7
BESTE BATZUK

BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOA

Tokiko komunikabideen alorrean euskara susta­tze­ko lagun­tzak. 2018KO deialdia.           

1.  Erregimen juridikoa.

Deialdi honek honako xedapen hauek izango ditu arau:   

Tokiko komunikabideen alorrean euskararen erabilera susta­tze­ko lagun­tzak arau­tzen dituzten oinarriak, Bidasoa Txi­ngudi Mugaz Gaindiko Par­tzu­ergoaren aurrekontua gauza­tze­ko oinarrietan jasoak.

— 30/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru lagun­tze­i buruzkoa.

— 887/2006 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, Diru lagun­tzen Legearen Araudia onar­tzen duena.

2.  Deialdiko baliabide ekonomikoak.

Lagun­tza horietarako diru lagun­tza ekonomikoa 7.000 euro izango dira eta 433.01.335 Euskara aurrekontu aplikazioan daude jasota.

Deialdi honetan araututako diru lagun­tzen muga diruz lagundu beharreko jardueraren kostua da, eta beste lagun­tza publikoekin batuta ezin izango ditu jardueraren kostuak gainditu. Horrenbestez, diru lagun­tza­ren zenbatekoaren gehieneko muga murriztu egingo li­tza­teke onuradunaren­tzat superabita gertatuz gero.

3.  Helburua.

Oinarri hauek Bidasoa-Txi­ngudi eskualdeko 3 herrietan, Irun, Hondarribia eta Hendaian, hedapena duten tokiko komunikabideen esparruan euskararen erabilera susta­tze­ko diru-lagun­tzak norgehiagoka arau­tze­a dute xede, bertan zehaztutako irizpideak eta baldin­tzak kontuan harturik.   

4.  Onuradunak eta baldin­tzak.

1.— Oinarri hauetan araututako diru lagun­tzak eskatu ahal izango dituzte kazetari­tza lanak egiten dituzten eta Irunen, Hondarribian edo Hendaian dauden per­tso­na fisikoek edo juridikoek, deialdi honetan eta oinarrietan zehaztutako baldin­tzak bete­tzen badituzte.

2.— Bazter­tze­koak.

Deialdi honen aplikazio esparrutik kanpo geratuko dira honako jarduera hauek:

a)  azaroaren 17ko 38/2003 Dirulagun­tzen Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluetan aurreikusitako egoeraren batean daudenak.

b)  Ez dira kontuan hartuko eskubide konstituzionalak urra­tzen dituzten elkarte edo erakundeetatik datozen proposamenak. 14. art. (jaio­tza, arraza, sexu, erlijio, iri­tzi arrazoiengatik diskrimina­tzea).

c)  Ez dira kontuan hartuko Bidasoa-Txi­ngudi Mugaz Gaindiko Par­tzu­ergoak eginiko aurreko deialdietan dirulagun­tzen onuradun izan eta aurretik jasotako diru-lagun­tza horiei dagozkien gastuak behar bezala eta aurreikusitako epeetan justifikatu ez dituzten elkarte edo erakundeen proposamenak.      

5.  Beste diru-lagun­tza ba­tzu­ekiko bateragarritasuna.

Diru lagun­tza hauek ez dira bateragarriak izango Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalen lagun­tze­kin, haien xedea oinarri hauetan jasotakoa bada. Hala ere, diru-lagun­tzak bateragarriak izango dira xede bererako beste edozein diru-lagun­tza, lagun­tza, diru-sarrera edo baliabiderekin, datorrela nazioko edo Europar Batasuneko edozein administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutik, datorrela nazioarteko erakunde batetik.

Beste diru-lagun­tza­rik eskura­tzen bada, diru-lagun­tzen guztizko zenbatekoa ezingo da izan diruz lagun­tzen diren jardueren kostua baino handiagoa: handiagoa bada, deialdi honen barruan emandako diru-lagun­tza txi­kitu egingo da, dagokion bezainbat.

