3
TOKI ADMINISTRAZIOA

URRETXUKO UDALA

Iragarkia

Udalba­tzak 2018ko uztailaren 12an onartutako Urre­txu­ko ETxez-etxe­ko lagun­tza Zerbi­tzu­a arau­tzen duen udal-araudiaren aldaketa espedientea, jendaurrean erakusteko arauzko epea amaitu denez, ino­lako erreklamazio edo oharpenik egin gabe, aipatutako espedientea behin betiko onartu da.Hau horrela, Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz aldatutako Araudiaren testu osoa jendaurrean jar­tzen da.        

Erabakia behin-betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka berrazter­tze­ko errekur­tso­a jarri ahal izango dute egin­tza eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkeztu, bi hilabeteko epean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Kasu batean zein bestean argitalpena egiten den hurrengo egunetik aurrera kontatuko da epea.

Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­a arau­tzen duen udal arautegia.

Aurkibidea.

Arrazoien azalpena.

Lehen titulua.

1. artikulua.  Xedea.

2. artikulua.  Aplikazio eremua.

3. artikulua.  Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren definizioa.

4. artikulua.  Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren helburuak.

Bigarren titulua.

Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzua.

I. kapitulua.  Zerbi­tzu­aren baitako eta zerbi­tzu­az kanpoko prestazioak, aldaera eta ezaugarriak.

5. artikulua.  Zerbi­tzu­aren baitako eta zerbi­tzu­az kanpoko prestazioak.

6. artikulua.  Zerbi­tzu­aren aldaera: atse­denerako zerbi­tzua.

7. artikulua.  Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren ezaugarriak.

II. kapitulua.  Erabil­tzai­leak.

8. artikulua.  Erabil­tzai­leak zehaztea.

9. artikulua.  Zerbi­tzu­an sar­tze­ko baldin­tzak.

10. artikulua.  Erabil­tzai­leen eskubideak.

11. artikulua.  Erabil­tzai­leen betebeharrak.

III. kapitulua.  Zerbi­tzu­an sar­tze­ko prozedura.

1. atala.  Eska­tzai­leen zerrendan sar­tzea.

12. artikulua.  Eska­tzai­leen zerrenda.

13. artikulua.  Zerbi­tzu­aren eska­tzai­leen zerrendan sar­tze­ko eskaria.

14. artikulua.  Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

15. artikulua.  Izapide­tzea.

A)  Beharrizanen ebaluazioa.

B)  Gizarte txo­sten proposamena.

16. artikulua.  Ebazpena.

17. artikulua.  Premiazko egoerak.

2. atala.  Zerbi­tzu­aren onespena eta zerbi­tzu­rako sarbidea.

18. artikulua.  Zerbi­tzu­aren onespena.

IV. kapitulua.  Zerbi­tzu­aren egoki­tza­pena eta jarraipena.

19. artikulua.  Jarraipena eta ebaluazioa.

20. artikulua.  Egoki­tza­pena.

V. kapitulua.  Zerbi­tzu­a etetea eta iraungi­tzea.

21. artikulua.  Zerbi­tzu­a etetea eta iraungi­tzea.

21.1.  Zerbi­tzu­a aldi batez etetea.

21.2.  Zerbi­tzu­a iraungi­tzea.

VI. kapitulua.  Zerbi­tzu­aren araubide ekonomikoa.

22. artikulua.  Prezio publikoa.

23. artikulua.  Finan­tza­keta.

24. artikulua.  Zerbi­tzu­aren erabil­tzai­learen ekarpena.

Lehen xedapen gehigarria.

Bigarren xedapen gehigarria.

Hirugarren xedapen gehigarria.

Xedapen indarge­tza­ilea.

Amaierako lehen xedapena.

Amaierako bigarren xedapena.

I. eranskina: Zerbi­tzu­an sar­tze­ko baremoa.

II. eranskina: Ekarpen ekonomikoaren baremoa.      

ARRAZOIEN AZALPENA

Egungo etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren udal-araudiak, gizarte zerbi­tzu­en 1996ko legean ezarritakoari jarraiki onartutakoak, egoki­tza­pen bat eska­tzen du, azken urteetan legegin­tzan egin diren garran­tzi­zko aldaketei dagokienez.  

Bai autonomia per­tso­nala susta­tze­ko eta mendetasun egoeran dauden per­tso­nak zain­tze­ari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 legea, bai gizarte zerbi­tzu­ei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 legea onar­tze­ak ondorio nabarmenak izan ditu gizarte zerbi­tzu­en alorrean.

Zehazki, gizarte zerbi­tzu­ei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 legeak eran­tzu­kizun soziala duten gizarte-zerbi­tzu­en sistema integratu bat ordenatu eta egitura­tzen du euskal autonomia erkidegoaren esparruan, herritar guztiei gizarte-zerbi­tzu­en euskal sistemako gizarte-zerbi­tzu­ak jaso­tze­ko eskubide subjektiboa ziurta­tze­ko asmoz, prestazio edo zerbi­tzu bakoi­tze­rako araututa dauden aipatutako sistemara sar­tze­ko baldin­tza orokorren eta baldin­tza berezien barruan, eta horretarako:   

22. artikuluan, gizarte zerbi­tzu­en euskal sistemaren prestazio eta zerbi­tzu­en katalogoa defini­tzen du; horrek etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­a barne har­tzen du, eta zerbi­tzu horiek emateko eskumena udalei ematen die.

185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, gizarte zerbi­tzu­en euskal sistemaren prestazio eta zerbi­tzu­en zorroari buruzkoak, gizarte zerbi­tzu­ei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 legea gara­tzen duenak, aipatutako eskubide subjektiboa zedarri­tzen du, gizarte zerbi­tzu­en legearen katalogoan zehazten diren baldin­tzak, irizpideak eta prestazioetarako eta zerbi­tzu­etarako sarbidea erregulatuz.

Esandako aldaketa arauemaileez gain, errealitate sozialean ere bilakaera bat an­tze­man dezakegu: adinekoen hazkunde demografiko mailakatua, bizi-itxa­ropena areago­tze­aren ondorioz, eta adin-piramidearen aldaketa gure gizartean. familia-harremanetan ere aldaketak izan dira, gizarte-zerbi­tzu­en babes eta garapenerako agente gisa. haiek dira bizi­tza oso bat izateko beharrezkoak diren zerbi­tzu­ak defini­tze­a susta­tzen ari diren faktore garran­tzi­tsuenetako bat, are gehiago mendetasun maila altua duten edo babes sozialik gabe dauden per­tso­nen kasuan.

Per­tso­nei beren mendetasun mailakatuan lagun­tze­ko zerbi­tzu­ak nola eman pen­tsa­tu eta zehazteko, lehentasunezkoa da per­tso­na horiek ahalik eta denbora gehien beren etxe­an gera­tze­ko nahia kontuan har­tzea, bizi­tza osoan zehar izan duten erreferen­tzi­azko sare soziala mantenduz. alabaina, etxe­bizi­tza­ren inguruak, sarbideek, komunitateak dituen lagun­tza-zerbi­tzu­ek eta abarrek beste alderdi asko kontuan har­tze­a eska­tzen dute, eta mendetasuna duen per­tso­naren bizi­tza gara­tze­ko aukerak muga­tzen dituzte.         

Mendetasun egoeran edo mendetasun egoeran egoteko arriskuan dauden per­tso­nei arreta emateko behar horrekin batera, egoera sozial konplexuak sor­tzen ari dira. izan ere, zaurgarritasun edo ahultasun sozialeko egoeran bizi diren familia ba­tzu­ek, beren beharrizanek oinarrizko arreta jaso dezaten, etxez etxe­ko lagun­tza behar dute.

Horrela, eguneroko bizi­tza jasangarriago egiteko, babes eta lagun­tza-zerbi­tzu­ak eskuragarri izateaz gain, zaurgarritasun edo ahultasun sozialeko egoerak jasaten dituzten edo mendetasun egoeran dauden per­tso­nek beren etxe­etan eta komunitateetan haiek zain­tze­ko zerbi­tzu­a izatea ezinbestekoa da, askotariko beharrizanetara egoki­tze­ko eta denbora tarte ezberdinetan zatika­tze­ko gai izango dena, larrialdiak bere gain hartuko dituena eta zerbi­tzu­aren beharretan eman litezkeen aldaketei bizkortasunez eran­tzun ahalko diena. zen­tzu horretan, etxez etxe­ko lagun­tza gizarte zerbi­tzu­en euskal sisteman garran­tzi estrategikoa duen zerbi­tzu­a da, elkarbizi­tza­rako sostengua ematen baitio gizartean eta familian. izan ere, sostengu hori ezinbestekoa da per­tso­na askoren bizi-kalitaterako eta lan-bizi­tza eta familia uztar­tze­ko, emakumeen kasuan bereziki. erabil­tzai­leek eta beren inguruak, familiak zein auzokideek ain­tzat har­tzen duten zerbi­tzu­a da, eta per­tso­na askoren bizi-kalitatea berma­tzen du (adinekoak, mendetasun egoeran dauden per­tso­nak, familiaren zama handia duten per­tso­nak).              

