3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA

Zumaiako herrian etxe­bizi­tzak aloka­tze­ko diru-lagun­tzak ematea arautuko duen ordenan­tza­ren aldaketari hasierako onarpena ematea.       

Udalba­tzak, 2018ko irailaren 27ko ohiko bileran, hasierako onespena eman dio Zumaiako herrian etxe­bizi­tzak aloka­tze­ko diru-lagun­tzak arautuko dituen ordenan­tza­ren aldaketari, I. erans­kinean jaso­tzen den testuaren arabera.               

Horren ondorioz, apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegileko 56 eta Toki Jaurbidearen Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49 artikuluak xedatutakoaren arabera, araudi hau, jendaurrean eraku­tsi­ko da 30 lanegunez, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den biharamunetik hasita, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko. Udalaren gazteria sailean aztertu ahal izango da.            

Aipatutako apean erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, behin behineko akordia behin betiko­tzat hartua izango da 7/1985 Legeko 49 artikuluaren arabera.               

Zumaia, 2018ko urriaren 2a.—Oier Korta Esnal, alkatea.
                (6670)

I ERANSKINA

Zumaiako herrian etxe­bizi­tzak aloka­tze­ko diru-lagun­tzak ematea arautuko duen ordenan­tza.           

ZIOEN AZALPENA

Dagokigun honen xedea da Zumaiako herrian etxe­bizi­tzen alokairurako diru-lagun­tzak ematea arautuko duten oinarriak adostea, konkurren­tzi­azko lehiaren erregimenean eta Zumaiako Diru-lagun­tzen Ordenan­tza Nagusian ezarritakoa betez. Diru-lagun­tzek honako helburu hauek izango dituzte:        

— 18 eta 35 urte bitarteko (35ekoak barne) adina duten gazteei diru-lagun­tza ematea. Bereziki, gazteei lagun­tze­a beren eman­tzi­pazio bidean eta helduen mundura sar­tze­ko prozesuan. 

— Modu orokorrean, Zumaiako herrian etxe­bizi­tzen alokairua susta­tzea.

— Aloka­tzen den etxe­a parteka­tzea.

I.  XEDEA

1. artikulua. Xedea.

Lagun­tza hauen xedea da Zumaiako udalerrian ohiko egoi­tza izateko alokairu erregimenean etxe­bizi­tza bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairuaren zati bat ordain­tzen lagun­tzea, beren eman­tzi­pazioa susta­tze­ko eta etxe­ak parteka­tze­ko aukera zabal­tze­ko herrian.

Azken urteotako egoera ekonomikoak inoiz baino kinka larriagoan jarri du gazteen enpleguaren maila, eta horregatik Udalak bul­tza­tu nahi du, aldi berean, herriko gazteen formazioa, aukera gehiago izateko lan merkatuan txe­rta­tzeko.       

Halaber, Zumaiako Udalaren helburuetako bat da alokatutako etxe­bizi­tza parteka­tzea, baldin eta etxe­a errentan har­tzen dutenak adin tarte horretakoak badira eta errentamendu kontratua denek sina­tzen badute, banan-banan. Kasu horretan, eska­tzai­le bakoi­tza bizikide­tza unitate independentea izango da eta kontratua sinatu duten guztien artean hainbanatuta konputatuko da errenta (alokairua).         

Diru-lagun­tza hauei dagokienez, bizikide­tza unitate­tzat joko da per­tso­na bakarra edo bikote bat, kide biak adinez nagusikoak, euren kargura adin txi­kikoak izan ala ez.

Diru-lagun­tza hori oinarri hauetan ezarritako baldin­tzen arabera emango da, onuradunak gu­txi­enez 12 hilabetean izandako alokairu gastua kontuan hartuta eta betiere, baldin­tza horiek denbora tarte horretan manten­tzen badira.   

Araudi honetan jasotakoari jarraiki, alokairu edo diruz lagundu daitekeen kon­tze­ptutik kanpo geldituko dira garaje gastuei dagozkienak, bai eta kontribuzio edo zerga kon­tze­ptupean sor daitezkeenak ere, dagokion kontratuan berariaz sartuta baleude ere.

Alokairuko hileko kuotatik 30 euroko zenbateko finko bat kenduko da, aurreko paragrafoan deskribatutako garaje edo kontribuzio edo zergagatik, alokairu kontratuan sartuta badaude eta ez bada horien hileko kostuaren berariazko justifikaziorik aurkezten.

