2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019ko deialdia.          

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2019ko otsa­ilaren 26an.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoaren susperraldi ekonomikoa finka­tzen lagundu nahi du Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programaren bitartez. Horretarako, enpresen lehiakortasuna eta enpresa-portaera aurreratu eta jasangarriak sustatuko ditu, eta gure politika industrialak eta ekonomikoak dituen identitate ezaugarriak indartuko ditu, herrialde nahiz lurralde gisa. Azken finean, aberastasun jasangarria eta per­tso­nen ongizatea sor­tzen direla berma­tzen duen Gipuzkoa sustatu nahi du.

Per­tso­nek enpresetan parte har­tze­ko politika aurrera eramateak, eta per­tso­nek kapitalean parte hartuz jarraitutasuna eta erro­tze­a lor­tze­ak beharrezkoa dute, besteak beste –helburua izanda gizarte berri zuzenago eta kohesionatuago bat sor­tzea–, ekonomia lehiakorrago eta jasangarriago bat, oinarri­tzat dituena enpresen antolakun­tza-eredu ba­tzuk, non enpresak parte har­tzai­leagoak diren eta lurraldearekiko lotura handiagoa eta hobea duten.

Enpresaren aldeko apustu horrek, besteak beste, balioa aitor­tzen dio egiten duen ekarpen sozial eta ekonomikoari, eta, hala, partaide­tza bul­tza­tzen duten ahalik eta enpresa gehien izatearen aldeko apustua egiten da, enpresa horietan lehiakortasunaren elementu bereizgarri baitira errenta-banaketa egokia, proiektu partekatu eta jasangarrien konfigurazioa, kalitatezko enplegua, ardura per­tso­na guztien artean bana­tzea, eta ingurunearekiko konpromisoa.

Erakunde eta enpresa garapen eredu jakin baten aldeko apustua egiten dute. Eredu horren oinarria da langileei enpresa proiektuan parte har­tze­ko bideak ireki­tzea. Beraz, proiektuan aktiboki esku har­tzen duten per­tso­nek osa­tzen duten enpresak dira.

Enpresetan per­tso­nak susta­tze­ko estrategia batek kontuan hartu beharko luke enpresaren osotasuneko partaide­tza integrala, barne hartuta kudeaketan, erabaki estrategikoetan, emai­tze­tan eta kapitalean parte har­tzea; baita ere, elkarrekin erlazionatutako modu batean lan egin behar dela hasieratik, eta barruan sartu behar direla tarteko diren per­tso­na guztiak eta enpresaren garapenean eragina dutenak (langileak, zuzendari­tza-taldeak, akziodunak...), eta txer­tatu behar duela langileak antolakunde/enpresa gisako ikuskera. Azken batean, balioaren elkarrekiko ekarpena: per­tso­na eta enpresa.

Askotarikoak dira enpresen motibazioak beren enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko estrategiak txer­tatu edo garatu di­tza­ten, eta inten­tsi­tate desberdinetakoak dira, zer-nolako tipologiaren eta zabaltasunaren gainean lan egiten den, horren arabera: abiapuntuko partaide­tza-konbikzioa edo filosofia, partaide­tza-ereduak, talentua atxi­ki­tzen lagundu beharra, inplikazio handiagoa sor­tzen lagun­tzea, pertenen­tzia-zen­tzua, jabe­tza­ren belaunaldi aldaketa erraztea edo enpresa-jardueraren jarraitutasuna berma­tzea.  

Per­tso­nek enpresetan parte har­tze­ak onurak sor­tzen ditu bai langileen mailan bai enpresa eta lurralde mailan. Eragile garran­tzi­tsu bat da, bere eragina duena bai langileen ongizatean bai haien autogarapeneko eta lan gogobetetasuneko aukeren hobekun­tzan. Eragile bat da lan egiten duten enpresen eraginkortasunean eta arrakastan; oinarrizko osagai bat da lantokiko berrikun­tzan, zeinari esker enpresek ahalik eta etekinik handiena atera­tzen baitiete per­tso­nen gaitasunei eta enpresako ekoizpen prozesuez eta zerbi­tzu­ez duten ezagu­tza­ri. Eta kohesio, aberastasun, demokrazia eta lotura eragile bat da lurraldearekiko.

