ELGETAKO UDALA
Iragarkia
Udal Osoko Bilkurak,
2018ko urriaren 30eko batzarrean hasierako onarpena eman zion «Beheko plantan
eta estaldura azpiko lokalen erabilpena tertziariotik etxebizitzara aldatzeko
jarduerak arautzeko Ordenantzari».
Jendaurreko epea
amaitu da, beraren aurka inongo alegaziorik izan gabe, beraz Ordenantza hau
behin-betiko izaeraz onartuta geratu da, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen
dituen Legearen 70.2 artikuluak dioenaren arabera, bere eduki osoa argitaratzen
da, adieraziz Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratzen den biharamunetik sartuko dela indarrean.
Administrazio bidean
behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren
Administrazioarekiko Auzietako Salaran aurrean, iragarkia argitaratzen den
hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Elgeta, 2018ko
abenduaren 19a.—Iraitz Lazkano Garitaonandia, alkatea. (8443)
Udal ordenantza arautzailea,
lokalak etxebizitza bihurtzearen gainekoa.
ZIOEN AZALPENA
Elgetako Etxebizitzetarako
Hiri Lurzoruan finkaturiko esparruetan kokatutako beheko plantan eta estaldura
azpiko lokalen erabilpena tertziariotik etxebizitzara aldatzeko
jarduerak arautzeko Ordenantza 2012ko martxoaren 16an argitaratu zen.
Ordutik hona ez da ia aldaketarik egon lokal izaeratik etxebizitza izaerara.
Hortaz, ikusita
zer-nolako emaitza datozen araudi hori aplikatzetik, ondorioztatu da
komenigarria dela ordenantza berri bat egitea, egokituago egongo dena Elgetako
udalerriaren oraingo errealitatera.
Horri buruz, 3/2015
Legea, ekainaren 18koa, etxebizitzarena, jakitun izanda etxebizitza
lurzorua ondasun urria dela gure geografian, agertzen da mekanismo batzuk
ezartzearen alde, sustatzeko herri trinko baten eredua eta ez herri hedakor
batena, lurzoruaren okupazioa izan dadin arrazionalagoa. Hala, Lege horrek,
51.6 artikuluan, ezartzen du udalek aukera dutela, udal ordenantza bat
onartuta eta planeamendu orokorra aldatu barik, hirugarren sektoreko erabilera
etxebizitza erabilerara aldatzeko etxebizitza eraikinetako beheko
solairuetan.
Horregatik
guztiagatik, beharrezkoa da udal ordenantza arautzaile hau onartzea,
lokalak etxebizitza bihurtzearen gainekoa.
Ordenantza
berriarekin lortu gura da etxebizitza kopurua handitzea erabili barik
lurzoru berririk; horrez gain, irtenbide bat eskaintzea gutxi erabilitako
lokalen jabeei, eta itxura hobetzea lonjak itxita dauden auzoetan, ekidinez
erakargarria ez den efektu estetikoa.
Ordenantzak
erregulatzen ditu baldintza teknikoak eta exijitzen diren betekizunak
baimena emateko lokal bat etxebizitza bihurtzeko, eta definitzen du
prozedura bat lizentzia lortzeko. Halaber, udalaren eskumena izango da
ziurtatzea sortu diren etxebizitza horiek erabilera horri eskatzen
zaizkion baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako, aztertu beharko dira
kasuz kasu erabilera aldaketako eskaera guzti-guztiak.
Azkenik, adierazi
behar da ordenantza hau eratu dela hirigintza antolamenduaren udal ordenantza
osagarri bat moduan, 2/2006 Legeak, ekainaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hirigintzarena,
75. Artikuluan oinarritua.
I. KAPITULUA
XEDEA ETA APLIKAZIO EREMUA
1. artikulua. Xedea.
Ordenantza honen
xedea hau da: Bizitegi eremu finkatuetako eraikuntzetan lokalen erabilera
etxebizitzara aldatzeko jarduketa erregulatzea, Elgetako Arau
Subsidiarioak ezarritako irizpideen arabera, edo hauek ordezkatzen dutenak.