2. artikulua.  Organo eskuduna.

Oinarri hauek onar­tze­ko eskumena duen organoa Zumaiako Udaleko Osoko Bilkura da (Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.e) artikuluak dioenaren arabera).

3 artikulua.  Araudi aplikagarria.

Diru-lagun­tza hauek ematea bera, eta onuradunaren eta erakunde emai­learen arteko harreman juridikoa, oinarri hauek eta diru-lagun­tzak ematen direnean indarrean den araudiak aginduko ditu.

Oinarri hauetan ezarritakoaz gain, honako hauek arautuko di­tuzte diru-lagun­tzak:

— Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa.

— Diru-lagun­tzen Araudi Orokorra, 887/2006 Errege Dekretuak onartua, uztailaren 21ekoa.

— Zumaiako Udalak eta bere erakunde autonomoek diru-lagun­tzak emateko ordenan­tza orokor arau­tzai­lea. 

4. artikulua.  Onuradunak.

Indarrean dagoen aurrekontu ekitaldiaren kargura emango diren diru-lagun­tzen onuradunak izango dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean oinarri hauek argitara­tzen diren egunean eta diruz lagundu daitekeen epean, baldin­tza zehatz hauek beteko dituzten per­tso­na edo bizikide­tza unitateak:

a)  18 eta 35 urte bitarteko adina izatea, bizikide­tza unitatean kide diren mendeko adin txi­kikoak izan ezik.  

Diru-lagun­tza 36 urte bete­tzen diren hilaren aurreko hilabetera arte onartuko da.

b)  Eska­tzai­le edo bizikide­tza unitateko kideetatik inork ez izatea beren jabe­tzan etxe­bizi­tza­rik, heren­tzi­a edo dohain­tza bidez eskuratutako etxe­bizi­tza baten edo ba­tzu­en titularkide diren kasuetan izan ezik, baldin eta titularkidetasun horren ehunekoak ez badu %50 gaindi­tzen eta etxe­bizi­tze­tako partaide­tza­ren balioa 75.000,00 eurotik gorakoa ez bada.        

c)  Diru-lagun­tzen onuradun diren bizikide­tza unitateetan sartutako per­tso­na guztiak diru-lagun­tza jasoko duen etxe­bizi­tzan erroldatu beharko dira alokairu kontratua sinatu ostean, eta datu hau diru-lagun­tza jaso baino lehen egiaztatu beharko dute.

Halaber, kontratuaren titular ez diren per­tso­nak baleude etxe­­bizi­tzan erroldatuta (bizikide­tza unitateko kide ez direnak), kontratuaren titularrek erroldan baja eskaera egin beharko dute per­tso­na horien­tzat, diruz lagun daitekeen epearen barruan.  

d)  Gu­txi­enez bizikide­tza unitateko per­tso­na bat Zumaiako herrian erroldatua egon izana, gu­txi­enez 2 urtean.              

e)  Bizikide­tza unitateko diru sarreren muga, honako hau baino txi­kiagoa izango da:

— 25.000,00 euro gordin urtean (bizikide­tza unitatea per­tso­na bakarrak osa­tzen badu).

— 35.000,00 euro gordin urtean (bizikide­tza unitatea per­tso­na batek baino gehiagok osa­tzen badu).

f)  Banandu edo dibor­tzi­atuen kasuan, diru sarreren zenbatekoa kalkula­tze­rakoan seme-alabengatiko mantenu pen­tsi­oa bai eta hipoteka kargei dagokien hileroko kuoten zenbatekoak kenduko zaizkie.

g)  Diru-sarreren osaketari dagokionez, amaitutako azken zerga ekitaldiko kapital errentetatik eratorritako errendimendu gordinen zenbatekoa ezin izango da urtean 600 eurotik gorakoa izan.

h)  Bizikide­tza Unitateko kide guztiek Zumaiako Udaleko zerga, tasa, ariel eta zehapenen ordainketak eguneratuta izan behar dituzte.

i)  Onuradunaren eta errenta­tza­ilearen artean ezin izango da ino­lako familia loturarik izan odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino.