Testuinguru horretan, enpresa bakoi­tzak bere ibilbidea definitu eta garatu behar du partaide­tza­ren alde, alderdi hauek indar­tze­ko: per­tso­nen erabaki gaitasuna, enpresen lehiakortasuna, erro­tzea, eta gizarte nahiz lurralde kohesioa.

Azkenik, jakinda enpresa bakar bat ere ez dela bere burua aski duen erakunde bat, eta enpresa guztien lorpenetan zerikusia izan duela inguruan duen lagun­tza-ekosistemak, enpresa gertakari sozial­tzat jo­tzen da; ez du kokatuta dagoen komunitatetik aldenduta jarduten; bere inguruaren beharra du, eta horri etekina atera­tzen dio. Izan ere, gure indarra inguruan dago, gertutasunean eta erlaziona­tze­ko gure gaitasunean.

Enpresen proiektuetan per­tso­nak erdigune izatea bul­tza­tu nahi da, Gipuzkoa parte-har­tzai­leago eta konprometituago bat lor­tze­ko.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, 2018ko ekitaldiko programari balorazio positiboa eman ondoren, «Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programa»ren deialdi berri bat sustatu du.

Dirulagun­tza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.           

Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak hala proposatuta eta aurrez eztabaidatuta, Diputatuen Kon­tsei­luak

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Onar­tze­a Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019. urteko deialdia, erabaki honen eranskinean jasota dagoena.   

Bigarren.  2019ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko, milioi bat eta hogeita bost mila euroko (1.025.000,00 €) gastua baimen­tzea, aurrekontu sail hauen kargura:

a)  Seiehun eta hogeita zor­tzi mila bostehun eta hamabi euro (628.512,00 €), enpresetan per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduak bul­tza­tzeko: 

1 0410.100.470.00.15 2019: 365.008,00.

5 0410.100.470.00.15 2020: 263.504,00.

b)  Hirurehun eta laurogeita hamasei mila laurehun eta laurogeita zor­tzi euro (396.488,00 €), per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduekiko enpresen garapena aldezten duen ekosistema bat bul­tza­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko:

1 0410.100.445.00.01 2019: 10.500,00.

1 0410.100.461.01.01 2019: 6.300,00.

1 0410.100.461.06.01 2019: 6.300,00.

1 0410.100.461.09.08 2019: 6.300,00.

1 0410.100.470.00.01 2019: 31.500,00.

1 0410.100.481.00.01 2019: 75.426,00.

1 0410.100.745.00.01 2019: 30.635,00.

1 0410.100.770.00.02 2019: 30.635,00.

1 0410.100.781.00.01 2019: 22.396,00.

5 0410.100.445.00.01 2020: 7.003,00.

5 0410.100.461.01.01 2020: 4.203,00.

5 0410.100.461.06.01 2020: 4.203,00.

5 0410.100.461.09.08 2020: 4.203,00.

5 0410.100.470.00.01 2020: 21.013,00.

5 0410.100.481.00.01 2020: 50.316,00.

5 0410.100.745.00.01 2020: 20.370,00.

5 0410.100.770.00.02 2020: 20.370,00.

5 0410.100.781.00.01 2020: 44.815,00.

Hirugarren.  Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik kreditua erabilgarri deklara­tzea. 
               

Nolanahi ere, diru lagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­okoak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko diren aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerara egoki­tze­arren.

