Komunitario eta Partaide­tza Ba­tzor­deak eskatutako zenbatekoa baino kopuru handiagoa nahiz txi­kiagoa eman ahal izango du, proposatutako gastuak aztertu ondoren eta arrazoi justifikatuak erabiliz beti, aurrekontu erabilgarrira egokitu ahal izateko.

5. artikulua.  Hautapen eta balorazio irizpideak.

1.  Ondorengo ataletan zehazten diren irizpideak eta balorazio mugak kontuan hartutako erabakiko da zein eskaera one­tsi (gehienez 60 punturaino). Gu­txi­enez 30 puntu atera­tzen ez dituzten egitasmoak ezingo dira diruz lagundu.            

2.  Bana­tze­ko den dirua denetara lortutako puntuaketaren arabera banatuko da, punturik gehien lortu duen erakundetik hasi eta bana­tze­ko den dirua erabat bukatu arte.

5.1.  Erakunde eska­tzai­learen gaitasunari dagokionez (gehienez 15 puntu).

— Erakunde eska­tzai­leak badu jarduera kudea­tze­ko eskarmentu eta gaitasuna (5 puntu bitarte).

— Eskaera egin duen erakundearen esperien­tzi­a sen­tsi­bilizazio ekin­tze­tan (5 puntu bitarte).

— Eskaera egiten duen erakundeak Oñatiko udalak diruz lagundutako beste lankide­tza proiektuetan kudeaketa ona egin izana (5 puntu bitarte).

5.2.  Herriko kolektibo edo elkarteen inplikazioari dagokionez (gehienez 5 puntu).

— Jarduera herriko beste elkarte edo talde ba­tzu­ekin adostua izan da (5 puntu bitarte).

5.3.  Jardueraren eduki eta mezuei dagokionez (gehienez 30 puntu).

— Proiektuaren aurkezpen eta koheren­tzi­a orokorra eta zabaldu nahi diren mezuak (20 puntu bitarte).

— Aurrekontua atalka aurkeztea eta jardueren, bitartekoen eta kostuen arteko erlazioa egokia izatea (10 puntu bitarte).

5.4.  Aurreikus daitekeen inpaktua eta xede-populazioaren parte har­tze­ari dagokionez (gehienez 10 puntu).

— Onuradun kopurua (5 puntu bitarte).

— Proposatutako metodologia (5 puntu bitarte).

6. artikulua.  Erabaki­tze­ko eta jakinarazteko epea.

1.  Eskariak ebazteko gehienez 3 hilabeteko epea egonda da, eskaria jaso­tze­ko jarritako epea amai­tzen denetik, eta ordurako esan-bidezko ebazpenik atera­tzen ez bada eze­tsi direla ulertuko da.

7. artikulua.  Diru lagun­tza­ren justifikazioa eta epea.

1.  Erakunde onuradunek ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Udalari:    

— Burututako programa edo jardueraren memoria zeha­tza: garapena eta ebaluazioa (VI. eranskina).

— Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua justifika­tze­ko, bidezko ereduari jarraiki (VI eranskina), eta hauek barne hartuko dituena:

*  Gastuen eta inber­tsi­oen zerrenda sailkatua.

*  Zerrendako gastuen fakturak edo pareko froga-balioko agiriak.

*  Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tu duten beste diru-sarrera edo dirulagun­tzak.

*  Tokian tokiko bestaldeko erakunde edo kideari diruaren transferen­tzi­a egin izanaren frogagiria edo baliokidea.

— Diruz lagundutako jarduera dela eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainon­tze­ko material grafikoen ale bana.

2.  Gastuak egiazta­tze­ko oinarrizko dokumentazioa faktura da. Aurkeztutako fakturak onargarriak diren ala ez zehazteko 1619/2012 Errege Dekretuak, azaroaren 30ekoak, fakturazio-betebeharrak arau­tze­ko erregelamendua onar­tzen duenak, 6.1. artikuluan fakturen edukiei buruz dioena jarraitu beharko da.

3.  Fakturek zenbakiak izango dituzte, zerrendan adierazitako zenbakiei jarraikiz.

4.  Gastuak egiazta­tze­ko dokumentazioa justifikazio gisa onar­tze­ko, deialdiaren urteko data izan beharko du.              

5.  Diru lagun­tza­ri emandako erabileraren justifikazioa aurkezteko epea diru lagun­tzak emateko ebazpenean finkatuko da. Nolanahi ere, ezingo da diru lagun­tzen ekitaldiko abenduaren 31ko data gainditu.              

8. artikulua.  Klausula gehigarria.

Oinarri espezifiko hauetan jaso­tzen ez diren gai guztietan oinarri orokorretan ezarritakoa izango da aplikagarria.           

