2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza Sarea bul­tza­tzeko programa»ren 2019ko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2019ko otsa­ilaren 19an.

Gipuzkoako Foru Aldundia lanean ari da etorkizun hobe bat eraiki­tze­ko. Horretarako, etorkizun horri eu­tsi­ko dioten oinarriak indar­tzen ari da, hazi eta fruituak eman di­tza­ten, edo birbidera­tzen, etorriko diren erronka berriei aurre egiteko. Gipuzkoak duen ahalmena aprobe­txa­tzeko ideiak, ingurune, ekimen eta era berriak sor­tzen ari da. Etorkizuna eraiki­tze­ko oinarrietako bat ikerketa da. Merkatuak gero eta zorro­tza­goak eta globalagoak dira eta ikerketa da behar horiei eran­tzu­teko produktu berrien abiapuntua. Ikerketa da enpresetan teknologia berriak sar­tze­ko atea, eta terapia modernoenak, zerbi­tzu aurreratuenak edo adinekoen­tza­ko zain­tza­rik onenak eskura­tze­ko aukera hoberena. Hori dela eta, Aldundiak gure lurraldea I+G alorrean Europa mailako punta-puntako eskualdeen artean egotea nahi du.           



Gipuzkoa ez da hu­tse­tik hasten alor honetan, ai­tzi­tik, Europako batez bestekoaren gainetik dago. Gipuzkoak ikerketa eta garapenean lan egiten duten erakundeen sare handi bat du; horiek, enpresei euskarri bat ematen die eta ezagu­tza berria sor­tzen dute hainbat alorretan. Sare horri eusteko, etengabeko ahalegina egin behar da denboran zehar. Horrela, ikerketa talde bat sor­tze­ko urteak behar dira eta ekipamendu aurreratu bat, berriz, denbora gu­txi­an gera­tzen da zaharkituta. Gainera, ezagu­tza berriak sortu dezaketen per­tso­nak bila­tze­ak, eguneratua egoteko ezinbesteko mugikortasuna ahalbide­tze­ak, eta baliabide informatikoen, material sun­tsi­korren, nazioarteko elkarlanen, analisi edo en­tse­guen gastu altuek ez dute berehalako emai­tza­rik ekar­tzen.

Gipuzkoako Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza Sarea programaren xedea da Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza­ren Euskal Sarea osa­tzen duten zentroei lagun­tze­a I+G proiektuak eta ekipamendu eta azpiegitura arloetako inber­tsi­o beharrak susta­tze­ko. Programa hau unean uneko egoerara egokitu da urteetan zehar. 2016an, Zien­tzi­aren, Teknologiaren eta Berrikun­tza­ren Euskal Sareko erakunde horiei lagun­tzen jarrai­tze­ko oinarri arau­tzai­leak onartu ziren, bereziki enpresako I+G unitateei, sareko beste zentro ba­tzu­ekin batera gara­tzen dituzten I+Gko proiektuetan, hartara, ikerketa enpresen beharretara gerturatuz. 2017an, lankide­tza hori malgu­tze­az gain, enpresako I+G unitate berriak sor­tze­ko lagun­tze­tarako baldin­tzak arindu ziren. Horrela, eran­tzun errealistago bat eman zi­tza­ion I+Gren aldeko apustua egiten duten enpresen egoerari. Orobat, Euskadirako RIS3 Estrategiaren markoan estrategiko­tzat definitutako lehentasunetan egiten ziren proiektuei lagun­tzen jarraitu zen; hau da, fabrikazioa aurreratuan, energian eta biozien­tzi­ak/osasunean. Eta, sareko zentroekin batera, helburuekin bat zetozen azpiegitura eta ekipamendu ba­tzuk manten­tze­aren alde egin zen.               

2018an egin zen bezala, deialdi honetan jarraipena eman nahi zaio jarduera horri. Estrategia horrekin, aurrera egin nahi da helburu honetan: Gipuzkoa punta-puntako eskualde gisa koka­tze­a I+G arloan, enpresei euskarri bat emateko oinarri gisa, produktu eta zerbi­tzu berriak garatu di­tza­ten, Gipuzkoako Ekonomia Susper­tze­ko Planaren esparruan.

Dirulagun­tza hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.           

Horregatik, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kon­tsei­luak

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.    Onar­tze­a «Gipuzkoako Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza Sarea bul­tza­tzeko programa» izeneko diru lagun­tzen 2019ko deialdia, erabaki honen eranskinean jasota dagoena.

Bigarren.    4.315.000 euroko gastua baimen­tze­a deialdi hau gauza­tze­ko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretarako kontu-sail hauen kargura:  

1.0420.200.781.00.02.2019: 2.515.000 €.

5.0420.200.781.00.02.2020: 1.800.000 €.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, donostiako administrazioarekiko auzietako epaitegietan. horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko diputatuen kon­tsei­luari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke.        

