ELGOIBARKO UDALA
Iragarkia
Elgoibarko Alkate andreak, 2019ko urtarrilaren 22an emandako ebazpenaren bidez, honako hau onartu zuen:
Aurrena. Udaltzaingoko agenteen lan-poltsa bat sortzeko
hautaketa-prozesuaren deialdia onartzea.
Bigarrena. Deialdiaren Oinarriak onartzea; erabaki honen eranskin gisa daude jasota.
Hirugarrena. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzeko erabakia hartzea.
Honen bidez,
oinarriak argitaratzen dira.
Udaltzaingoko agenteen lan-poltsa: deialdiaren oinarriak.
Lehena. Deialdiaren xedea.
Oinarriok, Udaltzaingoko
agenteen lan-poltsa bat sortzeko hautapen probetarako deialdia egitea dute
helburu.
Eguneko lanaldia
Udalak ezarriko duena izango da, betiere zerbitzuaren izaera eta beharrizanak
kontuan hartuta.
Lanpostuaren ezaugarriak hauek dira:
— Titulazioa: Eskola Graduatua, Lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagutunaren jabe izatea.
— Hizkuntza eskakizuna: IVAPeko 2HE, derrigorrezkoa.
— Indarrean dagoen B gidatzeko karneta.
Bigarrena. Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek, onartuak izateko, ondoren aipatuko diren baldintza guzti hauekbete beharko dituzte, bat bera ere uzteke:
a) Nazionalitate espainiarra edukitzea
b) Indarrean dagoen araubidearen arabera, desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sartuta ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
c) Eskola
Graduatua, Lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokide den titulua izatea.
Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen
ziurtagutunaren jabe izatea.
d) Gizonek gutxienez 1,65 metroko garaiera eduki behar dute; emakumeek 1,60koa. Baldintza hori hala eskatzen zaien mementoan egiaztatuko da.
e) B motako gidabaimena izatea.
f) Euskarako
2. hizkuntza eskakizuna izatea. Baldintza hori dagokion ziurtagiria ekarriz
egiaztatuko da; bestela, oposizio-aldiaren baitan bertan horretarako azterketa
bat eginez.
g) Euskal Herriko polizia prestatzeko eta aukeratzeko araudia onartzen duen 315/1994 dekretuaren eranskinean aipatzen diren arrazoi medikoen bazterketen laukian ez agertzea. Hori bere mementoan egiaztatu beharko da bidezkoa den azterketa medikoaren bidez.
h) Dolozko delituren bat egiteagatik kondenatua ez izatea; Administrazio Publikoko zerbitzutik zigor-espediente bidez botatakoa ez izatea eta funtzio publikoan aritzeko desgaitzerik ere ez izatea. Halaber, arau penalen eta administratiboen arabera, errehabilitzeko onura aplikatuko da.
i) Euskal Herriko Poliziaren kidego baten sartzeko aukeraketa-prozesuren batetik falta larri edo oso larriren bat egiteagatik kanporatutakoa ez izatea, bazterketa adierazpenaren egunetik kontatuta preskripzio-denboraren beste horrenbeste denbora igaro bada salbu.
Izangaiek, deialdian onartuak izateko eskabideak entregatzeko epea amaitu baino lehen beteta eduki behar dituzte baldintza horiek (f puntua izan ezik) eta lanpostuaz jabetu arte bete.
Halaber, prozeduraren edozein unetan, epaimahaiak izangaietako batek ez dituela betetzen deialdiak eskatzen dituen betekizunak edo baldintzak jakinez gero, prozeduratik kanpo geratuko litzateke, interesdunari entzun eta gero, eta hautaketa prozesua deitu duen agintaritzari emango zaio horren berri egun horretan bertan.
Hirugarrena. Eskabideak.
Eskaerak behar bezala beteta aurkeztu behar dira ondorengo leku hauetako batean:
a) HAZen, Santa Ana Kalea 2, 20870 Elgoibar. Ordutegia: 7:30etatik 15:30ra, astelehenetik ostiralera.
b) Elgoibarko Udaleko erregistro elektronikotik (www.elgoibar.eus, egoitza elektronikoa).
c) Posta-bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpen-epearen barruan, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar zaio eskabidea postetxeko funtzionarioari, hark eguna eta zigilua jarri eta ziurtatu ahal dezan. Horrela bakarrik ulertuko da eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean sartu zirela Udal Erregistroan. Eskabidea bera da zigilatu beharrekoa.
d) Aplikagarria
den araudiak dioen beste edozein eratan.
