2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

0210/146/2019 Foru Agindua otsa­ilaren 21ekoa, 2019. ekitaldiko deialdia onar­tzen duena, Gipuz­koako lurraldean gerta­tzen diren honako proiektu zeha­tze­i zuzendutako lagun­tzak emateko dirulagun­tza: artearen eta kulturaren eremuetan abiapuntua izanik berrikun­tza eta gizarte eraldaketa prozesuekin lotura dutenak eta gaurko gizartearen arazo zehatz edo zeharkako lerroekin zer ikusia dutenak (Olatuak).

2018ko otsa­ilaren 27ko Diputatuen Kon­tsei­luko akordioaren bitartez, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak kudea­tzen dituen programen kontura emango diren diru lagun­tzen oinarri arau­tzai­leak onartu ziren eta 2018ko mar­txo­aren 13ko 51 zkdun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dira.

Oinarri horiek Gipuzkoako lurraldean gerta­tzen diren honako proiektu zeha­tze­i zuzendutako lagun­tzak emateko dirulagun­tza lerroa jaso­tzen dute: artearen eta kulturaren eremuetan abiapuntua izanik berrikun­tza eta gizarte eraldaketa prozesuekin lotura dutenak eta gaurko gizartearen arazo zehatz edo zeharkako lerroekin zer ikusia dutenak (Olatuak).

3. oinarri orokorrak jaso­tzen du dirulagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. 

Aipatutako dirulagun­tza lerroa Diputatuen Kon­tsei­luak 2017ko uztailaren 26ko bileran onartutako 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago.           

Bidezko da, beraz, 2019ko ekitaldi honetako 2019ko deialdia egitea.

Hori guztiagatik, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehena.  Bidal­tze­a Kudeaketa Estrategiako Zuzendari­tza Nagusira Olatuak diru lagun­tza lerroaren eguneraketa, Gi­puz­koako Foru Aldundiaren 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoaren eguneraketan sar­tze­ko.

Bigarrena.  2019ko diru lagun­tzen deialdia egitea, Gipuzkoako lurraldean gerta­tzen diren honako proiektu zeha­tze­i zuzendutako diru lagun­tze­na: artearen eta kulturaren eremuetan abiapuntua izanik berrikun­tza eta gizarte eraldaketa prozesuekin lotura dutenak eta gaurko gizartearen arazo zehatz edo zeharkako lerroekin zer ikusia dutenak (Olatuak).

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Hirugarrena.  Deialdi horri aurre egiteko ehun eta berrogei­ta hamar mila (150.000) euroko gastua baimen­tzea, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0210.130.470.00.04.2019                                               30.000,00

1.0210.130.480.01.02.2019                                               30.000,00

1.0210.130.481.00.06.2019                                               30.000,00

5.0210.130.470.00.04.2020                                               20.000,00

5.0210.130.480.01.02.2020                                               20.000,00

5.0210.130.481.00.06.2020                                               20.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berrazter­tze­ko errekur­tso­a aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egoki­tzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.           

Donostia, 2019ko otsa­ilaren 21a.—Ana Urkola Aranburu, idazkari teknikoa. (1458)

ERANSKINA

Gipuzkoako lurraldean gerta­tzen diren honako pro­iektu zeha­tze­i zuzendutako 2019 urteko diru lagun­tzen deialdia: artearen eta kulturaren eremuetan abiapuntua izanik berrikun­tza eta gizarte eraldaketa prozesuekin lotura dutenak eta gaurko gizartearen arazo zehatz edo zeharkako lerroekin zer ikusia dutenak (Olatuak).

Lehena.  Oinarri arau­tzai­leak

Gipuzkoako lurraldean gerta­tzen diren honako proiektu zeha­tzei: artearen eta kulturaren eremuetan abiapuntua izanik berrikun­tza eta gizarte eraldaketa prozesuekin lotura dutenak eta gaurko gizartearen arazo zehatz edo zeharkako lerroekin zer ikusia dutenak ( Olatuak) oinarri arau­tzai­leak 2018ko otsa­ilaren 27ko Diputatuen Kon­tsei­luko akordio bitartez onartutakoak dira eta 2018ko mar­txo­aren 13ko 51 zkdun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratukoak.

Bigarrena.  Eska­tzai­leak, diruz lagungarri diren jarduerak eta baldin­tzak.

Diru lagun­tza hauek jaso ahal izango dituzte irabazi asmorik gabeko kultur entitateek eta mikro-enpresek (10 langile baino gu­txi­agokoak eta 2 milioiko bolumena dutenak), egoi­tza soziala eta fiskala Gipuzkoan dutenek, eta kulturatik abiatuz zuzenean berrikun­tza eta eraldaketa sozialeko prozesuetan eragina duten proiektuak gara­tzen dituztenek.

Diruz lagungarriak diren proiektuak era askotakoak izan daitezke: ikerketa, prestakun­tza, sen­tsi­bilizazioa, zabalkundea edo koordinazioa arlo artistiko ezberdinetan.

Jarduerak buru­tze­ko beharrezkoak diren fun­tzio­namendu gastuak ere sartu ahal izango dira.

Gainera, diru lagun­tza jasoko duen proiektuak edo programak baldin­tza hauek bete beharko ditu:

— Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharko da.

— Gauzatu beharko da deialdiak ezarritako urte naturalaren barruan, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

— Ekonomikoki bideragarria izan beharko du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu beharko da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendari­tza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.

Eska­tzai­le bakoi­tzak –izan entitate, enpresa edo partikular– proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi honetara.

Hirugarrena.  Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

2019. urtean, dirulagun­tza horien eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea buka­tzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko egun­tzat.           

Eskaerak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak deialdi bakoi­tze­an emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu ahalko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, diru lagun­tzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko datu-orria erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz. 

Laugarrena.  Dokumentazioa.

Dirulagun­tza­ren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak.

Bosgarrena.  Lagun­tzen gehieneko zenbatekoa.

Oro har, diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa gara­tze­ko aurreikusten den gastuaren %70 baino handiagoa.

Proiektu guztiek aurkeztutako aurrekontuaren %30, gu­txi­enez, beste finan­tza­bide ba­tzu­ekin estali beharko dute, izan publikoa nahiz pribatua.

Gehienera, 6.000 euroko diru lagun­tzak izango dira.

Seigarrena.  Dirulagun­tza ordain­tzea.

Oro har, diru lagun­tzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 11. oinarri orokorrean ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiazta­tzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta dela, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira diru lagun­tza emateko ebazpenean ezarritako moduan.    

Zazpigarrena.  Lagun­tzen finan­tza­keta eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0210.130.470.00.04.2019                                               30.000,00

1.0210.130.480.01.02.2019                                               30.000,00

1.0210.130.481.00.06.2019                                               30.000,00

5.0210.130.470.00.04.2020                                               20.000,00

5.0210.130.480.01.02.2020                                               20.000,00

5.0210.130.481.00.06.2020                                               20.000,00

Zor­tzi­garrena.  Jakinarazpena.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluan arabera; betiere, emandako dirulagun­tzak Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren webgunean argitara­tze­a baztertu gabe.  

Bedera­tzi­garrena.  Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arau­tzai­leetan ezarritakoaz gain, lagun­tza hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori gara­tze­ko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarrena.  Eskaera eredua.