Donostia 2019ko otsa­ilaren 21a.—Alfonso Acarreta Rodriguez, Departamentuko idazkari teknikoa.             (1224)

ERANSKINA

«Gipuzkoako Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza sarea bul­tza­tzeko programa»ren 2019ko deialdia.

1.    Helburua.

2019ko deialdia egitea, hautapen prozedura bidez, Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza­ren Euskal Sarea osa­tzen duten erakundeei lagun­tze­ko, ikerketa eta inber­tsi­o proiektuak bul­tza­tuz, 2016ko apirilaren 19an eta 2017ko otsa­ilaren 28an Diputatuen Kon­tsei­luak diru lagun­tza hauek emateko onartutako oinarri arau­tzai­leen arabera (2016ko apirilak 22ko 75 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala eta 2017ko mar­txo­ak 9ko 48 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala).

2.    Finan­tza­zioa.

Deialdi honetako diru lagun­tzen kopurua guztira 4.315.000 eurokoa izango da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2019. urteko aurrekontuetan horrela banatuta: 

— 2.515.000 euro, aurrekontuko 1.0420.200.781.00. 02.2019 kontu sailaren kargura.

— 1.800.000 euro, aurrekontuko 5.0420.200.781.00. 02.2020 kontu sailaren kargura.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.       

3.    Eskaerak aurkezteko epea.

3.1.  Erakundeek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte eranskinean dagoen ereduari jarraituz, lagun­tzen programaren 2. oinarrian zehaztutako baldin­tzak bete­tzen badituzte.

I+G proiektuak gauza­tze­ko, entitatearen ikerketa arlo, ikerketa unitate edo ikerketa talde bakoi­tzak ezin izango du eskaera bat baino gehiago aurkeztu, bereziki fabrikazio aurreratuaren, energiaren, eta biozien­tzi­ak/osasunaren alorretan.

3.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den hurrengo egunean hasiko da eta apirilaren 4an bukatuko da, eguerdiko 13:00etan.              

4.    Proiektuak hasteko eta gauza­tze­ko epea.

Diruz lagundutako jarduerak eskaera aurkezten den egunetik aurrera hasiko dira.

Proiektuak 2020ko irailaren 30a baino lehen bukatuko dira.            

5.    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

a)  Eran­tzu­kizun aitorpena, eranskinean edo bide telematikoz egindako eskaeran dagoen ereduari jarraituz, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lor­tze­ko ezein debekurik ez izatearena. Ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenak ezarritakoari jarraikiz, sexu diskriminazioa egiteagatik desgaikun­tza edo lege debeku kasuren batean izatearena ere.

b)  Egiaztagiri administratibo positiboa, organo eskudunak emandakoa, egunean dagoela zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan ziurta­tzen duena. Aipatu den dokumentazioaren ordez, aurkez daiteke eska­tzai­leak organo kudea­tza­ileari emandako berariazko baimena datu horiek administrazioetatik zuzenean lor­tze­ko.

c)  Halakorik izanez gero, eska­tzai­leak edozein administraziori edo estatu zein nazioarte mailako entitate publiko nahiz pribaturi eskatutako edo haiengandik eskuratutako diru lagun­tzen, sarreren edo baliabideen adierazpena, estatutakoekin bateraezinak diren diru lagun­tzak aipatuz.          

d)  Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza sarean egiaztatuta egoteko zuriketa.

e)  Proiektuaren aurrekontu xehatua, aurreikusitako gastuen izaera zehazten duena. Aipatu behar da nolakoak diren gastu horiek sor­tzen dituzten ekin­tzak. 200 euro baino gu­txi­agoko gastuak ezin izango ditu aurkeztu. I+G proiektuetan azalduko da nolakoak diren gastuak: fun­tse­zkoikerketakoak, industria-ikerketakoak edo garapen esperimentalekoak Ekin­tza bakoi­tze­an zehaztuko da gastuak zeri dagozkien: langileriari, material sun­tsi­korrari, azpi-kontratazioei, bidaiei edo proiektua egiteko beharrezkoa den edozein gasturi. Proiektuaren zeharkako kostuak aurkez daitezke. Gastu horiek proiektuari ego­tzi dakizkiokeen gastuak dira, baina indibidualizatu ezin direnez, ezin dira zuzenki ego­tzi. Azken gastu horiek ez dira egiaztatuko, eta ezin izango dira izan proiektuaren aurrekontu osoaren %20 baino altuagoak.

f)  Proiektuaren memoria, proiektuaren helburua eta helburu hori lor­tze­ko egingo dituzten ekin­tzen deskribapena duena. Memorian zehaztuko da zein motatakoa den ekin­tza bakoi­tza: fun­tze­zko-ikerketako, industria-ikerketako edo garapen esperimentalkoa. Memoria barruan, hasteko eta buka­tze­ko datak dituen proiektuaren planing-a ere sartuko da.

