3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2019. urtean emango diren Ingurumen saileko diru-lagun­tzen deialdia. Diru-lagun­tza lerroa: iraunkortasun, ingurumen eta landa-garapenaren inguruan ekin­tzak gauza­tze­ko, dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei. BDNS (identif.): 438420.

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitara­tzen da. Horren testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean kon­tsu­lta daiteke, goiburuan zehazten den erreferen­tzi­a zenbakiarekin (http://www.pap. minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2018ko azaroaren 13an, 3191 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2019. urtean eta 2019-2020 ikasturtean zehar diru-lagun­tzak ematea arau­tze­ko oinarri orokorrak onartu ditu.

Ingurumen saileko zinego­tzi delegatuak, 2019ko otsa­ilaren 4ean, dekretu zka. 415 ebazpenean jaso­tzen diren diru-lagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onar­tze­a erabaki du.

Eranskina: oinarri espezifikoak. Diru-lagun­tza lerroa: iraunkortasun, ingurumen eta landa-garapenaren inguruan ekin­tzak gauza­tze­ko, dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei.

Lerro horretarako baimendutako gastua 10.000,00 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea deialdiaren eranskinean zehazten da.

Per­tso­na edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://errenteria.eus/es/zu/subvenciones/#medio-ambiente) eta Hirigin­tza sailean (tfnoa. 943.449.603; posta elektronikoa ingurumena@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.       

Errenteria, 2019ko otsa­ilaren 5a.—Jaione Karrikiri Garaño, alkateordea.         (738)