Nolanahi ere, onuradun­tzat jo­tze­ko, Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta 887/2006 Errege Dekretuaren 18. artikulutik 29.era bitartekoetan, eta Zumaiako Udaleko diru-lagun­tzak emateko ordenan­tzan ezarritako baldin­tzak bete izana egiaztatu beharko da.

5. artikulua.  Etxe­bizi­tzek bete beharreko baldin­tzak.

1.  Diruz lagunduko den etxe­bizi­tzak Zumaiako udalerrian kokatuta egon beharko du eta dagokion bizigarritasun baimena izan beharko du.

2.  Edonola ere, etxe­bizi­tzak gu­txi­enez ondorengo bizigarritasun baldin­tzak bete beharko ditu:

a)  Erabil­tze­ko moduan dagoen sukaldea, elika­tze iturri elektriko edo gasezkoa duena, eta behar bezala hornitua.

b)  Du­txa edo bainuon­tzi­a duen bainugela.

c)  Erabil­tze­ko egoeran dagoen ur bero sistema, bainugelara eta sukaldera zerbi­tzu­arekin.

d)  Erabil­tze­ko egoeran dagoen 220 volteko instalazio elektrikoa, dagokion buletinarekin.

e)  Iturriko ura izatea.

f)  Sare orokorrera isurketa duen saneamendua.

g)  Kalerako airezta­tzea.

h)  Bizikide­tza unitateko bi per­tso­nako (gehienez) logela bat, salbuespena egingo da adin txi­kikoak dauden kasuan.  

Bete beharreko baldin­tza horiek Udaleko Hirigin­tza sailak ikuskatuko ditu.

6. artikulua.  Bazter­tze­ak.

Ez dira diru-lagun­tza­ren onuradun izango honako egoera hauetan aurki­tzen diren eskaerak:

a)  Ondorengo etxe­bizi­tzak:

1.  Sustapen publikoko babes ofizialeko etxe­bizi­tzak.    

2.  Azpierrentamenduak.

3.  Logelen alokairuak (logela eskubidea).

4.  Helburu turistikoa duena.

5.  Etxe­bizi­tza gisa erabilitako lokalak.

6.  Bizigune programaren barruan dauden alokairu etxe­bizi­tzak.

b)  Hilean 700,00 euroko zenbatekoa gaindi­tzen duten alokairuak. Salbuespenez, 800,00 euro arteko (honako kopurua barne) alokairuak onartuko dira, betiere, kasu horretan, honako bi baldin­tza bete­tzen badira, aldi berean: etxe­bizi­tzan, gu­txi­enez, 3 bizikide­tza unitate badaude erroldatuta eta etxe­ak 100 metro karratu edo hortik gora baditu.

c)  Ez da onartuko urtebete baino iraupen txi­kiagoa duen kontraturik.

d)  Beren izaera edo helburua kontuan izanik, beste Udal sail edo erakunde autonomoren baten programetan lagundu beharrekoak.

Nolanahi ere, dagokion sail edo erakundeari helaraziko zaizkio eskaera horiek, eta interesdunari egoera horren berri emango zaio.

II. ESKAERAK

7. artikulua.  Onuradunaren betebeharrak.

Diru-lagun­tze­tarako Lege Orokorraren 14. artikuluan eta Zumaiako Udalaren Diru-lagun­tzak ematea arau­tzen duen Ordenan­tzan datozenez gain, onuradunak honakoak ere bete beharko ditu:

— Ematearen oinarrian den helburu zeha­tza bete­tze­ko era­bil­tze­a diru-lagun­tza.

— Eska­tzen zaien informazio osagarri guztia aurkeztu beharko diote Zumaiako Udalari.

— Diru-lagun­tza ematerakoan kontuan izandako edozein gorabehera –hala objektibo, nola subjektibo– alda­tzen bada, horren berri ematea.

— Oinarri hauen 4. artikuluan (c hizkia) adierazitako baldin­tzak bete­tze­ko behar diren kudeaketa lanak egitea.

8 artikulua.  Eskabideak aurkeztea: epea eta modua.

Lagun­tza hauek jaso nahi dituzten per­tso­nek, deialdian jasotakoari jarraiki, Zumaiako Udalean eskura daitekeen eskabide eredu ofiziala aurkeztu beharko dute.       

