2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

DIPUTATU NAGUSIA

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusia

Diru lagun­tza hauen oinarri arau­tzai­leak eta 2019ko deialdia: Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiko programen kontura euskararen erabilera sozialaren esparruan emateko.

Foru Diputatuen Kon­tsei­luak, 2019ko otsa­ilaren 26ko bileran, honako erabakia hartu du:

1982ko azaroaren 24ko 10/82 Legeak, Euskararen erabilera normaliza­tze­ko oinarrizkoak, bere 5. artikuluan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko herritar guztiek hizkun­tza­ren esparruan dituzten eskubide nagusiak xeda­tzen ditu, eta, ondoren, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren atalburuetan, eskubide horiek heda­tzen ditu bizi­tza sozialaren esparru guztietara. Legeak, halaber, erakunde bakoi­tzak dituen eskumenen barruan herritarrenganako hizkun­tza politika ain­tzat har dezaten agin­tzen die herri administrazioei, besteak beste bizi­tza sozialaren alor guztietan euskararen erabilera sustatuz.

Bestalde, Eusko Legebil­tza­rrak Euskara Susta­tze­ko Ekin­tza Plana (ESEP) onartu zuen 2013ko irailaren 11n, datozen urteetan herri erakundeen hizkun­tza politikak landu behar dituen alderdi estrategikoak eta jarduera esparruak adostu eta zehazteko.

Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiaren bitartez bete­tzen du legeak agindutako sustapen lan hori, euskararen erabilera sozialaren esparruan lanean ari diren elkarteei, erakundeei eta norbanakoei diru lagun­tzak emanez.

Lagun­tzak helburu askotarikoak dira: euskararen erabilera soziala heda­tze­ko jarduerak, ikus-en­tzu­nezkoetan euskararen erabilera bul­tza­tzea, udaletan euskararen normalizazio programak gara­tze­ko lagun­tza, euskarazko toki hedabideen jarduerak lagun­tzea, eta abar.

Erabaki honen bitartez, aipatutako diru lagun­tzak arau­tze­ko oinarri berriak onar­tzen dira, baita diru lagun­tza horien 2019ko deialdia ere.

Diru lagun­tza hau ez dago sartuta Diputatuen Kon­tsei­luak 2017ko uztailaren 26ko bileran onartutako 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoan. Beraz, ezarri aurretik, sartu egin behar da, planaren 3.1 atalean aurreikusi bezala. 


Horiek horrela, diputatu nagusiak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren, Foru Diputatuen Kon­tsei­luak

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.    Foru Diputatuen Kon­tsei­luak 2017ko uztailaren 26ko bileran onartutako 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoan sar­tze­a Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiak kudea­tzen dituen programen kontura emango diren diru lagun­tzak.

Bigarren.    Onar­tze­a jarraian ageri diren diru lagun­tza lerroen oinarri arau­tzai­le orokorrak, baita horietako bakoi­tza­ren berariazko oinarriak ere, erabaki honen I. eranskinean jaso­tzen direnak:

1.  Euskara susta­tze­ko proiektu eta jarduerak.

2.  Lantokietan prestakun­tza aldiak euskaraz egitea.       

3.  Euskararen erabilera soziala normaliza­tze­ko tokiko planak.

4.  Itzu­lpen praktikak egiteko bekak.

5.  Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz heda­tze­ko proiektuak.

Hirugarren.    Onar­tze­a diru lagun­tza horien 2019ko deialdia, erabaki honen II. eranskinean ageri den gisan.

Laugarren.    Baimen­tze­a 1.172.715,00 (milioi bat ehun eta hirurogeita hamahiru mila zazpiehun eta hamabost) euroko gastua, erabaki honen II. eranskinean adierazten diren aurrekontu sailen kargura.

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.               

Bosgarren.    Erabaki honek onar­tzen dituen oinarri arau­tzai­leek ondorioak izango dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egun beretik aurrera.

Erabaki hau behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete administrazioarekiko auzietako Donostiako epaitegietan, erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berrazter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko Diputatuen Kon­tsei­luari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke. 

Donostia, 2019ko otsa­ilaren 27a.—Ander Arzelus Aramendi, Diputatu Nagusiaren Alorraren Idazkari­tza­ko burua.     
                (1339)

I ERANSKINA

Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiak kudea­tzen dituen programen kontura emango diren dirulagun­tzen oinarri arau­tzai­leak.

OINARRI OROKORRAK

1.    Dirulagun­tza eska­tze­ko baldin­tzak.

1.    Dirulagun­tza hauen onuradunak izan daitezke per­tso­na fisiko edo juridikoen elkarteak, publiko zein pribatuak, ondasun erkidegoak edo beste edozein motatako unitate ekonomiko edo ondare bananduak, nortasun juridikorik izan ez arren, baldin eta proiektuak, jarduerak edo jokaerak aurrera eramateko gai badira edota dirulagun­tza emateak eska­tzen duen egoeran badaude. Per­tso­na fisiko edo juridikoen elkarteak, publiko zein pribatuak,nortasunik gabekoak direnean, bai eskaeran bai dirulagun­tza emateko ebazpenean berariaz adieraziko da zein exekuzio konpromiso hartu dituen elkarteko kide bakoi­tzak eta zein den horietako bakoi­tza­gatik aplikatu beharreko dirulagun­tza­ren zenbatekoa, beraiek ere per­tso­na onuradun­tzat hartuko baitira. Edonola ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak bete­tze­ko ahalorde nahikoa izango duena. Elkartea ezingo da desegin 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzkoak, 37. eta 54. artikuluetan aurreikusitako preskripzio epea igaro arte. Elkarte horrek, gainera, dirulagun­tza lerro bakoi­tze­rako dagokion eranskinak ezar­tzen dituen baldin­tza zeha­tzak bete beharko ditu.


2.    Oinarri hauetan arau­tzen diren dirulagun­tzen onuradun ezin dute izan mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzkoak, 12. artikuluan aurreikusten duen egoeraren batean diren per­tso­na edo erakundeek, ezta ere sexu diskriminazioa egiteagatik desgaikun­tza edo lege debeku kasuren batean daudenek ere. 

3.    Ezin izango dira onuradun krisian dauden enpresak, ain­tzat harturik horretarako zer definizio ematen duten krisian dauden enpresa ez-finan­tza­rioak berreskuratu eta berregitura­tze­ko Zuzentarauak (EBAO, C 249, 2014-07-31).

4.    Ezin izango dira onuradun berreskura­tze agindu gauzatu gabeko baten mende dauden enpresak edo erakundeak, Europar Batasunaren Ba­tzor­deak aurrez emandako ebazpen baten bitartez adierazi denean lagun­tza bat legez kontrakoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela.

5.    Onuradun izaera lor­tze­ko debekuetan sarturik ez egoteari buruzko egiaztapena egin dezakete per­tso­nek edo erakundeek lekuko­tza judizialaren bidez edo ziurtagiri bidez, kasuen arabera, eta agiri horiek eskuratu ezin direnean, ordeztu daitezke herri administrazio baten edota notario baten aurrean egindako aitorpenaren bitartez.              

Dirulagun­tza eskaerekin batera aurkeztu beharreko zergei buruzko edo Gizarte Seguran­tza­ko ziurtagiriak ordezten ahalko dira, interesatuek berariaz hartarako baimena emana duten kasuetan, ziurtagiri horiek emateko eskumena duten entitateek dirulagun­tza kudea­tze­ko eran­tzu­kizuna duen organoari behar diren datuak zuzenean emanda.

2.    Gastu diruz lagungarriak.

1.    Oinarri hauen ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira jarduera diruz lagun­tze­koaren izaerari ino­lako zalan­tza­rik gabe dagozkionak, eta berariazko oinarri arau­tzai­leetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagundutako elementuen erosketa kostuak ezin dezake inoiz merkatuko balioa baino handiagoa izan.

2.    Dirulagun­tzen onuradunak loturik geldi­tzen dira onar­tzen zaien gastu diruz lagungarriari, dirulagun­tza jasoz gero gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa osorik justifikatu beharko baitute.

3.    Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak 15.000 euro gaindi­tzen baditu, eta ondasunen hornidurak edo aholkulari­tza­ko eta lagun­tza teknikoko enpresek emandako zerbi­tzu prestazioak direnean, zerbi­tzu­a emateko edo ondasuna entrega­tze­ko konpromisoa kontratatu aurretik onuradunak gu­txi­enez hiru horni­tza­ileri eskain­tza bana eskatu behar die, bere ezaugarri bereziei begiratuz ondasuna hornitu edo zerbi­tzu­a emateko merkatuan nahiko enpresa ez dagoenean izan ezik, edota gastua dirulagun­tza eskatu aurretik egin denean izan ezik.

Aurkeztutako enpresen arteko hautaketa, zuribidean edo, horrela bada, dirulagun­tza­ren eskaeran adierazita, eraginkortasunari eta ekonomiari begira egin behar da, eta hautaketa proposamen ekonomiko merkeenaren aldekoa ez denean, berariazko memoria batean zuritu behar da.             

4.    Diruz lagundutako proiektua egiteko finan­tza gastuak, zuzenbide edo finan­tza aholkulari­tza­ko gastuak, notario eta erregistro gastuak, eta peritu gastuak nahiz administrazioko gastu bereziak diruz lagungarriak izan daitezke diruz lagundutako jarduerarekin zerikusi zuzena badute eta hura egoki prestatu edo buru­tze­ko ezinbestekoak badira.

5.    Zeharkako kostuak:

a)  Zeharkako kostuei dagokienez, oro har onarturiko kontabilitate arau eta prin­tzi­pioen arabera arrazoizkoa den zatia ego­tzi­ko dio onuradunak lagundutako jarduerari, eta betiere kostu horiek jarduera benetan egiten den epeari egiazki dagozkion neurrian. Dirulagun­tza hauen kasuan, zeharkako gastu onartuak izango dira, gehienez ere, jardueraren kostuaren % 5.             

b)  Halaber, zeharkako kostuen ehuneko handiagoa onartu ahal izango da, betiere diruz lagundutako aurrekontuari egozten zaion ehuneko hori finka­tze­ko kostuen kalkulua behar bezala egiazta­tzen bada, eta aurretik aipatutako baldin­tzak bete­tzen badira.

6.    Zergak diruz lagun daitezkeen gastuak izango dira dirulagun­tza­ren onuradunak benetan ordain­tzen dituenean, ondorengo 8.d) atalean ezarritakoa baztertu gabe.

7.    Bidaien gastuen gehieneko tarifak bat etorriko dira Eusko Jaurlari­tza­ren 1993ko otsa­ilaren 2ko 16/1993 Dekretuak, zerbi­tzu­en ondoriozko kalte-ordainei buruzkoak, eta dekretu hori alda­tzen duten 2000ko abenduaren 19ko 267/2000 eta 2006ko ekainaren 13ko 121/2006 dekretuek ezarritako baremoarekin.

