7
BESTE BATZUK

IRAURGI LAN­TZEN SA

Iragarkia

Sozietate honen Administrazio Kon­tsei­luak, 2018ko ekainaren 28an egindako bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

— Lehiaketa-oposizio ireki bidez Turismoko Teknikari lanpostua bete­tze­ko deialdi irekia egitea.   

— Deialdi hau gidatuko duten oinarriak onar­tzea.

— Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea.

Azkoitia, 2019ko urtarrilaren 2a.—Presidentea.               (217)

Lehiaketa-oposizio irekiko sistema erabiliz, turismoko teknikari lanpostu bat betetzeko oinarriak.    

1.    Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizio ireki sistema erabilita Iraurgi Lan­tzen SA Sozietate Publikoan Turismoko Teknikari lanpostu bat bete­tze­ko deialdia egitea.

Lanaldia Iraurgi Lan­tzen, SA sozietate publikoak urtero erabakiko duena izango da, beti ere lanpostu horrek dituen izaera eta beharrizan espezifikoak kontuan izanik.

Hautaketa prozesua gaindi­tzen duten izangaiek lan-pol­tsa bat osatuko dute, atera duten puntuazioaren araberako hurrenkeran, eta lan-pol­tsa hori erabiliko da Sozietate honetan, izaera bereko edo an­tze­ko postuetan, aldi baterako sor­tzen diren betebeharrak bete­tze­ko.

2.    Eginbeharrak.

Lanpostu honen fun­tse­zko eginbeharra da Eskualdeko Turismo Bulegoaren bidez Urola Erdia eskualdean turismo-jarduera dinamizatu eta susta­tzea.

Egin beharko dituen zereginak honako hauek izango dira:

— Bisitariei eta turistei harrera egin, arreta eta turismo arloko informazioa emateaz ardura­tzea.

— Bulegoaren kudeaketa orokorraren ardura eramatea (biltegiaren kudeaketa, bulegoaren antolaketa diseinuari eta materialen erakusketari dagokionez, informazio-teknologiak eta abar).

— Urola Erdia eskualdeko bulegoa Itourbask Euskadiko Turismo Bulegoen Euskal Sarean sar­tze­tik erator daitezkeen jarduketak egitea.

— Eskualdeko turismo eragileekin eta enpresekin lan- eta lankide­tza-ildoak susta­tze­a eta era­tzea.

— Eskualdeko eta lurraldeko (EAE) turismo-baliabide, -zerbi­tzu eta –produktuak sustatu eta modu aktiboan sal­tzea.

— Iraurgi Berri­tze­neko turismo departamentuari lagun­tze­a eta harekin lankide­tzan ari­tze­a departamentu horrek sustatutako ekimenen garapenean (turismo-produktuak artikula­tzea, sustapen- eta merkatura­tze-ekin­tzak, eta abar).

— Txos­tenak eta estatistikak egiteko datu- eta informazio-bilketa.

— Lagun­tza­rako per­tso­nalaren ardura eramatea (zuzendari­tza, kudeaketa).

3.    Izangaiek bete beharreko baldin­tzak.

Lehiaketa-oposizio honetan onartua izan, eta balegokio, esku hartu ahal izateko, izangaiek ondorengo betebeharrak bete beharko dituzte eskabideak bete­tze­ko epea amaitu aurretik:

a)  Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europako Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berre­tsi­tako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplika­tzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbidez bananduak ez badaude; bai eta bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduak ez badaude, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gu­txi­agokoak badira, eta adin horretatik gorako mendekoak.

b)  16 urte beteak izatea eta ez gaindi­tze­a nahitaezko erretirorako gehienezko adina.

c)  Turismoko Graduari dagokion uniber­tsi­tate-titulazioa izatea edo eskura­tze­ko eskubideak ordaindua izatea, edota Turismo graduaren baliokideren bat izatea, hain zuzen ere Turismoko Diplomatura edo Turismo-enpresetako eta -jardueretako teknikaria (TEJT-TEAT). Atze­rriko titulazioak badira, haren homologazioa kredita­tzen duen kreden­tzi­ala izatea.

d)  Hizkun­tza Eskola Ofizialeko B1 maila ertaina izatea fran­tse­sean edo ingelesean, edo titulazio baliokidea, eta euskarako 3. hizkuntz eskakizuna –EGA– edo baliokidea.       

e)  B gidabaimena izatea.

f)  Lanpostuari dagozkion zereginak egoki bete­tze­a eragozten dien gaixotasun edo akats fisikorik ez izatea.

g)  Diziplina-espediente bidez ino­lako Administrazio Publikotatik edota sektore publikoan sartu­tzat ematen diren erakundeetakoren batetik kaleratuta ez egotea, edota enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gabe­tze­a edo gabe­tze berezi irmoa ez izatea, fun­tzio­narioen eskalara sar­tze­ko, edo, per­tso­nal laboralen kasuan, an­tze­ko fun­tzio­ak egiteko, lanpostutik baztertua edo kargu gabetua izatea.

