3
TOKI ADMINISTRAZIOA

OÑATIKO UDALA

Kontuhar­tzai­le­tza

Iragarkia

Udalba­tza­rrak, 2018ko abenduaren 5ean eginiko bileran, hasiera batez onartu du 2019ko Aurrekontu Orokorra. Honako hauek osa­tzen dute bera: Udalaren Aurrekontuak, San Martin Egoi­tza­ren Erakunde Autonomoarenak, Oñatiko Ur-Jauziak S.A.renak, Oñargi S.L.renak, eta Merkaoña S.L.renak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren 15.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Aurrekontua jendeari erakusten zaio, ondorengo arau hauen arabera:

a)  Eraku­tsi­ta dagoen lekua: Kontu-har­tzai­le­tzan.         

b)  Aurrekontua azter­tze­ko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: Hamabost lanegun, iragarki hau Gipuz­koako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.

c)  Honako hauek jar di­tza­kete erreklamazioak: 21/2003 Foru Arauaren 17.1 artikuluan aipa­tzen diren interesatuek eta erabakiaren aurka bozkatu duten korporaziokideek.   

d)  Inpugna­tze­ko arrazoiak: aipaturiko Foru Arauaren 17.2 artikuluan adierazitakoak, eta ordenamendu juridikoa urra­tzea.

e)  Aurkezteko bulegoa: Udale­txe honetako sarrera-erregistroan.

f)  Erreklamazioak jaso­tzen dituen organoa: Udalba­tza­rra.

Jendeari erakusteko epea igaro­tzen bada ino­lako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe, Aurrekontu Orokorra onartu­tzat joko da behin-betiko, beste erabakirik hartu behar izan gabe.            

Oñati, 2018ko abenduaren 5a.—Alkate-Lehendakaria.    
                (8148)