8.    Inoiz ere ez dira gastu diruz lagungarri izango:

a)  Banku kontuetako interes zordunak.

b)  Interes, errekargu eta zehapen administratibo eta penalak.

c)  Prozedura judizialetako gastuak.

d)  Zeharkako zergak, berreskuratu edo konpen­tsa­tzeko gai direnean.

e)  Errentaren gaineko zerga per­tso­nalak.

f)  Ondasun inbentariagarriak.

3.    Eskaerak.

1.    Dirulagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez, deialdian bertan beste eperik adierazi ezean.     

2.    Dirulagun­tza mota bakoi­tze­ko eskaerak aurkezteko epeak urteko deialdian zehaztuko dira.

4.    Emateko prozedura.

Lagun­tza hauek elkarrekiko lehiakortasun jardunbideaz emango dira. Ondorioz, kasu bakoi­tze­an ezarritako balioespen irizpideen arabera, diruz lagundu nahi diren jardueren kalitatea eta bideragarritasuna ziurta­tze­ko moduko eskaera kopurua hautatuko da.

5.    Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzea.

1.    Oinarri orokor hauekin batera doazen eranskinetan jasotako dirulagun­tza mota bakoi­tze­ko berariazko oinarri arau­tzai­leek diruz lagundutako jardueraren finan­tza­keta propioaren zenbateko bat eska dezakete. Diruz lagundutako jarduerarako ekarpen propioa kreditatu beharko da jardueran izandako gainerako gastuen gisa berean.

2.    Oinarri orokor hauen 1., 2. eta 5. eranskinetan arau­tzen diren dirulagun­tzak loturik daude Europako Ba­tzor­deak 2014ko ekainaren 17an emandako 651/2014 EB Araudiari (EBAO, L 187, 2014-06-26), beraren bitartez aitor­tzen baita lagun­tza jakin ba­tzuk bateragarriak direla barne merkatuarekin, Itunaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioz, eta bereziki loturik daude araudiaren 53. artikuluari, kulturaren eta ondarearen zain­tza­ren esparruko kategoriari dagokion dirulagun­tzak direnez.            

Zehazki 1. eranskinaren kasuan 53.2 artikuluko c) eta d) puntuetan sar­tzen da. 2. eranskina, 53.2 artikuluko c) eta e) puntuetan eta 5. eranskina, 53.2 artikuluko c) eta e) puntuetan.

3.    Berariazko oinarriak jaso­tzen dituzten 3. eta 4. eranskinetako lagun­tzak ez dira estatu mailako lagun­tza Europar Batasunaren Fun­tzio­namendu Itunak 107.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Izan ere, onuradunak soilik entitate publikoak izanda burutu dezaketen politika instituzionala lagun­tze­ra bideratuta daudelako. Horrenbestez, aipatutako Itunak 108.3 artikuluan xeda­tzen duen jakinarazpen prozeduratik salbue­tsi­ta daude lagun­tza hauek.

6.    Dirulagun­tzen zenbatekoa.

1.    Dirulagun­tza mota bakoi­tza­ren berariazko oinarri arau­tzai­leetan besterik xeda­tzen ez bada, oinarri hauetan jaso­tzen diren dirulagun­tzak metatu ahal izango dira beste lagun­tza bateragarriekin edota Europaren beste finan­tza­keta bideekin, betiere gastu diruz lagungarri beretarako gehienezko lagun­tza mailak errespeta­tzen badira, 651/2014 EB Araudiaren 53. artikuluak eskatutako moduan.

2.    Dirulagun­tza­ren zenbatekoa ezin izango da, bera bakarrik nahiz beste administrazioek edota sektore publikoetako erakundeek helburu bererako emandako dirulagun­tze­kin batera, erakunde onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua baino handiagokoa. Lagun­tza publikoak eta programa honen bitartez ematen den dirulagun­tza elkartuta kostu hori gaindi­tzen baldin bada, programa honetan arau­tzen den dirulagun­tza gu­txi­tu egingo da, jardueraren gainfinan­tza­keta saihesteko behar den mailaraino.

7.    Izapidea.

1.    Dirulagun­tzak emateko prozedura izapide­tze­a Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbi­tzu­aren eginkizuna da, eta hari dagokio behar diren ekin­tza guztiak buru­tze­a ebazpen proposamena gauza­tze­ko beharrezkoak diren datuak zehaztu, eskuratu eta egiazta­tze­ko.               

2.    Izapide­tze fasea hasiko da eskaera bakoi­tzaz Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbi­tzu­ak egingo duen aurre ebaluazioaz, hori da, eska­tzai­leak dirulagun­tza­ren onuradun izaera eskura­tze­ko ezarririk dauden baldin­tza guztiak bete­tzen dituela eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta egokia dela egiazta­tzea.        

3.    Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbi­tzu­ko buruak bere zerbi­tzu­ari atxi­kitako teknikari bat izendatuko du dirulagun­tza mota bakoi­tze­an aurkeztutako eskaeren balioespen txos­tena egin dezan, oinarri orokor hauekin batera doazen eranskinetako berariazko oinarri arau­tzai­leetan beste administrazio organoren baten txos­tena behar dela ezar­tzen ez bada.           

4.    Eskaerak ebaluatu ondoren, Hizkun­tza Berdintasuneko zuzendari nagusiak (ba­tzor­deko buru izango denak), Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbi­tzu­ko buruak, Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiko teknikari batek eta Ogasun eta Finan­tza Departamentuko Kontuhar­tzai­le­tza eta Auditore­tza Zerbi­tzu­ko teknikari batek osatutako ebaluazio ba­tzor­deak ebazpen proposamena osatuko du, behar bezala arrazoituta, eta organo eskumendunari aurkeztuko dio ebazpena eman dezan.    

5.    Jarraian eta hartu beharreko ebazpenaren aurretik, interesatuei 10 eguneko epea eskainiko zaie en­tzu­teko tramitean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bitartez, nahi dituzten alegazioak aurkez di­tza­ten.

8.    Ebazpena.

1.    Diputatu nagusiak emango du ebazpena, foru dekretu baten bidez.

2.    Ebazpena arrazoituko da dirulagun­tza bakoi­tza­ren berariazko oinarri arau­tzai­leetan xedatutakoaren arabera, eta nolanahi den ere, prozeduran akreditatu behar dira ematen den ebazpenaren oinarriak, dirulagun­tza bakoi­tza arau­tzen duten irizpide objektiboen arabera. 

3.    Dirulagun­tza emateko ebazpenak argi zehaztu beharko ditu dirulagun­tza­ren xedea, onuraduna edo onuradunen zerrenda, zenbatekoa, ordainketa erak eta epeak, eta dirulagun­tza mota bakoi­tza­ren berariazko oinarri arau­tzai­leetan eska­tzen diren gainerako baldin­tzak eta betekizunak. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jo­tze­ko dauden errekur­tso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, interesatuek egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso bide erabil­tze­ko eskubidea baztertu gabe.

4.    Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori konta­tzen hasiko da, kasu bakoi­tze­an, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

5.    Oinarri hauetan aurreikusten diren dirulagun­tzak emateko jardunbidearen barnean gerta daitezkeen ustezko egin­tzak ezesteko­tzat hartu behar dira, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioetan Administrazio Prozedura Erkidearenak, 25.1. a) artikuluan xedatutakoaren arabera.      

6.    Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1. b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta, argitalpen egunaren biharamunetik hasita, jakinarazpena egin­tzat joko da lege-ondorio guztietarako.

9.    Onuradunaren betebeharrak.

2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren dirulagun­tze­i buruzkoak, eta eranskinetan jasotako dirulagun­tza mota bakoi­tza­ren berariazko oinarri arau­tzai­leek ezarritako betekizunez gain, onuradunaren betebeharrak dira bereziki hauek:

a)  Dirulagun­tza emateko oinarrian den proiektua gauza­tzea, jarduera egitea edota jokabidea ain­tzat har­tzea.               

b)  Dirulagun­tza ematen duen organoaren aurrean egiazta­tze­a baldin­tzak bete­tzen dituela, eta dirulagun­tza emateko oinarrian izan den jarduera egin duela edo helburua bete duela.         

c)  Dirulagun­tza emandako organoak egiten dituen ikuska­tze jarduerak onar­tzea, baita kontrol organo eskudunek egin di­tza­keten egiaztapen eta finan­tza kontrolak ere, zeregin horietan eska­tzen zaien informazio oro emanez.  

d)  Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzeko beste dirulagun­tzak, lagun­tzak, sarrerak edo baliabideak lortu izanaren berri ematea dirulagun­tza ematen duen organoari. Jakinarazte hori ahal bezain laster eman behar da adi­tze­ra, eta betiere jasotako dirulagun­tza­ren erabilera zuritu aurretik.

e)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekiko betekizunak egunean dituela egiazta­tzea, dirulagun­tza emateko ebazpen proposamena eman aurretik.

f)  Onuradunari indarrean diren arauetan kasu bakoi­tze­an eska­tzen zaizkion kontabilitate liburuak, erregistro diligen­tzi­atuak eta gainerako dokumentuak izatea, baita dirulagun­tza mota bakoi­tza­ren berariazko oinarrietan eska­tzen diren kontabilitate egoerak eta erregistro bereziak ere, egiaztapen eta kontrol ahalmenak era egokian beteko direla ziurta­tze­ko.   

g)  Jasotako dirulagun­tzen erabilerari buruzko egiaztagiriak gorde­tzea, egiaztapen eta kontrol ahalmenen gai izan daitezkeen heinean.

h)  Publizitate beharkizunak bete­tzea. Dirulagun­tza­ren xedeko jarduerei buruzko publizitatean Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankide­tza adieraziko da, une horretan erakundeak erabakita duen irudi korporatiboa errespetatuz.               

Diruz lagun­tzen diren egitasmoek Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako babesaren berri adierazi beharko dute euskarri guztietan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren logotipo normalizatua agerrarazita, eta ikusgai utzi­ta ebazpena ematen den unetik gu­txi­enez urtebeteko epean.

i)  Diruz lagundutako jarduera guztietan bete­tze­a 1982ko azaroaren 24ko 10/82 Legeak, Euskararen erabilera normaliza­tze­ko oinarrizkoak, xedatutakoa, eta oro har, euskaldunen hizkun­tza eskubideak berma­tze­ko moduan joka­tzea.

j)  Diruz lagundutako jarduera guztietan bete­tze­a 2005eko otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, eta 3/2007 Lege Organikoak, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoak, xedatutako prin­tzi­pio orokorrak, bereziki hurrengo alderdiei dagokienez: hizkun­tza­ren eta irudien erabilera ez-sexista, eta generoaren adierazleak txe­rta­tze­a diruz lagundutako jardueraren ebaluazio irizpideetan.

k)  13. oinarrian adierazitako kasuetan jasotako dirua itzu­ltzea.

l)  Dirulagun­tza eman duen organoari jakinaraztea dirulagun­tza ematerakoan kontuan hartutako egoeren aldaketa oro.               

m)  Diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak diren baimen guztiak eskuratu eta haien xedapenak bete­tzea.    