2. artikulua. Aplikazio
eremua.
1. Erabilera aldaketa, erregulatua ordenantza honetan, bakarrik egin
ahal izango da hiri lurrean dauden etxebizitza eraikinetako lokaletan,
betiere udalerriko Arau Subsidiarioetan (AASS) sailkatu eta mugatzen badira,
edo hauek ordezkatzen dutenak.
Ordenantza honen
eraginetarako, ulertzen da beheko solairua dela bide publikotik edo espazio
libretik zuzenean sartzen dena, zorua sarbidearen fatxadan egonik eta
gehienez 1 m fatxada dagoen kalearen sestraren gainetik edo azpitik.
2. Halaber, fatxada batean lokala ezin bada bihurtu etxebizitza
beheko solairuan, eta lokalaren alturak onartzen badu, aldatu egin daiteke
eraikuntzaren profila, eta sortu daiteke solairuarte berri bat, etxebizitza
izateko, bigarren zuzkidura jarduketa baten bidez.
Edozelan ere, bai
beheko solairuko lokalak, bai etxebizitzarako solairuarte berriak bete
beharko ditu baldintza guztiak, indarrean dagoen araudian ezarritakoak (EKT,
AASS, ordenantza hau eta abar).
3. Ordenantza honen aplikazio eremutik kanpo daude eta, hortaz etxebitza
bihurtzeko aukeratik kanpo: jatorrian soto konfigurazioa agertzen duten
lokalak; eta kanpoko perimetroaren itxituren % 50etik gorako proportzio batean erdisoto egoera bat agertzen
duten lokalak, beste lokal batzuekin kontaktuan ez badaude, berdin izanda
duten erabilera.
Ondorio horietarako,
erdisototzat joko da beheko solairuaren azpitik dagoena eta eraikuntzarekin
kontaktuan dauden lurzoruko sestratik metro bat baino gehiago irteten dena.
4. Era berean, ordenantza hau ez zaie aplikatuko antolamenduz kanpo
edo plangintzarekin bat ez datozen egoeraren batean badaude.
II. KAPITULUA
LOKALAREN BALDINTZAK ERABILERA ALDATZEKO
3. artikulua. Bizigarritasun
baldintzak.
Erabilera aldaketa
baimendu ahal izateko, lokalak eduki beharko ditu bizigarritasun baldintza batzuk;
hona hemen horiek:
1. Azalera
erabilgarria eta gutxieneko etxebizitza programa:
Horri buruz, aplikatuko da Elgetako Arau
Subsidiarioek (AASS) 48. artikuluan edo hauek ordezkatzen dutenek xedatzen
dutena.
1.— Etxebizitzaren
programa eta dimentsio orokorrak.
a) Etxebizitzaren gutxieneko dimentsioa:
Ezin izango da 40 m²-tik beherako azalera erabilgarria duen etxebizitzarik
eraiki.
b) Gutxieneko programa:
— Etxebizitza guztiek, gutxienez, Babes
Ofizialeko Etxebizitzen arauetan ezarritako programa izango dute edo haien
ordez ematen direnak.
c) Apartamentuak.
— 60 m²-ko azalera erabilgarrira iristen ez diren etxebizitza
unitateari apartamentu deritzo.
— Ezin izango ditu bi logela baino gehiago
izan, ezta guztira lau atal nagusitik gora eduki ere (egongela, sukaldea eta bi
logela), atal bizigarritzat hartzen ez diren banaketa atalak eta bainugela
eta antzekoak alde batera utzita.
— Apartamentuak etxebizitza gisa
zenbatuko dira hirigintza estandarren zenbatzeari dagokionez.
— Eraikin bakoitzean, apartamentu kopurua
ez da etxebizitza kopuru osoaren laurdena baino handiagoa izango.