Xede horretarako, araudi honek 2017. urtean Gipuzkoako udalen eta Gipuzkoako foru aldundiaren artean gizarte zerbi­tzu­en erakunde arteko mahaian adostutako itunak jaso­tzen ditu, honako gaien inguruan; inten­tsi­tate malguagoak, zerbi­tzu­a emateko aukera zehaztea urteko egun guztietan, izaera mugatua, larrialdietako sarbide mota finka­tze­a eta profil ezberdinetara sarbidea izatea.              

Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren araudiak ez du administrazio honetan lagun­tza per­tso­nalerako beste zerbi­tzu ba­tzuk hasteko aukera alde batera uzten, bide berri­tza­ileak izan daitezkeenak per­tso­nen eta beren bizi­tza­rako beharrizanen artean oreka bat izateko; betiere, eskumena duen organoaren oniri­tzi­a izanda.

Horrenbestez, udal-araudi honek udaleko etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­rako sarbidea arau­tzen du, zerbi­tzu­ra sartu nahi duten per­tso­nak balioe­tsi eta gero, behin zerbi­tzu­rako eskubidea aitortua izan zaienean eta arreta per­tso­nalizaturako plan bat landu denean.

LEHEN TITULUA

1. artikulua.  Xedea.

Arautegi honen xedea da Urre­txu udalerriko etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­a arau­tzea.

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

Arautegi honek arau­tzen duen zerbi­tzu­a Urre­txu­ko udalerrian emango da, udalak gizarte zerbi­tzu­en esparruan dituen eskumenen baitan.

3. artikulua.    Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren definizioa.

Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­a asisten­tzi­a eta preben­tzi­o zerbi­tzu bat da, erabil­tzai­leei ahal bezain luzaro norberaren etxe­an bizi­tzen jarrai­tze­ko lagun­tza ematean da­tza­na; horretarako, etxe­ko lagun­tza edo/eta lagun­tza per­tso­nala eskain­tzen zaie, etxe­an molda­tze­ko eta beren komunitatean txe­rta­tzeko, bakar­tze­a saihestuz.

4. artikulua.    Etxez etxe­ko zerbi­tzu­aren helburuak.

Zerbi­tzu­ak helburu hauek ditu:

a)  Autonomia galerari aurrea har­tzea, autonomiari eustea edo/eta autonomia galera konpen­tsa­tzea. horretarako, lagun­tza par­tzi­ala edo/eta erabatekoa emango da norberaren zain­tza­rako eguneroko bizi­tza­ko oinarrizko jarduerak egiteko edo/eta eguneroko bizi­tza­ko jarduera instrumentaletarako.

b)  Erabil­tzai­leen segurtasun sentipena indar­tzea.               

c)  Beste zerbi­tzu ba­tzu­en esku-har­tze­a eska lezaketen beharrizanak an­tze­matea.

d)  Erabil­tzai­leak beren komunitatean integra daitezen bul­tza­tze­a eta bakar­tze edo/eta bazterketa egoerak saihestea.        

e)  Norberaren etxe­an ahalik eta luzaroen eta bizi kalitate egokiarekin bizi daitezen ahalbide­tzea, ahal den heinean; horrela, atze­ratu edo saihestu egingo da ostatu zerbi­tzu­etan edo egoi­tze­tan sartu beharra.

f)  Erabil­tzai­leari lagun­tzen dion familia-gizarte sareko zain­tza­ileei lagun­tzea, eta zain­tza­ri loturik dituzten eginbeharrak neurri batean arin­tzea, baldin­tza egokiak izan di­tza­ten beren garapen per­tso­nal, profesional eta sozialerako.           

g)  Oro har, erabil­tzai­leaz ardura­tzen den zain­tza­ile nagusiaren ordez jardutea, tarteka, hura falta denean.            

h)  Adingabeen zain­tzan lagun­tzea, haien guraso edo tutoreek zain­tza egokia ematerik ez dutenean.        

i)  Hainbat faktore psiko-fisiko-sozialen ondorioz krisi egoeran dauden familien bizikide­tza giroa hobe­tze­a eta faktore horietatik eratorri ohi diren arriskuei aurrea har­tzea.

BIGARREN TITULUA

ETXEZ ETXE­KO LAGUN­TZA ZERBI­TZUA

I. KAPITULUA.  ‑ZERBI­TZU­AREN BAITAKO ETA ZERBI­TZU­AZ KANPOKO PRESTAZIOAK, ALDAERA ETA EZAUGARRIAK

5. artikulua.    Zerbi­tzu­aren baitako eta zerbi­tzu­az kanpoko prestazioak.

1.  Informazioa: Erabil­tzai­leei beren eskubideei eta zerbi­tzu­ari buruzko informazio egokia eta nahikoa eskura­tze­ko aukera ematea, behar den denboraz eta behar den moduan.

2.  Jarraipenaren balioespena: Arreta per­tso­nalizatuko planaren aldian aldiko ebaluazioak egitea, kasuan-kasuan dagokion sakontasunaz.

3.  Etxe­ko lagun­tza: Erabil­tzai­leei eguneroko bizi­tza­ko jarduera instrumentalak egiteko lagun­tza par­tzi­ala edo osoa eskain­tzen dien prestazioa. lagun­tza hori bereziki dagokie elikadurari, jan­tzi­ei eta erabil­tzai­lea bizi den etxe­ko instalazioen manten­tze garbiketari, ongi antola­tzen lagun­tze­ko; prestazio honetan sar­tzen da, halaber, hala dagokionean, jarduera horiek gauza­tze­ko beharrezko trebetasunen lanketa.

3.1.  Elikadurarekin loturikoak.

— Otorduak antola­tze­a eta presta­tzea, horretarako erabilitako on­tzi eta tresnak garbi­tze­a eta jaso­tze­a barne.

— Janaria erostea.

— Erabilitako on­tzi­ak eta tresnak garbi­tze­a eta lehor­tzea.

3.2.  Jan­tzi­ekin loturikoak.

— Arropa etxe­an garbi­tzea.

— Arropa lehor­tzen jar­tzea.

— Arropa gainbegira­tzea.

— Arropa antola­tze­a eta gorde­tzea.

— Arropa etxe­an lisa­tze­a eta tolestea.

— Arropa erostea.

— Erabili beharreko elementu guztiak presta­tze­a eta jaso­tzea.

3.3.  Etxe­ko instalazioak manten­tze­arekin loturikoak.          

— Etxe­a txu­kun­tzea.

— Gainaldeak produktu egokiekin garbi­tzea.

— Erabilitako elementuak garbi­tze­a eta jaso­tzea.

— Hau­tsa ken­tzea.

— Zorua garbi­tze­a eta xurgagailua pasa­tzea.

— Errezelak eta leihoak zabal­tzea, etxe­a airezta­tzea.

— Komuna garbi­tzea.

— Sukaldea garbi­tzea.

— Leihoetako kristalak garbi­tzea.

— Zaborra zain­tze­a eta atera­tzea.

— Zerbi­tzu­a hasi aurretiko garbiketa orokorra.

— Jabekideen erkidegoko espazioak garbi­tzea.         

— Ohea egitea eta oheko arropa aldatu eta arropa zikina ken­tzea.

4)  Lagun­tza per­tso­nala: Erabil­tzai­leei honako jarduera hauek egiteko lagun­tza par­tzi­ala edo osoa eskain­tzen dien prestazioa: a) zain­tza per­tso­nalarekin loturiko eguneroko bizi­tza­ko oinarrizko jarduerak, bereziki, ohetik al­txa­tze­a eta ohera­tzea, norberaren garbitasuna, batetik bestera joatea, jatea edo oinarrizko beste fun­tzio­ ba­tzuk; b) ingurunearekiko lotura ahalbide­tzen duten jarduera instrumentalak, bereziki, komunikaziokoak (telefonoa erabil­tzea, gutunak idaztea...) eta familiarengana eta komunitatearengana iristeko beharrezkoak. barne sar­tzen da, hala dagokionean, jarduera horiek gauza­tze­ko beharrezko trebetasunen lanketa.

4.a.  Zain­tza per­tso­nalarekin loturiko beharrezko eguneroko bizi­tza­ko oinarrizko jarduerak, bereziki, ohetik al­txa­tze­a eta ohera­tzea, norberaren garbitasuna, jatea edo oinarrizko beste fun­tzio­ ba­tzuk;

4.a.1.  Mugikortasunarekin eta ingurunean molda­tze­arekin loturikoak:

— Ohetik al­txa­tzeko, ohera­tze­ko edo eserlekutik al­txa­tzeko lagun­tza, lagungarri teknikoak baliatuta, halakorik balego.