Alkate andreari zuzendu behar zaizkio lehiaketa-oposizioan onartua izateko eskaerak, eta eskabide horiek baztertuak ez izateko ondorengo baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Izangaiek
adierazi behar dute eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, Bigarren
Oinarriak eskatutako baldintza guzti-guztiak, bat bera ere uzteke, bete egiten
dituztela, euskara ezagutzarena izan ezik.
b) Izangaiek tituluaren kopia ekarri behar dute, Eskola Gradatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokide den titulua. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagutuna ekarri behar da.
c) Izangaiek oposizioko ariketak Autonomia Erkidegoko zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten adierazi beharko dute. Edozein kasutan ere, gaitasun psikologikoak ebaluatzeko probak haiek diseinatuta dauden hizkuntzan edo hizkuntzetan egingo dira.
d) Euskara azterketarik ez egiteko, izangaiek, HAEEren 2. hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea dutela egiaztatzen duen agiria ekarri ahal izango dute.
e) Izangaiek, NANaren edo AIZaren fotokopia edo 2. oinarriak ezarritako aurreneko betekizun hori bete egiten duela egiaztatzen duen dokumenturen bat ekarri behar dute.
Instantziak edo eskaerak, Elgoibarko udalaren Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Santa Ana 2, 7:30 15:30) edo webgunean eskuratuko den eredu ofizial normalduaren arabera egin behar da. Eskabideok, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren argitalpenaren hurrengo egunetik hasita 10 lan eguneko epe barruan.
Egitezko okerrak atzematen badira, edozein unetan zuzendu ahal izango dira eskaerak aurkezteko epearen barruan, ofizioz hala nola interesatuak egindako eskariz.
Laugarrena. Izaera pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoa betetzea.
Informazioaren tratamenduak kontuan hartuko ditu Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta aplikagarri diren bestelako arauak.
Datu pertsonalak hautapen prozesuan parte har tze ko eskaerak kudea tze ko ez besterako erabiliko dira, interesdunak emandako baimenean eta datu tratamenduaren arduradunari aitortutako ahal publikoetan oinarrituta, hain zuzen ere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu per tso nalen tratamenduari eta zirkulazio libreari dagokienean per tso na fisikoak babestekoak, 6.1 artikuluaren a) eta e) letretan xedatutakoaren arabera, hurrenez hurren.
Orobat eman beharko
dute izangaiek berariazko baimena, parte hartzeko eskaeran, beren datuak
beste administrazio publiko batzuei lagatzeko. Datu lagapen horren helburu
bakar eta esklusiboa izango da administrazio publiko horiek enplegu eskaintzak
egin ahal izatea, legez aurreikusi bezala; eta izangaiaren onarpena berariaz
jasotzen ez bada, lagapenaren aurka dagoela joko da.
Datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera dago, eta horretarako, idatzia bidali behar da Elgoibarko Udaleko Pertsonal Sailera.
Aukeraketa prozesu
hau publizitatearen printzipioak edo hatsarreak gidatzen du; beraz,
prozesu honetan parte hartzen duten pertsonek euren eskabideetan Elgoibarko
udalari ematen dizkioten datu pertsonalak erabiltzea edo tratatzea onartu
egiten dute, aukeraketa-prozesuaren emaitza partzialak eta behin betikoak
buletin ofizialetan, iragarki-tauletan, webgunean eta beste hedabide batzuetan
argitara emateko.
Bosgarrena. Izangaiak onartzea.
Aurrekoa amaitu ondoren, Alkatetzak Ebazpena emango du, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartzeko, eta zerrenda horiek Elgoibarko Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-gunean jarriko dira. Erreklamazioetarako eta eskaeretan egindako akatsak edo okerrak konpontzeko, 5 laneguneko epea izango da.
Erreklamaziorik ez badago, behin behineko zerrenda horiek, besterik gabe, behin betiko zerrenda bihurtuko dira. Erreklamaziorik badago, behin betiko zerrenda horiei onespena emango dien ebazpen berri batean onartu edo baztertuko dira, eta zerrendak aurretik adierazitako modu berberean argitaratuko dira.
Probetan,
Ebazpenaren arabera prozesuan onartutako izangaiek parte hartu ahal izango
dute, baita zerrendetan baztertuta daudenek ere, baldin eta dagozkien
inpugnazioak aurkeztuak dituztela eta erabakitzeko daudela frogatzen badute
deitutako proban. Ebazpenean erreklamazioak atzera botako balituzte, pertsona
horiek prozesutik kanpo geratuko lirateke.
