3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAUZKO UDALA

Iragarkia

2018ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, Zarauzko Udalba­tza­rrak erabaki zuen oinarri hauen aldaketari hasierako onespena ematea:

— Gizarte zerbi­tzu­etako dirulagun­tzak emateko oinarri espezifikoak.

Jendaurrean jar­tze­ko epea amaitu da, alegaziorik egon gabe. Hori horrela, Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen Legeak 70.2 artikuluan xedatutakoa bete­tze­ko, behin betiko onartuta geratutako testua argitara­tzen da.         

Erabakiak amaiera ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkeztu ahal izango da: Euskal Herriko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita; egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso jar­tze­ari utzi gabe.      

Aplika­tze­koa den legeria: urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (123. eta 124. artikuluak); eta uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzitarako Eskumena arau­tzen duena (46. artikulua).

Zarau­tz, 2019ko otsa­ilaren 6a.—Xabier Txu­rruka, alkatea.             
                (842)

Gizarte Zerbi­tzu­etako dirulagun­tzak emateko oinarri espezifikoak.

1.  Helburua.

Oinarri hauen helburua da gizarte ekin­tza­ren esparruan jarduerak, proiektuak edo programak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko per­tso­na edo erakundeei emango zaizkien dirulagun­tzak arau­tzea. Beraz, artikulu komun hauen bidez, orokorrean Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbi­tzu­etako Departamentuak emango dituen dirulagun­tzak arautuko dira; eta eranskinen bidez, berriz, jarduera-lerro bakoi­tza­ren alderdi bereziak. Dirulagun­tza lerro hauek arau­tzen dira oinarri hauetan:       

1.  Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuak egiteko dirulagun­tzak.

2.  Zarauzko udalerrian bertan eraldaketa sozialerako heziketa eta sen­tsi­bilizazio proiektuak egiteko dirulagun­tzak.

3.  Ekin­tza humanitario eta puntualetarako proiektuak egiteko dirulagun­tzak.

4.  Gizarte zerbi­tzu­en arloko jarduerak egiten dituzten elkarteen­tza­ko dirulagun­tzak.

5.  Gazte kooperanteen­tza­ko dirulagun­tzak.

2.  Dirulagun­tzak eska­tze­ko baldin­tzak.

Ondorengo baldin­tzak bete­tzen dituzten per­tso­na fisikoek edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte oinarri hauetan araututako dirulagun­tzak:

Dirulagun­tza­ren oinarri den jarduera egin behar duen per­tso­na fisikoa edo juridikoa edo dirulagun­tza jaso­tze­ko egoera legitimoan dagoena izango da dirulagun­tza hauen onuraduna. Per­tso­na horrek, gainera, dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren eranskinean jaso­tzen diren baldin­tza espezifikoak bete beharko ditu.               

Ezingo dute oinarri hauetan arau­tzen diren dirulagun­tzen onuradun izan:

— Azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, Dirulagun­tze­i buruzkoak, 13.2 artikuluan aurreikusten duen egoeraren batean dauden per­tso­nak edo erakundeak.

— 26/2015 Lege Organikoak, uztailaren 28koak, ezarritakoari jarraikiz, sexu-delituengatik administrazio-, lan- edo zigor-arloko zehapenak jaso dituzten per­tso­na fisiko nahiz juridikoei.

— Emakume eta Gizonen Benetako Berdintasunari buruzko mar­txo­aren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritako betekizunak bete­tzen ez dituzten per­tso­na fisiko nahiz juridikoei.

— Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren prin­tzi­pioaren aurkako helburuak, sarbide-sistemak, fun­tzio­namen­dua, ibilbidea, jarduera, antolaketa edo estatutuak dituzten, eta sexuaren, ideologiaren, jaioterriaren, nazionalitatearen edo sexu-joeraren ziozko diskriminazioa egiten duten per­tso­na fisiko nahiz juridikoei (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zarauzko Udal Ordenan­tza­ren 38. artikulua).

— Berdintasunerako eta sexuagatik diskriminatuta ez izateko eskubidea urra­tze­agatik administrazio-, lan- edo zigor-arloko zehapenak jaso dituzten per­tso­na fisiko nahiz juridikoei (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zarauzko Udal Ordenan­tza­ren 38. artikulua).

Per­tso­nek edo erakundeek, kasuen arabera, lekuko­tza judizialaren bidez edo ziurtagiri bidez egiaztatu dezakete onuradun izaera lor­tze­ko debekuetan sartuta ez daudela. Eta agiriok eskuratu ezin direnean, horien ordez, aitorpenarenak aurkez daitezke.               

Dirulagun­tzen eskaerekin batera ekarri beharreko zerga-ziurtagiriak edo Gizarte Seguran­tza­koak ez dira aurkeztu beharko, baldin interesdunak berariazko baimena ematen badio ziurtagiriak egiteko eskumena duen erakundeari bere datuak dirulagun­tzen organo kudea­tza­ileari emateko.      

3.  Eskaerak.

1.  Zarauzko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira eskaerak (Kale Nagusia 29), dirulagun­tza hauen urteko deialdian jar­tzen duen epean, dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera.         

2.  Eska­tzen den agirietako bat dagoeneko Zarauzko Udalaren organoren baten esku baldin badago, dirulagun­tza­ren eska­tzai­leak erabil dezake urriaren 13ko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.2 artikuluan xeda­tzen duena, baldin eta agiriak zein egun, organo edo bulegotan jaso edo egin ziren adierazten badu eta dokumentu horien jatorrizko prozedura bukatu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira.       

3.  Halaber, eskaerak aurkez daitezke urriaren 13ko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan adierazitako bide eta lekuetan.

4.  Eskaera orria edo harekin batera aurkeztu beharreko agiriak aka­tsez edo osatu gabe baldin badaude, interesdunari hamar eguneko epea emango zaio aka­tsok zuzen­tze­ko; epe horretan zuzen­tzen ez baditu, bere eskaera bertan behera uzten duela pen­tsa­tuko da, urriaren 13ko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 21.1 artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.     

4.  Dirulagun­tzak emateko prozedura.

Oinarri hauen eranskinetan dirulagun­tza lerro bakoi­tze­rako zehaztutako irizpideen arabera emango dira dirulagun­tzak. 

5.  Diruz lagundutako jardueren finan­tzi­azioa.

1.  Oinarri hauen eranskinetan dauden dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarriek ekarpen propio bat eska dezakete diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzeko. Diruz lagundutako jarduerarako jarritako fondoen ekarpen propioa egiaztatu egin beharko da, jardueran izandako gainerako gastuen modura.         

2.  Dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren eranskinetan besterik xeda­tzen ez bada, oinarri hauetan jaso­tzen diren dirulagun­tzak bateragarriak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu ba­tzu­ek xede berarekin emandako lagun­tza, dirulagun­tza, sarrera edo baliabideekin, hurrengo paragrafoan xedatutakoari utzi gabe.

3.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoak ez du gaindituko diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik ez beste dirulagun­tza, lagun­tza, diru-sarrera edo errekur­tso ba­tzu­ekin batera.             

6.  Tramitazioa.

Oinarri hauen eranskinetan dirulagun­tza lerro bakoi­tze­rako jarritako irizpideen arabera tramitatuko da dirulagun­tza.     

7.  Ebazpena.

Oinarri hauen eranskinetan dirulagun­tza lerro bakoi­tze­rako zehaztutako irizpideen arabera egingo da dirulagun­tza emateko ebazpena.

8.  Zuzkidura eta aurrekontu-partida.

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbi­tzu­etako Departamentuaren urteko deialdietan jarriko dira zein­tzuk diren dirulagun­tzen zuzkidurak eta aurrekontu-partidak.               

Baldin eta aurrekontu-kon­tsi­gnazio erabilgarriarekin ez bada iristen eskatutako zenbateko osoa estal­tze­ko, oinarri hauen eranskinetan dirulagun­tza lerro bakoi­tze­rako zehaztutako irizpideen arabera banatuko da emandako zenbatekoa.   

Hala ere, dirulagun­tza lerro bakoi­tze­rako jarritako zenbatekoa handitu daiteke, udal aurrekontua gauza­tze­ko arauetan jasotakoarekin bat etorriz, baldin eta deialdi bakoi­tze­an hala zehazten bada.

Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu edo txi­kitu daiteke, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik; aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena daukan organoak egingo du hori, beste deialdi bat egin beharrik gabe.  

9.  Erakunde edo per­tso­na onuradunen betebeharrak.

Hauek dira per­tso­na edo erakunde onuradunen betebeharrak, eranskinetan jasotakoez gain:

— Dirulagun­tza­ren oinarrian dagoen helburua bete, proiektua gauzatu, jarduera egin edo portaera bereganatuko du.     

— Organo emai­learen edo erakunde lagun­tza­ilearen aurrean justifikatuko du betebeharrak eta baldin­tzak bete dituela, jarduera egin duela eta bete dituela dirulagun­tza emateko edo goza­tze­ko bete beharreko helburuak.

