2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DEPARTAMENTUA

Oinarri arau­tzai­leak eta 2019ko deialdia onar­tzea, 11 beka emateko: hondakinen preben­tzi­o eta birzikla­tze­ari buruzko, jasangarritasun energetikoari buruzko eta aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko ikerketa eta berrikun­tza­ko buruzko proiektuetarako, eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako.

Diputatuen Kon­tsei­luak, 2019ko otsa­ilaren 5eko bileran, ondoko erabakia hartu zuen:

«Ingurumeneko Zuzendari­tza Nagusiak uste du egoki eta beharrezkoa dela 2016. urtean hasitako ildoari eustea, eta 2019. urtean ere ingurumeneko izaera nabarmena duten proiektuen garapena bul­tza­tzen jarrai­tzea. Proiektu horien artean daude hondakinen preben­tzi­o eta birzikla­tze­ari buruzkoak, jasangarritasun energetikoari buruzkoak eta aldaketa klimatikoari buruzkoak, bai aldaketa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko proiektuak, bai fenomeno horri buruzko informazio eta komunikazioan ardazten direnak.

Hondakinak prebeni­tze­ko eta birzikla­tze­ko arloetako ikerketa eta berrikun­tza­ko bekak eraginkortasun materiala areago­tze­ra eta ekonomia zirkularra bul­tza­tzera bidera­tzen dira; jasangarritasun energetikokoek eraginkortasun energetikoa handi­tze­a eta energia berriztagarrien garapena lortu nahi dute; eta, buka­tze­ko, aldaketa klimatikokoek mende honetako ingurumen arloko erronkarik handiena denari aurre egiten lagun­tzen dute, aldaketa klimatikoa motel­tzen duten eta aldaketari egoki­tzen dioten ekin­tzak eta arazo honi buruzko informazioa eta komunikazioa handi­tzen dituzten ekin­tzak bul­tza­tuz. Haien orientazioari dagokionez, bekak banaka aurkezten diren iker­tza­ile gazteei bideratuta daude, baldin eta beren jarduera profesionala ez bada bekaren eremuan gauza­tzen.

Bestalde, nahiz eta beka mota bakoi­tzak bere aurrekontu kontu saila izan eta onar­tze­ko eta ebalua­tze­ko prozesu berezitu bat eduki, gainerako alderdiak berdinak dira denen­tzat, deialdia bera eta araudi orokorra, hain zuzen, denek epe berak dituztelako eta denetan dokumentazio bera eska­tzen delako. Bekek 12 hileko iraupena izango dute eta ordainketa bi zatitan egingo da: lehenengoa, kopuru osoaren % 50, beka emateko unean, eta bigarrena, gainerako % 50a, hasierako txos­tena ematearekin batera, ebaluazio eta jarraipen ba­tzor­deak onartu ondoren.   

Aurrekontuari dagokionez, deialdi honen zenbatekoa 132.000 euro izango da, honela banatuta:

— 60.000 euro, 12.000 euroko 5 beka emateko, ekodiseinu, preben­tzio, berrerabilpen, gaikako bilketa eta hondakinak birzikla­tze­ko arloetako ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, kontu sail hauen kargura:

1.0910.110.480.02.01.2019: 48.000 €.

1.0910.110.480.02.02.2019: 12.000 €.

— 24.000 euro, 12.000 euroko 2 beka emateko, aurrezpen eta eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, kontu sail honen kargura:

1.0910.130.480.02.01.2019: 24.000 €.

— 48.000 euro, 12.000 euroko 4 beka emateko: 2 beka, aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, eta 2, aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazioko proiektuetarako, kontu sail hauen kargura hurrenez hurren:

1.0910.150.480.01.01.2019: 24.000 €.

1.0910.150.480.01.02.2019: 24.000 €.

Diru lagun­tzen hiru ildo horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoan jasota daude.

3/2007 Foru Arauak, mar­txo­aren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 16.1. artikuluan ezar­tzen duenaren arabera, Diputatuen Kon­tsei­luari dagokio diru lagun­tzen oinarri arau­tzai­leak onar­tzea.       