— Etxe­an nahiz etxe­tik kanpo batetik bestera mugi­tze­ko lagun­tza (komunera, gela batetik bestera, eskolara, garraiora, eguneko zentroetara, osasun etxe­etara joateko lagun­tza), lagungarri teknikoak baliatuta, halakorik balego.           

4.a.2.  Garbitasun per­tso­nalarekin loturikoak:

Garbiketa eta higiene per­tso­nala (lagungarri teknikoak baliatuta, halakorik balego; azazkalak moztea, bizarra egitea, ilea garbi­tzea, azala hidrata­tze­a eta arropak alda­tzea).

4.a.3.  Jatearekin loturikoak:

— Jateko lagun­tza.

— Edateko lagun­tza.

— Janaria bero­tzea.

— Erabilitako tresnak eta on­tzi­ak garbi­tze­a eta jaso­tzea.

4.a.4.  Jan­tzi­ekin loturikoak:

— Janzteko eta eranzteko lagun­tza.

— Eguneroko arropa presta­tzea.

4.b)  Jarduera instrumentalak, ingurunearekiko lotura ahalbide­tzen dutenak, bereziki, komunikaziokoak (telefonoa era­bil­tzea, gutunak idaztea...) eta familiarengana eta komunitatearengana iristeko beharrezkoak.

Oro har, aurreko egitekoekin lotura duten aurretiko jarduerak, egiteko horiek gauza­tze­ko elementuak presta­tze­a edo/eta haietatik eratorritako jarduerak.

Bereziki, hala badagokio, edozein eginkizunetarako beharrezko trebetasunen lanketa.

4.b.1)  Komunitatearekiko harremanarekin loturikoak:

Haur­tza­indegi, ikaste­txe, garraio, eguneko zentro, osasun etxe, komunitate-ekipamendu eta abarretara iristen lagun­tzea.       

4.b.2)  Ingurunearekiko komunikazioarekin loturikoak.        

— Eskariak egiteko, gutunak jaso­tze­ko, gutunen eta abarren edukia uler­tze­ko lagun­tza, etxe­an.

— Komunikazioa erraztea banke­txe­ekin, osasun etxe­ekin; errekur­tso­ak izapide­tzea; dokumentazioa eska­tze­a eta entrega­tzea, etab.

4.b.3)  Osasunarekin loturikoak:

Medikuak agindutako botikak (ahotik har­tze­koak) erostea, kontrola­tze­a eta behar bezala har­tzen diren gainbegira­tzea.

Medikuekiko hi­tzo­rduen kontrola eta jarraipena.

4.b.4)  Zain­tza­rekin loturikoak:

Adingabeen­tza­ko zerbi­tzu­etan, ingurune komunitarioan ari­tze­ko lagun­tza eta adingabearen zain­tza gauza­tze­an suerta­tzen diren bestelako egitekoak.

5)  Gizarte lagun­tza: Gizarte zerbi­tzu­en berariazko zerbi­tzua, berezkoa, zeinaren bidez per­tso­nek aukera duten profesional kualifikatu batekin beren kasa hobeto molda­tze­ko eta gizartera­tze­ko lagun­tza harreman batean parte har­tze­ko.

Erabil­tzai­leari aukera ematen dio bere egoera azter­tze­ko, bere autonomia eta gizartera­tze maila manten­tze­ari edo hura gara­tze­ari buruz zer helburu dituen zehazteko eta helburu horiek bete­tze­ko erreferen­tzi­azko per­tso­na bat eduki­tze­ko, zeinaren bidez ondorengo lagun­tza hauek jasoko dituen prozesuan zehar:

a.  Instrumentala (baliabide eta beste sistema ba­tzu­etako zerbi­tzu­etara nahiz lagun­tza­ko gizarte/familia sareetara –familia, lagunak, komunitatea– harreman sareetara iristeko informazioa, orientazioa eta bitartekari­tza).

b.  Emozionala (kaltea murriztea, sostengua, babes emozionala eta orientazioa krisi egoeretan...).

c.  Hezkun­tza­koa (eguneroko bizi­tza­ko eta gizartera­tze­a susta­tze­ko oinarrizko jarduerak, jarduera instrumentalak nahiz jarduera aurreratuak egiteko trebetasunak har­tzea, jokabideak alda­tzea...).

d.  Harremanei loturikoa (en­tzu­te aktiboa, gizarte harremanak edo/eta harreman per­tso­nalak egiteko edo manten­tze­ko trebetasunak har­tzea, harremanak egiteko aukerak sor­tzea).    

Gizarte lagun­tza­ren inten­tsi­tatea aldatu egin daiteke per­tso­naren beharrizanen arabera. horrela, erabil­tzai­learen lagun­tza beharrizanaren inten­tsi­tatea alda­tze­a ahalbidetuko duten ibilbideak plantea litezke (betiere, kontuan harturik inten­tsi­tatea murriztea dela desiragarria).

6.  Beste jarduera osagarri edo ezohiko ba­tzuk:

— Higiene arazo larriak dituzten etxe­etako garbiketa orokorra.

— Higiene eta osasungarritasun arazo larriak dituzten etxe­ak hustea eta garbi­tzea.

— Egoera bereziei eran­tzu­nez, zerbi­tzu­aren helburuak lor­tze­ko ezinbesteko jo­tzen diren beste jarduera ba­tzuk gauzatu ahal izango dira, gizarte langin­tza­ko teknikariak hala proposatuz gero eta gizarte zerbi­tzu­en zuzendari­tzak jarduera horiek berariaz baimenduz gero.

7.  Zerbi­tzu­az kanpoko jarduerak:

Ondorengo jarduerak etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­tik kanpoko­tzat jo­tzen dira:

— Etxe­bizi­tza berean bizi arren, udal zerbi­tzu teknikoek zerbi­tzu­aren onuradun jo­tzen ez dituzten per­tso­nen lagun­tza per­tso­nala.

— Etxe­bizi­tza berean bizi arren, zerbi­tzu­aren onuradun jo­tzen ez diren per­tso­nak zuzenean mesede­tzen dituen etxe­ko lagun­tza.

— Prestakun­tza espezifikoa eska­tzen duten osasun arloko jarduerak, hala nola, indizioak jar­tzea, in­tsu­lina edo heparina ematea, ten­tsi­oa har­tzea, zundak eta zarakarrak trata­tzea, ezagu­tza espezifikoa eska­tzen duten botikak ematea eta horien an­tze­rakoak.               

— Etxe­an konponketa handiak egitea: margo­tzea, etab.

6. artikulua.    Zerbi­tzu­aren aldaera: atse­denerako zerbi­tzua.

Atse­denerako zerbi­tzu­a zain­tza­ile nagusiaren­tzat; mendekotasun egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dagoen per­tso­na aldi batez EELZn sartuz edo zerbi­tzu horretan ordura arte eskain­tzen zen lagun­tza­ren inten­tsi­tatea aldi batez areagotuz.

7. artikulua.    Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren ezaugarriak.

Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­a onuradunak lo egiten duen edo/eta eguna igaro­tzen duen tokian (ingurunean) emango da, Urre­txu­ko udalerrian.

1)  Lagun­tza emateko egunak.

Oro har, urteko egun guztietan emango da zerbi­tzua, jarraibide teknikoen arabera.

2)  Zerbi­tzu­aren inten­tsi­tatea.

Zerbi­tzu­aren denbora mugak erabil­tzai­leen beharrizanen banakako ebaluazioaren arabera zehaztuko dira. gehienez ere, asteko hogeita zor­tzi orduko lagun­tza emango da. gehieneko hori malgutasunez banatu ahal izango da, baldin eta profesionalen irizpideen arabera malgutasun hori beharrezkoa bada erabil­tzai­leak etxe­an jarrai­tze­a errazten edo/eta ahalbide­tzen duten zain­tzak osa­tze­ko edo/eta ordezka­tze­ko.     

Orduak 15 minutu baino gu­txi­agokoak ez diren tarteetan banatuko dira, eta sarrera bakoi­tze­an zerbi­tzu­ak gu­txi­enez 30 minutuko iraupena izango du; fakturatutako ordu edo tarte bakoi­tza lanean egindako denborari dagokiola ulertuz.         

3)  Lagun­tza­ren ordutegiak.

Zerbi­tzu­aren ordutegia malgua da; nagusiki, 07:00etatik 22:00etarako ordutegiaren barruan emango da.

Nolanahi ere, zerbi­tzu­aren ordutegia zabaldu egin ahal izango da, balioespen teknikoaren arabera, muga ba­tzu­en barruan.

— Lagun­tza per­tso­nalari dagokionez, udal teknikariek zehaztuko dute ordutegia, lagun­tza eska­tzai­learen ohiko ordutegiak eta beharrizanak kontuan hartuta.