— Diruz lagundutako jarduera gara­tze­ko eta bere zehaztapenak bete­tze­ko behar diren baimen guztiak lortuko ditu.       

— Organo emai­leak egin beharreko egiaztapen-jarduerak onartu eta haiek egiten lagunduko du, indarrean dagoen araudiaren arabera; era berean, kontrol-organoek egindako egiaztapen eta kontrol finan­tzi­eroko beste edozein jarduera ere onartu eta egiten lagunduko du; eta aurreko jarduerak egiteko eska­tzen zaion informazio guztia emango du.

— Emakidaren ebazpen-proposamena egin aurretik, zerga-betebeharrak, Gizarte Seguran­tza­koak eta Zarauzko Udalekoak egunean dituela egiaztatuko du.               

Erakundeen ziurtagiriak aurkeztu beharrean, eran­tzu­kizun­peko aitorpena aurkeztu beharko da, besteak beste, kasu hauetan:

— Onuradun bakoi­tza­ri eman beharreko zenbatekoak 3.000 euroko kopurua gaindi­tzen ez duenean deialdian.              

— Zarauzko Udaleko organo eskudunak hala erabaki­tzen duenean, dirulagun­tza­ren izaera, araubidea edo zenbatekoa dela-eta behar bezala justifikatutako kasuetan.

— Administrazio publikoei eta horien mendeko sektore publikoko erakunde, organismo eta fundazioei emandako dirulagun­tzak direnean, baldin eta dirulagun­tza­ren oinarri espezifikoetan espresuki aurkakoa aurreikusten ez bada.

— Irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta horien federazio, konfederazio edo elkarteei gizarte-ekin­tza­ko eta nazioarteko lankide­tza­ko proiektuak edo programak finan­tza­tzeko ematen zaizkien dirulagun­tze­tan.

Gainerako kasuetan, per­tso­na edo erakunde eska­tzai­leak bere eskaeran baimen bat sartu ahal izango du, organo emai­leak ziurtagiri telematikoen bidez lor di­tzan zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­koak bete izanaren egiaztapenak; eta kasu horretan ez ditu horiei dagozkien ziurtagiriak ekarri beharko.

Urriaren 13ko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28.2. artikuluan eskubidea aitor­tzen die herritarrei, lehendik Administrazioaren esku dauden agiriak ez aurkezteko. Hortaz, tokiko erakundeak berak ziurtagiri bat egingo du, Zarauzko Udaleko zerga-betebeharrak egunean dituela egiazta­tze­ko; ziurtagiri hori espedienteari eran­tsi­ko zaio.         

— Lau urteko epean gordeko ditu jasotako fondoen aplikazioa justifika­tzen duten dokumentuak (dokumentu elektronikoak barne), egiaztapen- eta kontrol-jardueren aztergai izan daitezkeelako.

— Organo emai­leari jakinaraziko dio nazioko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik beste dirulagun­tza, lagun­tza, diru-sarrera edo baliabide ba­tzuk lortu baditu, diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzeko.      

— Dirulagun­tza emateko kontuan izan den edozein zirkunstan­tzi­a objektibo zein subjektiboren aldaketa jakinaraziko du.             

— Jasotako fondoak itzu­liko ditu, ordenan­tza orokorrean aurreikusitako kasuetan.

— Diruz lagundutako jardueraren zabalkunde-ekin­tze­tan, Zarauzko Udalaren dirulagun­tza jaso duela adieraziko du.    

— Jarduera egitean, per­tso­nen oinarrizko eskubideak eta indarrean dauden legeak errespetatuko ditu.           

Euskararen erabilera normaliza­tze­ko udal araudiaren arabera, ondorengo irizpideak jar­tzen dira:    

— Aurkeztutako proiektua edo jarduera euskaraz edo elebitan gauzatuko da arlo guztietan (hedapenean eta jarduera bera gauza­tze­rakoan ere bai). Elebietan egiten denean, euskara lehene­tsi­ko da beti. Irizpide honetatik kanpo geratuko dira, jatorriz, euskaldun ez diren hizlari, mahaikide eta an­tze­rakoak, beren solasgaiak edo jatorriak hala eskatuko balu.           

— 18 urtez azpiko haur, nerabe eta gazteen­tzat berariaz antolatutako jardueretan euskararen erabilera bereziki zainduko da.          

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna susta­tze­ko udal araudiaren arabera ondorengo irizpidea jar­tzen da:

Komunikazio ez-sexista erabiliko da dokumentazio, publizitate, irudi eta material guztietan; ez da erabiliko emakumeak diskrimina­tzen dituen irudi edo estereotipo sexistarik; eta berdintasuna, presen­tzi­a orekatua, aniztasuna, eran­tzu­nkideta­suna, genero-rol eta identitate ugaritasuna helarazten duen irudia bul­tza­tuko da.

10.  Dirulagun­tzen ordainketa.

Oinarri hauen bidez diruz lagunduko diren ekin­tzen berezitasunei erreparatuta, zenbatekoaren %70 dirulagun­tza ebazten denean ordaindu ahal izango da, eta gainon­tze­ko %30a diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala justifikatu ostean.

Dena den, ordainketak aurreratu ahal izango dira (diru­lagun­tza emateko ebazpenean zehaztutako moduan), baldin eta aurretik justifika­tzen bada finan­tza­zio hori beharrezkoa dela diruz lagundutako jarduerak aurrera eramateko.  

11.  Dirulagun­tza­ren xedea justifika­tzea.

Zarauzko Udaleko Ordenan­tza Orokorrean jarritakoaren arabera justifikatuko da dirulagun­tza­ren erabilera, eta Gizarte Zerbi­tzu­etako Departamentuaren urteko deialdian jarritako epean aurkeztu beharko da.            

Udaleko Ordenan­tza Orokorraren 22.1.d) artikuluan jar­tzen duen bezala, onuradunak bere gastu eta diru-sarrera guztien kontuak aurkeztu beharko ditu (urteko jarduerak egiteko dirulagun­tzen kasuan) edo jarduera edo programa espezifiko bati dagozkion guztiak (jarduera edo programa zehatz bat egiteko ematen den dirulagun­tza­ren kasuan). Beraz, diruz lagundutako proiektuaren, jardueraren edo programaren %100 justifikatu behar du. Justifikatutako gastuak aurrekontuan sartutakoak baino txi­kiagoak badira, por­tzen­taje berean murriztuko da emandako dirulagun­tza.      

Banakako edo baterako modalitate hauen bidez justifikatu ahal izango du onuradunak, jarritako baldin­tzak bete direla eta dirulagun­tza­ren emakidan aurreikusitako helburuak lortu direla:     

1)  Justifikazio-kontua, Erregelamenduan aurreikusitako moduetako batean.

2)  Modulu bidez egiazta­tzea.

60.000 eurotik beherako dirulagun­tza bat eman bada, Justifikazio Kontu Sinplifikatua erabili ahalko da, 887/2006 Errege Dekretuak, uztailaren 21ekoak, 75. artikuluan jar­tzen duen moduan, eta dokumentazio hau edukiko du:

— Dirulagun­tza­ren emakidan jarritako baldin­tzak bete direla justifika­tze­ko jarduera-memoria bat; egindako jarduerak eta lortutako emai­tzak adieraziko dira bertan.    

— Jardueraren gastuen eta inber­tsi­oen ordainketaren aitorpen ardura­tsua, honakoak adierazita: har­tze­kodunaren eta dokumentuaren identifikazioa, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data. Dirulagun­tza gu­txi gorabeherako aurrekontu baten arabera ematen bada, gertatutako desbiderapenak adieraziko dira.

— Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tu duten beste diru-sarrera edo dirulagun­tza ba­tzu­en aitorpen ardura­tsua, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita.

— Hala badagokio, aplikatu gabeko soberakinen eta horietatik sortutako interesen itzu­leraren ordainketa-gutuna.         

«Moneta-unitateak» izeneko lagin-teknikaren bidez egiaztatuko dira gastuaren frogagiriak, dirulagun­tza­ren aplikazio egokiari buruzko arrazoizko ebiden­tzi­a lor­tze­ko. 

Edonola ere, gastuen jatorrizko frogagiriak edo froga-balio bereko beste agiri ba­tzuk izango dira gastuen frogagiriak. Agiriok balioa edota eraginkortasun administratiboa izango dute merkatuko trafiko juridikoan, erregelamendu bidez jarritakoaren arabera. Hegoaldeko herrialde pobretuetan egiteko proiektuen justifikazioetan ere onartuko dira gastuen justifikanteen fotokopiak, baldin benetakotasun ziurtagiri batekin badatoz eta proiektuarekiko zuzeneko lotura adierazten bada kon­tze­ptuan.  

