2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

0210/125/2019 Foru Agindua otsa­ilaren 13koa, 2019. ekitaldiko deialdia onar­tzen duena, Gipuz­koa­ko lurraldean arkeologi indusketak eta ikerketak egiteko dirulaguntzak emateko.

2018ko otsa­ilaren 27ko Diputatuen Kon­tsei­luko akordioaren bitartez, Ondare-artistikoaren, eta Ar­txi­boen Zerbi­tzu­aren bitartez Kultura Zuzendari­tza Nagusiak kudea­tzen dituen programen kontura emango diren dirulagun­tzen oinarri arau­tzai­leak onartu ziren.

Oinarri horiek Gipuzkoan indusketa eta ikerketa arkeologikoak egiteko lagun­tzak emateko dirulagun­tza lerroa jaso­tzen dute.

3. oinarri orokorrak jaso­tzen du dirulagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez. 

Aipatutako dirulagun­tza lerroa Diputatuen Kon­tsei­luak 2017ko uztailaren 26ko bileran onartutako 2017-2019 Dirulagun­tzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago.           

Bidezko da, beraz, 2019ko ekitaldi honetako 2019ko deialdia egitea.

Hori guztiagatik, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu honek

ERABAKI DU

Lehenengo.  Bidal­tze­a Kudeaketa Estrategiako Zuzendari­tza Nagusira Gipuzkoan indusketa eta ikerketa arkeologikoak egiteko lagun­tzak emateko dirulagun­tza lerroaren eguneraketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2017-2019ko Dirulagun­tzen Plan Estrategikoaren eguneraketan sar­tze­ko.   

Bigarren.  2019. ekitaldiko dirulagun­tzen deialdia egitea, Gipuzkoako lurraldean indusketa eta ikerketa arkeologikoak egiteko zuzendutako dirulagun­tzak emateko.

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.   

Hirugarren.  Deialdi horri aurre egiteko 213.000 euroko gas­tua baimen­tze­a aurrekontuko egozpen hauen kargura:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0210.100.761.01.02.2019                                               30.000,00

1.0210.100.770.00.02.2019                                               15.000,00

1.0210.100.780.01.02.2019                                                 8.000,00

1.0210.100.781.00.02.2019                                             160.000,00

Foru Agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegietan, argitalpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili aurretik, berrazter­tze­ko errekur­tso­a aurkez diezaiokete partikularrek Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Foru Diputatuari, aipatutako egunetik hasita hilabeteko epean. Dena dela, egoki­tzat hartutako beste edozein aurkez daiteke.           

Donostia, 2019ko otsa­ilaren 13a.—Ana Urkola Aranburu, idazkari teknikoa. (1025)

Gipuzkoako lurraldean indusketa eta ikerketa arkeologikoak egiteko zuzen­tzen diren dirulagun­tzen 2019ko deialdia.

Lehena.  Oinarri arau­tzai­leak.

Gipuzkoako lurraldean indusketa eta ikerketa arkeologikoak egiteko zuzen­tzen diren dirulagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak, 2018ko otsa­ilaren 27ko Diputatuen kon­tsei­luko akordio bitartez onartutakoak dira eta 2018ko mar­txo­aren 13ko 51 zk.dun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoak.

Bigarrena.  Eska­tzai­leak, diruz lagungarri diren jarduerak eta baldin­tzak.

Dirulagun­tza hauek eska­tze­ko aukera Gipuzkoako Ondare Arkeologikoarekin zerikusirik duten lanak edo ikerlanak egiten dituzten per­tso­na nahiz erakunde publiko edo pribatuek edukiko dute.

Dirulagun­tza hauek arkeologiaren metodologia ezinbesteko azterbide duen kultur ondareari buruzko jarduerak (miaketak, indusketak, ikerketak, dokumentazio bilketak, argitalpenak) gauza­tze­aren ondorioz sortutako gastuak konpen­tsa­tzera daude zuzenduak.               

Diruz lagundu nahi diren jarduera hauek gauzatu aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena eskuratu behar da, lurra atera gabe egingo den prospekzio arkeologikorako izan ezik, horretarako nahikoa baita horren berri ematea. Beraz, beharrezko baimena eskuratu ez duenak ezingo du jaso oinarri hauen bidez araututako dirulagun­tza­rik.