Ondorioz, azaldutako guztiagatik, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kon­tsei­luak

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.    Oinarri arau­tzai­leak onar­tzea, 11 beka emateko hondakinen preben­tzi­o eta birzikla­tze­ari buruzko, jasangarritasun energetikoari buruzko eta aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako. Oinarriak I. eranskin gisa atxi­ki­tzen zaizkio erabaki honi.

Bigarren.    Onar­tze­a beka horien 2019ko deialdia, ehun eta hogeita hamabi mila euroko (132.000,00) zenbatekoarekin. Deialdia II. eranskin gisa atxi­ki­tzen zaio erabaki honi.

Hirugarren.    Baimen­tze­a ehun eta hogeita hamabi mila (132.000,00) euroko zenbatekoa duen gastua, 2019ko deialdiari aurre egiteko, honela banatuta:               

— 60.000 euro, 5 beka emateko, bakoi­tza 12.000 eurokoa, ekodiseinu, preben­tzio, berrerabilpen, gaikako bilketa eta hondakinak birzikla­tze­ko arloetako ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, kontu sail hauen kargura:

1.0910.110.480.02.01.2019: 48.000 €.

1.0910.110.480.02.02.2019: 12.000 €.

— 24.000 euro, 2 beka emateko, bakoi­tza 12.000 eurokoa, aurrezpen eta jasangarritasun energetiko eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, kontu sail honen kargura:

1.0910.130.480.02.01.2019: 24.000 €.

— 48.000 euro, 4 beka emateko, bakoi­tza 12.000 eurokoa: 2 beka, aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, eta 2 beka, aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio proiektuetarako, kontu sail hauen kargura hurrenez hurren:           

1.0910.150.480.01.01.2019: 24.000 €.

1.0910.150.480.01.02.2019: 24.000 €.

Eskaerak ikusirik eta bekak hu­tsik geratu ez daitezen, beharrezkoak diren aurrekontu egoki­tza­penak tramitatuko dira, bekak diruz lagundutako proiektu motara egoki­tze­arren.             

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko foru diputatua berariaz ahaldun­tzen da onartutako gastua murriztu edo handi­tze­ko, arestian aipatutako aurrekontu moldaketei jarraikiz.

Laugarren.    Erabaki honen bitartez onartutako oinarri arau­tzai­leek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egunetik izango dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezake interesdunek Donostian dauden Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala ere, aukera dute horren aurretik berrazter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko Diputatuen Kon­tsei­luaren aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkezteari utzi gabe.»   

Hau guztia denen jakinaren gainean jar­tzen da.

Donostia, 2019ko otsa­ilaren 14a.—Alberto Arana Rod, idazkari teknikoa.      (1046)

I. ERANSKINA

Beka hauek emateko oinarri arau­tzai­leak: hondakinen preben­tzi­o eta birzikla­tze­ari buruzko, jasangarritasun energetikoari buruzko eta aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako.

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da arau­tzea, elkarrekiko norgehiagokako erregimenean, hondakinen preben­tzi­o eta birzikla­tze­ari buruzko, iraunkortasun energetikoari buruzko eta aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako bekak.

2.    Beka kopurua, eremua eta azpieremua.

2.1.  11 beka independente, bakoi­tza 12.000 eurokoa, emango dira eremu hauetarako: 

— 5 beka ekodiseinu, preben­tzi­oa, berrerabilpena, gaikako bilketa eta hondakinak birzikla­tze­ko arloetan ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako.

— 2 beka, aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako.

— 2 beka, aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako.

— 2 beka, aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako.

— Nahiz eta beka-programa bakoi­tza independientea izan, programa zehatz bateko bekak bete­tzen ez badira eta beste programetan eskariak badaude, bete gabeko programei adierazi ahalko dira beka horiek.               

2.2.  Ekodiseinu, preben­tzio, berrerabilpen, gaikako bilketa eta hondakinak birzikla­tze­ko arloetako ikerketa eta berrikun­tza­ko bekak jarduera azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:

a)  Elikagaiak alferrik xahu­tze­aren ebaluazioa eta haren aurkako borroka.

b)  Bakarkako sorgailuetarako jarduerak. Hondakin an­tze­koak eta komer­tzi­alak.

c)  Bio-hondakinak eta on­tzi­en bilketa zabal­tze­ko mekanismoak.

d)  Birzikla­tze industriala.

