3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

IX. Mariasun Landa Sariak emateko 2019ko deialdia. BDNS (Identif.): 430243.

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitara­tzen da. Horren testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean kon­tsu­lta daiteke, goiburuan zehazten den erreferen­tzi­a zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Berdintasun azpisaileko zinego­tzi delegatuak, 2018ko abenduaren 19an, dekretu zka. 3603, IX. Mariasun Landa Sariak emateko deialdia onartu du.  

Diru-lagun­tza lerroa: IX. Mariasun Landa Sariak.

Lerro horretarako baimendutako gastua 900 eurotakoa da.              

Eskaerak aurkezteko epea irekiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta 2019ko otsa­ilaren 1ean amaituko da (hau barne).

Lehiaketarako deialdia eta oinarriak 2018ko abenduan Gipuzkoako Boletín Ofizialean eta Udal webgunean argitaratuko dira (www.errenteria.eus).

Errenteria, 2018ko abenduaren 19a.—Jaione Karrikiri Garaño, alkateordea.    (8455)