Dirulagun­tza justifika­tze­ko txos­tena, lehentasunez, euskaraz ida­tzi­ko da, interesdunek bi hizkun­tza ofizialetako edozeinetan harremanak izateko duten eskubidea bazter utzi gabe.

12.  Publizitatea.

Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da emandako dirulagun­tzen zerrenda.            

Bestalde, diruz lagundutako edonolako programa, jarduera, inber­tsi­o edo ekimenaren izaera publikoari buruzko publizitatea egin beharko du dirulagun­tza­ren onuradunak (euskaraz), eranskin bakoi­tze­an zehazten den moduan.

13.  Ebazpenean aldaketak ekar dezaketen arrazoiak.  

Elkarte onuradunek, diruz lagundutako jarduera egiteko epea amaitu baino lehen, dirulagun­tza eman duen organoari eska diezaiokete ebazpenean ezarritako epeak luza­tze­a dakar­tza­ten aldaketak, emandako diru-kopurua murriztea edo jardueran sar­tzen diren ekin­tzen aldaketa egitea; aldaketa horiek baie­tza jasoko dute ezusteko baten ondorioz sortuak izan badira edo jarduera ondo buru­tze­ko beharrezkoak egiten badira, baldin eta dirulagun­tza­ren helburua edo xedea alda­tzen ez bada eta inoren eskubideak kalte­tzen ez badira.

14.  Dirulagun­tzak itzu­ltzea.

Oinarri hauetan edo dirulagun­tza­ren emakidan jarritako edozein betebehar bete­tzen ez bada, berriz aztertuko da dirulagun­tza, eta, horren arabera, emandako dirulagun­tza baliogabetu, murriztu edo itzu­li beharko da, abenduaren17ko 38/2003 Lege Orokorrak, Dirulagun­tze­i buruzkoak, 37. eta 52. artikuluetan eta hurrengoetan aurreikusten duen baldin­tze­tan.

1.  Jasotako diru-kopuruak itzu­li beharko dira, eta dirulagun­tza ordaindu zenetik itzu­lketa egin beharra erabaki­tzen den bitarteko berandu­tze-interesak ere ordaindu beharko dira, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, Dirulagun­tze­i buruzkoak, 37. artikuluan aurreikusitako kasuetan eta, bereziki, hurrengo kasu hauetan:

— Dirulagun­tza eskura­tze­ko jarrita dauden baldin­tzak fal­tsu­tuz edo eskura­tze hori galaraziko luketen baldin­tzak ezkutatuz lortu bada dirulagun­tza.

— Dirulagun­tza­ren emakidaren oinarrian dagoen helburua, jarduera, proiektua edo jokabidea osorik edo zati batean ez bete­tzea.

— Jasotako dirulagun­tza justifika­tze­ko betebeharra ez bete­tzea, edo justifikazioa behar bezala ez egitea, 10. eta 11. oinarrietan xedatutakoaren arabera eta, hala balegokio, dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri arau­tzai­le espezifikoen arabera.

— Dirulagun­tza emateko ebazpenean xeda­tzen diren zabalkunde-neurriak har­tze­ko betebeharra ez bete­tzea.

— Indarrean diren legeetan aurreikusitako egiazta­tze eta kontrol finan­tzi­eroko jarduerei aurre egitea, ai­tza­kiak edo eragozpenak jar­tze­a edo uko egitea, eta kontabilitateko, erregistroko edo dokumentuen kon­tse­rbazioko betebeharrak ez bete­tzea, baldin jokaera horrek ezinezko egiten badu dirulagun­tza­ren erabilera egiazta­tzea, helburua bete den jakitea, diruz lagundutako jarduerak benetakoak eta erregularrak diren ikustea, edo xede berarekin estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko beste administrazio publiko edota erakunde publiko nahiz pribatu ba­tzu­ek emandako lagun­tza, dirulagun­tza, sarrera edo baliabiderik jaso ote den egiazta­tzea.

— Administrazioak onuradunei jarritako betebeharrak ez bete­tzea; edota onuradunek ez bete­tze­a dirulagun­tza eman zaienean onartutako konpromisoak, baldin eta horrek zuzeneko eragina izaten badu helburuak lor­tze­ko moduan, jarduera egiteko moduan, edo dirulagun­tza emateko oinarrian izan den proiektua egiteko edo jokabidea har­tze­ko moduan.

2.  Emandako lagun­tza­ren edo dirulagun­tza­ren zenbatekoak –berak bakarrik edo nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatu ba­tzuk emandakoekin batera– gainditu egiten badu onuradunak aurrera eraman behar duen jardueraren kostua, emakida aldatu egingo da, eta, beharrezkoa bada, itzu­li egin beharko da garatutako jardueraren kostuaren gainetik lortutako soberakina.

Bi administrazio publikoren edo gehiagoren dirulagun­tzak emanak direnean, eta atal honetan aipa­tzen den soberakina gerta­tzen denean, emakida aldatu edo, bestela, dirua itzu­liko da, eta hori egiteko erakunde haiek emandako kopuruen banaketa propor­tzi­onala aplikatuko da.

3.  Itzu­li beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarrera­tzat hartuko dira.

15.  Dirua itzu­ltzeko betebeharra.

1.  Aurreko oinarrian azaldutako kasuetan, onuradunek jasotako diru-kopurua osorik edo zati batean itzu­li beharko dute, gehi diru kopuruoi dagozkien berandu­tze-interesak. Betebehar horrek ez du zerikusirik izango, hartara iri­tsiz gero, ezar­tzen diren zigorrekin.

2.  Dirua itzu­ltzeko obligazio subsidiarioa izango dute merkatari­tza-sozietateetako administra­tza­ileek edota beste per­tso­na juridiko ba­tzu­en legezko ordezkari­tza dutenek, baldin eta a) urratutako obligazioak bete­tze­ko bere ardurako egitekoak egin ez badituzte, b) beraiek hartutako erabakiekin arau-hausteak gerta badaitezke edo c) beren mendekoek hartutako erabakiak onartu badituzte.

3.  Halaber, bere jarduera bukatu duten per­tso­na juridikoen legezko ordezkari­tza dutenak izango dira, aplikagarri zaizkien legezko edo estatutuetako xedapenen arabera, dirua itzu­ltzeko haien obligazioaren eran­tzu­le subsidiarioak.   

16.  Araudi osagarria.

Oinarri espezifiko hauetan aurreikusi ez den orotan beste arau hauek aplikatuko dira: azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Dirulagun­tze­i buruzkoa (azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala); horren garapenerako Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa (uztailaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala); eta zarauzko udalaren dirulagun­tzak emateko ordenan­tza orokor arau­tzai­lea.

17.  Errekur­tso­ak.

Oinarri hauen aurka berrazter­tze-errekur­tso­a jarri ahal izango da hilabeteko epean, onartu dituen organo eskudunaren aurrean, edo, zuzenean, aurka egin ahal izango da bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean.

Epeak, bi kasuetan, oinarri hauen argitalpenaren biharamunetik hasita kontatuko dira.

1 ERANSKINA

HEGOALDEKO HERRIALDE POBRETUETAN GARAPEN PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUN­TZAK

1.  Helburua.

Eranskin honen helburua da hegoaldeko herrialde pobretuetan bazterkeria kausen aurka borroka­tze­ko eta giza garapen iraunkorra eta bidezkoa susta­tze­ko kooperazio-proiektuak egiteko norgehiagoka prozeduraren bidez emango diren dirulagun­tzak arau­tzea.               

Hegoaldeko herri pobretuetako leku behar­tsu­enen garapen politiko, sozial eta ekonomikoa bul­tza­tuko duten prozesuak eta proiektuak lagunduko dira. OCDEren garapenerako lagun­tza­ko ba­tzor­dearen lagun­tza har­tzai­leen zerrendan sartuta dauden herrialdeak dira.

2.  Eska­tzai­leak.

Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkarte, erakunde edo instituziok eskatu ahal izango ditu dirulagun­tzak; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian izango dute egoi­tza nagusia edo legez osatutako ordezkari­tza (egoi­tza soziala Eusko Jaurlari­tza­ren elkarteen errolda nagusian inskribatuta).

Salbuespen gisa, udalerriaren­tzat interesgarriak diren kooperazio proiektuek ere lagun­tza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eska­tzai­leak Zarau­tzen ordezkari­tza ofizialik ez izan. Kasu horietan, aldez aurretik oniri­tzi­a eman beharko du informazio-ba­tzor­deak.     

Zarauzko udalaren dirulagun­tzak emateko ordenan­tza orokor arau­tzai­lean ager­tzen diren baldin­tzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte erakunde horiek:    

— Euren helburuak beteko direla berma­tze­ko behar adinako egitura eta gaitasun eraginkorra izatea, eta proiektuan hori behar bezala ziurta­tzea.

— Tokiko bazkide bat izatea.

— Elkarteen erregistroan inskribatuta egotea.  