2.3.  Aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetako bekak azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:

a)  Aurrezpen eta eraginkortasun energetikorako teknologia berri­tza­ileak.

b)  Teknologia energetiko berriztagarriak, Gipuzkoan ezar­tzea.

c)  Mikrosorkun­tza energetikoa eta sorkun­tza banatua.

d)  Kon­tsu­mo energetikoen kontabilizazio eta telekudeaketa sistemak.

e)  Energia berriztagarrietan oinarritutako energia deszentralizatutako hornikun­tza sistemak landa gunetan jar­tzea.

2.4.  Aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta egoki­tze­ko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako bekak azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:      

a)  Berotegi efektuko gasen emisioa muga­tze­a deialdi honetako beste ildo ba­tzu­etan ain­tzat hartu ez diren eremuetan. Karbono hustulekuen analisia eta indar­tzea.

b)  Arrisku analisia eta ahultasun azterketak Gipuzkoako inguruaren eta lurraldearen osagaien aldaketa klimatikoaren aurrean: kostaldeak, ibaiak, hiriguneak, natura sistemak eta nekazari­tza sistemak.

c)  Aldaketa klimatikoaren eraginak Gipuzkoako ekonomiaren eta alor ekonomikoen gainean: nekazari­tza, basogin­tza, turismoa, administrazioa, osasuna, eta abar.

d)  Erresilien­tzi­aren egoki­tze eta hobekun­tza aukerak aldaketa klimatikoaren aurrean.

2.5.  Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio bekak azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie:

a)  Aldaketa klimatikoari buruzko ulermen publikoa handi­tzea, ahal den neurrian Gipuzkoa lurraldean duen eraginean zentratuz.

b)  Aldaketa klimatikoari buruzko eztabaida susta­tzea, gizartean duen eragina eta herritarrek har di­tza­keten egoki­tze­ko eta arin­tze­ko neurriak.

c)  Adin guztietako jendea inspiratu eta piztu gure ohiturek aldaketa klimatikoaren gainean izan dezaketen aldeko ondorioei buruz.

d)  Trebetasunak gara­tze­a aldaketa klimatikoaren dibulgazioan eta komunikazioan.

2.6.  Bekaren xede diren proiektuak hasi gabe egon beharko dira deialdi bakoi­tza­ri dagokion urteko urtarrilaren 1ean.

Aurkeztutako proiektuek originalak izan beharko dute, aurrez publikatu gabeak. Ez da onartuko ez beka honen eta ezta an­tze­ko xedea duen beste edozein bekaren aurreko deialdiren batean, nahiz zati batean, nahiz osoki, saritua izan den lanik, ez itzu­lpenik, ezta aldaketarik ere. Onartuko dira aurreko urtetan sarituak izan diren proiektuak jarrai­tzen dituzten eta iker­tza­ile edo ikerketaren jarraipena behar duten proiektuak.

3.    Eska­tzai­leak.

Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten per­tso­na fisikoek, baldin eta jarduera laborala gara­tzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arau­tzen diren terminoetan.

Eska­tzai­leek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, uniber­tsi­tate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagu­tza eremuak zerikusia baitu eska­tzen den bekaren xedearekin. Zehazki, titulazio akademiko hau eskatuko da:  

— Hondakinen preben­tzi­o eta birzikla­tze eremuko beketarako, Zien­tzi­an eta Ingeniari­tza­ko tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak.

— Iraunkortasun energetikoa eta aldaketa klimatikoaren eremuko beketarako, Zien­tzi­etako adarretako, Arkitekturako eta Ingeniari­tza tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak.

— Aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko alorreko beketarako, Zien­tzi­etako eta Ingenieri­tza­ko tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak.

— Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazioaren alorreko beketarako, Zien­tzi­etako eta Komunikazioko adarreko tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak.

Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da.

