2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Enpresetan per­tso­nen talentua eta ikaskun­tza susta­tze­a izeneko diru lagun­tzen programaren 2019. urteko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2019ko otsa­ilaren 26an.

Gipuzkoak bere burua bihurtu nahi du gizarte bat, ezagu­tzan oinarritutako ekonomia duena, lehiakorra eta dinamikoa. Gizarte bat, non per­tso­nak, beren ezagu­tze­kin, jarrerekin eta gaitasunekin, etorkizunaren gil­tza­rri diren. Ezagu­tza bat, aktibo sozial gisa uler­tzen dena; alegia, baldin­tza eta baliabide egokiak bil­tzen dituen aktibo soziala; hartara, era guztietako eragileek hura parteka­tze­ko aukera izan dezaten, eta horrela, leku eman diezaioten ideien eta irtenbideen garapenari, horiek itxu­ratuko baitute aurrerapen ekonomiko eta soziala.

Gaurko gizartean, eta areago etorkizunean, enpresek eta antolakundeek garapen jasangarri bat izango badute, gai izan behar dute oreka egoki bat aurki­tze­ko talentuaren, antolakundearen eta teknologiaren artean, non fun­tse­zko oinarri bihur­tzen diren per­tso­nen gaitasunen hobekun­tza, haien egoki­tza­pena eta jabe­tze etengabea, eta beren burua eralda­tze­ko eta enpresetan talentua gara­tze­ko trebetasuna, per­tso­nen enplegagarritasunean eta enpresen jasangarritasunean.

Gipuzkoak uler­tzen du ezen, talentuaren ikaskun­tza eta garapena osagai estrategiko bat dela, aurrerapena eta gizarte kohesioa eragin di­tza­keena, eta, halaber, balio bereizgarri bat dela egungo gizartean eta etorkizunekoan. Per­tso­nak dira, beraz, eredu berriaren gil­tza­rriak.

Ildo horretatik, gure iri­tziz, ezagu­tza­ren ekonomia batek eska­tzen du ikaskun­tza­ren gizarte bat sor­tzea, non ekonomia produktiboago bat garatu ahal izango den, eta bizi kalitatea hobetuko duen.

Sortu behar dira dinamika ba­tzuk, zein­tzu­etan eragile guztiak elkarlanean ariko baitira, talentu eta ikaskun­tza behar berriei eran­tzu­teko, eta arazo komunei baterako irtenbideak emateko, lurralde batean, non ikaskun­tza­ren kultura susta­tzen den, toki elkarlan eraginkorrak garatuz bere eragile guztien artean, eta per­tso­nak nahiz antolakundeak lagun­tzen eta adore­tzen diren ikaskun­tzan parte har dezaten.

Ikaskun­tza bat, bere gain har­tzen duena bere fun­tzio­ hirukoi­tza: per­tso­nala, soziala eta ekonomikoa. Bizi­tza osoko ikaskun­tza batek bermatu behar du per­tso­na guztiek har­tzen dituztela behar diren gaitasun gil­tza­rriak errealizazio per­tso­nal osorako, hiritartasun aktiborako, gizarte kohesiorako eta ikaskun­tza­ren gizarteko enplegagarritasunerako.

Suposamendu horietatik, dinamika propioak eta espezifikoak garatu behar ditugu, gizarte bakoi­tzak bere abantaila konparatiboa susta dezan ezagu­tze­i eta ikaskun­tza-gaitasunei dagokienez, bere ingurunearekiko loturan, eta gaitasun horiek are gehiago gara­tzen lagundu behar dugu, geure eginez elkarrekin lotuta daudela, alde batetik, abantaila konparatiboa determina­tzen duten faktoreak eta aldagaiak, eta bestetik, gizarte bat gehiago tankera­tzen duten eta translazio geografiko baten eraginpean ez dauden osagaiak: ezagu­tza, lana eta erakundeak; eta bere interrelazioak haiekin uztartutako balioekin; azken batean, haren kapital soziala.