Halaber, dirulagun­tze­i buruzko Udal Ordenan­tzan eta 38/ 2003 Diru-lagun­tzen Lege Orokorrean eta bat datozen gainon­tze­ko lege arauetan ezarritakoari atxi­kiko zaio.

Oharra: Arestian aipatutako dirulagun­tza lerro honen I-etik VI-rako eranskinak Oñatiko Udalaren web orrian zin­tzi­likatuko dira (www.oñati.eus).

IV. TITULUA

LARRIALDIKO EDO/ETA LAGUNTZA HUMANITARIOKO EGITASMOAK FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO OINARRI-ARAU ESPEZIFIKOAK

1. artikulua.  Xedea.

1.  Oinarri espezifiko hauen xedea da Larrialdiko edo/eta lagun­tza humanitarioko egitasmoak diruz lagun­tze­ko baldin­tzak arau­tzea.

2. artikulua.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

1.  Eska­tzai­le bakoi­tzak nahi adina proiektu eskaera egin di­tza­ke.

2.  Eskaerak Udale­txe­an aurkeztuko dira, segidako agiriekin batera, urteroko deialdian zehazten den epean:

— Eskabidea, bidezko eskabide ereduari jarraiki (I. eranskina), eska­tzen duen erakundea ordezka­tze­ko lege-gaitasuna duen per­tso­nak sinatua.

— Proiektuaren identifikazio inprimakia, bidezko ereduari jarraiki (II.C. eranskina).

— Aurreikusten diren gastuen eta diru-sarreren aurrekontua, baita ere eskariaren xede diren ekin­tze­ngatik beste edozein lagun­tza zertan da­tzan adieraztea (emanda zein tramitean), bidezko ereduari jarraiki: II.C. eranskina.

— Aitorpen ardura­tsua, Euskal Administrazio Publikotik dirulagun­tza­ren bat jaso ondorengo betebeharrak ez bete­tze­agatik ez dela zigortua izan adieraziz, bidezko ereduari jarraiki (IV. eranskina).

— Aitorpen ardura­tsua, erakunde eska­tzai­learen eta tokian tokiko bestaldeko erakunde edo kidearen arteko lankide­tza konpromisoa adierazten duena, bidezko ereduari jarraiki (V. eranskina).

— Kongregazio erlijiosoen kasuan, erakundea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela froga­tzen duen agiria.

— Behar izanez gero, erakundeak Oñatin legalki osatutako ordezkari­tza iraunkorra duela froga­tzen duen agiria.

— Kongregazio erlijiosoen kasuan, erakunde eska­tzai­learen estatuak.

— Eskabidearen sina­tza­ilea erakundearen lehendakaria ez den kasuetan, erakundearen zuzendari­tza ba­tzor­deak nahiz zuzendari­tza organoak adostuta eskabidearen sina­tza­ilea legezko ordezkari modura baimen­tzen duen erakundearen ziurtagiria, erakundearen idazkariak sinatuta.        

— Banku kontuaren titularitatea egiazta­tzen duen agiria, eskaera egin duen erakundearen identitatearekin bat etorri behar dena.

— Gizarte Seguran­tza­rekiko eta Ogasunarekiko betebeharren ordainketak egunean izatearen ziurtagiriak.

— Onuradun­tzat jo­tze­ko, egiaztatu beharko da Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldin­tzak bete izana.   

— Azken 3 urtean egindako jardueren memoria.             

— Azken 3 urteetako balan­tze ekonomikoa.

Erakunde eska­tzai­leek ez dute jadanik Oñatiko Udalaren eskuetan dauden dokumenturik aurkezteko obligaziorik izango, baina dokumentu horiek zein egunetan eta zein bulego edo organotan izan ziren entregatuak adierazi beharko dute eskaeran, betiere dokumentu horiei dagokien prozedura amaitu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira.

3. artikulua.  Diruz lagundu daitezkeen egitasmoak eta gas­tuak.

1.  Diruz lagun­tze­ko egitasmoak honako hauek izango dira:          

a.  Larrialdirako lagun­tzak: premiaz eta berehala burutu beharreko egitasmoak hondamendiak eragindako per­tso­nen biziraupena berma­tze­ko eta sufrimendua arin­tze­ko. Barne har­tzen dituzte premiazko erreskate-jarduerak eta babesa, edateko ura, elikagaiak eta lagun­tza sanitarioa ematea (txe­rtaketa-kanpainak eta osasungarritasun- eta higiene-neurriak barne).

b.  Ekin­tza Humanitarioa: egitasmoak gerra auzi edota hon­damendien ondoriozko egoerak arindu nahi dituztenak; edota, gatazka testuinguruan biktimen babesa eta beraien oinarrizko eskubideen defen­tsa. Proiektuen tipologiak honako hauek barne har­tzen ditu: errefuxiatuei eta desplazatuei luzaroko lagun­tza ematea, hur-hurreko krisialdiak arin­tzea, eta hondamendi osteko hasierako birgai­tzea. Era berean, beste jarduera ba­tzuk barne har­tzen ditu, hondamendi batean zehar edo hori gertatu eta berehala egiten direnak, hondamendien aurrean prestatu eta prebeni­tze­ko, gatazkak prebeni­tze­ko, bakea eraiki­tze­ko, eta giza eskubideak Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa babesteko.