— Etxe­ko lagun­tza­ri eta gizarte lagun­tza­ri dagokien zerbi­tzu­etarako, udal teknikariek zerbi­tzu­a ematen duen enpresarekin batera zehaztuko dute ordutegia, zerbi­tzu horiek ematen dituzten langileen ordutegien arabera.

II. KAPITULUA.  ERABIL­TZAI­LEAK

8. artikulua.  Erabil­tzai­leak zehaztea.

Oro har, ondorengo profila izango dute zerbi­tzu honen erabil­tzai­leek: autonomia galeraren edo ahultasun egoeraren ondorioz, norberaren etxe­bizi­tzan bizi­tzen jarraitu ahal izateko eguneroko bizi­tza­ko oinarrizko jarduerak egiteko lagun­tza –aldi batekoa nahiz iraunkorra– behar duten per­tso­nak edo/eta familiak.   

gizarte zerbi­tzu­en euskal sisteman, gizarte zerbi­tzu­en euskal sistemaren prestazio eta zerbi­tzu­en zorroari buruzko 185/2015 dekretuak ezar­tzen duenari jarraituz, mendekotasun egoeran edo mendekotasuna jasateko arriskuan dauden per­tso­nei zuzendutako zerbi­tzu­a da etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzua.

Honako per­tso­na edo/eta familia hauek ere izan daitezke etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren erabil­tzai­leak:

— Beren kasa molda­tze­ko zailtasunak direla medio eguneroko bizi­tza­ko oinarrizko jarduerak edo/eta jarduera instrumentalak gauza­tze­ko lagun­tza behar duten per­tso­nak.

— Familiek zaindu ezin dituzten edo behar duten zain­tza eta arreta eman ezin dieten adingabeak.

— Zama astunegia, harreman gatazka­tsu­ak, gizarte egoera egongai­tzak edo/eta gaixotasun fisiko edo/eta psikikoen ondoriozko arazoak dituzten familiak edo per­tso­nak, eguneroko bizi­tza­ko jardueretarako lagun­tza par­tzi­ala edo erabatekoa behar dutenak.

— Aldi bateko gaixotasun edo gaixotasun terminal batek jotako per­tso­nak, gaixotasunaren ondorioz eguneroko bizi­tza­ko jardueretarako beste norbaiten lagun­tza behar dutenak.

— Kasuaren arduradunaren iri­tziz eta haren irizpideei jarraituz zerbi­tzu honen arreta jaso­tze­a dagokien per­tso­na edo/eta egoerak, gizarte zerbi­tzu­en zuzendari­tzak baimenduak.           

Eskaria talde batek eginez gero, taldeko kide guztiek bete beharko dituzte zerbi­tzu­an sar­tze­ko baldin­tzak.

Zerbi­tzu­aren titular bat izendatuko da, onuradun guztiak ordezka­tze­ko; titularra hil eginez gero, egoi­tza zentro batean sartuz gero edo bizitokia aldatuz gero, bizikide­tza unitateko beste onuradun batek hartuko du titulartasuna.              

Titulartasuna alda­tze­an, berriro ebaluatuko dira beharrizanak, gizarte-familia egoera eta egoera ekonomikoa.

9. artikulua.    Zerbi­tzu­an sar­tze­ko baldin­tzak.

Aurrez aipatutako talde horietako bateko kidea izateaz gainera, honako baldin­tza hauek bete beharko ditu eska­tzai­leak:      

9.1.  Baldin­tza administratiboak:

— Eskaria egiten den datan Urre­txu­ko udalerrian erroldatuta egotea, eta hartan erroldatuta jarrai­tzea. teknikariek hala proposatuz gero, baldin­tza hau bete­tze­tik salbue­tsi­ta geldituko dira senitartekoen etxe­etan txa­ndaka bizi diren per­tso­nak.

9.2.  Beharrizanari buruzko baldin­tzak:

— Dagokion etxe­bizi­tzan bizi­tzea, izan hura norberarena nahiz zain­tza­ile nagusi gisa diharduen senitarteko batena.

— Etxe­bizi­tza­ren edo ingurunearen egoerak ez eragoztea edo zail­tze­a erabil­tzai­lea han egotea eta ez jar­tze­a arriskuan erabil­tzai­lea nahiz etxez etxe­ko langileak.        

— Hala behar izanez gero, etxe­bizi­tzan baldin­tza egokietan bizi­tze­ko behar adina lagun­tza izatea, EELzren prestazioarekin batera.

— Osasun edo gizarte-osasun erakundeetan iraunkorki arreta jaso­tze­a eska­tzen duen osasun egoeran ez egotea.

— Gaixotasun infekto-ku­tsa­kor edo buru gaixotasun bat izanez gero, uko ez egitea dagokion tratamendua har­tze­ari. 

— Jokabide asaldurarik izanez gero, etxez etxe­ko langileen­tza­ko arrisku­tsu­a ez izatea.

10. artikulua.    Erabil­tzai­leen eskubideak.

Gizarte zerbi­tzu­ei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 legearen 9. artikuluaren arabera, etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren erabil­tzai­leen eskubideak dira:

— EAEko hizkun­tza ofizialetatik edozeinetan zerbi­tzu­a jaso­tzea.

— Zerbi­tzu ematea eta haren inten­tsi­tatea alda­tze­ko eskaria egitea.

— Zerbi­tzu­aren baldin­tzen aldaketen berri aldez aurretik jaso­tzea.

11. artikulua.    Erabil­tzai­leen betebeharrak.

Gizarte zerbi­tzu­ei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 19. artikuluan ezarritakoaz gainera, etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren erabil­tzai­leak behartuta egongo dira:              

— Zerbi­tzu­an parte har­tzen duten profesionalen lana erraztera, haiek lagun­tze­ra eta zuzen eta errespetuz trata­tze­ra.

— Egoera sozio-ekonomikoa balioesteko beharrezko dokumentuak gizarte langileari ematera eta balioespena nahiz jarraipeneko bisitak egiteko etxe­an sar­tzen uztera.           

— Zerbi­tzu­a jaso bitartean gaixotasun infekto-ku­tsa­kor bat harrapatuz gero, udal teknikariei horren berri ematera, etxez etxe­ko lagun­tza­ileek hartu beharreko babes neurriak hartu ahal izan di­tza­ten.

— Osasun egoerak hala eskatuz gero, behar den orotan joatea osasun erakundeetara.

— Aurrez hi­tza­rtu gabeko ino­lako prestaziorik ez eska­tze­ra, eta ez eska­tze­ra, halaber, udal ebazpenak barne har­tzen ez dituen per­tso­nen­tzako arreta.

— Etxez etxe­ko zerbi­tzu­ko langileak zerbi­tzu­a ematen ari diren bitartean etxe­an egotera, bestelako berariazko baimenik eta agindu teknikorik ezean.

— Zerbi­tzu­a etetea dakarten lekualda­tze­en berri aldez aurretik ematera.

— Udal teknikariei behar adinako aurrerapenaz jakinaraztera eskain­tzen den zerbi­tzu­a ematean ino­lako aldaketarik eragin lezaketen bat-bateko gorabehera per­tso­nalak.       

— Etxez etxe­ko langileen esku uztera esleitutako etxe­ko lanak egiteko eta lagun­tza per­tso­nala emateko beharrezko tresnak eta materialak.

— Etxez etxe­ko langileek beren egitekoak behar bezala ez betez gero udal zerbi­tzu teknikoei irregulartasun horien berri ematera.

— Dagokion epean ordain­tze­ra emandako zerbi­tzu bakoi­tza­ri dagokion prezio publikoa/tasa, nahiz eska­tzai­leari egotz lekizkiokeen arrazoiak direla medio gauzatu gabe gelditutako zerbi­tzu­ei dagokiena, baita zerbi­tzu­a aldi batez eten izanaren ondorioz zerbi­tzu­aren erreserbari dagokiona ere.

— Udal zerbi­tzu teknikoei jakinaraztera bere egoera sozio-ekonomikoan gertatutako aldaketa adierazgarri oro.

— Udal langile teknikoei jakitera ematera prezio publi­koa/tasa ordain­tze­ko erabiliko den banku erakundea eta kontu korrontearen zenbakia.

— Gipuzkoako foru aldundiari mendekotasunaren balioespena edo/eta ezgaitasunaren kalifikazioa egin dezan eska­tze­ra.

Betebehar horietakoren bat huts eginez gero, zerbi­tzu­a eteteko edo iraungi­tze­ko prozedura abian jarriko da, arautegi honetan araututako prozedurarekin bat etorrita.               

III. KAPITULUA.  ZERBI­TZU­AN SAR­TZE­KO PROZEDURA

1. ATALA.  Eska­tzai­leen zerrendan sar­tzea

12. artikulua.  Eska­tzai­leen zerrenda.

Zerbi­tzu­aren eska­tzai­leen zerrenda da zerbi­tzu­a eslei­tze­ko lehentasuna antola­tze­ko baliatuko den tresna. lehentasuna, zerbi­tzu­an sar­tze­ari buruz I. eranskinean zehaztutako baremoa aplikatuz lorturiko puntuazioaren arabera finkatuko da.