10.    Dirulagun­tzak ordain­tzea.

1.    Arau orokor gisa, eta dirulagun­tza bakoi­tza­ren eranskinean bestelakorik xeda­tzen ez bada, dirulagun­tzak ordainduko dira hurrengo puntuan aipa­tzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta kontu hori dirulagun­tzen deialdi urteko abenduaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko da.

Hori horrela izanik ere, diruz lagundutako jarduketa finan­tza­tzeko beharrezkoa denean, ordainketa zatikatuak egin ahalko dira, azken zuriketaren kontura. Ordainketa zatikatu horiek egingo dira diruz lagundutako jarduera buru­tzen joaten den heinean, eta aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da.

2.    Oinarri hauek arau­tzen dituzten dirulagun­tzen har­tzai­leek lagun­tza­ren ordainketa egiteko eskaera bat aurkeztu behar dute, agiri hauez lagundurik:

a)  Aurrera eramandako programa edo jarduerari buruzko txo­sten zeha­tza. Gainera partaideen datuak adieraziko dira, sexua aipatuta eta, ahal den neurrian, datu horien azterketa eta interpretazioa.

b)  Jardueran izandako gastuak sailka­tze­ko zerrenda. Har­tze­koduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar dira. Zerrenda horren guztizkoa izan behar da dirulagun­tza­rako onartutako gastu diruz lagungarriaren zenbatekoaren adinakoa. Dirulagun­tza aurrekontu baten arabera ematen bada, zein desbiderapen izan den adierazi behar da.

c)  Jasotako dirulagun­tza 60.000 euro edo gehiago denean, aurreko paragrafoan aipatu den zerrendan adierazitako fakturak edo trafiko juridikoan an­tze­ko froga-balioa edo eraginkortasun administratiboa duten frogagiriak.       

d)  Diruz lagundutako jarduketa finan­tza­tu duten bestelako diru sarrera edo lagun­tzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

e)  Egindako lanaren ziurtapen eta lekuko gisa baliagarri izango den dokumentazio grafiko edo ikus-en­tzu­nezkoa.

3.    Jasotako dirulagun­tza 60.000 euro baino gu­txi­ago den kasuetan, dirulagun­tza ematen duen organoak egiaztatuko ditu egoki deri­tzen eta dirulagun­tza behar bezala erabili dela zen­tzuz agerian uzten duten frogagiriak, diru laginketa teknikak erabiliz. Horretarako, onuradunari eskatu diezaioke berak hautatutako gastu frogagiriak bidal­tze­ko.

11.    Dirulagun­tzak zuri­tzea.

1.    Dirulagun­tza emateko ebazpenean ezarritako baldin­tzak bete direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla dokumentu bidez zuritu beharko da, 10. oinarrian adierazten den eran eta epeetan.

2.    Fakturak eta gainerako gastuen zurigarriak organo dirulagun­tza emai­leak egiaztatuko ditu, beste dirulagun­tza­rik jaso ote den behar bezala kontrola­tze­ko.

3.    Dirulagun­tzaz gain, jarduerak finan­tza­tzeko dirubide propioak edo beste dirulagun­tzak nahiz baliabideak erabili direnean, zuri­tze­a egiterakoan haien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jarduerarako erabiliak izan direla kreditatu beharko da.

4.    Dirulagun­tza eman duen organoak egiaztatuko du dirulagun­tza­ren zuri­tze­a egokia izan ote den, eta dirulagun­tza emateko oinarrian izan zen jarduera gauzatu edota helburua bete ote den.

12.    Diruz lagundutako jarduerak azpikontrata­tzea.

1.    Oinarri hauen ondorioetarako, ulertuko da onuradun batek azpikontratazioa egiten duela diruz lagundutako xedea den jarduera osorik nahiz zati batean buru­tze­a beste inorekin hi­tza­rtzen duenean. Atal horrez kanpo geldi­tzen dira diruz lagundutako jarduera bere kabuz egiteko onuradunak nahitaez kontratatu behar izango dituen gastuak.

2.    Onuradunak ezin du diruz lagundutako jardueraren % 75 baino gehiago azpikontratatu besterekin. Ezin dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua handiagotu eta, aldi berean, haren edukiari balio eran­tsi­rik gehi­tzen ez dioten ekin­tzak.

3.    Halaber, onuradunak ezin izango du azpikontratatu diruz lagundutako jarduerak guztiz edo zati batean buru­tze­a ondorengo hauekin:

a)  Dirulagun­tzen onuradun izatea galarazten duten egoeretako batean dauden per­tso­na edo erakundeak, 1. oinarriaren 2, 3 eta 4. puntuetan xedatutakoaren arabera.

b)  Kontratatu nahi den jarduera horretarako beste dirulagun­tzak jaso dituzten per­tso­nak edo erakundeak.  

c)  Eragiketaren kostu osoaren ehuneko jakin bat jaso­tzen duten per­tso­na eta erakunde bitarteko edo aholkulariak, non eta ordainketa hori ez den justifika­tzen egindako lanaren edota emandako zerbi­tzu­en merkatuko balioaren arabera.   

d)  Onuradunarekin loturaren bat duten per­tso­nak edo erakundeak, egoera hauetan izan ezik:

— Kontratazioa merkatuko baldin­tza arrunten arabera egiten denean.

— Dirulagun­tza ematen duen organoak aldez aurretik baimena ematen duenean, berariazko oinarri arau­tzai­leetan finka­tzen den eran.

e)  Deialdi eta programa berean dirulagun­tza eskatu duten per­tso­na edo erakundeak, baina dirulagun­tza eskuratu ez dutenak baldin­tzak bete­tzen ez zituztelako edota gu­txie­neko balioespena lortu ez zutelako.

13.    Dirulagun­tzak itzu­ltzea.

1.    Jasotako diru kopuruak itzu­li beharko dira eta dirulagun­tza ordaindu zenetik itzu­lketa egin beharra erabaki­tzen den bitarteko berandu­tza interesak ordaindu beharko dira 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzkoak, 35. artikuluan aurreikusitako kasuetan, eta bereziki hurrengo kasu hauetan:        

a)  Dirulagun­tza eskura­tze­a horretarako ezarrita dauden baldin­tzak fal­tsu­tuz edo eskura­tze hori galaraziko luketen baldin­tzak ezkutatuz.

b)  Dirulagun­tza emateko oinarrian dagoen helburua, jarduera, proiektua edo jokabidea osorik edo zati batean ez bete­tzea.

c)  Jasotako dirulagun­tza zuri­tze­ko beharkizuna ez bete­tze­a edo behar bezala ez zuri­tzea, 10. eta 11. oinarrietan xedatutakoaren arabera eta, hala behar denetan, dirulagun­tza mota bakoi­tza­ren berariazko oinarri arau­tzai­leetan.

d)  Hedapen bitartekoak jar­tze­ko beharkizuna ez bete­tzea.            

e)  Indarrean diren legeetan aurreikusitako finan­tza egiazta­tze eta kontroleko jarduerei aurre egitea, ai­tza­kiak jar­tze­a edo uko egitea, baita kontabilitate, erregistro edo dokumentu gorde­tze aldetik diren beharkizunak ez bete­tze­a ere, horrek eragiten duenean ezintasun bat dirulagun­tza­ren erabilera egiazta­tze­ko, helburua bete den jakiteko, diruz lagundutako jardueren benekotasuna eta erregulartasuna ziurta­tze­ko, edo beste herri administrazioek edota erakunde publiko nahiz pribatuek, estatukoek, Europar Batasunekoek edo nazioartekoek xede berarekin emandako lagun­tza, dirulagun­tza, sarrera edo baliabiderik jaso ote den egiazta­tze­ko.

f)  Administrazioak onuradunei ezarritako beharkizunak ez bete­tzea, edota haiek, dirulagun­tza ematerakoan, onartutako konpromisoak ez bete­tzea, dirulagun­tza emateko oinarrian izan ziren helburuak bete­tze­ko, proiektua gauza­tze­ko, jarduera egiteko edota jokabidea har­tze­ko moduari dagokionean edo eragiten dionean.    

2.    Emandako lagun­tza­ren edo dirulagun­tza­ren zenbatekoak, bakarka edota bestelako administrazio publikoen edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional edo nazioartekoen dirulagun­tza edota bestelako lagun­tza­rekin batera, onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua gaindi­tzen duenean, emate ebazpena aldatu egingo da eta, beharrezkoa bada, itzu­li egin beharko da garatutako jardueraren kostuaz gaindiko diru kopurua.

Bi herri erakunderen edo gehiagoren dirulagun­tzak lor­tzen direnean, eta paragrafo honetan aipa­tzen den soberakina gerta­tzen denean, ebazpena alda­tze­a edo, beharrezkoa bada, dirua itzu­ltze­a gauzatuko da bakoi­tzak emandako kopuruaren araberako hainbanaketa eginda.

3.    Itzu­li beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru sarrera­tzat hartuko dira.

14.    Dirua itzu­ltzera behartuak.

1.    Aurreko oinarrian azaldutako kasuetan, onuradunek jasotako diru kopurua osorik edo zati batean itzu­li beharko dute, gehi diru kopuruoi dagozkien berandu­tza interesak. Beharkizun horrek ez du zer ikusirik, hartara iri­tsiz gero, ezar daitezkeen zigorrekin.

2.    Dirua itzu­ltzeko beharkizunaren eran­tzu­le izango dira subsidiarioki merkatari­tza­ko sozietateetako administra­tza­ileak edota beste per­tso­na juridiko ba­tzu­en legezko ordezkari­tza dutenak, urratutako beharkizunak bete­tze­ko beren ardurapeko beharrezko ekin­tzak egiten ez badituzte, ez bete­tze­a gertagarri egiteko erabakiak har­tzen badituzte edota beren mendekoenei leku ematen badiete.

3.    Halaber, jarduerei utzi­tako per­tso­na juridikoen lege ordezkari­tza dutenak, aplikagarri zaizkien xedapen legezko edo estatutarioen arabera, haien itzu­lketa beharkizunaren eran­tzu­le izango dira subsidiarioki.       

