3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2019 urtean emango diren Gizarte Zerbi­tzu­ak saileko diru-lagun­tzen deialdiaren laburpena Diru-lagun­tza lerroa: 7.3 Errenteriako per­tso­na erretiratuen 8 elkarteen ekin­tza programa. BDNS (identif): 426610.

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitara­tzen da. Horren testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean kon­tsu­lta daiteke, goiburuan zehazten den erreferen­tzi­a zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2018/11/13ko datarekin, 3191 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2019. urtean eta 2019-2020 ikasturtean zehar diru-lagun­tzak ematea arau­tze­ko oinarri orokorrak onartu ditu.

Gizarte Zerbi­tzu­etako saileko zinego­tzi delegatuak, 2018/11/22an, dekretu zka. 3320 ebazpenean jaso­tzen diren diru-lagun­tzak emateko deialdia onar­tze­a erabaki du. Horien artean:

Diru-lagun­tza lerroa: 7.3 Errenteriako per­tso­na erretiratuen 8 elkarteen ekin­tza programa. 2019-2020 ikasturtea.          

Lerro horretarako baimendutako gastua 77.000 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 1etik 30a arte izango da.

Per­tso­na edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do?ayto=067&elem=13420) eta Gizarte Zerbi­tzu­ak sailean (tfnoa 943.449.604; posta elektronikoa gizarte.zerbi­tzu­ak@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.

Errenteria, 2018ko azaroaren 28a.—Alkateordea.            
                (8004)