Dokumentazioa:

Oinarri orokorren 5. artikuluan adierazitako baldin­tzak bete­tze­az gain, diru-lagun­tza lerro honetarako eska­tzai­leak honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:

Orokorrean, kasu guztietarako:

1.  Eskabidea, behar bezala beteta eta sinatuta.               

2.  Lagun­tza eska­tzen duen per­tso­na bakoi­tza­ren Nortasun Agiriaren edo egoi­tza txa­rtelaren fotokopia. Adin txi­kikorik balego, Familia Liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko da. Azken agiri hori kasu guztietan aurkeztu beharko da senidetasuna egiazta­tze­ko, baldin eta ondorengo­tza alegatu bada.

3.  Eska­tzai­learen eta bizikide­tza unitatearen errolda agiria.            

4.  Etxe­bizi­tza­ren alokairu kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.

5.  Kontu Korrontearen titulartasuna egiazta­tzen duen agiria.

6.  Estatu mailan etxe­bizi­tza­ren jabe ez izatearen ziurtagiria, lagun­tza eska­tzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabe­tza erregistroak igorria, lagun­tza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.              

Etxe­bizi­tza baten titularkide izanez gero, aurkeztu beharreko agiriak:

— Heren­tzi­a kasuan, heren­tzi­aren onarpen agiria eta etxe­bizi­tza partaide­tza­ren eskritura.

— Dohain­tza kasuan, dohain­tza eskritura.

— Bi kasuetan, partaide­tza saldu izan balitz: eskualda­tze­aren eskritura.

7.  Bizikide­tza Unitateko kide guztien diru sarreren egiaztagiriak: nominak edo beste diru sarreren agiriak (erakunde eskumendunak egindakoa).

A)  PFEZ aitor­tze­ko derrigortasuna duenak edo dagoeneko aitortu duenak, honakoak aurkeztu beharko ditu:

— Per­tso­na Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta, betetako azken zerga ekitaldian aurkeztutako Aitorpenaren fotokopia eta horren jatorrizkoa, biak erka­tze­ko, eskaera hau aurkezteko unean.

— Gainera zergapekoak ez diren prestazioak jasoko balira, prestazio horien ziurtagiria.

B)  PFEZ aitor­tze­ko derrigortasunik ez duenak honakoak eman beharko ditu:

Kasu guztietan:

— Ekitaldi horretan (eskaera hau aurkezteko unean betetako azken zerga-ekitaldia) PFEZ aitorpena aurkezteko derrigortasunik ez izatea egiazta­tzen duen ziurtagiria, Foru Ogasunak emana.

— Lanbizi­tza­ri buruzko ziurtagiria, Gizarte Seguran­tza­ko Diruzain­tza Nagusiak egindakoa.

Gainera, hala behar denean:

— Besteren konturako langileen kasuan, kon­tze­ptu guztiengatik ekitaldi horretan jasotako diru sarrera gordin guztiei buruzko dokumentua, enpresak edo enplegu-emai­leak emandakoa.

— Bekak, prestazioak edo subsidioak jaso­tzen dituztenen kasuan (Gizarte Ongizateko lagun­tzak barne), ekitaldi honetako dokumentua, ekitaldi horri buruzkoa eta enpresak edo enplegu emai­leak lagun­tza horien ziurtagiria.

C)  Banandu edo dibor­tzi­atuta dauden per­tso­nen kasuan:

— Epai irmoaren fotokopia bat, non zehazten den hi­tza­r­tutako seme-alabengatiko mantenu pen­tsi­oa. Mantenu pen­tsi­oaren ordainketaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

— Hipoteka kargei dagozkien hileroko ordainketen ziurtagiriak.

*  Diru sarrerak egiazta­tze­ko orduan, ezingo da ekitaldi berdin bateko errenta aitorpena edo ordezko agiriak, urte desberdinetako diru-lagun­tzak eska­tze­ko aurkeztu. 

8.  Administrazioarekin zerga-betebeharrak Gizarte Seguran­tza­koak egunean dituela egiazta­tzea, edo Udala baimen­tze­a administrazioarekin zerga-betebeharrak bete­tze­rakoan egunean dituela egiazta­tze­ko.      

9.  Orokorrean edonolako diru-lagun­tzak jaso­tze­a eragozten duen ino­lako egoeratan ez dagoela eta oinarri hauen 4. eta 5. artikuluetan zehaztutako baldin­tzak bete­tzen dituela egiazta­tzen duen zinpeko aitorpena.       