Gainera, eska­tzai­leak tutore bat izan beharko du. Per­tso­na hori uniber­tsi­tate batekoa, ikerketa zentroko batekoa, enpresa publiko batekoa edo enpresa pribatu batekoa izango da, eta bekaren gaiarekin lotura zuzena izango du.             

Onuradunak diruz lagundutako jardunaren bitartez sor­tzen diren dokumentu, euskarri, publizitate eta agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute, gu­txi­enik bi hizkun­tza ofizialen berdintasuna zainduz.

Eska­tzai­leek ezin dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdin­tasunerako 2015eko mar­txo­aren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lor­tze­ko adierazitako debekuetakoren batean.          

4.    Beste diru lagun­tza edo lagun­tza ba­tzu­ekiko bateraezintasuna.

Oinarri hauetan aurreikusitako beka bateraezina izango da xede bera edukiz, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako edo eman di­tza­keen bestelako beka, diru lagun­tza edo lagun­tza guztiekin.

5.    Eskaerak aurkeztea.

1.    Eskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira 2019ko deialdiak ezarritako epean (II. eranskina), irailaren 28an, 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat eginez, zeinak baliabide elektronikoen erabilera arau­tzen baitu Foru Administrazioaren eremuan, eta, otsa­ilaren 10eko, IOH-013/17 Foru Agindurekin bat eginez, zeinak Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko diru-lagun­tzen espedienteen izapide zeha­tzak baliabide elektronikoen bidez egiteko betekizuna arau­tzen baitu (2017ko otsa­ilaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 35 zk.).

Internet bidezko eskaeren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoaren bitartez egingo da, (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus). Bertan, diru-lagun­tzen atarirako sarrera dago. Orobat, horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, sinadura elektronikoa erabiliz edo aipatutako irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jaso­tzen diren kode operatiboa erabiliz.

2.    Eskaera bat aurkeztuko da. Eskaera guztiak deialdian ezar­tzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu behar dira; dokumentazio hori eranskin gisa txer­tatuko da aplikazio informatikoan.

3.    Baldin eta eska­tzen diren agirietakoren bat Gipuzkoako Foru Aldundiko organo baten esku badago, per­tso­na eska­tzai­leak erabil dezake 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xeda­tzen duena (Herri administrazioen Administrazio Prozedura Arruntari buruzkoa), betiere horien prozedura bukatu zela bost urte baino gehiago igaro ez bada; baina agiriak zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu edo egin ziren adierazita.  

4.    Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez dauzkatenean identifikazioko datu guztiak, edo aka­tsen bat dutenean edo osorik ez badaude, entitate interesatuei hamar eguneko epea emango zaie aurkitutako aka­tsak konpon­tze­ko, baina ohartaraziz ezen behin epe hori igaro ondoren eskatutakoa beteko ez balute, egindako eskaera bertan behera geratuko li­tza­keela, Herri administrazioen Administrazio Prozedura Arruntari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan xedatua dagoen moduan.

6.    Instrukzioa.

1.    Beka hauek emateko prozeduraren instrukzioa Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren Idazkari­tza Teknikoari dagokio. Honek ofizioz egingo ditu egoki irudi­tzen zaizkien jarduera oro ebazpen proposamena emateko behar diren datuak zehazteko, ezagu­tze­ko eta egiazta­tze­ko.          

2.    Eskaeren hasierako balioespena 7. oinarrian jaso­tzen diren irizpideen arabera egingo da. Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­deak proiektuak aztertuko ditu eta ondoren, proposamen ebazpen bat emango du, non egindako ebaluazioaren emai­tza zehaztuko baita, eta eskumeneko organoari emango dio onar dezan.

3.    Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­dea osatuko dute Ingurumeneko zuzendari nagusia, ba­tzor­deko lehendakari izango delarik; Ingurumen Zerbi­tzu­ko buruak eta alorreko edo bekaren xede den alor tematikoko unitateko teknikariek, hain zuzen, hondakin esparrua, aldaketa klimatiko esparrua eta energia esparrua.

Diru lagun­tzen Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­dearen osaketan, gaitasun, eskumen eta prestakun­tza egokidun gizonen eta emakumeen presen­tzi­a orekatua berma­tze­ko, ahal den guztietan bermatuko da sexu bakoi­tzak gu­txi­enez %40ko ordezkari­tza duela, 2015eko mar­txo­aren 9ko 2/2015 Foru Arauak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, 21. artikuluan dioenari jarraikiz.

