2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Nekazari­tza ingurumenaren eta klimaren lagun­tzen eta nekazari­tza ekologikoaren lagun­tzen 2019ko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak 2019ko otsa­ilaren 19ko bileran honako erabakia hartu du:

«Apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazari­tza ustiategiei landa garapenerako lagun­tzak ematekoak, nekazari­tza ingurumenaren eta klimaren arloko lagun­tzak eta nekazari­tza ekologikorako lagun­tzak arautu ditu, nekazari­tza ustialekuan ingurumenean eragin positibo frogagarri eta nabarmena duten ekoizpen metodo jakin ba­tzuk sar­tze­ko konpromisoa har­tzen duten Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazariei zuzenduta (III. Kapitulua).     

Era berean, kontuan hartu behar da 2017ko otsa­ilaren 17an Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkarian argitaratu zela otsa­ilaren 14ko 43/2017 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan landa-garapenerako lagun­tzen esparru-araudia ezar­tzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kon­tsei­luaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin eta 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat etorriz. Erabaki honen bidez onar­tzen den deialdiaren edukia bat dator aipatutako araudian xedatutakoarekin.         

Horrela, deialdi honetako diru lagun­tzak aipatutako Landa Garapeneko Programan jasota daude eta, horregatik, Europar Batasunak finan­tza di­tza­ke %75ean, Landa Garapenerako Nekazari­tza­ko Europako Fun­tse­tik (FEADER).

Erabaki honen bidez nekazari­tza ingurumenaren eta klimaren arloko lagun­tzen eta nekazari­tza ekologikorako lagun­tzen 2019ko deialdia onar­tzen da, beren ustialekuetan biodiber­tsi­tateari lagunduko dioten eta ingurumena errespetatuko dituzten ekoizpen sistemak eta praktikak borondatez har­tzen dituzten nekazariei konpen­tsa­tzeko helburuarekin. Ondoko hauek izango dira lagun­tza lerroak:

10. neurria: Nekazari­tza ingurumena eta klima:

— 10.1) neurria: ekoizpen integratua.

— 10.2) neurria: Euskal Herriko sagardotarako sagarrondoen tokiko barietateak, higadura genetikoaren meha­txu­pean daudenak, kon­tse­rba­tzea.

— 10.3) neurria: bertako abere arrazen kon­tse­rbazioa.

— 10.4) neurria: erlezain­tza, biodiber­tsi­tatea hobe­tze­ko.

— 10.5) neurria: mendiko larreen aprobe­txa­mendua kudea­tzea.

11. neurria: Nekazari­tza ekologikoa:

— 11.1) neurria: nekazari­tza ekologikora bihur­tzea.

— 11.2) neurria: nekazari­tza ekologikoa manten­tzea.

Hala, neurri horien arloan jarritako helburuak lor­tze­ko, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren aurtengo ekitaldiko aurrekontuetan bi kontu sail daude, 1.000.000,00 eurokoa nekazari­tza ingurumenaren eta klimaren arloko neurrirako, eta 225.000,00 eurokoa nekazari­tza ekologikoaren arloko neurrirako.

Uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 31.5.b) artikuluan eta lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Diputatuen Kon­tsei­luari dagokio, zenbatekoa dena delako, lagun­tza programa horren gastua baimen­tzea.

Diru lagun­tza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Diru lagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.               

Hori horrela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kon­tsei­luak

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Onar­tze­a Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazari­tza ingurumenaren eta klimaren lagun­tzen eta nekazari­tza ekologikoaren lagun­tzen 2019ko deialdia: erabaki honen eranskin gisa doana. Aipatutako diru lagun­tzak apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretuko III. Kapituluan arau­tzen dira.

Bigarren.  Baimen­tze­a 1.000.000,00 euroko gastua 1.0430.300.470.00.04.2019 kontu sailaren kargura eta 225.000,00 euroko gastua 1.0430.300.470.00.01.2019 kontu sailaren kargura, deialdi horri aurre egiteko.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.      

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute interesdunek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berrazter­tze­ko errekur­tso­a aurkez diezaiokete partikularrek Diputatuen Kon­tsei­luari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egoki­tzat hartutako beste edozein ere aurkez daiteke.»               

Donostia, 2019ko otsa­ilaren 22a.—Idazkari teknikoa, Alfonso Acarreta Rodríguez.      (1242)

ERANSKINA

Nekazari­tza ingurumenaren eta klimaren lagun­tzen eta nekazari­tza ekologikoaren lagun­tzen 2019ko deialdia.