Adierazpen horrek honakoak adieraziko ditu: alokairuko etxe­bizi­tzan bizi d(ir)en edo biziko d(ir)en per­tso­na(k), deialdiaren baldin­tza zeha­tzak bete­tzen ditu(zt)ela.              

10.  Diru-lagun­tza emateko betebeharrak kontuan izanik, baliagarria izan daitekeen beste edozein agiri.

Eska­tzai­leek berariazko baimena eman beharko diete Zumaiako Udaleko udal zerbi­tzu­ei, eskumena duten erakundeek lagun­tzen onuradun izateko betebehar diren baldin­tza guztiak bete­tze­ko datuak bil di­tza­ten, Datu Per­tso­nalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 6. artikuluan ezarritakoa betez. Erroldako datuak Udalak jasoko ditu zuzenean.     

— Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak, urtero Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdian adierazitako epealdian aurkeztuko dira.

9. artikulua.  Aka­tsak zuzen­tzea.

Eskabideak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak aka­tsen bat baldin badu edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, an­tze­mandako hu­tsak konpon di­tza­ten (urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikulua).

Emandako epea amaitu eta aurkitutako aka­tsak konpondu ezean, eskaera bertan behera utzi dutela iri­tzi­ko da, eta prozedura ar­txi­batuko da, 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat ebazpena eman eta gero.

III.  DIRU-LAGUN­TZAK EMATEA

10. artikulua.  Diru-lagun­tzen zenbatekoa.

Diru-lagun­tza­ren zenbatekoa eska­tzai­leen diru sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarri­tzen da, atal bakoi­tza­ri diru kopuru bat esleituz.

— Atal sistema.

Diru sarrerak(gordinak)                                     Lagun­tza

3.000,00 €-tik behera                       Diru-lagun­tza­rik ez

3.000,00 € - 15.000,00 €                 %65+ %10 parteka­tze­agatik

15.001,00 € - 21.000,00 €               %55+ %10 parteka­tze­agatik

21.001,00 € -25.000,00 €                %42+ %10 parteka­tze­agatik

25.001,00 € - 35.000,00 €               %32+ %10 parteka­tze­agatik

Diru-sarreren ponderazio edo haztapena honako formulari jarraiki gauzatuko da: DSH (diru sarrera haztatuen zenbatekoa) = DSK (diru sarrera konputagarriak) x K (bizikidetasun unitateko kide kopuruaren araberako haztapen koefizientea) x E (gu­txi­enez diru sarreren %20ko ekarpena egiten duten har­tzai­leen araberako haztapen koefizientea).

K eta E haztapen koefizienteak, urteko diru sarrera haztatuak zehazteko aplikagarriak, honako hauek izango dira:

K» haztapen koefizientea Kideen kopurua

«E» haztapen koefizientea. Hartzaileen kopurua

Kide bat: 1,00

Hartzaile bat: 1,00

2 kide: 0,95 2

Hartzaile: 0,90

3 kide: 0,90 3

Hartzaile edo gehiago: 0,85

4 kide: 0,85

 

5 kide: 0,75

 

6 kide: 0,65

 

7 kide: 0,55

 

7 kide baino gehiago: 0,50

 

 

 

Betiere, bizikide­tza unitate bakoi­tzak jasoko duen diru-lagun­tza kopurua gehienez 150 eurokoa izango da (ikasten ari­tze­agatik jasotako kopurua kontuan izan gabe).

Diru-lagun­tza eska­tze­ko garaian, ikasten ari den eska­tzai­leari 20 euro emango zaizkio, hilean, ikasten ari den hilabeteetan, diru-lagun­tza­ren epe barruan. Betiere, kontuan izango da ikasketa ofizialak (uniber­tsi­tateko ikasketak, masterrak...) egiten ari­tzea, edo ikastaroen kasuan, 150 ordutik gorakoak izatea. Dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du interesdunak. Ezingo da ikasketerako diru-lagun­tza­rik jaso beste bat jaso badu edo jaso­tzen ari bada kon­tze­ptu berekin. Eska­tzai­leak zinpeko agiria sinatu beharko du adierazteko ez duela jaso edo ez dela jaso­tzen ari kon­tze­ptu horretarako beste diru-lagun­tza­rik.      