7.    Hautagai­tzak aukera­tzea, balorazioko irizpideak.

Ebaluazio eta Jarraipeneko Ba­tzor­deak balioe­tsi egingo ditu aurkeztutako proiektuak, eta baita iker­tza­ilearen eta horren laneko ingurunearen ezaugarriak ere.

Era berean, bekaren xede den proiektua gauza­tze­ko per­tso­na bakoi­tzak dituen ezagu­tzak, trebakun­tza eta esperien­tzi­a ere balioe­tsi­ko dira, eta baita zehaztasunerako eta adierazpenerako duen gaitasuna, proiektura dedika­tze­ko dituen aukerak, eta ikerketa proiektuaren proposamenaren interesa eta ikuspegia ere. Horretarako, balorazioko irizpide hauek hartuko dira kontuan, horietako bakoi­tza­ri esleitutako puntuazioaren arabera.

7.1.  Iker­tza­ilearen merituak.

Materian duen ibilbidea, eskarmentua eta prestakun­tza 25 puntu balioe­tsi­ko da gehienez ere.

a)  Prestakun­tza: lanbide heziketako goi maila, uniber­tsi­tate gradua, graduondokoa, masterra eta doktore­tza. 2 puntu emango zaizkie lanbide heziketako goi mailako titulazioei; 4 puntu, uniber­tsi­tate graduko titulazioei; 6 puntu, graduondo eta masterrei; eta 8 puntu doktore­tzei. Gehienez ere 10 puntu guztira.

b)  Argitalpen zientifiko eta/edo teknikoak 2.2, 2.3 eta 2.4 apartatuetako beken kasuan. Ikus-en­tzu­nezko argitalpen eta ekoizpenak, eta abar, 2.5 apartatuko beken kasuan. 2,5 puntu esleituko zaio baliozko argitalpen bakoi­tza­ri, 5 puntu gehienez ere.

c)  Euskararen ezagu­tza. Hizkun­tzen Europako Erreferen­tzi Marko Bateratuaren arabera balioe­tsi­ko da, 3 puntu C1 mailari eta 5 puntu C2 mailari.

d)  Ingelesaren ezagu­tza. Hizkun­tzen Europako Erreferen­tzi Marko Bateratuaren arabera balioe­tsi­ko da, 1,5 puntu esleituz B2 mailari, 3 puntu C1 mailari eta 5 puntu C2 mailari.

7.2.  Ikerketa eta dibulgazioko proiektuaren interesa eta kalitatea: 60 puntu, gehienez ere:

a)  Ikerketa edo dibulgazio proiektuaren planteamendua (gehienez, 40 puntu).

b)  Proiektuaren gardentasuna eta bideragarritasuna, metodologia eta kronograma barne (gehienez, 20 puntu).

7.3.  Iker­tza­ilearen lan ingurunea: atxi­kita dagoen talde iker­tza­ilea. Per­tso­na eska­tzai­leak bekaren xede den proiektua gara­tze­ko talde iker­tza­ile bati atxi­kita dagoen kasuan gehienez ere 15 punturekin balioe­tsi­ko da.

Ikerketa talde baten adskripzioa tutorearen adierazpen bidez egiaztatu ahal izango da. Hark proiektuaren osaera eta izaera adieraziko ditu.

7.4.  Eskaeren balorazio globala.

Gu­txi­enez 50 puntu lor­tzen ez dituzten proposamenak eze­tsi­ak izango dira. Bakoi­tza­ri dagokion arloan puntuazio handiena lor­tzen duten proposamenak izango dira esleipendunak.

8.    Ebazpena.

Behin balioespena eginda, Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­dea txo­sten bat emango du. Bertan, zehaztuko dira, bai egindako ebaluazioaren emai­tza, bai hautagaien sailkapena lortutako puntuazioen arabera. Berdinketa badago, zerrendan lehenago joango dira titulazio irizpidean eta espediente akademikoaren irizpidean puntuazio altuena lortu dutenek. Proposamenak orobat jasoko du ordezkoen zerrenda bat, inoiz onuradunak uko egiten badio, eta baztertuen zerrenda bat, non zehaztuko baita bazter­tze­aren arrazoia; eta, hala badagokio, deialdia hu­tsik geratu den adierazpena.        

