ERRENTERIAKO UDALA
2019 urtean emango
diren Kultura saileko diru-laguntzen deialdia. I Diru-laguntza lerroa:
aurreikusitako jarduerak. BDNS (Identif.): 425965.
Azaroaren 17ko
Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren
arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen
Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia
zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).
2018ko azaroaren
13an 3191 zk.ko alkatearen dekretu bidez onartu dira Errenteriako Udalak 2019.
urtean zehar lehiaketa bidez emango dituen diru-laguntzak arautzeko oinarri
orokorrak.
Kultura saileko
zinegotzi delegatuak, 2018ko azaroaren 15ean, dekretu zka. 3213, ebazpenean
jasotzen den diru-laguntza ematea arautzen duten deialdia onartzea erabaki
du.
I diru-laguntza lerroa: aurreikusitako
jarduerak.
Lerro horretarako
baimendutako gastua 75.000,00 eurotakoa da.
Aurreikusitako
jarduerak programetarako diru-laguntzen eskabideak aurkezteko epea irekiko da
deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da 2019ko urtarrilaren 31n.
Pertsona edo
kolektibo interesdunek Udalaren web orrian
(http://static.errenteria.eus/zerbikat/inprimakiak/E10601.pdf) eta Kultura
sailean (tfnoa. 943.449.634 posta elektronikoa kultura@errenteria.eus)
aurkituko dute informazio xehatua.
Errenteria, 2018ko
azaroaren 20a.—Jaione Karrikiri Garaño, alkateordea. (7889)