6.  Eskaerak eta aurkezteko epeak.

Diru-lagun­tza hauek lortu nahi dituztenek dagokion eskaera egin beharko dute, eta horretarako, ondoren zehazten den dokumentazioa beteko dute Bidasoa-Txi­ngudi Mugaz Gaindiko Par­tzu­ergoak emaniko ereduaren arabera eta, behar bezala betetako eranskinekin batera, Bidasoa-Txi­ngudi Mugaz Gaindiko Par­tzu­ergoaren bulegoetan aurkeztuko dute Ducoureau Jauregian, Irungo Hendaia kalea 8an, 20301 PK, edo 39/2015 (LRJ-LPAC) Legearen 16 artikuluak aipagai dituen lekuetan, dirulagun­tzen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren eta hilabete beteko epean. Honako dokumentu hauek aurkeztuko dituzte eskaera egileek:

a)  N.A.N.ren fotokopia eta, komunikabide baten ordezkari gisa jarduten bada, hori egiazta­tzen duen dokumentazioa.

b)  Komunikabidearen ezaugarriei buruzko txos­tena.    

c)  Gastu eta sarreren txo­sten zeha­tza, azpiegitura, langileria gastuak eta abar, eta diru-lagun­tza bidezko sarrerak, ekarpenak, publizitatea bidezko sarrerak eta abar argi zehaztuta. Par­tzu­ergoari eska­tzen zaion zenbatekoa jasoko da halaber.

d)  Ogasunarekiko betebeharrak egunean daudela egiazta­tzen duten agiriak aurkeztuko dira eta besteren konturako langileak izanez gero, Gizarte Ongizateari beharreko ordainketak egiten zaizkiola egiaztatuko da.

e)  Argitalpenak badira, aurtengo urtean argitaratutako aleak.

f)  Ikus-en­tzu­nezko komunikabideen kasuan, a), b), c) eta d) atalez gainera, komunikabidean euskarari aurten emaniko tratamendua azal­tzen duen txos­tena aurkeztuko da, gu­txi­enez honako alderdi hauek adierazita:

— Osorik edo zati bat euskaraz egiten diren programa guztien zerrenda, izena, ematen diren eguna eta ordua, eta programaren eta euskaraz ematen den zatiaren iraupena zehaztuta.

— Programazioaren denboran euskaraz emanikoaren bolumenaren por­tzen­tajea, guztizko programazioarekiko.

g)  38/2003 Dirulagun­tzen legearen 13.2 eta 3. artikuluetan aurrikusitako egoeratan ez dagoela dioen Zinpeko Aitorpena.

Eskaera egileak aurkeztutako dokumentazioa ez dagoela osorik edo Oinarri hauetan eska­tzen diren baldin­tzak ez dituela bete­tzen ikusten bada, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio okerrak zuzen di­tzan edo beharreko dokumentuak aurkez di­tzan, eta jakinaraziko zaio, hori ez badu egiten, bere eskaera bertan behera utzi­ko dela, Herri Administrazioen Erregimen Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68 artikuluak aurreikusitakoaren arabera.     

Dokumentazioa ez bada aurkezten, galdu egingo da diru-lagun­tza­ren onuradun izateko aukera. Era berean, datuak ezkutatu edo datu fal­tsu­ak ematen badira diru-lagun­tza horiek eta, hala behar badu, ondorengoak jaso­tze­ko eskubidea galduko da.     

7.  Dirulagun­tzen ebaluazioa eta erabakia har­tze­ko organo eskuduna.

Zuzendari­tza Ba­tzor­deko lehendakaria, Bidasoa-Txi­ngudi Mugaz Gaindiko Par­tzu­ergoaren euskara lan-mahaiak (hiru udalerrietako euskara teknikari eta ordezkariek eratua) osaturiko epaimahaiak aztertu eta ebaluatuko ditu eskaerak, eta lan-mahai horrek eginiko erabakirako proposamena ikusita, eskumena duen Zuzendari­tza Ba­tzor­deari aurkeztuko zaio, eta Par­tzu­ergoko Lehendakariak hartuko du beharreko erabakia.        