Zarauzko udalaren dirulagun­tzak emateko ordenan­tza orokor arau­tzai­lean eskatutako dokumentazioaz gain, beste hau eran­tsi­ko zaio eskaerari:           

— Elkartearen erregistroko inskripzioaren fotokopia.      

— Erakunde eska­tzai­learen estatutuak, aurrez Udalari entregatu ez bazaizkio, betiere data eta zein organo edo ordezkari­tza­tan aurkeztu ziren jasota, eta dagokien prozeduraren amaieratik bost urte baino gehiago igaro ez badira.           

Erakunde eska­tzai­le bakoi­tze­ko proiektu bakar bat onartuko da.

3.  Proiektuen betebeharrak.

Aurkeztutako proiektuek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Hegoaldeko herrialde pobretuetako tokiko bazkide baten bidez egitea. Tokiko bazkide hori nortasun juridikoa duen erakundea izango da, irabazi asmorik gabekoa, formalki eratutakoa eta dagokion erregistroan inskribatuta egongo da.

b)  % 20an gu­txi­enez beste diru-iturri ba­tzu­ekin finan­tzi­atze­a (erakunde eska­tzai­learen edo tokiko bazkideen ekarpenak edo beste finan­tzi­azio-iturri publiko edo pribatu ba­tzuk). Tokiko bazkideen edo tokiko erakundeen eta beste onuradun ba­tzu­en ekarpen balioztatuak onartuko dira, frogagirien bidez ondo justifika­tzen badira.

c)  Proiektua ekonomikoki bideragarria izan dadila, eta koheren­tzi­a egon dadila proposatutako gastuen eta egin beharreko jardueren artean.

d)  Proiektuaren aurrekontu zehaztua eta egin beharreko gastuen programazioa sar­tzea.

e)  Aurreikusitako emai­tzak lor­tze­ko behar diren baliabideak ondo aurreikustea.

f)  Giza garapen iraunkor eta endogenoaren paradigman sartuta egotea.

g)  Genero ikuspegia edukiko dute.

h)  Xede biztanleria ez har­tze­a onuradun bezala, baizik eta eskubideen titular bezala.

i)  Ez izatea noizbehinkako ekin­tza isolatuak, gizartea eralda­tze­ko estrategia zabalago batean sartuta egotea, eta etorkizuneko iraunkortasun ekologikoa eta soziala zehaztuta eduki­tzea.

j)  Garapen komunitarioko programen barruan buru­tzea, komunitate onuraduneko kideen partaide­tza eta prestakun­tza susta­tzea, eta tokiko eta eskualdeko erakundeen garapena bul­tza­tzea.

k)  Kultura ez inposa­tze­a eta komunitate har­tzai­learen idiosinkrasia eta ingurumena errespeta­tzea.

4.  Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Kostu zuzenak izango dira diruz lagun daitezkeenak, baldin­tza hauekin:

a)  Lurzoruak edo eraikinak erostea. Gauza berezi modura egindako erosketak izango dira, eta, nolanahi ere, frogatu beharko da instan­tzi­a publiko edo komunitario baten­tzat erosiko direla.

b)  Eraikinak eta azpiegiturak egin edo birgai­tzea.         

c)  Ekipoak eta materialak erosi eta garraia­tzea.

d)  Tokiko langileen kostuak.

e)  Hara joandako langileen kostuak; Kooperantearen Estatutuak xedatutakoaren arabera, ez du gaindituko eskatutako dirulagun­tza­ren %10eko muga.

f)  Tokiko giza baliabideak gai­tze­ko eta treba­tze­ko kostuak.         

g)  Proiektuak fun­tzio­na­tze­ko kostuak, alegia, proiektua gara­tze­ko behar diren material sun­tsi­garriak eta beste hornidura ba­tzuk erosteko kostuak, eskatutako dirulagun­tza­ren %15eko mugarekin.

h)  Errotazio fondoa, hau da, per­tso­na onuradunei maileguak emateko erabil­tzen den zenbatekoa. Kasu honetan, aurreikusitako itzu­lketen zenbatekoa eta xedea adierazi behar dira.       

Baldin diruz lagun daitekeen gastu baten zenbatekoa 50.000 eurotik gorakoa bada, obrako gauza­tze-kostuen kasuan, edo 18.000 eurotik gorakoa bada, ekipamendu-ondasunen horniduren edo aholkulari­tza edo lagun­tza teknikoko enpresen zerbi­tzu­en kasuan, erakunde onuradunak gu­txi­enez hiru horni­tza­ileren eskain­tzak eskatu beharko ditu, zerbi­tzu­a egiteko edo ondasuna entrega­tze­ko konpromisoa hartu baino lehen; ez du halakorik egingo, ordea, diruz lagun daitekeen gastuaren eta/edo herrialdearen ezaugarri bereziak direla-eta merkatuan ez badago erakunde nahikorik horiek baldin­tza egokietan horni­tze­ko edo egiteko.

Eraginkortasun eta ekonomia irizpideen arabera egingo da aurkeztutako eskain­tzen arteko aukeraketa. Memorian espresuki justifikatuko da aukeraketa hori, baldin ez bada eskain­tza ekonomiko onena aukeratu. Aurkeztutako eskain­tzak justifikazioan sartu beharko dira.

Diruz lagun­tze­koak izango dira, baita, zeharkako kostuak; proiektuarekin lotutako zuzeneko administrazio eta kudeaketa gastuak izango dira, alegia, proiektua identifikatu, formulatu, segimendua egin eta ebalua­tze­ko direnak. Eskatutako lagun­tza­ren %10ekoa izango da gehienez zeharkako kostuen por­tzen­tajea.

5.  Dirulagun­tza emateko prozedura.

Dirulagun­tza hauek norgehiagoka araubidez emango dira, eta prozedura ofizioz hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean urtero argitaratuko den deialdiaren bitartez. 

Norgehiagoka prozedura bidez ematen diren dirulagun­tze­tan, lehenik, aurkeztutako eskaerak konpara­tzen dira; ondoren, lehentasun-ordena jar­tzen da, hurrengo puntuan jasotako balorazio-irizpideen arabera; eta, azkenik, irizpideak aplikatuta balorazio handiena lortu dutenei dirulagun­tza eslei­tzen zaie, kreditu eskuragarriaren barruan eta deialdian jarritako mugarekin. Beraz, jarduerek puntuazio-hurrenkeraren arabera jasoko dute dirulagun­tza, aurrekontuaren mugak eta baliabideak kontuan hartuta.              

6.  Balorazio irizpideak.

Irizpide eta balorazio-muga hauek kontuan izanda onartuko diren proiektuak hautatuko dira (gehienez 100 puntu). Gu­txi­enez 50 puntu lor­tzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz lagunduko.       

Inplikatutako aldeen gaitasunari buruzkoak (gehienez 21 puntu).

— Erakunde eska­tzai­leak garapeneko lankide­tza proiektuetan duen esperien­tzi­a (gehienez 7 puntu).

— Tokiko bazkidearen esperien­tzi­a eta gaitasuna (gehienez 7 puntu).

— Elkartearen parte-har­tze­a Zarauzko sen­tsi­bilizazio jardueretan eta elkartasun-sarean (gehienez 7 puntu).

Proiektuaren kalitate teknikoari eta inpaktuari buruzkoak (gehienez 67 puntu).

— Proiektuari buruzko informazioa: Proiektuak nola eta zein neurritan lagun­tzen duen lurraldearen eraldaketa sozialean eta xede biztanleriaren bizi-baldin­tzak hobe­tzen.

— Proiektuaren aurrekarien, testuinguruaren eta justifikazioaren informazio argi eta zeha­tza (gehienez 4 puntu).

— Xede biztanleriaren deskribapena: baldin­tza sozioekonomikoak, eta sexu eta adinaren arabera bereizitako datuak (4 puntu).

— Zehaztasun osoz defini­tzen dira proiektuaren helburuak, adierazleak eta espero diren emai­tzak, bai eta egiaztapen-iturriak ere (gehienez 5 puntu).

— Koheren­tzi­a dago ekin­tza­ren justifikazioaren, planteatutako helburuen, proposatutako jardueren eta espero diren emai­tzen artean (gehienez 6 puntu).

— Entitate eska­tzai­leak eta tokiko bazkideak eraldaketa sozialerako daukaten estrategia zabalago batean sartuta dago proiektua; estrategia hori proiektuaren gauza­tze hu­tsa­ren gainetik dago (gehienez 6 puntu).

— Xede biztanleriaren parte-har­tze­a proiektua identifika­tzen, egiten eta kudea­tzen (gehienez 6 puntu).

— Genero ikuspegia kontuan har­tze­a (gehienez 7 puntu).

— Zailtasun bereziak dituzten emakumeen­tza­ko, egoera zaurgarriagoan daudenen­tza­ko eta/edo diskriminazio– edo bazterkeria-egoeran daudenen­tza­ko proiektua izatea. (gehienez 4 puntu).

— Diruz lagundutako ekin­tza egin ondoren, proiektua etorkizunean iraunkorra izatea (gehienez 6 puntu).