Seigarrena. Epaimahai kalifikatzailea.
Probak kalifikatzeko
epai-mahaia nork osatzen duten Udalaren iragarki-taulan eta udal web-gunean
argitaratuko da. Epaimahaikideei, Herri Administrazioen Araubidea eta Guztientzako
Administrazio Jardunbidearen Legeko 28. eta 29. artikuluek aurreikusitako ezespen-
eta abstentzio-kasuak aplika dakizkieke.
Honela osatuko da:
Presidentea:
— Antolamendu eta Pertsonal Zuzendaria.
Bokalak:
a) Elgoibarko Jarduneko Udaltzainburua.
b) Elgoibarko Udaltzaingoko 2 agente edo jarduneko agentea lehena.
Idazkaria:
— Udaleko Administrazio Orokorreko funtzionario bat.
Euskararen ezagutza
neurtzeko, propio Herri Ardularitzako Euskal Erakundeko edo IVAPeko
ordezkari bat izendatuko da.
Epaimahaien jardunbidea Administrazio Jardunbidearen Legeak kide anitzeko organoei buruz agintzen duenari lotuko zaio.
Epaimahaiak,
aholkulari adituen edo enpresa berezituen laguntza eskatu ahal izango du egoki
ikusten dituen ariketetarako, eta aholkulari horiek beren espezialitate
teknikoetan laguntza ematera mugatuko dira.
Epaimahaia eratzen denetik, haren jardunbideak balio izateko, epaimahaikideen gehiengoak bertan egon beharko du.
Epaimahaiaren erabakiak botoen gehiengo bidez hartuko dira. Epaimahaiburuan dagoenaren kalitatezko botoaren bitartez ebatziko dira berdinketak.
Epaimahaiburua (edo bere ordezkoa) bertaratu ez bada, gaixo dagoelako, bere kargua hutsik dagoelako edo bestelako lege-arrazoiren bat dagoelako, hierarkian maila goragokoena duen, antzinatasun handiena duen edo adinez zaharrena den epaimahaikideak hartuko du haren lekua, esandako hurrenkera horretan.
Idazkari titularraren edo bere ordezkoaren kargua hutsik badago, bertaratu ez bada, gaixo badago edo titularrari zein ordezkoari eragiten dien legezko bestelako arrazoiren bat badago, epaimahaikideen gehiengoaren erabakiz aukeratzen den kideak beteko du haren kargua.
Epaimahaiak autonomia osoz jardungo du, eta bera izango da prozeduraren gardentasunaren eta objektibotasunaren, proben edukiaren eta konfidentzialtasunaren eta deialdiko oinarriak zorrotz betetzearen erantzulea.
Halaber, ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, batetik, oinarri hauek aplikatzerakoan sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu; bestetik, deialdia behar bezala garatzeko hartu beharreko erabakiak hartuko ditu; eta, azkenik, oinarrietan aurreikusi gabeko kasuetan erabili beharreko irizpideak ezarriko ditu.
Epaimahai kalifikatzailearen ebazpenak lotesleak izango dira izendapena egitea dagokion organoarentzat, baina horrek ez du esan nahi organo horrek erabakia berrikusi ezin dezakeenik indarrean dagoen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusitakoaren arabera.
Komunikazioetarako eta gainerako gorabehera guztietarako, Epaimahaiak ondoko helbide hau du: Elgoibarko Udaletxea, Pertsonal Saila, Kalegoen plaza 1, 20870 Elgoibar.
Zazpigarrena. Aukeraketa-prozesuaren hasiera eta garapena.
Oposizioko lehenengo
ariketa non eta noiz izango den Elgoibarko Udalaren iragarki-oholean eta udal
web-gunean emango da argitara, aukeraketa-prozesuan onartutakoen eta
baztertutakoen behin-betiko zerrenda onartzeko ebazpenarekin batera.
Oposizio-faseko
ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo zaie izangaiei. Deitzen zaion
unean oposiziogile bat ez bada agertzen proba horietako edozeinetara, nahiz
eta ezinbesteko arrazoiak tarteko, besterik gabe, galdu egingo du parte hartzeko
eskubidea ariketa edo proba horretan eta horren hurrengoetan; beraz,
aukeraketa-prozesutik baztertuta geratuko da. Hautaketa prozesutik kanpo
geratuko dira baita ariketak egiten hasi ondoren sartzen diren izangaiak ere.