Bizikide­tza unitate bakoi­tza­ri %10 gehiago emango zaio etxe­a parteka­tze­agatik. Gehienez, 12 hilabeteko epealdi baterako izango da diru-lagun­tza.

Pen­tsi­o osagarriak diru sarrera gisa hartuko dira kontuan, hura ordaindu behar duen ezkontide ohiaren diru sarreren minorazio gisa, eta jaso­tzen duen ezkontide ohiaren diru sarrera gisa, baldin eta pen­tsi­o osagarria ordaindu behar duen ezkontide ohiak agirien bidez egiazta­tzen badu benetan ordaindu duela.

Bana­tze­ko diru-lagun­tzen zenbateko osoak dagokion aurrekontuko partidan esleitutako zenbatekoa gaindi­tzen badu, zenbateko hori diru-lagun­tza guztien artean propor­tzi­onalki banatuko da, esleitutako diru partida agortu arte.

11. artikulua.  Diru-lagun­tza­ren ordainketa.

Diru-lagun­tza bizikide­tza unitate bakoi­tze­ko ematen da, be­rau per­tso­na bakarrak edo gehiagok osatua izan daiteke.

Diru-lagun­tza­ren ordainketa bi zatitan zatikatuta egingo da.             

— Lehenengo ordainketa deialdiaren ebazpena egin ondoren izango da. Lehen ordainketaren zenbatekoa, data horretara arte egiaztatutako alokairu gastuen araberako propor­tzi­oan egingo da.

— Bigarren ordainketa, diru-lagun­tza­ren gainerako zatiari da­gokiona, oinarri hauetako 12. artikuluan eska­tzen diren egiazta­tze agiri guztiak aurkeztutakoan egingo da.      

Alokairu partekatua denean, kontratuan ez bada zehazten zenbat ordainduko duen bizikide­tza unitate bakoi­tzak, bizikide­tza unitate bakoi­tza­ri emateko lagun­tza kalkula­tze­ko, etxe­bizi­tza osoaren hileko errenta zatituko da kontratuko titularren kopuruaren artean. Beste era batera izango balitz, zinpeko adierazpen bat sinatu beharko dute kontratuaren titular guztiek adierazteko bakoi­tzak zenbat ordainduko duen, eta kopuru horrek bat egin beharko du justifika­tze­ko ekarriko duen ordainagiriarekin.

Etxe­bizi­tza bakoi­tze­ko eska­tzai­le bi edo gehiago daudenean eta lagun­tza­rako eskubidea dutenean, ordainketa eska­tzai­le bakoi­tza­ren bankuko kontuan egingo da, betiere, bizikide­tza unitate bakoi­tzak Udalari aurkezten badio dagokion alokairuaren zatiaren ordainagiria.

12. artikulua.  Justifika­tze­ko agiriak.

Modu orokorrean, oinarri hauen xede diren diru-lagun­tzak egiazta­tze­ko, egiazta­tze agiri hauek aurkeztu beharko dira:  

a)  Alokairu kontratuaren baitan egindako hileko ordainketa agiriak, eska­tzai­learen izenean. Bizikide­tza unitate bakoi­tzak aurkeztu beharko du dagokion hileko alokairuaren zatiaren ordainagiria. Onartuko da alokairu osoaren ordainagiri bakarra, bizikide­tza unitate desberdinak baldin badaude parteka­tzen alokairua, betiere alokairuaren ordainagiria bizikide­tza unitate eska­tzai­le guztien izenean badago.         


b)  Banandu edo dibor­tzi­atuen kasuan, seme-alabengatiko mantenu pen­tsi­oa bai eta hipoteka kargei dagozkien hileko ordainketa agiriak.

c)  Administrazioarekin Gizarte Seguran­tza­ko betebeharrak eta Zerga betebeharrak bete­tze­rakoan egunera dagoela egiazta­tzea. Gainera, bizikide­tza unitateko 18 urtetik gorako guztiek Zumaiako Udalarekin zergak, tasak, arielak eta zehapenak eguneratuta edukiko dituzte.

d)  Zinpeko aitorpena sinatuta adierazteko ez eska­tzai­leak, ezta bere bizikide­tza unitateko inork ere, ez duela beste ino­lako diru-lagun­tza­rik jaso edo jaso­tzen ari alokairua ordain­tze­ko.

Agiriak aurkezteko epea:

Artikulu honetan zerrendatutako egiaztagiriak, urte bakoi­tze­an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdian adierazitako epearen barruan aurkeztuko dira.

