3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2019 urtean emango diren Kiroletako azpisailaren diru-lagun­tzak emateko deialdia. Diru-lagun­tza lerroa: 5.1 Kirol Entitateak. Ohiko Jarduera. BDNS (identif): 429345.

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitara­tzen da. Horren testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean kon­tsu­lta daiteke, goiburuan zehazten den erreferen­tzi­a zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2018/11/13ko datarekin, 3191 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2019. urtean eta 2019-2020 ikasturtean zehar diru-lagun­tzak ematea arau­tze­ko oinarri orokorrak onartu ditu.

Gizarte Zerbi­tzu­etako saileko zinego­tzi delegatuak, 2018/11/16an, dekretu zkia. 3242 ebazpenean jaso­tzen diren diru-lagun­tzak emateko deialdia onar­tze­a erabaki du. Horien artean:      

5.1. Diru-lagun­tza lerroa: Kirol Entitateak. Ohiko Jarduera.            

Lerro horretarako baimendutako gastua 20.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da 2019ko otsa­ilaren 1ean.

Deialdi honi buruzko informazioa interesa duten per­tso­na edo entitateek eskura dezakete Errenteriako Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do?ayto=067&elem=13524) eta Kiroletako azpisailean, Gal­tza­rabordako Kiroldegian, 2. solairuan (Tfnoa.: 943.449.691 – helbide elektronikoa: kirolak@errenteria.eus).         

Errenteria, 2018ko abenduaren 17a.—Jaione Karrikiri Garaño, alkateordea.    (8409)