— Zarauzko Udalaren­tzat lehentasunezko interesa duen leku batean gara­tze­a proiektua: Sahara edo kanpotik immigratuta Zarau­tzen bizi diren per­tso­na gehienen jatorrizko inguruak edo eskualdeak (gehienez 5 puntu).

— Xede biztanleriaren balio kulturalak errespeta­tze­a eta bul­tza­tze­a (gehienez 4 puntu).

— Jarduera-eremuko natur aberastasuna eta balio ekologikoak errespeta­tze­a eta babestea, kalte ekologikorik sortu gabe (gehienez 4 puntu).

— Proiektua garatuko den eremu geografikoko Giza Garapenaren Indizea (gehienez 6 puntu).

Bideragarritasun ekonomikoa (gehienez 12 puntu).

— Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (gastuen aurrekontu xehatua); jardueren, baliabideen eta kostuen arteko erlazioa (gehienez 12 puntu).

7.  Instrukzioa.

1.  Hauek dira dirulagun­tza­ren emakida-prozedura tramita­tze­ko eskumena duten organoak:

a)  Instrukzioa (instrukzio-organoa): Gizarte Zerbi­tzu­etako Departamentuan adskribatutako teknikaria.

b)  Kide ani­tze­ko organoa: dagokion ba­tzor­deko kideek osatutakoa.

2.  Instrukzio-organoak egingo ditu, ofizioz, datuak zehazteko, eskura­tze­ko eta egiazta­tze­ko beharrezko irudi­tzen zaizkion ekin­tza guztiak, gero, horien arabera, ebazpen-proposamena egiteko.

3.  Eskaera bakoi­tza­ri buruz egingo den aurrebaluazioarekin emango zaio hasiera instrukzio faseari. Aurrebaluazioan ziurtatuko da eskaera egin duen per­tso­nak bete­tzen dituela dirulagun­tza­ren onuradun izateko jarritako baldin­tzak, eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta zuzena dela.               

4.  Instrukzio-organoak eskaeren ebaluazioa egingo du, deialdi bakoi­tze­an jarritako balorazio-irizpideen arabera.       

5.  Eskaerak ebaluatu ondoren, kide ani­tze­ko organoak txos­tena egingo du, eta hor zehaztuko da zein den egindako ebaluazioaren emai­tza.

6.  Espedientea eta kide ani­tze­ko organoaren txos­tena ikusita, instrukzio-organoak behar bezala arrazoitutako behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du. Ebazpen-proposamen hori interesdunei jakinaraziko zaie.

Interesdunek argudiatutako egin­tzak, alegazioak eta probak bakarrik ager­tzen badira prozeduran eta horiek bakarrik har­tzen badira kontuan, orduan, ez da en­tzu­naldiaren izapidea egin beharrik izango. Kasu horretan, ebazpen-proposamena behin betikoa izango da.

7.  Ebaluazioaren ondorioa dirulagun­tza ez ematekoa baldin bada, behin betiko ebazpena eman aurretik, 10 eguneko epea eskainiko zaie interesdunei, en­tzu­naldiaren tramitean nahi dituzten alegazioak aurkez di­tza­ten.             

8.  Ebazpena.

1.  Ebazpena egitea Zarauzko Udaleko Alkate­tza­ri dagokio, edo, delegazioz, Tokiko Gobernu Ba­tza­rrari.

2.  Dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri arau­tzai­le espezifikoetan xedatutakoaren arabera arrazoituko da ebazpena. Dena den, prozeduran frogatuta gelditu beharko dira hartuko den ebazpenaren oinarriak, dirulagun­tzak arau­tzen dituzten irizpide objektiboen arabera.         

3.  Dirulagun­tza emateko ebazpenak espresuki adierazi beharko ditu honako hauek: dirulagun­tza­ren xedea, dirulagun­tza eskuratuko duen eska­tzai­lea edo eska­tzai­leen zerrenda, zenbatekoa, ordain­tze­ko erak eta epeak eta dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri espezifiko arau­tzai­leetan eska­tzen diren gainerako baldin­tzak eta betebeharrak. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka zer errekur­tso jar daitezkeen, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, beti ere interesdunek egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso erabil­tze­ko eskubideari utzi gabe.

4.  Gehienez sei hilabetean eman eta jakinaraziko da prozeduraren ebazpena. Deialdia argitara­tzen den egunaren biharamunetik hasiko da konta­tzen epe hori.        

5.  Oinarri hauetan aurreikusten diren dirulagun­tzak emateko prozedurari dagokionez, gerta daitezkeen presun­tzi­ozko egin­tzak ezezta­tza­ileak izango dira, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 24. artikuluan xedatutakoaren arabera.           

6.  Prozeduraren ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jakinarazpen hori artikuluak berak jaso­tzen dituen xedapenenekin bat etorrita egingo da. Horrez gain, Zarauzko Udalaren web-orrian ere argitaratuko dira emandako dirulagun­tzak.

9.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Dagokion deialdian finkatuko da proiektu bakoi­tza­ri zenbateko dirulagun­tza emango zaion; dena den, zenbatekoak ezingo du gainditu aurrekontu osoaren %80.

Hautatutako proiektuei emandako dirulagun­tzen zenbatekoa, oro har, eskatutako lagun­tza­ren %100ekoa izango da. Kasu berezietan, eskatutakoa baino kopuru txi­kiagoa ere eman dezake Udalak, proposatutako gastuak aztertu ondoren eta justifikatutako arrazoiengatik, baldin eta horrek jardueraren bideragarritasuna kolokan jar­tzen ez badu.             

Onartu beharreko dirulagun­tzak murriztu ahal izango dira, denak por­tzen­taje berean, hautatutako proiektuen artean aurrekontu-kon­tsi­gnazio erabilgarriak soilik par­tzi­alki estal­tzen duen azken proiekturen bat edo ba­tzuk sar­tze­ko.            

Deialdian kon­tsi­gnatutako kreditua nahikoa bada jarritako baldin­tzak bete­tzen dituzten eskaera guztiei eran­tzu­teko, ez da beharrezkoa izango lehiaketaren prozedurak berez dakarren lehentasun-ordena jar­tzea.            

Baldin behin-behineko ebazpen-proposameneko dirulagun­tza­ren zenbatekoa txi­kiagoa bada aurkeztutako eskaeran dagoena baino, Zarauzko Udalak eskatu ahalko dio onuradunari bere eskaera berriz egin dezala, konpromisoak eta baldin­tzak bat etor daitezen eman daitekeen dirulagun­tza­rekin. Dena den, eskaera berri horrek ere errespetatu egin beharko ditu dirulagun­tza­ren helburua, baldin­tzak, xedeak eta eskaerei jarritako balorazio-irizpideak.               

10.  Proiektua gauza­tze­ko eta justifika­tze­ko epea.

Dirulagun­tza eman den urtean bertan hasi behar da proiektua, eta gehienez 15 hilabeteko iraupena izango du, dirulagun­tza har­tzen denetik konta­tzen hasita. Dena den, Zarauzko Udalari jakinarazi beharko zaio zein egunetan hasi den esku-har­tzea.

— Programa gara­tze­ko arduradun bezala adierazitako taldeari edo erakundeari egindako diru-transferen­tzi­aren justifikantea aurkeztu beharko da.

Diru-transferen­tzi­aren justifikazioa 2 hilabeteko epean egin beharko da, dirulagun­tza jaso zenetik konta­tzen hasita.

— Dagokion deialdian jarriko da gainerako justifikazioak aurkezteko epea.

11.  Segimendua.

Udalak entitateei dei egingo die, kooperazioko proiektuen segimenduko eta ebaluazioko bilerak egiteko.

2 ERANSKINA

ZARAUZKO UDALERRIAN BERTAN ERALDAKETA SOZIALERAKO HEZIKETA ETA SEN­TSI­BILIZAZIO PROIEKTUAK EGITEKO DIRULAGUN­TZAK

1.  Helburua.

Eranskin honen helburua da eraldaketa sozialerako heziketa proiektuak egiteko norgehiagoka prozeduraren bidez emango diren dirulagun­tzak arau­tzea. Proiektu horiek tresna egokiak izango dira gizartearen baitan kon­tzi­en­tzi­a kritikoa sor­tze­ko, era­tzu­nkidetasun eta hiritartasun uniber­tsa­laren ideiatik abiatuta; eta herritarrak mobiliza­tze­a eta herrien nahiz per­tso­nen eman­tzi­paziorako ekimen eta esperien­tzi­a eralda­tza­ileak mar­txan jar­tze­a sustatuko dute.