Eskaerak epaimahaiak baloratuko ditu, ondoren aipa­tzen diren irizpideei erreparatuz: Hedabidearen helera edo hedadura eta Bidasoa-Txi­ngudi eskualdea osa­tzen duten hiru hirietan duen eragina eta haien partear­tzea, aldizkakotasuna, Euskeraren erabilera egokia eta maila, Euskeraren presen­tzi­aren propor­tzi­oa.

Esleipen irizpideen informazioa eranskinean osa­tzen da.

Diru-lagun­tza horiek osorik edo neurri batean eman gabe uzteko proposamena egin ahal izango du epaimahaiak.

Eskaera aurkezteak ez du esan nahi berez diru-lagun­tza jaso­tze­ko eskubidea duenik.

8.  Erakunde lagun­tza­ilea.

Bidasoako Garapenerako Agen­tzia, S.A.ri (Bidasoa Bizirik) dagokio oinarri hauetatik etorritako diru-lagun­tzak emateko beharreko kudeaketa eta tramitazio administratiboa aurrera eramatea, eta baita diru-lagun­tza horiek banatu eta ematea ere, Bidasoa-Txi­ngudi Mugaz Gaindiko Par­tzu­ergoaren izenean eta kontura. Hori guztia, bi erakundeek 2017ko abenduaren 18an sinatu zuten Par­tzu­ergoaren jarduerak eta programak kudea­tze­ko hi­tzar­menetik etorritako lankide­tza hi­tzar­menean oinarrituta.           

9.  Dirulagun­tzen ordainketa eta gastuaren egiaztagiriak.

Par­tzu­ergoko Lehendakariaren Ebazpenaren bidez diru-lagun­tzak eslei­tze­ko erabakia hartu ondoren egingo da emaniko lagun­tza­ren %100aren ordainketa, erakunde jaso­tza­ileek honako dokumentazio hau Par­tzu­ergoaren bulegoetan, ekin­tza amaitu eta 30 egun naturaleko epean, aurkeztu eta gero:    

1.  Diru-lagun­tza justifika­tze­ko inprimakia (oinarri hauekin batera doazen eta Par­tzu­ergoaren egoi­tzan eskura dauden justifikazio-ereduen arabera).

2.  Eginiko gastuaren egiaztagiriak (diru-lagun­tza jaso duen jardueraren garapenak sortutako gastuei dagozkien fakturen eta erreziboen kopiak) eta balan­tze ekonomikoa (gastu eta sarrerak).

3.  Memoria osoa, irizpideak eta hemen aipatutako baldin­tzak bete direla egiaztatuz.

Honako betebehar hauek dituzte dirulagun­tzen onuradunek:           

— Par­tzu­ergoari eska­tzen duen guztia ematea dirulagun­tzen inguruko egiaztapenak eta kontrola aurrera eramateko.

— Diru-lagun­tza jaso­tze­rakoan aldaketa objektibo edo subjektiboren bat gerta­tzen bada, Par­tzu­ergoari jakinarazi behar diote.

— Diru-lagun­tza hauez gainera, sektore publikotik nahiz pribatutik beste lagun­tza, sarrera edo baliabide ba­tzuk jaso­tzen badira, horren berri eman behar zaio Par­tzu­ergoari.

— Eman den xederako erabiliko da diru-lagun­tza.           

Diru-lagun­tza honek gai dituen jarduerak eskaeran zehaztutakoaren arabera egingo ditu onuradunak eta ondoren zehazten diren irizpide hauek beteko ditu:

— Jardueraren eduki guztia edo zati bat euskaraz izango da, programazio edo edukiaren %50 gu­txi­enez beti ere.         