15.    Araubide juridikoa.

1.    Oinarri orokor hauetan eta espezifikoetan aurreikusitakoaz gain, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzkoa, eta hori gara­tze­ko Erregelamendua, 2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretua, aplikatuko dira.

1.    Halaber, oinarri orokor hauen 1., 2. eta 5. eranskinetan berariaz arau­tzen diren dirulagun­tze­i aplikatuko zaie Europako Ba­tzor­deak 2014ko ekainaren 17an emandako 651/2014 (UE) Araudia, beraren bitartez aitor­tzen baita lagun­tza jakin ba­tzuk bateragarriak direla barne merkatuarekin, Itunaren (DOUE, L 187, 2014-06-26) 107. eta 108. artikuluen aplikazioz, eta bereziki aplikatuko zaie araudiaren 53. artikulua, kulturaren eta ondarearen zain­tza­ren esparruko kategoriari dagokion dirulagun­tzak direnez.

2.    Dirulagun­tzen kontrol finan­tza­rioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finan­tza eta Aurrekontu Araubideari buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 4/07 Foru Arauak VII. tituluko bosgarren kapituluan ezar­tzen duenaren arabera egingo da.

OINARRI ESPEZIFIKOAK

1. ERANSKINA

Euskara susta­tze­ko proiektuak eta jarduerak buru­tze­ko irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoei dirulagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak.             

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da euskararen erabilera soziala susta­tze­ko esparruan irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoei ekin­tza jakinak garatu eta gauza­tze­arren dirulagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea.   

Lehentasunez hartuko dira dagokien udalen eta gainerako herri erakundeen lankide­tzaz eta babesaz egindako programak eta jarduerak.

Lagun­tza hauen izaerak berak agin­tzen duenez, kanpo geldi­tzen dira inber­tsi­o gastua dakarten jarduerak, hala nola ekipamenduak edo material ez sun­tsi­korra erostea, lokalak berrizta­tze­a eta gisakoak.

2.    Onuradunak.

Lagun­tza hauek jaso­tze­ko gai izango dira irabazteko asmorik gabeko entitate juridikoak, beren jarduera esparrua Gipuzkoan euskararen erabilera soziala sustatu, hedatu edo normaliza­tze­ko programa eta jardueretan baldin badago, eta programak zuzenean egiten baldin badituzte.

Dirulagun­tza jaso­tze­ko aurkezten den programa ekonomia aldetik aurrera eramateko modukoa izango da, eta bideragarritasun hori diru sarrera eta gastuen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiari eska­tzen zaion dirulagun­tza kontuan hartuta.

3.    Eremua.

Oinarri hauek arau­tzen dituzten dirulagun­tzak eska di­tza­kete Gipuzkoan kokatutako elkarte juridiko irabazi xederik gabekoek, indarrean dagoen legeriaren arabera eratu eta erregistro egokietan izena emanda egonik, jarraian adieraziko den arloren batean kultur jarduera edo programaren bat egiteko asmoa baldin badute, betiere gipuzkoarren­tzat interesgarriak izanik.            

Salbuespen gisa, Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiak hala erabaki­tzen duenean, Gipuzkoaz kanpo kokatutako elkarteek eskuratu ahal izango dituzte lagun­tza hauek, baldin eta haien jardueraren % 40 gu­txi­enez Gipuzkoako esparruan egiten badute.

Jarduera esparrua EAE osora heda­tzen duten elkarteen kasuan, eta aurkeztutako jarduera programaren kostua Gipuzkoan gara­tzen diren jarduerei soilik ez dagokiela begi bistakoa denean, gastu diruz lagungarri­tzat hartuko dugu soilik gastuen % 32,30; hau da, Gipuzkoari dagokion populazioaren propor­tzi­oa (iturria: Eustat). Ondorioz, Aldundiari eskatutako diru kopurua ere propor­tzi­o horretara mugatuko dugu.

Diruz lagun­tze­ko eska­tzen diren programak euskararen erabilera soziala susta­tze­ko hurrengo esparru hauetakoren batean kokatu behar dira nahitaez:

a)  Euskal hiztunen aktibazio programak, ekin­tzak eta jarduerak.

b)  Euskaldunen artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioak susta­tze­ko programak.       

c)  Gipuzkoako herritarren artean euskararen jakin­tza susta­tze­ko programak, bereziki baldin­tza sozial zailetan dauden herritarrei zuzenduak.

d)  Gazteen artean euskararen erabilera sendo­tze­ko xedez antolatutako aisialdiko ekin­tzak eta programak.

e)  Euskararen erabilera soziala aztertu eta heda­tze­ko lagungarri diren jardunaldiak, mintegiak, euskararen erabileraren behaketa sozialak, ikerketa aplikatuko proiektuak edo gisakoak.      

4.    Genero berdintasunaren ikuspegia.

Genero berdintasunari dagokionez, informazio datu hauek aurkeztu behar dituzte entitate eska­tzai­leek, eredu ofizialaren arabera (PDF formatuan), eskuragarri egongo dena eskaera aurkezteko unean:

a)  Entitatearen egoeraren berri ematen duten datuak.

b)  Entitatearen barruan aplika­tzen diren berdintasun neurriak edo plana.

c)  Dirulagun­tza­ren xede diren jardueretan 2019an aplika­tze­koa den hobekun­tza neurri bat, genero berdintasunaren esparruan.

5.    Gastu diruz lagungarriaren zehaztapena.

Aisialdirako eta astialdirako egitarau eta ekin­tze­tan, biztanle euskaldunak % 70 edo gehiago diren udalerrietan gara­tzen direnean, kostuaren % 20 soilik hartuko da ain­tzat gastu diruz lagungarrian. Udalerri bakoi­tza­ren biztanleria euskaldun­tzat hartuko da Eustatek argitaratutako azken datu eguneratua (Euskal AEko 2 urteko eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuaren eta euskara-maila orokorraren arabera).

Euskararen erabilera soziala sustatu arren, izaera sozio-komunitarioa, kultura edo hezkun­tza xede nagusi duten programen eta jardueren kasuan, haien kostuaren % 30 soilik hartuko da ain­tzat gastu diruz lagungarriaren zehaztapenean.

6.    Bazter­tze­ak.

Lagun­tza hauen eremutik kanpo geldi­tzen dira berariaz:

a)  Aisialdian eta gizarte harreman sareetan euskararen erabilera areago­tze­ko helburuarekin lotura zuzena ez duten ekin­tzak (musika emanaldiak, kantaldiak, dan­tza­ldiak eta gisakoak).

b)  Eskola alorreko kultur programak eta ekin­tzak.       

c)  Babes sozialeko edukia duten programak eta ekin­tzak.

d)  Izaera sozio-komunitarioa xede nagusi duten programak eta jarduerak.

e)  Jai programak, herriko jaien ingurukoak edota urtero ospa­tzen ohi diren festen ingurukoak.

f)  Dirulagun­tza izenduna xedatua duten programak, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste dirulagun­tza deialdietan egokiago sar daitezkeenak.

7.    Eskaerak.

Eskaerak baldin­tza hauen arauz aurkeztu behar dira:

a)  Entitate bakoi­tzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, dirulagun­tza hauetara bildu nahi dituen programa eta jarduera guztiak bil­tzen dituena. Horretarako, urteko deialdiaren 4.2.i) puntuan adierazten den azalpen txos­tena aurkeztu beharko da eredu ofizialaren arabera (PDF formatuan). Eredua eskuragarri egongo da eskaera aurkezteko unean.

Dirulagun­tza eska­tzen den proiektuari buruzko beste argibide jakingarriak ere aurkeztu ahal izango dira, betiere zuzenki loturik baldin badaude balioespen irizpideekin, aurrerago 8. oinarrian ematen diren zehaztapenen arabera.

b)  Programa edo jarduerak mul­tzo­katuta agertu behar dira, aurreko 3. oinarrian xedatutako esparruen arabera.          

c)  Esparru bakoi­tze­ko programa edo jarduera bakoi­tzak bere diru sarreren eta gastuen aurrekontua izan behar du. Aurrekontu hori eskaera egitean eskuragarri egongo den formularioan xehakatu beharko da, eta loteslea izango da zuriketa egiteko.      

d)  Genero berdintasunaren ikuspegiari buruzko datuak, 4.oinarrian xedatutakoaren arabera.

8.    Dirulagun­tzak eman eta kuantifika­tze­ko irizpideak.

8.1.  Zehaztapena.

Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:

a)  Aurkeztutako egitasmoak berezkoa duen lurralde eta gizarte alorrean euskararen erabilera normaliza­tze­ko egiten duen ekarpena; 30 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da 3. oinarrian aipatutako esparruetan proiektu bakoi­tzak duen hedadura kontuan harturik, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                Haztapena

Bikaina                                                     30

Egokia                                                      23

Ertaina                                                      17

Ertain-apala                                               10

Apala                                                          3

b)  Finan­tza baliabide propioak, programa teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izatea; 28 puntu bitarte. 

Irizpide hau indize bat da, formula honen bitartez kalkula­tzen dena:

Non:

— FBP: finan­tza baliabide propioak.

— SG: sarrera guztiak.

— JAG: jardueren antolamendu gastuak.

— GG: gastu guztiak.

Horrela ateratako indizea haztapen taula honen arabera balioesten da:

          Haztapena

>=18                                                         28

15-17,9                                                     25

12-14,9                                                     23

9-11,9                                                       19

6-8,9                                                         16

3-5,9                                                         13

<=2,9                                                          7

c)  Aurkeztutako programaren eragin esparrua, udalerri bakar baten mugak gaindi­tze­ko ahalegina izan daitekeen neurrian, edo 4.000 biztanle baino gu­txi­agoko herrietan gauza­tze­ko bada; 16 puntu bitarte.

Irizpide honen balioespena egiten da proiektuaren eragin esparruan (gu­txi­enik bere udalerrian) den populazioa kontuan harturik (Eustatek emandako azken datu eguneratuak), haztapen taula honen arabera:

          Haztapena

Populazioa                                                                    Balioa

> 130.000                                                 16

60.000-129.999                                        14

20.000-59.999                                          12

10.000-19.999                                          10

4.001-9.999                                                8

<= 4.000                                                   16

d)  Proposatutako programaren eragin esparru bereko jardun publiko eta pribatuekin koordina­tzea, sare lana indartuz; 16 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da 3. oinarrian aipatutako esparruetan proiektu bakoi­tzak hizkun­tza politika publikoekin edota pribatuekin duen lotura kontuan harturik, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                Haztapena

Bikaina                                                     16

Egokia                                                      13

Ertaina                                                      10

Ertain-apala                                                 7

Apala                                                          3

e)  Aurkeztutako programaren helburuetan genero berdintasuna lan­tze­ko xedea izatea; 10 puntu bitarte.

