3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2019 urtean emango diren Berdintasun azpisaileko diru-lagun­tzen deialdia. Diru-lagun­tza lerroa: 8.2. Emakumeak: Topaketak eta gizartean parte har­tze­a 2019-2020 ikasturtean zehar. BDNS (Identif.): 426600.               

Azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitara­tzen da. Horren testu osoa Diru-lagun­tzen Datu-Base Nazionalean kon­tsu­lta daiteke, goiburuan zehazten den erreferen­tzi­a zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2018/11/13ko datarekin, 3191 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2019. urtean eta 2019-2020 ikasturtean zehar diru-lagun­tzak ematea arau­tze­ko oinarri orokorrak onartu ditu.

Berdintasun azpisaileko zinego­tzi delegatuak, 2018ko azaroaren 22an, dekretu zka. 3308, ebazpenean jaso­tzen diren diru-lagun­tzak ematea arau­tzen duen deialdia eta honen oinarri zeha­tzak onar­tze­a erabaki du. Horien artean:  

Diru-lagun­tza lerroa: 8.2. Emakumeak: Topaketak eta gizartean parte har­tzea.

Lerro horretarako baimendutako gastua 39.400 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da 2019ko uztailaren 1ean.

Per­tso­na edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do?ayto=067&aytoE=067&elem=13255) eta Berdintasun azpisailean (tfnoa 943.449.576; posta elektronikoa berdintasuna@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.

Errenteria, 2018ko azaroaren 29a.—Jaione Karrikiri Garaño, alkaterordea.      (7970)