— Urtean maiztasun zeha­tza izango du jarduerak.           

— Jardueraren eguneko programazioa osorik euskaraz izango da, edo bestela, euskaraz egiten den emanaldiak maiztasun jakin eta erregularra izango du, eta programa autonomoa, edo beste programa baten atala izango da.

— Irun, Hondarribia eta Hendaian egongo da komunikabidearen en­tzu­leriaren edo aleen tiradaren erdia gu­txi­enez., honako hau, komunikabideek eskura dituzten estatistika-zerbi­tzu­ez baliatuz justifikatu beharko delarik.

— Hiru hizkun­tzak erabil­tzen dituzten komunikabideen kasuan, beste hizkun­tze­tan adierazten dena euskaraz ere agertu beharko da, edo gu­txi­enez guztizkoaren 1/3 izango da.

Bidasoa-Txi­ngudi Mugaz Gaindiko Par­tzu­ergoak egin di­tza­keen ikuskapen lanak onartuko ditu onuradunak.               

10.  Dirulagun­tzen kontrola.

Par­tzu­ergoaren Euskara Lan-taldeak, Zuzendari­tza Ba­tzor­deak eta kasu guztietan Par­tzu­ergoko Lehendakariak, egoki­tzat har­tzen dituzten egiaztapen guztiak egiteko eskubidea dute datuen fidagarritasuna eta dirulagun­tzen erabilera zuzena egiazta­tze­ko.

11.  Ez-bete­tzea.

Jasotako kopuruak itzu­liko dira eta, hala beha badu, berandu­tze interesak ordainduko dira diru-lagun­tza ordaindu den egunetik hasita, honako kasu hauetan:

a)  Jasotako diru lagun­tzak, osorik edo zati bat, deialdi honetan eta oinarrietan aurreikusitakoak ez beste jarduera ba­tzu­etarako erabil­tzea.

b)  Diru-lagun­tza beharreko baldin­tzak bete gabe lor­tzen bada.

c)  Deialdi honetan edo, hala badagokio, diru lagun­tza emateko ebazpenean zehaztutako baldin­tzak ez bete­tzea.          

d)  Oinarri hauek edo diru-lagun­tza emateko erabakiak zehaztutako epeak ez badira bete­tzen.

Era berean, azaroaren 17ko 38/2003 Dirulagun­tzen Lege Orokorraren IV. Tituluak arau-hauste eta san­tzi­oei buruz zehaztutako xedapenak aplikatuko zaizkie oinarri hauei eta berauen arabera emaniko dirulagun­tzei, eta Par­tzu­ergoko Lehendakariaren egitekoa izango da dagozkion espedienteak hasi eta erabaki­tzea.

12.  Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioaren inguruan, eta emaniko dirulagun­tzen exekuzio eta garapenaren inguruan sor litekeen zalan­tza oro Par­tzu­ergoko Lehendakariak erabakiko du, Zuzendari­tza Ba­tzor­dearen eta Par­tzu­ergoko Euskara Lan-taldearen Txos­tenak ikusi ondoren.

Irun, 2018ko abenduaren 28a.—Jose Antonio Santano Clavero, lehendakaria.                (8642)

EUSKARA HEDABIDEENTZAKO DIRULAGUNTZEN ERANSKINA

 

 

Kontuan hartuko dena

Indikatzaileak

Onartua / Ez onartua

HEDADURA

20 puntu

Komunikabidea hedatzen den herri kopurua (baldintza baztertzailea)

-Ikusentzunezko eta aldizkari digitalen kasuan karatula eta informazio orokorrean nahitaezkoa izango da Bidasoa-Txingudi eskualdea edo hiru herrien komunikabidea dela aipatzea

 

-Argitalpenak: zabalpen zerrendan hiru herrien arteko oreka beharko da.