— Artikulu honetakoak izan ezik, Arau
hauetan etxebizitza edo etxebizitza unitateei buruz egiten diren aipamen
guztiek apartamentuentzat ere balioko dute.
d) Etxebizitzen batez besteko neurriak.
Eraikin bakoitzean, etxebizitzek gutxienez
80 m²-ko azalera
erabilgarria izango dute batez beste (etxebizitzarako gordetako azalera osoa
etxebizitza kopuruaz zatitua).
2.— Gela
eta atalen gutxieneko neurriak.
— Pieza bakoitzaren azalera erabilgarriak
eta gutxieneko neurriak, gutxieneko zabalera librea eta gutxieneko
altuera librea, Babes Ofizialeko Etxebizitzen arauek edo haien ordez ematen
direnak ezarritakoak izango dira.
3.— Gelen
argiztapen eta aireztapena:
Babes Ofizialeko etxebizitzen arauetan
ezarritakoak izango dira edo haien ordez ematen direnak. Orobat,
«Osasungarritasun Instalazioa: Aireztapena» NTE-ISV arau teknikoak bete beharko
dira, 1975eko uztailaren 2ko Aginduak onartuak edo aipatutakoak etorkizunean
ordezten dituztenak.
4.— Urbanizatutako
lur mailarekiko garaiera.
Etxebizitza bateko gelak argiztatu edo
aireztatzen dituen edozein baoren barlasaiak 2,20 metroko gutxieneko
garaiera izango du aurrean duen espazio urbanizatu publiko nahiz pribatuari
dagokionez, aipatutako espazioaren eta fatxadaren artean gutxienez 3,00
metro luzerako eta 1,00 metro garaierako obra itxieraz itxitako terraza edo
lorategi pribatu bat dagoenean izan ezik.
Etxebizitzen zoruak, bere azalera osoan,
urbanizatutako sestra baino 0,40 metro gorago egon beharko du. Baldintza hau
betetzen ez duen atala, horrenbestez, ezin izango da etxebizitzarako
erabili.
5.— Etxebizitzaren
antolamendu funtzionala:
Espazioaren zatibanaketak honako baldintza
hauek bete beharko ditu:
— Logelak eta garbigelak bereizitako atalak
izango dira beti.
— Ezin izango da sukaldetik zuzenean
garbigela edo logelara sartu.
— Logeletara
korridoretik edo egongelatik sartu beharko da, baita beste logela batetik ere,
aurreko baldintza betez gero.
— Bainugela eta
komunera zirkulazio espazioetatik sartuko da, bainugela bat baino gehiago
izanik haietako batek adierazitako baldintza betetzen duenean izan ezik.
Hala, gainerakoak logelatan jarri ahal izango dira, sarbide zuzenarekin.
— Lau logelako etxebizitzek
bi bainugela oso eduki beharko dituzte derrigorrez.
6.— Etxebizitza lokaletarako sarbideak:
a) Atalondoak.
— 2,20 metroko gutxieneko
zabalera eta 2,00 metroko gutxieneko luzera izango dute, sarrerako ateak osatzen
duen planotik neurtuak.
— Atalondoko atearen
zabalera eskailerarenaren berdina edo handiagoa izango da, 1,40 metroko gutxieneko
argiarekin. Orrietako bat finko eduki ahal izango da burdindegiko atal
mugikorrekin.
— Igogailuaren
aurreko espazioa, atalondoaren mugakide, 1,50 m diametrozko zirkulu bat
inskribatu ahal izango da.
— Ezin izango da
atalondoan oinarte, beheko oin eta sotorako sarbide zuzenik egin, etxebizitza
komunitatearekin lotutako erabilerarik ez badute betiere.
b) Eskailerak.
— Eskailerak hartzen
duen espazioak 2,20 metroko gutxieneko zabalera izango du paramentu artean;
tarteuneek, aldiz, 1,00 metrokoa, paramentu artean ere neurtua (eskailera
kaxaren horma eta baranda, igogailuaren baoaren itxiera edo karela).
