3
TOKI ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO UDALA

2018ko Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren ordainaldia.

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinarazten zaie 2018ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren borondatezko epealdiko kobran­tza kanpaina 2018ko urriaren 1etik azaroaren 12ra egingo dela, biak barne.               

Banku-helbidera­tze­en aldaketak urriaren 26ra arte (egun hori barne) onartuko dira.

Aipatutako data baino lehen banku edo Ku­txan helbideratutako agiriak, zergadunak esandako kontuan sartuz kobratuko dira zuzenean, ordain­tze­ko borondatezko epea amai­tzen den egunean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urrian zehar. Ordainketa honela egin daiteke:

— Entitate lagun­tza­ileen bidez (banku, aurrezki ku­txa eta kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagira aurkeztu beharko da.

— Internet bidez, Nire Ordainketa atalaren bitartez.

Hauxe dakarkizuet gogora: ordain­tze­ra joaterakoan, hemendik aurrerako erreziboak banku edo aurrezki ku­txa horietan helbidera­tze­ko aukera duzuela.

Urriak 20rako zergadunak ez badu jaso bere helbidean agiria, Tolosako Udalako Zerga Bilketa bulegoan eska dezake. 

Goian esandako epe hori amaitu ondoren, premia bideari ekingo diogu, eta ordaindu ez diren errezibo horiek errekargoa izango dute, atze­rapenagatik sortutako interesak eta kostoak ere zergadunei kobratuko zaizkie.

Tolosa, 2018ko irailaren 24a.—Olatz Peon Ormazabal, alkatea.       (6464)