Irizpide hau balioesteko, eskaerarekin batera emandako datuak hartuko dira kontuan, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                                                                         Haztapena

Genero berdintasuna ziurta­tzeko neurri eraginkorrakdaude            10

Berdintasun xedeak argiro izenda­tzen dira                                       8

Berdintasun neurri ­batzuk daude                                                      6

Genero berdintasuna aipatu egiten da soilik                                     4

Berdintasuna ez da aipa­tzen                                                              0

Aipatutako irizpide horiek kasu bakoi­tze­an aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio ba­tzor­deak.

Dirulagun­tza emateko proposamenean jasoko dira bakar-bakarrik oro har gu­txi­enez 70 puntuko balioespena lor­tzen duten eskaerak.

8.2.  Dirulagun­tza­ren kalkulua eta zenbatekoa.

Horrela hautaturik gerta­tzen diren eskaeretan, dirulagun­tza izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaera bakoi­tze­an ain­tzat har­tzen duen gastu diruz lagungarriaren % 70 halakoa.

Dirulagun­tza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak mul­tzo­an hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, dirulagun­tza bakoi­tza propor­tzi­oan murriztuko da, gastu diruz lagungarria eta balioespenean lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

Dirulagun­tzak kalkula­tze­ko, prozedura hau erabiliko dugu:

a)  Balioespenean lortutako puntuazioa bider gastu diruz lagungarria egingo dugu, kopuru haztatu bat lor­tze­ko.         

a)  Aurrekontuan ezarritako diru kopuru osoa zati kopuru haztatu osoa egingo dugu, indize bat lor­tze­ko. Horrela, eskaera bakoi­tze­an kopuru haztatua bider indize hori eginda, emai­tza izango da dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Ematen diren dirulagun­tzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatutako kopurua.

Gu­txie­neko dirulagun­tza gisa 1.500,00 euroko zenbatekoa ezar­tzen da, betiere ez badira kopuru horrekin gaindi­tzen puntu honetan, gastu diruz lagungarriari dagokionez, ezarritako ehunekoen mugak.

9.    Dirulagun­tzak ordain­tzea.

Dirulagun­tzak bi zatitan ordainduko dira:

a)  Zenbateko osoaren %60, diru kontuen zuriketa par­tzi­ala, dirulagun­tzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gu­txi­enez, gastu diruz lagungarriaren %60. Hori baino gu­txi­agokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulagun­tza­ren zenbatekoa gu­txi­tuz justifikatu gabeko kopuruan.       

b)  Gainerako % 40a, oinarri orokorren 10.2 puntuan ezar­tzen den azken zuriketa aurkeztu ondoren, deialdiaren urtearen ondorengo urteko mar­txo­aren 15a baino lehenago.

10.    Gauza­tze epea.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu beharko dira deialdia egiten den urtearen urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte.

2. ERANSKINA

Lantokietan lanbide prestakun­tza­ko jarduerak euskaraz bidera­tze­ko dirulagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak.

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da lantokietan lanbide heziketari lotutako jarduerak euskaraz egin ahal izateko dirulagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea, lagun­tzen deialdia egiten den urtean.      

2.    Eremua.

Dirulagun­tza hauen xedea da enpresa eska­tzai­leek egin di­tza­keten gastu jakin ba­tzuk konpen­tsa­tzea, euskaraz eskaini ahal izateko:

a)  Lantokiko Prestakun­tza modulua, 156/2003 Dekretuak, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakun­tza Modulua egiteko modua arau­tzen duenak, xedatutakoaren araberakoa.

b)  Modalitate dualean enpresan egindako prestakun­tza aldia, 83/2015 Dekretuak, Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezar­tzen duenak, xedatutakoaren araberakoa.

Lagun­tza hauen jaso­tza­ile izan daitezke Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen ikasleak har­tzen dituzten enpresak, egoi­tza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan dutenak, 2. puntuan azal­tzen diren prestakun­tza jarduerak euskaraz egiteko.

3.    Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarriak izango dira:

a)  Enpresaren aldetik lantokiko prestakun­tza euskaraz egin ahal izateko instrukzioaz, garapenaz, jarraipenaz eta ebaluazioaz ardura­tzen diren per­tso­nen prestakun­tza berezituaren kostua.

b)  Xede horretarako dokumentu materialak euskaraz egiteko kostuak.

c)  Praktika aldiak euskaraz egin ahal izateko sor­tzen diren berariazko beste gastuak edo kostuak.

4.    Baldin­tzak.

Dirulagun­tza hauen xede diren lanbide heziketako prestakun­tza jarduerak arau hauetakoren baten barruan sartu behar dira:

— Uztailaren 8ko 156/2003 Dekretua, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakun­tza Modulua egiteko modua arau­tzen duena.

— Ekainaren 2ko 83/2015 Dekretua, Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezar­tzen duena.

Enpresa eska­tzai­leek entitatearen berdintasun plana onartua izan behar dute, 3/2007 Lege Organikoak, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrari buruzkoak, 45.2 artikuluan xedatutakoaren aplikazio eremuan sar­tzen badira.  

5.    Aurkeztu beharreko agiriak.

Oinarri orokorretan eska­tzen diren dokumentuekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

a)  Eskaerak jaso­tzen dituen ikasle bakoi­tze­rako, edo 156/2003 Dekretuak edo 83/2015 Dekretua arau­tzen duen markoaren barruan dagoela egiazta­tzen duten dokumentuak.               

b)  Kasu bakoi­tze­an, lantokiko prestakun­tza aldiaren ordu kopurua kuantifikatu eta egiaztatu ahal izateko behar diren dokumentuak.

c)  Berdintasun plana, hala dagokionean.

6.    Bazter­tze­ak.

Dirulagun­tza hauen esparruaz kanpo daude:

a)  156/2003 Dekretuaren 16. artikuluak arau­tzen dituen lagun­tzen edukietan sar­tzen diren kon­tze­ptuak.

b)  Oro har, lanbide prestakun­tza­ko jarduerak enpresan euskaraz egitearekin zuzenki loturik ez den beste edozein kostu edo gastu.

7.    Dirulagun­tzen zenbatekoa.

Onartutako eskaera bakoi­tze­an, hiru zati izango ditu dirulagun­tzak:

a)  600 euroko zenbateko finko bat, eskaerak jaso­tzen dituen ikasle guztien kostu edo gastu orokorrak estal­tze­ko.     

b)  Ikasle bakoi­tza­ren prestakun­tza ordu bakoi­tze­ko 0,50 euroko zenbatekoa, gehienez ere 400 orduko mugaz.

c)  Materiala euskaraz izatearen kostua eta berariazko beste kostua osorik, betiere 1.500 euroko mugaz.     

Ematen diren dirulagun­tzen kopuruaren gehienezko muga izango da 3.000 euro, erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­rekiko.

Dirulagun­tza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak mul­tzo­an hartuta, aipatutako zenbateko horietara iristeko biderik uzten, dirulagun­tza bakoi­tza propor­tzi­oan murriztuko da.

8.    Dirulagun­tza ordain­tzea.

Emandako dirulagun­tza zati bakarrean ordainduko da, urtearen barruan, enpresa eska­tzai­leak behar den justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikazioa aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.

9.    Gauza­tze epea.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu beharko dira 2018-2019 ikasturtean.

3. ERANSKINA

Gipuzkoako udaletan, toki entitateetan eta tokiko garapen agen­tzi­etan euskararen erabilera soziala sustatu eta normaliza­tze­ko programak gara­tze­ko dirulagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak.        

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da euskararen erabilera soziala sustatu eta normaliza­tze­ko proiektuak gara­tze­ko Gipuzkoako udalei, mankomunitateei eta tokiko garapen agen­tzi­ei dirulagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea.

Lagun­tza hauen izaerak berak agin­tzen duenez, kanpo geldi­tzen dira inber­tsi­o gastua dakarten jarduerak, hala nola ekipamenduak edo material ez sun­tsi­korra erostea, lokalak berrizta­tze­a eta gisakoak.

2.    Eremua.

Lagun­tza hauek jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako udalek, mankomunitateek eta tokiko garapen agen­tzi­ek.

3.    Baldin­tzak.

Lagun­tza hauetara bildu nahi duten entitateek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Lanpostu zerrendan lanpostuen hizkun­tza eskakizunak eta derrigortasun datak ezarrita eta onartuta izatea, euskal herri administrazioetan euskararen erabilera normaliza­tze­ko prozesua arau­tzen duen 1997ko apirilaren 15eko 86/97 Dekretuak xedatutakoaren arabera. Baldin­tza hori dokumentu bidez egiaztatu beharko da.

b)  Berdintasun plana onartuta izatea, 3/2007 Lege Organikoak, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrari buruzkoak, 45.2 artikuluan xedatutakoaren aplikazio eremuan sar­tzen badira.

4.    Diruz lagun­tzen diren jarduerak.

Diruz lagun­tze­ko eska­tzen den programa hurrengo esparru hauetakoren batean kokatu behar da nahitaez:

a)  Euskal hiztunak aktiba­tze­ko programak, ekin­tzak eta jarduerak.

b)  Arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera susta­tze­ko garatutako egitarauak.

c)  Gazteen artean euskararen erabilera sendo­tze­ko helburuetan ardazten diren ekin­tzak eta programak.

d)  Euskararen erabilera soziala susta­tze­ko programa orokorrak 4.000 biztanlez beherako udalerrietan.

5.    Genero berdintasunaren ikuspegia.

Genero berdintasunari dagokionez, informazio datu hauek aurkeztu behar dituzte entitate eska­tzai­leek, eredu ofizialaren arabera (PDF formatuan), eskuragarri egongo dena eskaera aurkezteko unean:

a)  Entitatearen egoeraren berri ematen duten datuak.

b)  Entitatearen barruan aplika­tzen diren berdintasun neurriak edo plana.

c)  Dirulagun­tza­ren xede diren jardueretan 2019an aplika­tze­koa den hobekun­tza neurri bat, genero berdintasunaren esparruan.

6.    Gastu diruz lagungarriaren zehaztapena.

Erakunde eska­tzai­learen mende diren langileen kostuak ez dira gastu diruz lagungarrian ain­tzat hartuko.

Aisialdirako eta astialdirako egitarau eta ekin­tze­tan, biztanle euskaldunak % 70 edo gehiago diren udalerrietan gara­tzen direnean, kostuaren % 20 soilik hartuko da ain­tzat gastu diruz lagungarrian. Udalerri bakoi­tza­ren biztanleria euskaldun­tzat hartuko da Eustatek argitaratutako azken datu eguneratua (Euskal AEko 2 urteko eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremuaren eta euskara-maila orokorraren arabera).