Horrez gain, memoriak jaso behar du:

I+G enpresetako unitateen gidari­tza­peko I+G lankide­tza­ko proiektuetarako: proiektua gara­tze­ko beste erakunde ba­tzu­en lankide­tza­rekin egindako lanaren deskribapena, gauza­tze­aren efektu bul­tza­tzailea, aurreikusitako emai­tzak, langileen CVa, eta behar den informazio guztia 6.1 oinarrian zehazten diren proiektuaren irizpideen balorazioa egiteko eta diru lagun­tza kalkula­tze­ko, hala badagokio.

I+G Unitate berriak sor­tze­ko proiektuetarako: Unitate berriaren plan estrategikoa: Bertan zehaztuko dira: lan egiteko erabiliko diren oinarrizko teknologiak, inguruko eta nazioarteko zentroekin erabiliko den lankide­tza estrategia, finan­tzi­azio estrategiak, I+G buruz epe ertain eta luzera aurreikusten diren emai­tzak, (argitalpenak, patenteak, produktu berrien garapena, negozio berriak, baimenak, kongresuetan parte har­tzea.), unitate berriko langileei buruzko aurreikuspena, euskara erabil­tze­ari eta gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunari buruzko estrategia, eta I+G Unitateari buruzko irizpideak balora­tze­ko behar den informazio guztia (6.2. onarria).             

Inber­tsi­o proiektuetarako: inber­tsi­oaren deskribapena, inber­tsi­oa erabiliko den iker­tze lerro edo lerroak, ekipamendu berritasunaren zuriketa eta eska­tzen duen informazio guztia 6.3 oinarrian zehazten diren proiektuaren irizpideen balorazioa egiteko.

Ahal bada fabrikazio aurreratuan, energian eta biozien­tzi­en/osasunean arloan I+G proiektuetarako: proiektua gara­tze­ko beste erakunde ba­tzu­en lankide­tza­rekin egindako lanaren deskribapena, nola txe­rta­tzen den euskal estrategietan arlo horiei dagokionez, aurreikusitako emai­tzak eta eska­tzen duen informazio guztia 6.4 oinarrian zehazten diren proiektuaren irizpideen balorazioa egiteko.

g)  Aurkezten duen entitatearen eta ikerketa taldearen edo taldeen memoria: lankideen egitura eta profila (iker­tza­ileak, doktoreak, emakumeak,...), egindako proiektuak, argitalpenak, produktu berrien garapena, patenteak, zentro, uniber­tsi­tate eta beste entitate ba­tzu­ekin lankide­tza, europar eta nazioarteko proiektuak, euskararen erabilera susta­tze­ko ekin­tzak, gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunari buruzko estrategia, eta entitateari, edota ikerketa taldeari edo negozio unitateari buruzko irizpideak balora­tze­ko behar den informazio guztia. 

Horrez gain, memoriak jaso behar du:

Enpresetako I+G Unitatetarako: I+G Unitatearen enpresa kideei buruz honako informazio hau zehaztuko da: partaide­tza por­tzen­tajea, enpresen tamaina eta aipagarria izan daitekeen edozein datu.

Enpresetako I+G Unitate berrietarako: Langileen CVak sartuko dira. I+G Unitatearen enpresa kideei buruz honako hau zehaztuko da: garatutako produktu berriak, patenteak, europar proiektuak, zentro eta uniber­tsi­tateekin lankide­tza, doktoreak, euskararen erabilera susta­tze­ko ekin­tzak, gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunari buruzko estrategia, eta aipagarria izan daitekeen edozein datu.

6.    Eskaerak erabaki­tze­ko epea eta jakinarazpena.

Diru lagun­tza emateko ala uka­tze­ko ebazpena eta horren jakinarazpena egiteko gehienezko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.  

Ebazpena bakarka eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tze­a alde batera utzi­ta, 2007ko mar­txo­aren 27ko Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak 10 eguneko epea izango du, jakinarazpenaren datatik aurrera, diru lagun­tza onar­tze­ko. Kontrakoa berariaz jakinarazten ez bada, tazituki onartu­tzat joko da.  

Onuradun izateko baldin­tza administratibo eta teknikoak bete arren, balorazio irizpideen arabera, gainerakoek baino puntuazio txi­kiagoa eskuratu eta aurrekontu kreditua agortu delako diru lagun­tza jasoko ez duten entitateak itxa­rote zerrendan geldituko dira, puntuazio handienetik txi­kienerako hurrenkeran, emandako diru lagun­tze­takoren bati uko egingo bali­tza­io.

7.    Borondatezko itzu­lketa.

Onuradunak borondatezko itzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari 16.4 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.