— Mailagainaren gutxieneko
zabalera, hegalkina eta moldura kontuan hartu gabe, 28 cm-koa izango da;
mailartearen garaierak, aldiz, ez du 18 cm-tik gora egingo.
— Eskailera tarteune
batek 16 maila izango ditu gehienez.
— Eskailera
makurretan, gutxieneko zabalera 1,20 metrokoa izango da eta eskailera mailek
0,25 metroko gutxieneko mailagaina izango dute, eskudelaren barne lerrotik
0,45 metrora neurtuta.
— Lokal edo etxebizitzetako
ateaurreko eskailburuek, 1,50 m diametrozko zirkulu bat inskribatu ahal izango
da.
— Lokal edo etxebizitzetarako
sarbiderik gabeko eskailburuen gutxieneko hondoa eskailera mailaren luzeraren
berdina izango da.
— Eskailburu
atedunetan, ateen eta eskailera mailaren ertzaren arteko gutxieneko distantzia
25 cm-koa izango da.
— Eskailburu
angeludunak, eskailburu zatituak eta eskailera konpentsatuak debekatu egiten
dira.
— Eskailera
eskudelaren gutxieneko garaiera 0,95 metrokoa izango da, mailagainaren
kanpoko ertzaren bertikalean neurtua.
— Baranda
balaustreen eta karelen arteko gehienezko tartea 12 cm-koa izango da,
horizontalean neurtua.
— Eskailera kaxak
pertsona bat ohatilan ateratzeko behar beste zabalera izan beharko du.
— Eskailerek
komunikazio zuzena izango dute fatxada edo patio batekin. Oin bakoitzak 1,00
m²-ko gutxieneko
azalerako leiho bana izango du.
— Era berean,
eskailerak aireztapen iraunkorra izango du goialdean, baita aire sarrera bat
behealdean ere, atalondoko atearen bitartez edo patioren bateko atearen
bitartez.
— Aurrekoaren
kaltetan izan gabe, Babes Ofizialeko etxebizitzen arauak beteko dira edo
haien ordez ematen direnak. Orobat, «Osasungarritasun Instalazioa: Aireztapena»
NTE-ISV arau teknikoak bete beharko dira, 1975eko uztailaren 2ko Aginduak
onartuak edo aipatutakoak etorkizunean ordezten dituztenak.
Era berean,
«Osasungarritasun Instalazioa: Aireztapena CTE-HS3 Calidad del aire interior».
Ordena FOM 588/2017 ekainak 15ekoa (Boletín
Oficial del Estado 149- 2017 ekainak 23), edo aipatutakoak etorkizunean
ordezten dituztenak.
2. Lokalerako sarbidea.
Lokalak, etxebizitza
bihurtu nahi badu, sarbide bat eduki behar du, bai eraikinaren komunikazio
bertikaleko nukleotik (ataria edo eskailera), bai euskarri partzelaren
beraren espazio ez eraikitik, hau da, ezingo du izan zuzeneko sarbiderik bide
publikotik.
Sarbide hori ezin
bada egin fisikoki, funtzionalki edo legez, eta salbuespenez, baimendu ahal
izango da egitea zuzenean aurrealdean duen kanpo espazio ez eraikitik, egokituz
atarte berri bat, edo atondo/banatzaile independentea, zeinari ireki ahal
izango zaizkion sarbideko ateak, gehienez 4 etxebizitzakoak.
3. Ke eta gas hustea.
Sukaldeetan, eta
errekuntza edo gasak sortzen diren beste gela batean, hodi independenteak
egongo dira keak eta gasak botatzeko, irteera batekin eraikinaren
teilaturaino. Sistema hori izango da erauzgailu mekaniko bat, konektatua hodi
bertikal independente bati. Ezin bada hala egin, exijituko da talde iragazle
bat ke irteera bakoa, ikatz iragazkiarekin.
Galdararen errekuntzako
gasak hustuko dira ahal bada estalkira. Ezinezkoa izanez gero, hustu daiteke fatxadara,
kanpoko sestratik 2,30 m-tik gorako altura batean.