1.  Oinarri arau­tzai­leak.

Apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazari­tza ustiategiei landa garapenerako lagun­tzak ematekoa: mendialdeetako eta muga naturalak nabarmenak dituzten zonaldeetarako lagun­tzak; nekazari­tza ingurumenaren eta klimaren arloko lagun­tzak; eta nekazari­tza ekologikorako lagun­tzak (apirilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 66 zk.); I. eta III. Kapituluak. Foru dekretu hori beste hauek aldatu dute: mar­txo­aren 14ko 12/2017 Foru Dekretuak (mar­txo­aren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 55 zk.) eta mar­txo­aren 6ko 8/2018 Foru Dekretuak.

2.  Baldin­tzak eta onuradunak.

Nekazari­tza ustiategien titular diren per­tso­na fisiko eta juridikoek jaso ahal izango dituzte diru lagun­tza hauek, baldin eta bete­tzen badituzte: batetik, onuradun izaera lor­tze­ko Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako baldin­tzak; eta, bestetik, 1. atalean aipatutako foru dekretuak 24, 25 eta 28 artikuluetan xedatutako baldin­tza bereziak.

3.  Diru lagun­tzen xedea.

Diru lagun­tza hauek beren nekazari­tza ustiategietan nekazari­tza ingurumenari eta klimari buruzko borondatezko konpromisoak har­tzen dituzten nekazariei zuzen­tzen da. Diru lagun­tzen helburuak dira:

a)  Bul­tza­tze­a landa eta nekazari­tza paisaiaren zain­tza, hobekun­tza eta diber­tsi­fikazioa.

b)  Susta­tze­a biodiber­tsi­tateari lagunduko dioten eta ingurumena nahiz animalien ongizatea errespetatuko dituzten ekoizpen sistemak eta praktikak.

c)  Nekazari­tza­ko biodiber­tsi­tatea babestea.

d)  Nekazari­tza­tik datozen berotegi efektuko gasak eta amoniako igorpenak gu­txi­tzea.

e)  Uraren eta lurraren kudeaketa hobe­tzea.

f)  Nekazari­tza, abel­tza­in­tza eta basozain­tza­ko jardueretatik sor­tzen diren azpiproduktuak kudea­tze­a eta horiei balioa ematea.

4.  Aurrekontu kredituak.

Deialdi honetarako aurrekontu zuzkidura guztira 1.225.000,00 eurokoa da, 1.0430.300.470.00.04.2019 kontu sailaren kargura (1.000.000,00 €) eta 1.0430.300.470.00.
01.2019 kontu sailaren kargura (225.000,00 €).

5.  Diru lagun­tzen zenbatekoa.

Nekazari­tza ingurumeneko eta klimako, eta nekazari­tza ekologiko konpromisoei buruzko urteko primak honako hauek izango dira 2019. urterako:

— 10.1 neurria: ekoizpen integratua.

                                                                                         Diru lagun­tza
Landaketa mul­tzoa                                                                    
€/ha/urte

Aire libreko bara­tze laboran­tza ...............................             472

Berotegiko bara­tze laboran­tza ................................         1.064

Txa­kolinerako mahastia ...........................................             594

Kiwia ............................................................................             420

Sagarrondoa ..............................................................             402

Esnetarako behi aziendari lotutako nekazari­tza azalera (esnetarako behi aziendari lotutako nekaza- ri­tza azalera­tzat hartuko da esnetarako behiak elika­tze­ko erabil­tzen dena. Onuradunei esleitutako herri onurako mendiengatik ez da diru lagun­tza­rik jasoko) .................................................................................                   
.................................................................................               98

— 10.2 neurria: Higadura genetikoaren meha­txu­pean dauden sagardotarako sagarrondoen tokiko barietateak kon­tse­rba­tzea.

                                                                            Laguntzen zenbatekoa
Landaketa mul­tzoa                                                                    
€/ha/urte

5 urte edo gehiagoko landaketak ...........................             723

Urte bat bete duten eta 5 urteetara iristen ez diren landaketak                                 349

— 10.3 neurria: Bertako abere arrazen kon­tse­rbazioa.

                                                           Lagun­tzen zenbatekoa
Espeziea                       Arraza              
€ /ALU/urte

Behiak                      

                                   Betizu            200

                                   Terreña         200

                                   Mon­txi­na       200

Ardi-ahun­tzak         

                                   Azpi Gorria   156

                                   Karran­tza­ko ardia, aurpegi bel­tz.     156

                                   Sasi ardia     156

Zaldiak                     

                                   Pottoka          200

                                   Enkarterrietako astoa                         200

                                   Euskal Herriko Mendiko Zaldia        151

Hegaztiak                

                                   Euskal An­tza­ra                                     200

                                   Euskal Oiloa                                         200

Txe­rriak

                                   Euskal Txe­rria                                      200

— 10.4 neurria: erlezain­tza, biodiber­tsi­tatea hobe­tze­ko.