4.    Eskabideak / instan­tzi­ak aurkeztea.

Hautaketa-prozesuan parte har­tze­a eska­tze­ko instan­tzi­ak horretarako prestatutako ereduan aurkeztuko dira, eta Iraurgi Lan­tzen, SA Sozietate Publikoko presidentearen izenean bidaliko dira. Honako baldin­tzak bete beharko dituzte baztertuak ez izateko:

a)  Izangaiek adierazi beharko dute 3. oinarrian eska­tzen zaizkien baldin­tza guzti-guztiak bete­tzen dituztela, betiere instan­tzia/eskabide horiek aurkezteko jarritako epea amai­tzen denerako.

b)  Instan­tzi­arekin/eskabidearekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dira:

— Nortasun Agiriaren edo nortasuna froga­tzen duen agiriren baten fotokopia.

— Deialdian parte har­tze­ko eskatutako tituluaren fotokopia.           

— Hizkun­tze­i dagozkien tituluen fotokopiak eta 3. hizkuntz eskakizunarena –EGA– edota baliokidearena.

— B motako gida-baimena izatearen fotokopia.               

c)  Izangaiek instan­tzi­an/eskabidean adierazi egin beharko dituzte lehiaketa fasean balioe­tsi­ko diren merezimenduen datuak. Instan­tzi­an zehaztu ez direnak ez dira balioe­tsi­ko.

d)  Instan­tzi­an/eskabidean adierazi diren merezimenduak agiri bidez froga­tze­a gerora egingo da, Epaimahai Kalifika­tza­ileak adierazitako modu eta epeetan. Egiaztagiri hori oposizio fasea gaindi­tzen duten izangaiei bakarrik eskatuko zaie.

Instan­tzi­ak/eskabideak, behar bezala beteta, Iraurgi Lan­tzen, SA sozietate publikoaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, Azkoitiko In­tsa­usti jauregian (Julio Urkijo etorbidea, 25), iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hamabost (15) egun naturaleko epean.

Eskabideak era berean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan izenda­tzen dituen leku eta erregistroetan ere aurkez daitezke. Iraurdi Lan­tzen S.A sozietate publikoaren presidenteari bidali behar zaizkio, eta eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion fun­tzio­narioakl data eta zigilua jarrita eduki beharko dute. Izan di­tza­keten egitatezko aka­tsak, edozien unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesatuak eskatuta.             

5.    Izangaiak onar­tzea.

Instan­tzi­ak aurkezteko epea buka­tzen denean, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onartuko ditu Iraurgi Lan­tzen, SAren presidenteak, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Sozietate Publiko honetako iragarki-oholean argitaratuko dira. Hamar laneguneko epea emango da bazter­tze­ko arrazoi izan diren akats edo huts egiteak zuzen­tze­ko, edota zerrenden aurkako erreklamazioak aurkezteko.        

Halaber, Ebazpen horretan bertan agertuko da Epaimahai Kalifika­tza­ilearen kideen izendapena ere, eta oposizio faseko lehenengo eta bigarrengo ariketa egiteko lekua, eguna eta hasiera ordua.

Behin-behineko zerrendak automatikoki behin betiko­tzat joko dira erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz. Erreklamazioak aurkeztuko balira, on­tzat hartuak edo eze­tsi­ak izango dira behin betiko zerrendak onar­tze­ko ebazpen berri batean, eta hori ere argitaratu egingo da, aipatutako moduan.

6.    Hautaketa prozesua.

Lehenengo eta bigarrengo ariketak egiteko deialdia onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendarekin batera argitaratuko da, eta hirugarrengo ariketa Sozietatearen iragarki-oholean eta bere webgunean adieraziko ditu Epaimahaiak.

*  Oposizio fasea.

Oposizio faseak honako ariketak izango ditu:

— Lehenengo ariketa; derrigorrezkoa eta bazter­tza­ilea.

Eskuratu nahi den lanpostuaren fun­tzio­ekin zerikusia duen galdera sorta bat ida­tziz eran­tzun beharko da, gaiaren arabera sailkatutako lau bloketan:

a)  Euskadiko Turismo legeria (6 puntu).

b)  Euskadiko turismo-jarduera – turismo-baliabideak (6 puntu).

c)  Turismo-jarduera Gipuzkoan (6 puntu).   

d)  Turismo-jarduera Urola Erdia eskualdean (12 puntu).             

Ariketa hau gehienez 30 punturen gainean kalifikatuko da, eta gu­txi­enez bloke bakoi­tze­ko galderen erdiak zuzen eran­tzun beharko dira, guztira gu­txi­enez 15 puntura iristeko, eta horrela ariketa gainditu.

