3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ARRASATEKO UDALA

Gizarte Zerbi­tzu­ak

Lehiaketaren iragarkia, Musakola Jubilatu Etxe­ko taberna ustia­tze­ko eskubidea eslei­tze­ko.

Tokiko Gobernu Ba­tza­rrak, 2018ko urriaren 25ean egindako bilkuran, erabaki zuen Baldin­tza Plegua onar­tzea, Musakola Jubilatuen Etxe­ko tabernaren ustiapena eslei­tze­ko, kon­tse­zio administratibo erregimenean. Aldi berean, lehiaketa publikoa dei­tze­a erabaki zuen aipatu kon­tse­zio administratiboa eslei­tze­ko. Azkenik, lehiaketa publikorako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tze­a ere eba­tzi zuen. Honen bidez lehiaketa publikoa iragar­tzen da:

1.  Kontratuaren xedea:

Arrasateko Udalak, Musakola Jubilatuen Etxe­aren erabilera eskubidea duenak, lehiaketa publikoa deitu du kon­tze­sio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna erabil­tze­a eta ustia­tze­a baimen­tzen zaio kon­tze­sionarioari.         

2.  Epea:

Kon­tze­sioaren epea urtebetekoa izango da eta isilbidez beste batez luzatu ahal izango da, gehienez ere lau izan arte, beti ere aldeetako baten batek salatu ezean hori hiru hilabete lehenago.

3.  Bermeak:

Ez dago behin-behineko bermerik.   

Behin-betiko bermea, emakidadunak ezarri beharrekoa, 1.200 eurokoa izango da.

4.  Dokumentazioa eta informazioa lor­tze­ko:

a)  Erakundea: Arrasateko Udala. Gizarte Zerbi­tzu­en saila.           

b)  Helbidea: Txa­eta kalea 3. 20500 Arrasate.

c)  Telefonoa: 943.252.007.

5.  Eskain­tzen aurkezpena:

a)  Aurkezteko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita 15 egun naturaleko epean.

b)  Aurkeztu beharreko dokumentazioa: izen-emate orria.

c)  Aurkezteko tokia: BAZ (Biztanleen Arreta Zerbi­tzua).            

Arrasate, 2018ko urriaren 26a.—María Ubarre­txe­na Cid, alkatea.   (7234)