Uko egite bat edo atze­ra egite bat badago, ordezkoak jasoko duen beka zatia propor­tzi­onala izango da uko egin duen per­tso­nak kon­tsu­mitu ez duen aldiarekiko.

Inoiz eremu tematikoan deitutako beka bat hu­tsik gera­tzen bada, zenbateko hori erabili ahal izango da beste beka bat emateko beste eremu tematiko batean. Hori eremu tematiko guztien artean hautatua izan ez den puntuazio altuenari emango zaio.

Esleipen proposamena departamentuko foru diputatuari helaraziko zaio, eta honek beka emateko berariazko ebazpena luzatuko du, edo hala badagokio deialdia hu­tsik uzteko erabakia. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, eta gainera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.   

Bekak eman aurretik, beka bakoi­tze­ko puntuazio gorena jaso duten hautagaiek dagokien egiaztagirien originalak edo kopia konpul­tsa­tuak aurkeztu beharko dituzte.    

Beka emateak ez du berekin ekar­tzen lan lotura bat esleipendunarekin; ondorioz, ez du betekizunik sor­tzen Gizarte Segu­ran­tza­rekiko.

Deialdia eba­tzi eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, deialdi bakoi­tza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunetik konta­tzen hasita. Behin epe hori igaro ondoren ebazpena ez bali­tza­ie eska­tzai­leei behar bezala jakinarazi, beka eskaera eze­tsi­tzat jo ahal izango da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioaren Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

9.    Beka baten onuraduna den per­tso­naren obligazioak.

Bekaren onuradun atera­tzen den per­tso­nak obligazio hauek bete behar ditu:

— Beka eman izan den xede edo helburu zeha­tze­rako bakarrik erabil­tzea, eta Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­deari, zehaztutako kronogramari jarraituz, egindako lanen eta lortutako emai­tzen berri ematea. Lan eta emai­tza horiek adostasuna edo oniri­tzi­a jaso beharko dute.

— Ikerketa edo dibulgazio proiektu bat presta­tzea, emandako beka motaren xedea behar bezala bete­tzen duena, eta lortutako emai­tzen dibulgazio proposamen bat egitea, lortutako emai­tzen ezarpenaren eta difusioaren kostuaren balorazio ekonomikoa barne.

— Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­deari hasierako txos­tena eta azken memoria bat aurkeztea euskarri informatikoan. Bertan, diruz lagundutako ikerketa eta berrikun­tza proiektua osa­tzen duten jarduerak eta laburpen exekutibo bat agertuko dira, elebidun.

10.    Tutorearen betekizunak.

Tutoreak edo proiektua zuzen­tzen duenak betekizun hauek izango ditu:

— Gidari­tza, tutore­tza eta aholkulari­tza eskain­tze­a beka jaso duen per­tso­nari, proiektua buru­tzen lagunduz. Halaber, per­tso­na hori bidera­tze­a ahal den dibulgazio proposamen osatuena eta askotarikoena egin dezan. Hasieran aurkeztutako proiektuarekiko desbiderapenik sumatuz gero, tutoreak horren berri eman beharko dio Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­deari. Tutorearen eta beka jaso duen per­tso­naren azalpenak en­tzun ondoren, Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­deak onartu edo atze­ra botako ditu proposatutako aldaketa horiek.

— Berma­tze­a beka jaso duena aurkeztutako proiektuari eta kronogramari jarraikiz ari dela, eta horren berri ematea Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­deari.

— Aurreko lanaren ondorioz, proiektuari oniri­tzi­a ematea, Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­dean aurkeztu aurreko baldin­tza bezala. Era horretan, tutoreak proiektuaren egokitasun zientifikoa ziurtatuko du, eskaeran definitutako helburuekin nahiz geroztik bertan onartuak izan diren aldaketekin ere bat datorrela berma­tze­arekin batera.

