3
TOKI ADMINISTRAZIOA

BIDANIA-GOIAZKO UDALA

Goazko Herri Ostatua ustia­tze­ko lizitazioa. Goiazko Herri Ostatuko Taberna jate­txe­a zerbi­tzu kudeaketarako kontratua eslei­tze­ko lehiaketa publikoa.               

Bidania Goiazko Udalba­tzak 2018ko abenduaren 5ean egindako osoko bilkuran, Goiazko Herri Ostatuaren zerbi­tzu­a kudea­tze­ra emateko kontratuan, lehiaketa irekian agindu behar duten Baldin­tza Ekonomiko-Administratibo partikularren Plegua onartu zuen.      

Plegu hauek jakinarazpen publikora jar­tzen dira 8 egunez, interesatuek aztertu eta hauei buruz bidezkoak deri­tzen alegazioak aurkeztu ahal izan di­tza­ten, erabakia hartu zuen organoaren aurrean. Aldi berean, emakida honen lehiaketaren deialdia ere egiten da, erreklamazioak aurkezten badira, hauek ebazteko behar den denboraz atze­ratuko bada ere.

1.  Eslei­tza­ilea:

Bidania Goiazko Udala.

2.  Kontratuaren xedea:

a)  Goiazko Herri Ostatua taberna jate­txe­aren zerbi­tzu­a kudea­tzea.

b)  Emakida epea: urte bat, bost urterarte luzagarria.  

3.  Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio modua:

a)  Tramitazioa: Arrunta.

b)  Prozedura: Irekia.

c)  Modua: Lehiaketa.

4.  Lizitazio mota:

50 €/hileko kanona (B.E.Z.a barne), gainetik hobetu ahal izango dena.

5.  Bermeak:

Behin-behinekoa: Ez dago.

Behin betikoa: 1.500,00 €.

6.  Informazioa eta dokumentazioa non eskuratu:

a)  Erakundea: Bidania Goiazko Udala.

b)  Helbidea: Bidania Gunea, 2.

c)  Herria eta posta kodea: 20496 Bidania Goiatz.

d)  Telefonoa: 943.681.109.

e)  Faxa: 943.681.098.

f)  E-mail: udala@bidania-goiatz.eus.

www.bidania-goiatz.eus.

7.  Proposamenak aurkezteko modua:

a)  Aurkezteko epea: 30 egun natural, iragarki hau Gipuz­koako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen denetik.           

b)  Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldin­tza Ekonomiko-Administratiboen Pleguan eskatutakoa.

c)  Aurkezteko lekua: Bidania Goiazko Udaleko Idazkari­tzan.

8.  Proposamenen ireki­tzea:

a)  Erakundea: Bidania Goiazko Udala.

b)  Data: Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko asteazkena.

c)  Ordua: 19:00.etan.

Bidania-Goiatz, 2018ko abenduaren 17a.—Joxe Erramun Goi­koe­txe­a Amiama, alkatea.               (8367)