Lehenengo ariketaren
ondoko gainerako ariketei dagokienez, hasi baino 48 ordu lehenago gutxienez
iragarriko du epaimahaiak ariketa.
Prozeduraren edozein unetan, epaimahaiak jakinez gero izangaietako batek ez dituela betetzen deialdiak eskatzen dituen betekizunak edo baldintzak, prozeduratik kanpo geratuko da, berari entzun eta gero, eta hautaketa prozesua deitu duen agintaritzari emango zaio horren berri, egun horretan bertan eman ere.
Epaimahaiak
oposizio-faseko ariketen ordena aldatzea erabaki dezake. Hala eginez gero,
ariketa hasi baino 72 ordu lehenago gutxienez jakinaraziko die izangaiei.
Zortzigarrena. Aukeratzeko prozedura.
Epaimahaiak edozein unetan
eska diezaieke izangaiei nork ber burua identifikatzea, eta horretarako,
oposizioaren ariketa bakoitzean NANa edo beste edozein dokumentu ofizial
eraman beharko dute aldean, epaimahairen iritziz izangaiaren nortasuna behar
den bestean egiaztatzekoa dena (pasaportea, gidabaimena).
Oposizio faseko ariketa bakoitzean, ariketak zuzendu eta izangaien nortasuna ezagutzera eman eta bakoitzaren kalifikazioa erabaki baino lehen, ariketa gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzeko beharrezkoa den ezagutza maila edo muga ezarri ahal izango du.
Epai-mahaiak, ariketak Oinarri honetan aurreikusitako hurrenkeran egin beharrean beste hurrenkera bat jarraitzea erabaki dezake; erabaki dezake baita egun berean ariketa bat baino gehiago egitea. Kasu horretan, aurreko ariketa gainditu dutenen ariketak izango dira aztertuko dituen bakarrak.
Arau orokor legez, hiru laneguneko epea ezarriko da -Epaimahaiaren ebazpena argitaratzen denetik zenbatuta- egindako azterketak berraztertzeko eskaera egiteko edo azterketei emandako kalifikazioen inguruko erreklamazioak egiteko.
Azterketa idatziak egitean, Epaimahaiak bidezkoak diren neurriak hartuko ditu izangaien anonimotasuna bermatzeko, beti ere ahal den neurrian.
Izangaien hautaketa
oposizio bidez egingo da.
Oposizioaldia ariketa hauek osatuko dute:
1. Lehenengo ariketa: Nahitaezkoa eta baztertzailea. Elgoibarko kaleen ezagutza, besteak beste: zentro ofizialak, osasun eta gizarte-ongizate zentroak, kultura zerbitzuak, hezkuntza zentroak, zerbitzu erlijiosoak, Iberdrola, «correos», kirol instalazioak eta industrialdeak. Ariketa honetan, herriko kale, eraikin edo leku jakin batera joateko autoz edo oinez joateko bidea zein den galdetu ahal izango da.
Ariketa honi, gehienez, 20 puntu emango zaizkio, eta 10 puntu gutxienez lortu beharko dira gaindituko bada.
2. Bigarren ariketa: Nahitaezkoa eta baztertzailea. Ariketa teorikoa, erantzun alternatiboko galdetegi bati erantzutekoa. Okerreko erantzunak penalizatu egin ahal daitezke.
Ariketa honi, gehienez, 20 puntu emango zaizkio, eta 10 puntu gutxienez lortu beharko dira gaindituko bada.
Lehenengo eta bigarren ariketa egun berean egin ahal izango dira.
3. Hirugarren ariketa: Proba fisikoak: Nahitaezkoa eta baztertzailea. Izangaiek I. eranskinean deskribatzen drien probak egin beharko dituzte.
Izangaiek proba fisiko hauek egiten dituztenean, erantzukizuna beraiena bakarrik izango da; eta probok egiteko, kirol ekipo egokia ekarri behar dute.
Hirugarren ariketa horri, gehienez, 20 puntu emango zaizkio, eta ariketa guztietan 10 puntu gutxienez lortu beharko dira gaindituko bada.
4. Laugarren ariketa: Nahitaezkoa eta baztertzailea.
IVAP-HAEEren 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea. Hirugarren ariketa hau
egiteko ordena alda daiteke, IVAP-HAEEk aukeraketa prozesuetako hizkuntza-eskakizunen
azterketetarako deialdi bateratuak egiteko ezar dezakeen egutegiaren arabera.