— Bigarren ariketa: Derrigorrezkoa eta bazter­tza­ilea.

Epaimahaiak planteatuko dituen bi egoera praktiko egin beharko dira, biak ere lortu nahi den lanpostuaren fun­tzio­ekin zerikusia dutenak.

Ariketa hau gehienez 20 punturen gainean kalifikatuko da, eta gu­txi­enez 10 puntu atera beharko dira gaindi­tze­ko.

— Hirugarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztergarria.

Izangaien gaitasun eta jarrerak balioe­tsi ahal izateko, beti ere lanpostua lortu nahi duten izangaien profil tekniko-humanoa lanpostuaren beharrei zein neurritan egoki­tzen zaion ebalua­tze­ko, teknikari profesionalek elkarrizketa egingo diete izangaiei. Ariketa horri 20 puntu emango zaizkio gehienez, eta gu­txi­enez 10 puntu atera beharko dira gaindi­tze­ko.

Oposizio ataleko ariketak bukatu eta kalifika­tzen direnean, Epaimahai Kalifika­tza­ileak eskatuko die, proba horiek gainditu dituzten izangaiei, hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko instan­tzi­an adierazi zituzten merezimenduak froga­tzen dituzten dokumentuak aurkez di­tza­tela hamar (10) eguneko epean.

*  Lehiaketa fasea.

Epaimahaiak honako merezimenduak kalifikatuko ditu, betiere instan­tzi­an adierazi baldin badira eta behar bezala egiaztatu badira:

a)  Turismo bulego batean egindako lanak, eskain­tzen den lanpostuarekin zerikusia dutenak betiere, gehienez 12 puntura arte, 0,20 puntu lan egindako hilabete bakoi­tze­ko.

b)  Turismoko sektoreko edozein enpresa pribatutan edota beste erakunde publikoren batean –turismo bulegoa ez delarik– egindako lanak, bete beharreko lanpostuaren an­tze­ko eran­tzu­kizunekin, 0,10 puntu zerbi­tzu osoen hilabete bakoi­tza, gehienez 10 puntura arte.

c)  Lortu nahi den plazarenak diren fun­tzio­ekin lotutako arloetan jasotako formazio osagarria, gehienez 8 puntura arte.              

Arlo honetan baloratuko dira:

— Turismo kudeaketarekin edota turismo jarduerarekin lotura zuzena duten gradu-ondoko uniber­tsi­tate titulazioak edota masterrak, 2 puntu.

— Hizkun­tzak: Euskal Herriko hizkun­tza ofizialez kanpoko beste hizkun­tze­tan B2 maila aurreratuko egiaztagiriak. Fran­tses, ingeles eta aleman ezagu­tzak balioe­tsi­ko dira, bakoi­tza 2 punturen gainean.

Aurreko ataletan deskribatu den esperien­tzi­a profesionala Gizarte Seguran­tza­ko Institutu Nazionalak emandako egiaztagiri bidez frogatuko da, edota dagozkien enpresek emandako egiaztagirien bidez, zerbi­tzu horiek erakunde pribaturen batean eman badira. Zerbi­tzu­ak Administrazio Publikoren batean bete baldin badira, nahikoa izango da Administrazio horretako organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztea.

Iraurgi Lan­tzen, SA Urola Erdiko Garapen Agen­tzi­an betetako zerbi­tzu­ak eta izandako esperien­tzi­a profesionala, betiere instan­tzi­an adieraziak izan badira, ez dira agiri bidez frogatu beharko, eta erakunde horretan dauden datuen arabera balioe­tsi­ko dira.

Formazio osagarria egiazta­tze­a ikastaroa eman duen erakunde ofizialak emandako egiaztagiriaren edota lortutako tituluaren bidez egingo da. Bi egoeretan, ezinbestean agertu beharko du erakunde antola­tza­ilearen izena, ikastaroaren izena eta, ahal bada, formazio-egitaraua. Ez dira kontuan hartuko oinarri hauetan eska­tzen den informazioa ager­tzen ez duten egiaztagiriak.      

7.    Epaimahaiaren proposamena eta dokumentazioa aurkeztea.

Izangai bakoi­tza­ren azken kalifikazioa oposizio atalean eta lehiaketa atalean lortutako kalifikazioen batuketak emango du, eta horren arabera eratuko da behin-betiko puntuazio-hurrenkera.

Ariketen kalifikazioa eta merezimenduen balioespena amai­tzen denean, Epaimahaiak sozietatearen iragarki oholean eta webgunean argitaratuko ditu hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien izen-deiturak, azken puntuazioaren araberako hurrenkeran, eta puntuaziorik handiena lortu duen per­tso­na kontrata­tze­aren aldeko proposamena luzatuko dio Iraurgi Lan­tzen, SA Sozietate Publikoaren presiden­tzi­ari.    