4. Saneamendua.
Etxebizitza
berriek hargunea izango dute zorroten nagusira edo, bestela, saneamendu
sarearen puntu batera, sifoi kutxatilaren aurrekoa, edo eraikinaren
erregistro putzura.
4. artikulua. Pribatutasuna
eta segurtasuna.
Horri buruz,
aplikatuko da Elgetako Arau Subsidiarioek (AASS) 54. artikuluan edo hauek
ordezkatzen dutenek xedatzen dutena.
— 54. art. Baldintza
orokorrak.
1. Arau Subsidiario hauen babesean eraikitako eraikin guztiek izaera
orokorreko segurtasun eta babeserako araudiak eskatzen dituen eraikuntza eta
funtzionalitate beharkizun guztiak bete beharko dituzte.
2. Era berean, Babes Ofizialeko Etxebizitzak erregulatzeko arauek
edo hauen ordezkoek gai honen inguruan xedatzendutena bete beharko dute.
5. artikulua. Klimatizazioa.
Debekatzen da jartzea
aire girotuko aparatuak, bide publikotik ikusten badira. Bide publikora ematen
duten klimatizagailuen aire irteerako saretak jarri behar dira 2,30 m-ko gutxieneko
altura batera.
6. artikulua. Intsonorizazioa.
Etxebizitza
berriaren soinu maila egokituko zaio indarrean dagoen zarataren gaineko
araudiari, bai eremu orokorrekoari bai tokikoari, ondoko instalazioen
ezaugarrien arabera, egon daudenak eskaera egiten den unean, baita ere,
trafikotik datorren kanpo zarataren arabera; horregatik, egokitze proiektuan
bermatu eta justifikatu beharko da teknikoki haren intsonorizazio egokia.
7. artikulua. Iragazgaiztea.
Hezetasunaren aurka babesteko, lokala
egonez gero lursailaren kontra, neurri hauek hartuko dira:
a) Iragazgaiztea: Barrukoa eta kanpokoa, estaldura hidrofugoz,
pintura iragazgaiztekoaz edo lamina iragazgaiztekoez.
b) Drainatzea: Hormaren eta lursailaren artean, lamina drainatzaile
baten bidez, edota fabrikako barne orri bat egitea kamara bat sortuz 15 cm-koa.
Horren eta kanpoko hormaren artean. Zoladuraren eta lursailaren artean, legar
geruza batez > 15 cm-koa. Zolataren azpitik.
c) Drainatzearen urak husteko sarea: Konektatua saneamendu sareari
drainatze hodi perimetral baten bidez, kanpoko horma hasten den lekuan, edo
kanaletak edukitzea ura jasotzekoa ganberan kanpoko orriaren eta barruko
orriaren artean.
d) Neurri zehatzak zehaztuko dira iragazgaizte mailaren arabera,
eraikuntza araudi aplikagarrian eskatua.
e) Hori guztia, kalterik egin gabe aurrekoa hobetzen duten beste
proposamen tekniko alternatibo batzuei.
8. artikulua. Isolamendu
termikoa.
Horri buruz, jarraituko zaio eraikuntzari
buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoari.
9. artikulua. Toldoak.
Orokortasunez ez da onartuko toldoak jartzea
beheko solairuko lokaletan, salbuespen honekin: erabilera aldatu duen lokalaren
beheko forjatuaren kota badago aurrealdera ematen duen espazio publikoaren
(kalea, plaza...) sestra baino 2 m- gorago.
Baldintza horretatik salbuetsiko dira
babes zerrenda bat duten kasuak (berdegunea, terraza...), 2 m zabalerakoa
lokalaren artean eta erabilera publikoko kanpoko ibilbideen eta oinezkoen
pasabideen artean, eta abar. Zerrenda hori titulartasun pribatukoa izan daiteke
(komunitatekoa edo ez), edo izan daiteke lorategi eremu publikoa.