Ez dute proba hau
egin beharrik izango ordenamendu juridikoak IVAParen 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunen
baliokidetzat jotzen dituen titulu edo ziurtagiri horietako bat dutenek,
baldin eta titulu horiek probaren egunaren aurretik lortu izan badituzte.
Titulu horien fotokopia aurkeztuz egiaztatu beharko da.
Gai/ Ez-Gai bezala kalifikatuko da.
5. Bosgarren ariketa: Nahitaezkoa eta baztertzailea. Elkarrizketa, kanpoko enpresa batek lanpostu honetarako behar den pertsonaren egokitasuna ikusteko egingo dituenak. Elkarrizketa ariketa honetarako etorriko diren psikologoekin bakarrik egingo da; gainerako epai-mahaikideak ez dira aurrean izango. Ariketa hori baztertzailea da eta 0tik 40 puntura bitarteko puntuazioa emango zaio; gutxienez 20 puntu lortu beharko dira gaindituko bada.
Bederatzigarrena. Prozesuaren azken kalifikazioa eta berdinketa.
Behin betiko sailkapenaren ordena, araiketa guztietan eskuratutako puntu guztiak batuta aterako da.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko Eusko Legebiltzarreko 6/1989 Legearen 27.2 artikuluak ezarritakoaren arabera eta Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Eusko Legebiltzarraren 20.4.a) artikuluaren arabera, gaitasun bera badago, lehentasuna emango zaio dena delako lanpostu horretan % 40 baino ordezkaritza gutxiago duen sexuko pertsonari, salbuespena izango da lanposturako beste hautagai puntuetan berdinduak neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten ezaugarriak dituenean –nolanahi ere, ezaugarriok ez dute eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik-; kasurako, laneratzeko eta lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide izatea.
Aurreko paragrafoan arautu denaren kaltetan gabe, hala ere, berdinketak bere horretan segituko balu, ordena irizpide hauen arabera ezarriko litzateke:
1. Aurrenik, bosgarren ariketan puntuaziorik handiena lortu duena.
2. Hurrenik, lehenengo ariketan puntuaziorik handiena lortu duena.
3. Eta azkenik, zozketa bidez.
Emaitza eta
kalifikazio guztiak Elgoibarko Udalaren iragarki-tauletan eta web-gunean
argitaratuko dira.
Behin
aukeraketa-prozesuko kalifikazioak eginez gero, epaimahaiak kalifikazio horien
arabera egingo du prozesua gainditu dutenen zerrenda. Zerrenda hori egin
ondoren, Epaimahaiak Elgoibarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean
argitaratuko du gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren
arabera lanpoltsan sartzen direnena.
Hamargarrena. Agiriak ekartzea eta izendapena egitea.
Edozein kasutan ere, izendapenaren aurretik, lanpostua betetzeko proposatu den oposiziogileak Pertsonal Sailean dokumentazio hau entregatu beharko du:
— Zinpeko aitorpena,
zeregin publikoak betetzeko gaitasuna ez duela galduta eta Administrazio
Publikoaren zerbitzutik zigor-espediente bidez ez dagoela baztertuta esaten.
— Zinpeko aitorpena hauxe esaten: ez dagoela Administrazio publikoetan lan egiten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasuneko eta ezgaitasuneko inongo kasutan sartuta.
— Elgoibarko Udaleko zerbitzu medikoen ziurtagiri medikoa, bere lanean jardutea oztopatuko liokeen gaixotasunik eta akats fisikorik ez duela egiaztatzen
— Dokumentazio hori aurkezteko emandako epearen barruan izangaiak ez badu agiririk ekartzen, edo ez badu egiaztatzen bete egiten dituela eskatutako baldintzak, aukeraketak ez du inongo ondoriorik izango eta ordura arte egin dituen jardun guztiak baliogabetuta geratuko dira.
Bitarteko funtzionario
izendatu den izangaia behartuta egongo da Udalbatzak komenigarritzat jotzen
dituen prestakuntza- eta trebakuntza-ikastaroak egitera, bete beharreko
lanpostuko eginkizunei lotutako gaietan beharrezko gaitasuna edo ezaguera lortzeko;
eta hori dena Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen
28. artikuluak ezartzen duenaren arabera.
Hamaikagarrena. Deialdiaren inpugnazioa.
