2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpen­tsa­zioko kalte-ordain lagun­tzen 2019ko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak 2019ko otsa­ilaren 19ko bileran honako erabakia hartu du:

«Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazari­tza ustiapenen aldeko landa garapeneko lagun­tze­i buruzko apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretuaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko mendi nekazari­tza­ko zonaldeetan eta muga natural esangura­tsu­ak dituzten zonaldeetan dauden nekazari­tza ustiapenetako titularrei zuzendutako kalte ordain oreka­tza­ileen urteko lagun­tzen araudia onartu zen (II. kapitulua).

Neurri hauen bidez, mendiko zonaldeetan eta muga natural esangura­tsu­ak dituzten zonaldeetan dauden nekazari­tza ustiapenetako nekazariei konpen­tsa­tu egiten zaie eta biodiber­tsi­tatea, balio natural handiko nekazari­tza sistemak eta paisaien egoera berreskura­tzen, zain­tzen eta hobe­tzen lagunduko da, eta nekazari­tza­rako lurzorua eta hari lotutako ekosistemak eta paisaiak babestu eta hobetuko dira.

Era berean, kontuan hartu behar da 2017ko otsa­ilaren 17an Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkarian argitaratu zela otsa­ilaren 14ko 43/2017 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan landa-garapenerako lagun­tzen esparru-araudia ezar­tzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kon­tsei­luaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat etorriz. Erabaki honen bidez onar­tzen den deialdiaren edukia bat dator aipatutako araudian xedatutakoarekin.  

Horrela, deialdi honetako diru lagun­tzak aipatutako Landa Garapeneko Programan jasota daude eta, horregatik, Europar Batasunak finan­tza di­tza­ke %75ean, Landa Garapenerako Nekazari­tza­ko Europako Fun­tse­tik (FEADER). Mendialdeko nekazari­tza­ko zona­tzat har­tzen dira aipatutako foru dekretuaren I. eranskinean jasota dauden Gipuzkoako Lurralde Historikoko herriak, eta muga natural nabarmenak dituen beste alde­tzat jo­tzen da foru dekretu horren II. eranskinean jasotakoa.

Hala, arlo horretarako jarritako helburuak lor­tze­ko, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren aurtengo ekitaldiko aurrekontuetan badago kontu sail bat, hasieran 3.000.000,00 euroz hornitua, 2019ko deialdiari aurre egiteko.     

Uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 31.5.b) artikuluan eta lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Diputatuen Kon­tsei­luari dagokio, zenbatekoa dena delako, lagun­tza programa horren gastua baimen­tzea.

Diru lagun­tza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Diru lagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.         

Hori horrela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kon­tsei­luak

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Onar­tze­a Gipuzkoako Lurralde Historikoko mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpen­tsa­zioko kalte-ordain lagun­tzen 2019ko deialdia: erabaki honen eranskin gisa doana. Aipatutako diru lagun­tzak apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretuko II. kapituluan arau­tzen dira.

Bigarren.  Baimen­tze­a 3.000.000,00 euroko gastua 1.0430.300.470.00.02.2019 kontu sailaren kargura, deialdi horri aurre egiteko.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.       

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute interesdunek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berrazter­tze­ko errekur­tso­a aurkez diezaiokete partikularrek Diputatuen Kon­tsei­luari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egoki­tzat hartutako beste edozein ere aurkez daiteke.»          

Donostia, 2019ko otsa­ilaren 22a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, idazkari teknikoa.       (1243)

ERANSKINA

Mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpen­tsa­zio ordainen 2019ko deialdia.

1.  Oinarri arau­tzai­leak.

Apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazari­tza ustiategiei landa garapenerako lagun­tzak ematekoa: mendialdeetako eta muga naturalak nabarmenak dituzten zonaldeetarako lagun­tzak; nekazari­tza ingurumenaren eta klimaren arloko lagun­tzak; eta nekazari­tza ekologikorako lagun­tzak (apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 66 zk.); I. eta II. Kapituluak. Foru dekretu hori beste hauek aldatu dute: mar­txo­aren 14ko 12/2017 Foru Dekretuak (mar­txo­aren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 55 zk.) eta mar­txo­aren 6ko 8/2018 Foru Dekretuak.

2.  Baldin­tzak eta onuradunak.

Nekazari­tza ustialekuen titular diren per­tso­na fisiko eta juridikoek jaso ahal izango dituzte diru lagun­tza hauek, baldin eta bete­tzen badituzte: batetik, onuradun izaera lor­tze­ko Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako baldin­tzak; eta, bestetik, 1. atalean aipatutako foru dekretuak 17 eta 18 artikuluetan xedatutako baldin­tza bereziak.