Jarduera jakin ba­tzu­en kasuan, nabarmena denean jardueren xedeak zabalagoak direla euskararen erabilera indar­tze soila baino (haurren eta gazteen aisialdia, lan sozio-komunitarioa, eta gisakoak), gastuaren % 30 soilik hartuko da gastu diruz lagungarri­tzat.

7.    Bazter­tze­ak.

Dirulagun­tza hauen esparruaz kanpo daude:

a)  Hezkun­tza alorrari bakar-bakarrik lotutako programak, edozein era edo mailatako irakaskun­tza­ri begira sortutakoak.            

b)  Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste dirulagun­tza deialdietan berariaz edo egokiago sar daitezkeen programak eta ekin­tzak.

8.    Eskaerak.

8.1.  Lau mila biztanlez gorako udalerriak edo erakundeak.

Eskaerak baldin­tza hauen arauz aurkeztu behar dira:        

a)  Udalerri edo erakunde bakoi­tzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, dirulagun­tza hauetara bildu nahi dituen programa eta jarduera guztiak bil­tzen dituena.

b)  Programa edo jarduerak mul­tzo­katuta agertu behar dira, aurreko 4. oinarrian xedatutako esparruen arabera.          

c)  Esparru bakoi­tze­ko programa edo jarduera bakoi­tzak bere diru sarreren eta gastuen aurrekontua izan behar du.

8.2.  Lau mila biztanlez beherako udalerriak edo entitateak.

Programa eta jarduera guztiak bildu behar ditu eskaerak. Esparru bakoi­tze­ko programa edo jarduera bakoi­tzak bere diru sarreren eta gastuen aurrekontua izan behar du.

8.3.  Eskaerak aurkezteko eredua.

Urteko deialdiaren 4.2.i) puntuan adierazten den azalpen txos­tena aurkeztu beharko da eredu ofizialaren arabera (PDF formatuan). Eredua eskuragarri egongo da eskaera aurkezteko unean.

Dirulagun­tza eska­tzen den proiektuari buruzko beste argibide jakingarriak ere aurkeztu ahal izango dira, betiere zuzenki loturik baldin badaude balioespen irizpideekin, aurrerago 9. oinarrian ematen diren zehaztapenen arabera.

8.4.  Berdintasun plana.

Eskaerarekin batera berdintasun plana aurkeztu beharko da, baldin eta entitate eska­tzai­lea 3/2007 Lege Organikoak, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrari buruzkoak, 45.2 artikuluan xedatutakoaren aplikazio eremuan sar­tzen bada.

9.    Dirulagun­tzak eman eta kuantifika­tze­ko irizpideak.

9.1.  Zehaztapena.

Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:

a)  Proiektuaren ezaugarriak: helburuak argi definituak izatea, plangin­tza ongi zehaztua izatea, emai­tzak ebalua­tze­ko adierazleak aurreikusita egotea; 35 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egiteko kontuan izango dira proiektuaren garapen teknikoa, zehaztasuna, sakontasuna eta elaborazio maila, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                Haztapena

Bikaina                                                     35

Egokia                                                      30

Ertaina                                                      25

Ertain-apala                                               20

Apala                                                        15

b)  Euskararen erabilera susta­tze­ko plan bat onartua, garatua eta aplikazioan izatea; 10 puntu bitarte.

Irizpide honen balioespena aplikatuko da kontuan izanik eska­tzai­leak ba ote duen euskararen erabilera susta­tze­ko plan bat onartua, eta 2019an kudeaketa plan bat ote daukan, haztapen taula hauen arabera:

Azalpena                                                                Haztapena

Plana onartuta                                           10

Planik onartu gabe                                      0

c)  Euskararen sustapenerako aurtengo aurrekontuan aurreikusitako gastua, udalak edo entitateak onartua duen gastu aurrekontu osoaren aldean; 20 puntu bitarte.

Irizpide hau balioe­tsi­ko da erakunde eska­tzai­leak euskararen normalizazioaren aldeko politika gauza­tze­ko erabilitako aurrekontuak duen ehunekoaren neurrian, gastuen aurrekontu orokorraren aldean, eskaeran aitortutako datuetan oinarrituta, eta haztapen taula honen arabera:

          Haztapena

> 5                                                            20

4,0-4,99                                                    18

3,0-3,99                                                    16

2,0-2,99                                                    14

1,0-1,99                                                    12

0,5-0,99                                                    10

0,1-0,49                                                      8

< 0,1                                                           0

d)  Udalerriko edo entitateko biztanle kopurua; 20 puntu bitarte. 4.000 biztanle baino gu­txi­ago dituzten herrien kasuan, 20 puntuak esleituko zaizkie atal honetan.

Irizpide hau balioe­tsi­ko da eska­tzai­learen eskumen esparruan dagoen populazioaren neurrian (Eustatek emandako azken datu eguneratuak), haztapen taula honen arabera:

          Haztapena

Biztanleak                                                                      Balioa

> 60.000                                                   20

30.000-59.999                                          17

17.000-29.999                                          15

10.000-16.999                                          12

4.000-9.999                                              11

< 4.000                                                     20

e)  Aurkeztutako programaren helburuetan genero berdintasuna lan­tze­ko xedea izatea; 15 puntu bitarte.

Irizpide hau balioesteko, eskaeraren azalpen txo­stenean emandako argibideak hartuko dira kontuan, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                                                                         Haztapena

Genero berdintasuna ziurta­tzeko neurri eraginkorrakdaude            15

Berdintasun xedeak argiro izenda­tzen dira                                     12

Berdintasun neurri ­batzuk daude                                                      8

Genero berdintasuna aipatu egiten da soilik                                     4

Berdintasuna ez da aipa­tzen                                                              0

Irizpide horiek kasu bakoi­tze­an aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio ba­tzor­deak.

Dirulagun­tza emateko proposamenean jaso ahal izango dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 50 puntu edo gehiagoko balioespena lor­tzen duten proiektuak.

9.2.  Dirulagun­tza kalkula­tzea.

Horrela hautaturik gerta­tzen diren eskaeretan, dirulagun­tza izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaera bakoi­tze­rako ain­tzat har­tzen duen gastu diruz lagungarriaren % 70.

4.000 biztanlez beherako udalerrien edo entitateen kasuan, dirulagun­tza iri­tsi daiteke gastu diruz lagungarriaren % 100 izatera.

Dirulagun­tza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak mul­tzo­an hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, dirulagun­tza bakoi­tza propor­tzi­oan murriztuko da, gastu diruz lagungarria eta balioespenean lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

Dirulagun­tzak kalkula­tze­ko, prozedura hau erabiliko dugu:

a)  Balioespenean lortutako puntuazioa bider gastu diruz lagungarria egingo dugu, kopuru haztatu bat lor­tze­ko.         

a)  Aurrekontuan ezarritako diru kopuru osoa zati kopuru haztatu osoa egingo dugu, indize bat lor­tze­ko. Horrela, eskaera bakoi­tze­an kopuru haztatua bider indize hori eginda, emai­tza izango da dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

9.3.  Dirulagun­tza­ren mugak.

Dirulagun­tza­ren muga hauek ezar­tzen dira:

a)  4.000 biztanlez beherako udalerrien edo entitateen kasuan: dirulagun­tza­ren gu­txie­neko zenbatekoa izango da 2.000 euro, non eta zenbateko horrek ez duen gaindi­tzen gastu diruz lagungarria.

b)  4.000-8.000 biztanle bitarteko udalerrien edo entitateen kasuan: dirulagun­tza­ren gehieneko zenbatekoa izango da 18.000 euro.

c)  8.000 biztanlez gorako udalerrien edo entitateen kasuan: dirulagun­tza­ren gehieneko zenbatekoa izango da 50.000 euro.

Ematen diren dirulagun­tzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatutako kopurua.

10.    Dirulagun­tzak ordain­tzea.

Dirulagun­tzak bi zatitan ordainduko dira:

a)  Zenbateko osoaren %60, diru kontuen zuriketa par­tzi­ala, dirulagun­tzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.          

Kontu horrek jaso beharko du, gu­txi­enez, gastu diruz lagungarriaren %60. Hori baino gu­txi­agokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulagun­tza­ren zenbatekoa gu­txi­tuz justifikatu gabeko kopuruan.       

b)  Gainerako % 40a, oinarri orokorren 10.2 puntuan ezar­tzen den azken zuriketa aurkeztu ondoren, deialdiaren urtearen ondorengo urteko mar­txo­aren 15a baino lehenago.

11.    Gauza­tze epea.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu beharko dira deialdia egiten den urtearen urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte.

4. ERANSKINA

Gipuzkoako Foru Aldundian itzu­lpen praktikak egiteko bekak ematea arau­tzen duten oinarriak.       

1.    Xedea.

Oinarri honen xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiaren ardurapean itzu­lpen praktikak egiteko bi beka emateko baldin­tzak arau­tzea.  

2.    Onuradunak.

Oinarri hauetan arau­tzen diren beka hauen eska­tzai­le izan daitezke baldin­tza hauek egiazta­tzen dituzten per­tso­na fisikoak:

a)  Dirulagun­tzen deialdia egiten den urteari dagokion ikasturtean, Itzu­lpengin­tza eta Interpretazioko Graduaren 3. edo 4. maila egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.

b)  Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.

c)  Ezin dira bekaren eska­tzai­le izan lehenago beka eskuratu dutenak.

3.    Aurkeztu beharreko agiriak.

Urteko deialdiaren 4.2 puntuan aipa­tzen diren dokumentuekin (eskaera orria eta nortasun agiriaren kopia) batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

a)  Itzu­lpengin­tza eta Interpretazioko Graduari dagozkion ikasketak legez onartutako uniber­tsi­tateren batean egiten ari dela edo egin izana egiazta­tzen duen ziurtagiri akademikoa.

b)  Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egon izana egiazta­tzen duen ziurtagiria.

c)  Espediente akademikoa, agiri bidez ziurtatua. Aipatuta doazen justifikatu gabeko gorabeherak ez dira inola ere kontuan hartuak izango.

d)  Itzu­lpengin­tza­ren esparruko prestakun­tza osagarria (ikastaroak, bil­tza­rrak eta gisakoak) egiazta­tzen duten agiriak.

e)  Itzu­lpengin­tza­ren alorrean izandako esperien­tzi­a profesionala egiazta­tzen duten agiriak.

f)  Itzu­lpengin­tza eta Interpretazioko Gradu ikasketetan euskara ez bada A hizkun­tza, euskarari dagokion berariazko C1 maila egiazta­tzen duen agiria.