Egitera konprometitutako per­tso­nak, emai­tza hobeak izan di­tza­ten bai antolakundeek bai enpresen lehiakortasunak eta jasangarritasunak bai gizarteak. Bestela esanda, talentua gara­tzen eta ekar­tzen duten per­tso­nak.

Talentu bat, zeina ez baita bakarrik aukera erakargarri bat balioa sor­tze­ko (balio soziala eta ekonomikoa), baizik eta, orobat, bihur­tzen ari dena agindu bat gizarte ba­tzuk eraiki­tze­ko, zein­tzuk sozialki eta ekonomikoki kohesionatuagoak baitira.

Etorkizuna duten enpresak dira ikasten duten antolakunde adimendun horiek, nahiz eta ziurtasunik gabeko egoera aldakorren aurrean egon. Beren etorkizuna sor­tze­a bila­tzen duten enpresak, onar­tzen dutenak ikaskun­tza dela kide guztien prozesu etengabe eta sor­tza­ile bat; gara­tzen, molda­tzen eta eralda­tzen direnak, bai barruan bai kanpoan, per­tso­nen beharrizanei eta asmoei eran­tzu­nez.

Beraz, behar ditugu enpresa ba­tzuk, zein­tzu­ek helduko baitiete gaurko eta geroko desafioei, beren lehiakortasunerako eta jasangarritasunerako konpromisoak kudeatuz; lantoki eralda­tza­ile ba­tzuk, eta kalitatezko enplegua.

Horrela, alde batetik, kontua da gara­tze­a lan ingurune egokiak eta lan baldin­tzak ba­tzuk, aukera emango dutenak per­tso­nen hazkunde profesionalerako, horrek mozkinak sor­tzen baititu enpresaren­tzat, eta aukera ematen baitio errazago sar­tze­ko prozesu berri­tza­ileak bere arlo guztietan, eta bere produktibitatea handi­tze­ko.

Antolakunde ba­tzuk, zein­tzu­ek susta­tzen baitute maila guztietako per­tso­nek ahal den gehiena erabil­tze­a beren ezagu­tzak, gaitasunak eta sormena. Antolakunde ba­tzuk, zein­tzu­etara jendea lan egitera etor­tzen baita, bere zeregin fun­tzio­nalei ahalik eta modurik eraginkorrenean ekiteko, eta enpresaren bilakaera hobe­tze­ko.

Kontua da partaide­tza eta eran­tzu­nkidetasuna susta­tze­a antolakunde horien bilakaeran.

Azken batean, kontua da gizarte eta lurralde eraldaketa susta­tzea, formula gisa per­tso­nak, enpresak, gizartea eta lurraldea lerroka­tze­ko. Kontua da gizarte eta lurralde balio partekatua ahalbide­tzea.

Eta, hezkun­tza sistemak, bizi­tza osoko ikaskun­tza­tik birdefinitua, behe ahalmen guztia askatu behar du hazkunde ekonomikoa, gizarte kohesioa eta enpleguaren kalitatea eta kantitatea susper­tze­ko. Onartu behar dugu zeharkako gaitasunen, irakaspen zientifiko, tekniko eta sozialen eta bizi­tza osoko ikaskun­tza aukeren beharra gero eta handiagoa dela. Horregatik, irakaskun­tza eta prestakun­tza sistemen elementuen eta mailen artean iragazkortasun handiagoa eta interakzio hobeagoa eska­tzen da ekonomia eta gizarte munduarekin.     

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, 2018ko ekitaldiko programari balorazio positiboa eman ondoren, «Enpresetan per­tso­nen talentua eta ikaskun­tza susta­tzea» izeneko programaren deialdi berri bat sustatu du.

Dirulagun­tza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.           

Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kon­tsei­luak eztabaidatu ondoren,

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.    Onar­tze­a enpresetan per­tso­nen talentua eta ikaskun­tza susta­tze­a izeneko diru lagun­tzen programaren 2019. urteko deialdia, erabaki honen eranskinean jasota dagoena.