13. artikulua.  Zerbi­tzu­aren eska­tzai­leen zerrendan sar­tze­ko eskaria.

Arautegi honetan araututako etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren eska­tzai­leen zerrendan sar­tze­ko, aldez aurretik eskaria egin behar dute interesdunek edo, hala dagokionean, bizikide­tza unitateko kide guztiek, inprimaki formalizatua erabiliz. ondoren, organo eskumendunari helaraziko zaio inprimakia, eska­tzai­leak sinatuta. udalak xede horretarako berariaz gaitutako erregistroetan edo administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legean aurreikusitako moduan edo erregistroetan aurkeztu beharko da eskaria.

Interesdunak prozesuaren edozein unetan bertan behera utz dezake eskaria, ida­tziz. hala eginez gero, ar­txi­batu egingo da espedientea.

Era berean, gizarte langileak txos­tena egin ahal izango du espedientea ar­txi­ba­tzeko, baldin eta eska­tzai­leak edo haren ordezkariak hi­tzez adierazten badu eskaria bertan behera utzi nahi duela.

14. artikulua.    eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskariekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:  

— NANaren fotokopia, edo beste edozein nortasun agiri baliokiderena.

— Familia liburua, baldin eta bizikide­tza unitatean 18 urtetik beherako adingaberik badago.

— Mendekotasun edo/eta ezgaitasunen balioespena, baldin eta beste autonomia erkidego batean egina bada eta espedientea oraindik Gipuzkoako foru aldundira aldatu gabe badago.           

— Mediku txos­tena, gizarte zerbi­tzu­ek beharrezkoa dela iri­tziz gero.

— Zain­tza­ren onuraduna adingabea edo ezgaitasuna duen per­tso­na bat izanez gero, legez edo izatez, ordezkari­tza­ren egiaztapena (adingabeak badira: familia liburua, gurasoen eta seme-alaben arteko neurrien edo tutorearen izendapenaren dokumentua; ezgaitasuna duten per­tso­nak badira: tutorearen izendapenaren ebazpena edo izatezko zain­tza­ilearen dokumentua, ereduari jarraituz egina).

— Egoera ekonomikoari buruzko datuak (zerbi­tzu­aren onuradun diren per­tso­na guztiei dagokien dokumentazioa).    

— Eskaria egin aurreko lau urteei buruzko ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitor­tza.

— Per­tso­na fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren fotokopia, edo, bestela, ogasunaren ziurtagiria, eska­tzai­leak aitorpena egiteko derrigortasunik ez duela egiazta­tzen duena (ez da agiri hori aurkeztu beharrik izango aitortutako azken ekitaldian Gipuzkoako zergaduna izanez gero).

— Eskaria egiteko unean edozein kon­tze­pturengatik jaso­tzen ari diren diru sarreren egiaztagiria: pen­tsi­oak eta gizarte aurreikuspeneko prestazio publiko, pribatu nahiz atze­rrikoak, nominak, enpresa jardueren etekinak, etab.

— Kapital higiezinen etekinengatiko diru sarreren ziurtagiria, halako etekinik balego.

— Banku posizio eguneratuen eta kapital higigarriaren etekinen ziurtagiria.

— Gipuzkoako lurraldetik kanpoko jabe­tzen katastro balioaren eta titulartasunaren egiaztagiria.

— Ezarritako prezioari dagokion hileko ekarpena ordain­tze­ko erabiliko den banku erakundea eta kontu korrontearen zenbakia.

— Udaleko gizarte zerbi­tzu­ek intereseko­tzat jo­tzen duten beste edozein dokumentazio.

Eska­tzai­leak bere egoera balioesterik nahi ez badu edo modu frogagarrian egiazta­tzen ez badu, ulertuko da uko egiten diela itxa­ron zerrenda –halakorik balego– osa­tze­ko baremoan bere egoera ekonomikoa kontuan har­tze­ari, baita zerbi­tzu­a ordain­tze­ko eskain­tzen diren lagun­tze­i ere. hala, zerbi­tzu­a jaso­tze­ko ezarritako gehieneko tarifa ordain­tze­ra behartuta egongo da.

Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 8.3 artikulua aplikatuz, herritarrak salbue­tsi­ta daude aurreko agiriak aurkeztetik, baldin eta administrazioaren esku badaude. xede horretarako, dagokion agiria noiz eta zer organoren aurrean aurkeztu zituzten adierazi beharko dute interesdunek. udalak agiri horiek eskuratu ezin izanez gero, berriro eskatu ahal izango diote interesdunari horiek aurkezteko.       

Eskariarekin batera aurkeztutako dokumentazioa osatugabea bada edo aka­tsen bat badago, eska­tzai­leari 10 eguneko epea emango zaio dokumentazioa osa­tze­ko edo an­tze­mandako aka­tsak zuzen­tze­ko. hala egiten ez badu, eskariari uko egin diola ulertuko da.

Eska­tzai­leak eta, hala badagokio, bizikide­tza unitateko gainerako kideek baimena ematen diote udalari datuak egiazta­tze­ari edo dagozkion datuak bil­tze­ari begira egin beharreko izapideak egiteko. arautegi honetan ezarritako baldin­tzak bete­tzen diren egiazta­tze­ko eta, hala dagokionean, zerbi­tzu­a finan­tza­tzeko baldin­tza eta baliabide ekonomikoak egiazta­tze­ko besterik ezingo dira erabili datu horiek.       

Datuak fal­tsu­tzeak eta ezkuta­tze­ak zerbi­tzu­aren eska­tzai­leak eska­tzai­le izaera gal­tze­a ekarriko dute, horregatik egotz lekizkiokeen beste eran­tzu­kizun ba­tzu­en kalterik gabe.

15. artikulua.  Izapide­tzea.

Erabil­tzai­leen beharrizanen ebaluazioa eta gizarte txo­sten-proposamena egiteko, Gizarte Zerbi­tzu­en 12/2008 Legean bildutako zehaztapenak hartuko dira kontuan.

A.  Beharrizanen ebaluazioa.

— Balioespena eta ebazpen proposamena eska­tzai­learen etxe­bizi­tza­ri (edo, hala dagokionean, txa­ndakako etxe­bizi­tza­ri) dagozkion udaleko gizarte zerbi­tzu­etako gizarte langin­tza­ko teknikariek egingo dituzte.

— Langile teknikoek dokumentazioa aztertuko dute, eta elkarrizketak, etxe­ko bisitak eta egoera bakoi­tze­an zer beharrizan dauden balioesteko egin beharreko izapide guztiak egingo dituzte.

B.  Gizarte txo­sten-proposamena.

Gizarte langin­tza­ko zerbi­tzu teknikoek arauzko gizarte txo­sten bat egingo dute, honako alderdi hauei buruz:

— Zerbi­tzu­an sar­tze­ko baldin­tzak bete­tze­a eta eskaria aurkeztea.

— Hala dagokionean, baldin­tzak bete­tze­tik salbuesteko proposamen arrazoitua.

— Eska­tzai­learen eta, hala dagokionean, bizikide­tza unitatearen egoera per­tso­nal, familiar eta sozialak.

— Esku-har­tze­aren onuradunak, emango den zerbi­tzu mota, asteko ordu kopurua eta egunak, proposa­tzen den zerbi­tzu­ak barne har­tzen dituen egitekoak eta haren iraupena.

— Hala dagokionean, ezohiko zerbi­tzu­ak emateko proposamen arrazoitua.

— Eska­tzai­leak zerbi­tzu­a jaso­tze­ko ordaindu beharreko orduko prezioa.

— Hala dagokionean, zerbi­tzu­a uka­tze­ko proposamen arrazoitua.

16. artikulua.    Ebazpena.

Eskaria aztertu eta balioespena egin ondoren, udaleko organo eskumendunari helaraziko zaio, hark ebazpen arrazoitua eman dezan; ebazpen horretan, eskatutako zerbi­tzu­an sar­tze­a one­tsi edo eze­tsi­ko da.

Ebazpena emateko bi hilabeteko gehieneko epea dago eskaria udal erregistroren batean sar­tzen denetik konta­tzen hasita. epe hori eten egingo da eskarien aka­tsak zuzen­tze­a eskatuz gero; jakinarazpena egiten denetik eskatutakoa bete­tzen denera bitartean iraungo du etenaldiak, edo, hala badagokio, emandako epea igaro­tzen denean, edo Gipuzkoako foru aldundiari eska­tzai­learen autonomia balioesteko txos­tena eskatu behar zaionean, bestela, baita administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 22. artikuluan aurreikusitako gainerako egoeretan ere.