Horrekin lotuta, eskumena ematen zaio berariaz Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari hasieran baimendutako gastua gu­txi­tu edo handitu dezan lehen aipatutako aurrekontu egoki­tza­penen arabera, zenbatekoa edozein izanik ere.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdun per­tso­nek erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkeztu ahalko diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Hala ere, partikularrek, aldez aurretik, aukerako berrazter­tze­ko errekur­tso­a aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kon­tsei­luari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekur­tso­rik aurkeztu berrazter­tze­ko errekur­tso­ari espresuki eran­tzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egoki­tzat jotako beste errekur­tso oro aurkeztu ahalko da.          

Donostia, 2019ko otsa­ilaren 27a.—Alfonso Acarreta Rodriguez, Departamentuko idazkari teknikoa.            (1367)

ERANSKINA

Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programako diru lagun­tzen 2019ko deialdia.           

1.  Helburua.

Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programaren diru lagun­tzen 2019. urteko deialdia egitea. Oinarriak Diputatuen Kon­tsei­luak 2018ko maia­tza­ren 22an onartu zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: 105 zk. 2018ko ekainaren 1ean).

2.  Eskaerak aurkeztea.

2.1.  Eranskin gisa jaso­tzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute II. eta III. eranskinetako (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala: 105 zk. 2018ko ekainaren 1ean) 2. oinarrian aurreikusitako baldin­tzak bete­tzen dituzten entitateek.

2.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2019ko apirilaren 9an, goizeko 12:00etan amaituko da.             

3.  Jarduerak gauza­tze­ko epea.

Diru lagun­tzen xede diren jarduketak eskaera egin ondoren hasi behar dira, urte naturalaren barruan, eta 2020ko maia­tza­ren 8rako bukatu behar dira.

4.  Ebazpena jakinarazteko bidea.

Diru lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

5.  Finan­tza­keta.

Deialdi honen bidez emango diren diru lagun­tzen zenbateko osoa 1.025.000,00 euro da. Zenbateko hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2019ko aurrekontu orokorreko honako kontu sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:     

a)  Seiehun eta hogeita zor­tzi mila bostehun eta hamabi euro (628.512,00 €), enpresetan per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduak bul­tza­tzeko (II. eranskina):              

1 0410.100.470. 00.15 2019: 365.008,00 €.

5 0410.100.470.00.15 2020: 263.504,00 €.

b)  Hirurehun eta laurogeita hamasei mila laurehun eta laurogeita zor­tzi euro (396.488,00 €), per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduekiko enpresen garapena aldezten duen ekosistema bat bul­tza­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (III. eranskina):

1 0410.100.445.00.01 2019: 10.500,00.

1 0410.100.461.01.01 2019: 6.300,00.

1 0410.100.461.06.01 2019: 6.300,00.

1 0410.100.461.09.08 2019: 6.300,00.

1 0410.100.470.00.01 2019: 31.500,00.

1 0410.100.481.00.01 2019: 75.426,00.

1 0410.100.745.00.01 2019: 30.635,00.

1 0410.100.770.00.02 2019: 30.635,00.

1 0410.100.781.00.01 2019: 22.396,00.

5 0410.100.445.00.01 2020: 7.003,00.

5 0410.100.461.01.01 2020: 4.203,00.

5 0410.100.461.06.01 2020: 4.203,00.

5 0410.100.461.09.08 2020: 4.203,00.

5 0410.100.470.00.01 2020: 21.013,00.

5 0410.100.481.00.01 2020: 50.316,00.

5 0410.100.745.00.01 2020: 20.370,00.

5 0410.100.770.00.02 2020: 20.370,00.

5 0410.100.781.00.01 2020: 44.815,00.

6.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran, eranskinean dagoen ereduari jarraituz egindakoan, honako informazioa sartu behar da:

a)  Lagun­tza eska­tzen duen erakundearen datuak.

b)  Diru lagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplika­tze­ko aukera ematen duena.

c)  Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)  Aitorpen eran­tzu­lea, deialdi honen eranskin gisa ager­tzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

7.  Borondatezko itzu­lketa.

Enpresa onuradunak borondatezko itzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari 15.4 oinarri orokorrean zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.