Kasu guztietan jarraituko dira Elgetako
Arau Subsidiarioetako (AASS) irizpideak edo hauek ordezkatzen dutenak.
10. artikulua. Solairuerdiak.
Horri buruz, aplikatuko da Elgetako Arau
Subsidiarioek (AASS) 49.7. artikuluan edo hauek ordezkatzen dutenek xedatzen
dutena.
Beheko oinetako sabaiondo edo oinarteak.
a) Beheko oineko lokalaren zati direnak bakarrik baimenduko dira. Ez
dute, horrenbestez, lokaletik kanpoko sarbide independienterik edukiko eta
erregistro unitate bereizezin bat eratuko dute harekin.
b) 1,80 m-tik gorako garaiera librea duten lokaletan bakarrik eraiki
ahal izango dira. Gutxieneko garaiera 2,40 metrokoa izango da behealdean, eta
2,24 metrokoa sabaiondoan.
c) Salbuespen gisa, oinarte edo sabaiondoak biltegi erabilera balu,
4,55 m-ko gutxieneko garaiera librea onartuko litzateke; behealdeko
garaiera libreak 2,40 m-koa izaten jarraitu beharko luke.
d) Gehienezko azalerak ezingo du beheko oineko lokalaren azalaren % 40a gainditu.
e) Oin horretatik aurreko eraikinaren fatxada edo fatxadetako
behealderainoko gutxieneko distantzia 4,00 m-koa izango da. Gainera,
haietara iristea baimenduko da oinarteko zorua kanpoko urbanizazioaren sestra
gaineko 0,50, gutxiagoko mailan gelditzen den tarteuneetan.
f) Baimendutako oinarteak ezin izango dira etxebizitza gisa
erabili, ezta publikoa zerbitzatu edo pertsonen egonaldi luzeetarako.
11. artikulua. Estetika baldintzak.
1. Lokalaren fatxada bat etorriko da eraikinaren gainerakoekin,
distortsio estetikorik barik materialetan, koloretan eta abarretan.
2. Erabilera aldatzeko sortzen diren baoak bat etorriko dira goiko
solairuetako baoen ardatzekin.
3. Aldaketa estetikoak egiten badira lokala dagoen eraikinaren fatxadan,
erasandako lokalaren fatxada ere egokitu egin beharko da aldaketa horietara.
12. artikulua. Inguruko
erabilerak.
Lokalaren berezko baldintzez gain, mugako
lokalek eta haren ondokoek erabileraren bat izan beharko dute, bateragarria
dena etxebizitzaren erabilerarekin, ez dadin izan desegokia erabilera hori
ezartzea haren inguruan dauden jarduerengatik.
III. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
13. artikulua. Aplikazio araudi
subsidiarioa.
Ordenantza hauetan arautzen ez diren
alderdi guztietan, jarraituko da Elgetako Arau Subsidiarioek (AASS) edo hauek
ordezkatzen dutenek xedatzen dutena.
14. artikulula. Hirigintza
kargak.
Hirigintza kargak ordaindu beharko dira,
kasuan kasu planteatutako zuzkidura jarduketa guztiei eta bakoitzari
dagozkienak.
15. artikulua. Izatezko egoerak
erregularizatzea.
Baimendu ahal izango dira, ordenantza
honen betetze graduaren heinean, ordenantza hau indarrean sartu baino lehen
eta udal lizentzia izan barik, egindako erabilera aldaketa jarduketak.
Jardun horien legezkotasunari buruz, lizentzia
barik egindako obren tasak eta zergak derrigorrean ordaindu beharko zaizkio
udalari.
16. artikulua. Erabilera aldatzeko
prozedura.
1. Prozedura hasiko da lokalaren jabeak aurkeztutako eskaera baten
bidez, lokaleko jabeak hartarako aurkeztua, eta horretarako, ekarri beharko du
lokalaren eskritura publikoa.