Aurreko atalean aurreikusitako epean berariazko ebazpenik eman ez bada, eta ebazpena emateko derrigortasunaren kalterik gabe, eskaria eze­tsi dela ulertu ahal izango da, eta interesdunak aukera izango du aukerako berrazter­tze­ko errekur­tso­a edo administrazioarekiko auzi errekur­tso­a ezar­tze­ko.         

Ebazpen positiboa izanez gero, honako alderdi hauek adierazi behar ditu:

— Eskaria zerbi­tzu eska­tzai­leen zerrendan sar­tzea.  

— Prestazioaren onespena, honako hauek zehaztuz: zerbi­tzu­aren iraupena, mota, inten­tsi­tatea eta kostua, baita onuradunari dagokion ekarpen ekonomikoa ere.

Ebazpen negatiboa izanez gero, eskaria ezesteko arrazoiak azaldu beharko ditu, eta honako kasu hauetan izango da bidezkoa:

— Arautegi honetako 9. kapituluan zerbi­tzu­an sar­tze­ari buruz adierazitako baldin­tzak ez bete­tzea.

— Eska­tzai­leak, bere kasa edo/eta senitarteko edo/eta beste baliabide per­tso­nalen bidez behar bezala estali ahal izatea eskarian argudiatutako beharrak.    

— Zerbi­tzu­a emateko eskumena beste administrazio publiko batena izatea, prestazio motagatik edo eska­tzai­learen bizitokia kokatuta dagoen tokiagatik.

— Zerbi­tzu­a emateak erabil­tzai­leari nahiz zerbi­tzu­a ematen duten langileei arrisku fisikoak edo/eta psikikoak ekar diezazkiokeela balioestea.

— Behar bezala argudiatutako beste arrazoi ba­tzuk.

Ezespenezko ebazpena legez ezarritako epeetan eta formalitateak betez jakinarazi beharko da, eta aukerako berrazter­tze­ko errekur­tso­a ezarri ahal izango da haren kontra organo eskumendunaren aurrean, baita zuzenean haren aurka egin ere, administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenaren aurrean, legez ezarritako epe eta baldin­tze­tan.

Onespenezko ebazpena zerbi­tzu­a ematen duen erakundeari ere helaraziko zaio, hark eba­tzi­takoa bete­tzen has dadin jakinarazpenetik 7 egun naturaleko epearen barruan.   

17. artikulua.    Premiazko egoerak.

Aparteko izaeraz, premia larri edo muturreko premia duten kasuei eran­tzu­teko, prestazioa berehala ematen hastea proposatuko dute udaleko gizarte zerbi­tzu­ek.

Udaleko gizarte zerbi­tzu­ek zerbi­tzu­a ematen duen erakundeari jakinaraziko diote zerbi­tzu­aren premiazko izaera, eta jakinarazpena jaso­tzen duenetik 24 orduko epearen barruan zerbi­tzu­a gauza­tzen hasiko da erakunde hori.

15 egun naturaleko epean, gehienez ere, premiazko eskari­tzat hartutako eskaria ohiko prozeduraren arabera izapidetuko da.

2. ATALA.  Zerbi­tzu­aren onespena eta zerbi­tzu­rako sarbidea

18. artikulua.    Zerbi­tzu­aren onespena.

I. eranskinean adierazitakoaren arabera jasoko da zerbi­tzu­aren onespena.

IV. KAPITULUA.  ‑ZERBI­TZU­AREN EGOKI­TZA­PENA ETA JARRAIPENA

19. artikulua.    Jarraipena eta ebaluazioa.

Gizarte langin­tza­ko teknikariek jarraipen iraunkorra egingo dute zerbi­tzu­ak onuradunen beharrekiko duen egokitasunari buruz; jarraipen horren bidez, dagozkien aldaketak proposatuko dituzte, eta proposatutako helburuak lor­tzen ari diren ebaluatuko dute onuradunekin lankide­tzan. jarraipena egiteko, egoki irizten zaionean onuradunaren etxe­ra bisitak egitea eta aldian-aldian etxez etxe­ko lagun­tza­ileekin harremana izatea aurreikusten da.

Aldizkako ebaluazioak egin ahal izango dira, onuradunak hala eskatuta, zerbi­tzu­a ematen duen erakundeak hala eskatuta nahiz protokolo eta kontratuetan ezarritako moduan.

20. artikulua.    egoki­tza­pena.

Zerbi­tzu­an sartu ondorengo hiru hilabeteak erabil­tzai­leak zerbi­tzu­aren ezaugarri eta fun­tzio­namendura egoki­tze­ko aldi­tzat hartuko dira. erabil­tzai­learen erreferen­tzi­azko gizarte langileek edo/eta zerbi­tzu­ak kudea­tzen dituzten enpresetako profesionalek etengabe izango dute harremana erabil­tzai­learekin, gorabeheraren bat sortuz gero egoki­tza­pena lor­tze­ko bilatu beharreko konponbideak bila­tze­ko.     

Harekin batera irtenbideak bila­tzen saiatu arren erabil­tzai­lea zerbi­tzu­ra edo zerbi­tzu­a erabil­tzai­lera egoki­tze­ko zailtasunak daudela edo zerbi­tzu­ak erabil­tzai­learen beharrak behar bezala estal­tzen ez dituela ikusiz gero, udaleko gizarte zerbi­tzu­ek proposamen bat egingo dute, zerbi­tzu­ari dagozkion langile teknikoek edo/eta zerbi­tzu­a kudea­tzen duen enpresak aurrez egindako txos­tena kontuan hartuta.  

Proposamen hori erabil­tzai­leari helaraziko zaio, eta 15 eguneko tartea emango zaio alegazioak aurkezteko.               

Udaleko gizarte zerbi­tzu­ek, alegazioak aztertu ondoren, behin betiko proposamena egingo diote organo eskumendunari, hark ebazpen arrazoitua eman dezan. erabil­tzai­lea zerbi­tzu­tik atera­tze­a eba­tziz gero, beste bide bat eskainiko zaio, halakorik balego.

V. KAPITULUA.  ZERBI­TZU­A ETETEA ETA IRAUNGI­TZEA

21. artikulua.    Zerbi­tzu­a etetea eta iraungi­tzea.

21.1.  Zerbi­tzu­a aldi batez etetea.

Dagokion espedientea bideratu ondoren, organo eskumendunak ebazpena eman eta udaleko gizarte zerbi­tzu­ek hala proposatuta, zerbi­tzu­a aldi batez etetea erabakiko da, interesdunak esateko duena en­tzun eta gero. erabil­tzai­leari eta, hala dagokionean, zerbi­tzu­a ematen duen erakundeari emango zaie ebazpen horren berri, legeak ezarritako epe eta baldin­tzak beteta.

Arrazoi hauengatik etengo da etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzua:

— 10. artikuluan erabil­tzai­leei ezarritako betebeharren batean huts eginez gero, hu­tse­gite hori zerbi­tzu­a iraungi­tze­ko arrazoia ez bada. ofizioz abian jarriko da etena.

— 9. artikuluan ezarritako baldin­tze­takoren bat aldi baterako galduz gero. ofizioz nahiz erabil­tzai­leak hala eskatuta abian jarriko da etena.

— Ezusteko arrazoiak direla medio erabil­tzai­lea etxe­an ez badago, honako egoera hauetan, esaterako:

1.  Erabil­tzai­lea erie­txe­an ingresa­tzea.

2.  Erabil­tzai­lea gizarte-osasun baliabideetan sar­tzea.

3.  Medikuarengana edo/eta tratamendua har­tze­ra joan behar izatea.

4.  Senitartekoen etxe­etan txa­ndaka bizi izatearen ondorioz beste etxe­bizi­tza batera joan behar izatea.

Erabil­tzai­leak hala eskatuta abian jarriko da etena.

Etenaldia 3 hilabetekoa izango da, gehienez ere.

— 45 eguneko gehieneko aldian, honako egoera hauetan:     

— Oporraldia.

— Etxe­ko lagun­tza eska­tze­a eragin zuten egoerak alda­tze­a eta lagun­tza behar izateko arrazoia desager­tzea.

Erabil­tzai­leak hala eskatuta abian jarriko da etena.

Profesionalen aburuz egokia izanez gero, luzatu egin ahal izango dira epe horiek.

Zerbi­tzu­a eteteko arrazoia erabil­tzai­lea etxe­an ez egotea bada eta zerbi­tzu­a eteteko finkatutako epea igarota erabil­tzai­lea etxe­ra itzu­ltzen ez bada, zerbi­tzu­a iraungi egingo da.               

21.2.  Zerbi­tzu­a iraungi­tzea.

Dagokion espedientea bideratu ondoren, organo eskumendunak ebazpena eman eta udaleko gizarte zerbi­tzu­ek hala proposatuta, zerbi­tzu­aren bajak zehaztuko dira, interesdunak esateko duena en­tzun eta gero. onuradunari eta zerbi­tzu emai­leari emango zaie ebazpen horren berri.

Arrazoi hauengatik iraungiko da etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzua:

— Erabil­tzai­leak uko egitea.