Deialdian, diru-lagun­tza egiazta­tze­ko ezarritako epea igarota, onuradunak ez baldin badu aurreko atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu, Zumaiako Udalak diru-lagun­tzak emateko ordenan­tzan aurreikusitako ondorioak izango ditu.              

13. artikulua.  Beste diru-lagun­tze­kin bateragarritasuna.

Oinarri hauen arabera emandako diru-lagun­tzak helburu berarekin ematen diren beste diru-lagun­tze­kin bateragarri ezinak izango dira.

Helburu bereko beste diru-lagun­tza bat ez dela kobra­tzen froga­tze­ko eran­tzu­kizunpeko aitorpena aurkeztu beharko da.

Lagun­tza horien eska­tzai­le gisa, berariaz baztertuta daude Bizigune programaren bitartez etxe­bizi­tza alokatuta duten eska­tzai­leak.

14. artikulua.  Finan­tzi­azioa.

Alokairurako diru-lagun­tzak finan­tza­tzeko diru baliabideak Zumaiako Udalaren Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako ezarritako aurrekontu kredituak erabiliko dira.          

Diru-lagun­tzak emateko, Udalak dagokion aurrekontu partida bideratuko du, eta aurrekontu horren zenbatekoa izango da Zumaiako Udalak emango duen gehieneko kopurua.

IV.  PROZEDURA

15. artikulua.  Balorazio irizpideak.

Diru-lagun­tzak emateko oinarrizko irizpideak oinarri hauen 4 eta 5. artikuluetan zehaztuta daude. Ezarritako baldin­tzak eta bete beharrak bete­tzen direla egiaztatu ondoren, dagozkion diru-lagun­tzak ordenan­tza honetan ezarritako baldin­tze­tan emango dira.

Eman beharreko diru-lagun­tzen zenbatekoak dagokion aurrekontu partidan aurreikusitako zenbatekoa gaindi­tzen badu, Udalak zenbateko horren banaketa propor­tzi­onalki egingo du.     

16. artikulua.  Diru-lagun­tza eskaeren ebazpena.

Espedientearen izapideak egin ondoren, Udaleko teknikariek dagokion azterketa egin eta txos­tena egin ostean, Alkateak, oinarrietan ezarritakoarekin bat, eskaera onar­tze­ko edo uka­tze­ko ebazpena emango du.

Ebazpenean diru-lagun­tza­ren zenbatekoa eta ordainketa era zehaztuko dira.

Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie.

V.  DIRU-LAGUN­TZA­REN KONTROLA

17. artikulua.

Zumaiako Udalak egoki­tzat jotako agiriak aurkez di­tza­tela eskatu ahal izango die onuradunei.       

Udal zerbi­tzu­ak bertaratu ahal izango dira, edota Udalaren datu baseak kon­tsu­ltatu ahal izango dituzte diru-lagun­tza­ren oinarrietan adierazitako baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tze­ko helburu bakarrarekin.

Zumaiako Udalak, bere fiskalizazio-eginkizunak bete­tze­ko, informaziorik eskatuz gero, diru-lagun­tzen onuradunek eman egin beharko diote.

VI.  ARGITARA EMATEA

18. artikulua.

Zumaiako Udalaren webgunean eta iragarki oholean argitaratuko dira emandako diru-lagun­tzen zerrenda, horiek jasoko dituzten onuradunak eta jasotako diru-kopuruak.       

Diru-lagun­tzen datuak ez dira argitaratuko, baldin eta diru-lagun­tzak argitara­tze hori per­tso­na fisikoen errespetu eta babesaren nahiz intimitate per­tso­nal zein familiarraren aurkakoa denean, eta diru-lagun­tza hori arau­tzen duten oinarrietan horrela jasota dagoenean.

VII.  OINARRIEN INTERPRETAZIOA

19. artikulua.

Oinarri hauen interpretazioaren harira edozein zalan­tza sortuz gero, diru-lagun­tza emateko ardura duen organo berari dagokio horri buruz erabaki­tzea.

VIII.  ERREKUR­TSO­AK

20. artikulua.  Errekur­tso­ak.

Oinarri hauen aurka berrazter­tze­ko errekur­tso­a jarri ahal izango da hilabeteko epean hura onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean.