3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2019 urtean emango diren Kiroletako azpisailaren diru-lagun­tzak emateko deialdia. Diru-lagun­tza lerroa: 5.2. Kirol Entitateak. Ezohiko Jarduerak. BDNS (Identif.): 429349.

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitara­tzen da. Horren testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean kon­tsu­lta daiteke, goiburuan zehazten den erreferen­tzi­a zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2018/11/13ko datarekin, 3191 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2019. urtean eta 2019-2020 ikasturtean zehar diru-lagun­tzak ematea arau­tze­ko oinarri orokorrak onartu ditu.

Gizarte Zerbi­tzu­etako saileko zinego­tzi delegatuak, 2018/11/16an, dekretu zkia. 3242 ebazpenean jaso­tzen diren diru-lagun­tzak emateko deialdia onar­tze­a erabaki du. Horien artean:      

5.2. Diru-lagun­tza lerroa: Kirol Entitateak. Ezohiko Jarduerak.       

Lerro horretarako baimendutako gastua 19.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da 2019ko abuztuaren 31n.

Deialdi honi buruzko informazioa interesa duten per­tso­na edo entitateek eskura dezakete Errenteriako Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do?ayto=067&elem=13524) eta Kiroletako azpisailean, Gal­tza­rabordako Kiroldegian, 2. solairuan (Tfnoa.: 943.449.691 – helbide elektronikoa: kirolak@errenteria.eus).

Errenteria, 2018ko abenduaren 17a.—Jaione Karrikiri Garaño, alkateordea.    (8406)