3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2019. urtean emango diren Udal Hizkun­tza Politika saileko diru-lagun­tzen deialdia. 4.5. Diru-lagun­tza lerroa: Bai Euskarari ziurtagiria lor­tzea. BDNS (Identif.): 426557.

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitara­tzen da. Horren testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean kon­tsu­lta daiteke, goiburuan zehazten den erreferen­tzi­a zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2018/11/13ko datarekin, 3191 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2019. urtean eta 2019-2020 ikasturtean zehar diru-lagun­tzak ematea arau­tze­ko oinarri orokorrak onartu ditu.

Udal Hizkun­tza Politika saileko zinego­tzi delegatuak, 2018/11/20an, dekretu zka. 3282, ebazpenean jaso­tzen diren diru-lagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onar­tze­a erabaki du. Horien artean:      

4.5. Diru-lagun­tza lerroa: Bai Euskarari ziurtagiria lor­tzea.              

Diru-lagun­tza lerro honetarako baimendutako gastua 1.200 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 1etik urriaren 31 bitarte izango da, biak barne.

Per­tso­na edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do?ayto=067&aytoE=067&elem=13463) eta Udal Hizkun­tza Politika. sailean (tfnoa 943.449.613; posta elektronikoa euskara@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.

Errenteria, 2018ko azaroaren 27a.—Jaione Karrikiri Garaño, alkateordea.       (7980)