2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

0210/148/2019 Foru Agindua otsa­ilaren 22koa, 2019. ekitaldiko deialdia onar­tzen duena, Gipuz­koa­ko eremu artistiko-kulturalean egitasmo berriak txe­rta­tzen dituzten berriki sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteei edo izaera berri­tza­ilea duten jarduerak antola­tze­ra zuzendutako diru lagun­tzak emateko (Susperka).

2018ko otsa­ilaren 27ko Diputatuen Kon­tsei­luko erabakiaren bidez (51. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2018ko mar­txo­aren 13an), Kultura Zuzendari­tza Nagusiak kudea­tzen dituen programen kontura emango diren diru lagun­tzen oinarri arau­tzai­leak onartu dira.

Oinarri horiek Gipuzkoako eremu artistiko-kulturalean egitasmo berriak txe­rta­tzen dituzten berriki sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteei edo izaera berri­tza­ilea duten jarduerak antola­tze­ra zuzendutako diru lagun­tzak emateko (Susperka) dirulagun­tza lerroa jaso­tzen dute.

3. oinarri orokorrak jaso­tzen du diru lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. 

Aipatutako dirulagun­tza lerroa Diputatuen Kon­tsei­luak 2017ko uztailaren 26ko bileran onartutako 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago.           

Foru Agindu honen bidez, Gipuzkoako eremu artistiko-kulturalean egitasmo berriak txe­rta­tzen dituzten berriki sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteei edo izaera berri­tza­ilea duten jarduerak antola­tze­ra zuzendutako diru lagun­tzen 2019ko deialdia onar­tzen da (Susperka).

Hori guztiagatik, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek,

ERABAKI DU

Lehenengo.  Bidal­tze­a Kudeaketa Estrategiako Zuzendari­tza Nagusira Susperka Gipuzkoako eremu artistiko-kulturalean egitasmo berriak txe­rta­tzen dituzten berriki sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteei edo izaera berri­tza­ilea duten jarduerak antola­tze­ra zuzendutako dirulagun­tza lerroaren eguneraketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019ko Dirulagun­tzen Plan Estrategikoaren eguneraketan sar­tze­ko.           

Bigarrena.  2019. ekitaldiko dirulagun­tzen deialdia egitea, Izaera berri­tza­ilea duten jarduerak antola­tze­agatik berriki sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteei edo Gipuzkoako eremu artistiko-kulturalean egitasmo berriak txe­rta­tzen dituztenei zuzendutakoak (Susperka).

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Hirugarrena.  Deialdi horri aurre egiteko ehun mila (100.000) euroko gastua baimen­tze­a aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0210.130.481.00.20.2019                                               60.000,00

5.0210.130.481.00.20.2020                                               40.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitarapenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berrazter­tze­ko errekur­tso­a aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egoki­tzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.           

Donostia, 2019ko otsa­ilaren 22a.—Ana Urkola Aranburu, idazkari teknikoa. (1457)

ERANSKINA

Gipuzkoako eremu artistiko-kulturalean egitasmo berriak txe­rta­tzen dituzten berriki sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteei edo izaera berri­tza­ilea duten jarduerak antola­tze­ra zuzendutako diru lagun­tzen 2019ko deialdia (Susperka).

Lehena.   Oinarri arau­tzai­leak.

Gipuzkoako eremu artistiko-kulturalean egitasmo berriak txe­rta­tzen dituzten berriki sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteei edo izaera berri­tza­ilea duten jarduerak antola­tze­ra zuzendutako diru lagun­tzen (Susperka) oinarri arau­tzai­leak 2018ko otsa­ilaren 27ko Diputatuen Kon­tsei­luko akordio bitartez onartutakoak dira (51. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2018ko mar­txo­aren 13an).

Bigarrena.  Eska­tzai­leak, diruz lagungarri diren jarduerak eta baldin­tzak.

Lagun­tza hauek jaso ahal izango dituzte, Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten eta berriki sortuak diren kulturaren alorreko irabazi asmorik gabeko elkarteek, edo zuzenean gara­tzen badituzte lurraldeko kulturaren edozein eremutan berrikun­tza suposa­tzen duten jarduera eta egitasmoak kulturaren edozein eremutan.

Diruz lagungarriak diren gastuak era desberdinetako jarduerei dagozkienak izan daitezke, hala nola, artearen eta kulturaren edozein alorretako formazio, ikerketa, sen­tsi­bilizazio, hedapen edo koordinaketa gisakoak.

Halaber jarduera horiek aurrera eramateko beharrezko diren elkartearen fun­tzio­namendu gastuak ere lagundu ahal izango dira.

Gainera, diru lagun­tza eska­tze­ko aurkezten dituzten egitasmo edo jarduerek honako baldin­tzak bete beharko dituzte:

— Gipuzkoako Lurralde Historikoan gauzatu daitezela.

— Duten interes, espezializazio edo originaltasun mailagatik Gipuzkoako kultur eskain­tzan emai­tza esangura­tsu­a suposatu dezatela.

— Deialdiak ezar­tzen duen urte naturalean burutu daitezela, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

— Ekonomikoki bideragarriak izatea. Bideragarritasun hori diru-sarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean Kultura Zuzendari­tza Nagusiari eska­tzen zaiona zehaztu beharko da.

Hirugarrena.  Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

2019. urtean, dirulagun­tza horien eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea buka­tzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko egun­tzat.           

Eskaerak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak deialdi bakoi­tze­an emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu ahalko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, diru lagun­tzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko datu-orria erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz. 

Laugarrena.  Dokumentazioa.

Diru lagun­tza­ren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak.

Bosgarrena.  Lagun­tzen gehieneko zenbatekoa.

Oro har, diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa gara­tze­ko aurreikusten den gastuaren %70 baino handiagoa.

Proiektu guztiek aurkeztutako aurrekontuaren %30 gu­txi­enez beste finan­tza­bide ba­tzu­ekin estali beharko dute, izan publikoa nahiz pribatua.

Gehienera, 12.000 euroko diru lagun­tzak izango dira.

Seigarrena.  Diru lagun­tza ordain­tzea.

Oro har, diru lagun­tzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 11. oinarri orokorrean ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiazta­tzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta dela, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira diru lagun­tza emateko ebazpenean ezarritako moduan.    

Zazpigarrena.  Lagun­tzen finan­tza­zioa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, ehun mila (100.000) eurokoa da, aurrekontu xedapen honekin:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0210.130.481.00.20.2019                                               60.000,00

5.0210.130.481.00.20.2020                                               40.000,00

Zortzigarrena.  Jakinarazpena.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluan arabera; betiere, emandako diru lagun­tzak Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren webgunean argitara­tze­a baztertu gabe.

Bederatzigarrena.  Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arau­tzai­leetan ezarritakoaz gain, lagun­tza hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori gara­tze­ko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarrena.  Eskaera eredua.