                                                                            Lagun­tzen zenbatekoa
Egiten den ezti mota                                                                  
€/ha/urte

Ezti arrunta ..................................................................            10,5

Ezti bereizgarriduna (ezti bereizgarriduna izango da Eusko Label bereizgarridun «Euskal Eztia–Miel del País Vasco» markaren arautegiaren arabera edo Ekoizpen Ekologikoko arauen arabera ekoiz- ten dena)                      12,5

— 10.5 neurria: mendiko larreen aprobe­txa­mendua kudea­tzea.

Lagun­tza­ren zenbatekoa 65 €/ha/urteko da, eta onuradun bakoi­tzak 46 ha konprometitu di­tza­ke gehienez ustiategi bakoi­tze­ko.

— 11.1 neurria: nekazari­tza ekologikora bihur­tzea.

                                                                            Lagun­tzen zenbatekoa
Laboran­tza mul­tzoa                                                                   
€/ha/urte

* Bazkak eta proteinadunak ....................................             190

* Larreak eta belardiak .............................................             193

Kon­tsu­moko patata ...................................................             420

Aire zabaleko bara­tzea ............................................         1.284

Berotegiko bara­tzea ..................................................         2.013

Fruitu lehorrak ............................................................             448

Frutagin­tza ..................................................................             900

Mahastizain­tza (txa­kolina) .......................................             900

Ale zerealak ................................................................             244

*  ALUen araberako sarien batura gehitu egingo zaio bazka, proteinadun, larre eta belardi landaketen azalerari dagokion oinarrizko zenbatekoari, propor­tzi­onalki. Abere sari hori izango da adierazitako hektarea bakoi­tze­ko 2 ALUkoa gehienez ere. Batuketa egin ondoren, egiaztatuko da hektarea bakoi­tze­ko ordainketak ez duela gaindi­tzen 450 €/ha. Onuradunei esleitutako herri onurako mendiengatik ez da diru lagun­tza­rik jasoko.

                                                                   Sariari ego­tzi­ko zaion oinarria
                                                     abel­tza­in­tza ekoizpeneko ha bakoi­tze­ko
Abereak                                                                                      
€/ALU

Hegazti hazkun­tza: haragia .....................................             109

Hegazti hazkun­tza: arrau­tzak ..................................               75

Ahun­tzak .....................................................................               63

Ardiak: haragia ...........................................................               56

Ardiak: esnea .............................................................               63

Behiak: haragia ..........................................................               32

Behiak: esnea ............................................................             117

Zaldiak .........................................................................               29

Txe­rriak ........................................................................             137

— 11.2 neurria: nekazari­tza ekologikoa manten­tzea.

                                                                            Lagun­tzen zenbatekoa
Laboran­tza mul­tzoa                                                                   
€/ha/urte

* Bazkak eta proteinadunak ....................................             168

* Larreak eta belardiak .............................................             193

Kon­tsu­moko patata ...................................................             348

Aire zabaleko bara­tzea ............................................             923

Berotegiko bara­tzea ..................................................         1.561

Fruitu lehorrak ............................................................             372

Frutagin­tza ..................................................................             900

Mahastizain­tza (txa­kolina) .......................................             900

Ale zerealak ................................................................             222

*  ALUen araberako sarien batura gehitu egingo zaio bazka, proteinadun, larre eta belardi landaketen azalerari dagokion oinarrizko zenbatekoari, propor­tzi­onalki. Abere sari hori izango da adierazitako hektarea bakoi­tze­ko 2 ALUkoa gehienez ere. Batuketa egin ondoren, egiaztatuko da hektarea bakoi­tze­ko ordainketak ez duela gaindi­tzen 450 €/ha. Onuradunei esleitutako herri onurako mendiengatik ez da diru lagun­tza­rik jasoko.

                                                                   Sariari ego­tzi­ko zaion oinarria
                                                     abel­tza­in­tza ekoizpeneko ha bakoi­tze­ko
Abereak                                                                                      
€/ALU

Hegazti hazkun­tza: haragia .....................................               93

Hegazti hazkun­tza: arrau­tzak ..................................               69

Ahun­tzak .....................................................................               56

Ardiak: haragia ...........................................................               51

Ardiak: esnea .............................................................               56

Behiak: haragia ..........................................................               26

Behiak: esnea ............................................................             103

Zaldiak .........................................................................               26

Txe­rriak ........................................................................             127

Egindako eskaeraren ondoriozko diru lagun­tzak 300 euroko zenbatekoa gainditu ezean, eskaerak ez du lagun­tza­rako eskubiderik izango.

Diru lagun­tzak norgehiagoka prozeduraren bidez emango dira, betiere ezarritako kreditu mugen barruan.          