— Zerbi­tzu­a emateko aurreikusitako epea amai­tzea.

— Erabil­tzai­learen herio­tza.

— Erabil­tzai­lea beste udalerri batera lekualda­tzea, senitartekoen etxe­etan txa­ndaka bizi denean izan ezik.

— Erabil­tzai­lea beste baliabide edo programa batean sar­tzea.

— Zerbi­tzu­a emateko arrazoia desager­tzea.              

— Zerbi­tzu­a emateko kontuan hartu beharreko datuak ezkuta­tze­a edo fal­tsu­tzea.

— Zerbi­tzu­an sar­tze­ko eskatutako baldin­tza­ren bat bete­tze­ari uztea.

— Zerbi­tzu­aren jarraipenerako eskatutako dokumentazioa ez ematea.

— Egoera sozio-ekonomikoan aldaketaren bat gertatuz gero 30 eguneko epean horren berri ez ematea.

— Kasuaren arabera finkatutako aldi baterako etenaren epea amaitutakoan etxe­bizi­tza­ra ez itzu­ltzea.

— Zerbi­tzu­a ematen duten langileei eraso fisiko edo psikologikoa egitea.

— Arautegi honetan ezarritako erabil­tzai­leen betebeharrak behin eta berriz huts egitea.

— Bizikide­tza unitateko kideen eta gizarte langin­tza­ko teknikarien edo zerbi­tzu­a ematen duten langileen arteko lankide­tza­rik eza. arrazoi hau argudia­tze­ko, aldez aurreko balioespena egin behar dute gizarte zerbi­tzu­ek.

— Erabil­tzai­learen­tzat nahiz zerbi­tzu­a ematen duten langileen­tzat arrisku fisikoak eta/edo psikikoak egotea. arrazoi hau argudia­tze­ko, aldez aurreko balioespena egin behar dute gizarte zerbi­tzu­ek.

Zerbi­tzu­a iraungi­tze­ko ebazpena jaso ondoren erabil­tzai­leak berriro zerbi­tzu­a jaso nahi izanez gero, beste eskari bat egin beharko du, eta arautegi honetan zehaztutako moduan izapidetuko da.

Zerbi­tzu­a iraungiz gero erabil­tzai­leak zerbi­tzu­ari dagokion ordainketaren bat egin gabe edukiz gero, berriro zerbi­tzu­a eman aurretik ordain­tze­a eskatuko zaio.

VI. KAPITULUA.  ZERBI­TZU­AREN ARAUBIDE EKONOMIKOA

22. artikulua.    Prezio publikoa.

Zerbi­tzu­aren enpresa esleipendunak kobratuko dituen prezioak etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­a eslei­tze­an zehaztuko dira. organo eskumendunak urtero eguneratuko ditu prezioak, hala dagokionean, zerbi­tzu­a eslei­tze­ko baldin­tze­tan zehaztutako igoeren arabera.         

Ez zerbi­tzu­a ematen duten langileek, ez enpresa esleipendunak, ezingo dute onartu ino­lako dohain­tza edo ordainketa gehigarririk, aurreko paragrafoan ezarritakotik kanpo. enpresa esleipendunaren ardura izango da baldin­tza hori bete­tzen dela zain­tzea.

Aurreko ataletan ezarritakoari jarraituz erabil­tzai­leak ordaindu beharreko etxez etxe­ko zerbi­tzu­aren prezioa unean-unean horri buruz indarrean dagoen udal arautegiaren arabera zehaztuko da.

23. artikulua.    finan­tza­keta.

Zerbi­tzu­ak honela finan­tza­tuko dira:

— Onuradunak zerbi­tzu­a finan­tza­tzen parte hartu beharko du. hain zuzen ere, bere gain hartu behar du bere ahalmen ekonomikoa kontuan hartuta organo eskumendunak emandako ebazpenean ezarritako zenbatekoari dagokion ekarpena ordain­tze­ko konpromiso sinatua. nahitaezko betebeharra izango da zerbi­tzu­a ematen hasteko.

— Urre­txu­ko udalak ordainduko du orduko prezioaren zenbatekoa, onuradunak ordaindu beharreko orduko ekarpena kenduta. onuradunak ordaindu beharreko ekarpena 24. artikuluaren, ii. eranskinean zehaztutako ekarpenen baremoaren eta arlo honi buruz indarrean dagoen udal arautegiak dioenaren arabera kalkulatuko da.

24. artikulua.    Zerbi­tzu­aren erabil­tzai­learen ekarpena.

Arautegi honetan araututako zerbi­tzu­en erabil­tzai­leek zerbi­tzu­aren kostuaren ehuneko bat ordaindu beharko dute; ehuneko hori kalkula­tze­ko, beren ahalmen ekonomikoa kontuan hartuko da, Ii. eranskinak eta arlo honi buruz indarrean dagoen udal arautegiak diotenaren arabera.

Erabil­tzai­leen ekarpena elementu horien arabera finkatuko da, Ii. eranskinean eta gai honi buruz indarrean dagoen udal arautegian zehaztutakoari jarraituz.

Ahalmen ekonomikoari buruzko datuak fal­tsu­tu edo ezkutatuz gero, ar­txi­batu egingo da zerbi­tzu­a jaso­tze­ko eskaria, edo, erabil­tzai­lea aldez aurretik lagun­tza jaso­tzen ari bazen, iraungi egingo da zerbi­tzua, gertaera horietatik erator litezkeen eran­tzu­kizunen kalterik gabe. udalak prezioa ordain­tze­ko lagun­tza­ren bat edo hobariren bat eman badio erabil­tzai­leari, diru lagun­tzak bana­tze­ari buruzko udal ordenan­tzan diru lagun­tzak itzu­ltzeko araututako prozedura abian jarriko da.

Zerbi­tzu­en erabil­tzai­leak eta, hala dagokionean, haien legezko ordezkariak behartuta daude familia unitatearen errentan, ondarean edo kideen kopuruan gertatutako aldaketak edo banakako ekarpenak zehaztean eragina izan dezakeen edozein gorabehera udalari jakinaraztera, 30 eguneko epean. horren ondoriozko aldaketa ekonomikoek hurrengo hilabetean izango dute eragina.            

Erabil­tzai­le bakoi­tza­ri dagokion banakako ekarpenak alda­tze­a eragin lezakeen aldaketaren bat gertatuz gero erabil­tzai­learen baldin­tze­tan edo egoeran, ofizioz berrikusiko da ekarpena, udal zerbi­tzu teknikoek edo erabil­tzai­leak nahiz haren ordezkariak hala eskatuta, horri buruzko udal arautegian ezarritako moduan.

Lehen xedapen gehigarria.

Etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­aren bidez, erabil­tzai­leek beren etxe eta ingurune komunitarioan jarrai­tze­ari begirako esperien­tzia/jarduera/prestazio berri eta berri­tza­ileak abian jarri ahal izango dira.

Bigarren xedapen gehigarria.

Arautegiaren laburpen bat prestatuko da, erabil­tzai­leei bana­tze­ko.

Hirugarren xedapen gehigarria.

Arautegi hau etxez etxe­ko lagun­tza zerbi­tzu­a jaso­tze­ko eskari berri guztiei aplikatuko zaie.

Xedapen indarge­tza­ilea.

Indargabe geldi­tzen dira arautegi honetan xedatutakoarekin kontraesanean dauden edo haiei kontra egiten dieten maila bereko nahiz apalagoko arau guztiak.

Amaierako lehen xedapena.

Alkate­tza­ri ahalmena ematen zaio arautegi hau aplikatu eta gara­tze­ko eman beharreko arauak eman di­tzan.

Amaierako bigarren xedapena.

Arautegi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egunera sartuko da indarrean.

I. Eranskina

Zerbi­tzu­an sar­tze­ko baremoa

Sar­tze­ko baremoak eska­tzai­leen zerrenda ordena­tze­ko irizpideak eta diagnostiko sozialaren arabera zerbi­tzu­rako sarbidea izateko lehentasunak finka­tzen ditu.

Zerbi­tzu­an sar­tze­ko baremoari dagokionean, eskatutako zerbi­tzu­ak per­tso­na bati baino gehiagori eragiten badie, lagun­tza beharrizan handiena duen eska­tzai­learen egoera baino ez da aztertuko, egoera ekonomikoaren alderdiari dagokionez izan ezik; hain zuzen ere, egoera ekonomikoa zehazteko, bizikide­tza unitateko kide guztien per capita errenta kontuan hartuko da.

