3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2019 urtean emango diren Gizarte Zerbitzuak saileko diru-laguntzen deialdiaren laburpena. Diru-laguntza lerroa: 7.2 Ikastetxeetan garatutako drogamenpekotasunaren prebentziorako programak. BDNS (Identif.): 426580.

Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.
es/bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2018/11/13ko datarekin, 3191 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2019. urtean eta 2019-2020 ikasturtean zehar diru-laguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Gizarte Zerbitzuetako saileko zinegotzi delegatuak, 2018/11/22an, dekretu zka. 3320 ebazpenean jasotzen diren diru-laguntzak emateko deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

7.2 Diru-laguntza lerroa: Herrian kokatutako DBH, oinarrizko lanbide heziketa, batxilergoa edo erdi maila graduko zikloa duten ikastetxeetan, ikastetxeetatik kanpoko taldeen bidez garatutako drogamenpekotasunaren prebentziorako programak 2019-2020 ikasturtean.

Lerro horretarako baimendutako gastua 10.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 1etik 30a arte izango da.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer
15WEB/segundaPag.do?ayto=067&elem=13420) eta Gizarte Zerbitzuak sailean (tfnoa 943.449.604; posta elektronikoa gizarte.zerbitzuak@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.        

Errenteria, 2018ko azaroaren 28a.—Alkateordea.            
                (8005)