6.  Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

Aurtengo eskaerak ustiategi bakoi­tza­ren kokalekuari dagokion eskualdeko nekazari­tza bulegoetan aurkeztu ahal izango dira, 2019ko apirilaren 30a bitartean, eskaera bakarra modalitatean, horretarako ezarritako epean eta zuzeneko ordainketako erregimenari eta azaleraren araberakoari dagozkien gainerako lagun­tze­kin batera, Ba­tzor­dearen 2014ko mar­txo­aren 11ko 640/2014 Erregelamendu Eskuordetuan (EB) ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez osatu egiten da Europako Parlamentuak eta Kon­tsei­luak 2013ko abenduaren 17an emandako 1306/2013 Erregelamendua (EB), Nekazari­tza­ko Politika Bateratuaren finan­tza­ketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa. Eskaera epea automatikoki eta neurri berean luzatuko da, baldin eta eskaera bakarra egiteko epea luza­tzen bada.

Halaber, 640/2014 Erregelamendu Eskuordetuaren (EE) arabera, atal honen lehen paragrafoan aurreikusitako epea amaitu ondoren aurkeztutako eskaerak onartu egingo dira, baina atze­rapeneko lanegun bakoi­tze­ko konpen­tsa­zioko kalte-ordainaren %1eko murrizketa aplikatuko da. Eskaerak aurkezteko gehieneko atze­rapena 25 egun naturalekoa izango da.          

7.  Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Diru lagun­tza lerro bakoi­tza­ri dagokion dokumentazio espezifikoa aurkeztuko da:

*  10.1 neurria: ekoizpen integratua.

— Euskadiko Ekoizpen Integratuko Eragileen Erregistroko inskripzio ziurtagiria, ekoizleen atalean. Orientazio produktiboa adieraziko da eta inskribatutako nekazari­tza lursail bakoi­tza­ren azalera.

— Mahastien­tza­ko, Getariako Txa­kolina jatorri izendapenaren mahastien erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria.

*  10.2 neurria: Euskal Herriko sagardotarako sagarrondoen tokiko barietateak, higadura genetikoaren meha­txu­pean daudenak, kon­tse­rba­tzea.

— Sagarrondoaren landaketarekin zerikusia duen elkarte profesional bateko kide izatearen ziurtagiria edo egiaztatutako teknikari baten aholkulari­tza izatearen ziurtagiria. Ziurtagirian adieraziko dira bertako barietatetako sagarrondo landaketak dituzten nekazari­tza lursailak eta landaketa den­tsi­tatea.

*  10.3 neurria: bertako abere arrazen kon­tse­rbazioa.

— Dagokion arrazako Hazleen Elkartekoa dela egiazta­tzen duen ziurtagiria. Elkarteak ziurtatuko du eska­tzai­leak arrazari dagokion hobekun­tza programa bete­tzen duela eta liburu genealogikoan inskribatuta dagoen abere errolda adieraziko du.

*  10.4 neurria: erlezain­tza, biodiber­tsi­tatea hobe­tze­ko.

— Gipuzkoako Lurralde Historikoan erlezainen elkarte aitortu bateko kide­tza ziurtagiria edo egiaztatutako teknikari baten aholkulari­tza jaso­tzen duen ziurtagiria.

— Erlezain­tza erregistroaren erlezain­tza ustiategiaren eta transhuman­tzi­aren dokumentua.

— Ustiapen plan bat, erlaun­tzen mugimenduak aurreikusiko dituena (egonaldia; transhuman­tzi­a aldia, hala badagokio; kokapenak).

— Euskal Eztia ekoizteko Eusko Label markan inskripzio ziurtagiria edo ezti ekologikoa ekoizten bada, Euskadiko Nekazari­tza eta Elikadura Ekologikoaren Kon­tsei­luaren (ENEEK) erregistroan inskribatuta dagoela egiazta­tzen duen ziurtagiria.     

*  10.5 neurria: mendiko larreen aprobe­txa­mendua kudea­tzea.

— Diruz lagundu daitekeen herri onurako larreen aprobe­txa­menduagatik ordaindu beharreko tasen azken ordainagiria.

*  11.1 eta 11.2 neurriak: nekazari­tza ekologikora bihur­tze­a eta manten­tzea.

— Euskadiko Nekazari­tza eta Elikadura Ekologikoaren Kon­tsei­luaren (ENEEK) Eragileen Erregistroan inskribatuta dagoela egiazta­tzen duen ziurtagiria. Bertan, adieraziko dira ustiategiaren ekoizpen orientazioa eta erregistratuta dauden nekazari­tza ekologikora bihur­tzen ari diren lursailen zerrenda, azalera eta landaketa zehaztuz.

8.  Jakinaraztea.

Prozeduraren ebazpena interesatu guztiei jakinaraziko zaie, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 40. artikuluan ezar­tzen duen bezala.