Baremoaren egitura:

Alderdiak

Puntuazio tarteak

Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko laguntza beharra (Oinarrizko jarduerak)

0-30

Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko laguntza beharra (Jarduera instrumentalak)

0-10

Bizikidetza eta gizarte sostengua

0-20

Etxebizitza edo bizitokia

0-10

Egoera ekonomikoa

0-30

Guztira

0-100

 

I.  Eguneroko bizi­tza­ko jarduerak egiteko lagun­tza beharra (oinarrizko jarduerak).

Per­tso­nek beren autonomia maila manten­tze­ari eta susta­tze­ari eta beren ohiko ingurunean bizi kalitate onarekin bizi­tzen jarrai­tze­ari begira eguneroko bizi­tza­ko oinarrizko jardueretarako (jan, jan­tzi, norberaren garbitasuna...) behar duten lagun­tza­ren zenbaterainokoa balioestea da xedea.

Balioespen horretarako, MBBn lortutako puntuazioa erabiliko da, jarraian adierazten den moduan:

Laguntza beharraren Baremoa

Puntuak

 

Balioetsi ezinezkoak

0

MBB 0-22 puntu

5

MBB 23-49

10

MBB 50-74

20

MBB 75-100

30

Eguneroko bizitzako jardueretarako laguntza beharraren puntuazioa (Oinarrizko jarduerak) (30 puntu gehienez)

 

 

II.  Eguneroko bizi­tza­ko jarduerak egiteko lagun­tza beharra (jarduera instrumentalak).

Per­tso­nek beren autonomia maila manten­tze­ari eta susta­tze­ari eta beren ohiko ingurunean bizi kalitate onarekin bizi­tzen jarrai­tze­ari begira eguneroko bizi­tza­ko jarduera instrumentalak egiteko (etxe­tresna elektrikoak erabili, erosketak egin...) behar duten lagun­tza­ren zenbaterainokoa balioestea da xedea.

Baremo hau erabiliko da balioespena egiteko:         

Jarduera instrumentalen Baremoa

Puntuak

 

Etxetresna elektrikoak (garbigailua, mikrouhin labea, sukaldea, berogailua…) eta interkomunikazioko sistemak (irratia, telefonoa, telebista) erabiltzea.

Bai: 0

Ez: 1

Etxeko lanak (hautsa kentzea, erratza pasatzea, ontziak garbitzea, ohea egitea, oheko arropa aldatzea, xurgagailua, lisatzea…).

Bai: 0

Ez: 1

Erosketak (elikagaiak, botikak, arropa, etxetresna elektrikoak…).

Bai: 0

Ez: 1

Jana prestatzea (otorduak prestatzea, prestatutako jana berotzea).

Bai: 0

Ez: 1

Ingurunean moldatzea (garraio publikoa erabiltzea, herrian egunez/gauez ongi orientatzea).

Bai: 0

Ez: 3

Izapide ekonomiko-administratiboak eta osasunekoak (dirua ateratzea, ordainagiriak moldatzea, medikuarenera joatea…).

Bai: 0

Ez: 3

Eguneroko bizitzako jardueretarako laguntza beharraren puntuazioa (jarduera instrumentalak) (10 puntu gehienez)

 

 

III.  Bizikide­tza eta gizarte sostengua:

Per­tso­nak bere beharrizanak bete­tze­ko duen lagun­tza­ren zenbaterainokoa balioestea da xedea, eta honako aldagai hauen arabera egiten da balioespena:

— Bizikide­tza egoera: Bakarrik edo norbaitekin bizi den. Adineko beste bizikide ba­tzu­ekin (senitarteko edo lagunekin) edo bestelako senitarteko edo lagunekin bizi den.

— Sare informalik baduen ala ez, eta, edukiz gero, sare horretaz balia­tze­ko dituen aukerak (senitarteko edo/eta lagunak), eta sare horrek zer lagun­tza mota ematen dituen.

Baremo hau erabiliko da balioespena egiteko:         

Gizarte-familiaren Baremoa

Puntuak

 

1.-  Bakarrik edo beste norbaitekin bizi den pertsona edo adingabea, babesgabetasun/bertan behera uzte egoeran dagoena: tratu txar fisiko edo psikikoak, abusu ekonomikoa, bertan behera utzita edo oinarrizko arretako zabarkeria larriko egoera.

20

2.-  Bakarrik edo beste norbaitekin bizi den pertsona, familia edo/eta gizarte laguntzarik gabea: ez duelako familia edo gizarte ingururik, ohiko zaintzaileak arrazoi objektiboak direla medio arretarik ematerik ez duelako, edo familia gatazka edo/eta desestrukturazio larria dagoelako. / Arrisku egoeran dauden adingabeak dituzten familiak.

16

3.-  Bakarrik bizi den pertsona, familia edo/eta gizarte sare oso murritza izanik bere laguntza beharra estaltzeko inola ere aski ez diren aldian aldiko laguntza batzuk lortzen dituena. / Zama handia duten edo gizarte egoera egongaitzean dauden familiak.

12

4.-  Bakarrik bizi den pertsona (edo mendekotasuna/ezgaitasuna duen norbaitekin bizi dena), familia edo/eta gizarte sareak laguntza batzuk ematen dizkion arren harengandik behar adinako laguntzarik jasotzen ez duena.

8

5.-  Beste norbaitekin (mendekotasuna duen norbaitekin) bizi den pertsona, familia edo/eta gizarte sarea eduki arren harengandik behar adinako laguntzarik jasotzen ez duena.

4

6.-  Bakarrik edo beste norbaitekin bizi den pertsona, erraz baliatzeko moduko familia edo/eta gizarte sarea duena.

0

Gizarte-familia egoeraren puntuazioa (20 puntu gehienez).

 

 

 

 

IV.  Etxe­bizi­tza­ren edo bizitokiaren egoera.

Etxe­bizi­tza­ren edo bizitokiaren ezaugarrien balioespena egitean da­tza, ikusteko zenbateraino baldin­tza dezaketen per­tso­na bere kasa molda­tzea, ingurunearen kontrola, aukera­tze­ko ahalmena eta ingurune horretan lagun­tza edo/eta sostengua jaso­tze­ko aukera.

Irisgarritasuna, bizigarritasuna eta ekipamendua dira kontuan har­tzen diren aldagaiak, honako baremo honen arabera:

Etxebizitzaren edo bizitokiaren Baremoa

Irisgarritasuna

A. Eraikina, kanpotik

Ø Ez du irisgarritasun arazorik.

0

Ø Eskailerak igo edo jaitsi edo arkitektura oztoporen bat gainditu behar du etxebizitzara iristeko // Herrigunetik urrun dago, eta oinarrizko baliabideetara iristeko zailtasuna du.

1

B. Eraikina, barrutik

Ø Ez du irisgarritasun arazorik.

0

Ø Eskailerak daude atarian, igogailura edo etxebizitzara iristeko, eta ez dago horiek saihesteko sistemarik // Ez du igogailurik.

1

C. Etxebizitza, barrutik

Ø Ez dago arkitektura-oztoporik.

0

Ø Mugitzeko eta moldatzeko zailtasuna dakarten arkitektura-oztopoak daude, ez du segurtasun edo/eta egokitzapen neurririk.

2

Irisgarritasuna, guztira (A+ B+ C)

 

Bizigarritasuna

Ø  Ez du bizigarritasun arazorik.

0

Ø  Mantentze egokia falta du.

1

Ø  Egiturazko arazoak ditu (hezetasuna, komunik ez, sukalderik ez; espazio aski ez; itokinak; instalazio elektriko eta sanitario kaskarra).

3

Bizigarritasuna, guztira

 

Ekipamendua

 

Badago

Badabil

Sukaldea

Ur berogailua/termoa/galdara

Berogailua

Garbigailua

Hozkailua

Telefonoa

Ø  Oinarrizko ekipamenduari dagozkion elementu guztiak ditu, eta ongi dabiltza.

0

Ø  Oinarrizko ekipamenduari dagozkion 4 elementu ditu, gutxienez, edo elementu guztiak izan arren baten bat ez dabil, baina konpontzeko aukera dago.

1

Ø  Oinarrizko ekipamenduari dagozkion 4 elementu baino gutxiago ditu, eta/edo baten bat ez dabil eta ez dago erabiltzaileak konpontzeko edo berrezartzeko aukerarik.

3

Ekipamendua, guztira

 

Etxebizitzaren egoeraren puntuazioa (10 puntu gehienez)

 

 

V.  Egoera ekonomikoa.

Egoera ekonomikoa balioesteko, errenta hartuko da kontuan. Lanbide arteko gu­txie­neko errentaren %230etik behera, diru sarreren 10. maila bereizten dira, puntu gehienekotik hasi eta puntu gu­txie­nekora:

Egoera ekonomikoaren Baremoa

Per capita errenta

Puntuak

 

≤%75 LAGS

30

>%75-78

27

>%78-81

24

>%81-94

21

>%94-110

18

>%110-125

15

>125-140

12

>%140-155

9

>%155-170

6

>%170-190

3

>%190 LAGS

0

Egoera ekonomikoaren puntuazioa (30 puntu gehienez)

 

 

Urre­txu, 2018ko irailaren 14a.—Jon Luqui Albisua, alkatea.   
                (6260)