11.    Iraupena.

Bekak 12 hileko iraupena izango du, deialdiaren ebazpena argitara­tzen den unetik konta­tzen hasita.               

12.    Proiektuaren jarraipena.

Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­deek egingo dute bekaren xedea den proiektuaren jarraipena. Horretarako, jarraipeneko bilerak egingo dira lau hilean behin. Bekaren onuradunek, 2019ko azaroaren 15aren aurretik, ordura arte egindakoaren behin-behineko txo­sten bat aurkeztu beharko dute, diruz lagundutako proiektuaren planteamenduarekin, metodologiarekin eta kronogramarekin bat datorrena.

Orobat, onuradunek azken memoria bat aurkeztu beharko dute hilabeteko epean bekaren aldia amai­tzen denetik hasita. Bertan, laburpen exekutibo bat eta emai­tzen dibulgaziorako proposamen bat gehitu beharko dituzte, emai­tzen ezarpenaren balioespen ekonomiko batekin eta difusioarekin, hala badagokio.  

Proiektuaren tutore­tza edo zuzendari­tza lanak egiten dituen per­tso­nak balioztatuko du lehenik azken memoria, eta Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­deko kideek jarraian.       

13.    Bekaren ordainketa.

Beka bakoi­tza 12.000,00 eurokoa izango da. Zenbateko horri dagozkion atxi­kipenak egingo zaizkio, Per­tso­na Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian ezarritakoaren arabera.             

Bekaren ordainketa bi zatitan egingo da. Lehenengo zatia, kopuru osoaren %50, beka emateko unean, eta bigarren zatia, gainerako %50, 2019ko abenduan, Ebaluazio eta Jarraipen Ba­tzor­deak proiektuaren hasierako txos­tena onartu ondoren, 12. oinarrian bukaerako zuriketaren eskakizuna alde batera utzi gabe.

Hala ere, aipatutako ordainketen baliozkotasuna 12. oinarrian adierazten den bukaerako memoriaren aurkezpenera eta ondorengo balioespenera baldin­tza­tuta dago. Bete­tzen ez bada, 15. oinarriaren arabera jasotako kopuruak itzu­li egin beharko dira.

14.    Proiektuaren dibulgazioa.

Bekaren xede den proiektuaren eta lortutako emai­tzen dibulgazioa Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuari egokien irudi­tzen zaizkien bideen bidez egingo da, hartara herritarren sen­tsi­bilizazioari lagun­tze­ko.               

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak bere­tzat gorde­tzen du bekaren xede den proiektua aurkezteko, dela zati batean, dela osoki. Edozein formatutan argitara­tzen dela ere, egile­tza­ren aipamena agertuko da beti eta jabe­tza intelektualaren eskubideak arau­tzen dituen legea errespetatuko da.

Era berean, bekaren xede den proiektuaren edozein argitalpenean eta horren inguruan egindako publizitatean, Gipuz­koako Foru Aldundiaren lankide­tza jasoko du egileak, publizitate euskarrian agertuko den erakundearen marka erreproduzituz.  

15.    Helburuak ez bete­tze­a eta diru lagun­tza itzu­ltzeko prozedura.

Jasotako diru lagun­tza itzu­li egin beharko da eta berandu­tza­ko interesak ere eskatuko dira, beka ordain­tzen den unetik itzu­li beharra erabaki­tzen den egunera arte, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 35. artikuluko 1. eta 3. ataletan ezarritako kasuetan. Foru arau horrek berariaz xedatutakoaren arabera gauzatuko da itzu­ltzeko prozedura.           

16.    Araudi aplikagarria.

Oinarri hauetan aurreikusitakoaz gain, honako hauek xedatutakoa bete beharko da: 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tze­nak, eta foru arau hori gara­tze­ko Erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartuak).

II. ERANSKINA

DEIALDIA

1.    Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.    Aurrekontu kredituak.

Deialdi honetan emango den bekaren zenbateko osoa 132.000,00 euro izango da, honela banatuta:

— 60.000 euro, 12.000 euroko 5 bekaren­tzat, ekodiseinu, preben­tzio, berrerabilpen, gaikako bilketa eta hondakinak birzikla­tze­ko arloetako ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, kontu sail honen kargura:

1.0910.110.480.02.01.2019: 48.000 €.