Interesatuta
daudenek inpugnatu dezakete deialdia, haren oinarriak eta haien ondorioz eta
epaimahaiaren jardunaren ondorioz sortatutako administrazio-egintza guztiak,
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 legeak dioen
kasuetan eta hark ezarritako moduan.
TEMARIOA
1. 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena:
II. titulua. Zirkulazioko jokabide-arauak.
III. titulua. Seinalizazioa.(53 eta 54 artikuluak).
IV. titulua. Administrazio-baimenak.
V. titulua. Zehapen-araubidea.
https://www.Boletín Oficial del Estado.es/legislacion/
2. Azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa, Zigor Kodeari buruzkoa:
https://www.Boletín Oficial del Estado.es/buscar/pdf/ 1995/Boletín Oficial del Estado-A-1995-25444-consolidado.pdf
Bide-segurtasunaren kontrako delituak.
Delituak eragozteko edo delituen jazarpena sustatzeko eginbeharrak ez betetzea.
Funtzionarioek egoitzaren bortxaezintasunaren kontra egindako delituak eta intimitateari buruzko gainerako bermeak.
Agintaritzariren aurkako atentatuak, agintaritzaren agenteen funtzionario publikoen kontrakoak, eta haiei jarkitzea eta desobeditzea.
3. Alkohola duen edariak bidegabeki kontsumitzearen ordenantza.
4. Animaliak eduki eta babesteko Udal Ordenantza.
5. Baimen eskaerara lotuta dauden
establezimenduen barnean soinua kontrolatzeko jardueraren udal ordenantza.
6. Bide edo leku publikoak komertziala ez den publizitatearekin erabiltzeari buruzko Ordenantza.
7. Bide publikoen garbiketari buruzko Udal Ordenantza.
8. Hiri izaera duten Elgoibarko bide publikoetako erabilera trafikoa eta segurtasuna arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
9. Hiriko zakarren bilketa eta erre ezineko ondakinen tratamenduari buruzko Udal Agintarautza.
10. Kaleko terrazen eta mahaien instalazioa arautzen duen udal ordenantza.
11. Gazteen lokalak arautzen dituen Ordenantza.
Araudi hau topatzeko: https://www.elgoibar.eus/ «Udala» atalean, «Ordenantzak, udal araudia».
PROBA FISIKOAK
— Lehenengo ariketa. Abdominalak.
Lurrean etzanda, ahoz gora, hankak elkarrren ondoan jarrita eta belaunak erdi-tolestuta; eskuak garondoan gurutzatuta eta oinak oratuta. Izangaia jarri egin beharko da, eta, gorputz-enborra ezkerrera jiratuz, eskumako ukalondoarekin ezkerreko belauna ukitu behar du. Ondoren, berriro lurrean etzan. Berriro jarri, eta, gorputz-enborra eskumara jiratuta, ezkerreko ukalondoarekin ezkerreko belauna ukituko du. Ondoren, berriro lurrean etzan. Minutu batean, ahal den bestean errepikatuko da ariketa hori.
BAREMOA
GIZONAK ETA EMAKUMEAK
Errepikap. Puntuak Errepikap. Puntuak
— 2. ariketa. Beso-flexioak.
Hankak perpendikularrean, oin puntak lurrean, eskuak markatzaileak duen zabalera horretan eta besoak luzatuta.
Besoak tolestu bularrarekin markatzailea ukitu arte. Besoak luzatzeko orduan ez da utziko gorputz-enborraz edo gerriaz laguntzen. Hankak, gerria eta gorputz-enborra lerroan eduki behar dira. Kontuan hartuko diren flexio bakarrak irregularitate horietako bat egin ez dutenak izango dira. Behin hasiz gero, ezingo da atsedenik hartu amaitu arte.
BAREMOA
GIZONAK ETA EMAKUMEAK
Errepikap. Puntuak Errepikap. Puntuak
— 3. ariketa. Lasterketa: 60 metro.
Abiapuntuko jarrera, zutik; aurreko oinak abiapuntu-marra ukituko du.
BAREMOA
GIZONAK ETA EMAKUMEAK
Errepikap. Puntuak Errepikap. Puntuak
— 4. ariketa. Abiadura-erresitentzia lasterketa: 800 metro.
Abiatzeko jarrera: irteera, zutik.
BAREMOA
GIZONAK ETA EMAKUMEAK
Errepikap. Puntuak Errepikap. Puntuak
Errepikap. Puntuak Errepikap. Puntuak
Elgoibar, 2019ko urtarrilaren 22a.—Ane Beitia Arriola, alkatea. (365)