Bigarren.    Baimen­tze­a hiru milioi ehun eta hogei mila euroko gastua (3.120.000,00 €), 2019ko deialdiari aurre egiteko, partida hauen kargura:

1 0410.100.445.00.02 2019                    132.262,00

1 0410.100.461.01.02 2019                    132.262,00

1 0410.100.461.06.02 2019                    132.263,00

1 0410.100.461.09.09 2019                    132.262,00

1 0410.100.470.00.28 2019                    892.566,00

1 0410.100.481.00.13 2019                    132.663,00

1 0410.100.745.00.02 2019                      92.574,00

1 0410.100.770.00.06 2019                      92.574,00

1 0410.100.781.00.04 2019                      92.574,00

5 0410.100.445.00.02 2020                      88.175,00

5 0410.100.461.01.02 2020                      88.175,00

5 0410.100.461.06.02 2020                      88.174,00

5 0410.100.461.09.09 2020                      88.175,00

5 0410.100.470.00.28 2020                    661.711,00

5 0410.100.481.00.13 2020                      88.442,00

5 0410.100.745.00.02 2020                      61.716,00

5 0410.100.770.00.06 2020                      61.716,00

5 0410.100.781.00.04 2020                      61.716,00

Hirugarren.    Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Zenbateko gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da, diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik, kreditua erabilgarri deklara­tzea.


Nolanahi ere, diru lagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­okoak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita, eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerari egoki­tze­arren.

Horrekin lotuta, eskumen espresa ematen zaio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari, murriztu edo handitu dezan goian aipatutako aurrekontu egoki­tza­penen ondorioz hasieran baimendutako gastua.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik, berrazter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko Diputatuen Kon­tsei­luari, argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke. 

Donostia 2019ko otsa­ilaren 28a.—Alfonso Acarreta Rodriguez, Departamentuko idazkari teknikoa.             (1369)

ERANSKINA

Enpresetan per­tso­nen talentua eta ikaskun­tza susta­tze­a izeneko diru lagun­tzen programako 2019ko deialdia.

1.    Helburua.

Enpresetan per­tso­nen talentua eta ikaskun­tza susta­tze­a izeneko diru lagutnzen programaren 2019. urteko deialdia egitea. Oinarriak Diputatuen Kon­tsei­luak 2018ko ekainaren 12an onartu zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 120 zk. 2018ko ekainaren 22an).

2.    Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2019ko apirilaren 11n, goizeko 12:00etan amaituko da.           

3.    Jarduerak gauza­tze­ko epea.

Diru lagun­tzen xede diren jarduketak eskaera egin ondoren hasi behar dira, urte naturalaren barruan, eta 2020ko maia­tza­ren 13rako bukatu behar dira.

4.    Ebazpena jakinarazteko bidea.

Diru lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

5.    Finan­tza­keta.

Deialdi honen bidez emango diren diru lagun­tzen zenbateko osoa 3.120.000,00 eurokoa da. Zenbateko hori aurrekontuko honako kontu sailen kargura izango da:

1 0410.100.445.00.02 2019                    132.262,00

1 0410.100.461.01.02 2019                    132.262,00

1 0410.100.461.06.02 2019                    132.263,00

1 0410.100.461.09.09 2019                    132.262,00

1 0410.100.470.00.28 2019                    892.566,00

1 0410.100.481.00.13 2019                    132.663,00

1 0410.100.745.00.02 2019                      92.574,00

1 0410.100.770.00.06 2019                      92.574,00

1 0410.100.781.00.04 2019                      92.574,00

5 0410.100.445.00.02 2020                      88.175,00

5 0410.100.461.01.02 2020                      88.175,00

5 0410.100.461.06.02 2020                      88.174,00

5 0410.100.461.09.09 2020                      88.175,00

5 0410.100.470.00.28 2020                    661.711,00

5 0410.100.481.00.13 2020                      88.442,00

5 0410.100.745.00.02 2020                      61.716,00

5 0410.100.770.00.06 2020                      61.716,00

5 0410.100.781.00.04 2020                      61.716,00

Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Zenbateko gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da, diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik, kreditua erabilgarri deklara­tzea.            