2. Udal zerbitzu teknikoen txosten tekniko baten bidez baloratuko
da lokalak zer gaitasun duen han bertan etxebizitza bat hartzeko,
azaldutako irizpideen arabera.
3. Jabeak ematen dituen dokumentuez ez bada nahikoa, eskatu dakioke
agiri gehiago aurkezteko.
4. Begiratuta lokalak betetzen dituen edo ez baldintzak etxebizitza
bat jartzeko, udalak erabakiko du baimen hori ematea edo ez ematea. Emanez
gero, akordioan bertan adieraziko da zenbatekoak izango diren jardun horren
hirigintza kargak (zuzkidura-karga kentzea).
5. Erabilera aldaketa gauzatuko da hitzarmen baten bidez, zeina
sinatuko duten interesdunak eta udalak, eta hitzarmenean agertuko dira
hirigintza kargak (zuzkidura karga kentzea) eta zelan ordaindu.
6. Aurreko guztia egingo da kalterik egin gabe hirugarrenen
eskubideei eta eragin ditzakeen jabetza horizontaleko tituluen aldaketei.
Erabilera aldaketako udal lizentziak ez
ditu behartzen ondasun higiezineko gainerako jabeak, ez die eragiten
harremanei partikularren artean, zeintzuen liskarrak, akordiorik egon ezean,
erabakiko diren justiziako auzitegi arruntetan.
7. Erabilera aldatzeko eskubidea hartuko da aipatutako hitzarmena
sinatzen den unean. Edozelan ere, etxebizitza egokitzeko obren lizentzia
lortzeko, interesdunak proiektu tekniko bat aurkeztu beharko du.
8. Obra lizentziak zehaztuko du zer agiri aurkeztu behar diren
okupazio lizentzia lortzeko (agiri teknikoak, obra berriko eskritura, alta
ematea OHZn...).
9. Urtebeteko epean hitzarmena sinatzen den egunetik aurrera, obra
bukatuta egon beharko da, lehen okupazioko lizentzia lortuta eta etxebizitzan
norbait bizi beharko da. Azken baldintza hori egiaztatu beharko da gutxienez
etxebizitzan biztanle baten errolda agiriaz.
Ez bada betetzen
aurreko hori, interesdunak galdu egingo du eskubidea erabilera aldatzeko, eta
penalizazio moduan, itzuliko zaio hirigintza karga moduan ordaindutako
zenbatekoaren % 50
bakarrik.
10. Egiaztatutakoan aurreko ataleko baldintzak beteta daudela, udal
erabakiz deklaratuko da gauzaturik erabilera aldaketa, eta erabakiko da etxebizitza
inskribatzea etxebizitza bihurtutako lokalen erregistroan.
11. Erabilera aldaketa gauzatutakoan, udalak egoera hori jarriko du
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hiri Katastroaren jakinaren gainean, dagozkion
eraginetarako.
Edozelan ere, eskatu
ahal izango da komunikazio hori egiteko jabeak berak.
17. artikulua. Etxebizitza
bihurtutako lokalak erregistratzea.
Udalak erregistro
bat sortuko du, non inskribatuko dituen erabilera baimena lortu duten lokal
guztiak.
Udalak ziurtagiriak
emango ditu, interesdunek eskatzen badute aldaketa egiaztatzeko.
18. artikulua. Zehapenak
eta arau hausteak.
Ordenantzak «udal
ordenantza, hirigintza antolamenduaren osagarria» izaera du; horregatik,
ordenantza honen arau-hausteak santzionatuko dira 2/2006 Legearen arabera,
lurzoruarena eta hirigintzarena.
Xedapen derogatzailea.
Ordenantza hau
indarrean sartzen denean indargabetuta egongo da «Etxebizitzetarako hiri
lurzoruan finkaturiko esparruetan kokatutako beheko plantan eta estaldura
azpiko lokalen erabilpena tertziariotik etxebizitzara aldatzeko
jarduerak arautzeko ordenantza».
Azken xedapena.
Ordenantza hau
indarrean sartuko da Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta 15 egunera.