Sen­tsi­bilizazioa indartuko duten ekin­tzak lagunduko dira. Hor sar­tzen dira kon­tzi­en­tzi­a kritikoa sor­tze­ko Zarauzko gizarte osoari zuzendutako ekin­tzak. Desberdintasun ekonomiko, sozial, politiko, kultural eta generokoaren egiturazko arrazoiak agerian utzi­ko dira, tokikoaren eta orokorraren arteko loturatik abiatuta. Eta, aldi berean, toleran­tzi­aren eta elkartasunaren balioak sustatuko dira, sorleku eta jatorri geografiko desberdineko per­tso­nen eta kulturen artean.

2.  Eskaerak.

Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkarte, erakunde edo instituziok eskatu ahal izango ditu dirulagun­tzak; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian izango dute egoi­tza nagusia edo legez osatutako ordezkari­tza (egoi­tza soziala Eusko Jaurlari­tza­ren elkarteen errolda nagusian inskribatuta).

Salbuespen gisa, udalerriaren­tzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere lagun­tza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eska­tzai­leak Zarau­tzen ordezkari­tza ofizialik ez izan. Kasu horietan, aldez aurretik oniri­tzi­a eman beharko du informazio-ba­tzor­deak.

Zarauzko udalaren dirulagun­tzak emateko ordenan­tza orokor arau­tzai­lean ager­tzen diren baldin­tzez gain, beste hau ere bete beharko dute erakunde horiek: euren helburuak beteko direla berma­tze­ko behar adinako egitura eta gaitasun eraginkorra izatea, eta proiektuan hori behar bezala ziurta­tzea.       

Zarauzko udalaren dirulagun­tzak emateko ordenan­tza orokor arau­tzai­lean eskatutako dokumentazioaz gain, beste hau eran­tsi­ko zaio eskaerari:           

— Elkartearen erregistroko inskripzioaren fotokopia.      

— Erakunde eska­tzai­learen estatutuak, aurrez Udalari entregatu ez bazaizkio, betiere data eta zein organo edo ordezkari­tza­tan aurkeztu ziren jasota, eta dagokien prozeduraren amaieratik bost urte baino gehiago igaro ez badira.           

— Ikaste­txe­en bermea, hezkun­tza sistemari zuzendutako proiektuen kasuan.

Erakunde eska­tzai­le bakoi­tze­ko proiektu bakar bat onartuko da.

3.  Proiektuen betebeharrak.

Aurkeztutako proiektuek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

— Nahikoa informazio eduki behar dute, helburu, emai­tza, adierazle eta abarri buruz (eskain­tzen den formularioaren arabera).

— Bideragarri eta koherente izan behar dute, identifikaziotik ebaluazioko irizpideetaraino.

— Proiektuaren aurrekontu zehaztua eta egin beharreko gastuen programazioa sartu beharko da.

— Ikaste­txe­en bermea, hezkun­tza sistemari zuzendutako proiektuen kasuan.

4.  Dirulagun­tza emateko prozedura.

Dirulagun­tza hauek norgehiagoka araubidez emango dira, eta prozedura ofizioz hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean urtero argitaratuko den deialdiaren bitartez. 

Norgehiagoka prozedura bidez ematen diren dirulagun­tze­tan, lehenik, aurkeztutako eskaerak konpara­tzen dira; ondoren, lehentasun-ordena jar­tzen da, hurrengo puntuan jasotako balorazio-irizpideen arabera; eta, azkenik, irizpideak aplikatuta balorazio handiena lortu dutenei dirulagun­tza eslei­tzen zaie, kreditu eskuragarriaren barruan eta deialdian jarritako mugarekin. Beraz, jarduerek puntuazio-hurrenkeraren arabera jasoko dute dirulagun­tza, aurrekontuaren mugak eta baliabideak kontuan hartuta.              

5.  Balorazio irizpideak.

Irizpide eta balorazio-muga hauek kontuan izanda onartuko diren proiektuak hautatuko dira (gehienez 100 puntu). Gu­txi­enez 50 puntu lor­tzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz lagunduko.       

Erakunde eska­tzai­leari buruzkoak (gehienez 20 puntu).

— Erakunde eska­tzai­leak eraldaketa sozialerako heziketa eta sen­tsi­bilizazio ekin­tze­tan duen esperien­tzi­a (gehienez 10 puntu).

— Beste erakunde ba­tzu­ekin batera eraldaketa sozialerako heziketa eta sen­tsi­bilizazio ekin­tzak egitea, eta helburu berarekin (gehienez 10 puntu).

— Erakunde eska­tzai­leak bere egoi­tza soziala Zarau­tzen izatea (gehienez 10 puntu).

Mezuaren edukiari buruzkoak (gehienez 35 puntu).

— Proiektuaren azalpena eta koheren­tzi­a orokorra (gehienez 15 puntu).

— Errefuxiatuen problematikari hel­tzen diona (gehienez 6 puntu).

— Zailtasun bereziak dituzten emakumeen­tza­ko, egoera zaurgarriagoan daudenen­tza­ko eta/edo diskriminazio – edo bazterkeria-egoeran daudenen­tza­ko proiektua izatea. (gehienez 4 puntu).

— Proiektuak lagun dezala xede biztanleriaren ohituretan aldaketak bul­tza­tzen (gehienez 5 puntu).

— Proiektuak indartu dezala giza eskubideen defen­tsa (gehienez 5 puntu).

Metodologiari buruzkoak (gehienez 25 puntu).

— Jardueran parte har­tzen dute hegoaldeko herrialde pobretuetako edo gatazka-lekuetako proiektuetan sartutako per­tso­nak (gehienez 5 puntu).

— Zehaztasun osoz defini­tzen dira proiektuaren helburuak, adierazleak eta espero diren emai­tzak, bai eta egiaztapen-iturriak ere (gehienez 5 puntu).

— Udalerriko beste erakunde edo entitate ba­tzu­en bermea dauka jarduerak (gehienez 4 puntu).

— Genero ikuspegia kontuan har­tzen da (gehienez 7 puntu).

— Proiektua bukatu ondoren ere, haren heziketa eta elkartasun ekin­tza­ren jarraipena aurreikusi da (gehienez 4 puntu).

Aurrekontuari buruzkoak (gehienez 10 puntu).

— Aurrekontu banakatua, eta jarduera, bitarteko eta kostuen harreman egokia (gehienez 10 puntu).

6.  Instrukzioa.

1.  Hauek dira dirulagun­tza­ren emakida-prozedura tramita­tze­ko eskumena duten organoak:

a)  Instrukzioa (instrukzio-organoa): Gizarte Zerbi­tzu­etako Departamentuan adskribatutako teknikaria.

b)  Kide ani­tze­ko organoa: dagokion ba­tzor­deko kideek osatutakoa.

2.  Instrukzio-organoak egingo ditu, ofizioz, datuak zehazteko, eskura­tze­ko eta egiazta­tze­ko beharrezko irudi­tzen zaizkion ekin­tza guztiak, gero, horien arabera, ebazpen-proposamena egiteko.

3.  Eskaera bakoi­tza­ri buruz egingo den aurrebaluazioarekin emango zaio hasiera instrukzio faseari. Aurrebaluazioan ziurtatuko da eskaera egin duen per­tso­nak bete­tzen dituela dirulagun­tza­ren onuradun izateko jarritako baldin­tzak, eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta zuzena dela.               

4.  Instrukzio-organoak eskaeren ebaluazioa egingo du, deialdi bakoi­tze­an jarritako balorazio-irizpideen arabera.       

5.  Eskaerak ebaluatu ondoren, kide ani­tze­ko organoak txos­tena egingo du, eta hor zehaztuko da zein den egindako ebaluazioaren emai­tza.

6.  Espedientea eta kide ani­tze­ko organoaren txos­tena ikusita, instrukzio-organoak behar bezala arrazoitutako behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du. Ebazpen-proposamen hori interesdunei jakinaraziko zaie.

Interesdunek argudiatutako egin­tzak, alegazioak eta probak bakarrik ager­tzen badira prozeduran eta horiek bakarrik har­tzen badira kontuan, orduan, ez da en­tzu­naldiaren izapidea egin beharrik izango. Kasu horretan, ebazpen-proposamena behin betikoa izango da.

7.  Ebaluazioaren ondorioa dirulagun­tza ez ematekoa baldin bada, behin betiko ebazpena eman aurretik, 10 eguneko epea eskainiko zaie interesdunei, en­tzu­naldiaren tramitean nahi dituzten alegazioak aurkez di­tza­ten.             

7.  Ebazpena.

1.  Ebazpena egitea Zarauzko Udaleko Alkate­tza­ri dagokio, edo, delegazioz, Tokiko Gobernu Ba­tza­rrari.

2.  Dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri arau­tzai­le espezifikoetan xedatutakoaren arabera arrazoituko da ebazpena. Dena den, prozeduran frogatuta gelditu beharko dira hartuko den ebazpenaren oinarriak, dirulagun­tzak arau­tzen dituzten irizpide objektiboen arabera.         