Hirugarrena.  Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

2019. urtean, dirulagun­tza horien eskaerak aurkezteko epea 28 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea buka­tzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko egun­tzat.           

Eskaerak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak deialdi bakoi­tze­an emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu ahalko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, dirulagun­tzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz. 

Laugarrena.  Dokumentazioa.

Dirulagun­tza­ren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak dira, oro har, 3.3 oinarri orokorrean xedatutakoak.

4.1.  Ikerkun­tza lan edo esku har­tze­etarako, lehen aldiz eska­tzen bada:

a)  Aztarnategiaren edo esku har­tze eremuaren kokalekua eta deskribapena (kokapen planoa).

b)  Aurreikusten den jardueraren azalpena: egoera eta inguruabarrak eta problematika historikoa. Aurreikusten den esku har­tze­aren azalpena: eragindako azalera, zenbateko sakonera.

c)  Indusketaren metodologia eta materialen erregistroa.

d)  Proiektuaren egutegia (data zeha­tzak).

e)  Jabearen baimena.

f)  Proiektu zuzendariaren eta ikerketa taldea osa­tzen dutenen curriculum vitae-a.

g)  Jardueraren aurrekontua.

4.2.  Urte ani­tze­ko ikerketa programetan bigarren edo ondorengo esku har­tze­ak direnean, aurreko atalaren d), e) eta g) letretan ezarritakoaz gain:

— Ikerketaren egungo egoera, aurreko kanpainen arabera.              

— Aurreikusitako jardueraren azalpena: kanpaina berriaren helburua eta hasierako proiektuaren aldaketak, egongo balira.

— Dokumentazio grafikoa eta fotografikoa (gu­txi­enik 2 argazki).

4.3.  Esku har­tze guztietan aurkitutako egiturak babesteko eta hondeatutako eremua estal­tze­ko eta lurra indusketa egin aurretik zegoen bezala uzteko plana aurkeztuko da.

Dokumentazio guztia aurkeztu beharko da euskarri digitalean.

4.4.  Deialdiaren bi urte aurretik baimendu diren indusketa arkeologiko guztietan ateratako materialak Irungo Gordailuan entregatuko diren konpromisoa.

4.5.  Dirulagun­tza eska­tzai­le bakoi­tza­ri ez zaizkio onartuko bi eskaera baino gehiago eta eskaera bakoi­tzak ikerketa arkeologiko edo paleontologiko bakar bat eraman beharko du.

Bosgarrena.  Lagun­tzen gehieneko zenbatekoa.

Proiektuak aurkeztutako aurrekontuaren gaineko ehunekoan suben­tzi­onatuko dira. Dirulagun­tza­ren zenbatekoa, proiektu bakoi­tze­ko, gehienez 20.000 eurokoa izango da. Aurkeztutako aurrekontua oso-osorik gauzatu beharko da diru­lagun­tza kobratu ahal izateko, berdin dio zein den suben­tzi­onatutako ehunekoa. Aurrekontuan azaldutako kopurutik behera justifikatuz gero, dirulagun­tza­ren ehunekoari eu­tsi­ko zaio, eta propor­tzi­onalki gu­txi­tu egingo da emandako kopurua.

Seigarrena.  Dirulagun­tza ordain­tzea.

Oro har, dirulagun­tzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 7. berariazko oinarrian ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiazta­tzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta dela, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira dirulagun­tza emateko ebazpenean ezarritako moduan.     

Zazpigarrena.  Lagun­tzen finan­tza­keta eta aurrekontua.

Baimendutako gastua berrehun eta hamahiru mila (213.000) eurokoa da, aurrekontuko egozpen hauen kargura:

Aurrekontu saila                                                                                                Zenbatekoak (€)

1.0210.100.761.01.02.2019                                               30.000,00

1.0210.100.770.00.02.2019                                               15.000,00

1.0210.100.780.01.02.2019                                                 8.000,00

1.0210.100.781.00.02.2019                                             160.000,00

Zor­tzi­garrena.  Jakinarazpena.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluan arabera; betiere, emandako dirulagun­tzak Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren webgunean argitara­tze­a baztertu gabe.  

Bedera­tzi­garrena.  Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arau­tzai­leetan ezarritakoaz gain, lagun­tza hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori gara­tze­ko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarrena.  Eskaera eredua.