4.    Izaera.

Beka hauen bitartez egin beharreko praktikaldia prestakun­tza edo ikasketa garaiaren barruko­tzat jo behar da, eta ez du inola ere mendekotasunezko harreman laboral edo administratiborik sor­tzen onuradunaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean.

Praktikaldiak irauten duen denboran, beka hauek bateraezinak izango dira beste edozelako beka edo lagun­tze­kin.

5.    Praktikaldiaren baldin­tzak.

Beka hauen iraupen luzaezinekoa hiru hilabete izango da, guztira 250 praktika ordu, dirulagun­tza deialdia egiten den urteko uztailaren 1etik irailaren 30a bitartean.

Itzu­lpen praktikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan izango dira.

Lan hizkun­tzak euskara eta gaztelania izango dira batez ere, baina ez dira bazter­tzen beste hizkun­tzak ere, beka eslei­tzen zaien per­tso­nen prestakun­tza­ren eta jakin­tza­ren arabera. 

6.    Zenbatekoa.

Beka bakoi­tza 2.750 euroko diru kopuruaz hornitua egongo da.

7.    Bekak emateko irizpideak.

7.1.  Zehaztapena.

Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:

a)  Espediente akademikoa, Itzu­lpengin­tza eta Interpretazioko Graduan egindako ikasketei dagokienean; 90 puntu bitarte.

Irizpide hau balioe­tsi­ko da eska­tzai­learen espediente akademikoaren batez besteko notaren neurrian, gehieneko 10eko eskala batera egokituta, eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren argitan. Puntuazio horren propor­tzi­oan bana­tzen dira puntuak (batez besteko nota 10 = 90 puntu).

b)  Itzu­lpengin­tza alorreko esperien­tzi­a profesionala (orain arte egindako itzu­lpen lan guztiak balioe­tsi­ko dira, bakarka nahiz taldean eginak direla); 5 puntu bitarte.          

Irizpide hau balioe­tsi­ko da eska­tzai­leak itzu­lpen esperien­tzi­a egiazta­tze­ko aurkeztutako dokumentazioan jaso­tzen den ordu kopuruan oinarrituta, eta haztapen taula honen arabera: 

Azalpena                                                                Haztapena

>250                                                           5

150-250                                                      4

100-149                                                      3

<100                                                           2

0                                                                 0

c)  Itzu­lpengin­tza­ren esparruko beste prestakun­tza ikastaroak (ikastaroak, bil­tza­rrak eta gisakoak); 5 puntu bitarte.

Irizpide hau balioe­tsi­ko da eska­tzai­leak itzu­lpengin­tza­ren arloko prestakun­tza berezia egiazta­tze­ko aurkeztutako dokumentazioan jaso­tzen den ordu kopuruan oinarrituta, eta haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                Haztapena

>50                                                             5

30-49                                                          4

10-29                                                          3

<10                                                             2

0                                                                 0

7.2.  Esleipen proposamena.

Irizpide horiek kasu bakoi­tze­an aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio ba­tzor­deak.

Bekak eslei­tze­ko proposamena egingo da puntuaziorik handiena lor­tzen duten eskaeren alde. Berdinketarik gerta­tzen baldin bada, lehentasuna emango zaio Itzu­lpengin­tza eta Interpretazioko Graduan izandako espediente akademikoaren balioespenari.

8.    Bekak ordain­tzea.

Bekak bi zatitan ordainduko dira:

— Zenbateko osoaren % 60 praktikaldia egiten hasten denean.

— Gainerako % 40a, Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiak praktikaldiaren emai­tzen gaineko txos­tena aurkeztu ondoren, betiere praktikaldia amaitu eta hurrengo 15 egunen barruan.

9.    Bekadunen betebeharrak.

Beka hauen onuradunek konpromiso hauek dituzte:

a)  Bekaz balia­tzen diren bitartean oinarri hauetatik sor­tzen diren arauak huts egin gabe bete­tzea.

b)  Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiaren itzu­lpen lanetan lagun­tzea, bertako langileen gainbegiratuaren eta ikuskapenaren mende.

c)  Isilgordean izatea itzu­lpen praktiketan jakiten dituzten datuak.

10.    Ziurtagiria.

Beka amaitu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan egindako itzu­lpen praktikaldiaren ziurtagiri zurigarria luzatuko dio bekadunari.

5. ERANSKINA

Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta heda­tze­ko proiektuetarako dirulagun­tzak emateko oinarriak.  

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da informazio eta komunikazio teknologien bidez euskaraz sor­tzen diren eta euskaraz soilik heda­tze­ko egiten diren proiektuetarako dirulagun­tzak eskuratu eta jaso­tze­ko baldin­tzak arau­tzea.

Proiektu horiek bermatu behar dute euskaraz sortutako eduki digitalak bai teknikoki bai legez libreki eskura­tze­ko aukera dutela erabil­tzai­leek.

2.    Eremua.

Dirulagun­tza hauek soilik eska­tzai­leek euskaraz sortutako edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran oinarritutako proiektuak gara­tze­ko erakunde eska­tzai­leak egindako gastuak konpen­tsa­tzeko dira.

Lagun­tza hauen jaso­tza­ile izan daitezke aipatutako esparruan proiektuak sustatu eta bul­tza­tzen dituzten per­tso­na fisiko nahiz juridikoak, egoi­tza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute.

Aipatutako proiektuak honako atal hauetakoren batean sartu behar dira:

a)  Euskarazko edukiak eskain­tzen dituzten webgune ez korporatiboak gara­tzea, edukiak libreki eskuragarri izan daitezen.

b)  Software tresnak euskara­tzea.

c)  Erakunde eska­tzai­learen fun­tse­tan eta ar­txi­boetan diren eduki digitalak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko garapen teknologikoak.

d)  Gailu mugikorretan erabil­tze­ko aplikazioak sortu eta ekoiztea.

Proiektuak, osorik nahiz zati batean, gara­tzen ahalko ditu eska­tzai­leak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren lagun­tza baliaturik, edukien kasuan izan ezik.

3.    Baldin­tzak.

Lagun­tza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Proiektuaren eduki guztiak euskaraz egon behar dira.              

b)  Heda­tzen diren edukiak bai legez bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horiek legeetan babestutako eskubideen mende baldin badaude, eska­tzai­leak eduki horien gaineko eskubideen jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izateko adinakoak.

c)  Internet bidez zabal­tze­ko edukien kasuan, etengabe egunera­tze­ko plangin­tza zeha­tza eduki beharko dute.              

4.    Eskaerak.

Eskaerak aurkezteko, urteko deialdiaren 4.2.i) puntuan adierazten den azalpen txos­tena aurkeztu beharko da eredu ofizialaren arabera (PDF formatuan). Eredua eskuragarri egongo da eskaera aurkezteko unean.

Dirulagun­tza eska­tzen den proiektuari buruzko beste argibide jakingarriak ere aurkeztu ahal izango dira, betiere zuzenki loturik baldin badaude balioespen irizpideekin, aurrerago 6. oinarrian ematen diren zehaztapenen arabera.

Proiektuak diru sarreren eta gastuen aurrekontua izan behar du. Aurrekontu hori eskaera egitean eskuragarri egongo den formularioan xehakatu beharko da, eta loteslea izango da zuriketa egiteko.              

5.    Bazter­tze­ak.

Dirulagun­tza hauen esparrutik kanpo daude:

a)  Toki hedabideen webguneak, betiere informazio orokorrari buruzkoak badira.

b)  Izaera komer­tzi­aleko proiektuak, produktu edo zerbi­tzu jakin bat saldu edo susta­tze­ko helburu nagusia dutenak, alegia.

c)  Norberaren zerbi­tzu profesionalak eskaini edo susta­tze­ko xedea duten webgune per­tso­nal nahiz taldekoak.

d)  Eduki batez ere politiko, sindikal edo erlijiosoa duten proiektuak.

e)  Edozein era edo mailatako irakaskun­tza erakundeei lotutako proiektuak.

f)  Eduki iraingarria edota per­tso­nen eskubideen aurkakoa duten proiektuak.

g)  Beste ber­tsi­o batean (paperean, uhin bidezko emisioetan, eta abarretan) diren edukiei balio eran­tsi nabarmenik ematen ez dieten proiektuak.

h)  Edukietara libreki sar­tze­ko edonolako muga jar­tzen duten proiektuak edo zerbi­tzu­aren trukean ordainketa eska­tzen dutenak.

6.    Dirulagun­tzak emateko irizpideak eta lagun­tza­ren zenbatekoa.

6.1.  Zehaztapena.

Irizpide eta puntuazio hauek aplikatuko dira:

a)  Eska­tzai­leak bere baitan sortutako eta hedatutako informazio eta edukien interesa landutako gaiei dagokienez; 20 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da aurkeztutako proiektuaren ezaugarri orokorrak kontuan hartuta, edukien trinkotasun eta hedaduraren aldetik, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                Haztapena

Bikaina                                                     20

Egokia                                                      17

Ertaina                                                      14

Ertain-apala                                               11

Apala                                                          8

b)  Arreta eskura­tze­ko eta manten­tze­ko gaitasuna: forma edo diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza; 20 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da aurkeztutako proiektuaren alderdi formalak kontuan hartuta, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                Haztapena

Bikaina                                                     20

Egokia                                                      17

Ertaina                                                      14

Ertain-apala                                               11

Apala                                                          8

c)  Baliabide teknologikoen ahalmenak taxuz erabil­tze­ko egindako ahalegina, eta bereziki sare sozialekiko integrazioa txe­rta­tzea; 25 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da aurkeztutako proiektuaren ezaugarri teknikoak kontuan hartuta web 3.0 ikuspegiaz, haztapen taula honen arabera:          

Azalpena                                                                Haztapena

Bikaina                                                     25

Egokia                                                      21

Ertaina                                                      18

Ertain-apala                                               15

Apala                                                        11

d)  Software libre edo irekia erabil­tzea; 10 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da eskaerarekin batera aurkeztutako agirietan irizpide honi buruz ematen den informazioa ain­tzat hartuta, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                Haztapena

Bikaina                                                     10

Egokia                                                        8

Ertaina                                                        6

Ertain-apala                                                 4

Apala                                                          0

e)  Genero berdintasunaren ikuspegia berariaz landua izatea; 10 puntu bitarte.

Irizpide hau balioesteko, eskaeraren azalpen txo­stenean emandako argibideak hartuko dira kontuan, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                                                                         Haztapena

Genero berdintasuna ziurta­tze­ko neurri eraginkorrakdaude            10

Berdintasun xedeak argiro izenda­tzen dira                                       8

Berdintasun neurri ba­tzuk daude                                                      6

Genero berdintasuna aipatu egiten da soilik                                     4

Berdintasuna ez da aipa­tzen                                                              0

f)  Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurta­tze­ko jarritako bitarteko egokiak; 15 puntu bitarte.