3.  Dirulagun­tza emateko ebazpenak espresuki adierazi beharko ditu honako hauek: dirulagun­tza­ren xedea, dirulagun­tza eskuratuko duen eska­tzai­lea edo eska­tzai­leen zerrenda, zenbatekoa, ordain­tze­ko erak eta epeak eta dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri espezifiko arau­tzai­leetan eska­tzen diren gainerako baldin­tzak eta betebeharrak. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka zer errekur­tso jar daitezkeen, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, beti ere interesdunek egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso erabil­tze­ko eskubideari utzi gabe.

4.  Gehienez sei hilabetean eman eta jakinaraziko da prozeduraren ebazpena. Deialdia argitara­tzen den egunaren biharamunetik hasiko da konta­tzen epe hori.        

5. Oinarri hauetan aurreikusten diren dirulagun­tzak emateko prozedurari dagokionez, gerta daitezkeen presun­tzi­ozko egin­tzak ezezta­tza­ileak izango dira, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 24. artikuluan xedatutakoaren arabera.           

6.  Prozeduraren ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jakinarazpen hori artikuluak berak jaso­tzen dituen xedapenenekin bat etorrita egingo da. Horrez gain, Zarauzko Udalaren web-orrian ere argitaratuko dira emandako dirulagun­tzak.

8.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Dagokion deialdian finkatuko da proiektu bakoi­tza­ri zenbateko dirulagun­tza emango zaion; dena den, zenbatekoak ezingo du gainditu deialdiko kreditu-kon­tsi­gnazioaren %40.

Hautatutako proiektuei emandako dirulagun­tzen zenbatekoa, oro har, eskatutako lagun­tza­ren %100ekoa izango da. Kasu berezietan, eskatutakoa baino kopuru txi­kiagoa ere eman dezake Udalak, proposatutako gastuak aztertu ondoren eta justifikatutako arrazoiengatik, baldin eta horrek jardueraren bideragarritasuna kolokan jar­tzen ez badu.

Onartu beharreko dirulagun­tzak murriztu ahal izango dira, denak por­tzen­taje berean, hautatutako proiektuen artean aurrekontu-kon­tsi­gnazio erabilgarriak soilik par­tzi­alki estal­tzen duen azken proiekturen bat edo ba­tzuk sar­tze­ko.            

Deialdian kon­tsi­gnatutako kreditua nahikoa bada jarritako baldin­tzak bete­tzen dituzten eskaera guztiei eran­tzu­teko, ez da beharrezkoa izango lehiaketaren prozedurak berez dakarren lehentasun-ordena jar­tzea.            

9.  Proiektua gauza­tze­ko eta justifika­tze­ko epea.

Dirulagun­tza eman den urtean bertan hasi behar da proiektua, eta gehienez urtebeteko iraupena izango du, dirulagun­tza har­tzen denetik konta­tzen hasita.

Dagokion deialdian jarriko da justifikazioa aurkezteko epea.           

3 ERANSKINA

EKIN­TZA HUMANITARIO ETA PUNTUALETARAKO PROIEKTUAK      

1.  Helburua.

Oinarri hauen helburua da beharra duten komunitateetan larrialdiko ekin­tza humanitarioak egiteko eman beharreko dirulagun­tzak arau­tzea; gatazka belikoek edo katastrofe naturalek sortutako egoerak arin­tze­ko izango dira lagun­tza humanitario edo larrialdietakoak, eta/edo oinarrizko beharrak edo beste edozein premia ase­tze­ko (aurretik sumatu gabeko gertakari bat izateagatik oinarri hauen 1. eta 2. eranskinetan kontuan hartu gabekoak).         

2.  Eskaerak.

Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkarte, erakunde edo instituziok eskatu ahal izango ditu dirulagun­tzak; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian izango dute egoi­tza nagusia edo legez osatutako ordezkari­tza (egoi­tza soziala Eusko Jaurlari­tza­ren elkarteen errolda nagusian inskribatuta).

Salbuespen gisa, udalerriaren­tzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere lagun­tza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eska­tzai­leak Zarau­tzen ordezkari­tza ofizialik ez izan. Kasu horietan, aldez aurretik oniri­tzi­a eman beharko du informazio-ba­tzor­deak.

Era berean, elkarte, erakunde edo instituzio onuradunak hegoaldeko herrialde pobretuetako tokiko bazkide baten bidez ere egin ahal izango du proiektua. Tokiko bazkide hori nortasun juridikoa duen erakundea izango da, irabazi asmorik gabekoa, formalki eratutakoa eta dagokion erregistroan inskribatuta egongo da.

3.  Balorazioa eta lagun­tzen zenbatekoa.

Azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, Dirulagun­tze­i buruzkoak, 22.2c artikuluan xedatutakoaren arabera emango dira lagun­tza hauek, dituzten ezaugarri bereziengatik, eta aurrekontuetan jarritako kreditua bukatu arte emango dira.        

4 ERANSKINA

GIZARTE ZERBI­TZU­EN ARLOKO JARDUERAK EGITEN DITUZTEN ELKARTEEN­TZA­KO DIRULAGUN­TZA

1.  Helburua.

Eranskin honen helburua da gizarte zerbi­tzu­en arloko jarduerak egiten dituzten erakunde sozialei norgehiagoka prozeduraren bidez emango zaizkien dirulagun­tzak arau­tzea.           

Elkarteen fun­tzio­namendurako eta elkartearen jardueraren xede diren kolektiboei zuzendutako programa eta/edo zerbi­tzu­ak gara­tze­ko emango dira dirulagun­tzak. Eman ahalko dira, baita ere, Udaleko Gizarte Zerbi­tzu­ek euren jardunean an­tze­mandako premia zeha­tzak konpon­tze­ko jarduera-eremuetara zuzendutako programa edo zerbi­tzu­ak proposa­tzen dituzten jarduerak edo proiektuak egiteko, eta kolektibo jakin ba­tzu­en parte-har­tze­a eta ongizatea susta­tzen dituzten jarduerak egiteko.      

2.  Eskaerak.

Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkartek eskatu ahal izango ditu dirulagun­tza hauek; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian garatuko dira.

Salbuespen gisa, udalerriaren­tzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere lagun­tza jaso ahal izango dute, nahiz eta ez diren Zarau­tzen gara­tzen.

Zarauzko udalaren dirulagun­tzak emateko ordenan­tza orokor arau­tzai­lean eskatutako dokumentazioaz gain, beste hau eran­tsi­ko zaio eskaerari:           

— Elkartearen erregistroko inskripzioaren fotokopia.      

— Erakunde eska­tzai­learen estatutuak, aurrez Udalari entregatu ez bazaizkio, betiere data eta zein organo edo ordezkari­tza­tan aurkeztu ziren jasota, eta dagokien prozeduraren amaieratik bost urte baino gehiago igaro ez badira.           

Erakunde eska­tzai­le bakoi­tze­ko proiektu bakar bat onartuko da.

3.  Dirulagun­tza emateko prozedura.

Dirulagun­tza hauek norgehiagoka araubidez emango dira, eta prozedura ofizioz hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean urtero argitaratuko den deialdiaren bitartez. 

4.  Balorazio irizpideak.

Irizpide eta balorazio-muga hauek kontuan izanda onartuko diren proiektuak hautatuko dira (gehienez 100 puntu). Gu­txi­enez 50 puntu lor­tzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz lagunduko.       

Har­tzai­leak (gehienez 10 puntu):

— Elkarteko kideak: gehienez 5 puntu.

— Herritarrak orokorrean: gehienez 5 puntu.

Elkartea (gehienez 35 puntu):

— Udal Gizarte Zerbi­tzu­ekin izandako lankide­tza (gehienez 10 puntu).

— Elkarteak bere egoi­tza nagusia edo legez eratutako ordezkari­tza Zarau­tzen eduki­tze­a (gehienez 5 puntu).

— Erakunde eska­tzai­leak Zarau­tzen duen esperien­tzi­a (gehienez 5 puntu).

— Zarauzko bazkide/kide kopurua (gehienez 5 puntu).

— Elkartearen zuzendari­tza-ba­tzor­dean emakumeen parte-har­tze­a gu­txi­enez %40koa izatea(gehienez 5 puntu).

— Zarauzko boluntario kopurua (gehienez 5 puntu).

Jardueraren eragina (gehienez 55 puntu).

— Zarauzko parte-har­tzai­leen edo onuradunen kopurua (gehienez 10 puntu).

— Programa edo zerbi­tzu­a Zarau­tzen egitea (gehienez 10 puntu).

— Proiektuaren kalitatea (gehienez 20 puntu).

— Udaleko Gizarte Zerbi­tzu­etako berezko esku-har­tze­en esparruko fun­tzio­ak osa­tze­a (gehienez 10 puntu).  

— Genero ikuspegia txe­rta­tze­a (gehienez 5 puntu).

5.  Dirulagun­tza­ren zenbatekoa.

Dagokion deialdian finkatuko da proiektu bakoi­tza­ri zenbateko dirulagun­tza emango zaion.

