ERRENTERIAKO UDALA
2019 urtean emango
diren Hezkuntza azpisaileko diru-laguntzen deialdia: 3.1 Dirulaguntza
lerroa: Ikastetxeak. BDNS (Identif.): 426620.
Azaroaren 17ko
Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan
xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu
osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan
zehazten den erreferentzia zenbakiarekin
(http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).
Akateak 2018ko azaroaren
13an emandako ebazpenaren bidez, erabaki zuen 2019. urtean Errenteriako Udalak
diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzea.
Hezkuntza
azpisaileko zinegotzi delegatuak, 2018ko azaroaren 21an, dekretu zka. 3288,
ebazpenean jasotzen diren diru-laguntza lerroak ematea arautzen duten
deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:
— 2019 urteko
dirulaguntza - Hezkuntza 3.1 dirulaguntza lerroa: Ikastetxeak.
Lerro horretarako
baimendutako gastua 20.000,00 eurotakoa da.
Eskaerak aurkezteko
epea irekiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu ondorengo egunean, eta amaituko da 2019ko otsailaren
1ean.
Pertsona edo
kolektibo interesdunek Udalaren web orrian
(https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do?ayto=067&aytoE=067&elem=13611)
eta Hezkuntza sailean (tfnoa 943.449.606, posta elektronikoa hezkuntza@errenteria.eus)
aurkituko dute informazio xehatua.
Errenteria, 2018ko
azaroaren 28a.—Jaione Karrikiri Garaño, alkateordea. (7969)