Onartua

-Aurreko baldintzak ez betetzea

Ez onartua

10 puntu

Udalerriei buruzko informazioa orekatua izatea

Tokiko albisteak lantzerakoan, udalerrien arteko oreka izatea

 

 hiri bakoitzeko % 100ko irismena = 10 puntu

 Gutxieneko hiri bakoitzeko % 20ko irismena = 2 puntu

 

 

10 puntu

Komunikabidearen erabilpen maila

-Ikusentzunezkoak:

 Eskualdeko biztaleen gutxieneko % 50tik gora = 10 puntu

 Eskualdeko biztaleen gutxieneko % 20a = 2 puntu

Demostratu behar dute.

-Argitalpenak: tirada osoa urtean.

 Hilabetero = 10 puntu

 Gutxienez Hiru hilabetero = 5 puntu

 

-Aldizkari digitalak: bisita kopurua.

 3.001etik gora = 10 puntu

 Gutxienez 1.000 bisita hilabetean = 5 puntu

Demostratu behar dute

ALDIZKOTASUNA

20 puntu

 

-Ikusentzunezkoak: propio ekoiztutako orduak egunero

 Astean 5 ordutik gora = 20 puntu

 Gutxienez astero 2 ordu= 5 puntu

Demostratu behar dute.

-Aldizkariak: agerpen maiztasuna

 Hilabetero = 20 puntu

 Gutxienez Hiru hilabetero = 5 puntu

 

-Aldizkari digitalak: albisteen eguneraketa

 Astero 20 albisteetatik gora = 20 puntu

 Gutxienez astero 5 albiste = 5 puntu

 

EUSKARAREN ERABILERA EGOKIA

20 Puntu

Euskararen gutxieneko agerpen portzentuala komunikabidean

Hizkuntza bakarrekoak euskaraz

 Elebidunetan % 50a gutxienez euskaraz

 Hirueledunetan % 33 gutxienez euskaraz

Onartua

Aurreko parametroetatik beherakoa

Ez onartua

5 puntu

Euskararen gutxieneko agerpen portzentuala komunikabidean (gutxienekoak beteta)

Euskararazko edukinaren portzentaia

 

 Euskara hutsean = 5 puntu

 Gutxienez % 33 = puntu bat

 

 

Erabiltzen duen euskara zuzena izatea, eta Euskaltzaindiako arauak betetzea, testuinguruaren araberako komeni den kasuak salbu (baldintza baztertzailea)

Euskara egokia

Onartua

Euskara desegokia

Ez onartua

5 puntu

Bertako euskalkiaren/euskalkien erabilera

Euskalkiaren erabilera badago = 5 puntu

 

Euskalkiaren erabilerarik ez dago = o puntu

 

5 puntu

Komunikabidearen ekoizpenean euskara sorkuntza hizkuntza izatea, itzulpenera jo gabe

Euskaraz dagoena euskaraz sortu da = 5 puntu

 

Euskaraz dagoena itzultzera bidali da = 0 puntu

 

5 puntu

Euskarari berari albiste gisa balioa ematea

Euskararen inguruko albisteak agertu ohi dira = 5 puntu

 

Euskara ez da albisteetako bat = 0 puntu

 

EKOIZPENA

20 puntu

-Irratiak: emisio propio orduak urtean.

-Orrialde kopuruak urtean.

Ikusentzunezkoak: propio ekoiztutako orduak egunero

Astean 20 ordutik gora = 20 puntu

Gutxienez astero 5 ordu= 5 puntu

 

 

Aldizkariak: Orrialde kopurua

Aldizkari osoa euskaraz = 20 puntu

Gutxienez % 33a euskaraz = 5 puntu

 

Aldizkari digitalak: albiste kopurua

Albiste guztiak euskaraz = 20 puntu

Gutxienez albisteen % 33a euskaraz = 5 puntu

 

AURREKONTUA

20 puntu

Urteko aurrekontuaren arabera

12.000 eurotik beherako aurrekontuak = 5 puntu

80.000 eurotik gorako aurrekontuak = 20 puntu