3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Errenta

2019. Urterako zerga egutegia

Elgoibarko Udaleko Alkate-presidenteak 2018ko azaroaren 5ean honako Dekretua onartu du.

«2019. Urterako zerga egutegia onar­tzea. Onartu da Zergei eta Prezio Publikoei buruzko Egutegi Fiskala, 2019ko ekitaldiari dagokiona, Ogasun Ba­tzor­deari. Bertan diru-sarrera publiko horiek ordain­tze­ko epeak zehazten dira. Epeak adierazitako egunean bukatuko dira. Egun hori baliogabea baldin bada, epea hurrengo lanegunean bukatuko da.

— Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga.

Borondatezko epea: mar­txo­aren 4tik apirilaren 30era.

— Zaborren gaineko Tasa.

1. seihilekoa.

Borondatezko epea: maia­tza­ren 2tik ekainaren 7ra.

2. seihilekoa.

Borondatezko epea azaroaren 4tik abenduaren 5era.

— Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ).

Borondatezko epea: maia­tza­ren 15etik uztailaren 1era.

— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ).

Borondatezko epea: urriaren 1etik azaroaren 11ra.

— Espaloien gainetik ibilgailuak finka barruetara sar­tzea.               

Borondatezko epea: urriaren 1etik urriaren 31era.

Auto-taxien urteko lizen­tzia.

Borondatezko epea: urriaren 1etik urriaren 31era.

— Erabilera publikoko lursailak mahai eta mahai­txo­ekin, aulkiekin edo an­tze­koekin okupa­tzea.

1. seihilekoa.

Borondatezko epea: ekainaren 3tik uztailaren 1era.

2. seihilekoa.

Borondatezko epea urriaren 1etik urriaren 31era.

— Udalaren Merkadilloko salmenta postuak.

1. seihilekoa.

Borondatezko epea: mar­txo­aren 1etik apirilaren 1era.

2. seihilekoa.

Borondatezko epea: urriaren 1etik urriaren 31era.

— Azoka Plazako postuen alokairua.

Borondatezko epea: hilabete bakoi­tze­ko lehenengo egunetik azken egunera.

— Jabari publikoa hainbat instalaziorekin okupa­tze­agatiko Tasa (Vending eta Ku­txa­zainak).

Borondatezko epea: urriaren 1etik urriaren 31era.

— Jabari publikoa erreserbatutako aparkalekuekin okupa­tze­agatiko Tasa.

Borondatezko epea: hilabete bakoi­tze­ko lehenengo egunetik azken egunera.

Zerga erroldak, ordaindu beharreko kuotak, eta horiek zehazten dituzten zerga elementuak ere jendaurrean jarriko dira udal bulegoetan. Errolda horiek hamabost lanegunez egongo dira jendaurrean, eta kobra­tze­ko epea hasi baino hamabost egun lehenago jarriko dira.

Kuotak eta gainerako zerga elementuak ez dira dagozkion erregistroetan egiten diren altak; subjektu pasiboei, aldez aurretik, banan-banan jakinarazitako egitate zergapegarriak baizik. Hori dela eta, denei batera jakinaraziko zaizkie, mar­txo­aren 8ko 2/2005 Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorraren 98.3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Errolden erakusketa publikoaren aurka, berrazter­tze­ko errekur­tso­a jarri ahal izango da administrazioarekiko auzibidera jo aurretik. Horretarako, hilabeteko epea izango da, erroldak jendaurrean jar­tzen diren egunetik hasita.

Zerga egutegiaren iragarki honek kobran­tza­ko iragarkien fun­tzio­a ere beteko du. Kobran­tza hori honela egingo da:      

a)  Dirua sar­tze­ko era: Helbideratutako ordainagiriak banke­txe­etako eta aurrezki ku­txe­tako baimendutako kontuetan zordunduko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriei dagokienez, zorra ordain­tze­ko beharrezkoa den agiria posta arrunt bidez bidaliko zaie zergadunei haien helbide fiskalera.

Zergadunak ordainagiri hori jaso ez badu, Udaleko Diru-bilketa Bulegoan (Santa Ana, 2) eskatu beharko du.              

b)  Ordain­tze­ko erak: Legezko erabilerako dirua edo Udalaren izenean egindako txe­kea.

c)  Ordain­tze­ko tokiak: Ordainagirian aipatutako erakunde lagun­tza­ileetan.

Alkate­tzak onartuko ditu arestiko puntuan jarritako ordainketa epeetan gerta­tzen diren aldaketak. Horiek zerga egutegi hau argitaratu zen era berean argitaratuko dira: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udale­txe­ko iragarki taulan.

Zerga Egutegi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren Iragarki Taulan argitaratuko da, kobran­tza­rako iragarkiaren fun­tzio­a bete dezan, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Diru-bilketa Araudia onar­tzen duen abuztuaren 2ko 2006/38 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.               

Bide batez, zergadunei ohartarazten zaie, borondatezko ordainketa epeak bukatu ondoren, zorrak premiamendu prozeduraren bidez erreklamatuko direla, eta ondorioz, premiamenduzko gainkarga, berandu­tza-korrituak eta, hala badagokio, kostuak ere sorraraziko direla.

Hau guztia jakitera ematen da, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Elgoibar, 2018ko azaroaren 5a.—Alkatea.        (7437)