3.  Diru lagun­tzen xedea.

Neurri honen xedea da nekazariei lagun­tza bat ematea, mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako nekazari­tzak dituen zailtasunen ondoriozko gastu gehigarriak eta diru-sarrera galerak osorik edo zati batean konpen­tsa­tzeko.            

4.  Aurrekontu kredituak.

Deialdi honetarako aurrekontu zuzkidura guztira 3.000.000,00 eurokoa da, 1.0430.300.470.00.02.2019 kontu sailaren kargura.  

5.  Konpen­tsa­zioko ordain-sarien zenbatekoa.

— Mendialdeetan kokatutako Nekazari­tza Azalera Erabilgarriaren (EAE) hektareako ematen den lagun­tza 297 €/ha izango da; muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetarako lagun­tza, berriz, 214 €/ha. Gehienez ere 30 ha lagunduko dira diruz ustiategi bakoi­tze­ko, 13.1 eta 13.2 neurriaren baturaren ondorioz, baina saria txi­kituz joango da ondorengo zerrendaren arabera:

— Lehenengo 15 hektareengatik sariaren %100 ordainduko da.

— Hurrengo 10 hektareengatik sariaren %60 ordainduko da.

— Hurrengo 5 hektareengatik sariaren %20 ordainduko da.

— 30 hektareatik aurrera, ez da saririk sortuko.               

Zatikako lagun­tza kalkula­tze­ko kontuan izan beharreko hasierako azalera mendialdeko eremuei dagokiena izango da, eta, azalera hori agortutakoan, kontuan hartuko da muga natural nabarmenak dituzten beste alde ba­tzu­etako azalera ere.

Ustiategiaren titularra per­tso­na juridiko bat denean, lagun­tza handituko da Nekazari­tza Ogibide Nagusia (ATP) duten kideen propor­tzi­oan, beti ere, 2 ATP ustialekuko mugarekin (60 ha gehienez ustialekuko). Azalera lagungarriaren tarteak lehenengo ATP-ari aplikatuko zaizkio eta azalera lagungarria 30 ha baino handiagoa denean, bigarren ATP-ari aplikatuko zaizkio berriro tarte hauek.          

Eskaeraren ondoriozko konpen­tsa­zio ordainak 300 euroko zenbatekoa gainditu ezean, eskaerak ez du diru lagun­tza­rako eskubiderik izango.

Lagun­tza eskaeren ondoriozko diru premiek gainditu egiten badute ezarrita dagoen aurrekontua, aurrekontu hori onuradunen artean propor­tzi­onalki banatu daiteke.   

6.  Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

Aurtengo eskaerak ustiategi bakoi­tza­ren kokalekuari dagokion eskualdeko nekazari­tza bulegoetan aurkeztu ahal izango dira, 2019ko apirilaren 30a bitartean, eskaera bakarra modalitatean, horretarako ezarritako epean eta zuzeneko ordainketako erregimenari eta azaleraren araberakoari dagozkien gainerako lagun­tze­kin batera, Ba­tzor­dearen 2014ko mar­txo­aren 11ko 640/2014 Erregelamendu Eskuordetuan (EB) ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez osatu egiten da Europako Parlamentuak eta Kon­tsei­luak 2013ko abenduaren 17an emandako 1306/2013 Erregelamendua (EB), Nekazari­tza­ko Politika Bateratuaren finan­tza­ketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa. Eskaera epea automatikoki eta neurri berean luzatuko da, baldin eta eskaera bakarra egiteko epea luza­tzen bada.

Halaber, 640/2014 Erregelamendu Eskuordetuaren (EE) arabera, atal honen lehen paragrafoan aurreikusitako epea amaitu ondoren aurkeztutako eskaerak onartu egingo dira, baina atze­rapeneko lanegun bakoi­tze­ko konpen­tsa­zioko kalte-ordainaren %1eko murrizketa aplikatuko da. Eskaerak aurkezteko gehieneko atze­rapena 25 egun naturalekoa izango da.             

7.  Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Enpresaren egiaztagiri bat aurkeztu beharko da besteren konturako langilea bada adieraziz bertan urteko zenbat ordu lan egiten duen edo zer lansaio mota duen, eta kasu guztietan, zinpeko aitorpena, nekazari­tza­ko ustiategiarekin zerikusi zuzena ez duen lanean ematen duen denbora adieraziz (per­tso­na juridikoen kasuan, sozietatearen kide bakoi­tza­rena).

8.  Jakinaraztea.

Prozeduraren ebazpena interesatu guztiei jakinaraziko zaie, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 40. artikuluan ezar­tzen duen bezala.