2.  Ondokoen erosketa eta lekualdaketei lagunduko zaie:

a.  Oinarrizko ondasunen eta zerbi­tzu­en hornidura, bestak beste honako hauek: aterperako mantak, edateko ura, elikagaiak, osasun arreta: botikak, txe­rtoak, higiene eta osasun neurria, etab.

b.  Familien eta komunitateen ahultasun eta desegituraketa ekonomikoaren hazkunde prozesua geldi­tze­ra bideratutakoak, horretarako lagun­tza emanaz elikagaien, hazien, enplegu programen, eta an­tze­koen bitartez.

3.  Diruz lagun­tze­ko moduko gastuak izango dira proiektuaren identifikazio, formulazio, jarraipen eta ebaluazioarekin lotutako administrazio eta kudeaketa gastuek eratutako zeharkako kostuak. Gastu horiek ez dira dokumentu bidez justifikatu beharko, baina ezingo dute, ino­laz ere, emandako diru lagun­tza­ren %10 gainditu.

4. artikulua.  Diru lagun­tza kopurua.

1.  Hautatutako proiektuei emandako lagun­tzen zenbatekoa, gehienez, eskatutako diru lagun­tza­ren %75ekoa izango da.

2.  Garapen Komunitario eta Partaide­tza Ba­tzor­deak eskatutako zenbatekoa baino kopuru handiagoa nahiz txi­kiagoa eman ahal izango du, proposatutako gastuak aztertu ondoren eta arrazoi justifikatuak erabiliz beti, aurrekontu erabilgarrira egokitu ahal izateko.

5. artikulua.  Hautapen eta balorazio irizpideak.

1.  Ondorengo ataletan zehazten diren irizpideak eta balorazio mugak kontuan hartutako erabakiko da zein eskaera one­tsi (gehienez 60 punturaino). Gu­txi­enez 30 puntu atera­tzen ez dituzten egitasmoak ezingo dira diruz lagundu.            

2.  Bana­tze­ko den dirua denetara lortutako puntuaketaren arabera banatuko da, punturik gehien lortu duen erakundetik hasi eta bana­tze­ko den dirua erabat bukatu arte.

5.1.  Erakunde eska­tzai­learen gaitasunari dagokionez (gehienez 20 puntu).

— Erakunde eska­tzai­leak badu jarduera kudea­tze­ko eskarmentu eta gaitasuna (5 puntu bitarte).

— Eskaera egin duen erakundearen esperien­tzi­a larrialdietako edota lagun­tza humanitarioko egitasmoak kudea­tzen (5puntu bitarte).

— Erakunde eska­tzai­learen eta bestaldekoaren arteko lankide­tza­ren aurrekarien existen­tzi­a (5 puntu bitarte).

— Eskaera egiten duen erakundeak Oñatiko udalak diruz lagundutako beste lankide­tza proiektuetan kudeaketa ona egin izana (5 puntu bitarte).

5.2.  Proiektuaren kalitate teknikoari dagokionez (gehienez 30 puntu).

— Garatuko den egitasmoaren eta testuinguruaren gaineko informazioa (10 puntu bitarte).

— Justifikazioaren, helburuen eta jardueren arteko koheren­tzi­a (10 puntu bitarte).

— Adierazleen zehaztapena (5 puntu bitarte).

— Aurrekontua atalka aurkeztea eta jardueren, bitartekoen eta kostuen arteko erlazioa egokia izatea (5 puntu bitarte).

5.3.  Eremu geografikoari dagokionez (gehienez 10 puntu).

— Herrialdearen Giza Garapen Indizea (GGI) (10 puntu bitarte).

6. artikulua.  Erabaki­tze­ko eta jakinarazteko epea.

1.  Eskariak ebazteko gehienez 3 hilabeteko epea egonda da, eskaria jaso­tze­ko jarritako epea amai­tzen denetik, eta ordurako esan-bidezko ebazpenik atera­tzen ez bada eze­tsi direla ulertuko da.

7. artikulua.  Diru lagun­tza­ren justifikazioa eta epea.

1.  Erakunde, talde edo per­tso­na onuradunek ondorengo agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Udalari:     