Nolanahi ere, diru lagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­okoak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita, eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerari egoki­tze­arren.

Horrekin lotuta, eskumen espresa ematen zaio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari, murriztu edo handitu dezan goian aipatutako aurrekontu egoki­tza­penen ondorioz hasieran baimen­dutako gastua.

6.    Lehentasunak.

Honakoak dira 2019ko deialdi honetan susta­tzen diren jarduera hauen bidez lortu nahi diren lehentasunak:

— Prestakun­tza eskain­tza enpresen beharretara gertura­tze­a eta gazteen orientazio profesionala hobe­tzea: prestakun­tza eskain­tza­ren eta enpresaren arteko harremana sustatuko duten ekimenak, lanbidera­tze­a hobeagoa eta doituagoa izan dadin; orientazio sistemak hobe­tze­ko ekimenak, gaur egun dauden desorekak murrizteko.             

— Mekanismoak sor­tze­a (orientazio profesionala, presta­kun­tza eskain­tza), per­tso­nen gaitasunak erakundeen eta enpresen beharrekin uztartu ahal izateko.               

— STEM ikasketak susta­tze­a (science, technology, engineering eta mathematics), arlo horretan emakumeen presen­tzi­a eskasa handitu nahian. Horretarako, beharrezkoa da emakumeen­tzat onuragarriagoak diren heziketa inguruneak eta ingurune profesionalak era­tzea, non emakumeen ezaugarriak eta ekarpenak baloratuko diren, baita haien lana eta ikasle nahiz profesional gisa dituzten ahalmenak ere. Beraz, ezarriko diren neurrien edo jardueren helburua izan daiteke: heziketa zentroetan genero estereotipoak alda­tzea, STEM arloetako ikasketei eta lanbideei dagokienez; STEM arloetan emakumeak ahaldun­tzea; baldin­tza hobeagoak sor­tze­a emakumeak erakar­tze­ko STEM osagai handia duten enpresetara eta erakundeetara; Administrazio publikoak eta gizarteak aldeko testuinguru bat susta­tzea.          

— Susta­tze­a eta gizartera­tze­a ikasten ikasteko gaitasunak eta ekimenaren zen­tzua; baita ikasteko aukerak eta erronka berriei eta etorkizuneko itxa­ropenei eran­tzu­ngo dieten trebetasun zientifiko-teknikoak eta sozialak ere (STEAM).

Eta, bereziki, STEAM gaien kasuan, genero estereotipoak alda­tze­a heziketa arloan; emakumeak ahaldun­tzea; baldin­tza hobeagoak sor­tze­a emakumeak enpresetara eta erakundeetara erakar­tze­ko; Administrazio publikoak eta gizarteak aldeko testuinguru bat susta­tzea.

— Enpresa eta erakunde mailan saiakun­tzak egitea, lan inguruneak eralda­tze­ko formula aurreratuekin.

— Per­tso­nak, erakundeak eta enpresak presta­tze­a lan munduan eta gizartean modu zorion­tsu­an eta onuragarrian parte har dezaten, betiere, gaitasunak, ezagu­tza eta parte har­tze aktiboaren konpromisoa erabilita.

— Kalitatezko enplegua eta lanpostuak, enplegu jasangarria eta etorkizuneko enplegua/lana azter­tzea.

7.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran, eranskinean dagoen ereduari jarraituz egindakoan, honako informazioa sartu behar da:

a)  Lagun­tza eska­tzen duen erakundearen datuak.

b)  Diru lagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplika­tze­ko aukera ematen duena.

c)  Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)  Aitorpen eran­tzu­lea, deialdi honen eranskin gisa ager­tzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

8.    Borondatezko itzu­lketa.

Enpresa onuradunak borondatezko itzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari 18.4 oinarri orokorrean zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.