Proposatua izan den izangaiak, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta 20 egun naturaleko epean, instan­tzi­an/eskabidean adierazi diren merezimenduen baldin­tzak bete­tzen dituela egiazta­tzen duten dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

Aipatutako epe horren barruan, eta arrazoi oso larriengatik izan ezean, proposatutako izangaiak ez balitu aurkeztuko eskatu zaizkion egiaztagiriak edo ez balitu beteko eska­tzen diren baldin­tzak, ezingo da kontratatua izan, eta indarrik gabe geratuko dira egin diren jarduketa guztiak, bere instan­tzi­an egindako fal­tsu­tze­aren ondorioz legozkiokeen eran­tzu­kizunen kalterik gabe. Egoera horretan, eskumena duen organoak beste kontratazio-proposamen bat egingo du, ariketa bazter­tza­ileak gainditu ondoren, azken puntuazioaren hurrenkeran hurrengo postuan legokeen izangaiaren alde.

8.    Probaldia.

Presiden­tzi­ak emandako Ebazpen bidez, Epaimahaiak proposatutako izangaia, agiri bidez egiaztatu dituenean 3. oinarrian eska­tzen diren baldin­tza guztiak, sei hilabeteko probaldi-epe baterako kontratua izango da, eta bere lanpostuan lanean hasiko da bere kontratazioaren Ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoreneko hamar (10) laneguneko epean.

Probaldi hori amaitutakoan, eta bete behar den lanpostuarekiko izangaiak duen egokitasunari buruz Sozietate Publikoaren Turismo arloaren arduradunak emandako aldeko txos­tenaren ondoren, Presiden­tzi­ari luzatuko zaio Iraurgi Lan­tzen, SAn epemugarik gabeko izaeraz kontratatua izateko proposamena.

Izangaiak ez badu proba-epealdi hori gaindi­tzen, kontratatua izateko eskubide guztiak galduko ditu.

9.    Gorabeherak.

Gerta daitezkeen zalan­tza guztiak erabaki eta lehiaketa-oposaketa modu egokian gara­tze­ko beharrezko diren erabakiak har­tze­ko eskumena du Epaimahaiak, oinarri hauetan aurreikusia ez dagoen guztian.

I. ERANSKINA

(GAITEGIA)

1.      Euskadiko Turismo legeria.

a)      Euskadiko Turismo Legea. Xedea, ezarpen eremua eta helburuak.

b)     Turismo, Merkatari­tza eta Kon­tsu­mo sailaren Merkatari­tza eta Turismo sailburuorde­tza­ren eskumenak Turismo arloan.

c)      Turismo Administrazioaren egitura fun­tzio­nala Euskadin.            

d)     Turismo Legearen garapena. Erregulazioa.

e)      Ostalari­tza establezimenduen antolamendua.

f)      Kanpinen eta kanpaketa-turismorako beste aukera ba­tzu­en antolamendua.

g)     Landa guneko turismo-lojamendurako establezimenduen antolamendua.

h)     Apartamentu turistikoen antolamendua.

i)      Aterpe­txe turistikoen antolamendua.

j)      Turismo erabilerarako etxe­bizi­tzen eta etxe­bizi­tza partikularretako logelen antolamendua.

k)     Euskadiko Turismo-enpresen Erregistroaren antolamendua eta fun­tzio­namendua.

l)      Bidaia agen­tzi­en dekretua.

m)    iTOURBASK Turismo bulegoen Euskal Sarea.

n)     Organo kon­tsu­ltiboen erregulazioa. Euskadiko Turismoaren mahaia.

o)     Turismo erabil­tzai­leen eskubide eta betebeharren erregulazioa.

p)     Eskualdeko Garapen Agen­tzi­ak.

q)     Iraurgi Berri­tzen.

2.      Turismo-jarduera Euskadin - Turismorako baliabideak.

a)      Euskadiko baliabide turistikoak.

b)     Toki turistikoak Euskadin.

c)      Esperien­tzi­a turistikoak Euskadin. (TOPExperience).

3.      Turismo-jarduera Gipuzkoan – Turismorako baliabideak.

a)      Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia turismo arloan.             

b)     Gipuzkoako Turismo Mahaia.

c)      Destino-marka turistikoak Gipuzkoan.

d)     Turismorako baliabideak Gipuzkoan.

e)      Esperien­tzi­a turistikoak.

4.      Turismo jarduera Urola Erdia eskualdean – Turismorako baliabideak.

a)      Ondare baliabideak (historiko-artistikoak eta kulturalak).

b)     Baliabide naturalak.

c)      Museoak eta interpretazio zentroak.

d)     Turismo-zerbi­tzu­ak.

e)      Turismo-produktuak.

f)      Eskualdeko antolamendu eredua.