1.0910.110.480.02.02.2019: 12.000 €.

— 24.000 euro, 12.000 euroko 2 bekaren­tzat, aurrezpen eta jasangarritasun energetiko eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, kontu sail honen kargura:

1.0910.130.480.02.01.2019: 24.000 €.

— 48.000 euro, 12.000 euroko 4 bekaren­tzat, 2 aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako, eta 2 aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazioko proiektuetarako, kontu sail hauen kargura hurrenez hurren:

1.0910.150.480.01.01.2019: 24.000 €.

1.0910.150.480.01.02.2019: 24.000 €.

3.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Beka eska­tze­ko inprimakia, behar bezala beteta.              

— Proiektuaren aurreproiektua: bertan jasoko dira titulua, bekaren xedea den proiektuaren planteamendua, helburuak, laneko metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia. Agiri honetan emai­tzak dibulga­tze­ko lehenengo proposamena jasoko da.

15-20 orrialde izango ditu gu­txi gorabehera, eta laburpen bat izango du euskaraz eta gaztelaniaz ida­tzi­ta.       

— Euskara eta ingelesezko ezagu­tzak egiazta­tzen dituzten titulu akademikoen eta NANaren kopia, eta baita eska­tzai­learen curriculum labur bat ere.

— Eska­tzai­leak beka jaso­tzen duen proiektua gara­tze­ko tutore edo zuzendari baten lagun­tza izango badu, tutore edo zuzendari horren nortasun agiriaren kopia ere aurkeztuko da. Era berean, tutore edo zuzendariak lan egiten duen entitateak sinatu eta zigilatutako ziurtagiria aurkeztuko da; bertan adieraziko da bekaren xede den proiektuaren tutore edo zuzendari izateko konpromisoa har­tzen duela. Bere titulazioa, jarduera eremua eta lan egiten duen entitatea ageriko dira. Bere jarduera eremuak proiektuarekin lotuta egongo da.

— Eran­tzu­kizuneko adierazpena, non jasoko den eska­tzai­lea ez dagoela sartuta Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan, eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako mar­txo­aren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izateko aurreikusten dituen debekuetan.

— Eran­tzu­kizunpeko adierazpena, non jasoko den aurrez adierazitako helburu edo xede berarekin ez dela ino­lako lagun­tza, beka sarrera edo baliabiderik eskatu, Administrazio Publiko edo erakunde publiko nahiz pribatuan.

— Eran­tzu­kizunpeko adierazpena, non jasoko den ez duela bekaren xede den eremuan eta oinarri hauetan arau­tzen diren terminoetan jarduera laboralik gara­tzen.

— Eska­tzai­leak beka honen kudeaketaz ardura­tzen den erakundeari emandako baimena, Administrazio eskudunean bitarteko elektronikoaren bidez, edo eskura dauden bitartekoen bidez, beka hau lor­tze­ko beharrezkoak diren obligazioak bete­tzen direla ezagu­tze­ko, jaso­tze­ko edo egiazta­tze­ko, baina Administrazio Publikoak esleituak dauzkan egiaztapen, kontrol eta ikuskari­tza­ko ahalmenak batere murriztu gabe.

Bai formulario eta baita eskatutako eran­tzu­kizunpeko adierazpenak eta baimenak egiteko ereduak ere, Foru Aldundi honetako egoi­tza elektronikoan kokatua dagoen diru lagun­tzen atarian eskuratu ahal izango dira (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus).

4.    Jakinarazpena.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio publikoen araubidekoa, 45.1.b) artikuluan xedatutakoa betez, lagun­tza ematearen ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, argitalpen horrek ordezka­tzen duelarik, banakako jakinarazpena eta jakinarazpena egindako­tzat joko da ondorio guztietarako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Interesdunei ebazpenaren berri ematen saiatuko da, bide hauetako bat erabiliz (departamentuaren webgunea, posta elektrikoa, telefonoa, faxa, etab.), baina horrelakorik ez egiteak ez du inola ere erago­tzi­ko dagozkion ondorioak sor­tzea.