Irizpide hau aplikatuko da proiektuen balioespen global bat eginda, ezin baita datu objektibo soiletan oinarrituta kalkulatu, baizik ikuspegi kualitatibo batez. Balioespena egingo da eskaerarekin batera aurkeztutako agirietan irizpide honi buruz ematen den informazioa ain­tzat hartuta, haztapen taula honen arabera:

Azalpena                                                                Haztapena

Bikaina                                                     15

Egokia                                                      12

Ertaina                                                      10

Ertain-apala                                                 8

Apala                                                          2

Irizpide horiek kasu bakoi­tze­an aztertu eta balioztatuko ditu ebaluazio ba­tzor­deak.

Ebaluazio ba­tzor­dearen proposamenean jasoko dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balioespena lor­tzen duten proiektuak.

6.2.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Horrela hautaturik gerta­tzen diren eskaeretan, dirulagun­tza izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak ain­tzat har­tzen duen gastu diruz lagungarriaren % 50 halakoa, gehienez ere 12.500 euroko mugaz.

Dirulagun­tza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak mul­tzo­an hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, dirulagun­tza bakoi­tza propor­tzi­oan murriztuko da, gastu diruz lagungarria eta balioespenean lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

Dirulagun­tzak kalkula­tze­ko, prozedura hau erabiliko dugu:

a)  Balioespenean lortutako puntuazioa bider gastu diruz lagungarria egingo dugu, kopuru haztatu bat lor­tze­ko.         

a)  Aurrekontuan ezarritako diru kopuru osoa zati kopuru haztatu osoa egingo dugu, indize bat lor­tze­ko. Horrela, eskaera bakoi­tze­an kopuru haztatua bider indize hori eginda, emai­tza izango da dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Ematen den dirulagun­tzak gehienezko muga izango du, betiere, eska­tzai­le bakoi­tzak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatutako kopurua.

Gu­txie­neko dirulagun­tza gisa 1.500 euroko zenbatekoa ezar­tzen da, betiere ez badira kopuru horrekin gaindi­tzen puntu honetan, gastu diruz lagungarriari dagokionez, ezarritako ehunekoen mugak.

7.    Dirulagun­tzak ordain­tzea.

Dirulagun­tzak bi zatitan ordainduko dira:

a)  Zenbateko osoaren %60, diru kontuen zuriketa par­tzi­ala, dirulagun­tzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gu­txi­enez, gastu diruz lagungarriaren %60. Hori baino gu­txi­agokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulagun­tza­ren zenbatekoa gu­txi­tuz justifikatu gabeko kopuruan.       

b)  Gainerako % 40a, oinarri orokorren 10.2 puntuan ezar­tzen den azken zuriketa aurkeztu ondoren, deialdiaren urtearen ondorengo urteko mar­txo­aren 15a baino lehenago.

8.    Gauza­tze epea.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu beharko dira deialdia egiten den urtearen urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte.

II ERANSKINA

Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiak kudea­tzen dituen programen kontura emango diren dirulagun­tzen 2019ko deialdia.

1.    Dirulagun­tzen zerrenda.

1.    Euskara susta­tze­ko proiektu eta jarduerak.

2.    Lantokietan prestakun­tza aldiak euskaraz egitea.       

3.    Euskararen erabilera soziala normaliza­tze­ko tokiko planak.

4.    Itzu­lpen praktikak egiteko bekak.

5.    Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz heda­tze­ko proiektuak.

2.    Eskaerak aurkezteko epea.

2019. urtean, dirulagun­tza hauek eska­tze­ko lehen eta azken egunak ondoren azal­tzen direnak izango dira:     

Eranskin zk.
Anexo nº

Gaia
Materia

Epea hasten
Inicio del plazo

Epea amaitzen da
Fin del plazo

1

Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
Proyectos y actividades de promoción del euskera

Deialdia argitaratu eta hurrengo egunean
Día siguiente al de la publicación de la convocatoria

2019ko martxoak 28

28 de marzo de 2019

2

Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egitea
Realización en euskera de formación en centros de trabajo

2019ko martxoaren 25ean

25 de marzo de 2019

2019ko apirilaren 16an

16 de abril de 2019

3

Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak.
Planes locales de normalización del uso social del euskera

Deialdia argitaratu eta hurrengo egunean
Día siguiente al de la publicación de la convocatoria

2019ko martxoak 28

28 de marzo de 2019

4

Itzulpen praktikak egiteko bekak
Becas de prácticas de traducción

Deialdia argitaratu eta hurrengo egunean
Día siguiente al de la publicación de la convocatoria

2019ko martxoak 28

28 de marzo de 2019

5

Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak
Proyectos de difusión de contenidos en lengua vasca mediante tecnologías de la información y la comunicación

Deialdia argitaratu eta hurrengo egunean
Día siguiente al de la publicación de la convocatoria

2019ko martxoak 28

28 de marzo de 2019

 

3.    Dirulagun­tzen kopurua.

1.    Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiak kudea­tzen dituen programen kontura dirulagun­tzak emateko 1.172.715,00 (milioi bat ehun eta hirurogeita hamabi mila zazpiehun eta hamabost) euroko gastua baimen­tzen da, aurrekontu xedapen eta helburu hauekin:

Eranskin zk.
Anexo nº

Gaia
Materia

Aurrekontu saila
Partida presupuestaria

Zenbatekoak
Importes

1

Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
Proyectos y actividades de promoción del euskera

1 0150.500.481.00.06 2019
5 0150.500.481.00.06 2020
Guztia/Total

273.654,00
182.436,00
456.090,00

2

Lantokietan lanbide prestakuntza aldiak euskaraz egitea
Realización en euskera de actividades de formación profesional en centros de trabajo

1 0150.500.461.01.02 2019
1 0150.500.461.06.04 2019
1 0150.500.470.00.01 2019
1 0150.500.480.01.01 2019

1 0150.500.481.00.14 2019
Guztia/Total

2.000,00
1.000,00
58.000,00

1.500,00

9.500,00
72.000,00

3

Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak.
Planes locales de normalización del uso social del euskera

1 0150.500.461.01.01 2019
1 0150.500.461.06.03 2019
1 0150.500.470.00.03 2019
5 0150.500.461.01.01 2020
5 0150.500.461.06.03 2020
5 0150.500.470.00.03 2020
Guztia/Total

256.037,00
2.532,00
5.130,00
131.358,00
1.688,00
3.420,00
400.165,00

4

Itzulpen praktikak egiteko bekak
Becas de prácticas de traducción

1 0150.500.480.02.01 2019

5.500,00

5

Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak
Proyectos de creación y difusión de contenidos en lengua vasca mediante tecnologías de la información y la comunicación

1 0150.500.770.00.01 2019
1 0150.500.781.00.02 2019
5 0150.500.770.00.01 2020
5 0150.500.781.00.02 2020
Guztia/Total

91.824,00
51.552,00
61.216,00
34.368,00
238.960,00

 

 

Guztia/Total

1.172.715,00

 

2.    Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, aurkeztutako eskaerei dirulagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da dirulagun­tzak ematea eba­tzi aurretik kreditua erabilgarri deklara­tzea.     

4.    Eskaerak eta dokumentazioa.

1.    Eskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus/eu/inicio), barrena, dirulagun­tzen atarian sartu eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoa betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan foru dekretu hauek bete behar dira: Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arau­tze­ko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua eta 2015eko azaroaren 30eko 7/2015 Foru Dekretua, Diputatu Nagusiaren Alorreko dirulagun­tze­i buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arau­tzen duena.          


2.    Eskaerak agiri hauez osatu behar dira:      

a)  Erakunde eska­tzai­learen identifikazio datuak.

b)  Dirulagun­tza mota bakoi­tza­ren berariazko agiriak, hala balegokio oinarri espezifikoko eranskin bakoi­tze­an xedatutakoaren arabera.

c)  Nortasunaren egiaztagiria (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar).

d)  Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.

e)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak egunean dituela egiazta­tzen duten agiriak. Horren gainean, oinarri orokorren 1.5 puntuan xedatutakoaren arabera, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete, berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak zuzenean Hizkun­tza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusiaren esku utz di­tza­ten.       

f)  Zeharkako zergak berreskuratu edo konpen­tsa­tzeko gai ez diren kasuetan, Ogasunaren ziurtagiria, egiazta­tzen duena entitate eska­tzai­leak ez duela Balio Eran­tsi­aren gaineko Zergarik berreskura­tzen edo konpen­tsa­tzen.

g)  Entitate eska­tzai­leak onuradun izateko debekurik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, aitorpena, 1. oinarrian xedatutako ezintasun arrazoiak ain­tzat har­tzen dituena.

h)  Eska­tzai­leak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurta­tzen duen agiria, diru etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, dirulagun­tza bat lehenengo aldiz eska­tzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.

i)  Dirulagun­tza eska­tzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txo­sten zeha­tza. Txo­sten horretan berariaz jaso behar dira dena delako proiektuaren, programaren edo jardueraren balioei buruzko azalpenak, dirulagun­tza bakoi­tza eman eta kuantifika­tze­ko, oinarri espezifikoetan jaso­tzen diren irizpide bakoi­tza­ren arabera.

j)  Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zeha­tza. Eskaera aurkezteko garaian aplikazioan izango den aurrekontu fi­txa­tegiaren ereduan entitate eska­tzai­leak adierazten dituen datuak hartuko dira ain­tzat.        

k)  Entitatearen berdintasun plana, 3/2007 Lege Organikoak, emakumezko eta gizonezkoen berdintasun eraginkorrari buruzkoak, 45.2 artikuluan xedatutakoaren aplikazio eremuan diren entitateen kasuan.

3.  Oinarri hauek arau­tzen duten esparruan aurreko urteetan dirulagun­tza­rik eskuratu dutenek aski izango dute bakar-bakarrik aurreko pasarteko b), e), g), i), j) eta k) puntuetan xedatutako agiriak aurkeztea.

4.    Eska­tzen diren agirietakoren bat Gipuzkoako Foru Aldundiko organoren baten esku baldin badago, dirulagun­tza­ren eska­tzai­leak erabil dezake 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.3 artikuluko bigarren paragrafoan xeda­tzen duena, baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo egin ziren adierazi beharko du, betiere dokumentu horiek loturik diren prozedura bukatu eta bost urte baino gehiago igaro ez bada.  

5.    Datuen formularioa edo harekin batera aurkeztu beharreko agiriak aka­tsez edo osatu gabe baldin badaude, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio aka­tsak zuzen­tze­ko; epe hori amaituta horrela egiten ez badu, bere eskaera bertan behera uzten duela iri­tzi­ko zaio, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21. artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.

5.    Eskaera eredua.