3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2019. urtean emango diren Kultur aniztasuna, garapenerako lankide­tza eta giza eskubideen azpisaileko diru-lagun­tzen deialdia. Diru-lagun­tza lerroa: 1.2. Kultur aniztasunaren inguruko sen­tsi­bilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekin­tzak. BDNS (Identif.): 426748.

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitara­tzen da. Horren testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean kon­tsu­lta daiteke, goiburuan zehazten den erreferen­tzi­a zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2018/11/13ko datarekin, 3191 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2019. urtean eta 2019-2020 ikasturtean zehar diru-lagun­tzak ematea arau­tze­ko oinarri orokorrak onartu ditu.

Kultur aniztasuna, garapenerako lankide­tza eta giza eskubideen azpisaileko zinego­tzi delegatuak, 2018ko azaroaren 22an, dekretu zka. 3319, ebazpenean jaso­tzen diren diru-lagun­tzak ematea arau­tzen duen deialdia onar­tze­a erabaki du. Horien artean:

Diru-lagun­tza lerroa: 1.2. Kultur aniztasunaren inguruko sen­tsi­bilizazioa eta kulturarteko heziketaren alorreko ekin­tzak.

Lerro horretarako baimendutako gastua 26.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko 2019ko urtarrilaren 18tik otsa­ilaren 11era bitarte (biak barne) izango da.

Per­tso­na edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do?ayto=067&aytoE=067&elem=13441) eta Kultur aniztasuna, garapenerako lankide­tza eta giza eskubideen azpisailean (tfnoa 943.449.596; posta elektronikoa aniztasuna@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.             

Errenteria, 2018ko azaroaren 28a.—Jaione Karrikiri Garaño, alkateordea.       (8144)