Onartu beharreko dirulagun­tzak murriztu ahal izango dira, hautatutako proiektuen artean aurrekontu-kon­tsi­gnazio erabilgarriak soilik par­tzi­alki estal­tzen duen azken proiekturen bat edo ba­tzuk sar­tze­ko.

Baldin aurrekontu-kon­tsi­gnazio eskuragarriarekin, eskatutako zenbatekoen zati bat estal­tze­ko soilik iristen bada, emandako zenbatekoak propor­tzi­onalki banatuko dira, baldin­tza berdinetan, onartutako dirulagun­tza guztien artean.

6.  Instrukzioa.

1.  Hauek dira dirulagun­tza­ren emakida-prozedura tramita­tze­ko eskumena duten organoak:

a)  Instrukzioa (instrukzio-organoa): Gizarte Zerbi­tzu­etako Departamentuan adskribatutako teknikaria.

b)  Kide ani­tze­ko organoa: dagokion ba­tzor­deko kideek osatutakoa.

2.  Instrukzio-organoak egingo ditu, ofizioz, datuak zehazteko, eskura­tze­ko eta egiazta­tze­ko beharrezko irudi­tzen zaizkion ekin­tza guztiak, gero, horien arabera, ebazpen-proposamena egiteko.

3.  Eskaera bakoi­tza­ri buruz egingo den aurrebaluazioarekin emango zaio hasiera instrukzio faseari. Aurrebaluazioan ziurtatuko da eskaera egin duen per­tso­nak bete­tzen dituela dirulagun­tza­ren onuradun izateko jarritako baldin­tzak, eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta zuzena dela.               

4.  Instrukzio-organoak eskaeren ebaluazioa egingo du, deialdi bakoi­tze­an jarritako balorazio-irizpideen arabera.       

5.  Eskaerak ebaluatu ondoren, kide ani­tze­ko organoak txos­tena egingo du, eta hor zehaztuko da zein den egindako ebaluazioaren emai­tza.

6.  Espedientea eta kide ani­tze­ko organoaren txos­tena ikusita, instrukzio-organoak behar bezala arrazoitutako behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du. Ebazpen-proposamen hori interesdunei jakinaraziko zaie.

Interesdunek argudiatutako egin­tzak, alegazioak eta probak bakarrik ager­tzen badira prozeduran eta horiek bakarrik har­tzen badira kontuan, orduan, ez da en­tzu­naldiaren izapidea egin beharrik izango. Kasu horretan, ebazpen-proposamena behin betikoa izango da.

7.  Ebaluazioaren ondorioa dirulagun­tza ez ematekoa baldin bada, behin betiko ebazpena eman aurretik, 10 eguneko epea eskainiko zaie interesdunei, en­tzu­naldiaren tramitean nahi dituzten alegazioak aurkez di­tza­ten.             

7.  Ebazpena.

1.  Ebazpena egitea Zarauzko Udaleko Alkate­tza­ri dagokio, edo, delegazioz, Tokiko Gobernu Ba­tza­rrari.

2.  Dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri arau­tzai­le espezifikoetan xedatutakoaren arabera arrazoituko da ebazpena. Dena den, prozeduran frogatuta gelditu beharko dira hartuko den ebazpenaren oinarriak, dirulagun­tzak arau­tzen dituzten irizpide objektiboen arabera.         

3.  Dirulagun­tza emateko ebazpenak espresuki adierazi beharko ditu honako hauek: dirulagun­tza­ren xedea, dirulagun­tza eskuratuko duen eska­tzai­lea edo eska­tzai­leen zerrenda, zenbatekoa, ordain­tze­ko erak eta epeak eta dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri espezifiko arau­tzai­leetan eska­tzen diren gainerako baldin­tzak eta betebeharrak. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka zer errekur­tso jar daitezkeen, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, beti ere interesdunek egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso erabil­tze­ko eskubideari utzi gabe.

4.  Gehienez sei hilabetean eman eta jakinaraziko da prozeduraren ebazpena. Deialdia argitara­tzen den egunaren biharamunetik hasiko da konta­tzen epe hori.        

5.  Oinarri hauetan aurreikusten diren dirulagun­tzak emateko prozedurari dagokionez, gerta daitezkeen presun­tzi­ozko egin­tzak ezezta­tza­ileak izango dira, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 24. artikuluan xedatutakoaren arabera.           

6.  Prozeduraren ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 40. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jakinarazpen hori artikuluak berak jaso­tzen dituen xedapenenekin bat etorrita egingo da. Horrez gain, Zarauzko Udalaren web-orrian ere argitaratuko dira emandako dirulagun­tzak.

8.  Proiektua gauza­tze­ko eta justifika­tze­ko epea.

Dirulagun­tza eman den urtean bertan hasi behar da proiektua, eta justifikazioa aurkezteko epea dagokion deialdian jarritakoa izango da.

5.  ERANSKINA

GAZTE KOOPERANTEE­TZA­KO DIRULAGUN­TZAK

1.  Xedea.

Eranskin honen helburua da gazte kooperanteei norgehiagoka prozeduraren bidez emango zaizkien dirulagun­tzak arau­tzea. Zarauzko herritarrak herrialde behar­tsu­en garapenean lagun­tze­ko lankide­tza-ekin­tze­tan sen­tsi­biliza­tzeko eta herrian elkartasun kultura susta­tze­ko tresna bat da hau. Beraz, hautatutako per­tso­nek zuzenean parte hartuko dute herrialde horietako garapenerako kooperazio-ekin­tze­tan, GGKE baten bidez.    

Gastu hauek ordaindu ahalko dira: helburu herrialdean Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkartu arteko punturaino joan eta etorriko bidaia; hala badagokio, helburu herrialdean sartu eta/edo irteteko bisak eta tasak; istripu eta gaixotasun polizak; eta helburu herrialdera joateko behar diren txe­rtoak eta botikak.  

2.  Baldin­tzak.

Eskaera egin aurretik, adinez nagusia izatea eta gehienez 30 urte eduki­tzea.

Eskaeraren aurkezpen-data baino gu­txi­enez urtebete lehenagotik Zarau­tzen erroldatuta egotea, eta GGKE batekin lan-harremanik ez izatea.

Zarau­tzen erroldatuta egon gabe ere programa honetan parte hartu ahal izango dute Zarauzko Udalak finan­tzi­atutako lankide­tza-proiektu batean parte hartu behar dutenek.        

GGKE batek sinatutako lankide­tza-konpromiso bat, gutun bat edo berme bat eduki­tzea.

Garapenerako lankide­tzan eta boluntario­tzan prestakun­tza dutela egiazta­tzea, edo, halakorik ezean, erakunde batek eman beharreko ikastaro bateko aurreinskripzioa aurkeztea.

3.  Dirulagun­tza emateko prozedura.

Norgehiagoka araubidean esleituko dira dirulagun­tzak.   

Norgehiagoka prozedura bidez ematen diren dirulagun­tze­tan, lehenik, aurkeztutako eskaerak konpara­tzen dira; ondoren, lehentasun-ordena jar­tzen da, hurrengo puntuan jasotako balorazio-irizpideen arabera; eta, azkenik, irizpideak aplikatuta balorazio handiena lortu dutenei dirulagun­tza eslei­tzen zaie, kreditu eskuragarriaren barruan eta deialdian jarritako mugarekin. Beraz, jarduerek puntuazio-hurrenkeraren arabera jasoko dute dirulagun­tza, aurrekontuaren mugak eta baliabideak kontuan hartuta.              

4.  Balorazio irizpideak.

Irizpide eta balorazio-muga hauek kontuan izanda onartuko diren proiektuak hautatuko dira (gehienez 100 puntu). Gu­txi­enez 50 puntu lor­tzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz lagunduko.       

Eskaerak balora­tze­ko orduan hurrengo puntuak hartuko dira kontuan:

— Jarduera egin behar den herrialdeko hizkun­tza jakitea (gehienez 10 puntu).

— Eska­tzai­leak herrialde horretan garapenerako lankide­tza-proiektuan lanean egingo duen egonaldiaren iraupena (gehienez 10 puntu).

— Kasu bakoi­tze­an egokienak diren titulazio akademikoa eta/edo profesionala izatea, edo espezialitate horietan ikasten ari direla ziurta­tze­a (gehienez 20 puntu).

— Egonaldian garatuko duen lanaren plana (gehienez 30 puntu).

— Genero ikuspegia txe­rta­tze­a (gehienez 6 puntu).

— Zailtasun bereziak dituzten emakumeen­tza­ko, egoera zaurgarriagoan daudenen­tza­ko eta/edo diskriminazio – edo bazterkeria-egoeran daudenen­tza­ko proiektua izatea. (gehienez 4 puntu).

— Gobernuz Kanpoko Erakundeetan izandako esperien­tzi­a (gehienez 10 puntu).

— Gazte elkarteetan edo helburu sozialeko beste ba­tzu­etan parte hartu izana (gehienez 10 puntu).